|
halako zerbait izan behar zuen, gizonak, jarraian, toxa atera eta zigarreta bat biltzeari ekin baitzion; anartean, aldameneko mahaiko atsoek barre txiki konplizeak egiten zituzten, baita begirada iheskorrak zuzentzen ere, Txarorentzat iraingarri zitezkeenak; gero, gizonak zigarreta piztu, xurgada bat eman, eta berehala eman zion zigarreta Txarori; zergatik, baldin eta Txarok berea bazuen eta erretzeko erdia falta bazitzaion?; galdera hark, baina, bazuen erantzunik, bi zigarretak bereganatu ondoren kea ateratzeari ekin baitzion korukideak, batean bati eta bestean besteari; jokaldi hartan irabazi zuen, antza, bi mahaien artean piztutako lehia, bi atsoen barre txikiak amorru handi bihurtu baitziren segidan: ...en handia haien amorrua eta hain begi bistakoa, non zutik jarri eta alde egitea erabaki baitzuten, ez Txarori zerbait esan baino lehen, jakina, bi atsoetan menderatzailea zirudienak hartarako ardura hartuta; inguruabarrak kontuan hartuta, kioskoaren eta mahaien artean zegoèn distantzia, alde batetik, eta mahaikideek zerabiltèn tonua, bestetik?, Adak nekez entzun zezakeen eztabaida hartatik ezer,
|
baina
emakumeak oihuka hasi eta orduantxe hasi zen zerbait entzuten, beharbada, lotura gabeko oihuak, halere, hots batzuek besteak jan eta hitzak herren utzi balituzte bezala, esanahi zehatzik gabe?, harik eta Adak ezkutalekutik irtetea erabaki zuen arte, eztabaidaren suan, Txaro ezin zen mugimendu hartaz jabetu?, baita iskanbilagunerako bidean bizpahiru urrats egin ere, nondik emakumearen esaldi bat e...
|
|
halako zerbait izan behar zuen, gizonak, jarraian, toxa atera eta zigarreta bat biltzeari ekin baitzion; anartean, aldameneko mahaiko atsoek barre txiki konplizeak egiten zituzten, baita begirada iheskorrak zuzentzen ere, Txarorentzat iraingarri zitezkeenak; gero, gizonak zigarreta piztu, xurgada bat eman, eta berehala eman zion zigarreta Txarori; zergatik, baldin eta Txarok berea bazuen eta erretzeko erdia falta bazitzaion?; galdera hark, baina, bazuen erantzunik, bi zigarretak bereganatu ondoren kea ateratzeari ekin baitzion korukideak, batean bati eta bestean besteari; jokaldi hartan irabazi zuen, antza, bi mahaien artean piztutako lehia, bi atsoen barre txikiak amorru handi bihurtu baitziren segidan: ...haien amorrua eta hain begi bistakoa, non zutik jarri eta alde egitea erabaki baitzuten, ez Txarori zerbait esan baino lehen, jakina, bi atsoetan menderatzailea zirudienak hartarako ardura hartuta; inguruabarrak kontuan hartuta –kioskoaren eta mahaien artean zegoèn distantzia, alde batetik, eta mahaikideek zerabiltèn tonua, bestetik–, Adak nekez entzun zezakeen eztabaida hartatik ezer,
|
baina
emakumeak oihuka hasi eta orduantxe hasi zen zerbait entzuten, beharbada –lotura gabeko oihuak, halere, hots batzuek besteak jan eta hitzak herren utzi balituzte bezala, esanahi zehatzik gabe–, harik eta Adak ezkutalekutik irtetea erabaki zuen arte –eztabaidaren suan, Txaro ezin zen mugimendu hartaz jabetu–, baita iskanbilagunerako bidean bizpahiru urrats egin ere, nondik emak...
|