2007
|
|
Halere, irria beti ezpainetan zaukan, eta norbaitek, trufa edo imintzio maneran, galdetzen ziolarik zer zen mutiko ala neskatoa, ile luze eta atorraren gatik ez baitzen hanbat ageri, atorra gora altxatuz errantzuten zuen, harro: " mutikoa, to!" galdezkazalea ez baitzen guti harritzen, ikusiz, mutikoa zela bai,
|
bainan
ere ez zuela atorraz besterik deus soinean.
|
|
Maddik berak aitortu zuen, ederra eta dotorea zela, bere haurraren errezebitzeko arras egokia. Sekulan ez eta, bihotzeko bultza bat ezin gaindituz, potta eman zion Aitatxiri, hau ez baitzen guti harritu,
|
bainan
ere, harro senditu.
|
|
Ondoko igandean, jendea multzoan etorri zen elizarat, hain segur ere jakinik apez berria mutua zela eta hortaz segurtatzeko,
|
bainan
ere hartaz doi bat irri egiteko xedean, ez baitziren horretarako azkenak, eliztar zintzoak izana gatikan. Eta hau gertatu zen orduan:
|
|
Ene aitaren emazteak ere seme bat izan zuen eta bistan dena, aita beraren haurra izanagatik, ene anai bihurtu zen
|
baina
ere ene arraseme, ene alabaordearen semea zelako.
|
|
Ondorioz, ene emaztea ene amatxi da, ene alabaordearen ama delako eta ni ene emaztearen senarra naiz,
|
baina
ere bertan, haren arrasemea.
|
|
—... begozte, urrun dituk oraino. Kasu emak suari, ahultzen ari duk... eta so egiezak orain nola deitzen diren goi begiraleak... gure izpiritu sakratuak... hau, hixtu egiteko arnesa duk, Abak aurtiki arrano baten luma hezurrarekin egina duk, hautatua, leundua, zulatua eta ufatuz soinu bereziak ateratzen ikasi diat... xarmagarriko soinuak... hegaztien pareko histuak... beraz, honekin egiten ditiat ene eskariak,
|
baina
ere uros naizelarik Abaren oroitzapena jautsarazten diat suaren eta kearen eraginez, harpe zuloetan enetzat agertzen balitz bezala, histu soinu batez jauzten laguntzen diat, haren berotasunak hartzen nik, nik harena hartzen diat...
|
|
Kasu, haatik! Beharri hauskor edo maltzur irakurleari mentura naiteke erraitera, ezkil zeinu batetik bestera desberdintasun handia kausi daitekela, ez bakarrik jasotzen duenaren partetik,
|
bainan
ere entzuten dugun soinua gatik! Beraz, bizi diren jende batzuekin edozoin iduripen aurkitzea ez ditake bataratasun soila, nihaurek bizi izan baititut.
|
2008
|
|
Mikele laster oartu da Peio honek, jaun haundi baten antzea izan arren, diru gutti duela ostatuan xahutzen eta horko egonaldiak ez ditu bakarrik denbora pasa egiten
|
bainan
ere Marie Leona ederrarekin zenbait elebide idekitzea gatik. Aratsetan, Peio da azkena ostatua uzten duena.
|
|
Hona ene jujamendua eta dakartzan gaztiguak. Ez bakarrik lau zerrietarik biga ditugu bahituko, hil eta gazituko,
|
bainan
ere bi marro higuin horietarik bat. Orain berean obratuko dugu aferen xuritzea.
|
|
Luzaz txalotua izan da Helena. Ez bakarrik hitz eta bertsu moldakuntzaren gatik,
|
bainan
ere biziki botz ezti eta legunean egin baitu bere kantaldia. Ez da harritzeko, epai mahaikoak, eztabaidaldi beroetan ari badira ere.
|
|
Auzapeza tauletaratu denean, paper hori eskuan hartuz egin du hitzaldi ttipi hau: Entzule onak, ez dakit ene pentsamolde bereko zareten ordu honetan bainan aitortzen dut ez nukela epai mahaiko jujari izan nahi, gure bost kantarieri pundu kopuru berdinak eman bainezaizkiete. Hala ere, eskertu behar ditugu, bai gure kantariak,
|
bainan
ere epai mahaikoak, hauen ezagutza xorrotxek argitaratu baitituzte eta berexi puntu onetan hobeak. Irakurtzen dizuet beraz paper honek agertzen duen albistea:
|
|
— Bai zinez, gosari hoberena zen,
|
baina
ere laburrena. Ez ahal nezake gehiago ukan?
|
2010
|
|
Hitz horiek Hannaren egun neketsuari doazkio,
|
baina
ere gure eguneroko biziari, sortzetik heriotzaraino.
|
|
Ekaiak Amakbabesten du,
|
baina
ere bereganatzen.
|
|
Sortzea ez dun soilik hastapena,
|
baina
ere amaiera.
|
2012
|
|
Joan diren urteetako idazlaneri begira halako sendipen bereziak jauntziak zituela ageri zen. Ezin jasan bati buruzko haserrea bazen,
|
baina
ere ahazdurak beztitu dituen hainbat lagunen orroitzapen goxoa, azken batean horiek oro egunen harian elgarrekin bizi izan ditugunak. Hitzak axal baizik ez direla, apaltasunak erakasten du eta gure ezintasuna munduaren erraiteko onartu behar da.
|
|
herriko ostatu nagusia, pilota plazaren sahetsean zen Xalia baino handiagoa. Norbait zen Markari gizon hori, gizoneri edatera emaiten zuena, mahainetan musean eta kalakan ari zirenekin luzaz eta mila gauzetaz mintzo zena,
|
bainan
ere epizeriaz arduratzen zena. Olioaren saltzeko, bazen halako dupa alimale bat dutxulu batetarik bere ixurkia emaiten zuena, bakotxak ekartzen zuen botoilaren betetzeko.
|
|
Hor zirela ere ene balkoiko goiz argiak, gaueko arramantzak, polizi autoen lerratze isilak, barrikada, erailketa eta manifen oihu garratzak. Ba
|
baina
ere Pontrique karrikako Ttantta Jeanne n kadira zaharkituak, bere inguruko atsoen kalakadi gaitzekin, Toutenuit ren xokolatina paregabeak eta lehengo Tonneliers ren ardo usaina. Baiona, Erroma ttipi bat, boterean dituela prokontsuloak, Zuhigaraitxipi itsasturia Coursic xume bilakaraziz eta Xaho profeta isilaraziz, bere apartamendu ttikian mututua garuneko ekaitzak ezin jabalduz.
|
|
Gauza bizi geldia harri bilakatzen balin bazautxun bezala. Ikusten eta bizitzen dituxunetaz orroitu behar xira
|
bainan
ere xureak izan ez dituxunetaz, horrekin hobeki mundua ezagutuko eta maitatuko baituxu. Hartako nahi nauntxun erran enetako zer orroitzapen pollita den Martoonia.
|
|
Ez bakarrik etxea, barneko paperrak eta moltsa!
|
bainan
ere aldeko aberetegian astoa bere karrosarekin, bi urde gizenduak beren taulazko tegian, oilarra eta hogoi ta hamar oilo, denak ilaunduak! Han ez da gelditzen errauts meta bat baizik!!!
|
|
edo bere biziko arranda bat, edo, zortean tiratzekoa, Kanada iparreko lur eremu bat. Lur eremua hautatu zuen eta zortean tiratu zenbakiak, ez zaukan bakarrik lur eremua
|
bainan
ere aintzira edo ugeldi eder bat erdi erdian.
|
|
Diametroz metra berrogoi badukete, eta zortzi parrean izigarriko indarrean itzultzen dira, truntxo osoa segatuz kolpe bakar, nahi duten izarietan. Berrogoi ta hamar bat langile da hemen ari denik, ez bakarrik segatzaileak
|
bainan
ere zur segatuen plegatzaileak idorrarazteko moldean, bai eta ere tren bagoin kargatzaileak. Mugimendu handiko lantegi bat dago hau eta iduriz kudeatzaile segurrarekin.
|
|
Zinez, beste mundu batean bizi garelako sentipen batean sarturik nago! Izan arren oihanen erdian, beha, emazteki honek nola erakasten dieten bere haurreri, ez bakarrik familiaren ixtoria
|
bainan
ere Herri ixtoria bera! Eta haur hauek ez dute bakarrik ingles mintzoa ikasten bainan ere Frantsesa.
|
|
Izan arren oihanen erdian, beha, emazteki honek nola erakasten dieten bere haurreri, ez bakarrik familiaren ixtoria bainan ere Herri ixtoria bera! Eta haur hauek ez dute bakarrik ingles mintzoa ikasten
|
bainan
ere Frantsesa. Behar da ikusi trebatuak direla, zoin bere ahaleko lanean eta polliki agintzen beren egitekoa.
|
|
Horra berriz ere, egun osoko ateraldiak, SaintSulpice, Girondako herritik Arroxelara 400 kilometroko bidaia harat hunat.
|
Bainan
ere Saintonge eko bazter ederren arraikustea, 37 urteren buruan. Zer kanbiamenduak hor ere!
|
|
Geroztik egin irakurtza batzuetan ikusia dut bi gizon zintzo horiek erran ixtorioa iturri xuxenetik zetorrela. Gentil eko eiheran iragan ordu gozoak, Saintonge tiarren arteko giroan, aingira apairu eta elkarretaratzeak ez ziren beti tripa jokoak,
|
bainan
ere kontaketa funtsezkoak.
|
|
Bi urte eta erdiz osebarekin lanean, ez bakarrik errodagintzan,
|
bainan
ere, orgagintza, etxe zutadura berri eta zahar berritzeak. Herritar eta auzo herritarrak hurbilagotik ezagutzeak indartzen zuen nolazbait ene kemen ahula.
|
|
Bainan bai gogo argituen leinuruan moldatu eder lan bat. Bertsuak ez luke bakarrik izan behar bi baso arno edan eta pikoka edo trufakerian botatzen den irudikapen barregarri bat,
|
bainan
ere hitz hautatuekin osatu behar lukeen sora eder bat. Bertsu kantatzen saiatuko naizenean, latzgarriki sendituko dut, lan hortan ere behar nukeela izan nahikunde handi batez, memorio edo oroimen arradoaz eta bereziki jakintza zabalagoaz duntua.
|
2013
|
|
Begiapalek borobil bat egin zuen karnetean. Orain begiak jarriko ditugu, gauza biziki garrantzitsua dira begiak, ez bakarrik haien formak
|
baina
ere haien lekua begitartean. Gainera gizonaren arima islatzen da begietan eta bistan da bere eite, bertze zatiak ez dira gaineratikoak.
|
|
Begiztatu zuen inguruan ziren bertze kideak. Kanpotiarrak baziren
|
bainan
ere ohikoak, denak mintzatzen ziren ahapeka. Giro ona jateko.
|
2014
|
|
Bera ezkondua ez zen Egiptoko apezpiku xahar bat, Paphnuce, zutitu zen eta erran ez zitekeela zuhurtzia horrelako zamarik ematea ez bakarrik eliza gizonen
|
bainan
ere hauen emazteen bizkarrean. Eta apezpiku xaharraren ikusmoldea onartua izan zen.
|
2016
|
|
orduan eroslea eta ondokoak jaunaren menpe gelditu ziren, aldi honetan beste izaera batean gaude. Nahiz eta 1761ean Frantzian Erregimen Zaharra den, Luis 15.aren garaia, eta nobleek botere handia duten, zilegi da pentsatzea Andre Casamayor diru beharretan zela saltze horren egiteko,
|
baina
ere nolabait zordun zela erosleri buruz eta ezin zuela erran publikoki zergatik. (Artxiboak 15).
|
2017
|
|
Hautu horien artean: Uraren arazoa,
|
baina
ere Lurraren egoera eta Landare Haziek jasaiten duten mehatxua. Arrangura hauk oro hunkitzen ditu erabiltzen den laborantzaren modeloak.
|
|
Hain segur, berehala adierazgarriena hitzaldi horietan hauxe izan da: artatu behar direla zuhaitzak, ez batere onkailuz ontu edo ureztatu, baizik eta noizean behin abarrak moztuz, egurraren baliatzeko sugai ala onkailugai (BRF moduan bereziki),
|
baina
ere zuhaitza bera indarberritzeko!
|
|
Slow food ek gerizatzen ditu desagertzeko arriskuan izan diren edo diren ekoizpenak (hala nola Euskal Herrian Itsasuko gerezia, euskal xerria, kriaxerra ahatea, ardi buru beltza.). 100.000 kide biltzen dituen Slow food elkarteak defenditzen ditu ekoizpenak eta ekoizleak,
|
bainan
ere jateko plazerra!
|
|
Tripa hutsik dago kendu dizkiotelako organoak. Ez bakarrik bihotza
|
baina
ere gibelea eta errainak. Ofizioko batek egin lana da.
|
|
Seiak pasatu ziren,
|
baina
ere zazpiak emeki jarraituz (Felixek esango zuen bezala). Katedralako ezkilek deitu zituzten kristauak, arratseko mezara joateko.
|
|
Torturaren pean, sorgina bizitzen da drogarenpean bezala, infernuan balitz bezala. Aitortzen du ez ezik inkisidoreak entzun nahi duena
|
baina
ere bere arimaren deabruek imajinatzen dutena. Torturaren pean, sorginak, gezur zentzugabe eta handienak, esaten ahal ditu. Jadanik irakurri dut hori.
|
|
Etxehori oroitu zen berehala Urbistetxe Pettan historialariaren hitzetaz. " Katedralaren inguruan, bihotz historikoan, izan litzatezkeela soto anitz,
|
baina
ere lurpeko bide ezezagunak".
|
|
Bere buruari galditen zuen zertarako, aitzinean zegoen gizona, desberdina zen. Ez bakarrik desberdina
|
baina
ere erakargarria. Ez zen egiazki ederra baina bazuen emazteek xarma deitzen dutena.
|
2018
|
|
Alde batetik ez zen erran behar zer gertatzen ari zen gerla tokian baita ere nondik bidalia zen. Kontrola bat egiten zen edukiaz, espiungoaz beldur handia zen,
|
baina
ere gerlaren kontrakorik ez baitzen atera behar. Gutun guzietan baziren bi zigilu, bata abiapuntuan emana batzuetan vaguemestre edo" diruzain" batena, edo hemen bezala" commission de Gare" Bordelekoa edo berdin beste batena, dena den kontrola zerbaitena.
|
2021
|
|
Biharamunean ezagutu nituen etxe hortan lanean ari ziren borondate oneko presunak. Gazte ainitz,
|
bainan
ere zaharragoak, denak alegerak; sinesten zuten beren lanaren baliotasunean. Kofoina bat bezala zen.
|
|
etxe haundi bat zen" taller protegido" deitua. Ez zen bakarrik haurren laneko lekua,
|
bainan
ere eskola bat psikologoen formakuntza segurtatzen zuena; ideki zuten ere okindegi bat beren ikasleeri lana emaitekotan dena, urte guziz antolatzen zuten kanpadenda bat. Eta ustegaberik haundiena izan zen, ikusi nituelarik ene denborako bi ikasle, orai langile zirenak, neska bat eta mutiko bat, 50 urtekoak!
|
|
hitz berek ez dute beti aditz bera ukaiten, han eta hemen. Bestea ongi konprenitzeko behar duzu, ez bakarrik haren hizkuntza jakin,
|
bainan
ere haren kultura ezagutu eta preziatu eta lan horrek ainitz denbora hartzen du. Oroitzen naiz lehenkusi batek erran zautala, hogoi urte artino ez zuela utzi bere herria eta Erreka Gorri.
|
|
Bainan hitzemana dauzuet Arnegiko apezaren beste egiteko manera batzuren aipatzea. Eta horiek ohoratzen dute ez bakarrik erretora,
|
bainan
ere euskaldun populuaren istorioa.
|
|
Internetek dio gure lurra izigarri aberatsa dela. Ez dugu bakarrik hareharria,
|
bainan
ere kobrea, burdina, urre eta zilar zainak ere badauzka. Bainan ixo!
|
|
XIX. mendean, Belokek ezagutu zuen bilakabide handi bat: ez bakarrik Euskal Herrian,
|
bainan
ere Ameriketan, Argentinan, Palestinan... 1880an kasatu zituzten Frantziatik, bainan aski fite gibelera jin ziren Belokera.
|
|
Orduan hasi zen ixkiriatzen eta bere argitaratzaileak hogoitahamar liburu kondatzen ditu gaur arte idatzi dituenak, ikasleeri eta beraien irakasleeri frantsesa erakasteko eskoletan. Bere liburuek errekesta handia badute Libanon,
|
bainan
ere beste herrialde arabe batzuetan.
|
|
Iduritzen zait oraino ama ikusten dudala, neguan ala udan, eskorga bat bokataz betea errekarat joaiten, herriko emazte guziak bezala, eskalapoinak soinean. Etxerat izultzen zelarik, ardura haur ttipiena nigarrez atxemaiten zuen eta behar zuen janaria egin, ez bakarrik familiarendako,
|
bainan
ere langileendako eta beste hiru haurrendako, zeren eskolarat jiten baitziren urrunetik... Hortakoz, gure etxean jaten asma gaixto batek bere bularrak akitzen zizkion; bainan behar zen familia hazi.
|
|
Bizargile bat zen. Eta errezebitzen zituen, ez bakarrik gizonak,
|
bainan
ere astoak. Bazekien denen errespetatzen.
|
|
Bat zen Berdaritzeko mendia... Ez ginen ibiltzen bakarrik,
|
bainan
ere kantuz aritzen ginen, aro ona galdegiteko gure baratze eta pentzeentzat. Eta sainduen litaniak errepikatzen ginituen:
|
|
Baginen zazpi mutiko eta neska adin berekoak, josteta sorkuntza handikoak... Gure iturri maiteak ez zion bakarrik ur freskoa ofreitzen gure gorputzari,
|
bainan
ere laguntza handi bat gure irudimenari... Zonbait aldiz, gutaz egin zituen sukaldari famatu batzu; beste egun batez zizelkari artistak bilakatzen ginen haren lur bustiarekin; eta ere, gure indarra frogatzen ginuen lohizko pilotekin gerla deklaratzen giniolarik bakotxak besteari!
|