Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2000
Baina aski da: aski da, bai, eta sobera ere bai, beharbada, nahiz eta ongi aditzerat eman nahi nizkizun neure kontzientziaren gorabehera hauek, zeren eta iraganetik ulertu behar baita etorkizuna, eta uste dut ezen ez dagoela neure etorkizuna ulertzerik gorabehera haien berri jakin gabe.
Baina aski dut apez hartaz, eta, derradan, akabatzeko, ezen egun haiek ezin gogorragoak egin zitzaizkidala, dolorezko dolore hartan eta bakardadezko bakardade hartan murgildurik, neure eri handiaren galtzearen ondorez. Eta nola maradikatu eta nola gorrotatu nuen itsasoa egun haietan...!
Baina aski dut. Aski eta gehiegi.
‎Korridoreko argi hispean, Josuren gibelean Edurneren bisaia gorritzen zela imajinatu nuen. Iduripen hutsa, bistan da, baina aski neure buruarekin koleratzeko: astopitoa, zer eta" amultsuki" erran behar!
‎Gertakarien sailean zazpi hilabete nituen. Tarte laburra, inondik ere, baina aski gizonaren eskua naturaren —edo Jainkoaren, nork erran? — apetei aitzintzen zaieneko aurpegi ezberdinak gertutik ezagutzeko: mendi aldeko buru hiltzailearen mihi luze ubeldua, etxe ondoko intxaurrondotik dilindan; auto abarrikatu baten pusken artetik agertzen diren soin adar zatikatuak, bide bazterretako erretenean; nabalkada garbi batek marrazturiko tatuaje gorria, ordainketak eguneratu gabeko kokainazale berantiarraren bularraldean...
‎Laguna jakinean egonen ote zen, ezbairik batere ez nuen, lehendik ez bazen, ortzegunean berean ikasia, Ximurra aho handiak ekarri baitzuen solasera. Iragaitzez izan zen, baina aski Ttipiren buru azkarrarendako; kontuak agudo aterako zituen, niri zuzenean xehetasunik eskatzeko premiarik gabe. Itxoinaldiak hartaratua, Ttipi idurikatu nuen," S" handi kiribilduko karpeta multzo marduletik kanporatzen, eta nire mundualdia laburbiltzen zuten bi hiru orrialdeen akabailan bere ohiko kaligrafia ponpoxoaz jakingarri berria eransten:
2004
‎Bidenabar, emakume hitzontziak auzo hari buruzko argibideak gehitu zizkidan: etxe zaharrak ziren, baina aski zabalak eta garestiak. Gehienbat Errusiako erreboluziotik ihesi etorritako aitonen seme probretuak bizi omen ziren bertan.
2006
‎Ortega-k ahaztu egiten du beti bere iturriak aipatzea. Baina aski erakusten du, ezagutzen duela Nietzsche, ageriki ezagutzen dituela halaber Vacher de Lapouge edo Chamberlain arraza" selekzionisten", Renan antisemitaren eta konpainiaren teoriak, batez ere Europako gizadia nola omen dagoen osatua gaineko geruza batez, arraza konkistatzaile indoeuroparrena, noblea, eta arraza konkistatu prehistorikoen substratuaz, eta ezaguna dugu, noski, azpiratur... herri xume laboraria, sehia.
‎Ados, dena ez da negatiboa – historian ezer ez da izaten dena negatiboa (ezta faxismoa ere). Baina aski duzu inguruan so egitea, ikusteko garai bateko Euskal Herria zer dagoen bilakatua. Historialari eta soziologoak behingoz utzi eta, poetak esango dizu, berak nola bizi duen.
‎Iheslariak ez ziren anitz, hogei hogeita bortz bat, gizon, emakume eta haur –Etxeberrireneko nire hiru eskolakideak, bertzeak bertze– baina aski aitatxiren kezka biziagotzeko: garai oparoagoak izanak ziren gazteluko bihitegian.
‎Jainkoak barka zitzala bera eta Zabalegi zena! Istant bat baizik ez zen izan, baina aski barne guztia iraul zekion lehen lerroak berak irakurrita: " Haur da ene seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut, huni beha çaquizquiote".
2007
‎unibertsalismoa, nazionalismoa; Ilustrazioa, kontrailustrazioa (San Inazioren bi banderak) 471 Kant ilustratua, unibertsalista, bakearen iragarle; Herder, naz (ional) ismoaren aitagoi, gerraren profeta? Estilo aldetik Berlin ez da idazle mailukari bat (beharbada hala idatzi beharra dago, batzuek ulertzeko), baina aski gardena bai bere mezuan, eta errepikakorra batez ere, irakurlea zalantzatan ez lagatzeko bere jarreraz. Vico and Herder eta beste hainbat saiotan nahikoa eta gehiago garbi azaldu du dikotomia manikeista horri buruz bere iritzia, eta, aukera aukeran, bere hobespena Herder-entzat, Kant eta, ilustratuen?
2008
‎egia esan behar badizuet, Trelawney Squirearen eskutitzean John Luxearen lehen aipamena irakurri nuenez gero banuen beldur bat buruan sartua, alegia ez ote zen Admiral Benbown hainbeste denboran talaian eduki ninduen marinel hankamotza. Baina aski izan zen aurrean neukan gizonari begirada bat ematea. Kapitaina ikusia nintzen, eta Zakur Beltz eta Pew itsua ere bai, eta bukaneroak nolakoak ziren banekielakoan nengoen:
2009
‎Juan Karlos Gerra eta Julio Urkixo karlistak dira. M. Soroa donostiarra ere karlista da, baina aski deskoloratua, bere burua liberalen artean eroso ikusteko. Ramos Azkarate tolosarra, alderantziz, liberala da, aski foruzale amorratua ordea karlistekin armetan joateko; eta aski euskaltzalea gero Euskal Erria aldizkarian inolako erreparo gabe kolaboratzeko.
‎Fenomeno hauek, laborategiko esperimentuak aparte orain?, ez dugu esango arruntak, baina aski ezagunak dira psikologo, antropologo, soziologo, erlijioen historialarientzat. Neurri batean, esperientzia estetikoan ere ematen dira, musika batek edo artelan batek ezohiki hunkitzen bagaitu.
2010
‎doña Primik begien hertsi ireki batean bereganatu??; ez zitzaidan zuzena iruditu; eta hara zer diren gauzak: nahiago izan nuen une hartan euskaraz ez zekièn doña Primi bat, segundo milaren batean aho korapilo haiek guztiak bereganatuko zituena baino, ikasi gabe bereganatu ere; euskararen defendatzaile sutsua nintzen, baina aski izan nuen irudikatzea zer tonto aurpegi jarriko zitzaidan, baldin eta Primi bat batean adizki luze ahoskaezin haietako batekin aterako balitzait, erraien eta beste barruki guztien errebolta eta iraulaldia sentitzeko; pertsonak bere harrotasuna behar baitu, eta nik neurea nuen, eta ez nuen ni inork tontotzat hartzerik nahi.
‎–Horrelako gauza anitz aipa daiteke, baina aski da geure bizitzaren erabateko bilakaera eta diziplina gupidagabea ikustea (bere ke eta goritasunezko guneekin, bere zirkulazioko fisika eta metafisikarekin, bere motore, hegazkin eta milioika pertsona dituen hiriekin), aski da gauza horiek ikustea bertan inon ez dagoela lanean ari ez den atomorik eta gu geu prozesu frenetiko horren muinari atxikita gaudela izu eta atseginezko sentimenduaz na... Mobilizazioa da, bai gerratean bai bakealdian, masen eta makinen aroan bizitza honek menperatzen gaituen eskakizun misteriotsu eta derrigorraren adierazpena?.
‎niri hainbeste kostatzen ari zitzaidana —‘esan diezadakezu’ baino zailagoa egin zitzaidan ‘esan geniezazuekeen’— doña Primik begien hertsi ireki batean bereganatu...?; ez zitzaidan zuzena iruditu; eta hara zer diren gauzak: nahiago izan nuen une hartan euskaraz ez zekièn doña Primi bat, segundo milaren batean aho korapilo haiek guztiak bereganatuko zituena baino, ikasi gabe bereganatu ere; euskararen defendatzaile sutsua nintzen, baina aski izan nuen irudikatzea zer tonto aurpegi jarriko zitzaidan, baldin eta Primi bat batean adizki luze ahoskaezin haietako batekin aterako balitzait, erraien eta beste barruki guztien errebolta eta iraulaldia sentitzeko; pertsonak bere harrotasuna behar baitu, eta nik neurea nuen... eta ez nuen ni inork tontotzat hartzerik nahi.
2011
‎Politikan ere, euskaldunok badirudi arriskutsuak garela Espainiarentzat, oso kontzientziatuak, politizatuak, konprometituak? baina aski da hauteskunde oro gure alderdien artean sortzen diren tirabirak ikustea, banaketaren grina, traizioak, hitzarmen desnaturalizatuak eta fragmentazio tristea, konturatzeko zein ikusmira laburrez egina dagoen gure antolakuntza politikoa, hain laburra non Espainiak mugatzat jarri dizkigun lau horma ziztrinen artean geratzen baikara itsu eta, tristeena, pozik. Kanpo itxurak barne izaerari gaina hartzen dion gizarte batean bizi gara, eta hau oso arriskutsua da gurea bezalako herrientzat, kanpo itxurari zutik eutsiko dion egitura politiko propio eta eraginkorrik gabe, barne izaeraren dependentzia totala daukagulako gure nortasuna defendatzeko, finkatzeko eta garatzeko.
‎–Aukera ederra litzateke erretzeari uzteko. Baina aski da nire amets ergelaz. Zer eginen zenuke zuk?
2012
‎Bazela beste sustrai mota bat ere, oso urtsua, baina aski bakana eta zaila aurkitzeko, yahooek irrika handiz bilatu eta oso gogotsu xurgatzen zutena; eta guretzat ardoak zuen eragin berbera zuela sustrai hark haientzat. Haren eraginez, batzuetan elkar besarkatu, eta beste batzuetan elkar larrutzen zutela; uluka eta irribarreka, berriketan eta zabuka ibiltzen zirela, eta gero loak hartzen zituela lokatzetan.
2013
‎Aita hil zenean ere aitzakia txar bat jarri zuen tarteko hiletara ez azaltzeko. Igor bera kontziente da aitzakia merkeegia eta txarregia izan zela Internetik gabe zegoela etxean eta hegazkineko txartelak sarean soilik saltzen zituztela, baina aski izan zen Triestera ez itzultzeko. Zertara, eta hileta batera, gainera.
2014
‎Kalea estutu zen saltokiak hasten ziren lekuan, eta kolore biziekin jantzitako neskak agertu ziren bat batean, guztiak ederrak; sekula halako neska ederrik ikusi gabea zela pentsatu zuen. Gizonak ere baziren, baina aski ergelak ziruditen denek, bera bezala ispiluaren aurrean, eta atso itsusiak zeuden, eta, segidan, baziren, baita ere, aurpegi arrunt eta desatseginak nesken artean; baina, oro har, aski maitagarriak ziren, kolore askotan jantziak, sei eta hogeita hamar urte bitartekoak, planik edo gatazkarik ez haien aurpegietan, eten gozo bat besterik ez, erakargarri eta bare. Minutu batez bizitza izugarri maitatu zuen, eta sentitu zuen ez ziola inondik ere uko egin nahi.
‎Hator gurekin hona, eta lagundu botila amaitzen. Nik uste ez dela askorik geratzen, baina aski izanen duk erronda baterako.
‎Tazitoren bertute germaniarren gurtzaz, zuri eta horail izatearen harrotasunaz (USAn batik bat). Fenomeno ideologiko kulturala da nagusiki, orientazio politiko bat adierazten duena, baina aski dferentziatua berriro: germanismo arrazista, pangermanismo kulturala (latinismoari kontrajarria), berau ere irudi ezberdinetakoa, eskandinabismoa, etab. Garaituaren germanismoa dago (Fichte, E. M. Arndt), animoak bilatzen dituena; eta garailearen germanismoa, bere goratasunaz jabetua, besteen destainazkoa.
‎Itsusia. Bai, itsusi samarra zen; baina aski gizon baldin bazinen, aitortu behar zenuen zeure baitan bazegoela erantzun baten arrasto ñimiño bat zarata haren egiatasun izugarriaren aurrean, susmo ilun bat, bazegoela zarata hartan esanahi bat, zuk, lehen aldietako gauetik hain urrun zeundenak, ulertzeko modukoa.
2015
‎Orain, ilargi argia besterik ez da sartzen, baina aski da hori liburutegiko gelari halako irrealtasun itxura bat emateko, begiei itzal leunak eta profil lausoak, orobat egiantz gutxiko irudiak eskaintzeko.
‎Gauden lekutik, zume negarti handi hauen atzetik, apenas ikus daiteke ezer, baina aski luze eta zabala da hilerri zahar hau ere. Sarrera zeharkatuta, luze egiten da bidea honaino, desira bide gero eta estuago batetik.
‎–Hitzaldien eguna dugu, antza, hasperen egin zuen Fraggek?. Barkatu, baina aski izan dut Eridanus kakatsu horren solasaldiarekin.
‎proiektuaren ideia asmatzea, testuen sorkuntza bera, produkzioaren zeregin neketsuak eta, azkenik, salmentaren lan beti esker txarrekoa. Zorionez, guk nahi bezain azkar eta harrapataka ez baina aski erraz eta arin saldu genituen ale guztiak. Ikasleek berek baino interes handiagoa irakasleek azaldu zuten, gehienak etorri baitzitzaizkigun ale bana erostera.
2016
‎Are eguneroko bizitzan ez da ahaztu behar oihu egitea. Agur, bizitzaren dohaintxo eztiak, zeren bizitzaren ibilbidea lautu egiten duzuen!?. Batek behar du..., baina aski da horrenbeste beharrekin; behar ez da Sterneri erabiltzea atsegin zitzaion hitza. Soilik batek liburua uzten duenean, eta bere simetria gogoratzen duenean, bere jostaketak, bere alaitasun bihotz bihotzekoa bizitzako alderdi ezberdin guztien aurrean, eta alderdi horiek guztiak aditzera ematen dizkigun naturaltasun eta edertasun berebizikoak, orduan batek idazleari aitortzen dio konbentzimendu sendoz eginiko bizkarrezur bat daukala, oinen gainean iraunarazten diona.
‎Ez dut neure burua arrisku horietan irudikatzen, baina aski nuke irakaslearen aldetik seinale bat, erantzungailuan utzitako mezu susmagarri bat esate baterako, ez du derrigorrean isilune luzeekin eta negar zotin itoekin izan behar, aski luke ahotsean dardara bat, nire laguntzaren beharrean dagoela interpretatzeko. Autoa hartuko nuke presaka, eta bere etxerantz abiatuko nintzateke ziztu bizian.
‎Zangoak zituen deigarriak, bakero estuetan bilduak beti, baina aski agerian hala ere niretzat behintzat, begia nuen horretarako. Bere zangoei erreparatu ohi nien, baita bere adatsari ere, urre gorriaren kolorekoa zuelako, mataza lodi harroa lepoan behera solte gehienetan.
‎Honela kontatzen dute gaur egun: . Ez genekien asko energia nuklearrari buruz, baina aski izan ziren informazio haiek, gure izaera antifrankista eta gaztetasunak eragindako errebeldia puntua. Gogoan izan behar da hogeita piku urteko jendea ginela.
‎Madrilen zereginik ez zeukala-eta, ikasketak bukatu gabe utzita Euskal Herrira itzuli zen, abokatutza baino zerbait garrantzitsu eta funtsezkoagoa baitzuen ikasgai: bere baitan gorderik baina aski atzendurik zeukan euskara agerira atera behar zuen berriz, oroitu, hobetu, herdoila kendu eta izarniatsu agertu. Zekitenek eta ezagutzen zutenek erdaraz egingo zioten Bergara hartatik urrundu eta baserri batera jo zuen, hango giro basati baina garbian, erdal kutsurik gabeko nekazarien ondoan, bere arbasoen hizkuntza zaharra biziberritzeko.
‎zamaketari gisa ari behar izan genuen, Bokaleko SATEC izeneko laborantza onkailu lantegian, kamioiak bizkarka onkailu zakuz kargatzen, deskargatzen eta beste. Baina aski laster kanporatuak izan ginen. Zergatik ote?
2017
‎Errepideak kurba bat egiten zuen, uretatik gorantz igoz. Muinoa zeharkatu eta sigi saga jaisten zen gero, begia eta izpiritua aurrerantz arrastatuz tunel berde bare baten azpitik, eta dorre koadratua zuhaitzen gainetik eta erlojuaren begi borobila baina aski urruti. Bide bazterrean eseri nintzen.
‎Zure zigarretak arnasten, bizarra egin osteko zure lozioa usaintzen. Baina aski da, On Manuel. Hona etorri naiz agur egiteko.
2018
‎Dibertigarri samarra iruditu zaio egoera, antza, baina aski adeitsua izan da; etxe barrura itzuli, eta laster agertu da berriro, pitxer bete ur eta onil bat harturik. Erradiadorea bete du, burua motorraren gainean okerturik; gero, solasean hasi da, mazal, eta, jakin duelarik ibilbide bat egiten ari naizela eskualdean barrena, inguruko txoko eder bat bisitatzea gomendatu dit, handik ia kilometro batera zegoen urmael bat.
‎Eta hantxe egon ginen Kenton andereñoa eta biok, bi ordu inguru, hizketan, argi hits haren pean, kanpoan euria barra barra ari zuen bitartean. Normala denez, zahartua zen zertxobait, baina aski dotorezia handiz, nire irudituan behinik behin. Betiko gorpuzkera argala, betiko jarrera tentea.
‎Markesina harrizko egitura bat zen, teilaz estalia; sendoa irudi zuen, eta hala behar zuen, landa zabalean zegoenez gero. Barnealdeko margoa altxatzen hasia zitzaion nonahi, baina aski garbi zegoen. Kenton andereñoa markesinako bankuan eseri zen; ni, aldiz, zutik geratu nintzen, autobusa hobeki ikusteko.
‎Ez da zalantzarik gizona irudizko zentzuan mintzatu dela, baina aski interesgarria zait ikustea haren hitzak zehatz mehatz bete direla. Esango nuke ni konturatu gabe egon dela nire ondoan eserita tarte batez, erabat murgildurik egon bainaiz duela bi egun Kenton andereñoarekin izan nuen enkontruaren oroitzapenetan.
‎historian ezer ez da izaten dena negatiboa (ezta faxismoa ere). Baina aski duzu inguruan so egitea, ikusteko garai bateko Euskal Herria zer dagoen bilakatua. Historialari eta soziologoak behingoz utzi eta, poetak esango dizu, berak nola bizi duen.
‎Boten lokarriak ezin ditut di da batean askatu, baina aski argitasun gorde dut oroitzeko botekin dudala igeri egin.
‎Irunen, jenerala izaten da buruzagi nagusia; Hondarribian, burgumaisua. Jaia barru barrutik ezagutzen ez dutenentzat, zaila da jabetzea partaideak bereizten dituzten kode guztiez, baina aski errotuta daude bi herrietan.
2019
‎Hondarribia, Hendaia, Biarritz (ikusten duzu ondo ikasi ditudala surflarien topalekuak)? Baina aski dela erabaki dut. Donostia aldean lo egin (gaztetxe eskuzabal bat topatzea ez da horren erraza izango turismoaren hiriburu glamurosoan) eta buelta etxera, amama ere zain dago eta.
‎Euforiazko giro horretan, euria hasi du. Zaparrada txiki bat besterik ez, baina aski, gonbidatuen artean egonezina sortzeko, ez baitituzte gala jantziak eta kapela dotoreak alferrik galdu nahi. Antolatzaileak, bestalde, berehala kontsideratu du ondoko arriskua:
‎Zorteak ez zion lagundu, ez baita ona izaten norberaren zereginak beste inoren esku uztea. Eta, handik urte batzuetara, ordurako gerra oroitzapen lauso bat baino ez zen jendearen memorian?, jostundegiko lana amaituta moilaren ertzetik etxera bueltan zetorren gau batean, hara non ikusten duen, bere opostean baina aski urrunera oraindik, zapata konbinatu batzuen mugimendu bizkorra lehenengo, eta bere izenaz deika hasi zaion gizon baten beso jasoa geroago. Eskua poltsan sartu eta artazi puntazorrotzen hoztasun pisua bilatu zuen babes gisa.
Baina aski ote da legeak, erakundeak, ohiturak, iritzi orokorra eta gizarte testuinguru guztia aldatzea emakumeak eta gizonak parekoak izan daitezen zinez? –Emakumeak emakume izango dira beti?, esaten dute sinesgogorrek; eta beste igarle batzuek profetizatzen dute emakumeek, feminitateaz gabetuz gero, ez dutela gizon izatea lortuko, baizik munstro bilakatuko direla.
‎Hobe dugu bustirik nahi ez ditugunak honen gainean eramaitea, arinago joanen gara bai gu, bai zaldiak. Ez da oso handia, baina aski izanen dela esanen nuke.
‎Halako gogoetan murgildurik dabil, noiz eta, eskailera hurrengo leihoaren parera jartzera doala, hormaren kontra jarrita dagoen, eta gurutze handi bat eta beste hainbat erlijio ezaugarri ageri dituen oihal gorri zabal baten atzean, ataka bat topatzen duenean. Atexkak sarraila herdoildu bat ageri du, baina aski da Joxek trintxarekin pare bat kolpe latz jotzea, lehengo bultzadaren aurrean amore eman eta, karranka luze baten ostean, guztiz irekitzeko. Bestaldean ez dago argirik, basoaren usaina garraioan daraman haizearen firfira baino ez du antzematen gazte libertarioak.
2020
‎Itxuraz, patxada ederrean daude militarrak bentako mahai aulkietan laketurik, egin beharreko lana ahaztu balute bezala. Ez da inondik ere horrela, baina aski ongi dakite frantsesek etxolarena jakiteak dezente erraztu diela afera, eta, bidelapurra aise aurkituko dutelakoan, ez zaie ideia txarra iruditu Martinarenean indarrak berritzea eginbeharrari lotu baino lehen. Azken batean, zenbat zaldi beltz hankazuri daude ingurumari mortu hartan?
2021
‎Argirik ez aurrean, itzalik ez atzean. Orainerako eta etorkizunerako bizi gara, baina aski ez, eta etorkizun horri ere herioa lapurtu diogu. Jendea ez da hiltzen; nahikoa bizi, eta gure artean egoteari uzten dio.
‎kanpaiak. Ez guztia, baina aski
2022
‎Sudurra berokiaren mahukaz estali nuen, baina ohartu nintzen hura ez zela ustel kiratsa, pixa eta gorotzarena baizik. Horrek itxaropen izpi bat eman zidan, baina aski izan genuen begirada bat jakiteko Paulita sekula ez zela etxera itzuliko. Isabelek sekula ez ziola ipuinik kontatuko.
‎–Gizakiok mundialak zarete. Zure anaia gauza zen afaltzen jarraitzeko atso bat baionetaz txikitu eta gero, baina aski izan dut berak nerabetan maitatutako neskatxa baten itxura hartzea teilatura aterarazteko. Aholku bat:
‎Haren inguruko odol putzuak beltza zirudien. Helduek berehala bidali ninduten handik, baina aski eta sobera ikusi nuen. Marioren hanka beso hautsiak ikusi nituen.
‎Arriskua ekiditeko, motorraren sokatik tiratu eta ekialderantz pilotatu du ontzia, Bermeorako norabidean. Minutu bat baino ez da izan, baina aski izan da hori arroketatik urruntzeko. Txipiroiketari gehiago daude inguruan, dozena bat gutxienez, denak igandeko arrantzara emanak.
2023
‎Lehenbiziko bat izan behar eta Jérémie izan zen. Ez genuen horretaz guztiaz hitz egin, baina aski ohartuta geunden bakoitzak geure helburua genuela. Gainera, Jérémiek ez zuen ezertaz hitz egiten.
‎Zenbateraino da proiektu hipotetikoa, promotorea ez bada oraindik jabe? Ez zion horrelaxe galdetu, baina aski garbi ulertu zion hori gutxienekoa dela, goiz ala berant helburua lortuko dutela eta hobe dela bazterrak nahastea oraindik proiektua erdi maingu dagoenean... " Dena den, badago lursailik aski Altzugaraiaren eremuetan, hainbeste azpiegitura eraikitzeko?", galdetu zion elkarrizketaren bukaeran.
‎Saiatu zen gizona, baina aski barrurik ez. Gonbitoka hasten zen!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia