Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2000
‎Guztiz onartzen dut hori, baina ezin dugu ahaztu herria alderdi politiko baten izenean ordezkatzen dugula, eta badira herriaren kudeaketaren gainetik dauden baloreak. Udal akordio hauek su eten giroan sortu ziren eta legebiltzar mailako akordio bat ere bazegoen.
‎ETAk nahi badu su etena erabaki dezake, ez guk, alderdiok. ETAk ekarpen politiko hori eskaini dezake, baina ezin duena da ekarpen hori ezarri proiektu baten truke. Proiektu guztiak eztabaidagarriak eta hobetzeko modukoak dira, are gehiago alderdi politikoek edo gizon emakumeek egina badira.
‎Komunikabideei zera azaldu dizuegu: guk diru bat emango dugu produktu bat kaleratzeko, baina ezin dugu diru hori berau publizitatzeko erabili, ezin dugu publizitate klasikorik egin, horrek gure produktua bi edo hiru aldiz garestituko lukeelako. Eta komunikabideei produktuaren inguruko informazioa zabal dezazuen eskatzen dizuegu.
‎Artea, historia, geografia... zientzia eta literatura mundu horietan ibilia izatea. Nik horiek ikasiak nituen, baina ezin nituen erabili zuen garaikoak etorri arte.
2001
‎Iragarkien sormenaren mailaz ari bagara, Euskal Herrian badugu behar den kapazitatea publizitate kreatiboa egiteko. Baina ezin dugu ahaztu honetarako dauden oztopoak: bata, hemengo iragarle handiek (inbertsio handiak egiten dituztenak) Madrilera edo Bartzelonara jotzea nahiago izatea; bestea, kanpoko bi merkatu horiek profesional onak erakartzeko duten ahalmena (kanpaina eta soldata interesanteenak han daudelako).
‎Ulergarria da beldurra agertzea nazio mailako erakundetze baten aitzinean, beldur horiek oinarri historikoa dute. Baina ezin dugu historiaren abstrakzioa egin. Iraganean egin akatsez ikasi behar dugu eta erantzukizuna hartu geroari buruz.
‎Euren hitzetan arazoa ez da politikoa, ETAk sortzen duena baizik. Guk bereiztu bai, baina ezin duguna da PPk eta PSOEk diotenari jaramonik egin.
2002
‎Nazioarteko politika ekonomiko konkretuak, esaterako. Baina ezin ditugu politikak desobeditu legeak desobeditzen diren bezala. Politikak desobeditzeko zeharkako desobedientzia zibila garatu behar da.
‎Sozialistek, herritarrek, ezin zuten ongi irentsi abertzaletasun eskuindar hura. Horretaz bada dokumentazioa, adibidez gazte talde batek Manuel de Irujori bidalitako gutun bat, esanez haiek abertzaletasuna ondo ulertzen zutela, baina ezin zutela onartu hain eskuindarrak izatea.
‎Hori gizartea mehatxatzea eta beldurtzea da, gizarte honek irtenbiderik ez duela irudikatzeko. Epe laburrera arazo asko dauzkagu, baina ezin dugu ahaztu gure helburuak zeintzuk diren eta horri heltzen badiogu eta lana egin, lehenago edo geroago etorriko dira fruituak.
2003
‎Eta bata zein bestea amildegirako bide genituzke. Itxaropentsu izan nahi nuke, baina ezin dut. Ez da erreza azaltzen.
2004
‎Baina oraingoan gehiago kostatzen zait nondik nora goazen zehaztea, tunelak, zubiak eta bihurguneak tren hotsekin lotzea. Hurrengo geltokia nire jaioterrikoa dela, horixe dakit, baina ezin ditut hara bitarteko hain paisaia familiarrak berritu. Begiak zabaldu ditut berriro.
‎Ariasek dioenez, jendeak ez du kontuan hartzen hondartza leku arriskutsua dela. Sorosleen goizeroko lehenbiziko eginbeharra itsasoaren egoera arretaz aztertu eta dagokion bandera ipintzea da; gero, egunean zehar, banderak agintzen duena betearazten saiatzen dira, baina ezin dute inor behartu, aholku emale hutsak dira-eta. " Hala, hondartzazale askoren zuhurtzia ezak arazo bat baino gehiago sortzen du", gaineratu du sorosleak.
‎inprenta batetik ateratzen den paper orri edo liburuarekin. Baina ezin dugu ahaztu teknologia berriek berebiziko iraultza eragin dutela komunikazioaren alorrean. Ingurune multimediatiko batean gaude guztiok, eta belaunaldi gazteenek, bereziki, naturaltasun osoz bizi dute errealitate berri hau.
2005
‎Bozka zuriaren aldeko posturak irudikatzen du nolabait, baso erdi betea eta baso erdi hutsaren aspaldiko kontua: gure uste apalean itun hori (basoa) ezin dugu trago batez edan, bainan ezin dugu ere ukondo batez uzkaili! Ez da nire eginbidea ere, Baiezkoa eta Ezezkoaren aldekoen argumentuak zalantzan jartzea, alderantziz baizik:
‎Gure momentuan GAL zen gerra zikin horrek hartu zuen forma, hortik jo zuten ezker abertzalea, eta hainbeste hildako gelditu ziren bidean. Baina ezin dut imajinatu forma zikinagorik aurkari politikoa dekretu legez eliminatzea baino. Uste dut zer edo zer zikina badago, hauxe dela zikinkeria itzela.
‎Horregatik izan zen POL edizio etxea hautu ona. Bertze edizio etxeek galdeginen zidaten Ahardikeriaken antzeko bertze liburu batzuk idazteko, Ahardikeriak 2, Ahardikeriak 3 Baina ezin dut nik hori berriz egin, sobera aspertuko nintzateke. Aldi oro hasten naiz nola idatzi ez dakidan liburu bat idazten, nola sartu ez dakidana, ez dakidana zein forma atzeman...
‎Niretzat bai, baina ezin dut hori maila orokorrean esan. Zerbait artea izan dadin lehenik sentitu egin behar da, eta nik badut saskibaloirako pasioa.
‎«Produkzioa kanpora atera, eta adibidez, Indonesiara eskatzea 50 pieza berdin egiteko. 3 aldiz merkeago aterako litzaiguke, baina ezin dugu horretan erori. Bertako jendea, bertako lantokietan eta bertako produktuekin egitea da gure bidea».
2006
‎Legeak aldatzearen ildotik, pauso batzuk eman ditu XIX. eta XX. mendeetan. Baina ezin dugu ahaztu munduaren heren batean bakarrik aldatu direla legeak. Munduaren heren bi oraindik ere, emakumeari dagokionez, gu XIX. mendean bezala daude.
‎prezioak ofizialki aitortzen dena baino askoz gehiago igo direla sentitzen du. Baina ezin dute frogatu. Williamsek aldiz herritarrek arrazoi dutela dio.
2007
‎Jendearen poza iluntzea eta diktaduraren sare ezkutuak babestea izan litezke bahitzaileen helburuetako bi, baina ezin dugu ahaztu gertaera honek datozen epaiketetan izan dezakeen eragina. Izango al da epaiketa gehiago?
‎Bego, beraz. Baina ezin dut burutik kendu, beharbada, Angel bezalako euskaldun berri asko genukeela, eta ez naiz ari hizkuntzaren ikasketaz sortzen den euskaradun berriei dagokionez bakarrik.Gainerakoan, ahaztu baino lehen esan behar diot Angeli hemen euskaldun zahar asko garela euskaldun berri mozorrotuak. Eta orain bai hizkuntzaz ari naiz, zeren beste gainerakoan zahar antzinakoak baikara, berritzeari izua diogunak.
‎ETAk ez dauka politikoki jokatzeko margenik. Atentatuak egin ditzake, baldintza lezake alderdien jarduna, baina ezin du Estatua kolokan jarri.
‎" Baliteke emakume bat bere kabuz jartzea kalean, baina ez dira igaroko bost minutu proxeneta bat hurbildu gabe,' zu norekin zabiltza?' galdetzera". Lanbroak, honenbestez, azpimarratu egin nahi du beraiek ere prostituten bizi baldintzak hobetzearen alde daudela, baina ezin dutela inola ere onartu prostituzioa lanbidetzat hartua izatea.
‎Badakigu erabaki prozesuetan sentimenduek parte hartzen dutela eta, batzuetan, modu erabat irrazionalean. Baina ezin dugu horren aurrean amore eman eta saiatu behar dugu gure erabakiak ahalik eta arrazionalenak izatea. Gure kulturaren eta edozein sistema demokratikoren oinarriak arrazionalak izatea funtsezkoa da.
‎Kanadako Macintyre psikologoak azpimarratu zuen gehiago erabili liratekeela teknika psikologikoak norbanakoaren motibazioa aztertzeko. Izan ere, irakasleak berma dezake ikasleak hizkuntza primeran ikastea, baina ezin du ziurtatu hizkuntza horretan komunikatzeko gogoa izatea.
2008
‎Imajinatu ere ezin dugun egoera da: pentsatu egiten duzu, baina ezin duzu ezer komunikatu. Leonard Bloomfield() hizkuntzalariak esaten zuen moduan:
‎Konforme nago Antonekin horrek ez duela ekartzen aldaketarik, baina kontuan hartu behar da aipatzen den espektakularitate hori, gustatu ala ez, errealitatea dela, eta horrekin jokatu behar duzula. Ikusi behar duzu nola egin, balorazioak egin daitezke eta hor badaude posturak eta ideologiak, baina ezin duzu espektakularitatea saihestu. Askotan El Pradon gertatu izan dena jartzen da adibide modura:
‎Jokoaren negozioaz galdetuta, hauxe erantzun dit irribarrez: " Ez nau bereziki liluratzen, baina ezin dut ukatu jokoak ekarri duela aberastasuna Macaura, eta diru sarrera horiei esker egoerak hobera egin du". Teresak dioen bezala, jokoaren negozioa da Macauko ekonomiaren oinarria; Macauko Gobernuaren diru sarreren %70 jokoen gaineko tasetatik dator.
‎Nik ez nuen ezagutzen, noski. Horrekin batera, sasoi hartako predikatzaile ospe handiko bat etorri zen Labrazara, Aita Ezkurra… Baina ezin zuenez aste osoan hitzaldi egiten jardun, Arantzazun apaiztu berri ziren bi gazte ere etorri ziren. Haietako batek, hitzaldian, euskaraz egin zuen pasarte bat.
‎Eta hauta dezakezu berean jarraitzea edo ez, familian bezala. Baina ezin duzu eskua altxa eta esan" nigeriarra edo suitzarra izango naiz". Hautazkoa balitz, agian, suitzar izatea hautatuko genuke, edo ez behintzat estaturik gabeko nazioko kideak, hobekien bizi diren naziokoak izatea hautatuko genuke.
‎Ez, Ur, ez dut Kung Fu panda ikusi. Nire lagunen artean inongo onarpenik ez duen aldarrikapena da hurrengoa, baina ezin ditut marrazki bizidunak agoantatu. Fobia antzekoa sentitzen dut Nemo arrain, Donkey Xote eta Ratatouille horien aurrean.
2009
‎Ezin dugu espero familiak berak bakarrik, bi pertsonen negoziaziotik berdintasunera iritsiko direnik. Oso zaila da, landu egin behar da baina ezin dugu euren esku utzi ardura hau. Ardura partekatzearen aldekoa naiz, baina denean:
‎Argi dago desoreka dagoela. Baina ezin dugu ahaztu orain dela hamar urte desoreka askoz ere handiagoa zela. Pausoak eman ditugu, baina gehiago eman behar dira.
‎Apurka apurka, hobetzen ari gara. Egitasmo gehiago izan ahala, gero eta presentzia gehiago daukagu, baina ezin ditugu ez errealitatea ez Kubarekiko adiskidetasun poltsak mitifikatu, azken batean betiko parametroetan mugitzen baitira. Cubainformacion egitasmoaren bidez, hedabideekin gero eta mesfidantza handiagoa daukan jendearengan eraginik izan dezakegu, manipulazioa ukatzen ez duen eta gaia ezagutzen ez duen arren arreta jartzen digun jendearengan.
‎" Konta dezaket diosku bere begi orain urdin orain berdoztak josten dizkigun bitartean ez nuela ulertzen zer egiten nuen ohe hartan, zer gertatzen zitzaidan, eta galdurik sentitzen nintzela, eta besteen mendean nengoela guztiz, baina ezin nuela ezer galdegin". ZIUko box hartan Platonen leize mitikoan bezalaxe sentitzen zen Leire, isla eta itzal argien artean.
2010
‎Beti ibili gara garai haietako kontzertuak, bideoak ikusten, eta halakoetan sabelean ere kilimak sortzen zaizkigu, baina ezin dugu ahaztu gu 2010 urtean gaudela eta garai haietako ideologia eta mugimendu haiek maitagarriak izan arren, daukagunera eta garenera egokitu behar dugula.
‎Eta guk puntu horien kontraproposamenak egin ditugu, uneon publiko egin gabe daudenak: zortzi puntu hauek onargarriak dira baina ezin ditugu helburu ideologikoak edo urrutiko helburuak ahaztu. Adibidez:
2011
‎Baina niri asko laguntzen dit bizpairu kanta izugarri ezagun izateak belaunaldi berrietara iristeko. Beraz, alde horretatik gu egoera pribilegiatuan gaude, baina ezin dugu lo hartu.
‎lau urtez gai hauek hozkailuan sartuta izatea. Baina ezin duzu" ez dut erabakitzen, eredua ez dudalako garbi" erabaki. Hori eutsi ezina da egun. Gipuzkoako zaborrak Bizkaira ari gara eramaten eta" aski da" esan dute.
‎Jendeak, beharbada, ez du grinarik euskara ikasteko. Eta badakit adibidez, haurra ikastolara eramatea pauso bat dela, ahalegin asko kostatzen zaiola askotan helduari haurra ikastolara bidaltzea, baina ezin dugu gure burua engainatu. Garbi izan behar dugu horrekin bakarrik ez goazela inora.
2012
Baina ezin du saihestu.
‎" Claude Iruretagoyenak iraganaz biziki interesatua naizela dio, eta egia da, iragana baina, horrela ulertua: autoa aitzina begira gidatzen dugu, baina ezin dugu aitzina egin atzerako ispilura so egin gabe. Eta, alta, funtsezko egiten ari garen bidea da, ez dugu atzera egin behar.
2013
‎" Herriko Etxean egiten ditugu herriko etxe batek egiten ahal dituenak: eskolan ikasteko, irakasteko eta txikienak zaintzeko baliabideak ezarri, jende gaztea hemen geratzeko eta etxea eraikitzeko baldintzak erraztu… baina ezin ditugu herritarrak behartu haurrak egitera. Egun batez eskola ixten baldin bada, guttienez bada dantza taldea, kirol taldea, gazteen elkarteak… Horiek segituko dute".
‎Ez. Egia da musikariok egun gogorrak bizi ditugula, baina ezin dugu ahaztu sorkuntza aldetik oso garai onak direla. Goi mailako jende asko dago, gazteak oso prestatuta datoz, Musikeneren emaitzak ere ikusten hasiak gara.
‎telebistari gehitu zaio spotify, streaming edo youtubek kulturalki asetzen gaituztela pentsatzea… Jendea ez da dagoeneko kalera irteten, ez da zinemara, hitzaldietara, ez eta kontzertuetara joaten. Internet zoragarria da, baina ezin du gainerako guztiaren ordezko izan.
‎Hango arduradunekin, Jon Ortuzar eta Iker Goikoetxearekin, oso hartu eman bizia dugu eta noiznahi ari gara bisitaldi teknikoak egiten elkarrengandik ikasteko: praktika hobeak, finantziazio eta fiskalitate zalantzak… Elkarlan hori harago eraman nahi dut eta ideia batzuk ditut, baina ezin dut deus gehiago esan oraindik goizegi delako.
‎Gelan 20 bat ikasle gara, elkarrekin bost bat lagun ibiltzen gara, baina beste ikastetxeko lagun batzuekin ibiltzen garenez kalean, eta haiek euskaraz ez dakitenez, ba ezin dugu euskaraz hitz egin. Nahiago nuke euskaraz hitz egiten ibili, baina ezin dut".
‎Bai, baina ezin baduzu ezin duzu. Eta beste kontu bat:
‎Izenburuarekin batera azaleko irudiak ere emozio bitxia transmititzen digu: emakume gazte bat dugu guri begira aurrez aurre, baina ezin dugu bere aurpegia ikusi, ezkutuan geratzen baita eskaintzen digun lore hilen sortaren atzean.
2014
‎" Borroka armatuaren bitartez Israel lehoi bat bezala ikusten dut, baina desobedientzia zibila erabiliz puxika bat dirudi", dio FDLPko ekintzaile palestinar batek. " Ados, negoziatu dugu, eta adostasunera iritsi gainera, baina ezin dugu mahaian eseri inongo indarrik gabe, beste aldean superpotentzia bat dugu, Israelen aldeko jarrera duen bitartekari batekin. Hortik ez da inoiz justiziarik iritsiko".
‎Panpinak emanda, jostailuzko sukaldetxoak… Handitzerakoan barneratuta dugu eginkizun horiek hor daudela eta guri dagozkigula. Baina ezin du horrela izan. Etxeko lanak kolektiboki egin behar ditugu.
‎" Askatasuna gezurrezkoa da: bezerook nahi duguna erosi ahal dugu, bai, baina ezin dugu nahi duguna erabili, mila modutara jakinarazten zaigunez. Manten dezagun gizon eta emakumeen arteko distantzia, ez gaitezen nahastu".
2015
‎Pertsonoi heriotzarekin gertatzen zaiguna gertatzen zaio kapitalismoari krisiarekin: nahiago luke saihestu baina ezin du. Hala, krisiei etekina ateratzen ikasi du, bere burua garbituz, aberatsenen posizioa indartuz, eta batez ere, jendartea beldurtuz.
‎Ikusten du kolapsoa bere inguruan, baina ezin du ulertu. Buruhauste pasakor bat izan behar du, lehen ere Erromak bizi izan zituen garai latzak baina beti berpiztu zen eta etsaien gainetik garaitu zuen.
‎Egiatik badu zerbait, antzinako erromatarren hezurduretan aurkitzen dira berunez pozoitu izanaren arrastoak. Ziurrenik bazen hor arazo bat, agian larria, baina ezin duzu hori isolaturik planteatu. Pentsa etorkizuneko historia batek esaten duela AEBen inperioa suntsitu zela amerikarrek hamburgerrak jaten zituztelako.
‎Hori aintzat ez hartzea musikariaren partez makina ikustea da. Makinak ongi daude, beharrezkoak dira, baina ezin dugu gizakiaren eskuaren premia kolokan jarri. Ezin gara jendarte hau dena ahanztera eraman duen zurrunbiloan ito.
2016
‎I. Esnaola: UEU prest dago proiektu hau martxan jartzeko, baina ezin du bakarrik egin. Eusko Jaurlaritzaren laguntza ezinbestekoa da, eta beste unibertsitateen laguntza ere bai, beste maila batean eta beste mota batekoa, baina ezinbestekoa da.
‎eskolan, telebista, internet... Kezka hori zilegi iruditzen zait, baina ezin du bestearen kalterako izan. Hori da kezkagarria, pentsatzea gaztelania dutela eta euskara ahozko hizkuntza bakarrik dela.
‎Edo, begira, Estepan sortzerakoan ez nuen pentsatzen Estepan Aldamiz Etxeberriari buruzkoa izango zenik, ni estepan hitzarekin ariketak egiten ari nintzen, estepa (paisaia mota), este pan (ogi hau), step an (gimnasioan) eta hala, bat batean, Estepan telebistako aurkezlea ere bururatu zitzaidan. Baina ezin dut gai bat pentsatu eta horri buruzko pieza bat egin, abiapuntu absurdo batetik etorri behar du beti kantuak. Nondik etorriko den ez jakite horrek du xarma handiena.
‎Gainera, esaten dugunean, orain dela ehun edo berrehun urteko errealitatea erakusten dutela, ez da guztiz egia. Orduan ere egongo ziren marikak edo bollerak, noski, baina ezin zuten plazaren erdian egon. Gaur egunera ekartzen duguna garai hartan hegemonikoa zena da.
‎Aieteko bigarren puntuak egiten dio erreferentzia gatazkaren ondorioei, baina ezin dugu Espainiako eta Frantziako Gobernuen jarrera aldaketaren zain egon. Giza eskubideen zapalketa lazgarri honi aurre egiteko funtsezkoa da gizarte zibila aktibatu eta antolatzea, baita bertako alderdi politiko eta erakundeen konpromisoa ere.
2017
‎Azala espazioarekin eta Artium museoarekin elkarlanean, eskakizun ofizial bat egin genion arkeologia museoari (hantxe daude piezak gordeta), hartara, piezak eramateko museo horretatik 400 metrora, hots, Artiumera, ikusteko ea arte garaikideak zer nolako ekarpena egin ziezaiokeen halako gai arantzatsu bati. Buztinezko pusketa batzuk baino ez dira, baina ezin dugu ahaztu zer nolako eragina duten gizartean.
‎Medikuntzako graduazio ekitaldian ozen esan zuen ikasleak: Medikuntzako euskarazko adarrean ematen dugu izena, baina ezin dugu euskaraz ikasi, eta guk mediku euskaldunak izan nahi dugu. Leioako campusean lehen hiru urteak egiten dituzte, euskaraz.
‎Askatzeko premia duen tristezia lurperatu beste aukerarik ez duela dirudi, baina ezin du gertatutakoa ahaztu. Ez du ahaztu nahi.
‎Gure aurkako kanpaina orkestratu bat ikusten dugu, eta agerikoa da jo-puntu bat garela. Larritasunez bizi izan dugu egoera, baina ezin dugu beti presio horrekin lan egin. Badakigu estatuak nahi duena egingo duela, baina guk ez diogu aitzakia objektiborik emango.
‎Horretaz nahi nuke idatzi. Baina ezin dut.
2018
‎argi dago baretzetik urruti, arrokatzen ari dela. Baina ezin dugu itxaropena galdu.
‎Hala ere, ezin dugu galdu irabazi dugun apurra. Lortutakoa gutxiegi zen, baina ezin dugu ihes egiten utzi.
‎Ander urtebeteko semea alboan zuen eta Elixabete jaioberria bular eskean, baina era batera edo bestera egunero esnea atera eta iristen zen ingresatuak ziren anaiengana. " Gehienetan nik eramaten nuen, baina ezin nuenean senideren bati eskatzen nion. Ezin genuen hutsik egin!".
‎Ezin kontatzea, baina kanpotik ezarritakoa. Badaude ere barruko isilpenak, igual nahiko zenuke, baina ezin duzu momentuz ezer esan. Baina horiei eman dakieke irtenbide bat.
2019
‎Hortaz, 5,24 euro kobratzen dute ordua, gutxieneko soldatatik behera. Kalkulu horretan hainbat kostu gehiago sartu lirateke, baina ezin ditut zehaztasunez jakin rider ari zuzenean galdetu gabe.
‎Azken bolada honetan gauzak mugitzen ari dira emakumeen mugimenduan, pentsiodunen artean… Huerta de Peraltako lan gatazkan ikusi genuen zer lor dezakeen elkartasunak. Zaila da gauzak aldatzea, baina ezin dugu ahaztu gu, langileok, asko garela, gehiengoa garela. Gure artean elkartasuna eta konfiantza landu behar dugu, eta horrela posible da.
2020
‎Esklusibotasun hitzarmenak lotu eta gero, ordea, hotelen bezero kopurua ez zen inoiz handitu eta, horren ondorioz, negozioa uzteko beharra izan zuten hoteletako jabe askok. Gaur egun, Indiako ostalaritza federazioak" iruzurtzat" jotzen du Oyo, baina ezin du fitsik egin soldata egokia eskaintzen zuten ehunka lanpostu salbatzeko, bertako ostalaritza industria kolapsatzen ari dela. Oyoren jabe den inbertsio banku berak diru asko inbertitu du, halaber, Uberren eta WeWorken, eta Glovon ere inbertitzea hausnartzen ari da.
‎Duela lau egunera arte oso gaizki moldatzen ziren haien artean eta batu ziren aldaketari aurre egiteko. Suntsitu eta desmuntatu bai, baina ezin dute ezer eraiki. Inongo kontsentsurik gabe eta gutxiengoan ari dira.
‎Ni bide horretan laguntzeko nago. Badago bizkotxo osasuntsu bat etxean egiteko aukera, eta aukera hobea da bai, baina ezin dugu ezta ere horretara lerratu.
‎Benetan ospatu beharreko efemeride bat da. Baina ezin ditugu ahaztu aurtengo beste urteurren batzuk, agian ez hain distiratsuak, edo ez hain ezagunak, baina horiei buruz hitz egin behar dugu.
‎Egia da animoz baxu gaudela, egia da egoera ez dela oso aldekoa, baina ezin dugu inoiz itxaropenik galdu. Ezin dugu inoiz ahaztu ezinezkoa den bakarra borrokatzen ez dena, bilatzen ez dena dela.
‎Eta, azkenean, salatzailea, Recorde bera, zigortu zuten difamazioagatik: 1.000 libra ordaindu zizkion kondeari, baina ezin zuen. XVI. mendean dirutza izugarria zen hura, batez ere diru publikoa lapurtzeko ohiturarik ez zuenarentzat.
2021
‎Jendeak ez zuen ulertzen eta ikasi nuen ezin niela ingurukoei eskatu gertatzen zitzaidana ulertzea, hain da konplexua eta ulergaitza. " Zergatik ez zara irteten kalera?" galdetzen dizute, eta ez dakizu zer erantzun, ez dakizulako zergatik ezin duzun irten kalera, baina ezin duzu irten. Hortaz, jendeak zer egin dezakeen laguntzeko?
2022
‎Euskaraz bizitzea momentu oro harresi baten kontra jotzea da. Nahi dugu, baina ezin dugu. Utopia da.
‎" Duela urtebete edo amaitu genuen taktika belikoen eta gosearen arteko lotura neurtzeko metodologia garatzen, eta harrez gero, metodologia hori herrialde jakin batean aplikatzen saiatu da Gosearen Kontrako Ekintza erakundea. Baina ezin dut esan zer herrialde den, han dauden kideen segurtasuna arriskuan ez jartzearren. Oso informazio labaina da, kontu handiz hartzekoa, azken batean krimena delako gerra arma modura gosea nahita eragitea, eta, beraz, eragileak nazioarteko epaitegietara eraman daitezke datu horiek erabiliz.
2023
‎Gogobete egiten nau. Eskalatzea, adibidez, oso gustuko dut, baina ezin dut alderatu kirol honek ematen didanarekin. Ikaragarria da txakurrekin bakarrik egotea munduko zoko galdu batean.
‎Igerilekuaren metafora biltzen du abestiak: piszina batean zaude, uretatik burua atera ezin duzula; aldi berean piszina bat da, ez da itsasoa, baina ezin duzu burua atera… letrarik pertsonalena eta zaharrena da, lagun baten heriotzarekin bizitzako momentu gogor batean idatzia.
‎Ezkerreko jendeak Palestinako ezkerrari laguntza eman diezaiokegu, hazi eta eragin handiagoa izan dezan, baina ezin dugu ezer inposatu. " Islamistak eta eskuindarrak direnez, eta gu ezkerrekoak, ezin diegu babesik eman" esatea, gainerakoak baino hobeak garela pentsatzea da.
‎Esaten dute: " Nik ez dut horrela pentsatzen, baina ezin dut uko egin ze gero, edo gura dut hona joatea…". Bizitza honetan erabaki egin behar da, hemen bazaude hemen zaude, eta dena ezin daiteke eduki.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia