Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 124

2001
‎Hirurak dira zailak jorratzen, eta are zailagoak, aldabidearen hastapen honetan, baina aitortu behar dut autonomiarenean aurkitu dudala malkarrik gehien etazelairik gutxien.
2002
‎Askok maite dute eta beste askok kritikatzen (neronek, besteren artean. Tristura sortzen baitit), baina aitortu behar zaio ikuskizun osoa dela, ia perfektua. Modan dago!
‎Banekien konplikazio asko ekarriko zizkidana, baina aitortu beharra daukat ez doakidala gaizki.
‎Ez naiz batere purista sentitzen hizkuntza kontuetan, baina aitortu behar dut zenbaitetan ikusten ditudan testuek, irakasleek berek eskuz idatziek nahiz liburuetan aurkitzen ditudanek, biziki kezkaturik uzten nautela. Kontua ez da ortografiarena edo morfologiarena, zerbait anitzez ere sakonagoa baizik.
‎Gauza ezaguna da esaldiak hizkuntza batetik bestera aldatzen direnean sortzen diren aldrebeskerien kontua. Baina aitortu behar dut adibide batzuek benetan barregura sortzen dutela. Ondoko hauek, esate baterako, Renoko hirian hartu nituen 1998ko uztailean, garraio publikoetako autobus batean, ea ulertzen dituzun:
‎Horregatik ez direla sartzen ahal sare publikoan, nahiz urteetan haiek izan ziren, arrazoi guztiarekin gainera, beti publifikazioa eskatzen ibili zirenak. Egia da, abertzale baten ikuspuntutik, aski gauza ona dela elkarte bat izatea, bere besoak Euskal Herri osora hedatzen dituena, baina aitortu behar dut eredu horrek dituen berrikuntza pedagogikoak aztertu nahi izan ditudan bakoitzean ez dudala aurkitu halako desberdintasun nabarmenik eskola publikoetan milaka irakaslek egiaz egunero egiten duten lanaren eta ikastoletan egiten den lanaren artean. Zer gertatzen da?
2003
‎Titulu kopurua bi puntutan jaitsi izana ez da berezkezkaga rria. Baina aitortu behar da produkzioaren maila altu horrek errealitate gordinagoak ezkuta ditzakeela. Aipatu dugu bat eta da edizio agente txiki asko egon ez balira, modu nabarmenean jaitsi zitekeela edizioa.
2004
‎–Orain beldurra ematen dit hau onartzeak –jarraitu zuen aitak–, baina aitortu behar dut lotsatu egin nintzela alemana izateaz. Eta herri honetan oso hedaturik zegoen lotsa sentimendu hura.
2005
‎Oinek huts egiten zidatela eta erreka ondoko harri batean pausatu behar izan nuela nire ezinegona. Hainbeste denbora ere ez zen lagunak ginela, baina aitortu behar dut Senpe zaharra zela, bertakoen artean, nirekin gehien lotu zena.
‎Ari zen zerbait hartzen gure umoretik haurtzaroa txanel batean kulunkatu gabe emana zuen dohakabe hark. Baina aitortu beharra dago lehorrean ere sortu izan direla marinel onak, nire sorterriko baforeetan kostako patroiak beti izan dira Galiziako bazterrekoak, Corme izeneko herrikoak hain zuzen, baina arrantzakoa laboraria izan da maiz, harrigarria da baserritarra izatea bizkorrena arraina non dabilen kausitzeko. Entzun izan dut aroa hodeietan irakurtzen usatua dela nekazarien begia, horrek egiten duela nagusi blankura atxemaiten, marinelak ez duela halako ñabarduretarako alkantzurik, izarrei beha zuela galdu...
2006
‎Hiri honen izena era askotara ikusiko duzue idatzita Iaca, Iacca, Jaca... aragoieraz izan ezik. Fablak 500 bat hiztun omen ditu Chacan bertan, baina aitortu behar dut, inoiz ez dudala inor aragoieraz hitz egiten topatu. Zaila da alderdi hauetan, gaztelania ez den beste hizkuntza bat dagoenik sumatzea.
‎instalazioaren funtzionamendu zuzenaz behin eta berriro arduratzen nintzen, eta baita ordezko bateriaren kargatzeaz ere. Baina aitortu behar dut Tetran bertan lo ez egiteko aholkuaren ingurukoez ahaztu nintzela. Ez lehenengo egunetan, ezta lehenengo asteetan ere, ziurrenik.
‎Artikulu honen hasieran, Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma aplikazio fasean indarrean jartzeko zer nolako ikasmaterialak eta testuliburuak liratekeen irudikatzeko saio bat dela aurreratzen nuen. Testuliburu horiek bete behar dituzten funtzioak, funtsean beste edonongo testuliburuk bete behar dituenen antzekoak dira; baina aitortu beharra dago ez dela batere ohikoa curriculum bat hezkuntzako gizarte eragileen ekimenez egitea, eta are gutxiago politikoki bi estatu eta hiru administraziotan antolatuta dagoen herri batentzat. Esperientzia berria litzateke eta, irudimenaz aparte, borondatea, ahalmena eta baliabideak dira adosten dugun curriculumari egokitzen zaizkion testuliburuak eta ikasmaterialak sortzeko eta plazaratzeko.
2007
‎Egia erran, Sabin da bere idazlanetan sobera garbitzalea eta ez arras gure gostukoa. Bainan aitortu behar dugu hari esker eskuarak ezagutu duela pitz aldi harrigarriena eta gure idazle multzo eder bat dugula Sabinen sailakoa, La, ttek, P.: Sabin Arana Goiri, Herria, 1965eko abenduaren 2a.
‎Horrek BEGen emisioetan duen eragina ez da nahitaez gure herrialdean landatuko bagenu baino hobea, ongarri gehiago genituzke eta uztak txikiagoak izango lirateke. Ez dago tokiko ekoizpenaren aurka, baina aitortu behar dugu garraioa ez dela gure elikagaien aztarna ekologikoaren zatirik garrantzitsuena. Zer iritzi duzu klima aldaketari buruzko Baliko goi bilerari buruz?
‎Euskararen egoera administratiboa hobea da Hirurak Baten eta Nafarroako eremu euskaldunean Ipar Euskal Herrian baino. Oso salatzekoa iruditzen zait Espainiako zentralismoa, baina aitortu behar da ezin dela Frantziakoarekin konparatu. Nori berea.
2008
‎–Begira, Squire, esan zuen Livesey doktoreak?, ez dut, oro har, fede handirik zure aurkikuntzetan; baina aitortu beharra daukat John Silver hori egokia iruditzen zaidala.
‎Lehiakortasuna zela eta, laster salerosketaren zurrunbiloan ikusi zuten beren burua. «Mundu horretan bizirik iraun nahi baduzu, beharrezkoa da enpresari bihurtzea, baina aitortu behar dut gure lanaren alde ezkorra dela».
‎Ni Iruñean bizi naiz, baina aitortu behar dut Bizkaiko kostaldea ikaragarri gustatzen zaidala.
‎Ez naiz Junkeraren jarraitzaile amorratua, baina aitortu behar dut gustukoak ditudala haren diskoak eta goraipatzekoa da egiten ari den lana, gure herri tradizio musikala berreskuratzen eta molde berrietara ekartzen eta inguruko beste kultura batzuekin uztartzen. Jakina, ilusio handiagoa egingo lidake euskaraz mintzatuko balitz, eta hurbilago sentituko nuke niregandik, baina bere kasuan garrantzi handiagoa ematen diot artistari pertsonari baino.
‎Aurten Ocho de Enero kalean gaude lehenengoz, baina aitortu behar dut heldu naizenean ez dudala ondo hartu. Aurreko urteotan Pablo Picasso kalean aritu gara fruta saltzaileak, eta gu behintzat oso gustura geunden han.
‎Ikuspegi partziala eta mugatua da irakurketa kontserbadorea, ez du errealitate soziala eta bere gatazkak politika publikoetara osoki aldatzeko helbururik, baina aitortu behar zaio sakoneko arazo bat identifikatzen duela, zehazki, kapitalismoaren eboluzio historikoan kontraesanak atzematea. Izan ere, finantza krisiak arazo geopolitiko bat islatzen du, inperio yankiaren gainbehera (eskubide sozialetan beherapenak, gerren luzatzea, zorpetze etengabea, finantzen kanpo dependentzia) eta potentzia berrien sendotzea.
2009
‎Ez dakit zenbat edizio daraman saio horrek, baina aitortu behar dut gehienez hamabost minutu edo eskaini diodala guztira. Ez dut zerikusirik mundu horrekin.
‎Eta hara non, bat batean, errege bati ohi zaion gisan mintzatu behar niri. Ez zitzaion aise gertatzen ari, baina aitortu behar moldatzen ari zela.
2010
‎Erosi hegazkin txartela eta zatoz zeure begiz ikustera. Noski, akats ugari ditu Txinak, eta ez naiz ni izango bere defendatzaile sutsua, baina aitortu behar dut oso gustura nagoela bertan. Jakina pribazioak, debekuak eta mugak daudela, eta herrialde guztietan bezala sekulako astakeriak gertatzen direla.
‎Gaur aurkitzen dizkiot arrazoizko esplikazioak han gertatutakoari, baina aitortu beharrean nago, halaber, zein baino zein sinetsiago geundela zeru puska bat geureganatu genuela eta halaxe sentitu ginela hirurok, Ama Birjinaren eskuinean bageunde bezala; handik aurrera, jakina, amaren eta doña Gertrudisen fedea sutsuago egin zen, eta fedearen suak are batago egin zituen, biak ere hezur eta mami bihurtu arte, ogi eta jaki; egun osoa pasatzen zuten arrosarioa errezatzen...
‎Gaur aurkitzen dizkiot arrazoizko esplikazioak han gertatutakoari, baina aitortu beharrean nago, halaber, zein baino zein sinetsiago geundela zeru puska bat geureganatu genuela eta halaxe sentitu ginela hirurok, Ama Birjinaren eskuinean bageunde bezala; handik aurrera, jakina, amaren eta doña Gertrudisen fedea sutsuago egin zen, eta fedearen suak are batago egin zituen, biak ere hezur eta mami bihurtu arte, ogi eta jaki; egun osoa pasatzen zuten arrosarioa errezatzen...
‎Hasieran deigarri gertatu zitzaidan, onerako; baina aitortu behar dut ilusio hutsa izan zela. Euskal gizartea errespetatzeaz eta autogobernuaz hasi zen hitz egiten; eta autogobernua mugatuz eta gizarteari galdetzea debekatuz amaitu du.
‎Nola hitz egiten dien seme alabei espainolez eta euskaraz, gure herriko euskaraz. Jaio zirenetik ezagutzen naute ume biek eta nirekin jator portatzen dira, baina aitortu behar dut gure harremana zertxobait hoztu dela herrira ez natorrenetik emazte ohiarekin.
2011
‎Zuzendaritzak ez al nau alpertzat hartuko!!! Lehen, saioa zen bezalakoa zelako lan asko egiten nuen, baina aitortu behar dut nire izaeragatik erritmo bizia gustuko dudala. Orain beste era batera lan egiten ikasten ari naiz.
‎Ez da gutxi, gero! Lanaldi osoko ikaste eta trukatze jardunaren ostean, iluntzero izan dira antzerki emanaldiak udal aretoan eta frontoian. Apirilaren 25ean Urki Muguruzaren Munstroa taularatu zen, baina aitortu behar dut seguruenik gauza interesgarri bat galdu nuela, lanaren gaia eta berau tratatzeko era kontuan izanda. Hurrengo egunean zinemak hartu zuen lekukoa. Sagarren denbora?, topaketek gizartearen kezkekin duten konpromisoa berretsiz.Hortik aurrera ikusitakoari errepasoa eginez, Dejabu konpainiaren Gure bide galduak laster estreinatuko da Oreretan, baina bitartean gauza ezinago landua eta ondo asmatua da, eta era harrigarri samurrean irudikatzen ditu 70etako urte ilun eta gogorrak, baserritik giro kaletarrera joandako neska baten bizipenetan.
‎Adierazgarri direlakoan, adibide batzuk hautatu ditut, xurga erraztasun hori egiaztatzeko baliagarriak. Baliteke adibide horiek aliritzira hartuak direla iruditzea norbaiti, baina aitortu behar dut hautapena ez dela egokiera hutsekoa izan. Tebeo irakurle aseezina izan naiz urte askoan, eta irakurketa horretan aurkitutako euskaldunen eta euskalduntasunaren agerraldi txundigarrieenen eta ia beti sasikoen erregistro, hautapen eta dekantazio bat dago proposatzen ditudan adibideen atzean.
‎Ez zait institutua ezer ere gustatzen, nahiz eta ikasketetan ondo ibili. Baina aitortu beharra daukat bertan gertatu zitzaidala orain arte gertatu zaidan nire bizitzako gauzarik ederrena.
‎Zutaz ere sarritan oroitu naiz. Baina aitortu behar dizut inoiz ez nuela ulertu Moby Dickekiko zure obsesio hori. Begira, Carla, azaldu zion gizonak, nik badakit nire patua idatzita dagoela marinel baten besoan dagoen tatuaje bat izanen balitz bezala, eta balea zuri horrekin lotuta dagoela.
‎– Ezta batere, baina aitortu behar dinat Anna Petrovna emakumezko protagonistari hire aurpegia jartzen niola tarteka: " Mundu honetan ezin fida gaitezke etsaiez, eta lagunez ere ez, itxuraz...".
‎– Nire jatorri humanista zaharkituak izango du akaso errua, Lazkano, baina aitortu beharra daukat oso zaila egiten zaidala hau ulertzea: Soto martiri bat izan da zure jendearentzat, eta zuk egin duzun hori, zuk egin duzun hori martiri bati egin dakiokeen okerrena da:
2012
‎Uda gainean dela, osasunarekin lotutako alorretako profesionalei sarri eskatzen dizkigute udari lotutako artikuluak; ez da nire kasua izan. Baina aitortu behar dut sasoi honi lotutako gaiak erraz ateratzen direla. Oraingoan udak dakartzan gorabeherak jorratu beharrean, bikotekidearekin azken ahaleginak; familiaren antolakuntzaren istiluak; oporrak batera edo nor bere aldetik egitea; egunero erabaki berriak hartu behar izatea, ikasturtearen errutina eta babesa apurtuz; beroak dakartzan gorputzen edertasuna agertzea; ardurarik ezak areagotzen duen lasaitasun eta, beharbada, berez desioa??, uda izango da gure aitzakia, aldaketa txiki batzuk proposatzeko. Gure bizitzan, lanean, kuadrillan, familian, zaletasunak partekatzen dugun taldean, etxean?
‎Denbora luzea daramagu hainbat biktimarekin harreman zuzenak lantzen, elkar ezagutzen eta konfiantza berri bat saretzen. Baina aitortu behar dugu lan zaila dela, biktima izendapen horren azpian pertsonak daudelako eta pertsonek oso modu ezberdinean bizi izan dutelako eta bizi dutelako beren errealitatea. Abian da Sorturen eratze prozesua.
‎Oraingoz, monopoloa fantasia fisikoen zerrendaren osagaia da. Baina aitortu behar da zerrenda horretan oso goian dagoela.
‎Memoria berria egiten ari nintzen. Baina aitortu behar dizut seme alabak etortzen zitzaizkidala maiz burura, baita bidean hil nuena ere. Hori batez ere.
‎Iritzi publikoaz denaz bezainbatean, azkenik, egia da tamalez, gizarte alemanak (txiletar, argentinar, frantsesak) benetan gutxi jakiten duela, jakin; eta dakientxoan ez du nahi izaten asko pentsatu, seguruenik beldur delako gehiago jakiteko. Baina aitortu beharra dago jakiten ahalegindu den Gurutze Gorriak ere oso gutxi jakin ahal izan zuela kontzentrazio kanpo naziez; aliatuen propaganda antinaziak, orobat, kontzentrazio kanpoen eta Holokaustoaren gaia ia ez zuen aintzat hartu: informazio zehatzik ez zuela ondoriozta liteke.
‎Ikusmina sortu zitzaidan, eta, ahotik nekez sartu ondoren, barrua handi samarra zuela ikusi nuen, alegia, nahikoa ni barruan zutik egoteko eta agian beste norbait ere bai. Baina aitortu behar dizut sartu baino bizkorrago irten nintzela, barrura begiratu, eta, erabat ilun zegoen arren, izaki baten bi begi zabal eta distiratsu ikusi nituenean. Deabruarenak edo gizonarenak ziren ez nekien, baina bi izar balira bezala keinu egiten zuten, leize zuloko sarreratik sartzen zen argi izpia haietan islatzen zenean.
‎Haren adimena hain argia zenez eta zentzumena hain zorrotza, oso gogoeta eta oharpen zuhurrak egiten zituen nik esandako guztiaz. Baina aitortu beharra dut, neure sorterri maiteaz, gure merkataritzaz, itsas eta lehorreko gerrateez, erlijio zismez eta Estatuko alderdiez gehiegitxo hitz egin ondoren, haren heziketako aurreiritziak hainbesteraino nagusitu zirenez, ezin izan zuela ebitatu bere eskuin eskuan hartu eta besteaz samur laztanduz, barre algara bizi baten ondoren, ea Whig ala Tory nintzen galdetzea.... Gero, Lehen Ministroarengana bihurtuz, bere atzean baitzeukan zain makulu zuriarekin?
‎Harridura eta alaitasun handiz hartu ninduten emazteak eta etxekoek, hiltzat jotzen baininduten seguru; baina aitortu beharra dut haiek ikusteak gorrotoz, nazkaz eta mespretxuz bakarrik bete ninduela, eta are gehiago haiekiko nuen lotura estua gogoratzean. Zeren eta, houyhnhnmen herrialdetik zoritxarrez deserriratu behar izan nuenetik, behartua nuen arren neure burua yahooen presentzia jasatera eta Don Pedro de Mendez ekin hitz egitera, halere nire oroimena eta irudimena beti zeuden houyhnhnm paregabe haien bertute eta gogoetaz beteak.
2013
‎Agian, berarekin kartzelan preso izandako kideren batek ezagutuko zukeen. Baina aitortu beharra zegoen Tomislav asko aldatu zela espetxetik atera zenetik. Urteek, edo bizitzak berak, ez zioten mesede egin.
‎Emakume gehienen gogoarentzat atseginak lirateke, zalantzarik gabe. Baina aitortu behar dut niretzat ez luketela inolako xarmarik izango. Nik liburu bat gurago nuke mila bider.
‎Kuadrillako batek etxea dauka Jakan eta hara joaten gara. Baina aitortu behar dut ez dela kapritxo merkea. Pistetara sartzeko sarrera oso garestia da, eta, lo egiteko lekua izango ez bagenu, askok genuke plan hori egin.
‎Batzuk ez dira bat etorriko autoreak erabili dauan ortografiaz. Baina autortu beharra izango dabe liburu eder eta itzulpen oso onaren aurrean aurkitzen dirala.
‎Ez daukat juzku txarra pentsamendu politikoaren ardatz. Sinetsia nago beti errezelotan ibiltzea fede gaiztoa besterik ez dela, ezinetsia nago hori ez dela pentsamendua, are gutiago politikoa, baina aitortu beharra daukat zain makurrenak hartzen nauela jende mota bat zenbait arazoz arduratuta ikusirik. Klase medikua herriaren osasunaz kezkatuta agertzea, esaterako, susmagarria egiten zait.
2014
‎Ezagutza horri jarraituta baliatzen dute sena. " Baina aitortu behar dut beti ez dugula asmatzen; batzuetan, bestelako azterketa batzuk egiten ditugu ordenagailuen bitartez". Gamiok ohartarazi duenez, auto kontzesionarioak zehaztuta dauka matxura mota bakoitza konpontzeko gutxi gorabehera behar duten denbora.
‎Besterik gabe desmaterializatu zen, zaratarik ere atera gabe. Ni beste guztiak bezain harrituta nengoen, baina aitortu behar dizut gertatu zenean «hauxe zen, beraz» bezalako zerbait pentsatu nuela. Bai, erakundea informatu genuen, nola ez.
‎Nire lagunartean oso ohikoak dira musikari autentikoak, sinzeroak edo umilak direnen goraipatzeak. Baina aitortu behar dut, niretzat, jokoetan dibertigarriena ez diren horiek identifikatzea dela. Batez ere, desenmaskaratzea.
‎Etxeberri Sarakoak jakin nahizko hidropesia aitatzenzuen eta ikhasteko egartsu ezin asesiatuzkoa, hots, ezin asezko egarria. Etxeberrikdio «jakin» eta «ikasi», eta hori informazioa da, eta informazioa pilatzeko egarri horihartzen du ahotan, hidropesia hori, eta ni ez naiz hona horren alde hitz egitera etorri, baina aitortu behar zaio Etxeberriri, edo eskertu behar zaio adieraztea egarri hori, jakin nahi hori, aseezina dela.
2015
‎Filmetako soinu bandak konposatzea ez da oso elikagai konpletoa musikariaren autoestimua asetzeko. Beti irudia azpimarratuz, askotan pelikularen giroa ez litzateke lortuko musika egokirik gabe, baina aitortu behar da ikuslea gehienetan ez dela horretaz jabetzen. Lan ezkutu, neketsu eta zaila egiten duten konpositoreek izan zuten omenaldi txiki bat, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, Donostiako Zinemaldiaren barruan.
‎Juan Mari altzairuzko hodiak egiten zituen enpresa batean kontulari hasi zenean, bere neurrira egindako lanpostua bilatu zuela pentsatu nuen, baina aitortu behar dut gaitasun handiko langilea zela eta, hizkuntzetarako erraztasuna zuenez, laster pasa zuten kanpo salmentako sailera. Nik haurrentzako arropa dendan jarraitzen nuen lanean, egoera bitxia nirea, ama berriei aholkuak ematen ibiltzea, guk ez baitugu haurrik izan.
‎Egongelara pasatu eta besaulkian esertzeko esan dit. Argazkitik banuen mutilaren ideia bat, baina aitortu beharra dut naturalean irabazten duten horietakoa dela. Aurkezpenak egin ditugu.
‎Nahiz eta bistakoa izan orduko desordena, pentsu dut zazpi urte haiek biziki garrantzitsuak izan zirela herrialdearentzat. Nafarroa hasi zen aldatzen, baina aitortu beharra dut ez genuela asmatu nekazaritza berrabiatzen. Ez baikeneuzkan ere[...] ahalmen kultural, politiko, ez eta finantziariorik ere aski.
‎" Unión Cívica Radical", ene Argentinako alderdiak sustengatzen du Macri, eta betidanik ene alderdia egiazko zentro ezkerrekoa izan da. Bainan aitortu behar dauzuet Argentinan ez duela muntarik ezkerreko ala eskuineko izateak, abertzale izatea baizik. Hortarako bide bakar bat bada:
2016
‎Psicowoman, 31 urteko psikologo bat, youtuber bilakatu da nerabeei sexualitatearen inguruko mezuak helarazteko helburuz. Baina aitortu beharra daukagu youtuber feminista horien eragina ez dela inoiz ere hain handia izango milaka harpidedun dituzte, ez milioika arrakasta eredu hegemonikoekin apurtzen dutelako hain zuzen ere.
‎Badin glamourra, badin Saint Germainen bizitzeko behar den estiloa. Eta ez dun nik orraztu dudalako, baina aitortu beharra zagon orain oso oso guapa dagoela, Mireille Mathieuk bezala ilea moztuta eta horiz tintatuta.
‎Nire estreinaldia auto gidari mo­duan. Baina aitortu behar dut hasiera batean ez zela hura nire ametsetako autoa, ezta nire ametsetako lana ere. «Herentziaz» jasoak ziren biak:
‎Ikuspegi kontua baino ez zen, ordea, beraiek jaso zuten eta bizi izan zuten garaiak ekarria, ezinbestean. Baina aitortu behar dut, urteak aurrera joan ahala, eta batez ere familia osatu eta gero, gurasoek esaten zizkidaten hitzek beste oihartzun bat hartu dutela nire bihotzean. Honekin ez dut esaten haien ideiekin bat egiten dudanik.
‎Eta ez naiz damutzen hartutako erabakiaz, jakina. Baina aitortu behar dut behin baino gehiagotan gogoratu naizela Luis San Narcisok esandako hitzekin, lanari dagokionez sasoi motelak izan ditudanean batez ere, izan zitezkeen gloriak amestuz.
‎Ezin izan duzu bete, ordea. Ezinezkoa al da zuretzat poemarik ez idaztea. Ez nuke esango ezinezkoa zaidanik, baina aitortu behar dut menpekotasun txiki bat badudala. Barruak husteko balio dit, erraietan korapilatzen zaizkidan kezkak askatzeko.
‎Beharrik Ameztoia ez da desagertu, beti bizirik da, zutik eta tente bere kaskoan, errotik berritua, ontsa ageri bide bazterrean, hor mendez mende iraun zutenen sinbolo bizia. Hemen amaitzen da oraingoz agoten memoria eta Ameztoikoen oroimena, baina aitortu behar dut lekukotasunak eta oroitzapenak iheskorrak direla. Nonbait badaiteke beste liburu baten egitekoa, alde batetik nituen dokumentu guziak ez baititut baliatu, baita hainbat artxibo gorde noizbait agertuko direlako.
‎Baginakien Mattin zenaren kezka zela bertsulari gazteak plazaratzea eta helburu berarekin ari da lanean hemengo elkartea. Hamabost bertsulari dira lehiatu xapelketa huntan bainan aitortu behar da ez duela Mattinen bertsuak mugatu kopuru hori. Bakarrik hola gertatu da izenak bildu direnean.
2017
‎Ezer zapuztu gabe spoiler hitza ingelesetik datorkigu, eta hitzen sustraia spoil da, alegia, hondatu edo zapuztu, esan dezakegu Telleria jaunaren lan honetan zerbait ikasiko dugula garagardoa ateratzeko moduez. Horretan ez dago perfekziorik, noski, eta, gainera, perfekzioa existituko balitz, faxista izango litzateke, baina aitortu behar dugu kaña on bat eskuratzea zaila izan daitekeela gure hiri eta herrietan. Lehenengo oztopoa garagardoa bera izaten da; bigarrena, upeletatik txorrotetaraino doazen hodien zikinkeria; eta, hirugarrena, birra ateratzen duen eskua.
‎Koaderno guztiak maitearen izenaz betetzen dituen gisan, Michèle Marineauren izena burutik kendu ezinik gelditu nintzen ni harrezkero. Hizkuntza Eskolan ere eman nuen izena, frantsesa ikasteko asmotan, baina aitortu beharra dut gutxi iraun nuela taldean, gaztetxoz bainengoen inguraturik, eta haien aurrerapen azkarraren aldean atzera eta barregarri geratzen bainintzen ni, 60 urtera bidean zihoan agurea. Gainera, bestelako ametsak egin arren, platonikoa izatera beharturik zegoen nire maitasuna:
‎Geure historia hurbilaren deskubrimendu hark piztu zituen niregan bestelako sentipenak ere. Lehen esan dut ez ginela, ni behintzat ez nintzela, Jontxuren bekaitz; ez gu baino garaiago eta galaiago zelako, ez gurea baino ama apainago eta dotoreagoa zuelako, ez gurea baino etxe handiago eta ederragoan bizi zelako; baina aitortu behar dut inbidia apur bat ematen zidala aitona borrokalari eta idealista hark, nire familian behintzat parekorik ez zuenak.
‎Gauza anitz, baina aitortu behar da lehenbiziko balletak doi bat ahulak zirela eta zorionez publikoa ez zela sobera zaila. Gero etorri dira Errusiatik eta Ekialdeko Europatik dantza talde batzuk bikainak eta horiekin publikoa zorroztu da, eta hortik landa kritikak ez dira hain onak izan.
‎Islan egindako hiru egonaldi luzeetan bazter asko ikusi dugu, jende askorekin hitz egin ere bai, eta horren lekuko dira liburuan zehar ikus daitezkeen argazkiak. Ez naiz inoiz argazkizale handia izan, baina aitortu behar zirrara ia orgasmikoak sentitu ditudala zenbait seinale erretratatzean.
‎Lurzoruaren labana ezagututa, saiatu naiz hipotesien munduan gabiltzala azpimarratzen eta baieztapen kategorikoetatik urruntzen, baina aitortu behar ez dela erraza. Eta badakit hemen esaten den hainbat gauza ez dela zuzena izango, laprast egingo nuela han ez bada hemen.
‎– Orain bakarrik nago hemen, baina aitortu behar dizut kanpin honetan badela interesatzen zaidan norbait –esan nion solasaldiaren une batean.
‎Egitate baliosa hori, nahiz berehala pasatzen diren bi urteak. Baina aitortu behar eramaiten dutenak badirela ere letxerien ordezkariak, eta hauetarik batzu hor daudela tente, aldatu gabeak, azkeneko hogoita hamar urte hauetan.
‎Ez gintuen arras arrotzak Belpommen argumentuak, baginakien pozoinak pozoin direla neurtzen ahal ez diren kantitatetan ere. Baina aitortu behar inarrosi gaituela, beldurtu ere gaituela.
‎Nun segurtatzen ahal azkenean laneko segida bat, lana denetan hoin xuhur delarik... Nork daki orai nun den autobusean kausitu gizon gaztea bainan aitortu behar dut barnea inarrosi dautala...
2018
‎Guantanamorako salatzen den gauza bera da. Badut errespetu handi bat lanean ari direnentzat, baina aitortu behar dut momentuko ez dela emaitzarik.
‎Bai, baina aitortu beharra dut nik egin dudan hautaketa interesatua izan dela; hain zuzen ere, nik kontatu nahi nuena kontatzeko aukeratu ditut obra horiek. Euskal Herriko artistek aspalditik egin izan dituzte gatazkarekin lotutako lanak, eta horiek modu interesgarrian proposatu dituzte, ikusleak bere kasa egin dezan berak nahi duen irakurketa.
‎Ez dakit, ez, baina aitortu beharra daukat aski dibertigarria gertatu zaidala neskame amorragarri hartaz oroitzea, zeina azkenerako gure neskamerik leialenetariko bat izan baitzen. Gutuneko beste pasarte batean, zera dio Kenton andereñoak:
‎Besterik gabe desmaterializatu zen, zaratarik ere atera gabe. Ni beste guztiak bezain harrituta nengoen, baina aitortu behar dizut gertatu zenean, hauxe zen, beraz, bezalako zerbait pentsatu nuela.
‎Markos atezainak Anguxtiax gaitzizena jarri zizunean ederto asmatu zuen, asmatu zuenez. Eta gu biok, goizero kafesnea elkarrekin hartzen genuelako, adiskideak ginela esatea larregi esatea dela uste dut, baina aitortu behar dut zu estimatzera iritsi nintzela. Ez da meritu handia.
‎–Oso estimu handitan daukat zure proposamena, baina aitortu behar dizut nik ez ditudala ezagutzen ikerketa polizialaren nondik eta norakoak, desenkusatu zen?; haiek lortu ez dutena neronek ez dut lortuko. Hiltzaile batzuk elkarrizketatu ditut, eta besterik ez.
‎Kontalariak esandako une haietan beretan egin ote zuen Battis Toberak zurrut? Seguru asko ez, inondik ere arrotzak xehetasun asko taxutu eta ehundu zituen bere komenientziara, baina aitortu beharra daukat zuzenxko ibili zela niri zegozkidanetan. Gainera, neuk ere ez al nuen neure kontakizunean berdintsu jokatu?
‎Jose Luis Amadoz. Idazleak ez ziren maila berekoak eta kalitatea ere ez, baina aitortu behar da oso lan duina egin zutela. Miguel Sanchez Ostiz bezalako goi mailako idazleak agertu ziren orrialdeotan, baita orduko kultur ekitaldietan ezinbestekoak ziren Jose Maria Perez Salazar, Miguel d’Ors, Salvador Muerza edo Ana Barrero ere.
‎Hondeamakinak 74 zuhaitz (54 bananondo eta 20 akazia) botatzen hasiak ziren, Udalak aginduta. Lurretik adar bat hartu nuen, oroigarri gisa, baina aitortu behar dut aspaldian galdu nuela. Hala ere, goiz hartako etsipenak hortxe dirau, barnean nonbait.
2019
‎Pena dut, Jone, zu ez zarelako gehiegi agertzen; egia da Ainarak komentatzen dituela zuk esandako kontu batzuk, baina oso oso gainetik egiten du hori. Baina aitortu behar da zuri igorritako gutunen bidez ederki jasotzen dela zuri dizun kariñoa eta, batez ere, primeran jarraitu ahal izan dudala zure lagunaren udazken bitxia. Ainarak uste zuen unibertsitatera joan beharrean baserrira joatea erabaki zuenean bertan aspertu egingo zela baina bizitzak mila buelta ematen ditu, idatzi dizun bezala:
‎Halaxe animatu nintzen lagun batzuekin 2013ko Bertso Txapelketa Nagusiko finalera joaten, han kantatu behar zuten bardoak apenas ezagutu gabe (Maialen Lujanbio izan ezik), finalaren mekanismoa eta egin behar zituzten ariketak ere ezagutu gabe, eta doinu asko lehenengo aldiz entzunez. Euskara ulertzeko gai nintzen, baina aitortu behar dut gauza askok ihes egiten zidatela… Baina berdin zion, traba guztiak desagertu ziren BECera sartu bezain laster. Izugarria izan zen dena!
‎Bazen antzerki talde bat, eta musika talde dezente, punkaren bueltakoak ia denak? Baina aitortu beharra daukat guk entseatu baino gehiago porroak erretzen genituela goiko futbol zelaitik behera jaisten zen aldapa horretan, dena zuhaitzez eta ezkutalekuz betea. Kuriosoa da nola ez ginen ezkutaleku onenetara joaten, esan nahi dut, nola ez ginen benetan urruti eta aurkitzeko ezinezko izango ziren mila zoko horietako batera joaten.
2020
‎Orduan dibertigarria iruditzen zitzaidan. Baina aitortu behar dut orain ekaitzak beldurra ematen didala. Aldiz, atsegin dut ilunpetan egotea.
‎Literatura futuristak, zientzia fikzioak, pertsona arruntak gure leihotik harago baino urrunago begiratzeko dute ahalmena eta, kasu honetan, asmatu dutela esan behar. Ez naiz ni zientzia fikzio zalea baina aitortu behar dut utopiaren eta distopiaren artean mugitzen diren egileak gai direla, errealismoaren begiradatik harago, etorkizuna irudikatzeko.
‎Eski pista zabaletan gora goaz. Hau ere bada mendia, baina aitortu behar det ez zaidala horrenbeste gustatzen: soka talde asko goaz elkarren segidan, eta, eskiatzaileak saihestu behar ditugu.
‎Presarik gabe lagunekin hitz egiteko aukera eman dit konfinamenduak. Audio eta bideo deiek ez daukate zerikusirik aurrez aurre egotearekin, eta eskerrak! Baina denak dauka bere alde ona. Taldeka egin ditut zenbait saiakera, baina aitortu behar det, hasierako barre eta txisteez harago, enautela bete. Nahiago ditut bakarkako elkarrizketak.
Baina aitortu behar da 51 urterekin 9a+ bat egiteak puntan zaudela erakusten duela.Ordu asko sartzen ditut eta mantentzen naiz. Eskaladan ez dut sumatu beheraldi garrantzitsurik; akaso nabaritzen dut ez naizela lehen bezala errekuperatzen, baina egunero eskalatzen eta entrenatzen jarraitzen dut topera.
‎" New Yorkeko eta Parisko goi bileren ondotik, Euskadi nazioarteko erreferentzia izan da konpromiso horretan. Europako Batasunak onartzen du eskualde aitzindarietako bat garela ekintza klimatikoan eta hazkunde ekonomiko jasangarrirako eredu bat dugula, ingurumenarekiko errespetuarekin bat datorrena[...] Benetan, aurrera egin behar dugu berotegi efektuko gasen isurketa murrizten, baina aitortu beharra dago garapen jasangarriagorako eredu bat garatzen egindako ahalegina".
‎Hori bai, Gary Cooper oso gustuko nuen. John Wayne ez horrenbeste, baina aitortu beharra daukat John Forden filmak zirela onenak.
‎Defentsa lan ona egin genuen. Neuk ere ondo bete nuen neurea, baina aitortu beharra daukat zutoinak lagun izan nituela, bi aldiz joan baitzen baloia zutoinera.
2021
‎Egia esan, Mâreden minikontsolari ekin baino lehenago halako joko txatxuetan etxetik at iragan ohi dituen ordu guztiak benetan aspergarria egiten zitzaizkidan, pena eta guzti ematen zidan nire adiskidea orain nagoen zoko baztertu honetan ezkutatuta eta bakar bakarrik irudikatzeak. Baina aitortu beharrean nago ez dela nik uste bezain aspergarria. Behin botoei gogoz ekin eta gero, eta batez ere jokoaren nondik norakoak ikasita, denbora zirimola modura joaten da inguratzen zaituen guzti guztia ahaztuz.
‎Madrilekoa bizipen izugarria izan zen guretzat, ordura arte ezagutzen ez genuen maila batean. baina aitortu behar dugu Euskal Herrian estreinaldi hari ez zitzaiola jaramon handirik egin, eta Madrilen, berriz, uste baino esanguratsuagoa izan zela.
‎«Uste dut erakutsi dugula gertuago gaudela goiko horiekin lehiatzetik, behekoekin lehiatzetik baino. Baina aitortu behar da, hala ere, Aularen kontrako bi neurketak merezita galdu genituela, eta hor egon da gakoa. Joko aldetik taldea oso ondo ikusi dut.
‎Gure proiektua udaletxean azaldu dugunean, egia esan, harrera nahiko ona izan du, baina aitortu beharra dago pedagogia nahikorik ez dugula egin. Ez baitugu lur zorua gure etxea eraikitzeko doan eskatzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia