|
batetik, euskararen ezagutza ez ezik erabilera ere handitu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan; bestetik, gaur egun elebidun direnek ez dute duela hamabost urte elebidun zirenek baino gehiago erabiltzen euskara; hirugarrenik, erabileraren gehikuntza ez da neurri berekoa izan adin multzo eta eremu guztietan (ezagutzarena ere ez da berdina izan adin talde guztietan); eta, laugarrenik, ingurune soziolinguistikoak eta etxeko lehen hizkuntzak zuzenean eragiten dute elebidunen hizkuntza hautuan, hots, euskararen erabileran. Garbi esanda, beraz, erabilera ere hazi egin da,
|
baina
erabileraren hazkundea ezagutzaren gehikuntzari zor zaio, ez elebidunek lehen baino gehiago erabiltzeari, hauek kasu batzuetan gehiago eta beste batzuetan gutxiago erabiltzen baitute, nahiz eta oro har erabilera aukera gehiago izan eskura.
|
|
3 eraBileraren Korapiloa nolanahi ere, erabilerak ematen digu hizkuntza baten bizi indarraren berri zuzena. euskara ez da salbuespen bat. osasuntsu ibiliko bada, hiztunak behar ditu hizkuntzak, ez salbatzaileak. hizkuntza bat erabilia izango bada, ezinbestekoa da neurri batean bederen" ezagutzea", baina ez da nahikoa; gainera, ezagutzen den hizkuntza erabiltzeko aukerak behar dira, baina hori ere ez da nahikoa; erabiltzeko aukerak edukita ere," erabili nahi" izan behar baita, eta erabiltzeko" aukera egin"(" aukera egin" diot, euskal hiztunak, gutxienez eta zorionez, elebidun baitira, ez elebakar). hizkuntzak, funtsean, komunikabideak dira. ez bakarrik, jakina. hizkuntzek komunikabide izatearen balioa besterik ez balute, ez litzateke batere gatazkatsua izango hizkuntzen kontua; baina gatazkatsua da, bistan denez. komunikabide den neurrian bakarrik iraun dezake hizkuntzak, baina komunikabide soil baino askoz gehiago da. hori bai, komunikabide izateari uzten badio bukatu dira gainerako balio guztiak. alferrik dira hizkuntzarekiko maitasun suharrenak edo identitate lotura estuenak komunikabide izateari utziz gero. garbi dago, beraz, hizkuntza bat, gurea nahiz inorena, batez ere gizarte baten mintzabidea dela. beraz, hizkuntza bat baliagarria izango da, baldin eta elkarrekin mintzatzeko eta elkarri zernahi adierazteko balio badu. ez dago hizkuntzarik berez baldarra edo motza denik; zernahitarako eta noranahiko trebe, hiztunak bihurtzen du, erabiltzaileak alegia. erabilera da hizkuntzaren sasoibide nagusia. norbanakoen komunikaziopremiak asetzeko balio duen eta erabiltzen den neurrian da tresna baliotsua hizkuntza. eta halatan bakarrik, ez bestela, biziraun dezake. euskararen erabilerari gagozkiola, azkenaldi honetako ikerketen arabera, lau gertakari dira nire ustez nabarmendu beharrekoak: ...un elebidun direnek ez dute duela hamabost urte elebidun zirenek baino gehiago erabiltzen euskara; hirugarrenik, erabileraren gehikuntza ez da neurri berekoa izan adin multzo eta eremu guztietan; eta, laugarrenik, ingurune soziolinguistikoak eta etxeko lehen hizkuntzak zuzenean eragiten dute elebidunen hizkuntza hautuan, hots, euskararen erabileran. garbi esanda, beraz, erabilera ere hazi egin da,
|
baina
erabileraren hazkundea ezagutzaren gehikuntzari zor zaio, ez elebidunek lehen baino gehiago erabiltzeari; elebidunek, izan ere, kasu batzuetan gehiago eta beste batzuetan gutxiago erabiltzen dute, nahiz eta oro har erabilera aukera gehiago izan eskura. erabileran eragiten duten faktoreen artean, hauek nabarmendu ohi dituzte adituek: hiztunaren hizkuntza gaitasun erlatiboa, hiztunaren eguneroko bizitzako harreman sareetako hizkuntza edo hizkuntzak, hiztunaren lehen hizkuntza edo hizkuntzak, hizkuntzen erabilera eremuak eta hizkuntzarekiko atxikimendua.
|
|
Erabilera ere hazi egin da,
|
baina
erabileraren hazkundea ezagutzaren gehikuntzari zor zaio, ez elebidunek lehen baino gehiago erabiltzeari. euskara erabiltzen du neurri batean edo bestean, eta %15, 3 dira euskara erdara adina edo gehiago erabiltzen dutenak. euskal autonomia erkidegoan erabilera proportzio hauek altuagoak dira, %29, 6 baitira euskara gutxi edo asko erabiltzen dutenak, eta %18, 6 gaztelania adina edo gehiago baliat... 16 tarteko gazteen %24k gaztelania adina edo gehiago erabiltzen dute euskara, 1991n %12 baino ez ziren bitartean. bikoiztu egin da gazte horien artean erabilera. zenbat eta gazteago orduan eta gehiago erabiltzen da euskara:
|