Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 634

2000
‎Baina ez, orduan ere oker nenbilen... Zeren eta, hau nekien, hura nekien, baina ez nekien ezen neure bizitzako ustekabekorik ustekabetsuenaren aitzinean nengoela. Izan ere, ni ezin nintekeen familiako bigarren protestanta izan, nola idaroki baitzidan aitak, zeren leku hura beterik baitzegoen jada... eta, izaitekotan, etxeko hirugarren protestanta baizik ezin izan nintekeen, edo laugarrena, benturaz, edo auskalo zenbatgarrena...!
‎Baina zuk ere oroituko duzu ikasle hura, beharbada. Burgoskoa zen, baina ez dakit nola zeritzan... Edo bai...
‎" Eta ba al duzu bertzerik?" Eta osabak ihardetsi zion: " Bai, badut bertzerik, baina ez dakit erran ote niokeen ala ez, zeren eta ez baitakit erakusteko modukoa den". Eta dukeak erran zion:
‎Lehen erran dizut ezen aitari guztia sinetsi niola, noiz eta afirmatu baitzidan ezen hain zirela dukeak, kondeak eta gainerako handikiak arraza berezikoak eta ohiz kanpokoak, non kaka ere urrezkoa egiten baitzuten... baina ez dakit, bada, hamaika urterekin hain inozent ote nintzen... Baina ene haurtzain izan zenari ipuin sinestezinagoak sinetsi izan nizkion, bertzalde, baita sasoin hartan ere —nahiz eta Platonen ideien edo Aristotelesen teoria hilemorfikoaren aitzin gibelak buruz nekizkien orduko—, eta itsu sinesten segituko nuen, baldin osaba Joanikotekin inkontratu izan ez banintz...
‎Eta nik erraiten nioan: " Nik ez diat itzurbiderik, zeren eta hegaldatu egin nahi bainuke, bai, baina ez zekiat norat. Eta, nola ez baitakit, aitaren manua diat obligantza eta eginbide, zeren eta, arrazoin garbirik ezean, nola entseiatuko naiz, bada, haren iritziaren aldatzerat?
‎‘Hitz emaiten dizut ezen ez naizela itzuliko’ Nik, berriz, taroteko karten artean izar bat ikusi nuen Italiako zeruan... eta izar haren igurikitzan bizi izan naiz ordudanik. Baina ez dakit, ez dakit... Hogei urte gehiegi dira, izan ere, semerik ikusi gabe...
‎Halarik ere, erran behar dizut ezen jakintsutik guti zuela don Frantziskok, bihotz oneko gizona zen arren. Baina ez dakit jadaneko ongi ari naizen, zeren eta hitz ustez sagaratu eta ukiezin baten aitzinean baikaude, jaun André: jakintsu.
‎Eta, beraz, egun horretan, penitentzian, Probidentziak naraman lekuan, meza isil bat entzunen dut, Pisako katedralean entzun nezakeenaren orde. Baina ez dakit, egia erran, penitentzia ere halakoa izanen ote den: izan ere, alde batetik, entzuna naiz halako meza bat baino gehiago, eta ohitua nago, halatan, haien soinuetarat, eta, bertzetik, bada hura baino musika ederragorik, batzuen ustetan, eta musika hori isiltasunarena da.
‎Halarik ere, eman egin nahi nion, baina ez nekien zer estakuru asmatu, harik eta bihotzean bat batean zerbait sentitu, eta bihotzari hitz egiten utzi nion arte, neure mihitik:
‎Aitortzen dizut, jaun André: soinekoen kontu hark ustekabean harrapatu ninduen... zeren eta nik bainekien ezen don Fidelek, aldarte gaixtoan zegoenean, bere emaztekiak jotzen zituela, baina ez nekien ezen, haien jotzeaz apart, bazerabilela eta bazerakusala, bere desiren asetzeko, bertze modu eta bertze mundu partikular bat, hagitzez ere finagoa, baita adimendutsuagoa eta kilikagarriagoa ere, nik uste...
‎Eta nik Gorukirekin hitz egin nahi izaiten nuen, haren kontsolatzeko, baina ez nekien nola, egunez ezinezkoa zelako, zeren eta trabailuz trabailu baitzebilen, eta gauez ere neke eta gaitz izaiten zelako, indiar guztiak lastozko txabola haietan pilaturik bizi zirenez gero, borzpasei guardiak guardiaturik.
‎—Ongi da. Hitz eginen diot aita Bartolomeri, baina ez dakit horrek nehongo eraginik izanen ote duen. Halarik ere, jakizu ezen gaizki egiten duenak nola edo hala ordaindu behar izaiten duela, eta osabak egina ez zela nolanahikoa izan...
‎Zeren, hasteko, leku jakin baterat eraman baininduten, bai, baina han ez zen erraza deus ere jakiterik. Eta lur baten gainean nengoen, baina ez nekien zein zen lur hura. Zeren akusatua bainengoen, baina ez nekien nork akusatu ninduen.
‎Eta lur baten gainean nengoen, baina ez nekien zein zen lur hura. Zeren akusatua bainengoen, baina ez nekien nork akusatu ninduen. Eta testigu batzuk zeuden, baina ez nekien testiguen berri.
‎Zeren akusatua bainengoen, baina ez nekien nork akusatu ninduen. Eta testigu batzuk zeuden, baina ez nekien testiguen berri. Eta zerbaiti heldu nahi nion, eta ez nuen heldulekurik, zeren sekeretuaren gorputza ikustezina baita, eta ohartu nintzen, azkenean, ezen harrointzat nuen lurra bera ere bertze amesgaizto bat zela, errealitatea zulo hondargabe bat bertzerik ez balitz bezala, non hondoratzen bainintzen atergabe eta etengabe.
‎—Lo egitera etorriko zinela erran didazu. Baina ez dakit zertaz harritzen naizen, ortzegun gauean ere gauza bera erran zenidan eta orduan ere agertu ez.
‎Eta, gai hauetaz, ni baino jantziagorik ez duzu atzemanen hiri honetan. Nire bisaiak zalantza eza adierazi nahi zion, baina ez dakit ulertu zuen. Eskua atorraren poltsikora itzuri zitzaidan berriz eta, atzera ere, hutsik itzuli bere lekura.
2001
‎Azken aldian tabernara sarri antzean etortzen den mutil horri begira aritu naiz gaur. Ez da bereziki guapoa, kokots irtena du eta ilea eskasten hasia, baina ez dakit, ezohiko zerbait daukala iruditzen zait, erakargarria egiten duena nolabait.
‎Lucas poztu egin zen. Maria ere poztu zen baina ez zekien zergatik.
‎‘Ikasi esan dizut, baina ez dakit ezer ikasi nuen. Etnologia lanean ikasi dudana da, gehienetan ez dela erraza begiratzen duzuna ikustea... ’
‎‘Nahi balu bai, baina ez dakizu zer den nahia. Nahia gertaera ikaragarri konplikatua da... ’
2002
‎Burua batera eta bestera mugitzen hasi ziren. Handik irten egin behar zuten, baina ez zekiten nondik. Leihoa txikiegia zen.
‎Gauean batik bat. Baina ez dakit joan nahi dudan. Kristoren sustoa hartu dut.
Baina ez dakit hura guztia estetika kontua ote zen, edo ekonomiak ere ba ote zuen hartan ere zerikusirik, ageriko eta ustezko arrazoien azpitik ezkutukoak ere aritzen baitira maiz. Hara:
2003
‎Presoek komentatzen zuten defenditzeko erabiltzen zituela idazkariak betaurreko haiek, ez zeukala defenditzeko beste modurik, txikia zelako eta idazkaria zelako. Izan ere, idazkariak eroso egongo dira paper artean bai, baina ez dakite euren burua defenditzen. Presoek proposatu zuten, halako batean, nortasun eskaseko pertsona guztiek erosi behar zituztela halako betaurrekoak, miopiarik eduki ez arren eta betaurrekoekin itsusiago egon arren.
‎Zuek imajinatu egiten duzue zer den. Baina ez dakizue. Zuek imajinatzen duzue gauza txiki bat dela erlea, lodia eta txikia, iletsua, eta imajinatzen duzue erleak beti daudela pikuen barruan sartuta, hilda, hala ikusi zenutelako txikitan, piku bat zabaldu zenutenean, behin.
‎Ni gabe bizitzea ezinezkoa egiten zitzaiola esan zuen. Niri ere oso gogorra egingo zitzaidala pentsatu nuen, baina ez dakit esatera iritsi nintzen, gauza horiek ez baititugu gizonok modu agerian inoiz esaten, hitz totelka baizik. " Niri ere", esango nuen beharbada, eta Monikak eskuarekin ezpainak estaliko zizkidan, askotan egiten zidan moduan, ahalegin gogorregirik egin ez nezan, edo esatera nindoan esaldia musu batekin itoko zidan.
‎Hasieran zeharka eta enbarazu pixka batekin eta argixeago ondoren, hiriburuan nituen adiskide bakanak eta ikastetxeko lankideren bat edo beste hasi zitzaizkidan argibideak ematen. Gizonezkoon artean adiskidetasunaren izenean egiten ditugu aitorpen horiek, baina ez dakigu zehatz zer esan edo zer gorde behar izaten den. Bizkarretik heldu eta bazter batera eramaten ninduten, ahopeka bere begiz ikusia kontatzeko.
‎Txominek bazekien platerarena, eta bazekien ohearena, baina ez zekien berak kanpoan pasatutako ordu guztien kontaduria eramateko ohitura hartua zuela amak, ordu bakoitza orri batean markatuz: martxoaren lehen egunaren goizeko zortziak ziren semea etxetik irten zenean, eta geroztik hantxe aritu da Nekane, orduak seinalatzen, marra bat beste bati darraiola; zenbaketa errazago egitearren, hamargarren marra atzeraka okertu zuen, berdin hogeigarrenarekin eta hogeita hamargarrenarekin ere; maiatzaren hogeita hamarrean marraztu du azkena:
‎–Ama, zerbait esan nahi dizut, baina ez dakit nola, ezta nondik hasi ere... Izan ere, gaua iritsi da etxe honetara... zure ausentziak inguratzen bainau ni, desertu beltz batek bezala, eta nire ausentziak zu.
‎Behean nengoela berriro ikusi ahal izan ditut leihoa eta patioa. Baina ez dakit aukerarik edukiko dudan.
2004
‎Onena bila joatea izango litzateke. Aitak dio bera joango dela, baina ez dakit. Wualik eta Jamek ezin dute lana utzi, Hoss kanpoan da, Yunes itsasoan, eta zuk ere ezin dezakezu ospitalea utzi; eta ni ez nago hain bidaia luzea egiteko moduan.
‎Horregatik, amona zuekin bizitzea dela egokiena eta seguruena pentsatu dugu guztiok. Baina ez dakit azkenean konbentzituko dugun.
‎Beno, egia esan, ez dakit zurekin joan nukeen arropak erostera, Aitor. Orain dela ordu erdi bat ez nuen inolako zalantzarik, baina ez dakit nik uste nuen bezalakoa zaren.
‎Zorroztarririk gabe, eta zorroztaile baldarren esku, euskaren patuak fin gaizto egin dezake. Iritzi horretakoa da behintzat Jesus Rubio.556 Zorrotz atzeman ditu zorroztaileen akatsak eta huts egiteak, euskal filologoenak tarteko, baina ez dakit bada horren zorrotz aritu ote zaigun zorrozkailuaren gainean. Oharmenak huts egin ez badit, esango nuke, euskararen barne arazoak larrutzeko jardunean ez duela modu orekatuan jokatu.
‎Soziolinguistikako edozein eskuliburutan esaten da hizkuntza batek hiztun guztiak elebidunak baditu beste hizkuntza bakar batean oso zaila duela irautea. Iparraldeko euskaldunak ere elebidunak dira, baina ez dakite espainolez, espainolarekiko elebakarrak dira. Hori ez badugu baliatzen, gero eta okerragoa izango da gure egoera, eta azkenean chicano aren gisako zerbait bihurtuko da euskara:
‎–Miguel Salamanca naiz, Espainiako Manuel de Falla musika aldizkarikoa –azaldu zion Del Vallek, koñak kopari emeki eraginez– Elkarrizketa bat egin nahi genioke Weber jaunari. Zuen telefono zenbakia eman digute, baina ez dakigu Weber standartenführerra zuen erregimendukoa ote den.
‎Litekeena da artxiboa alarma faltsua izatea. Baina ez dakigu. Eta jakin nahi dugu.
‎Ez nekien. Baina ez nekien arren, joko hura jokatzea erabaki nuen.
‎Aitortu dut, bi aldiz gutxienez, Montsek sintzeritate handiarekin jokatu zuela nirekin eta, funtsean, halaxe izan zen, nahiz eta xehetasunei buruz beste zerbait esan dezakedan. Izan ere, nik badakit –ziur– Montse gizon famatuekin oheratu izan zela, baina ez dakit bere zerrenda hartako zenbat gizon ospetsurekin oheratu zen zinez, edo zerrenda osoa asmatu zuen, edo erakutsitako iletxo haiek bereak ote ziren edo auskalo norenak... ez dakidan bezala Montseren antzezpenek zenbat zuten egiatik eta zenbat jolasetik, baina hori zen gutxienekoa, beharbada. Izan ere, Erosen ikasle abantailatua zen neurrian, harreman erotikoen hariak ehoteko abilezia aparta zuen Montsek, baita hariak elkarren artean lotzekoa ere, amaraun bat osatzen zuen arte, non geratzen bainitzen harrapaturik, eulia amaraunean bezala.
2005
‎Sentimendu nagusi haren ondotik, ordea, arnasa hartzen zuela ohartu zen, baina ez zekien nola; ikusi ere egiten zuen, baina beste begi batzuk ziren haiek, barru aldera jiraturik balitu bezala; entzun ere egiten zuen, eta hitz egin ere bai, baina ez zekien nola.
‎Sentimendu nagusi haren ondotik, ordea, arnasa hartzen zuela ohartu zen, baina ez zekien nola; ikusi ere egiten zuen, baina beste begi batzuk ziren haiek, barru aldera jiraturik balitu bezala; entzun ere egiten zuen, eta hitz egin ere bai, baina ez zekien nola.
‎–Iraultza beste hizpiderik ez duzu, Kontxi, baina ez dakit zertarako nahi dugun afektibitaterik gabeko iraultza? –erantzuten zion Tomasek, gai haietan beti desados.
‎–Ez. Baina ez dakit okerragoa ez ote den. Bi lan baititut orain:
‎–Bai, badakit, baina ez dakit egunez egin beharrean gauez egin ditzakezun ordu horiek, batzuk behintzat?
‎–Ez, hori ere ez? Baina ez dakit zer den okerrago.
‎–Bai, andereño, ondo gogoratzen naiz zurekin, baina ez dakit zertan lagundu ahal izango dizudan, azken hilabeteetan zure lehengusua beste sail batean egon da eta dakidan bakarra da azkenean onik atera dela, miraria badirudi ere.
‎–Tira, sagua egoera egonkorrean dagoela ematen du, baina ez dakigu noiz arte iraungo duen horrela.
‎Hegazkinera igota, euskaraz balira legez ulertu du inguruko hainbat elkarrizketa, interesgarriak ez zirela-eta jaramonik egin ez badie ere. Azalpenen bat egon behar du, baina ez daki ezagutu nahi duen. Argi dago momenturen batean, konektatuta zegoelarik, hori ere buruan sartu diotela.
‎Autoan sartu nintzen baina ez nekien nora joan. Ez nuen etxera joan nahi; bertan bakar bakarrik egongo nintzen, lagunaren hilotza lorategian.
‎–Nik baditut horrela edateko arrazoiak, baina ez nekien zuk ere bazenituela.
‎–Badakit azken aldian ez zenidala maite ninduzunik esaten... baina ez dakit zer egin nuen gaizki...
‎Uste zuen bere bizitzako aukera egina zuela jadanik. Baina ez zekien guztiz betetzen ote zuen. Josebaren alde borrokan egiteko prest zegoen.
‎Leihoaz bestaldera begiratu zuen Nuriak baina ez zekien non zegoen. Ezta inporta ere.
‎Siuxek jefeak dauzkate, besterik ez. Baina ez dakit nortzuk diren jefeagoak, Siuxen jefeak ala alkateak. Uste dut antzekoak direla.
‎Behin Australia ikusi nuen partidu batean. Irla bat da Australia, baina ez dakit seguru non dagoen, Afrikan ala Asian.
‎Eta Mateok eraman behar izan zuen marrak egiteko makina, Simonek ezin zuelako. Baina ez zekien aparatua gelditzen eta marra lustroso bat egin zuen errugbi zelaia egiten ari ziren lekutik harresiraino. Gau epela zen, beroa kasi.
‎Chopin-en Valsen bat jotzen ari zela iruditu zait. Baina ez dakit ziur. Maitena, Unbe eta Aranbaltz xaletetako leihoak hetsita aurkitu ditut.
‎–Erosi nahi genuen... –hasi nintzen, baina ez nekien ondo zer nahi nuen erosi.
2006
‎–Lehenago esan nahi nizun baina ez nekien nola hasi. Karlos ikusi dute hirian.
‎–Nahiko luke, baina ez daki nola egiten den hori –erantzun dio aitak.
‎–Eskerrak zuri... Lewisi esaten diot agobiatuta nagoela eta bai, ulertzen du, baina ez dakit ulertzen duen zenbateraino nagoen itota. Aurreko batean kontatzen hasi nintzaion lanean haserretu egin nintzela Fidelekin, eta oso agobiatuta nengoela eta denborarik ez dudala ezertarako, eta amaren kontuak ere asko kezkatzen nauela...
‎–Barkatu, baina ez dakit katalanez –Anek zalantza egin zuen– Ez nauzu ezagutzen. Ane Duhalde dut izena eta Nafarroatik deitzen dizut.
‎–Ulertzen dut. Baina ez dakit zer egin dezakedan horretan laguntzeko.
‎–Uste dut aitonak zure aita ezagutzen zuela –azaldu zuen Anek– Haren heriotzari buruzko albisteak edukitzeak hala iradokitzen du. Baina ez dakit non ezagutu zuten elkar. Baliteke gerra garaian elkarrekin borrokatu izana.
‎–Ez naiz oroitzen –erran zuen Malenferrek– Baliteke zenbakiak izatea, baina ez dakit. Berehala bukatu genuen.
‎–Ziotenez, Goldbergek dirua bidaltzen zion hilero, baina ez dakit. Saint Etienneko apaizek jatekoa ematen zioten.
‎Gero beste hainbat aholku eta jarraibide eman zizkigun, bizimodua antolatzeko lagungarri, baina ez dakit kasu gehiegi egin genion, abuztu hondarrean oso urrun ematen baitzuen neguak. Urruna baino gehiago, imajinaezina.
‎Hortaz, ulertuko duzu, ez nekien oso ondo zer egin behar nuen eskuan neukan tramankulu harekin. Astindu egin behar nuen, eragin, baina ez nekien zakarregi edo bigunegi ari nintzen, azkarregi edo motelegi. Bestalde, lagunei entzunda nekien listuak lagundu egiten duela mugimendua.
‎Esku artean daukatena gozatzen dute, usteldu, kutsatu, pikutara joango dela pentsatu gabe. Zin degizut jakingo banu egingo nukeela, baina ez dakit eta" bihar" herio zigor egiten zait sarri. Pentsatzen hasten naiz:
‎Esan nion geldi egoteko. Txantxetan ari zinela, baina ez daki frantsesik, bihotzak. Ez du entzuten.
2007
‎Hori ikaragarria izango litzateke. Baina ez dakit hainbesteko suerterik izango dugun.
‎Ederki zihoan, ba, dena. Uste nuen zu ere niri begira hasia zinela, baina ez dakit non neuzkan emakume zentzu argi horiek, nire amak esaten duen emakume sen zorrotz hori.
‎Ilusioa pizten dit Andonik nirekin erakusten duen jokabideak, baina ez dakit benetan nahiko nukeen. Errazegia litzateke, perfektuegia, ederregia.
‎–nuke, June, nahiko nuke, baina ez dakizu nola nabilen, txoratu behar nau rollo honek guztiak.
‎Zain geratu da. Zerbait esateko txanda heldu zaizu, baina ez dakizu zer esan. Burua abiaduran darabilzu bueltaka.
2008
‎Badirudi Igor ere kinka berean dagoela: beragatik gainontzekoekin jolasean legoke, baina ez daki zer sentitu behar duen. Eta gure Landerrek ere oraintxe zuzendu dizkigu bi galdera ikur.
‎–Nik badakit zergatik sartu naizen moja, ume umetatik dakit, baina ez dakit oraindik esaten.
‎Haurtzaroa lurperatu dut, baina ez dakit seguru non.
‎Eskailera mekanikoak kontrako norabidean igo. Harriak genituen bihotzean, baina ez genekien artean. Aurkitu gabeko kontinente batean bizi ginen, eta maite genituenek sufritu egiten zuten ezer jakin gabe.
‎–Leku hau berau, oso apala da baina ez dakizue zeinen goxo prestatzen dituen platerak Adelek.
‎Ohean goxo goxo geundela eltxo saretik muskerra ikusi genuen horman. Isilik geratu ginen, baina ez dakigu pentsamenduak (muskerra sartu den lekuan sugea ere sar liteke) edo malariaren aurkako pastillek sorrarazi ote dizkiguten amesgaiztook.
‎Uste dut ondo adierazten duela lurperatzaileak orain egun gutxi aipatu zidan taldeko anaikidetasun hori, isilpeko borrokaren arriskuak emana eta konponezin eta txikikeria guztien gainetik dagoena. Berdinen arteko gizarte txiki horren berri eman nahi nuke, baina ez dakit nondik hasi.
‎Nik ulertzen nion, nola ez, bere haserrea edo bere zaputzaldia, bere senarra edo senargaia beste emakume batekin baitzebilen. Baina ez nekien zer egin, nola lagundu. Emakumeak toallaren kontra jarri zuen berriro burua, lur azpiko zarataren bat entzuteko edo, eta bi besoak zabaldu zituen, mundua besarkatuz bezala.
‎Horixe da, hain zuzen, gutxien ulertzen dudana, baina bere galtzerdi beltzak kendu eta pijama urdina jantzita oheratzen denean emakumeren bat izaten du zain. Jainkoarren, nik ez dut horrelakoa izan nahi, ez dut naizen bezalakoa izan nahi, baina ez dakit seguru nolakoa izan nahi dudan ere.
‎Bat edo beste hanka hutsik saiatu da pauso batzuk ematen, zapatak eskuetan dituela. Gizonezkoak, noski, prest daude laguntzeko, baina ez dakite nola, erridikulurik egin gabe, eta zeharka begiratuz jarraituko dute segizioa, hildakoarekin izango zituzten harremanei buruz galdezka. Hori da onartuko nukeen omenaldi bakarra.
‎–Nahi nuke, nahi nuke, baina ez dakit nondik hasi, erantzun nion.
‎Egia da Santa Luzia tren geltokitik hiriak duen sarrera harrigarria suertatzen zaiola beti bisitariari, neuk ere aitortzen dut hori, kolpetik murgiltzen baitu hiriak hain berea duen isiltasunean. Kanaleko uraren palastak entzuten dira, vaporettoren baten motor hotsak edo gondolaren batzuen arteko talkak gehienez, eta isiltasuna berriro, baina ez dakit hori guztia zertarako kontatu behar didan Nadiak, Garibaldiri nik baino gehiago lagundu ziola aurpegiratzeko ez bada.
‎Arrantza maparik ere ez zegoen. Errutako kartak baino ez zeuden, baina ez zekiten non zeuden hondartzak, non haitzak eta non arraina. Beraiek egin behar izan zituzten mapak.
‎–Nik badakit zergatik sartu naizen moja, ume umetatik dakit, baina ez dakit oraindik esaten.
2009
‎Nik ere hori egin nuke: burua leihotik behera bota, baina ez dut Simonen adorea, ez dut sekula izan, isilik eta aurrera begira gelditu zen, ez zuen jadanik barre zantzurik aurpegian, zerbait esan behar nuela pentsatu nuen, baina ez nekien zer.
‎Elorri n maiz aurkitzen dugu poeta tristerik, baina ez dakigu zergatik. Berak ere ez bide daki.
‎Hautatu egin behar. Baina ez dakizu zerbaitek zergatik izan behar duen garrantzizkoa. –Todo, entre los mortales, tiene el valor de lo irrecuperable y de lo azaroso?
‎bat, kausaren kontzeptu edo kategoriaren haraindikoa, kausalitate printzipioaren baldintza eta mugetatik librea (orduan mundu honetan kausak diren eta izan litezkeenetik at dago Jainkoa, eta munduaren kanpotik honen, arrazoia, edo izan liteke, ikusi egin zein zentzutan, baina ez horren kausa estriktoa kausa efektuaren adieran). Oraingo zientzia, burlatzen da Villasante, ateista da, baina ez daki zein den munduaren kausa. Historiaren ironiak:
‎Aitortu behar dut, sentimendu erlijiosoaz edo Jainkoaren esperientziaz argudiatzen entzun orduko, ni neu alerta jartzen naizela. Sentimenduak eta emozioak asko dauzkagu denok, baina ez dakit zeintzuk diren erlijiosoak; Jainkoaren esperientzia, berriz, ez dakit zer den. Nolanahi ere den, edozein sentimendu eta esperientziatatik ere Jainko edo Jainkosa baten errepresentaziora, jauzi metafisiko bat dago, razionalki justifikatzerik ez dagoena ondorio edo prozesu logiko gisa.
‎–Los trenes eran la mejor ayuda de los negros; los trenes, invención de Lucifer, impedían el desarrollo de la guerra, eran el enemigo, y un potente medio de liberalización?. ( Baina ez dakit hau den lehenengo esanahia, ala lehendikoa indartzera datorren bakarrik). Karlistek plazer handia izango dute geltokiak kiskalduz.
‎– Baina ez genekien Ezpeletan bertan izan zela! –Oskar ohean agondu zen, eta min ziztada batek aurpegia uzkurtu zion.
‎–Gauza asko dago egiteko, asko. Baina ez dakit nondik hasi...
‎–Ez ongi. Entzun dut euskaldunei buruz baina ez dakit deus handirik. Espainian dago, ezta?
‎–Litekeena da, baina ez dakit zerk esaten dit Kelly dela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia