Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 333

2000
‎Hasieran ez nuen ulertzen Ralphek nola utzi zituen botata bere lagunak, baina aitortu zidan ez zirela hain lagunak ere. Aste batzuk lehenago ezagutu zutela elkar, drogen aurkako talde horretan bolondres sartu zirenean.
2001
‎Hemen inork ez du ehunetik ehunean seguritatea bermatzerik, inork ez; ez hemen eta ez beste inon. Egingo dira ahalegin guztiak, baina aitor dezagun denok ezinezkoa dela ehuneko ehunean gizartearen seguritatea bermatzea. Beraz, hortik haratago doazen kritikak ez dira bidezkoak.
‎Hirurak dira zailak jorratzen, eta are zailagoak, aldabidearen hastapen honetan, baina aitortu behar dut autonomiarenean aurkitu dudala malkarrik gehien etazelairik gutxien.
‎ZANTAR BATZUK ZARIE, BETI GAUZAK KANDBIXATEN; ahotsak entzuten dituela dio eta kinka horretan dagoenean bere aitonarekin hitz egiten du, eta trikitixak laster aurkituko dituztela ziurtatzen dio; belar, fruitu eta sustrairik baizik ez du jaten eta sentsazio fisikoek –mina, plazera, beroa, hotza– ez dutela bere gorputzean eragiten uste du. Baina aitortzen dut liburu bat idazteak ez zuela honaino ekarri zaituen arazoa konponduko; beraz, honengandik ezer espero baduzu... Baina, tira, zuk zeuk ikusi, nik abisatu egin zaitut.
2002
‎Askok maite dute eta beste askok kritikatzen (neronek, besteren artean. Tristura sortzen baitit), baina aitortu behar zaio ikuskizun osoa dela, ia perfektua. Modan dago!
‎Banekien konplikazio asko ekarriko zizkidana, baina aitortu beharra daukat ez doakidala gaizki.
‎Ez naiz batere purista sentitzen hizkuntza kontuetan, baina aitortu behar dut zenbaitetan ikusten ditudan testuek, irakasleek berek eskuz idatziek nahiz liburuetan aurkitzen ditudanek, biziki kezkaturik uzten nautela. Kontua ez da ortografiarena edo morfologiarena, zerbait anitzez ere sakonagoa baizik.
‎Gauza ezaguna da esaldiak hizkuntza batetik bestera aldatzen direnean sortzen diren aldrebeskerien kontua. Baina aitortu behar dut adibide batzuek benetan barregura sortzen dutela. Ondoko hauek, esate baterako, Renoko hirian hartu nituen 1998ko uztailean, garraio publikoetako autobus batean, ea ulertzen dituzun:
‎Horregatik ez direla sartzen ahal sare publikoan, nahiz urteetan haiek izan ziren, arrazoi guztiarekin gainera, beti publifikazioa eskatzen ibili zirenak. Egia da, abertzale baten ikuspuntutik, aski gauza ona dela elkarte bat izatea, bere besoak Euskal Herri osora hedatzen dituena, baina aitortu behar dut eredu horrek dituen berrikuntza pedagogikoak aztertu nahi izan ditudan bakoitzean ez dudala aurkitu halako desberdintasun nabarmenik eskola publikoetan milaka irakaslek egiaz egunero egiten duten lanaren eta ikastoletan egiten den lanaren artean. Zer gertatzen da?
2003
‎Gerrostean, Txileko erbestean, gure Aita Justo Mari Mokoroa hasiko da, hango Euzkadi hilerokoan, euskal idazleen lorategia argitaratzen. (Zoritxarrez, ez dot nik lan hori ezagutzen; baina autortu dagidan, Aita Mokoroari zor deutsezala nire antologia bik euren zatirik ederrenetariko batzuk).
‎Politika lan funtsezko hori analizatzea eta deskribatzea maite zuen Michel de Certeauk baina aitortzen zuen gero bortizkeriak egin dezakeen hizkuntzaren desmitifikazioak bidea irekitzen diola bataila politiko egiazkoari, eta ez literario hutsari, horrek adierazten baitu beren ezberdintasuna defendatu eta bultzatzeagatik zanpatuak direnekin hartzen ditugula seriotan haien arrisku berak.
‎Baieztapen hori, egia izan arren, ez litzateke nahikoa izango krisi honek muturreraino sentsibilizatutako iritzi publikorako. Ez da legez kanpokoa, baina aitortu egin behar da Ura eta proteina hidrolizatuak haragikiei eranstea (ez haragi freskoari) ez da legez kanpokoa, FSAk azpimarratzen du, baldin eta gehigarri hori etiketan adierazten bada. Agentziak bere web orrian azaltzen duenez, ura haragi produktuari gehitzen zaio “berreraikitzeko” eta, ondorioz, uste baino handiagoa eta astunagoa ematen du, eta haragia garraiatzean behar baino gehiago lehortzea saihets dezake.
‎Halaber, dietak zenbait minbizirekin duen erlazioa azpimarratu zuen, kolon eta ondestekoarekin, esaterako, “horietan frogatuta dago zuntzak onura egiten duela tumore horiek garatzeko joera genetikoa geldiarazteko”. Elikagaien segurtasuna Elikagaien segurtasunari dagokionez, Rosario Martín Complutense Unibertsitateko Albaitaritza Fakultateko Nutrizio eta Bromatologia Saileko irakasleak adierazi zuen Espainia bezalako gizarte garatuetan gero eta handiagoak direla elikatze katearen gaineko kontrolak, baina aitortu zuen zero arriskua ez dela existitzen eta beti egon daitekeela elikadura krisi bat. “Elikagaiak inoiz baino seguruagoak dira gaur egun, nahiz eta ingurumena kutsatu, ezagutza zientifiko handiagoa baitago kontsumitzaileen osasuna babesteko”, esan zuen Martinek.
‎Titulu kopurua bi puntutan jaitsi izana ez da berezkezkaga rria. Baina aitortu behar da produkzioaren maila altu horrek errealitate gordinagoak ezkuta ditzakeela. Aipatu dugu bat eta da edizio agente txiki asko egon ez balira, modu nabarmenean jaitsi zitekeela edizioa.
‎Entzun duk, bada, horrexetara etorri nauk eta. Neu ere harritu egin ninduan Jaione lehenengo aldiz halako gauzak esaten hasi zitzaidanean, baina aitortzen diat zain egoten nintzela gero harekin noiz elkartuko. Hark zer berri kontatuko.
2004
‎–Orain beldurra ematen dit hau onartzeak –jarraitu zuen aitak–, baina aitortu behar dut lotsatu egin nintzela alemana izateaz. Eta herri honetan oso hedaturik zegoen lotsa sentimendu hura.
‎" Aitortzen dut Eneko ez dela orain dela urte batzuk Atotxan ezagutu genuena, partida osoa aguantatzeko gai zenean, eta horregatik lehen zatiko bukaera aldean edo bigarren zatian ateratzen duela entrenatzaileak, baina aitortzen dut, halaber, Anoetako zelaian sartu ahala, zeharo aldatzen dela ikusleon jarrera, Atotxan garai batean bezala, Eneko eta gure artean zirkuitu magnetiko bat sortuko balitz bezala, nondik, gutxien espero dugun momentuan, mila iratxo eta beste hainbat izaki fantastiko atera daitezkeen dantzan, jokaldi batean ez bada bestean... Eta Enekok baloia hartu, eta hurrengo segundoan inork ez du jakingo zer egingo duen, ez zer egin duen, guztiok aitortuko baitugu, partida amaituta gero, baloia futbol zelaitik desagertu zela istant hartan... baina ez, hantxe baitzegoen magoa baloiarekin berriro, ez lehengo tokian ordea, bizpahiru metro aurrerago baizik, atzelaria lurrean etzanda utzita..."
‎Noiznahi etortzen zitzaizkidan hitz haiek, bai: ...e, astro brasildarra bezala, ni ere gelako ahate itsusitzat hartu ninduten umetan ikaskideek, nintzelako; nik ere futbola festa bihurtzen nuen baloia hanketan nuenean, kazetariek egindako kronikak eta iruzkinak lekuko, ikusleen pozgarri; ni ez nintzen pattarrean ito, baina, bolada batean, maiz samar mozkortu izan nintzen, eta drogetan ere erori nintzen; nik ez nuen kontzentrazioetatik ihes egiten, baina aitortu izan nuen, behin edo behin, neure nortasuna, etorkizuna arriskuan jarriz; ni ere, bestalde, eskuin hegalean aritzen nintzen, eta zorte onekoa izan nintzen neure karrera profesionalean. Zorteak, ordea, ezin zezakeen luze iraun.
Baina aitortzen dut futbolariok ezin aspergarriagoak garela komunikabideen aurrean, ez gatzik eta ez piperrik. Badira salbuespenak, Clemente entrenatzailearena, esaterako.
‎Orobat gertatzen da bigarren printzipioarekin. Axioma bezala plazaratzen da, baina aitortu gabe hori dela, axioma bat ez besterik, hura ere ezin delako frogatu. Zientziak ezin dezake horrelakorik froga, zientziaren zereginetik eta ahalmenetik kanpo dagoenez gero.
2005
‎–Bai, baina aitortuko didak ni ere neure lekuan egon nintzela; bestela, auskalo?
‎Oinek huts egiten zidatela eta erreka ondoko harri batean pausatu behar izan nuela nire ezinegona. Hainbeste denbora ere ez zen lagunak ginela, baina aitortu behar dut Senpe zaharra zela, bertakoen artean, nirekin gehien lotu zena.
‎Ari zen zerbait hartzen gure umoretik haurtzaroa txanel batean kulunkatu gabe emana zuen dohakabe hark. Baina aitortu beharra dago lehorrean ere sortu izan direla marinel onak, nire sorterriko baforeetan kostako patroiak beti izan dira Galiziako bazterrekoak, Corme izeneko herrikoak hain zuzen, baina arrantzakoa laboraria izan da maiz, harrigarria da baserritarra izatea bizkorrena arraina non dabilen kausitzeko. Entzun izan dut aroa hodeietan irakurtzen usatua dela nekazarien begia, horrek egiten duela nagusi blankura atxemaiten, marinelak ez duela halako ñabarduretarako alkantzurik, izarrei beha zuela galdu...
2006
‎Hiri honen izena era askotara ikusiko duzue idatzita Iaca, Iacca, Jaca... aragoieraz izan ezik. Fablak 500 bat hiztun omen ditu Chacan bertan, baina aitortu behar dut, inoiz ez dudala inor aragoieraz hitz egiten topatu. Zaila da alderdi hauetan, gaztelania ez den beste hizkuntza bat dagoenik sumatzea.
‎J. L. Varela-k," Fernán Caballero y el Volksgeist" artikuluan, idazle horren" entusiasmo herderiano" az eta idazten du. Baina aitortzen du: " No hay datos concretos y tangibles que nos permitan afirmar la presencia directa de Herder; pero de Herder proceden los principios matrices que presiden su quehacer etnológico y algunos conceptos –el de singende Natur, por ejemplo [Natura kantaria] – sin los que no hubiera sido posible su costumbrismo" 77 Gehienetan holatsu argudiatu ohi da.
‎instalazioaren funtzionamendu zuzenaz behin eta berriro arduratzen nintzen, eta baita ordezko bateriaren kargatzeaz ere. Baina aitortu behar dut Tetran bertan lo ez egiteko aholkuaren ingurukoez ahaztu nintzela. Ez lehenengo egunetan, ezta lehenengo asteetan ere, ziurrenik.
‎Lotsa sorrarazten dit neure buruak, pentsatzen ari naizena pentsatzeagatik. Baina aitortu egin dizut noizbait, ezta?, barruan daramadana: zuri, Joni eta Aneri.
‎Artikulu honen hasieran, Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma aplikazio fasean indarrean jartzeko zer nolako ikasmaterialak eta testuliburuak liratekeen irudikatzeko saio bat dela aurreratzen nuen. Testuliburu horiek bete behar dituzten funtzioak, funtsean beste edonongo testuliburuk bete behar dituenen antzekoak dira; baina aitortu beharra dago ez dela batere ohikoa curriculum bat hezkuntzako gizarte eragileen ekimenez egitea, eta are gutxiago politikoki bi estatu eta hiru administraziotan antolatuta dagoen herri batentzat. Esperientzia berria litzateke eta, irudimenaz aparte, borondatea, ahalmena eta baliabideak dira adosten dugun curriculumari egokitzen zaizkion testuliburuak eta ikasmaterialak sortzeko eta plazaratzeko.
‎harekin nahastuko da, odolez kutsatuko da borroka irrikituan (me/ iama macesai)'. Halaxe segurtatzen dio Odiseok Telemako semeari, Atenaren eta haren aita Zeusen laguntza duela bere egitasmoa aurrera eramateko; baina aitortzen dio ez dakiela ez ote duten bilatu beste laguntzaren bat gogoan duen jukutria hain lazgarri eta handia burutzeko. Telemakok ez du zalantzarik, ordea, bi laguntzaile horien nahikotasunaz:
2007
‎Egia erran, Sabin da bere idazlanetan sobera garbitzalea eta ez arras gure gostukoa. Bainan aitortu behar dugu hari esker eskuarak ezagutu duela pitz aldi harrigarriena eta gure idazle multzo eder bat dugula Sabinen sailakoa, La, ttek, P.: Sabin Arana Goiri, Herria, 1965eko abenduaren 2a.
‎Lehenengo egunean aitortzen baduzu, gainerako lauretan lasai utziko zaitugu. Bigarren egunean lehenean baino gogorragoa izango da, baina aitortzen baduzu, hurrengo hiru egunetan lasai utziko zaitugu. Hirugarrena are gogorrago izango da, baina aitortzen baduzu, bi egun lasai egongo zara.
‎Bigarren egunean lehenean baino gogorragoa izango da, baina aitortzen baduzu, hurrengo hiru egunetan lasai utziko zaitugu. Hirugarrena are gogorrago izango da, baina aitortzen baduzu, bi egun lasai egongo zara. Baina jakin ezazu hemen kristo guztiak aitortzen duela (Agirre, 2004:
‎Horrek BEGen emisioetan duen eragina ez da nahitaez gure herrialdean landatuko bagenu baino hobea, ongarri gehiago genituzke eta uztak txikiagoak izango lirateke. Ez dago tokiko ekoizpenaren aurka, baina aitortu behar dugu garraioa ez dela gure elikagaien aztarna ekologikoaren zatirik garrantzitsuena. Zer iritzi duzu klima aldaketari buruzko Baliko goi bilerari buruz?
‎Euskararen egoera administratiboa hobea da Hirurak Baten eta Nafarroako eremu euskaldunean Ipar Euskal Herrian baino. Oso salatzekoa iruditzen zait Espainiako zentralismoa, baina aitortu behar da ezin dela Frantziakoarekin konparatu. Nori berea.
‎Auziko txostena irakurtuz, ohartzen gira Olatek berak xehetasun gutti eman zuela, dudarik gabe beldurrez horregatik irriskuak hartzen zituela, bainan aitortu zuen, egia edo ez," ez nuen nahi nik hortaratu, Maddik nau enganatu", eta" zertako ez duzu errefusatu" galdegin ziolarik jujeak," ez nakien zertan nintzen eta nun nintzen.." errantzun omen zuen. Bainan, beherago, eiherazainaren lekukotasuna agertzen da berriz eta harek dio" Olatek du Maddi enganatu, hori ez bazuen egiten, berak ere etxe hartarik kanpoa zuken, eta norat joanen zen?".
2008
‎Ni ez nator guztiz bat horrekin, baina aitortzen dut kostatzen zaiela erregistro batzuetara aldatzea, komunikazio esperientzia gutxiago baitute, ikasten ari direnez.
‎–Begira, Squire, esan zuen Livesey doktoreak?, ez dut, oro har, fede handirik zure aurkikuntzetan; baina aitortu beharra daukat John Silver hori egokia iruditzen zaidala.
‎Nola iritsi dira honaino. Errege Egunean negar egiten duten begiak ditut, baina aitortzen dut gustukoa dudala min hau.
‎Entitate horiek 879.263 milioi euro eman zituzten irailera arte, 2007ko hilabete beraren amaieran baino 65.631 milioi gehiago. Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioko (CECA) lehendakari Juan Ramón Quintásek ziurtatu zuen kutxek %6ko berankortasuna jasan dezaketela mozkinak kaltetu gabe eta beren hornidura orokorren koltxoia ukitu gabe, baina aitortu zuen entitate horien berandutze tasa %5, 5ekoa izango dela 2009an. CECAren arabera, kutxek %6ko berankortasuna jasan dezakete mozkinak kaltetu gabe.
‎Lehiakortasuna zela eta, laster salerosketaren zurrunbiloan ikusi zuten beren burua. «Mundu horretan bizirik iraun nahi baduzu, beharrezkoa da enpresari bihurtzea, baina aitortu behar dut gure lanaren alde ezkorra dela».
‎Ni Iruñean bizi naiz, baina aitortu behar dut Bizkaiko kostaldea ikaragarri gustatzen zaidala.
‎Ez naiz Junkeraren jarraitzaile amorratua, baina aitortu behar dut gustukoak ditudala haren diskoak eta goraipatzekoa da egiten ari den lana, gure herri tradizio musikala berreskuratzen eta molde berrietara ekartzen eta inguruko beste kultura batzuekin uztartzen. Jakina, ilusio handiagoa egingo lidake euskaraz mintzatuko balitz, eta hurbilago sentituko nuke niregandik, baina bere kasuan garrantzi handiagoa ematen diot artistari pertsonari baino.
‎Aurten Ocho de Enero kalean gaude lehenengoz, baina aitortu behar dut heldu naizenean ez dudala ondo hartu. Aurreko urteotan Pablo Picasso kalean aritu gara fruta saltzaileak, eta gu behintzat oso gustura geunden han.
‎Ikuspegi partziala eta mugatua da irakurketa kontserbadorea, ez du errealitate soziala eta bere gatazkak politika publikoetara osoki aldatzeko helbururik, baina aitortu behar zaio sakoneko arazo bat identifikatzen duela, zehazki, kapitalismoaren eboluzio historikoan kontraesanak atzematea. Izan ere, finantza krisiak arazo geopolitiko bat islatzen du, inperio yankiaren gainbehera (eskubide sozialetan beherapenak, gerren luzatzea, zorpetze etengabea, finantzen kanpo dependentzia) eta potentzia berrien sendotzea.
‎Etorkizunean fusioa gauzatuko den zalantzarik ez du Urkulluk, baina «zoritxarrez» egoera ekonomiko kaskarragoan izango dela esan du. Bozketa publikoa izan balitz emaitza ezberdina izango al zen galdetuta, ez dakiela erantzun du, baina aitortu du askotan boto isilarekin norbere beldurrak ezkutatu egiten direla. Bi kutxek ez bat egitea «jipoia» izan dela EAJrentzat aitortu du EBBko presidenteak.
‎Lanak eta prestaketa aldaketak fruitu onak emango dizkiola uste du Eulatek, baina aitortu du txapelketa bati bakarrik begira aritzea ez dela samurra. Luze egiten da, prestaketa urrundik dator eta jokatuko duzun ez jakiteak ez du errazago bihurtzen.
‎Joanes Haritxene jaun auzapezari galdetua zaio egitea albiste horren agerpena. Auzapeza tauletaratu denean, paper hori eskuan hartuz egin du hitzaldi ttipi hau: Entzule onak, ez dakit ene pentsamolde bereko zareten ordu honetan bainan aitortzen dut ez nukela epai mahaiko jujari izan nahi, gure bost kantarieri pundu kopuru berdinak eman bainezaizkiete. Hala ere, eskertu behar ditugu, bai gure kantariak, bainan ere epai mahaikoak, hauen ezagutza xorrotxek argitaratu baitituzte eta berexi puntu onetan hobeak.
2009
‎Lisboako Itunak esperantza sortzen dio Brezigarri, baina aitortzen du 2009a ez dela garairik onena hizkuntza kontuez aritzeko. Nazioartea ez dago hizkuntza gutxituez kezkatzeko, krisia dago guztien gogoan.
‎Bai Udala eta baita arkitektoak ere erabakiaren zain daude. Hermanos Larreina arkitektoek aldizkari honi azaldu diote duela hilabete batzuk Jaurlaritza interesaturik agertu zela proiektuarekin, baina aitortzen dute Lakuako exekutiboak momentu honetan beste lehentasun batzuk izan ditzakeela. Hala ere, beraien ustez krisi garaietan, hain preseski, posible da horrelako proiektu sendoak aurkeztea.
‎Ez dakit zenbat edizio daraman saio horrek, baina aitortu behar dut gehienez hamabost minutu edo eskaini diodala guztira. Ez dut zerikusirik mundu horrekin.
‎Lur-zati bion arteko banaketa udaletxetik elizara doan errepidea erabiliz egin izan zen garai baten. Hori ez da banaketa zuzena lekuko zaharrenen iritziz; baina aitortzen dute elizako bidetik Markaidetarantz Ergoien eta beste guztiari Erbera deitzeko joera zabaldu zela sasoi baten, gaztetxoen artean batez ere. Hala, eliza bera ere Erberakoa zela aldarrikatzen zuten azkeneko alderdi honetakoek.
‎Krisi kontuak tarteko, gaur zabaldu ditu ateak ARCO arte garaikideko feria ezagunak Madrilen. Ez dugu beherapenik egingo adierazi dute saltzaileek, baina aitortu dute prezioak estutzen saiatuko direla, erosleei ahalik eta erraztasun handienak eskainiz. Mundu osoko artista andanak parte hartuko du Arcon, eta horien artean Francis Bacon izanen da estimatuena.
‎Espainiako gobernuburuak erantzun dio datu hori ez dela benetakoa, baina aitortu du Espainia dela lanpostu gehien suntsitzen dituen estatua eurogunean.
‎Nola lortzen dute balioek balio guztiz objektibo hori( baina aitortuak dituenarentzat bakarrik halakoa!), kontzientzia subjektiboaren gainetiko, kanpotikoa?, hots, gure jokaeraren determinatzaileak izateko ahala, gure jardunaren motibatzaileak, kausak, eta arauemaileak izaterainokoa. Berriro esan, aurretik geure hautu eta aitortza suposatzen baldin bada bakarrik eta hala bakarrik; orduan soilik baitute errealitate objektibo hori (Jainkoaren oso antzera!), baina orduan objektibitate bat halako zinki oinarrigina, non ere beraiek oinarritzen baitute gizon emakume ororen nortasuna, eta berdin ordena sozial publikoa.
‎Jada zutik,, ikusi arte? edo ezin eta, absurdoa izango zen, badaki nola pentsatzen dudan, baina aitortzen dut, momentuan horixe esateko gogo itsu bat neukan, ez dakit nola?, zerbait esan behar eta,, badakizu, esan nion nolabait, ezin asmatuz, ez zitzaidan ezer otutzen, esan behar niokeela uste nuen erakoa:
‎Azkenean aitortu egin ziolako. Biak ordurako hilda zeuden, berandu zen, baina aitortu egin zion, dozenaka postalen bidez.
‎Eta hara non, bat batean, errege bati ohi zaion gisan mintzatu behar niri. Ez zitzaion aise gertatzen ari, baina aitortu behar moldatzen ari zela.
‎Senatuan agertu zenean, esan zuen “autonomia erkidegoekin lan egingo dugula gizarte babesa handitzeko hitzarmen formula bat bilatzeko”. Espainian, 2,6 milioi langabe daude Estatuak ordaintzen duen estaldurak babesten dituenak Corbachoren arabera, Estatuaren eskumenekoak diren politika pasiboek, hau da, langabezia estaldurak (kotizaziokoa, laguntzakoa eta gizarteratzeko errenta aktiboa) bere horretan iraun behar du, baina aitortu du beharrezkoa dela diru sarrerarik ez duten langabeei laguntzea, eta proposatu du babes berria gizarte soldataren edo gizarte errentaren bidez (komunitateen erantzukizunaren bidez) izan dadila, eta horren finantzaketa negoziazio mahai zabal batean eztabaidatu eta adostu litzatekeela. Corbachok badaki zailtasun administratiboak, teknikoak eta era askotakoak dituela bere proiektua abian jartzeko.
‎Hiri polita, lasaia eta jende atsegina topatu du Donostian. Eguraldi ona gauza gehiago egiteko eta Gipuzkoa hobeto ezagutzeko baliatu nahi ditu, baina aitortu du futbola dela bere ardura nagusia. Realean buru belarri sartuta badago ere, ez dio begirik kentzen Vila reali, bere eskubideak dituen taldeari.
‎Lehen bi partidek, beraz, ez dute bere iritzia aldatu, baina aitortzen du Rayoren aurkako porrota kolpea izan dela. –Pertsonalki, pena handia eman zidan.
‎Turkiako Gobernuak abiarazitako prozesuaren harira itxaropenari eutsi nahi duela dio, gerra amaitu eta kurduek dagozkien eskubideak lor ditzaten. Baina aitortzen du unea oso larria dela. Abdula Ocalan buruzagi kurduaren abokatua ere bada Akbas.
‎Emaitzak ikusita, txertoa beste talde batzuri eskaintzeko aukera aztertzen ari dira orain, Bengoaren hitzetan. Sailburuaren ustez, dena dela, txertatze maila hori oso balekoa da, baina aitortu du agian ez dutela oinarrizko zerbitzuetako langileengan behar adinako ahalegina egin. Orain arte, 377.450 dosi jaso ditu Osasun Sailak, eta erreserba estrategiko gisa gordetzen dituztela esan du Bengoak.
2010
‎Independentziaz hitz egiten du, herritarrek hartara derrigortu dituztelako alderdiak, baina aitortu du independentziak baino gehiago nortasunaren kulturak eta hizkuntzak kezkatzen duela. Masek argi utzi du ez dagoela hizkuntza eta gisako gaiak alde batera uzteko prest, ezta eskubideak urra daitezen uzteko ere.
‎Erosi hegazkin txartela eta zatoz zeure begiz ikustera. Noski, akats ugari ditu Txinak, eta ez naiz ni izango bere defendatzaile sutsua, baina aitortu behar dut oso gustura nagoela bertan. Jakina pribazioak, debekuak eta mugak daudela, eta herrialde guztietan bezala sekulako astakeriak gertatzen direla.
‎ohiturek eta, ohituraren ohituraz, bigarren izaera bat osa dezaketela, jatorrizkoa eta berezkoa estal dezaketena eta ordezka: nirea beste kasu bat da, nik uste, baina aitortzen dut ederki profitatu nuela bigarren izaera hura, etxekoen baldintzarik gabeko laguntza eta babesa, jatorrizkoa gizentzeko; eta, originaltasuna bazterreko altxorra zen neurrian, bazterra bilatzen nuen, jakina, hortik, beharbada, nire bakardaderako joera?, nahiz eta nire bakardade ustezko hark bakardadetik gutxi zuen, nik bai bainekien begi asko eta asko nituela neuri begira, baita begiratzen ez zidatenean ere?
‎Ez baikara ez dinosauro baten fosila ez anbarean harrapatutako inurria baino gehiago, hezur haragiak apaintzera etengabe saiatzen bagara ere, orain sama ingurua zilarrezko lepoko baten zamagune bihurtuz, orain kopetan urrezko diadema bat ipiniz? Orbetarrak ginen, eta harro geunden orbetar izateaz; aitak fabrika bat eraiki zuen ezerezetik, eta harro geunden horretaz; amak Villalbako markesa anderearekin harreman estuak zituen, eta harro geunden horretaz; aita beti ikusten genuen buruzut, amak soinekorik deigarrienak janzten zituen, eta harro geunden horretaz; baina aitor dezagun behingoz kaka ere ederki egiten genuela, eta kaka guretzat, Gabino!
‎Gaur aurkitzen dizkiot arrazoizko esplikazioak han gertatutakoari, baina aitortu beharrean nago, halaber, zein baino zein sinetsiago geundela zeru puska bat geureganatu genuela eta halaxe sentitu ginela hirurok, Ama Birjinaren eskuinean bageunde bezala; handik aurrera, jakina, amaren eta doña Gertrudisen fedea sutsuago egin zen, eta fedearen suak are batago egin zituen, biak ere hezur eta mami bihurtu arte, ogi eta jaki; egun osoa pasatzen zuten arrosarioa errezatzen...
‎Gaur aurkitzen dizkiot arrazoizko esplikazioak han gertatutakoari, baina aitortu beharrean nago, halaber, zein baino zein sinetsiago geundela zeru puska bat geureganatu genuela eta halaxe sentitu ginela hirurok, Ama Birjinaren eskuinean bageunde bezala; handik aurrera, jakina, amaren eta doña Gertrudisen fedea sutsuago egin zen, eta fedearen suak are batago egin zituen, biak ere hezur eta mami bihurtu arte, ogi eta jaki; egun osoa pasatzen zuten arrosarioa errezatzen...
‎Ez dakit nork esan zuen —autore klasikoren batek behar zuen— ohiturek eta, ohituraren ohituraz, bigarren izaera bat osa dezaketela, jatorrizkoa eta berezkoa estal dezaketena eta ordezka: nirea beste kasu bat da, nik uste, baina aitortzen dut ederki profitatu nuela bigarren izaera hura —etxekoen baldintzarik gabeko laguntza eta babesa— jatorrizkoa gizentzeko; eta, originaltasuna bazterreko altxorra zen neurrian, bazterra bilatzen nuen, jakina —hortik, beharbada, nire bakardaderako joera—, nahiz eta nire bakardade ustezko hark bakardadetik gutxi zuen, nik bai bainekien begi asko eta asko nituela neuri ... etxekoek oinak lurrean zituzten; bada, nik zeruan izango nituen; anai arrebek, oherakoan, esaten zuten:
‎Ez baikara ez dinosauro baten fosila ez anbarean harrapatutako inurria baino gehiago, hezur haragiak apaintzera etengabe saiatzen bagara ere, orain sama ingurua zilarrezko lepoko baten zamagune bihurtuz, orain kopetan urrezko diadema bat ipiniz... Orbetarrak ginen, eta harro geunden orbetar izateaz; aitak fabrika bat eraiki zuen ezerezetik, eta harro geunden horretaz; amak Villalbako markesa anderearekin harreman estuak zituen, eta harro geunden horretaz; aita beti ikusten genuen buruzut, amak soinekorik deigarrienak janzten zituen, eta harro geunden horretaz; baina aitor dezagun behingoz kaka ere ederki egiten genuela, eta kaka guretzat, Gabino!
‎Hasieran deigarri gertatu zitzaidan, onerako; baina aitortu behar dut ilusio hutsa izan zela. Euskal gizartea errespetatzeaz eta autogobernuaz hasi zen hitz egiten; eta autogobernua mugatuz eta gizarteari galdetzea debekatuz amaitu du.
‎Ordu batzuk lehenago, Euskadin, EAJ PNVk" oso garrantzitsutzat" jo zuen su etena. Oso garrantzitsutzat jo zuen ETAk bere kabuz erabaki izana indarkeriari mugarik gabeko amaiera ematea; baina aitortzen zuen ez zela batere bide erraza izango, eta indar politiko eta sozialei dei egin zien" pauso erabakigarriak" ematera, guztiei zegokielako ekimen hartatik behin betiko irtenbidea sortzea.
‎Irantzu, mintzen nau horrela hitz egiteak, baina aitortu egia behingoz. Zuen kanpaina eta plan estrategiko horien bitartez, nor nahi izaten duzue bene benetan konbentzitu:
‎Nola hitz egiten dien seme alabei espainolez eta euskaraz, gure herriko euskaraz. Jaio zirenetik ezagutzen naute ume biek eta nirekin jator portatzen dira, baina aitortu behar dut gure harremana zertxobait hoztu dela herrira ez natorrenetik emazte ohiarekin.
‎Erituak gaituzte, eritzen gara istorio hauekin, gure buruaz beste eginik errateko maneran (sentsu literalean), erituak ezin gehiago herrituz, eta errituz gure nor edo tasun minak merke merkea konpentsatzen harrapatuak. Besterik ezinez diogu baina aitor dezagun, besterik ezinez bezainbat bestela ezin imajinatuz dela ele egokia.
2011
‎Zuzendaritzak ez al nau alpertzat hartuko!!! Lehen, saioa zen bezalakoa zelako lan asko egiten nuen, baina aitortu behar dut nire izaeragatik erritmo bizia gustuko dudala. Orain beste era batera lan egiten ikasten ari naiz.
‎Zehazki, hegazkin gehiago eskatu ditu, bonbardaketa «zehatzagoak» egin ahal izateko. Anders Fogh Rasmussen idazkari nagusiak erran du aliantzako kideek eskari hori beteko duten «konfiantza» duela, baina aitortu du oraingoz ez duela inoren konpromisorik lortu. Hala ere, Rasmussenek adierazi du NATOk «beharrezko baliabide guztiak» jarriko dituela «zibilak babesteko», eta Muammar Gaddafiren erregimenak horiek arriskuan jarri bitartean, aliantzak erasoekin segituko duela ziurtatu du.NATOko kide diren herrialdeetako Atzerri ministroek Libiako operazioari buruzko bilera hasi zuten atzo Berlinen, gaur bukatuko dute?.
‎Ez da gutxi, gero! Lanaldi osoko ikaste eta trukatze jardunaren ostean, iluntzero izan dira antzerki emanaldiak udal aretoan eta frontoian. Apirilaren 25ean Urki Muguruzaren Munstroa taularatu zen, baina aitortu behar dut seguruenik gauza interesgarri bat galdu nuela, lanaren gaia eta berau tratatzeko era kontuan izanda. Hurrengo egunean zinemak hartu zuen lekukoa. Sagarren denbora?, topaketek gizartearen kezkekin duten konpromisoa berretsiz.Hortik aurrera ikusitakoari errepasoa eginez, Dejabu konpainiaren Gure bide galduak laster estreinatuko da Oreretan, baina bitartean gauza ezinago landua eta ondo asmatua da, eta era harrigarri samurrean irudikatzen ditu 70etako urte ilun eta gogorrak, baserritik giro kaletarrera joandako neska baten bizipenetan.
‎Baina gaurko Sakoneta eleberriaren ildotik dator agian lekuz kanpoko aitorpen hau. Aukera izan genuen, izan ere, ataltxoka irakurtzeko nobela hau egilearen blogean; baina aitortu nahi dut ezgauza sentitu nintzela ni zatiz zati leitzen jarraitzeko. Hiruzpalau ataltxo irakurri eta utzi nion.
‎Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak esan du ezker abertzaleari asko eskatu behar zaiola legezkoa izan nahi badu, baina aitortu du abertzale erradikalen munduak inoiz esan ez dituen gauzak esan dituela eta indarkeria errefusatu izana oso positiboa dela.
‎Iñigo Urkullu EAJko liderrak egindako oharpenen gainean, Bilduren zerrenden inpugnazioa Gobernuarekin duen harremanean oso presente izango duela, alegia, ministroak balorazioa egitea ekidin du, baina aitortu du atzo (igandea) Urkullurekin hitz egin zuela beti entzuten duelako esaten duena.Atzo Iñigo Urkullurekin hitz egin nuen azken egunetan komunikabideen bitartez hitz egin genuelako. Elkarrizketa zuzena eta interesgarria izan zen.
‎Arabako Aldundiari dagokionez, Basagoitik esan du ez dutela galdutzat ematen erakundea, baina aitortu du EBren botoak oso garrantzitsuak izango direla Javier de Andresek (PP) ahaldun nagusi izateko aukerak dituen ala ez jakiteko.
‎Indar politiko eta sozialekin akordioetara iristen saiatuko omen da lehendakaria, baina aitortu du hauteskundeak gertu egoteak zaildu egiten duela irizpide partekatuak eskatzen dituzten erabakiak hartzea.
‎Nahiago ditugu sarri aitzakia merke ere badiren arau hertsi autoinposatuak, gaizki ulertu interesatuak, muga diren isilune inplizituak, askatasuna modu hertsakorrean lausotzen duten eremu lasaigarriak. Kateek pisatu egiten dute, baina aitor dezagun: konpainia ere egiten dute.
‎Adierazgarri direlakoan, adibide batzuk hautatu ditut, xurga erraztasun hori egiaztatzeko baliagarriak. Baliteke adibide horiek aliritzira hartuak direla iruditzea norbaiti, baina aitortu behar dut hautapena ez dela egokiera hutsekoa izan. Tebeo irakurle aseezina izan naiz urte askoan, eta irakurketa horretan aurkitutako euskaldunen eta euskalduntasunaren agerraldi txundigarrieenen eta ia beti sasikoen erregistro, hautapen eta dekantazio bat dago proposatzen ditudan adibideen atzean.
‎Txikia izan arren, iraultza handia izan nahi dute.’ Mikroalgak erregai ekologikoen, dieta zaintzen eta minbiziaren aurka borrokatzen lagunduko luketen elikagaien edo karbono dioxidoa (CO2) xurgatu eta klima aldaketa arinduko luketen sistemen oinarria izan litezke. Hainbat ikertzaile eta enpresa ari dira lanean eskala handiko garapen komertziala lortzeko, baina aitortu dute hobetu egin behar dutela produktu horiek kontsumitzaileengana irits daitezen.
‎Alemaniak 587 kilo zabor birziklatzen ditu pertsonako eta urteko, eta txipriotek 778 kilo sortzen dituzte eta %86 zabortegira bidaltzen dute. Europar Batasuneko erakundeak gero eta zorrotzagoak dira Europa birziklatzeko gizarte bihurtzeko, baina aitortu dute oraindik lan asko dagoela egiteko.
‎Ez zait institutua ezer ere gustatzen, nahiz eta ikasketetan ondo ibili. Baina aitortu beharra daukat bertan gertatu zitzaidala orain arte gertatu zaidan nire bizitzako gauzarik ederrena.
‎Gaztelaniaz da" morir es la costumbre". Zuek ikasi zenuten, esaten die hildakoei, bizi nahi zenuten, zineten herri hauetakoak, bazenuten zuen sorlekua, zuen etxea, zuen lana, zuen familia, zuen maitasunak, zuen ametsak, zuen desirak... baina gerra batera eraman zintuzteten eta hil zineten, eta ziurrenik, hil baino lehentxeago jakin zenuten denok dakiguna baina aitortzen ez duguna, heriotza edo hiltzea usadio bat dela. " Morir es la costumbre".
‎Zutaz ere sarritan oroitu naiz. Baina aitortu behar dizut inoiz ez nuela ulertu Moby Dickekiko zure obsesio hori. Begira, Carla, azaldu zion gizonak, nik badakit nire patua idatzita dagoela marinel baten besoan dagoen tatuaje bat izanen balitz bezala, eta balea zuri horrekin lotuta dagoela.
‎– Ezta batere, baina aitortu behar dinat Anna Petrovna emakumezko protagonistari hire aurpegia jartzen niola tarteka: " Mundu honetan ezin fida gaitezke etsaiez, eta lagunez ere ez, itxuraz...".
‎Idoiak ezin izan zuen tranpa batean erortzen ari ote zen sentipena saihestu. Ikaragarri gustatu zitzaion eleberria, baina aitortzeko beldur zen. Zeharka erantzutea erabaki zuen, atzera egiteko zirrikitu bat utziz.
‎– Nire jatorri humanista zaharkituak izango du akaso errua, Lazkano, baina aitortu beharra daukat oso zaila egiten zaidala hau ulertzea: Soto martiri bat izan da zure jendearentzat, eta zuk egin duzun hori, zuk egin duzun hori martiri bati egin dakiokeen okerrena da:
2012
‎Buruzagi arabiarrentzako mezua dira erasoak, Irak ez dela bertara joateko bezain segurua adierazteko», Hussein Xadhan al Aboudi Karbalako kontseilu probintzialeko kideak esan duenez. Irakeko Gobernuak berretsi du armada gai dela goi bilerarako segurtasuna bermatzeko, baina aitortu du Bagdad erabat itxi duela horretarako. Herrialdeko armada, hain zuzen, alerta egoeran dago egunotan datorren asteko bilera dela eta.
‎Intsumisiorik ez Madrildik etorritako murrizketa sortaren aurka azaldu da Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Ongizate estatuaren alde egingo duela adierazi du, baina aitortu du Espainiako Gobernuaren neurriak ezarriko dituela: «Eusko Jaurlaritza ez da intsumisoa izango.
‎Uda gainean dela, osasunarekin lotutako alorretako profesionalei sarri eskatzen dizkigute udari lotutako artikuluak; ez da nire kasua izan. Baina aitortu behar dut sasoi honi lotutako gaiak erraz ateratzen direla. Oraingoan udak dakartzan gorabeherak jorratu beharrean, bikotekidearekin azken ahaleginak; familiaren antolakuntzaren istiluak; oporrak batera edo nor bere aldetik egitea; egunero erabaki berriak hartu behar izatea, ikasturtearen errutina eta babesa apurtuz; beroak dakartzan gorputzen edertasuna agertzea; ardurarik ezak areagotzen duen lasaitasun eta, beharbada, berez desioa??, uda izango da gure aitzakia, aldaketa txiki batzuk proposatzeko. Gure bizitzan, lanean, kuadrillan, familian, zaletasunak partekatzen dugun taldean, etxean?
‎Instalazioak matxurarik izan al duen galdetu zion ekainean Bernabe Unda Industria sailburuari. Undak ezetz erantzun zuen, baina aitortu zuen iazko abenduko ekaitzak kontrol zentroko ateak hautsi eta tresneria elektronikoari «kalte» egin ziola. Joan den astean Jaurlaritzak azaldu zuenez, denboralearen ondorioz gelditu egin behar izan zuten planta, hiru hilabetez.
‎Denbora luzea daramagu hainbat biktimarekin harreman zuzenak lantzen, elkar ezagutzen eta konfiantza berri bat saretzen. Baina aitortu behar dugu lan zaila dela, biktima izendapen horren azpian pertsonak daudelako eta pertsonek oso modu ezberdinean bizi izan dutelako eta bizi dutelako beren errealitatea. Abian da Sorturen eratze prozesua.
‎Tartean, halako botikak baztertzeko erabiltzen diren argudioen aurkako arrazoiak ere ematen dituzte, baina aitortzen dute hiru alderditan zalantza etikoak sorrarazten dituztela: segurtasunean, askatasunean eta zuzentasunean.
‎Oraingoz, monopoloa fantasia fisikoen zerrendaren osagaia da. Baina aitortu behar da zerrenda horretan oso goian dagoela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
baina 321 (2,11)
bainan 12 (0,08)
Lehen forma
baina 243 (1,60)
Baina 78 (0,51)
bainan 9 (0,06)
Bainan 3 (0,02)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia