Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2001
‎Estazioko andenetatik ez zuen bagoien gurpilik ikusten baina handik bai; pribilegiatua zen han. Eta iltze zorrotz bat eramaten zuen tailerretik eta gurpiletako uherrean irudi txikiak egiten zituen eta irudi batzuk leku berean zeuden astebetegarrenean, trenak atzera garbitzera ekartzen zituztenean, baina beste batzuk ez; euria ziurrenik.
2003
‎Maletari heldu eta, apaletik jaisteko ahaleginean, maleta gaineko gabardina alargunaren buru gainera jausi zen. Berehala kendu zuen alargunak burutik, baina orrazkera zoratu egin zitzaion, eta ile batzuk lehengo moduan zeuzkan, baina beste batzuk mozkortuta zeuden, edo dantzan.
2005
‎Intsektu batzuek ez daukate etxerik, baina ondo bizi dira. Baina beste batzuek ez daukate etxerik eta txarto bizi dira. Beste intsektu batzuen etxeak txakurrak dira.
2006
‎Unibertsitateko ikasleak eta. Batzuek ohitura zuten, bazekiten zer eta nola egin behar zen, baina beste batzuk lehenengo aldiz zetozen, halako gixaixo aire batekin, lotsaren eta poxaren artean nola jokatu ez zekitela.
‎Jainko zaharretan jakitunak direnek ez dakite arrosaren sorrera behar bezala agertzen. Batzuek diote Eros maitasunaren jainkoaren irribarretik jaio zela, baina beste batzuen ustetan egunsentiaren jainkosaren, Auroraren, ile adatsetatik jaioa da, hura orrazten hasi eta egunaren lehengo oskorrietatik askatu zitzaiona.
2009
‎Hiztuna, indartsua eta langilea. Jenio txarra zuen eta langile gehienek beldurra zioten, baina beste batzuekin oso ondo konpontzen zen. Azken hauen artean bulegoko neskak.
2010
‎erantzun nion berriro ere, gezurrari noiz arte eutsiko genion bururatzen zitzaidan bitartean; segidan, soinekoan zuèn poltsikora eskua eraman, arrosario bat atera, eta izeba Ernestinari eman zion, esanez: . Batzuek lurretik jaso dituzte arrosarioak, baina beste batzuei lepotik zintzilik agertu zaigu bat batean, eta tori?; ulertzen nuen amaren jarrera, baina, beste alde batetik, beldur nintzen eta lotsa nintzen, edozer gerta baitzitekeen bide hari ekinez gero?. Gezurrak hegoak labur, dio esaera zaharrak?; amak, baina, bide hura hartu zuen, eta bide hartatik abiatuko zen hurrengo egunetan ere; ama, ordea, gero eta goibelago zegoen?
‎Izan ere, zuk zeure bidea hartu zenuen, Damaso, baina beste batzuek beste bati ekin genion, eta oraindik ere halaxe jarraitzen dugu, mila oztoporen gainetik lan eta lan, Lizardiren espiritua geure eginik: –Baina nik, izkuntza larrekoa,/ nai aunat ere noranaikoa:
‎Baina Zentrokoek eskatu zieten dena gazteleraz egiteko. HDko ordezkarietako batzuek gazteleraz bazekiten, baina beste batzuek, ez. Horregatik, batzuetan gazteleraz hitz egindakoa, edo idatziz hitzartutakoa, ingelesera itzultzen ere jardun behar izan zuten.
‎Izan ere, zuk zeure bidea hartu zenuen, Damaso, baina beste batzuek beste bati ekin genion, eta oraindik ere halaxe jarraitzen dugu, mila oztoporen gainetik lan eta lan, Lizardiren espiritua geure eginik: " Baina nik, izkuntza larrekoa,/ nai aunat ere noranaikoa:
‎Ezta, Gabino...?";" B bai" erantzun nion berriro ere, gezurrari noiz arte eutsiko genion bururatzen zitzaidan bitartean; segidan, soinekoan zuèn poltsikora eskua eraman, arrosario bat atera, eta izeba Ernestinari eman zion, esanez: " Batzuek lurretik jaso dituzte arrosarioak, baina beste batzuei lepotik zintzilik agertu zaigu bat batean, eta tori"; ulertzen nuen amaren jarrera, baina, beste alde batetik, beldur nintzen eta lotsa nintzen, edozer gerta baitzitekeen bide hari ekinez gero —" Gezurrak hegoak labur" dio esaera zaharrak—; amak, baina, bide hura hartu zuen, eta bide hartatik abiatuko zen hurrengo egunetan ere; ama, ordea, gero eta goibelago...
2011
‎piper hauts gorria baserrietan txorizoak egiteko, erromeroa, ereinotza, ezkaia, kurkuma, azafraia? Haien guztien usainak iristen zaizkit, oraindik ere, memoriara, baina beste batzuk dira garai hartako nire oroitzak.
2012
‎Batzuk piztu egiten dira, loratu egiten dira. Baina beste batzuk... bat batean ohartzen dira gainera datorkien ardura izugarriaz. Ixabel isildu egin zen une batez, hitzik egin ezinik?. Uste dut Sandra hala sentitzen zela.
‎Anek ez ditu gehienak ezagutzen, ospitalekoak eta kanpoan ikasten ibili zen garaikoak izango direla pentsatu du. Baina beste batzuk ezagutu ditu, institutuko garaietako lagunak dira, Nestor Galdosekin zebilen garaikoak. Ezinbestean etorri zaio burura Nestor, eta, bitan pentsatu gabe, haren izenaren bilaketa egin du sarean.
‎Lehenago esan dut hiltzen nituen izaki guztien larrua, lau oinetakoena, alegia, makiletan zintzilik jarri eta zabaltzen nuela eguzkitan. Batzuek, gehiegi lehortu eta gogortzen zirenez gero, ezer gutxitarako balio zuten, baina beste batzuk oso erabilgarriak ziren. Larru horiekin egin nuen lehenengo gauza buruan jartzeko kapela handi bat izan zen, euriari sartzen ez uzteko ilea kanpoaldetik zuena; eta hori horren ederki egin nuen, ezen arropa sail osoa egin bainuen modu berean; alegia, jipoia eta belaunetan zabalik eramateko galtza motzak, biak oso lasaiak, fresko egoteko nahi bainituen eta ez beroa emateko.
‎Nire aitorpen argi eta ausart hau, Maiestate Inperialaren egitasmo eta politikari hain kontrajarria zegoenez, ez zidan inoiz barkatu; oso maltzurki aipatu omen zuen Kontseiluan, non, esan zidatenez, zentzudunenetariko batzuk, beren isiltasunagatik behintzat, nire iritzi berekoak zirela ematen omen zuen; baina beste batzuek, isilpeko nire etsaiak izanik, ezin izan omen zuten gorde zeharka meharka niri kalte egiteko zenbait adierazpen. Eta ordudanik hasi zen Maiestatearen eta maltzurki nire kontra 25 zegoen ministro taldetxo baten arteko, bi hilabete baino lehen kanporatu zena eta nire hondamendi osoan amaitu zitekeena.
2013
‎Ezinbestekoa nuen hori, gertakariei aurrea hartzeko. Prestatzen ari ziren ekintza zenbaiti buruzko informazioa geure agenteei esker eskuratzen genuen, baina beste batzuk neuk asmatu nituen aurrez, eta neuk iragarri nituen hartu zituzten zenbait erabaki ere. Erakundean satorren bat ote nuen susmatzen hasi ziren lankideak.
‎Han amaituko ziren gure ikasketak eta proiektu asko. Gauza asko utzi behar izango genituen bazterrera, baina beste batzuekin ilusionatuko ginen, ziur. Beharbada zoriontsu izango ginen gure umetxoa besoetan, hura hazten.
2014
‎Haietako batzuk,. Atxilotuak askatu!? bezala, normalak iruditu zaizkit zirkunstantziotan, baina beste batzuk ez zaizkit batere gustatu: –Jo ta ke, irabazi arte!?,. Borroka da bide bakarra!?,. Euskadi?
‎Inperio belgikarrak eta britainiarrak gainbehera egin dute, baina beste batzuek hartu dute haien tokia. Marfil zuriaren ordez, petrolio beltza jotzen da «harrapakin» nagusitzat, eta, «ideiari» dagokionez, urrunegi dago oraindik «fede desinteresatua... goratua izan daitekeen zerbait, eta haren aurrean ahuspeztu eta opariak eskaini».
‎Zuk beraren plan handiak ezagutzen zenituen. Nik ere ezagutzen nituen; beharbada, ezin nituen ulertu, baina beste batzuek ezagutzen zituzten. Zerbait gelditu behar du.
2015
‎Esan dezagun, bakarrik, Granada irakaslearen arabera Erasmok egiten edo iradokitzen dituen hainbat inputazio ez direla zehatzak eta, areago, ez direla egiazkoak. Baina beste batzuk bai, eta onartuak dira historialarien artean. Adibidez, alabarena ontzat ematen du, baina haren homosexualitateaz egiten den salaketa(, pederasta?
‎Gau hartan bertan egin zuten ihes nahiko itsumustuan. Inguruan zain zeuzkaten automobiletan sartu ziren batzuk, baina beste batzuek oinez egin behar izan zuten alde.
‎Asko dira gainbeheraren arrazoiak, euskarak gizartean daukan estatusa denetan oinarrizkoena. Baina beste batzuk ere badira, tartean euskara batua gizarteratzeko modua. Euskara batua dela ona esan eta erakutsi zaigu eta horrek, nolabait, herri hizkerak hain onak ez direla edo sinetsarazi digu.
‎hartu zuen. Batzuek ondo hartu zuten erabakia, baina beste batzuek arbuiatu egin zuten, eta askok
2016
‎Partaideak taldeka banatu, bi asteotako programaren berri eman eta metodoari buruzko xehetasunak jakinarazi dizkigute. Bidenabar partaide bakoitzak bere buruaren aurkezpen laburra egin behar izan du; Agirrek eta biok, noski, ezin genuen abagunea alferrik galtzen utzi eta euskaldunak garela jakinarazi diegu, hori bizpahiru aldiz errepikatu dugu, guztiek entzun zezaten, eta ez garela ez espainiarrak eta ez frantziarrak esan diegunean suitzarrek uste dut neutraltasunez hartu dutela zehaztapena, baina beste batzuek irribarre maltzurrak egin dituzte.
‎baieztapen orokorretan argi daukate. Baina, gauza zehatzetara jotzean, gauza batzuk egiteko prest daude, baina beste batzuk, ez». Talde hori gizartean «inportantea» dela uste du, eta lan egin behar dela horretan.
2017
‎Gurasotu zen, eta bere haurren haurrak ikustea ere eman zitzaion. Batzuk hilik zeuden, baina beste batzuk bizirik: bere askaziaren segida seguratua zegoen.
‎Vidalek azalpena: . Bertsio xamurrak dio Aita Santuak ez zuela ezer jakin, ez zitzaiola ezer ere iritsi, baina beste batzuek diote baietz, iristen zitzaiola, eta, halere, ez zuela ezer ere egin?. Bigarren bertsioa da berari sinesgarrien zaiona.
‎Batzuek onartzen dute, garaiko xalotasunaren erdian, espero zutela esplikazio koherente bat. Taldeko batzuek Kakuxekin harremanetan jarraitu zuten, baina beste batzuek, gau hartan kanpamentuan zeudenek, harremana moztu nahi izan zuten. Errotik.
‎Haiek zuten zortea. Baina beste batzuk ere hasi ziren berehala: Josetxo zena Joseba bihurtuko zen, Jose Andres berriz Ander, eta lehen Juanma zena handik aurrera Jon.
‎Herriko karlista nabarmen batzuen salakeriari eskerrak, ezkertiar eta abertzale ezagunen bila jo zuten nafarrek. Haietako zenbait ziren ordurako, baina beste batzuk etxean harrapatu zituzten, zer gerta zekiekeen sumatu ere gabe.
‎Lehengaiak ere garestixeagoak dira, baina gero zeuk prestatzen badituzu, kopuru polita aurreztu dezakezu. Edo jende batek balkoian baratzeak jarri ditu, batzuek zerbait exotiko moduan, baina beste batzuek ikusi dute hortik ere bazegoela euro batzuk ateratzeko aukera. Dinamika batzuk sortu dira, baina oso oso minoritarioak dira.
‎Badakit jende batek aurreiritziak dituela elikagaien bankura gatozenekiko, esaten dutela alfer batzuk garela, ez dugula lanik egin nahi, jendearen borondatearen kontura bizi nahi dugula eta halakoak. Denetarik egongo da, eta igual batzuk ez dira saiatuko dituzten baliabideekin aurrera egiten, baina beste batzuoi ez zaigu janari bankura etorri beste aukerarik geratzen. Eta esandakoa, bizitzak buelta asko ematen ditu, eta gauetik goizera gauzak asko alda daitezke, inor ez dago salbu.
‎Marie Curieri ez zitzaion bururatu???????. ekin errezetak egitea, baina beste batzuei bai. Urteetan,
2018
‎ez dut ezetzik esan!) gehiago kostatzen zitzaien geure tenpoan uztea baino. Funtzionario batzuekin ez zegoen bromarik, baina beste batzuekin, errelebo orduan ere, bat edo beste oraindik ohean edo erdi jaikian aurkitzea normala zen. Batez ere, galego baten kasuan, guardia zibilaren semea bera.
‎Martxa eta Borroka, azken batzarrean eman zizkioten pegatak. Kartelak ere bazeuden, baina beste batzuek kaleko hormetan kola bete eta eskoba hartuta pegatzearen truke, berak zin egiten zuen pegatak banatuko zituela, denak, banan banan itsatsiko zituela peñaren paparretan, mutil, neska, zahar edo gazte, horretarako ez zuela batere lotsarik, baina mesedez, libra zezatela hormak enpapelatzetik, lagunen kontzertura joan nahi zuela eta. Eta hori.
‎Beldur ziren eskolaren aurka zelan joko zuen, AAUN izateko aukera eurek iradoki zutela jakin ondoren. Baina beste batzuengan mirespena piztu zen.
‎5.833 presoak argitu zionez, jelosia zen zio nagusia. Egia zen, alde batetik, maila desberdintasuna azpimarratu nahi zutela batzuek, baina beste batzuek beheko presoen espedienteak zikintzea bilatzen zuten, edozein aitzakiaren pean, euren auzora iritsiko ez zirela ziurtatzeko. Idazkari jeloskor horien modukoak dira, esan zion, nagusiaren begikoak izateko behekoen akatsak nabarmendu eta, aurkitu ezean, asmatu behar dituzten horietakoak.
2019
‎Indarkeria Sexisten Aurkako Plataformako Zuriñe Altablek ere gogoan ditu komunikabideetatik heldu zitzaizkion eskaera batzuk: . Hausnarketa sakonagoa edo nahi zuten kazetari batzuekin hitz egin ahal izan genuen indarkeriaz, baina beste batzuekin, zurrunbiloan, ezin zen. –Ez, ez, ez; honetaz hitz egin diezadazun nahi dut?, esaten ziguten:
‎Haientzat, gonokorismoa, hau da, gonada mota bakoitza banako mota bakoitzari egokitzea? hermafroditismoa perfekzionatzeko modu bat da, eboluzioaren bidez lortua; baina beste batzuentzat, berriz, primitiboa da gonokorismoa: hermafroditismoa degenerazio bat da haientzat.
‎Bikaina, jantzia, argia, kartsua zenez, Mademoiselle de Tuyll ek harri eta zur zeukan Europa, baina uxaturik pretendienteak; nolanahi ere, hamabi baino gehiago arbuiatu zituen, baina beste batzuek, onargarriagoak agian, atzera egin zuten.
2020
‎Liburua 460 irudiz osatuta dago, Molukako Uharteetako eta Hegoaldeko kostaldeetako arrain eta krustazeoen ilustrazioak. Irudietan agertzen diren espezieetako batzuk errealak dira, baina beste batzuek ukitu surrealista bat dute, nolabait esatearren. Izaki bizidunen antzik ez duten arrain eta krustazeoak dira.
‎Che Guevara izan nahi genuen eta askatasuna maite genuen, baina nahi eta maitasun horien indarra ez zen berdina gizabanako gazte haiengan guztiengan. Garaiko modak markatua zen, kasu batzuetan, koiunturala eta unearen sukarraren araberakoa; nabarmendu beharrak eta ligatu nahiak bideratua, beste kasu batzuetan; oportunista eta kontzientzia txarduna 36ko irabazleen seme alabengan ere bai, ez gutxitan; azalekoa, gogoetatu gabea eta arina, batzuengan; baina beste batzuengan sakona eta benazkoa, egiatia ere bai; bizitza oso baterako konpromisoa ekarri duena, ez gutxitan; atzean bulkada erlijioso bat zeukana, noski, beste kasu batzuetan; kalkulatzailea, pazientzia gabea... denetarik zen. Eta norberarengan, osagarri horiek eta beste batzuk ere dosi ezberdinetan nahasten zituena, kasu gehien gehienetan.
2021
‎Hala ere, dena ez zen txarra, gogoan dut irakasle oso on bat izan nuela. Baina beste batzuk oso gogorrak izan ziren gurekin. Sukarrietako barnetegira bidali ninduten 3 hilabetez.
‎Batzuk oso jatorrak ziren eta ondo tratatzen gintuzten. Baina beste batzuk ez. Txaboleroak, katetoak ginela esaten ziguten.
2022
‎–Bai, Itziarrek oso ondo margotu du –onartu zuen irakasleak– Baita zuotako askok ere. Baina beste batzuek txikien gelara itzuli duzue interes handiagoa jartzen ez baduzue.
‎Ez zen erraza emakumeentzat leku bat egitea gizonen mundu hartan. " Nik sindikatuan ez dut arazorik izan, nire gaitasuna ez zen zalantzan jartzen, izaera handikoa izan bainaiz betidanik, baina beste batzuek traba gehiago izan dituzte. Eta, oro har, emakumeon parte hartzea lortzea asko kosta zitzaigun".
2023
‎Strozzik hainbat atentatu egin zituen, horietatik anitz Hego Amerikan, baina beste batzuk egin zituen Espainian eta Euskal Herrian ere, Espainiako Gobernuaren babesarekin edo aginduetara".
‎Barkatu, batzuetan lotsagabe samarra izaten naiz. Baina beste batzuek ez daukate loarekin gehiago kezkatzerik edo lo egiterik, edo betiko lotara kondenatu dituzte.
‎–Lan batzuk edozein momentutan egin daitezke, baina beste batzuk ez. Normalean hemen hasten dut eguna, goizean, nire txabolan ditut tresnak eta arropak.
‎Izularria, horrorea? Ez, hori ere ez, baina beste batzuentzat lagako dut lirismoa, errai zarratatuen poesia. Minez akabatzen nengoen, emagin arraioa, piztia kuxkurtu bat nintzen arnasestuka, nahiago nuen iluntasuna argi izpirik txikiena baino, ez zidan ezertarako balio bere begietan gupida ikusteak, ezin zuen nigatik ezertxo ere egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia