2010
|
|
Villasanteren Historia de la Literatura Vascan bahiketaren aferak duen azalpena ez da, beharbada, argiagoa izango,
|
baina
bai, zelan esango dut, askoz erromantikoagoa, eleberri zaharretako amodioa izaten den bezala. Buruxkaken kapitulu biziki ausart bien derrigorrezko aipamenaren ostetik, Villasantek folletoi batekoa litekeen ondoko hau diosku:
|
|
Ez. Ez dut ahalmenik esateko nor den irakurle ona,
|
baina
bai esan nezakeela, hein batean behinik behin, nor diren irakurle txarrak eta kritikari ezin txarragoak: bere burua justifikatzeko irakurtzen dutenak.
|
|
–Bukaeran okertu da,
|
baina
bai, zoragarri egoten zen.
|
|
Agian eskolara naziorik gabe itzuli nahi ez nuelako pentsatu nuen euskara zela gure nazioa edo nazioaren ordezkoa. Guk ez genuen naziorik,
|
baina
bai inor gutxik ezagutzen zuen hizkuntza. Eta hori ez zitzaigun nabaritzen, ez zuten mojen ez eskola kideen begiek antzematen.
|
2011
|
|
Gero, laurogeita hamarreko hamarkadan jada, ulertu ez nuen modu batean?
|
baina
bai errespetatu, Mikel baitzen txoferra eta erabiltzaile nagusia?, Opelaren garaia iritsi zen. Bizkorragoa, seguruagoa, indartsuagoa zela esaten zuen Mikelek.
|
|
«Ongi dakit palabre femeninoa dela, hemen maskulinoan ipini dut. Ez da genero kontua,
|
baina
bai konpentsazio bat egiteko.»
|
|
Gauzatxo bat, gero, liburuaren egiturari buruz: zati, adabaki, zirriborro, oharrez osatu du saiakera Lertxundik, testu laburrez, alegia; eta aipagarria da ezin asma genero eta ezin asma molde hunkitzen dituela horietan, ipuin laburretik aforismora, zita literariotik pentsamendura, baina hala ere nola irakur daitekeen dena, saltoka egin daitekeen bezala, hasi eta buka, nobela bat balitz bezala ez dut esango,
|
baina
bai artefaktu narratiboago bat bailitzan; zer nolako batasuna duen liburuak, besteak beste, etengabe sartu ateratzen direlako gai konstante batzuk, tonuak ematen dion bernizagatik edo Kepak aipatzen duen estiloari esker.
|
|
Ez dakit zer erantzun nion galderari, ez bainaiz oso ona inprobisazioan,
|
baina
bai galderak zer pentsatua eman zidala, eta gogoeta horiek ekarri nautela lerrook zirriborratzera.
|
|
Gaur nioke garraio publikoak eskatzen duen kortesiari eutsi, autoa bezain mekanikoa dirudien masak gaizki darama sufrimenduaren antzezpen groteskoa, nuke zotinka negar egin, egin dudan eran, bolantea sorbalda laguntzat, interbentziorik gabe, nahigabe egin dut, bat batean gauza asko ari naiz egiten gaur nahi gabe, brageta irekitzea bat, trenean nukeen zerbait, nahigabe eta oharkabean indarka hasi zaidanari lekua egiteko, sabela seinalatzen didan energia bat, martxa aldatzen dudanero laztanduko banu bezala. ...en, baita emaztearena eta semearena ere, baina ez dut halakorik sentitzerik lortu, harremana estuagoa da nire eta autoaren artean, sarri lehia bat, egia delako, goizero giltza jiratzen dudanean, motorrak baino hausten ez duen isiltasun goiztiarrean, ingurura begiratzen dudala, arriskuari arnasa hartzeko, batzuetan kikildu egiten nauena egun osorako, zakila loditzen didana bestela, ez egun osorako,
|
baina
bai egun osoari eraginez. Beti jakin dut auto festa honetan heriotza gonbidatu bat gehiago dela; lehen egunetan agujetak izaten nituen besoetan bolanteari indartsuegi heltzeagatik, zaldiz banindoa bezala, oraindik mantentzen dut errepidea zuzena denetan eskuak izterretan jarri eta besoak deskantsatzeko keinua.
|
|
Baina bistatik galdu orduko, orbanaren beste aldean hasi ziren taupadaka, betetzen zihoazen ilargitxoen modura, eta poliki poliki gizentzen jarraitu zuten beren hasierako borobiltasuna berreskuratu arte. Ez naiz gogoratzen baserriko zuhaitzak aranondoak edo gereziondoak ziren;
|
baina
bai lurra asfaltatua eta leuna zela, mirari harrigarri hau sortzeko behar beharrezkoa.
|
2013
|
|
Pertsona ilustratua eta kritikoa izatea ondo dago, baina praktika sozialean igual ez dira nahikoa ez iritzia, ezinsurrekzio indibiduala ere. Politika benetan aldatzeko, modu kolektiboan antolatu etaera eraginkorrean ekin behar da, eta hagatik ametitzen dut, ez agindu ez obeditzekoa,
|
baina
bai parte hartzeko obligazio hori.
|
|
Euskaraz errealismoaren aginpidea ezarri da eta normak errespetua eskatuko du. Oso berandu lortu dugu gure hizkuntza batzea, gure nazionalismo linguistiko atzeratuarekin, frantsesa eta gaztelera baino askozaz beranduago, baina badaukagu ja estandarizatuta.Normatik kanpora ibiltzea ez da debekuekin zentsuratua izango espazio literario horretan,
|
baina
bai bestela, merkatu txikiaren esku anonimoa medio. Badaude kasuak.
|
|
Orduan ezartzen hasi zen diskurtsoarekin, hezkuntzarekin, lan doktrinalarekin, lerro historiko ofizialekin...; jakina, horrekin guztiarekin, holokaustoaz biktimek bakarrik hitz egin dezakete.
|
Baina
bai, holokaustoa egon zen. Populazioa erreprimitzeko gogo kontzientea egon zen.
|
|
Arantzazun dagoen koaderno mardulak 600 orrialde ditu (hasierako sei orri zuriaketa «Billabidia»ren orri biak ez dira sartzen kopuru horretan,
|
baina
bai azken orri zuria). Eskuizkribuak lau atal nagusi dauzka:
|
2015
|
|
Gidaria eta biok Urumea ibaiari begira geunden bitartean ez zen azaldu izokinik, ezta, sastraka artean, igaraba, ipurtats, lepahori edota lepazuririk ere; baina txoriak kantuan aritu ziren denbora guztian, tartean erresiñol bat edo erresiñola imitatzen zuen zozoren bat ere bai, eta uraren hotsa lagun, eta lagun baita ere ur lasterraren mugimendua, sentitu gabe joan zitzaigun denbora. Konturatu baino lehen pasatu zitzaizkigun, ez Virila santuaren 300 urteak, edo Rip Van Winkleren 20ak,
|
baina
bai arratsaldeko ordu guztiak.
|
|
Lehen aipatu dizut «blé» izena behin eta berriz, eta seguru nago guziz arrotz egin izanen zaizula, eta are arrotzago Goizuetako pilota kontuez ari garela,
|
baina
bai, hango Udal Artxiboan ere ageri da zorioneko hitza, behin eta berriz. Hara haietako baten pasartea (GUA, akta):
|
2016
|
|
Momentuz ezin nuela ere banekien, arazo eta arrazoi pertsonalengatik.
|
Baina
bai, gau hartan erabaki nuen, nerabe baten ausardiarekin eta pasioarekin, bizitza bakar bat izan eta ez nintzela hori egin gabe geldituko.
|
2018
|
|
«Noizbait erlategi ospatsua ta gordeta daduzkan ezti ondasunak soatsi nai baldin badituzu, aurrenik urez garbitu zaite, aoa ere xautu ezazu ta zoaz zuzi ke iarioa eskuartean duzula». Pentsatzen ari nintzen, pasarte gozo horiek irakurri bitartean, gozo, idazkeraren kadentziagatik, ezen ez eztiaz arduratzen zelako, nahiz eta, batzuen esanetara, latinezko melis eta hizkuntza erromanikoetako melodia elkarrekin lotuta egon?; pentsatzen ari nintzen, eta galdera arrunt bat heldu zitzaidan, gai larrien mezulari omen diren erleei sekula egingo ez niekeena,
|
baina
bai, bistan da, neure buruari: ibilia ote zen inor, ardi eta ahuntz ibilkoiak lore artean bezala, lerro horien artean jauzika?
|
|
1964an, Agora saria irabazi zuen. Agian, gehiegi da «nobela» esatea,
|
baina
bai kontakizun bikaina, sentitua, objektiboa eta emozio eragile handia. Nik esango nuke narrazio autobiografikoa dela, edo, beste era batean esanda, idazle oiartzuarraren memoriak.
|