|
Biharamunekoa, baina, oso beste kontu bat izan zen, Teofilo Mariak nahi zituenak eta nahi ez zituenak entzuteko parada izan baitzuen, belarria zuloari itsatsita; egunez, aurreko egunetan ez bezala, aita semeek ez zuten ia zaintzaileen hitzik entzun, ez Grigoriren barre zaratatsurik, ez Nikolairen biraorik, ez oihu mehatxuzkorik?, eta beren artean ere, eguneroko errezoetatik landara, ez zuten aparteko solasaldirik izan; hala, bada, bai goikoak eta bai behekoak, batzuk eta besteak isiltasun itun esangabe batek lotu balitu bezala, ez zituzten urrunetik zetozèn tiro hotsak baizik entzuten, aldez aurretik ulertu balute bezala ezen mintzoa eta mintzoaren ahalbideak hutsaren hurrengokoak zirela tiroak mintzatzen ziren bitartean, hiriko borrokaldi haietan azken tiroak erabakitzen baitzuen, antza, etorkizuna: ez etorkizun osoa eta erabatekoa,
|
baina
bai etorkizun hurbila, beharbada; esan nahi baita Grigorik eta Nikolaik. Nikolaik, batez ere, hargatik tratatu zituztela aita semeak, ausaz, bai gosarian, bai bazkarian, bai afarian eta bai pixontziaren bila joan behar izan zutenetan ere?, tratatu zituzten moduan, gutxieneko begirune adeitasunak bitarteko; behatzaile begi zoli bat, baina, berehala ohartuko zen ezen, adeitasun itxurakoaren azpian, beste zerbait zegoela, Nikolairen aldikako irri maltzur sumagaitzek salatzen zutena, keinu haiekin aita semeei zera esan nahi balie bezala:
|
|
Biharamunekoa, baina, oso beste kontu bat izan zen, Teofilo Mariak nahi zituenak eta nahi ez zituenak entzuteko parada izan baitzuen, belarria zuloari itsatsita; egunez, aurreko egunetan ez bezala, aita semeek ez zuten ia zaintzaileen hitzik entzun –ez Grigoriren barre zaratatsurik, ez Nikolairen biraorik, ez oihu mehatxuzkorik–, eta beren artean ere, eguneroko errezoetatik landara, ez zuten aparteko solasaldirik izan; hala, bada, bai goikoak eta bai behekoak, batzuk eta besteak isiltasun itun esangabe batek lotu balitu bezala, ez zituzten urrunetik zetozèn tiro hotsak baizik entzuten, aldez aurretik ulertu balute bezala ezen mintzoa eta mintzoaren ahalbideak hutsaren hurrengokoak zirela tiroak mintzatzen ziren bitartean, hiriko borrokaldi haietan azken tiroak erabakitzen baitzuen, antza, etorkizuna: ez etorkizun osoa eta erabatekoa,
|
baina
bai etorkizun hurbila, beharbada; esan nahi baita Grigorik eta Nikolaik –Nikolaik, batez ere– hargatik tratatu zituztela aita semeak, ausaz –bai gosarian, bai bazkarian, bai afarian eta bai pixontziaren bila joan behar izan zutenetan ere–, tratatu zituzten moduan, gutxieneko begirune adeitasunak bitarteko; behatzaile begi zoli bat, baina, berehala ohartuko zen ezen, adeitasun ... " Azken tiroak gure alde erabakiko dik, bai, borrokaldia, eta azken tiro horrek beste bi tiro botatzeko aukera zabalduko ziguk.
|