Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 184

2000
‎—Baina ba al dakik zer erran zidan izeba Joanak, egun batean? Berak ezin seguratu zuela, baina beldur zela kendu ez ote zioten Henriki karta hura, eta ez galdu... Eta nork daki ez ote zuen arrazoin, Joanes?
‎Bai, erran liteke ezen, burua hotz mantentzeko gai nintzenean, osabaren alderat eta zientziaren argirat makurtzen zitzaizkidala, oro har, nik bizi nituèn eta ni bizi nindutèn zalantzen arrazoinak, baina beldurra ere arrazoin bihurtzen denean —zeren ez heldutasuna eta ez hoztasuna edo buru jabetasuna ere izan ohi baitira haurren eta adoleszenteen bertute—, plegatzen eta doblatzen dira arrazoin guztiak beldurraren arrazoinetarat, eta egun hartan guti falta izan zitzaidan.
‎—Eginkizun bakoitzeko, kurka bat merezi duzue... baina beldur naiz arnorik aski ez ote dagoen etxe honetan, hainbertze eginkizunetarako... —erantsi nuen nik.
‎Bake handiz eta fede onez ari zitzaidan, ikasmahaiaren bertzaldetik... baina beldur ere nintzen, bertzalde, zeren eta behin fidatu bainintzen kontu harekin eta gaizki atera baitzitzaidan, eta ez nuen berriro ere sobera fidatzerik. Eta, borroka hartan nenbilela, jaun Marcelek erran zidan:
‎Edo, hik jaso ote duk jauregia eta hik ote dauzkak harremanak Villagrandeko dukea bezalako jende printzipalarekin...? Eta beldurra aipatu duk, baina beldurra behar beharrezkoa duk, zeren, beldurrik ez balego, gizona oihanerat itzuli eta begien hertsi ireki batean joanen bailitzateke hankaz gora mende luzeetan eraiki duen guztia: herriak, estatuak eta eliza, elkarren arteko borrokak bitarteko.
‎Eta net beldurtu nintzen, baina beldurrak ez ninduen trenpe hartan itsutu; aitzitik, oharturik ezen huraxe izan zitekeela hil edo biziko mementua, buruan aspaldi nituen hitzak egotzi nizkion, ahalik eta modurik hotzenean:
‎Bere meneko egiten gaituenean, aldiz, zoratzen da eta zoratzen gaitu. Eta orduan gauzak ez dira diren bezala, baina beldurrak manatzen eta agintzen duen bezala. Eta, nola beldurrak kontzientzian ahalkea eragiten baitigu, zeren bertzeen aitzinean gizon agertu nahi baikenuke, eta beldurrak, ordea, gixon egiten gaitu, hala, ez ote ditugu inurriak dauden lekuan hartzak eta otsoak asmatzen, edo deabruak eta spiritu gaizkileak txakurrak dauden lekuan, ahalkearen estaltzeko?
‎Begiak ñarrotu nituen, gehiago bistatu nahirik, baina oihalaren kolore nabarrek —edredoi bat noski— betetzen zidaten ikusmira guztia. Problema soin enbor zigortua jasoz konpon nezakeen, baina beldur nintzen kasko barneko konpresoreak ta ta ta areagotuko zuen bere indusketa lana.
2001
‎Tasiok ez daki zer egin. Geldiarazi egin nahi du baina beldurra ematen dio. Ez zuen sekula horrelakorik ikusi.
‎Isilik joan naiz gainontzeko bidean. Ez dut inoiz epilepsi kasu bat ikusi, baina beldur berezia sortu izan didate beti. Besterik gabe ahotik aparra dariela eta ero moduan alde guztietara zartaka jartzen diren kontu hori.
‎Orain ere, lapurtu egiten dizkiot koadernoak, lantzean behin. Egia esan, mahai gainean uzten ditu, guztien bistara; baina beldur izaten naiz ni.
‎‘Beldurrak hilda nago, baina beldurrak ez gaitu menpekotasunera eramango! ’ dio Imanolek balantzaka, bere ironia mozkorrarekin.
2002
‎Alaznek ohera joan nahi al zuen galdetu zionean, Imanolen buruan hamaika borroka gertatu ziren behingoan. Joan nahi zuen –nahiko ez zuen, ba– Baina beldur zen. Beldurrak areagotutako beldurrak paralizaturik uzten zuen.
‎Ene beldurra eta ene poza, Sarak lasterketa laburra eginez gora egin zuenean! Baina beldurraren eta pozaren arteko lehian beldurra zen artean garaile. Eskerrak goizetik ongi libratu nintzela, ai bestela...!
‎Hargatik zen beldur, amaren zurruntasuna eta aitaren isiltasuna etsai zituelako. Baina beldurraren gainetik egin behar zuen jauzi: behin erabakia hartuta, lehenbailehen hobe.
2003
Baina beldurrak omen du azkenean zentzatzen Gizakia. Ez ordea, Jainkoaren beldurrak.
‎Gaua heldu zen, eta Perminek, ohi bezala, katu zaintzailea utzi zuen etxe aurrean, zelatan. Baina beldur apur bat zuen... eta apur bat baino gehiago ere bai, gau hartan beste bederatzi katuekin oheratzea erabaki baitzuen. Eta, hala, katu kuttuna inoiz baino estuago besarkatu, eta loak hartu zuen, halako batean.
‎Eroa bezala nago, emozio guztiak pil pilean dantzan ditudala. Irekitzeko irrikan nagoela esan dut, baina beldur pixka bat ere badaukat. Zurea hain ongi amaitu ondoren, beste historia hau ere ongi irteten bada, gehiegi izango da, Kattin.
2004
‎–Sentipen baten gainean izkiriatzeko asmoa? aspalditik zeukan Trebiñutik iristen zaigun ahotsak, baina beldur zen nonbait gaizki ulerturik edo sortaraziko ez ote zuen irakurleen artean. Ez dago zertan errezelotan hasi; ezta hurrik eman ere.
‎Euskarazko kultura idatzian euskaldunok erakusten dugun ardurarik ezaren erakusgarri, hona Pako Aristiren kritika zorrotza: ? Baina beldur naiz euskaldunok protesta egiteko baizik ez ote dugun balio, beldur naiz ez ote garen gauza gure asmo beroei, gure sentimentalkeria sutsuei egunero egunero jarraipena emateko. Hor dago Egunkaria ren arazoa, ez Madrileko epaitegi batean.
‎Edozer justifikatuko lukete herriaren alde egiteko. Baina beldurra besterik ez da. Eta oraintxe beldurra da daukagun etsairik handiena.
2005
‎Giro hartan hazi eta hezitako alaba, ordea, sekula izan al zitekeen pertsona duin bat? Baina beldur zen, bestalde, eta beldurrari men egiteko beldur, orduan bai, zernahi pasa baitzitekeen, baita bere ideiei eta bere konbentzimenduei traizio egitea ere.
‎Eta korrika hasi naiz ni, libelularen atzetik, eta ihes egin dit, alfonbra batek baino arinago, eta zoroen moduan egin du hegan, niri ihes egiteko. Eta kolorea ez diot ondo ikusi, baina beldurra bai.
2006
‎Iaz ia ez zen etxetik ateratzera ausartzen. Baina beldurra sentitzeaz ere nekatzen gara gizakiok. Carlos axolagabetu egin zen.
‎Bizar hazia zeukan, kalpar nahasi eta zikinak, arropa narrasak, usaina... egiazko basajauna. Baina beldurra barik, kariño antzeko zeozer sentitu nuen, lehenengo aldiz.
‎Inguruetako gazte guztiek zeukaten bihotza Diana berpiztu haren esku indartsuetan errenditua, baina beldur ziren, ezgai eta inozo sentitzen baitziren haren aurrean, bai baitzekiten esku haien fereka desiragarria bezain mingarria izan zitekeela haien atzaparkada, dezentziak eta modu onek mende hartan markatzen zituzten neurrietatik harago joanez gero, desegoki zen hitzen bat esanez gero edo komeni ez zen laztan edo xirriren bat desgaraian eginez gero.
‎Sinets ezina zirudien handik jaitsi beharra! Baina beldurrak bizi gosea piztu zigun. Horretan nengoela, oreka galdu eta labain egin nuen.
2007
‎Baina nola jakin hala dela? Era bakarra bururatzen zaio, baina beldur da emakumea izutuko ote duen. Horren lasai dirudi masaila kristalaren kontra.
2008
‎Dena dela, nire bizia arriskuan dago, eta honezkero hila nintzen Silver nire alde jarri ez balitz; eta sinets beza berorrek esatera noakiona: hiltzeko prest nago, eta merezi dudala ere esango nuke, baina beldurra torturak ematen dit. Torturatuko banindute?
‎Eta beste guztiak ikaratuegi zeuden erantzuteko. Ausartu izan balira, nork bere bidetik alde egingo zuen korrika; baina beldurrak elkarrekin eusten zien, eta Johnen ondoan, haren ausardiak babesa emango balie bezala. Johnek, berriz, bere ahultasuna menderatua zuen ia erabat.
‎Lillibullero isildu egin zen berriro, eta lur mutur txikiaren atzean beste bi haiek bistatik galdu baino lehentxeago, bat jauzi batez lurrera jaitsi eta ezkutatu egin zen. Ia ia asmoz aldatu eta txalupa haiek txikitzera joan nintzen, baina beldurra nuen ez ote ziren Silver eta besteak han inguruan izango, eta dena honda zitekeen gehiegi nahi izateagatik.
‎Ez dakit nondik, ez dakit zergatik, ez dakit nola, baina beldur inozo batek hartzen nau, eta birus arriskutsu bat bezala hedatzen da nire baitan. Irratian zure gustuko kantak bilatzen ditut, noizbehinkako laztanak eskaini, ideia okerreko liburuak oparitu...
‎Badakit umekeria dela, baina beldurra sartzen zait barru barrura. Eta neure buruarekin zalantza izaten dut.
‎Napoleonen hilobia ikusi dut, gerra handiko panorama ikusgarri bat, eta beste gauza asko ikusi ondoren aitarekin igo naiz Eiffel dorreko hirugarren solairura. Handik bista ederra dago baina beldurra ematen zidan behera begiratzeak. Paperezko aireplano bat bota dut dorre puntatik.
‎– Baina beldurrak ere agertzen dira une horietan. Niri beldurra ematen zidan Nerearekin maitemintzeak.
2009
‎Nahiz eta boluntario joan, gerra guztia egin nuen beldurtuta, baina beldurra borrokan hasi baino egun batzuk lehenago areagotu egiten zen.
‎Dutxa luze bat hartu zuen. Normalean irratia entzuten zuen dutxatu bitartean, baina beldur zen zer erranen ote zuten kasuaz.
‎Damasok aita Pierreri so egiten zion: pozak airean behar zuen, alde batetik, irakaslea bere lekutik atera zuelako, ikusi besterik ez zegoen honen aurpegia, bat batean mutur bihurtua, arestian espirituak hartua zirudiena aberetasunik gordinenera amildua izan balitz bezala; baina beldur zen, beldur behar zuen?, bestetik, haren muturra ere halakoa zelako: beldurgarria; ondorioz, Damaso isiltzera zihoan, baina une hartan, segundo hamarren bateko tartean?
‎edo begirada ezin iheskorragoak trukatzen zituzten beren artean, edo ez zioten elkarri begiratu ere egiten, nor bere burbuilan joango balitz bezala; egoera hartan, Reginak, haren betarteko giharrek tentsio nabaria adierazten zuten? bere buruarekin borrokan zirudien; bazuen, izan ere, bertigo hura, berezkoa, baina beldurrak eragina ere bai, autosugestio prozesu baten bidez, eta igogailua eroriko balitz??, eta bazuen, halaber, beste beldur bat, ez txikiagoa, bi dozena ikusle haien aurrean barregarri gelditzekoa, zorabiatu eta lurrera eroriz gero, adibidez, hain zuen bere baitan errotua sentimendu hura, berezko harrotasunarekin lotua, ume umetatik; bi beldur, Reginaren baitatik tiraka ari zirenak, aurkako no...
‎Datosek gogoratzen du Rutonek eta Phineasek barre egin zutela eta berak ere barre egin zuela baina beldur apur batekin.
‎ez al ginen onerako eta txarrerako ezkondu?, zu ez bazoaz, ni ere ez... ...e bat gizon emakume zihoazen igogailuan, batzuk lasaiago, besteak urduriago– edo begirada ezin iheskorragoak trukatzen zituzten beren artean, edo ez zioten elkarri begiratu ere egiten, nor bere burbuilan joango balitz bezala; egoera hartan, Reginak –haren betarteko giharrek tentsio nabaria adierazten zuten– bere buruarekin borrokan zirudien; bazuen, izan ere, bertigo hura, berezkoa, baina beldurrak eragina ere bai, autosugestio prozesu baten bidez –eta igogailua eroriko balitz? –, eta bazuen, halaber, beste beldur bat, ez txikiagoa, bi dozena ikusle haien aurrean barregarri gelditzekoa, zorabiatu eta lurrera eroriz gero, adibidez, hain zuen bere baitan errotua sentimendu hura, berezko harrotasunarekin lotua, ume umetatik; bi beldur, Reginaren baitatik tiraka ari zirenak,...
‎Damasok aita Pierreri so egiten zion: pozak airean behar zuen, alde batetik, irakaslea bere lekutik atera zuelako, ikusi besterik ez zegoen honen aurpegia, bat batean mutur bihurtua, arestian espirituak hartua zirudiena aberetasunik gordinenera amildua izan balitz bezala; baina beldur zen –beldur behar zuen–, bestetik, haren muturra ere halakoa zelako: beldurgarria; ondorioz, Damaso isiltzera zihoan, baina une hartan –segundo hamarren bateko tartean– aita Pierrerekin lotzen zuèn begiradaren norantza apur bat eskuinera aldatu eta ikaskide baten irribarrearekin topatu zen; harena, baina, ez zen irri nabarmen bat; aitzitik:
2010
‎Zuk ez dituzu heroiak eta aintzakotzat hartzen, edo orain hartzen dituzu eta orain ez; nik ordea, beti hartzen ditut aintzakotzat; are gehiago: sinetsia nago Francok erail zituèn gudariak, soldaduak eta zibilak gogoan izan genituzkeela egunero; izan ere, Franco hil zen, baina beldur naiz sekula baino biziago ez ote den euskal lurra zatikatzen duen konstituzio sasidemokratiko honekin?; zuk ez zenituen heroiak hain aintzakotzat hartzen, baina nik, aintzakotzat hartzeaz gain, miretsi eta goretsi egiten ditut, guztiontzako ispilu izan daitezen, eredu eta jarraibide, gaurko mundua, baita Euskal Herria ere, jakina, maite dut lirika, baina ez gutxiago epika, gure herria herr...
‎Askotan esan dizut, izan ere, ni neu nintzela anaietan beldurtiena, ni baino jende beldurtiagoa ere ezagutu izan dut, haatik??, baina beldurrak egia den bezalakoa ikustera eraman ninduen, hartarako arrazoi logikoa erabiltzen nuela. Zergatik fantasmen beldur izan, arrazoi logikoak fantasmen inexistentziara baninderaman?
‎–Bai. Baina ez zidan gehiagorik kontatu??; eta nola ikusten bainuen Helenari morboa piztu zitzaiola eta xehetasun bortitzen bila zebilela, beldur zen, bai, baina beldurraren gainetik zuen, inondik ere, jakin mina?, honela mintzatu nintzaion: –Ez zizun kontatu beldurgarria zela???;. E ez??
‎heriotzak, izan ere, heriotzaren zama beltza galtzen du, lo gozo, baita tximeleta zuri baten hegaldi ere, ondorioz? bihurtzen denean?; aitor dut, haatik, nire jarrera hau ez dela ausardiak eragindakoa, beldurrak baizik; baina beldurrak, itsutu bezala argi gaitzake edonoiz, askotan esan dizut?
‎arimaren gau ilunean zirrikitu bat zabaldu izan zait inoiz, hala uste dut behintzat, gauza horietaz inork ez baitaki?, argi bat sartu zen, hartu ninduen, urtu ninduen? eta argiaren esperantzan eta argiaren nostalgian bizi naiz geroztik; baina beldur ere banaiz, beharbada; eta Simone Weilen bizitza irakurtzen dut?. Erroak erauzi behar dira. Zuhaitza moztu, gurutze bat egin eta egunero bizkargaineratu?
‎Iguana erraldoiak dira leku honetako zaindariak, eta eraikin batera gehiegi gerturatzen garenean, buruaren mugimendu azkar bat nahikoa dute beldurrez atzera egin dezagun. Baina beldurra gainditu eta aurrera segitzen dugu. Umeak isilik jarraitu du.
‎ESAN dizkizudanak esanda, ama lotsagaldu baten irudia geratuko zaizun kezka piztu zait, sexuarekin obsesionaturiko atso txoro batena. Ez nuke nahi, baina beldur horregatik ez dut neure burua zentsuratu eta zikiratu nahi ere. Xeheago azalduko dizut kontu hau.
‎Susmoa baitut badugula bihotzean barne leiho bat, beste dimentsio batera jotzen duena: arimaren gau ilunean zirrikitu bat zabaldu izan zait inoiz —hala uste dut behintzat, gauza horietaz inork ez baitaki—, argi bat sartu zen, hartu ninduen, urtu ninduen... eta argiaren esperantzan eta argiaren nostalgian bizi naiz geroztik; baina beldur ere banaiz, beharbada; eta Simone Weilen bizitza irakurtzen dut —" Erroak erauzi behar dira. Zuhaitza moztu, gurutze bat egin eta egunero bizkargaineratu" idatzi zuen behin batean; eta bestean:
‎Askotan esan dizut, izan ere, ni neu nintzela anaietan beldurtiena —ni baino jende beldurtiagoa ere ezagutu izan dut, haatik... —, baina beldurrak egia den bezalakoa ikustera eraman ninduen, hartarako arrazoi logikoa erabiltzen nuela. Zergatik fantasmen beldur izan, arrazoi logikoak fantasmen inexistentziara baninderaman?
‎Baina, orain ohartzen naizela, tximeleta zuri baten izena ere izan daiteke Duquesnel: heriotzak, izan ere, heriotzaren zama beltza galtzen du, lo gozo —baita tximeleta zuri baten hegaldi ere, ondorioz— bihurtzen denean...; aitor dut, haatik, nire jarrera hau ez dela ausardiak eragindakoa, beldurrak baizik; baina beldurrak, itsutu bezala argi gaitzake edonoiz, askotan esan dizut...
‎Zuk ez dituzu heroiak eta aintzakotzat hartzen, edo orain hartzen dituzu eta orain ez; nik ordea, beti hartzen ditut aintzakotzat; are gehiago: sinetsia nago Francok erail zituèn gudariak, soldaduak eta zibilak gogoan izan genituzkeela egunero; izan ere, Franco hil zen, baina beldur naiz sekula baino biziago ez ote den euskal lurra zatikatzen duen konstituzio sasidemokratiko honekin...; zuk ez zenituen heroiak hain aintzakotzat hartzen, baina nik, aintzakotzat hartzeaz gain, miretsi eta goretsi egiten ditut, guztiontzako ispilu izan daitezen, eredu eta jarraibide, gaurko mundua, baita Euskal Herria ere, jakina —maite dut lirika, baina ez gutxiago epika, gure herr...
‎" Bai. Baina ez zidan gehiagorik kontatu..."; eta nola ikusten bainuen Helenari morboa piztu zitzaiola eta xehetasun bortitzen bila zebilela —beldur zen, bai, baina beldurraren gainetik zuen, inondik ere, jakin mina—, honela mintzatu nintzaion: " Ez zizun kontatu beldurgarria zela...?";" E ez..." erantzun zidan besoaz besoa ukitu eta begiak lekutik ateratzen zitzaizkiola berriro, ahotsa dar dar.
2011
‎Maite haut, Martin, eta inoiz baino behar handiagoa sentitzen diat hirekin egoteko. Hementxe zeukaat, gainera, hiretzat zerbait; baina beldurra ematen zidak galanta, ez dezaala pentsa.
‎Berak seguru asko ezagutuko zuen gure hiriren bat, Iruñea seguru asko, edo Biarritz beharbada, edo Donostia, eta edozein kasutarako balizko elkarrizketak prestaturik neramatzan, erabil genitzakeen hizkuntza posibleetan berarekin jarduteko. Baina beldur nintzen, aldi berean, ez ote nintzen mutu geratuko. Txirrina jo eta erantzuten bazuen edo atea irekitzen, agurtzea besterik ez nuela nahi esango nion gehienez, urrutiko bere miresle bat nintzela eta bere omenez idatzitako eleberri labur baten itzulpena ekarri niola erantsiko nion, izatekotan ere.
‎Hotelera itzuli eta etzanda egon nahi nuen, edo terrazaren batean eserita gutxienik, urrunean ageri ziren Alpeei edo lakuari begira. Baina beldur nintzen ez ote zitzaigun Rennweg kaleko Erdi Aroko etxeak ikustea tokatuko. Eskuan neraman nire eleberri itzuliaren kartazalean esaldi bat idatzi nuen:
‎Lurrek ez zuen bere etxera inoiz gonbidatu, horregatik beragatik nahi zuen bertara itzuli,, bere lorategian itxirik geratu nintzen egunean ez nuen ezer arrarorik ikusi, baina halakorik ez balego, gonbidatuko nindukeen; bera nirera maiz etortzen zen?. Kuriositatea bazuen Lur idazten ari zena irakurtzeko, baina beldur pixka bat ere ematen zion jasan zuen kretinismo estetiko dosiren batekin topo egiteak; ez zuen Lurrengandik ezer ederrik espero, simetriarik, harmoniarik, horretarako obra ikusi behar da norberaren erraien gainetik, Lurrek egiten ez dakien zerbait, eta ez zegoen horrek ekar zitzakeen asperraldiak eta auzo lotsak agoantatzeko prest.
‎–Badakit ezin dudala egoera hau luzatu. Baina beldurra ematen dit hara joateak.
‎–Langabezian zeundela uste nuen, irribarre egin zuen Lucíak?. Baina beldur nintzen galdera gehiegi egiteko. Zertan lan egiten duzu?
‎–Beldur ematen dit bakarrik joateak. Baina beldur handiagoa diot hemen gelditzeari. Beldur diot guztiari.
‎–Egia erran, ez dit askotarako balio. Baina beldur nintzen aurrerantzean tutu batetik pixa egin ote nuen.
‎Une batez dena kontatzekotan egon zen Mikel. Baina beldurrak mihia atxiki zion eta une izugarria igaro egin zen.
2012
‎Burua deformatzeraino ari da hazten. Izutzen ari zara eta eskuarekin ukitzera zoaz, baina beldurra ematen dizu. Geroz eta gehiago gerturatzen ari zara.
‎Associate bat zinela esan zenidan, harrotasunez. Ez nekien zertaz ari zinen, baina beldur nintzen. Geroz eta erantzukizun handiagoa izango zenuela esan zenidan eta zure akats txiki batek milioiak balio zituela.
‎Trumoia dabil kanpoan, argia azkenetan da. Nik ez daukat beldurrik, baina beldurra sentitzea litzateke normalena. Hain da beltza ikusmira...
Baina beldur ematen dit ni ez naizen batekin oheratzeak. Beldur ematen didate emakume altuek.
‎Monomania hori, horrela izendatu behar badut, psikologiaren jakintzak arreta deritzan adimenaren tasun horren suminkortasun gaizto bat zen. Litekeena da ez ulertzea; baina beldur naiz, izan ere, irakurle arruntari interes intentsitate nerbioso hau adieraziko dion beste modurik ez ote den izango, zeren haren eraginpean, neure kasuan behintzat (teknikoki ez mintzatzeagatik), meditazioaren ahalmenak unibertsoko objektu arruntenen behaketaz arduratzen baitziren, eta bete betean haietan murgiltzen.
2013
‎Bazekien gutxienez bisita bat egin ziola Barneyri, horrenbeste zor ziola, baina beldurra zuen Barneyk zer eskatuko, eta geroko uzten joaten zen beti.
‎–Ekintza ederra izan daitekek, baina beldurra ematen zidak?
‎Eta aurrerago: . Hasieran, konbentzituta bai, baina beldurrez bezala etorri nindunan, hainbeste gauza txar entzuten nitinan Afrikaz: malaria, paludismoa, miseria?
‎Egonezina eufemismo bezala, beldurra. Baina beldurra azaltzen da ahalke bat bezala. Egonezina sentitzen zen.
‎–Ejertzitoan da orain, gehitu zuen?, baina beldur naiz ez ote den txoroegi suertatu.
‎Goikoa idatzi nuenetik, Lizzy maite maitea, guztiz gauza ustekabeko eta larria gertatu da; baina beldur naiz ikaratuko ote zaitudan... ondo gaude denok, egon seguru horretaz. Esan behar dizudana Lydia gaixoari buruzkoa da.
‎harana, haren aurreko mendixkak eta haietako asko janzten zituzten basoen eremu zabala, eta, noiz edo behin, erreka zati bat. Gardiner jaunak parke osoari itzulia egiteko gogoa adierazi zuen, baina beldur zen ez ote zen handiegia izango oinez joateko. Lorazainak orotara hamar milia zirela esan zien garailearen irribarreaz.
‎–Ekintza ederra izan daitekek, baina beldurra ematen zidak...
‎Eta aurrerago: " Hasieran, konbentzituta bai, baina beldurrez bezala etorri nindunan, hainbeste gauza txar entzuten nitinan Afrikaz: malaria, paludismoa, miseria...
2014
‎–Ez? baina beldur naiz? –ahotsa goratu zuen zotin zoli batean.
‎–Zer? , ahots nekatua erakutsi nahi nuen, baina beldurra zen sentitzen nuena.
‎–Beldurrak bultzatu zaituzte hala jokatzera. Baina beldur hori areagotzen duten baldintza batzuk daude hemen, isolamendua, adibidez, eta baldintza jakin batzuetan pertsona batek sinesgaitza dena ere sinets dezake.
‎Mirenek ez daki atea noiz ireki. Gose da, tripa-zorriak dantzan ditu; baina beldur da atea ireki eta nor topatuko duen.
‎Beleak arrapaladan alde egin zuen ni ikusi orduko. Baina beldur naiz ez ote diren gaixoaz aprobetxatuko.
2015
‎Han zihoan figura luzexka hura, tximinoari eskutik helduta, ibilera kulunkari harekin. Pagadian sartzen ikusi nituenean kosta egin zitzaidan ibiltzen hastea, baina beldurrari barneko bultzada sendo bat nagusitu zitzaion, eta gizonari eta tximinoari segitzeko erabakiari irmo eutsi nion. Poliki eta lurra tentuz zapalduz egin nuen aurrera, atzera egiteko tentazioari gaina hartu eta lurralde aurkitu berri batean barneratzen ausartzen denak bezala.
‎Ibonek, eskainitako zigarro berbera piztu, eta han gelditu ziren biak bata bestearen ondoan. Ibon gose zen eta alde egin nahi zuen, baina beldur zen Nagoreren erantzunaz, eta isilik jarraitu zuen.
‎toma ya! Guk prosa batzuk idatzi ditugu, baina beldur gara kontzeptu horiek guztiak beteko ote dituenetz. Ea zuk zer diozun, irakurle.
‎Nire belarritik oso gertu egiten zuen ulu berak ere. Aurpegira begiratu nahi nion, nire ametsetako Asier zela baieztatzeko, baina beldurra ematen zidan gehiegi mugitzeak. Trapuzko panpina baten antzera jarraitu nuen, atearen kontra bere indarraren mende.
‎Torturapean ere ez nuen onartuko, baina beldur nintzen. Neure onetik ateratzen ninduen Rikkak Zapierren proposamena onartzeak.
‎Orain ez dut uste hori egingo nukeenik, baina beldurra ematen dit noizbait hori egingo dudala ia ziurtasun osoz jakiteak, beldurra ematen dit gai naizela jakiteak, beldurra neure buruak.
‎inoiz ere ez nauela maite izan. Hasieratik zekiela, barruak esaten ziola, baina beldurra ematen ziola bakarrik lo egiteak, nekea zuela oheari hilean behin bederen maindireak aldatzeko, asperdura inork musikarik jartzen ez ziolako, alferkeria sukaldean aritzeko, nagikeria garai batean bezala Interneten sartu eta masturbatzen hasteko, eta alde horretatik, behintzat, hobeto koponduko zela nirekin.
‎–Ez da komeni ahanzterik horrekin zer gertatuko litzatekeen: hainbat eta hainbat eskribau, kopista, notari, abokatu, eragile, idazkari, mandazain, zaltzain, bankari, lupar, hitz zantarrago bat ere esatear egon naiz, baina beldur naiz zuen belarrietarako gogorregia ez den izango. Hau da, gizaki mordo ikaragarri bat, Erromako Aulki Gorenarentzat zama handia dena (barka nazazue erratu egin naiz-eta, fama handia esan nahi nuelako), gosez hiltzera beharturik egongo litzatekeela, hain zuzen ere?.
‎Erlatibismoari dioten beldurra agerian geratuko litzateke. Baina beldur hori ez dugunok ilusioz hartzen dugu Metodoaren diskurtsotik eta Meditazioetatik ez datozen ideiekin gaur egungo eztabaidak xaxatzea. Latourren espresio bat gustatzen zait asko.41 Erlatibisten aurkako eragozpena gainetik kentzeko gura du esaten duenean «guk ere gure lur egonkorra bilatu behar genukeela, baina harea mugikorren gainean.
‎gogamenari buruzko diskusioetan. Geroago modu zehatzagoan ikusiko dugu, baina beldur naiz ikuspegi murriztailea ez ote den. Hau da, beldur naiz gizakiaren berezitasuna delakoaren bahetik pasatu ez ote dugun beti.
Baina beldurra badut
Baina beldur naiz, dut eraman. Badakit txotxongilo bihurtuko nautela, nire kontzientzia birrintzeko armategi osoa dutela:
‎Aitak nahi luke bere semea norbait izatea, ez bera bezain ezereza: aparejadorea; baina beldur da bera adina ere ez dela egingo. Amarena da errua, ez baitu behar bezala hezi, berak lan egiten duelako eta ez duelako astirik semeaz arduratzeko.
2016
‎Bihotzez gizon ona bazen ere, ukatzaile xamarra zagerien, ardo pinta batzuen truke bere kastako guziak suntsitzeko prest zagerkeena. Odol gaiztoa, bai, baina beldurrez eragina, ere bai. Bera eta bere senideak zigor horretatik salbu gelditzeagatik beste gainerako guziak kondenatzeko prest zegoena.
Baina beldur naiz
‎Lan mekanikoa zen, baina egungo gizartean topa ditzakegun gizaki moten ugaritasuna ezagutzeko aukera ematen zidan. Bestalde, erritmo onean ari nintzen idazten eleberri bat, laugarrena jada, baina beldur nintzen hark ere ez ote zuen bukatuko mahaiaren tiradera batean, aurreko hirurek bezala: ez dut gogoratzen jada zenbat argitaletxek bota zituzten atzera nire liburuak.
‎Emaztea: Baina beldur hau, hotz handi hau...
‎Oso gela polita da, berak margoturiko koadroekin eta. Baina beldur pixka bat ematen du. Emakume horren mamua hor biziko balitz bezala da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia