2003
|
|
Gure literaturaren itsaso barean dezenteko olatuak harrotu zituen nobela bat jarri zuen kalean Igarlea izenarekin. Protagonistak, igarle bezala kontsulta pasatzen duen emakume batek, urte berriari buruzko galdeketa bati erantzunez, hiruzpalau euskal idazle handienen etorkizuneko nobelak zein izango diren iragartzen du literatura aldizkari batean, ez xehetasunekin, ez idazteko modua zehaztuz, ez datak izendatuz,
|
baina
bai gaia, trama eta pertsonaia nagusienak zein izango diren aipatuz. Irakurle gehienek broma moduan irakurri zituzten iragarpenok, azti eta igarleen esanak irakurtzen diren eran, lagunartean txisteak eginez.
|
2014
|
|
Irtenbidea, gizarte hezitzailearen esanetan, ez da arduratuta egotea, eta are gutxiago polizia lanetan hastea.
|
Baina
bai gaiari arreta eskaintzea, eta hori gazteekin harreman zuzena dutenei dagokiela uste du, esaterako, familiari eta eskolari, baina baita gaztelekuari edo bestelako herri eragile batzuei ere, gazteengan azaltzen diren kezta eta larritasunak detektatu eta horiei erantzunez.
|
2016
|
|
Bestalde, kanpoan zer antzerki mota landu zuen ez du argitzen, baina soldaduen artean mota guzietako aktore zitezkeen, oso onak ere bai eta interesgarria da jakitea taularatzeari begiratze berezia bota ziola baldintza haietan. Ez da inongo froga goi mailako antzerkigintza landu zuenik errateko,
|
baina
bai gaia lantzen aritu zela pentsatzen ahal dugu.
|
2023
|
|
Vincentek ondo gogoratzen zuen Kee ren eta Sien en aferetan bere aitak izan zuen jarrera; ikusi zuen, baita ere, antzeko jarrera (edo okerragoa) izan zuela aitak Theo ren lagunarekiko aferean; elizgizonen materialismoa kritikatzen zuen, urrun baitzegoen jarrera hori Iraultza Frantsesak ekarri zituen ideia berritzaileetatik. 1883ko ekainaren 3ko (288) gutunean gurasoek bere ezkontzari jarritako eragozpenez idatzi zion Vincentek Theori; esaten zion jenderik sinesgogorrenak eta materialista lehorrenak zirela apaizak; ia apaiza guztiek bere aitak bezala jokatuko zuketela eta gehienak gure gizarteko pertsona gaiztoenak zirela; beharbada ez pulpitoan,
|
baina
bai gai pribatuetan; ezkontzari eragozpenak jartzea ogirik ez dagoenean ulertzen zuela, baina horrek zentzurik ez zuela Theoren kasuan; aita ez zela jartzen beharrean zegoen emakumearen alde, eta klerigo gehienek horixe egiten zutela. Vincentek zioen berek ere bekatuak egiten zituztela, baina errukia sentitzen zutela; ez zituztela beren buruak perfektutzat hartzen eta ez zituztela emakume hauskorrak eta eroriak iraintzen, errudun bakarrak izango balira bezala; aitarekin egon zenean hark gaitzetsi egin zuela bera Sien ekin egotea, baina berak esan ziola ez zuela baztertzen harekin ezkontzea; orduan aita gauza orokorrez hitz egiten hasi zela; ulertzen zuela, neurri batean, gurasoak bere ezkontzaren kontra egotea, dirurik irabazten ez zuelako, baina ez zitzaiola onargarria iruditzen Theorekin berdin jokatzea, gurasoek berek baino gehiago irabazten zuenean eta lanpostu finko bat zuenean; gainera, Theoren emakumea klasemaila ertaineko emakume ondradu bat zela; izugarria zela aitak jarrera hori hartzea.
|