Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2015
‎Jaunak joatekoa den lurraren zertxobait erakutsi nahi izan diola dirudi, bide latz honetako nekeak igaro ditzan, atseden hartzera nora doan jakinik, Israel herrikoak agindutako lurraldera bidali zituztenek seinaleak eraman zituzten bezala. Hain laster igarotzen dena ez dela probetxu handikoa irudituko zaizue, baina hain dira handiak ariman uzten dituenak, non hortik igaro denak izan ezik, ez baita jakingo haren balioa ulertzen.
‎7 Ez dakit diodan honetan ongi ari naizen, entzun badut ere, ez baitakit hartaz ongi oroitzen naizen. Moisesek berak ere ez zuen jakin sasian ikusi zuen guztia esaten, Jainkoak esatea nahi zuena baizik; dena dela, Jainkoak haren arimari bere sekretuak ziurtasunez agertu ez balizkio Jainkoa dela ikus eta sinets zezan, nekez jarriko zen hainbeste lanetan eta hain astunetan; baina hain gauza handiak ulertuko zituen sasitza hartako arantza artean, non adore eman baitzioten Israel herriaren alde egin zuena egiteko. Beraz, ene ahizpak, Jainkoaren ezkutuko gauzak ulertzeko ez dugu arrazoi bila jardun behar, baizik eta, ahaltsua dela sinesten dugunez gero, argi dago sinetsi behar dugula gu bezalako ahal izate urriko har batek ezin dituela ulertu haren handitasunak.
‎Ni aitarenka hasten naiz gertatzen dena ikusita. Kontua da nik ez nekiela nola bizi, hemen sartu nintzenean; izan ere, jendea merezi duen baino askoz ere begirune handiagoz tratatzean, akatsen bat gertatzen bada, ez da hori burlatzat hartzen; baina hain benetan hartzen dute iraintzat, non barkamena eskatu beharra izaten baituzu,, diodanez, akatsen bat dagoenean; eta Jaunak nahi beza sinets dezatela.
‎Hura ordurako oso zaharra zen, baina hogeita hamar urte ingurukoa ikusi nuen, eta, beharbada, gutxiagokoa iruditu zitzaidan, eta aurpegi distiratsuaz. Ikuskari hau laster batean igaro zen; baina hain kontsolatua geraturik, ezin nuen nahigaberik hartu inoiz heriotza harengatik, pertsona asko harengatik nahigabez ikusten banituen ere, estimu handitan zutena zelako. Nire arimak zuen poza hainbestekoa izanik, ez zitzaidan axola ezer, eta ikuskari ona zenik ere ezin nuen zalantzan jarri, hau da, garbi nuen ez zela begitazioa.
‎Pixka batean nirekin honela egonik, eta ni aintzaz eta pozez beterik, nire ustez, inoiz baino pozago eta poz hartatik sekula ere aldendu nahi ez nuela, biak zerura igotzen ikusten nituela iruditu zitzaidan aingeru aldra handiak lagun zituztela. Ni bakardade handian geratu nintzen, baina hain kontsolatua eta jasoa eta otoitzean bildua eta samurtua, non, tarte batean ezin izan bainuen mugitu eta hitz egin ere, ia neure senetik irtenda nengoen-eta. Jainkoagatik desegiteko gogo biziarekin geratu nintzen eta ondorio bereziekin; guztia gertatu zen, hala ez zela pentsatzen saiatu arren, Jainkoaren gauza zelako duda izpirik ez izateko eran.
‎1 Bultzada handi hauek ez izateko nik gutxi egin nezakeela edo ezer ezin nezakeela ikusi nuen, baina haiek izateari ere beldur nion; izan ere, ezin nuen ulertu nola izan daitezkeen batera pena eta poza; gorputzeko mina eta arimako poza bai banekien batera izan daitezkeela; baina hain min espiritual gehiegizkoa atsegin hain handiarekin batera, honek nahasi egiten zidan burua.
‎Oraindik ez nion uzten kontra egiteari, baina hain gutxi ahal nuelarik, batzuetan nekatu egiten nintzen. Gurutzearekin babesten nintzen eta haren bidez guztiok babestu gintuenagandik gorde nahi nuen.
‎Toki honetan den zaldun santu baten bidez jo nuen nik harengana. Gizon hau ezkondua da, baina hain bizitza eredugarri eta bertutetsua duena, eta hain goi mailako otoitza eta karitatea, non bere izate osoan distira egiten baitu beraren ontasun eta perfekzioak. Eta arrazoiz, gainera, haren bidez arima askori on handia etorri baitzaie, dohain ugariak dituelako; izan ere, bere egoera zibilak laguntzen ez dion arren, ezin dio dohain haiekin lan egiteari utzi.
‎Argi sentitzen den gauza da eta poz eta atsegin handia ematen duena hori edukitzen denean, eta prestaera ona da, bakarrik egoteko astia izanez gero edota arduretatik aske egoteko aukera izanez gero, arima atseden baretsura etor dadin. Gogoa aserik duen pertsona batena bezalako egoera da, jan beharrik ez duenarena; urdaila kontent du eta horregatik ez luke edozein jaki onartuko; baina hain aserik ere ez dago, eta jaki onak aukeran izanez gero, gogoz jango lituzke. Horrela, ez du munduko atseginak betetzen eta ez luke nahiko une hartan, bere barnean duelako hark baino gehiago betetzen duena:
‎Esan dut lehen bildutasun eta gelditasun honetan arimaren ahalmenak ez direla falta, baina hain pozik dago Jainkoarekin, non, hark dirauen bitartean, bi ahalmenak barreiaturik badaude ere, borondatea Jainkoarekin bat eginik dagoenez gero, ez baitira galtzen gelditasun eta baretasuna, bestera baizik: apurka apurka berak berriro biltzen ditu adimena eta oroimena.
‎Jauna mesede handiak egiten hasi zitzaidan hemen izan nintzen aldi honen amaieran (ia bederatzi hilabete izan ziren bakardade honetan, ez liburuak esaten zidan bezain aparte Jainkoa iraintzetik, baina hala ere aurrera nindoan; ia ezinezkoa iruditzen zitzaidan han bezainbesteko kontua izatea; bekatu astunik ez egiteko banuen, eta Jaunak nahi izan beza beti izan dezadala; arinei ez nien kasu handirik egiten, eta hau izan zen hondatu ninduena...), bide honetatik Jauna dohain ugari egiten hasi zitzaidan, gelditasunezko otoitza ematearen mesedea egiteraino, eta noizean behin bat egitezkoraino ere iristen nintzen, nik bata ez bestea zer eta zein estimagarriak ziren ulertzen ez banuen ere, eta uste dut on handia zitzaidakeela hori ulertzea. Egia da bat egitezko honek gutxi gutxi irauten zuela, ez baitakit abemaria baten denbora zen ere; baina hain ondorio handiak uzten zituen, non, garai honetan hogei urte ere ez nituen baina, mundua neure oinpean nuela uste bainuen, eta horrela pena ematen zidaten, zilegizko gauzetan izanda ere, munduari jarraitzen ziotenek.
‎Diodan hasiera honetan iruditzen zitzaidan, nik liburuak eduki eta bakardadeaz gozatzeko modua izanez gero, ez zegokeela hain ontasun handitik atera nintzakeen arriskurik; eta uste dut hala izango zela Jainkoaren laguntzaz, hasieran arriskuetatik ihes egiteko abisu emango zidan eta, sartuko banintz, laster batean haietatik irtenaraziko zidan maisu edo pertsonarik izan banu. Eta orduan deabruak ageri agerian eraso izan balit, iruditzen zitzaidan, ez nintzatekeela itzuliko inola ere bekatu astunik egitera; baina hain maltzurra izanik eta ni hain kaskarra, nire erabaki guztiek ez zidaten probetxu handirik egin; bai, ordea, Jainkoaren zerbitzuan eman nituen egunek, izan nituen gaixotasun ikaragarriak sufritu ahal izateko, Jaunak eman zidan pazientzia handiarekin.
‎8 Neke handi hauen hasieran (hain labur esanik, gauza arinak irudituko zaizkizue, baina hain luzaro sufrituz oso latzak izan dira), ni Toledon nengoela, Sevillako fundaziotik, 1576 urtean, Villanueva de la Jarako elizgizon batek toki horretako udalaren gutuna ekarri zidan; nirekin negoziatuko zuela zioen, monasteriorako onar nitzan bederatzi emakume, orain dela urte batzuk herri hartan ondoan etxe txiki bat duela dagoen santa Ana aintzatsuaren ermitan sartu baitziren guztiak batera;... Doktore batek ere idatzi zidan, herri honetako apaizak, Agustin ErvĂ­as zeritzanak, gizon jantzi eta bertute handikoak.
‎gaixotasunak loturik nindukalako; dena dela, askoz ere hobeki geratu nintzen. Valladolideko Ama prioreak ahal zuen guztia laguntzen zuen, Palentziako fundazioa egin zedin gogo bizia zuelako; baina hain epel ikusten ninduenez gero, beldur zen bera ere.
‎21 Era berean, poza ematen zidaten batzuetan fundazioetan ari nintzela izaten ziren kontrakotasun eta esamesek, asmo onez sortuak batzuk, besteak beste asmo batez sortuak. Baina hain poz handirik, izan ditudan nekeak gorabehera, ez naiz gogoratzen inoiz sumatu dudanik. Aitortzen dut, era batera etorri zitzaizkidan hiru gauza haietako edozein, beste garai batean, oso nekagarri izango zitzaidala.
‎hura bere aita eta amarekin eta auzoko beste birekin zegoela, gure Ordenako fraide bat sartu zen marregazko abituz jantzirik, orain ibiltzen direnez, oinutsik. Aurpegi bare eta beneragarria zuela diote, baina hain zahar, non bizarra zilarrezko harizkoa ematen baitzuen, eta luzea zen; beraren ondoan eseri zen eta pixka bat hitz egiten hasi zitzaion, ez berak ez beste inork ulertzen ez zuen hizkuntzaz; eta hitz egitea amaitu zuenean, gurutzearen seinalea egin zion hiru aldiz, esanez: –Beatriz, Jainkoak sendo egin zaitzala?, eta joan zen.
‎13 Nik ditudala esan dudan Jainkoa maitatzeko, zerbitzatzeko eta ikusteko desira hauek, ez ditut gogoetarekin batera izaten, lehenago izaten nituenez, debozio handiaz eta malkotan urtua nengoela iruditzen zitzaidanean; baina hain su hartze eta gar gehiegizkoaz izaten dira, non, berriro diot, Jainkoak liluramenduren baten bidez erremedioa jarriko ez balit, horrela ustez arima aseta geraturik, bizia laster batean amaitzeko nahikoa izango litzatekeela iruditzen baitzait.
‎Nik batzuetan esan egiten nion; baina ez zidan jaramonik egiten, arrazoiz gainera, ni baino askoz hobea zelako; baina honetan ez dut uste oker nenbilenik. Frai Pedro Alcántarako santua joan zen hara; hitz egin ziezaion saiatu nintzen, eta ez nintzen pozik geratu kontatu zionaz; eta ez zen besterik ezer izango hor, baina hain ezerezak garenez gero, ez gara guztiz pozik geratzen gure bidetik doazenekin izan ezik; izan ere, uste dut Jauna gehiago zerbitzatu eta penitentzia gehiago egin zuela honek urtebetean, nik urte askoan baino.
‎5 Nik ezagutzen ditut pertsona batzuk, burua guztiz galtzeko ia ezer falta ez zaienak; baina hain arima apalekoak eta Jainkoa iraintzeko halako beldurra dutenak izanik, malkotan eta beren baitan deseginda egon arren, ez dute agintzen dietena baino gehiago egiten eta beste batzuen antzera eramaten dute beren gaixotasuna, hau martiritza gogorragoa izan arren, eta horrela aintza handiagoa izango dute, eta hemen garbitokia han ez izateko. Baina berriro diot:
‎Ahaztu egin zitzaidan gure aitak moja bat aipatu zidala, kulturan jantzia eta beraren gogoko dohainak zituena. Ez dauka berrehun dukat baino gehiago, baina hain bakarrik daude eta hainbestekoa da premia, eta hasieratan dagoen monasterio baterako, har dezatela esan diet. Moja burugabeak ekartzea baino nahiago dut, eta hau bezalako beste bat aurkitu ahal badut, ez dut beste inor ekarriko. Jainkoarekin gera bedi berorren gorentasuna, ene anderea; ez dut nahi amaitzerik, ezta ez dakit nola noan hain maite dudan eta hainbeste zor diodan baten ondotik hain urruti ere.
‎begira dezala ongi eta berorren etxerako gehiago nahi dezala; gero berorren gorentasunak ikusten badu ez datorkiola ongi, damutuko zaiolako. Asko bizi diren etxea balitz, errazago eraman daiteke edozein akats; baina hain gutxi izanik, bidezkoa litzateke ongi hautatuak izatea, eta beti ikusi izan dut nik berori asmo horrekin, hainbesteraino, non alde guztietan aurkitzen baititut mojak, baina ez naiz ausartu haietako inor horra bidaltzen, hor nahi duten erakorik bat ere ez baitut aurkitu; eta horrela, nire iritziz, ez nuke hartuko bi horietako inor ere; izan ere, ez dut ikusten ez santutasunik, ez baliorik, ez... Izan ere, galtzeko bada, zertarako hartu nahi ditu berorren gorentasunak?
‎1 Jesus izan bedi berorrekin. Ongi nago osasunez, baina hain lanpeturik, hauxe ere ez nuke egin nahi. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Joan Ovalle jauna ongi baitago.
‎Nik diotsot, kezkaz nagoela gure aitak lurralde horretako garestitzeaz idazten didanagatik, ez baitakit nola bizi diren; eta orain diru horiek ordaindu beharrak ematen dit bai kezka; nahiago nuke berriko etorriko balitzaizkio. Jainkoak erremedia dezala eta eman diezaiola berorren agurgarritasunari osasuna, horrekin guztia eramaten baita; baina hain osasun eskasaz eta premiaz ikusteak nahigabe handia ematen dit. Beldur naiz lurralde horrek ez ote dion kalte egiten, eta bertatik irteteko erremediorik ez dut ikusten.
‎hain odol bizia denez gero, edozerk nahas dezake odola. Baina hain poz handia izan ohi da (halako gauza ezerez bada ere) Jainkoagatik zerbait egitea maitasun horrek jota dagoenean, non ez bainuke nahi probatu gabe gera dadin. Negua igarotzen denean, beste gauzatxoren bat egingo du, ez bainaiz deskuidatzen.
‎2 Poztuko nintzateke gutun hau luze idazteko astia banu, baina hain gutxi izanik, ez nuke hasi nahi. Maria Bautistak emango dio nire berri, nik gutun honetan hori egiterik ez baitut.
‎1 Jesus. Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, eta betor zorionean osasunez; niretzat oso pozgarria izan da, baina hain bide luzerako labur egin zait gutuna; oraindik ez dit esaten berorren jauntasunari zegokiona ongi egin den ala ez. Bere buruaz pozik ez egotea ez da gauza berria, eta ez bedi berorren jauntasuna harritu bideko nekeaz eta denbora ongi antolatu ezinez, epelkeria pixka bat izateaz.
‎Lehenengoari dagokionez, zain dezala bere burua, Jainkoak hara eramaten banau, osasunez aurki dezadan, aita bikarioak frai Anjelek dagoeneko erdi esan egin baitit. Bada nolabaiteko itxaropenik; baina hain iragaitzaz izanik, ez nuke nahi, legoa asko ibili beharra dagoelako laster batean alde eginez pena handiagoa hartzeko. Hitz hauek idazten dizkit:
‎Berorren sufrimenduetan hain biziki esku harturik, horrela konpondu ahal banintza, amaituak lirateke honezkero. Baina hain kaskarra naizenez gero, merezimendu txikiak ditut gure Jaunaren aurrean. Izan bedi goretsia guztiagatik, hala baimentzen duenez gero, berorrek aintza handiagoa izan dezan komeni izango da.
‎2 Orain arte, hor etxea izateko esperantzaz, badirudi onar zitekeela era batera nahiz bestera egotea; baina hain denbora luzean eta lau fraide oinuts egotea, sinets beza, ene aita, ez zaiola ongi iruditzen inori, eta asko begiratzen dela, eta ez oihaldunen aldetik soilik, ez baitzaie jaramonik egin behar; eta kolore kontua tartean denean, okasio oro saihestea nahiko nuke, markes jaunak nuntzioa ez litzatekeela haserretuko berorri esan badio ere, ez baitzaio horri kasurik egin behar.
‎2 Joateko erabakia hartzera eraman zuten arrazoiak ez dut uste nahiko sakonak zirenik, hemendik konpon baitzitekeen ikasketetako aginduak emateko eta emakume elizkoiak ez ditzatela aitortu agintzeko, eta bi hilabetegatik monasterio horiek moldatuko ziren eta, bestalde, hemengoak ongi antolaturik geratuko ziren. Nik ez dakit zergatia; baina hain biziki sentitu dut absentzia hau, halako garaian, non berorren aitatasunari idazteko gogo guztia joan baitzait, eta horregatik ez diot idatzi orain arte, nahitaezkoa egin baitzait idaztea, eta ilargi beteko eguna da, gau txar txarra igaro dut eta horrela dut burua ere. Orain arte hobeki egon naiz eta bihar, nik uste, ilargia aldatu ahala, ondoez hau amaituko da.
‎Berorren Josepa hau, egia esan, arima ona da eta oso guretzakoa; baina hain lan ona egiten etxe hartan, non ez baitakit handik irteten saiatzeaz; eta, beraz, ahaleginak egingo ditut eragozten, eta, gainera, beldur naiz haserreak hasteko bidea ez ote litzatekeen. Dena dela, Jaunak nahi badu, egingo da.
‎Izan ere, gehienetan, akats hau dutenei beti iruditzen zaie beraiek dakitela hobeki zer komeni zaien jakintsuenek baino; eta gaitz sendaezintzat dut, maleziarik gabe nekez izaten delako. Asko diren tokian eramateko modukoa izan daiteke, baina hain gutxi diren tokian, ez.
‎bide honetatik aurrera egin dezakezuen bare bare, eta ez txitean pitean erortzeko zulo bat ikusirik eta sekula ere amaierara ez zaretela iritsiko begitandurik. ? Baina hain beharrezkoak diren bi gauza hauek ere egiaz ditugun ala ez ziur jakiterik ez dagoenez gero, Jaunak erruki hartu zigun, segurantzarik gabe eta hainbeste tentaldi eta arrisku artean bizi garelako; eta egoki esaten du Haren Maiestateak, guri eskatzen irakatsiz, eta Berak eskatzen du Beretzat: –Baina atera gaitzazu gaitzetik.
‎–bestea ere espirituala da, baina berarekin batera doa gure sentsualitate eta argaltasuna; hau da kasu honetakoa: maitatzeko bi era daude, inolako grinaren eraginik gabeak, eragin hori gertatzen denean harmonia hori erabat hausten baita; eta esana dudan maitasuna neurriz eta zuhurtasunez badaramagu, mesederako izango da guztia, sentsualitatetzat jotzen duguna bertute bihurtzen delako; baina hain nahasian doa, non batzuetan ez baitago ulertzerik, batez ere aitor entzuleren batekin denean; otoitzari emanda dauden pertsonek, santua dela ikusten badute eta beren jokatzeko era ulertzen duela, maitasun handia hartzen diote. Eta hemen deabruak gerra handia ematen du eskrupuluekin, arima bakea nahiko galtzera ekarriz, horixe baita nahi duena.
‎4 Egia da bertute hauek ezkutatu egiten direla berauek dituenaren begietatik; horrela, ez ditu ikusten ezta ez du sinesten ere halakorik duenik, beste batzuek esan arren; baina hain estimu handitan ditu, non haiek izaten eta beragan gehiago perfekzionatzen saiatzen baita, bertute haiek dituztenak oso agerian geratu arren; gero, pertsona haiekin harremana dutenak konturatzen dira, haiek nahi gabe.
‎Onik ezer badarama, Jaunaren eskutik hartu duen laguntza da. Baina hain zuhurtziarik gabekoak gara, non, pena leun eta gustagarria denez gero, ez baitugu pentsatzen pena hartaz sekula asetzerik; neurririk gabe jaten dugu, lagundu egiten diogu desira honi hemen ahal dugun eran, eta horrela batzuetan hil egiten du. Zorioneko heriotza!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia