2007
|
|
b) Zuzentaraua ere arau orokorra da, «zuzentaraua jasotzen duen Erkidegoko estatuari zuzentarauarekin ezartzen zaion betebeharra emaitza jakin bat lortzea da,
|
baina
estatuko agintarien aukeran uzten dira modua eta baliabideak». Hau da, nazioko agintari eskudunek dute zuzentaraua osatzeko ardura, eta zuzentarau horrek nahi duen emaitza lortzeko antolamendu juridikoan xedapen egokiak aldarrikatzen ditu (horretarako, kasuan kasuko zuzentarauaren «transposizioa» egin behar da nazioko zuzenbidera, herrialde bakoitzeko antolamenduan ezarritako arau juridikoaren motaren bidez eta garatu beharreko arloan herrialde bakoitzeko Konstituzioko eskumen banaketaren arabera eskuduna den agintariaren eskutik; hala ere, estatuak dira eskumen horiek betetzearen azken arduradunak Europar Batasunean.
|
|
Printzipio hori Luxenburgoko Auzitegiak aitortu du, eta Espainiako Konstituzio Auzitegiak ere aplikatu du (252/ 1988 KAE, abenduaren 20koa). Europar Batasunak ezarritako betebeharrak bete behar dituen agintari zehatzari dagokionez, estatukoa, autonomia estatuetakoa, etab. izan daiteke, horietako bakoitzaren eskumenen arabera,
|
baina
estatuaren erantzukizuna bakarra da, eta azken buruan berari dagokio betebeharrak betetzen direla bermatzea, EKren 93 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Europako Erkidegoko eskakizunak praktikan ipintzeko erabili behar diren barne arauen motari dagokienez, iturrien sistema arautzen duten barne arauak aplikatu behar dira, lege lerruneko arauaren, erregelamenduaren, eta abarren bidez egin behar den zehazteko.
|
|
Bestalde, Konstituzioan bi hondar klausula ezarri ziren: 16 artikuluan ezarri zen aurreko bi artikuluetara bildu gabeko arloetan autonomia erregioen esku egon zitekeela legegintza esklusiboa eta zuzeneko betearazpena estatutuetan hala ezarrita bazegoen, eta 18 artikuluaren arabera, autonomia erregioari Estatutuan modu inplizituan aitortu gabeko arlo guztiak estatuaren eskumenekoak zirela ulertuko zen,
|
baina
Estatuak legearen bidez ahalmenak transmititu zitzakeen. Edonola ere, Estatutuetan arlo bat ere ezin zitekeen arautu autonomia erregioetako herritarren eta estatuko gainerako herritarren artean tratu desberdintasuna eginda (17 art.). Era berean, Estatuak eman zitzakeen oinarri legeak ere ezarri ziren, eta horietara egokitu behar ziren autonomia erregioetako legegintza xedapenak toki interesen eta Errepublikako interes orokorren arteko harmoniak hala eskatzen zuenean, aldez aurretik Konstituzio Bermeen Auzitegiak beharrizan hori ikusten bazuen eta Gorteetako kideen bi herenek onesten bazuten (19 art.).
|
2008
|
|
autonomia erkidegoei ordainarazpen parafiskalekin finantzaturiko eskumenak transferitu zaizkie, ordainarazpenok erkidegoetako parlamentuek lege bidez arautu dituztelarik; gainera, Tasa eta Prezio Publikoen 8/ 1989 Legeak ordainarazpen parafiskal guztiak arautu nahi izan ditu, baina ez du helburu hori bete. Beste aldetik, esan behar da gaur egun ordainarazpen parafiskal zahar gehienak konstituzio printzipioen menpe daudela,
|
baina
Estatuaren esku hartzeak ordainarazpen berriak sortu ditu, prezioak arautuz edo konpentsazio eskubideak ezarriz.
|