Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2009
‎begi zuri goratu haiek, bere sakrifizioa aldez aurretik onartzen duen bildots batenak iduri? halako eran, non bai baitzirudien ezen Gabino bere birika eskaintzen ari zitzaiola munduari, mundu hartan toki berezi batean behar zuten gurasoek, anai arrebek eta lagunek, Felipek batez ere?, munduak arnasa har zezan, mundu egilearen aintza gogoan?
‎Egun batean. Domingok hamahiru urte egin berriak zituen, Maria Bibianak hamabi eta Adak hamar?, hain izan zen handia Maria Bibianak eta Adak atera zuten zalaparta, non ama izebak etxetik kanpora irten baitziren; zabuan zebilen Maria Bibiana, joan etorri ikaragarrietan: hain ikaragarriak, non bai baitzirudien ezen mugimendu haietako batean etorri gabeko joanean joango zela edo joanik gabeko etorrian etorriko; harekin aski ez balu bezala, Domingo are gehiago bultzatzen ahalegintzen zen, albotik bazen ere eta esku bakar batez, Ada bultzada haiek eragozten saiatzen baitzen, Domingori alkandoratik helduz. Adaren jarreraren eragile gisa, ahizpa larritasunetik ateratzeko ahaleginak behar zuen:
‎Anaiaren deklarazioa aditu orduko argitu zitzaion begia Adari, ezusteko ilargi bete batek, bat batean, gau minaren beltzunea bete balio bezala, betartean irri zabala loratzen zitzaiola; ongi erreparatuz, baina, irri bete hura ez zen osoa ez guztiz betea, bai baitzirudien ezen Adari azken istantean piztu zitzaiòn fidakaiztasunak puska txiki bat jan ziola osotasunari; hala, bada, Ada berrespen baten zain zegoen, itxura batean, eta hargatik galdetu zion, ausaz, Domingori:
‎horregatik sentsazio hura, lotan zuèn zerbait orduantxe piztu balitzaio bezala, plazer iturri oparoak baitziren, antza, indarra eta sexua, sexua eta indarra, Domingok ez baitzuen epe labur hartan besterik sentitu; arraren indar indartsua eta emearen indar indargabea, indarrez hustutako indarra, indarra bera baino indartsuagoa izan zitekeena: huraxe gertatu baitzitzaion Domingori, agidanean, Ada azpiratu zuenean ere garaile bezain garaitua sentitzen zela, nexka mende zuen arren haren mende balego bezala; paradoxa bat zen hura, dudarik ez, ar emeen arteko joko eta jarrera dialektikoen ondorio, bai baitzirudien ezen indarrak indar eza garaitu zuela, bai, baina indar ezak indarra garai zezan; lehen aldia zen hura, baina, handik aurrera ere, askotan bizi behar izango zituen antzeko esperientziak, eta ez modu etenean, lehen esperientzia hura bezala, baizik eta modu osoago batean:
‎–Kulpa nirea izan da, ama, eta nik merezi dut ipurdikoa!?. Adaren ezusteko erreakzioak datu berri bat eransten baitzion egoera berez korapilatsuari, bastoiaren arrastoaren atzetik joan zen Domingo erabakitasun handiz, segundo bateko zalantzaren ondotik; jaso zuen, joan zen amarengana, eman zion eta, eman ez beste, bizkarra makurtu zuen, amak ipurdikada bat edo eman ziezaion; orduan, baina, beste zalantza batek hartu zuen Regina, antza, bai baitzirudien ezen errua beti elkarri botatzeko ohitura zutenek. Adak eta Domingok, Domingok eta Adak, guztiz aldatu zutela ohitura, nork bere burua erruduntzat harturik, erruduntasunaren ondorioak ere, semeak amari emandako bastoiak sinbolizatzen zituenak, jasateko prest; hala, bada, Domingo makurtuta gero, zerura goratu zuen amak bastoia?
‎bere tokian doi: bere betebeharra zintzo bete zuela, alegia, arauak agindu bezala, halako eran, non bai baitzirudien ezen begitartea ere halakoa zuela, zurruna, gihar bakoitzean hari ikusezin bat balu bezala, giharretik tiraka ari zena, jarrera ezin hieratikoago batean; ohartu zenean, baina, guztiak isildu zirela, eta ohartu zenean, halaber, Ada arnasarik gabe geratu zela, masailak tenkatzen zituztèn hariak lasaitu zituen apur bat: mugimendu ezdeus bat izan zen, guztiz inkontzientea, baina aurpegieraren konfigurazioa aldatu ziona, masailak ez ezik begiak ere ez baitzeuden jada bere lekuan, ezta ezpainak ere; bazirudien, beraz, kontzientziaren azpitik zihardutèn beste faktore batzuk eszeneratu zirela Maria Bibianaren psikearen agertokian, aurpegi aldaketa hura eragiteko:
‎Felipe Brionesen oihuari berehala batu zitzaizkion langile gehienenak, sozialistek gutxi zuten galtzeko: Fanellik irabazten bazuen,% 4ko igoera poltsikoratuko zuten, eta galtzen bazuen, beren sindikatuak irabaziko zuen, anarkistak erruduntzat harturik?, halako eran, non bai baitzirudien ezen langileen historiak, sindikatuen gainetik eta langileek landutako egitura guztien gainetik, atzera eta atzera egin zuela:
‎Eta egiten ez badizue, zaudete ziur mesede handiago baten truke dela, zuek memento horretan ohartzen ez bazarete ere, zeren, nola Jainkoak guztia baitaki, komeni zaiguna ematen baitigu beti??: hura zen kontua, beraz, bai baitzirudien ezen Jainkoak mesede hura ukatu ziola, bai, baina mesede handiago baten truke; Domingori, baina, ez zitzaion otu ere egiten zer beste mesede izan zitekeen hura, hegan egitea mesederik eta miraririk handientzat zuenez gero;?, otoitza bera ere hegaldia baita, nondik begiratzen den??: hantxe zegoen koxka, beharbada, berak bere ikuspegia baitzuen, eta ikuspegi hartatik ez baitzen esaldi harekin konformatzen, hegaldi fisikora eramango zuèn otoitza nahi baitzuen, ez hegaldi metaforiko bat?
‎nik ere ez? eta isilik geratzen zen, hitzik gabe geratzen zelako, ausaz, edo guztiz bestela, bai baitzirudien ezen, ahoa isildu arren, begiekin hizketan jarraitzen zuela, errealitate ezin esana esateko azken ahaleginean balebil bezala, atsedenak eta esperantzak hartutako begien mintzoaz, ezer espero gabe guztia espero zuelako jada, menturaz?, konfiantzazko abandonuaren mintzoaz: nik ez dakit, baina badakit Jainkoak badakiela, eta Jainkoaren eskuetan nago?
‎edo. Benjamin Maria? behar zuen arren; baina Regina ez zen hartaz harritzen jada, bai baitzirudien ezen, bere ohiko naturalezari, egunerokotasunari lotua eta borondateak eta senak eraikia, beste naturaleza bat gainjarri zitzaiola, hagitzez ere ilunagoa eta menderagaitzagoa, ez baitago bestela ulertzerik nola sentitu zen hain noragabetuta, bere lekuan egoten zekièn emakumeak bere lekua guztiz galdu balu bezala; arratsalde hartan, adibidez, mila aldiz esan zion Jaunari onartzen zuela bere patua, fiat, fiat eta fiat?, baina esan orduko pizten zitzaizkion kontrakoa ziotèn ahotsak, bere baitaren baitaz jabetzen zirenak, patua onartu bezain laster onartuko ez balu bezala, haurrak, zeraren?
‎...gaixotzeko??, zergatik hau niri?, ez al duzu Benjamin Mariari egin zenionarekin aski???, are urduriago jarri zen Maria Bibiana; eta berriro ekin zion arazoa ezkutatzeari, baina galdera gero eta zorrotzagoak etortzen zitzaizkiolako edo. Jainkoak gauza guztiak ikusten baditu, hau ere ikusten ari ote da?, baina orduan, hau lotsa eta hau lotsa, ai ene eta ai ene?!?, nahaste borraste batean sartu zen, bai baitzirudien ezen galdera zorrotz haiek hortz are zorrotzagoak zituztela, orekaren oinarriak jaten zituztenak, harik eta barrutik ezin kontrolatu zituèn mugimendu eta sentimenduak kanpora egiten hasi zitzaizkion arte; hura Adarekin zituèn erreakzioetan suma zitekeen?. Lehen ez zenuen horrelako jeniorik, Bibi!, esaten zion ahizpa gazteak?, baita pianoa jotzen zuenean ere, musikaren baitan kontzentratu ezinak hanka sartzera eramaten baitzuen maiz?. Zer gertatzen zaizu gaur??
‎Susmoak susmo, kontua da Nazariori begirada aldatu zitzaiola; esan nahi baita Nazariok minutuak eta minutuak egin zitzakeela lehen Reginaren begiei begira intimitatean, begi haietan, fabrikako tentsioa bizi ondoren, halako sosegu bat aurkituko balu bezala, baita haien berdetasunean murgildu ere jarraian, amets batetik bestera igeri: hain sorginduta zuen Reginaren gorputzaren edertasunak Nazario artean ere, non bai baitzirudien ezen haragiaren ametsak zirela bere buruari onartzen zizkiòn bakarrak. Munstroa izan zutenetik egun gutxi batzuetara, ordea, gauzak aldatuz joan ziren, era nabarmenean aldatu ere, minutuetako begiradak segundoetako bihurtu baitziren?
‎...aita Damaso ere, betaurrekorik gabe zegoena; Damasok, beraz, begiak itxuragabeki aurreratzen zituen, objektiboa hobeto fokatzeko eta xerra puskak edo patata frijituak behar bezala bereganatzeko; guztiak ohartzen ziren hartaz, guztiak ohartzeko moduan zeuden behintzat?, baita Domingo ere, jakina, poz pozik zegoena, alde batetik, Damasok egin zuen balentriaz, baina aspertzen hasia ere bai, bestetik, bai baitzirudien ezen Damasok berarentzat bakarrik nahi zituela domina guztiak, eta, orduan, anaia apaltzeko asmotan edo, esan zion:
‎Zergatik ezinbestean? Bai baitzirudien ezen Domingok amore eman zuela, bai, baina amore eman orduko berriro matxinatzeko, ez baitago bestela ulertzerik nola Domingok ez zion Teofilo Mariari istantean erantzun, honen haserreak eta agindu estuak, erregea beti errege eta soldadua soldadu!, eskatzen zioten bezala; aldiz, erantzuna hiruzpalau segundotan luzatu zuen, bere buruarekin oso ados ez zegoen seinale; Domingok, izan ere, beti jasan izan zituen anaiaren gehiegikeriak kutsu militarreko jolas haietan, amen, amen eta amen, ordura arte bai behinik behin, baina zergatik segitu behar zuen ardirik otzanenaren jarrera hartan?
‎ez zen barre normal bat, berez datorrena, eutsi nahi baina eutsi ezin zaion barrea baizik, aurretik puztua, harik eta, puztearen puzteaz, lehertzen den arte, gehiegi puzten den globoaren antzera: Adarena zen, Gabino keinua egiten ikusi ez beste etorri baitzitzaion neskari barre egiteko gogoa, gero eta gogo handiagoa, halako eran, non bai baitzirudien ezen gorputzean zaldi zoro bat piztu zitzaiola, gorputzetik irten gabe arrapaladan ibili zitzaiona, zoko batetik bestera, burutik oinetara eta oinetatik burura?, kar kar kar, kar kar kar. Konbentzio sozialen arabera hargatik barre egitea, keinu itsusi batengatik?
‎bizinahia eta iraun nahia halaxe mintzatzen zitzaizkion, beharbada, Nazariori, kontzientziaren maskararik eta mozorrorik gabeko zoko batetik; oheratu aitzin, baita oheratuta gero ere, Regina bainugelatik noiz etorriko zain zegoela, harekin arestian. Benjamin Mariaren ohorezko afarian? trukatutako soak eta keinuak oroitu zituen Nazariok, bereak intentzioz beteak, emaztearenak ere bai, menturaz; hain handiak ziren, izan ere, Nazarioren irrika irritsak, non bai baitzirudien ezen bere begiradaz, bere intentzioaz eta bere gurariaz, kutsatzen zuela emaztearen begirada, ez honena objektiboki halakoa zelako, Nazariok halaxe ikusi nahi zuelako baizik, bere haragi su gosearen arabera; ondorioz, emazteak luzatzen zizkiòn irriak ez ziren, ausaz, berak. Nazariok?
‎Eta korutik bere burua bota, eta noiznahi aritzen zen eliz gangaren azpian, jira eta bira, planeatzen, harik eta korura igotzea debekatu zioten arte, berak. Cupertinoko Josek? guztiz onartutako erabakian, zeren asko duenak gutxi duenari lagundu behar baitio eta zeren bai baitirudi ezen bere hegaldiekin komunitatearen errezoak eta zeremoniak oztopatzen zituela, guztia esan behar da eta. Eta azkenean, santu egin zuten, jakina,, fraide hegalariaren?
‎Munduak bazterrera eta itzalera kondenatu zuen Benjamin Maria, baina bazterra ez zen ahanztura; aitzitik: oroitze hutsa zen, bai baitzirudien ezen itzal hura ameba erraldoi bat bezalakoa zela, bere pseudopodoak noranahi hedatzeko gaitasuna zuena, erdigunea ere, mamia eta ardatza, bereganatu arte; erdigunea, bazterraren itzalpean zegoena, non erruduntasun sentimenduaren harra baitzen jaun eta jabe?
‎leihoa edo leihoko errezelak zabaltzean igartzen zuen hori? mutilaren intziriak ere ez baitziren beti bat, eta bai baitzirudien ezen intziri bakoitzak bere esanahi berezia zuela, Ernestina bere alfabetora itzultzen ahalegintzen zena, haurrarekin nola jokatu behar zuen jakiteko.
‎Barre giroa zegoen, beraz, gelan, irakasleak zilegitutakoa, ikaslea hiriko familia garrantzigabe bateko seme bakarra zelako, beharbada, gurasoak kalera ezkondutako baserritarrak ziren, azken batean?, halako eran, non bai baitzirudien ezen guztiak zirela Feliperi barre egiteko eskubidearen jabe, baita Gabino ere, zeinak, giroak edo bultzatuta, marrazki azkar bat egin baitzuen,. Astaminzaren azken miraria, izenpean:
‎eta Reginaren kuttuna, are kuttunago zitzaiona, semea xalotasunaren irudia zen neurrian; Reginak, gainera, gogoan behar zuen Benjamin Mariarekin izan zuèn portaera eskasa; esan nahi baita huraxe izan zitekeela, bere ahizpa Ernestinak ez zion besterik esaten? ...ez gaizki egindakoari erremedioa jartzeko, gaizki eginak ez baitzuen erremediorik, baina bai bere damuzko zama arintzeko, ikuspegi moral batetik Reginarentzat berebiziko garrantzia izan zezakeena, garai bateko portaera eskasa orduko portaera guztiz bestelakoarekin garbi zezakeelakoan, Jainkoaren begien aurrean bere burua berrerosteko saioan; Regina, azkenik, bere egiteko hari ekiteko prest zegoen, bai baitzirudien ezen Villalbako markesa andereak urtebete lehenago egin ziòn bisitak guztiz biziberritu zuela, horregatik egoskortu zen, beharbada, bere jarrera hartan:
‎inguruan hain bakanak ez zirèn zortzi, hamabi eta are seme alaba osasuntsu gehiago zituztèn familiekiko bekaitza eta inbidia, hain zitzaizkion ederrak Reginari ardi beltzik gabeko artaldeak, ardi zuriz eta ardi zuriagoz osatuak; edo senarrarekiko harremanetan urte erdi hartan bizi izandako porrota? ...tzaren menera, Reginak itzalaren galbahetik pasarazi behar izaten baitzuen egiteko bakoitza, baita bere egitekorik xumeena ere, bazkaltzea, afaltzea edo zapatak janztea?, halako eran, non bazkaria ez baitzuen bazkari huts, baizik eta bazkaria gehi itzala; afaria, afaria gehi itzala, eta zapatak janztea, zapatak janztea gehi itzala; beste arrazoi bat ere egon zitekeen zerrendari erantsi beharrekoa, bai baitzirudien ezen, antzeko kasuetan, amari semea hiltzen zitzaionetan, alegia?, ohiturari eta baldintzapen sozialari lotutako arauak erakusten eta agintzen zuela amak negar egin behar zuela, negar apur bat gutxienez, gogotik ez bazen ere?, eta horregatik egiten zuen, beharbada, Reginak negar, horregatik ere bai, segur aski?, seme alabei, alabei, batik bat, jarraibide eta etsenplu ematen ziela, bidenabar.
‎Guztiek esaten zuten Adak musikarako dohain berezia zuela, kantatu ere primeran kantatzen zuen, bere ahots zuri ezin garbiagoarekin, halako eran, non askotan eskatzen baitzioten, urtemugetan edo etxean gonbidatuak zituztenetan? kanta zezala, baina berari ez zitzaion behartuta kantatzea gustatzen, barru barrutik sortzen zitzaionean baizik, txori abeslari apetatsu bat iduri; orduan itxuraldatu egiten zen, eta entzuleak itxuraldatzen zituen, bai baitzirudien ezen berari hezur muinetatik irten zitzaiona entzuleei ere hezur muinetaraino iristen zitzaiela, Adaren ahots zuriaren bibrazioek entzuleen sentiberatasunaren hariak bibraraziko balituzte bezala, tonu eta frekuentzia berean; une hartan, baina, amak gramofonoan Haendelen Aleluia jarri zuenean, alderantziz gertatu zitzaion, bera baitzen orduan hartzailea eta beste batzuk, diskoa grabat... emaileak; berdin zitzaion, musika gizakiaren espirituan halako zirrara hil edo bizikoa eragiteko gai denean, inportanteena ez baita, apika, nor den emailea eta nor hartzailea, musika bera baizik:
‎gibel asmoren batek gidatzen zuenik, Miryamek ere halatsu? bai baitzirudien ezen neskak, Domingok eskainitako hitzezko makuluarekin nora ezean zebilenak, orduantxe aurkitu zuela lurra, lur ezegonkor bat ziurki, baina lur bat gutxienez?, begiak itxi eta ezker eskuin mugitu baitzuen burua, keinu harekin Domingori esan nahi balio bezala: –Lasai?; mutilak neskaren keinu hura ikusi zuen, jakina, hasieran begia alaitu eta halako lasaitasun bat eman ziona; edo inozo baten moduan jokatzen ari zen orduan ere Domingo?, zeren beste gauza bat esaten ari baitzitzaion Miryam, ausaz, keinu haiek, begien ixtea eta buruaren ezezkoa?
‎–Ama, etxeko irratia noiznahi itzalaraziko didazu, baina zailago izango zaizu. Alberto irratia? isiltzea??; Domingok, beraz, Alberto eta Adaren arteko elkarrizketaren lekuko izan zen neurrian, bazekien biek ala biek elkarri esandako hitzen berri, baita elkarri egindako keinuen berri ere, eta horrek kezkatzen zuen, bai baitzirudien ezen Alberto eta Ada, bi pertsona, bi plano?, aurreko elkarrizketetan ez bezala, zeinetan gutxieneko distantzia bat, begirunezkoa, nolabait esatearren, gorde izan baitzuten, giro adeitsu baten barruan betiere, beste plano batean mugitzen hasi zirela, plano berean beharbada, bi planoen arteko distantziak urturik?, batez ere Albertori ahotsa hautsi eta beronek ateratako ziztuari Adak txantxazko iruzkina egin zionetik:
‎erne zeuden, mutilaren bilakaerari adi: ama behintzat pozak airean zegoen, hura guztia Jainkoaren grazia berezitzat hartzen zuela, bai baitzirudien ezen berri gaiztoen aroari, birika bat galdu ondoren, bestea gero eta hobeto zuen Gabinok, zantzu ezin hobea zena, medikuen iritziz, aro berri bat jarraitzera zihoakiola, hagitzez ere esperantzatsuagoa; seinaleak ere halakoak ziren, itxura batean, Gabinoren osasunari buruzko albiste onari Domingoren erabateko aldaketa erantsi behar baitzitzaion, ikastetxean ateratzen zituèn notetan ere bere ondorioak zituena, matematiketan ere bai; Nazariok, halere, bere errezeloa erakusten zion:
‎nola adostu eta bateragarri egin, bada, Jainko onaren irudia, gizon emakumeen eta haurren, batez ere haurren? zoritxarreko zoritxarraren erdian, Damasok esan zion bezala?; Domingok, baina, Damasok ez bezala, buru pentsamenduen mugimendu haiek joan etorrikoak izaten zituen, zeren, Jainkoa ukatu ondoren, beti iristen baitzen mementoren bat, itsas haizetik edo ilunabarreko eguzki gorritik esekia egon zitekeena?, zeinean bai baitzirudien ezen ukoa itsas haizearen esku ikusezinetan desegiten zela. Jainkoaren eskuetan, menturaz, edo eguzki goriaren ederrean urtzen. Jainkoaren begian?, denborak ere bere bihurgune sekretuak balitu bezala, non ustez zentzurik ez zuèn barne esperientzia batek aurkako norabidean aurkitzen baitzuen bere zentzua, itzalen dantza argien kontradantzak ezabaturik, izeba Ernestinaren hitzak beti gogoan:
‎Damasok, gero, Maria Bibiana besarkatu zuen: hori, baina, esateko edo hitz egiteko modu bat besterik ez da, zeren, Maria Bibiana besarkatzen ari zelarik, Txopitea jaunaren begietan josi baitzituen Damasok bere begi irtenak, halako moldez, non bai baitzirudien ezen gogoa medikuaren baitan zuela, bere gorputzak Maria Bibianarena besarkatzen zuen arren.
‎argazkian, izan ere, bi mutilek ez zioten elkarri begiratzen; are gehiago: argazkia ikusita, nornahik esango zuen biak ere argazki ateratzaileari begira zeudela; argazkiari arreta osoz erreparatuz, ordea, beste ondorio bat ere atera zitekeen, bai baitzirudien ezen begirada haiek gehiago zutela urruneko urrunean finkatutako puntu bat, ideala?, helmugatzat, beraiengandik hiruzpalau metrora egon zitekeèn objektu edo pertsona bat, fotografoa bera?
‎Gertuagoko informazioa ere bazuten, gainera, hainbat iturritatik jasoa? aurreko gauean irratiarekin ibili baitziren Regina enean, emisore batetik bestera. Espainiakoak gehienak, entzuleari berria isilarazten ziotenak edo garrantzia kentzen, bai baitzirudien ezen Afrikan munta eskaseko altxamendu bat izan zela?, harik eta Frantziako bizpahiru kate sintonizatzea lortu zuten arte, eta haiek ezetz, Afrikan gertatua ez zela txikikeria bat, estatu kolpe baten lehen saioa baizik, errepublikanoen kontra; bestetik, Nazariok goiz hartan bertan jaso zuen, hiriburuko partidu monarkikoko arduradunak lantegira egindako dei baten bidez, informazioa?? ... esan zien telefonoaz bestaldeko ahotsak, eta Nazariok:
‎aukera bat eman zion arte, Nurmik primeran profitatu zuena, gainerako soldaduak baino azkarragoa zela, are azkarragoa, bidea maldatsu egiten zenean? erakutsiz, halako eran, non bai baitzirudien ezen zakuak arintzen ziola arimaren zama eta arintzen ziola abiada.
‎halaxe esan baitzion Madrildik oporretan itzulitako egun haietako batean, arratsalde eguzkitsu batean izan zen, eta anai arrebek hondartzatik paseatzen zuten, oinutsik, portua eta badiaren inguruko mendixkak ikusgai?: ...zia ez kontziente baten modukoa, subkontzientea?, non, nola edo hala, gizonak ez zekizkièn gauza asko eta asko erregistratuta baitzeuden, haurtzaroko bizipen ahaztuak, adibidez, edo mila desio ezkutu, gizonak berak zapalduak, zibilizazioaren eta guztien onaren izenean, aberekeriaren aurka?, eta haiek sekulako eragina zutela, gizonak gero hartzen zituèn erabakietan; are gehiago esan zion Damasok, bai baitzirudien ezen arrazoitik kanpo, ohiko arrazoitik kanpo bai bederen, geratzen zèn mundu ezezagun hark ametsetan hartzen zuela bere berezko forma?. Ez dakit nola esan?
‎Adak entzun egiten zion, zalantza izpirik ez, hara eta hona zituèn begiak ez baitzituen jada ez hara eta ez hona, Txaroren begietara baizik; baieztatu ere, baieztatuko zuen balizko behatzaile begi zoli batek ezen Adaren begiak, arestian hain menderakaitzak ziruditenak, apur bat otzanduta zeudela, halako eran, non bai baitzirudien ezen Txarok hitzen sarea hedatu eta hitzen artean harrapatuta geratu zirela Adaren bi begiak; Txarok ohartu behar zuen hartaz, jakina, metro erdira baitzuen Ada, inoiz baino metro erdirago, metro erdira baino hurbilago ere bai, ausaz:
‎Non zegoen nerabezaroko Ada, beti kanpora irteteko prest zegoena, paseatzera nahiz txokolate bat hartzera, dantzara edo zinera ez zenean?; bai baitzirudien ezen ahizpen paperak guztiz aldatu zirela, Adak lana eta langela baitzituen babes, lana eta langela ihesbide, munduaren eta bere buruaren aurkako borrokan.
‎Felipe Brionesen oihuari berehala batu zitzaizkion langile gehienenak –sozialistek gutxi zuten galtzeko: Fanellik irabazten bazuen,% 4ko igoera poltsikoratuko zuten, eta galtzen bazuen, beren sindikatuak irabaziko zuen, anarkistak erruduntzat harturik–, halako eran, non bai baitzirudien ezen langileen historiak –sindikatuen gainetik eta langileek landutako egitura guztien gainetik– atzera eta atzera egin zuela: garai haietara, zeinetan indar erakustaldiak eta odolaren bultzadak eskutik baitzihoazen, Internazionalaren himnoari berari ere, bat batean, musika eta letra ezabatu, eta beste musika bat eta beste letra bat nagusitu balitzaizkio bezala, ez musikarik eta ez letrarik ez zirenak jada, mintzoaren aurretikako hotsak baizik, gizakiaren aberetasunarekin lotuak, mailuak soinu eta igitaiak ziztu, sen primitiboari zegozkiòn sentimenduak nonahi, erromatarren garaiko zirkuan senti zitezkeenetatik hurbil;" Faaa nelli!
‎Maria Bibiana bere kontzientziak agindutakoaren arabera ari zen, ustez, halaxe adierazten zuten bederen bai bere ahots tonu irmoak eta bai bere aurpegierak ere, aurpegi zati bakoitza –begiak, masailak eta ezpainak– bere tokian doi: bere betebeharra zintzo bete zuela, alegia, arauak agindu bezala, halako eran, non bai baitzirudien ezen begitartea ere halakoa zuela, zurruna, gihar bakoitzean hari ikusezin bat balu bezala, giharretik tiraka ari zena, jarrera ezin hieratikoago batean; ohartu zenean, baina, guztiak isildu zirela, eta ohartu zenean, halaber, Ada arnasarik gabe geratu zela, masailak tenkatzen zituztèn hariak lasaitu zituen apur bat: mugimendu ezdeus bat izan zen, guztiz inkontzientea, baina aurpegieraren konfigurazioa aldatu ziona, masailak ez ezik begiak ere ez baitzeuden jada bere lekuan, ezta ezpainak ere; bazirudien, beraz, kontzientziaren azpitik zihardutèn beste faktore batzuk eszeneratu zirela Maria Bibianaren psikearen agertokian, aurpegi aldaketa hura eragiteko:
‎Susmoak susmo, kontua da Nazariori begirada aldatu zitzaiola; esan nahi baita Nazariok minutuak eta minutuak egin zitzakeela lehen Reginaren begiei begira intimitatean, begi haietan, fabrikako tentsioa bizi ondoren, halako sosegu bat aurkituko balu bezala, baita haien berdetasunean murgildu ere jarraian, amets batetik bestera igeri: hain sorginduta zuen Reginaren gorputzaren edertasunak Nazario artean ere, non bai baitzirudien ezen haragiaren ametsak zirela bere buruari onartzen zizkiòn bakarrak. Munstroa izan zutenetik egun gutxi batzuetara, ordea, gauzak aldatuz joan ziren, era nabarmenean aldatu ere, minutuetako begiradak segundoetako bihurtu baitziren... segundo edo segundo hamarren batekoak, alegia, orain, emazteari begiratu ez beste jaisten baitzituen Nazariok begiak, susmoak muga bat ezarri balu bezala, Nazarioren urteetako sorginaldiari amaiera eman ziona.
‎Nahi gabe atera zitzaion" zera" hura, buruan" haurra" edo" semea" edo" Benjamin Maria" behar zuen arren; baina Regina ez zen hartaz harritzen jada, bai baitzirudien ezen, bere ohiko naturalezari –egunerokotasunari lotua eta borondateak eta senak eraikia– beste naturaleza bat gainjarri zitzaiola, hagitzez ere ilunagoa eta menderagaitzagoa, ez baitago bestela ulertzerik nola sentitu zen hain noragabetuta, bere lekuan egoten zekièn emakumeak bere lekua guztiz galdu balu bezala; arratsalde hartan, adibidez, mila aldiz esan zion Jaunari on... errukizkoa ote zen, edo kontu eske zebilkion senarra, besterik gabe?
‎Haurra bere gain hartu zuèn egun berean ohartu zen Ernestina, esate baterako, argiak min egiten ziola –haurraren begiei begiratuta, balizko lekuko batek ongi bai ongi antzemango zion betileen dardarari, gau tximeleta ezinezko bat iduri–, ilunaren semea zenak iluna atsegin balu bezala: leihoa edo leihoko errezelak zabaltzean igartzen zuen hori... mutilaren intziriak ere ez baitziren beti bat, eta bai baitzirudien ezen intziri bakoitzak bere esanahi berezia zuela, Ernestina bere alfabetora itzultzen ahalegintzen zena, haurrarekin nola jokatu behar zuen jakiteko.
‎Munduak bazterrera eta itzalera kondenatu zuen Benjamin Maria, baina bazterra ez zen ahanztura; aitzitik: oroitze hutsa zen, bai baitzirudien ezen itzal hura ameba erraldoi bat bezalakoa zela, bere pseudopodoak noranahi hedatzeko gaitasuna zuena, erdigunea ere –mamia eta ardatza– bereganatu arte; erdigunea, bazterraren itzalpean zegoena, non erruduntasun sentimenduaren harra baitzen jaun eta jabe... kulpa bat bezala bizi baitzuen aitak afera hura, kulpa bat bezala amak, eta kulpa bat bezala beste anai arrebek ere... erdigunea eskaini zion eta eguzkia eskaini zion –inozentziaren eguzkia–, baita ordainean eguzkiaren fruituak jaso ere, zeinak baitziren itzal puska hari ziòn maitasuna eta maitasunari zeriòn bizipoza; bazuten, gainera, mundukoek beste desio bat, ezkutukoa bezain benetakoa, haiek guztiek, barru barruan, Benjamin Mariaren heriotza irrikatzen baitzuten, heriotzak bakarrik deusezta baitzitzakeen eta ezaba, ausaz, absentziaren presentziazko agerraldi etenik gabekoak, gauak itzal guztiak irents ditzakeen bezala; ez zuten esaten ez aitortzen –kulpa hura ere ezkutuan eraman beharrekoa baitzen, menturaz–, halaxe sentitzen zuten arren; Domingok, aldiz, bizi bizirik nahi zuen anaia, bai bizian eta bai hilean ere, balizko heriotzari ere jarria baitzion amets urdin baten egunsentia...
‎Hain barrutik eta hain egiazkotasun handiz atera zitzaizkion Domingori hitz haiek, non nekez pentsatuko baitzuen inork –balizko behatzaile desinteresatu batek, esate baterako– gibel asmoren batek gidatzen zuenik, Miryamek ere halatsu... bai baitzirudien ezen neskak, Domingok eskainitako hitzezko makuluarekin nora ezean zebilenak, orduantxe aurkitu zuela lurra –lur ezegonkor bat ziurki, baina lur bat gutxienez–, begiak itxi eta ezker eskuin mugitu baitzuen burua, keinu harekin Domingori esan nahi balio bezala: " Lasai"; mutilak neskaren keinu hura ikusi zuen, jakina, hasieran begia alaitu eta halako lasaitasun bat eman ziona; edo inozo baten moduan jokatzen ari zen orduan ere Domingo?, zeren beste gauza bat esaten ari baitzitzaion Miryam, ausaz, keinu haiek –begien ixtea eta buruaren ezezkoa– ukoaren adierazpideak ere izan baitzitezkeen, Domingoren beraren aurkako ukoarenak; baina eta orduan, Miryamen aurrean zuritzeko zuèn gogoa Domingori are zuriagotu zitzaiolako, beharbada, honela mintzatu zitzaion neskari:
‎auskalo, gainera, egia ez ote zen, zeren etxeko jakintsuak –Damasok, Madrilgo kimikako fakultatean karrera amaitu eta irakaskuntzari ekin zionak, hango eskola alemanean– halaxe esan baitzion Madrildik oporretan itzulitako egun haietako batean –arratsalde eguzkitsu batean izan zen, eta anai arrebek hondartzatik paseatzen zuten, oinutsik, portua eta badiaren inguruko mendixkak ikusgai–: ...ten modukoa –subkontzientea–, non, nola edo hala, gizonak ez zekizkièn gauza asko eta asko erregistratuta baitzeuden –haurtzaroko bizipen ahaztuak, adibidez, edo mila desio ezkutu, gizonak berak zapalduak, zibilizazioaren eta guztien onaren izenean, aberekeriaren aurka–, eta haiek sekulako eragina zutela, gizonak gero hartzen zituèn erabakietan; are gehiago esan zion Damasok, bai baitzirudien ezen arrazoitik kanpo –ohiko arrazoitik kanpo bai bederen– geratzen zèn mundu ezezagun hark ametsetan hartzen zuela bere berezko forma –" Ez dakit nola esan" esan zion Damasok Adari bizpahiru aldiz, gaia azaltzea ere ez baitzen erraza–, psikologo adituek bakarrik interpretatzen zekitena eta zientzia berri bati ateak zabaltzen zizkiona –psikoanalisi...
‎Adak entzun egiten zion, zalantza izpirik ez, hara eta hona zituèn begiak ez baitzituen jada ez hara eta ez hona, Txaroren begietara baizik; baieztatu ere, baieztatuko zuen balizko behatzaile begi zoli batek ezen Adaren begiak, arestian hain menderakaitzak ziruditenak, apur bat otzanduta zeudela, halako eran, non bai baitzirudien ezen Txarok hitzen sarea hedatu eta hitzen artean harrapatuta geratu zirela Adaren bi begiak; Txarok ohartu behar zuen hartaz, jakina, metro erdira baitzuen Ada, inoiz baino metro erdirago... metro erdira baino hurbilago ere bai, ausaz:
‎Non zegoen nerabezaroko Ada, beti kanpora irteteko prest zegoena, paseatzera nahiz txokolate bat hartzera, dantzara edo zinera ez zenean?; bai baitzirudien ezen ahizpen paperak guztiz aldatu zirela, Adak lana eta langela baitzituen babes, lana eta langela ihesbide, munduaren eta bere buruaren aurkako borrokan.
‎Damasok, gero, Maria Bibiana besarkatu zuen: hori, baina, esateko edo hitz egiteko modu bat besterik ez da, zeren, Maria Bibiana besarkatzen ari zelarik, Txopitea jaunaren begietan josi baitzituen Damasok bere begi irtenak, halako moldez, non bai baitzirudien ezen gogoa medikuaren baitan zuela, bere gorputzak Maria Bibianarena besarkatzen zuen arren.
‎Horregatik lotsagorritu zen, beharbada, Maria Bibiana, Alberto tango bat kantatzeko prest azaldu zenean, eta horregatik poztu Ada, buruaren baiezko keinuari irri pikaro bat eransten ziola, amari zuzendua ere egon zitekeena, keinu harekin esan nahi balio bezala: " Ama, etxeko irratia noiznahi itzalaraziko didazu, baina zailago izango zaizu ‘Alberto irratia’ isiltzea..."; Domingok, beraz, Alberto eta Adaren arteko elkarrizketaren lekuko izan zen neurrian, bazekien biek ala biek elkarri esandako hitzen berri, baita elkarri egindako keinuen berri ere, eta horrek kezkatzen zuen, bai baitzirudien ezen Alberto eta Ada –bi pertsona, bi plano–, aurreko elkarrizketetan ez bezala, zeinetan gutxieneko distantzia bat –begirunezkoa, nolabait esatearren– gorde izan baitzuten, giro adeitsu baten barruan betiere, beste plano batean mugitzen hasi zirela –plano berean beharbada, bi planoen arteko distantziak urturik–, batez ere Albertori ahotsa hautsi eta ber... " Kontuz, Enrico...!", txantxa hark garbi erakusten baitzuen, itxura batean, Adaren barne aldaketa, begirunezko jarreratik konfiantzazkora; baina konfiantzazkoa baino gehiago ere bazen, agian, sentimendu hura, Ada eta Alberto orduantxe lotu zituena, Domingok susmo hori zuen:
‎argazkian, izan ere, bi mutilek ez zioten elkarri begiratzen; are gehiago: argazkia ikusita, nornahik esango zuen biak ere argazki ateratzaileari begira zeudela; argazkiari arreta osoz erreparatuz, ordea, beste ondorio bat ere atera zitekeen, bai baitzirudien ezen begirada haiek gehiago zutela urruneko urrunean finkatutako puntu bat –ideala? – helmugatzat, beraiengandik hiruzpalau metrora egon zitekeèn objektu edo pertsona bat –fotografoa bera– baino, puntu hura ez leku baterako abiapuntua balitz bezala, non urruna are urrunago gertatzen den beti, ostertzik gabeko ostertzean.
‎azkenean piztu egin zela! Gertuagoko informazioa ere bazuten, gainera, hainbat iturritatik jasoa... aurreko gauean irratiarekin ibili baitziren Regina enean, emisore batetik bestera –Espainiakoak gehienak, entzuleari berria isilarazten ziotenak edo garrantzia kentzen, bai baitzirudien ezen Afrikan munta eskaseko altxamendu bat izan zela–, harik eta Frantziako bizpahiru kate sintonizatzea lortu zuten arte, eta haiek ezetz, Afrikan gertatua ez zela txikikeria bat, estatu kolpe baten lehen saioa baizik, errepublikanoen kontra; bestetik, Nazariok goiz hartan bertan jaso zuen, hiriburuko partidu monarkikoko arduradunak lantegira egindako dei baten bidez, informazi... " Ederki ohituta gaude azken bolada honetan pistola geurekin eramaten" –, ordura arte jasotakoarekin bat egiten zuena.
‎hain harro zegoen, non berarekin baitzeramatzan hiru kopa handi zilarreztatu, kopa haiek benetako izatea emango baliote bezala: hirurak zaku batean zeramatzan, zakua bizkar zorroari nola edo hala lotuta; kostatu zitzaion, halere, kopak berarekin eramateko helburua lortzea, kapitainak hasieran ezetz esan baitzion... aukera bat eman zion arte, Nurmik primeran profitatu zuena, gainerako soldaduak baino azkarragoa zela –are azkarragoa, bidea maldatsu egiten zenean– erakutsiz, halako eran, non bai baitzirudien ezen zakuak arintzen ziola arimaren zama eta arintzen ziola abiada.
‎...ez gaizki egindakoari erremedioa jartzeko, gaizki eginak ez baitzuen erremediorik, baina bai bere damuzko zama arintzeko, ikuspegi moral batetik Reginarentzat berebiziko garrantzia izan zezakeena, garai bateko portaera eskasa orduko portaera guztiz bestelakoarekin garbi zezakeelakoan, Jainkoaren begien aurrean bere burua berrerosteko saioan; Regina, azkenik, bere egiteko hari ekiteko prest zegoen, bai baitzirudien ezen Villalbako markesa andereak urtebete lehenago egin ziòn bisitak guztiz biziberritu zuela... horregatik egoskortu zen, beharbada, bere jarrera hartan: Regina enean primeran zainduko dut nik mutila, izan beza berorrek konfiantza nirekin... harik eta Izagirre doktoreak esan zion arte:
‎Egun batean –Domingok hamahiru urte egin berriak zituen, Maria Bibianak hamabi eta Adak hamar–, hain izan zen handia Maria Bibianak eta Adak atera zuten zalaparta, non ama izebak etxetik kanpora irten baitziren; zabuan zebilen Maria Bibiana, joan etorri ikaragarrietan: hain ikaragarriak, non bai baitzirudien ezen mugimendu haietako batean etorri gabeko joanean joango zela edo joanik gabeko etorrian etorriko; harekin aski ez balu bezala, Domingo are gehiago bultzatzen ahalegintzen zen, albotik bazen ere eta esku bakar batez, Ada bultzada haiek eragozten saiatzen baitzen, Domingori alkandoratik helduz. Adaren jarreraren eragile gisa, ahizpa larritasunetik ateratzeko ahaleginak behar zuen:
‎Egun batean –lanean hasi eta lauzpabost hilabetera–, Domingo haserre irten zen etxetik, gero eta garbiago ikusten baitzuen fabrika ez zela bere etorkizuna; bere patua madarikatuz zihoan, baita Jainkoa madarikatuz ere... konfesatzen eta komulgatzen ez zuen arren –mezatara ere gero eta bakanagotan–, inoiz baino gehiago hitz egiten baitzuen Harekin, berak irudikatutako elkarrizketetan, maiteminetik biraora eta biraotik maiteminera, Jainkoagan zuèn sinesmena –edo sinesteko modua, hobeto– erabat aldatu balitzaio bezala, Damasok esan zionetik han Madrilen ez zuela Jainkoagan sinesten; berari ere jarrera hura nagusitzen baitzitzaion batzuetan, Jainkoa ukatzera zeramana: ...Jainko onaren irudia, gizon emakumeen eta haurren –batez ere haurren– zoritxarreko zoritxarraren erdian, Damasok esan zion bezala?; Domingok, baina, Damasok ez bezala, buru pentsamenduen mugimendu haiek joan etorrikoak izaten zituen, zeren, Jainkoa ukatu ondoren, beti iristen baitzen mementoren bat –itsas haizetik edo ilunabarreko eguzki gorritik esekia egon zitekeena–, zeinean bai baitzirudien ezen ukoa itsas haizearen esku ikusezinetan desegiten zela –Jainkoaren eskuetan, menturaz– edo eguzki goriaren ederrean urtzen –Jainkoaren begian–, denborak ere bere bihurgune sekretuak balitu bezala, non ustez zentzurik ez zuèn barne esperientzia batek aurkako norabidean aurkitzen baitzuen bere zentzua, itzalen dantza argien kontradantzak ezabaturik, izeba Ernes... " Inportanteena ez da zuk Jainkoagan sinesten duzun ala ez, baizik eta Berak zugan sinesten duen ala ez, eta Berak zugan sinesten du, zaude ziur"; Domingo halaxe zihoan, bada, itsasertzeko paseabide luzetik, bakarrik, Jainkoari kargua hartzen:
‎Barre giroa zegoen, beraz, gelan, irakasleak zilegitutakoa, ikaslea hiriko familia garrantzigabe bateko seme bakarra zelako, beharbada –gurasoak kalera ezkondutako baserritarrak ziren, azken batean–, halako eran, non bai baitzirudien ezen guztiak zirela Feliperi barre egiteko eskubidearen jabe, baita Gabino ere, zeinak, giroak edo bultzatuta, marrazki azkar bat egin baitzuen," Astaminzaren azken miraria" izenpean: baratze batean, kalabaza batzuen artean, mutil bat zegoen, belarri luze luze batzuk zituena, asto batenak iduri; mutila zerutik ezustean erortzen ari zitzaiòn kalabaza bati begira zegoen, zur eta beldur, eskuak buru gainean jarrita, honako iruzkin hau egiten zuen bitartean:
‎Adak ere –Maria Bibianak bezainbat, baita gehiago ere, beharbada– zerbait sinetsi behar zuen, kosta ahala kosta, berari tokatu zitzaionez gero, gertakari haietan, han zeudenen artean, parterik txarrena, nola baitzen izugarrikeriaren irudiari aurre egin behar izatea, haurraren heriotzaren eragile izateaz gain; horregatik, premia premiazko zerbait sinetsi nahi zuelako, zabaldu zituen eskuak eta zabaldu zituen adimenaren ate eta leiho guztiak, zernahi hartzeko prest, edozeren zain, basamortuko eguzki haizeak astindutako lur idor kiskalia lehen euri tantaren zain geratzen den bezala; ondoren, handik –adimenaren ate leihoetatik– sartu zitzaizkion amaren hitzak; guztiaz ere, Ada urduri zegoen, antsietateak jota, eta antsietateak berak eragotzi zion gauza batzuk ulertzea –" probidentziala" eta" abstraktua" bezalako kontzeptuak ere ulergaitzak egiten zitzaizkion, ausaz–; argi eta garbi ulertu zuen, baina, anaiatxoa aingerutxo bihurtu zela bat batean, berari sinestea izugarri kostatzen zitzaion arren, amak ahoskatutako hitzen argiak garaitu ezin balu bezala berak ikusi zuèn izugarrikeriaren itzala; gero, ordea, zeruko musika hura iritsi zen, eta musikak irabazi zuen Ada lehen notatik beretik, begiak itxi eta izarrak eta izarrak ikusi baitzituen –" Musika izar euri bat da niretzat" aitortuko zuen aurrerago, musikaren definizio aski partikularrean–, zeruko musika zeramatenak, izar bat nota bakoitzeko. ...zuela, kantatu ere primeran kantatzen zuen, bere ahots zuri ezin garbiagoarekin, halako eran, non askotan eskatzen baitzioten –urtemugetan edo etxean gonbidatuak zituztenetan– kanta zezala, baina berari ez zitzaion behartuta kantatzea gustatzen, barru barrutik sortzen zitzaionean baizik, txori abeslari apetatsu bat iduri; orduan itxuraldatu egiten zen, eta entzuleak itxuraldatzen zituen, bai baitzirudien ezen berari hezur muinetatik irten zitzaiona entzuleei ere hezur muinetaraino iristen zitzaiela, Adaren ahots zuriaren bibrazioek entzuleen sentiberatasunaren hariak bibraraziko balituzte bezala, tonu eta frekuentzia berean; une hartan, baina, amak gramofonoan Haendelen Aleluia jarri zuenean, alderantziz gertatu zitzaion, bera baitzen orduan hartzailea eta beste batzuk –diskoa g... esan nahi baita Adarena ez zela jada ohiko espazioa, izugarrikeriaren itzal beltz beruntsuak estalia, beste bat baizik... edo espazio bera zen, beharbada, musikaren aireak garbitua, edo argiaren bela urdinak, baden eta ez den haizearen erratz bihurtutakoak... harik eta munstroaren formak argiaren baitan ezabatu eta musikaren egituran urtu ziren arte; edo ez zen hala izan, menturaz, munstroaren itzala nekez ezabatuko baitzen Adaren oroimenetik; Aleluia hura entzuten ari zèn memento haietan, ordea, nork daki musikaren soinu uhinak oroimenean sartu ez ote zitzaizkion Adari eta han munstroa sehaskatzea lortu –argiaren bela urdina musikaren airean kulunka–, baita munstroa lotaratzea ere, musikaren arintasuna –uhinen mehetasun bera zuena– itzal beltzaren astuntasunari eusteko gai balitz bezala, nork daki...?
‎Benjamin Mariaren omenezko afarian, sumendiaren indarra sentitzen zuen Nazario Orbek bere baitan, eta sumendiaren indarrarekin oheratu zen, aspaldiko partez; urte erdian bizi izandako tentsioaren eta gabeziaren eraginagatik –tentsioak, besteak beste, emaztearekiko urruntasuna ekarri zion–, halako antzutasun existentzial batean murgildu zen, bere baitan hustasun bat zabaldu balitz bezala, erabatekoa ez zena, bere baitan zerumuga bat zeukalako: ...Nazariori, kontzientziaren maskararik eta mozorrorik gabeko zoko batetik; oheratu aitzin, baita oheratuta gero ere, Regina bainugelatik noiz etorriko zain zegoela, harekin arestian –Benjamin Mariaren ohorezko afarian– trukatutako soak eta keinuak oroitu zituen Nazariok, bereak intentzioz beteak, emaztearenak ere bai, menturaz; hain handiak ziren, izan ere, Nazarioren irrika irritsak, non bai baitzirudien ezen bere begiradaz –bere intentzioaz eta bere gurariaz– kutsatzen zuela emaztearen begirada, ez honena objektiboki halakoa zelako, Nazariok halaxe ikusi nahi zuelako baizik, bere haragi su gosearen arabera; ondorioz, emazteak luzatzen zizkiòn irriak ez ziren, ausaz, berak –Nazariok– uste zituen bezalakoak –irri, irrits eta irrist–, bestelakoak baizik, ...
‎ez zen barre normal bat, berez datorrena, eutsi nahi baina eutsi ezin zaion barrea baizik, aurretik puztua, harik eta, puztearen puzteaz, lehertzen den arte, gehiegi puzten den globoaren antzera: Adarena zen, Gabino keinua egiten ikusi ez beste etorri baitzitzaion neskari barre egiteko gogoa, gero eta gogo handiagoa, halako eran, non bai baitzirudien ezen gorputzean zaldi zoro bat piztu zitzaiola, gorputzetik irten gabe arrapaladan ibili zitzaiona, zoko batetik bestera –burutik oinetara eta oinetatik burura–, kar kar kar, kar kar kar... Konbentzio sozialen arabera hargatik barre egitea –keinu itsusi batengatik– arrunkeria izan zitekeen, zatarkeria ere bai, edo gustu txarreko erreakzioa, eta are arruntago, are zatarrago eta are gustu txarrekoagoa izan zitekeen, neska batek eginez gero... baina hargatik egin zuen, hain zuzen ere, Adak barre, debekuak, betetzeko bezainbat egin baitziren, ausaz, hausteko:
‎...o ere, betaurrekorik gabe zegoena; Damasok, beraz, begiak itxuragabeki aurreratzen zituen, objektiboa hobeto fokatzeko eta xerra puskak edo patata frijituak behar bezala bereganatzeko; guztiak ohartzen ziren hartaz –guztiak ohartzeko moduan zeuden behintzat–, baita Domingo ere, jakina, poz pozik zegoena, alde batetik, Damasok egin zuen balentriaz, baina aspertzen hasia ere bai, bestetik, bai baitzirudien ezen Damasok berarentzat bakarrik nahi zituela domina guztiak, eta, orduan, anaia apaltzeko asmotan edo, esan zion:
‎Etxerakoan, besteetan ez bezala, seme alaben aurretik irten zitzaion emaztea bidera; eta, besteetan ez bezala, halaber, zeinetan masailean musu bat ematera mugatzen baitzen, Regina Aldasorok senarra besarkatu, burua haren paparrean pausatu eta, era nabarmenean izan ez bazen ere, negarrez hasi zen... arrazoi batzuk ere bazituen hartarako: ...era, Reginak itzalaren galbahetik pasarazi behar izaten baitzuen egiteko bakoitza, baita bere egitekorik xumeena ere –bazkaltzea, afaltzea edo zapatak janztea–, halako eran, non bazkaria ez baitzuen bazkari huts, baizik eta bazkaria gehi itzala; afaria, afaria gehi itzala, eta zapatak janztea, zapatak janztea gehi itzala; beste arrazoi bat ere egon zitekeen zerrendari erantsi beharrekoa, bai baitzirudien ezen, antzeko kasuetan –amari semea hiltzen zitzaionetan, alegia–, ohiturari eta baldintzapen sozialari lotutako arauak erakusten eta agintzen zuela amak negar egin behar zuela –negar apur bat gutxienez, gogotik ez bazen ere–, eta horregatik egiten zuen, beharbada, Reginak negar –horregatik ere bai, segur aski–, seme alabei –alabei, batik bat– ...
‎Zergatik ezinbestean? Bai baitzirudien ezen Domingok amore eman zuela, bai, baina amore eman orduko berriro matxinatzeko, ez baitago bestela ulertzerik nola Domingok ez zion Teofilo Mariari istantean erantzun, honen haserreak eta agindu estuak –erregea beti errege eta soldadua soldadu! – eskatzen zioten bezala; aldiz, erantzuna hiruzpalau segundotan luzatu zuen, bere buruarekin oso ados ez zegoen seinale; Doming... Esan nahi baita Domingok ez zuela, beharbada, azken gehiegikeria hura aurreko guztiak bezala sentitu... izan ere, ez baitzen besteak bezalakoa izan, ausaz, edalontzi betea gainezka ipintzen duen ur tanta beste ur tanta guztiak bezalakoa ez den bezala; edo gauzak ez ziren guztiz horrela, beharbada, Teofilo Mariak zapaldu izan zuen bakoitzean Domingok beti sentitu izan baitzuen anaiaren kontra altxatzeko odol bultzada hura, bere berezko errebeldiak eragindakoa, balizko altxatze hura, gero, berak bere buruari zuzendutako hitz hutsetan geratzen bazen ere:
‎...ik hau niri?, ez al duzu Benjamin Mariari egin zenionarekin aski?... –, are urduriago jarri zen Maria Bibiana; eta berriro ekin zion arazoa ezkutatzeari, baina galdera gero eta zorrotzagoak etortzen zitzaizkiolako edo –Jainkoak gauza guztiak ikusten baditu, hau ere ikusten ari ote da?, baina orduan, hau lotsa eta hau lotsa, ai ene eta ai ene...! –, nahaste borraste batean sartu zen, bai baitzirudien ezen galdera zorrotz haiek hortz are zorrotzagoak zituztela, orekaren oinarriak jaten zituztenak, harik eta barrutik ezin kontrolatu zituèn mugimendu eta sentimenduak kanpora egiten hasi zitzaizkion arte; hura Adarekin zituèn erreakzioetan suma zitekeen –" Lehen ez zenuen horrelako jeniorik, Bibi!" esaten zion ahizpa gazteak–, baita pianoa jotzen zuenean ere, mu... bedeinkatua zara zu andre guztien artean, eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus... eta Maria Bibiana halaxe gelditzen zen, isilik, eskuak bildurik eta begi arrenkariak goraturik:
‎Beste egun batean, berriz, bere leihotik atera eta zuhaitz baten adarrera eraman zuen Jainkoak... eta beste egun batean, fraideek ezin garraiatu zutèn gurutze astun bat hartu eta mendi tontorrera eraman zuen hegaldi batean. Eta korutik bere burua bota, eta noiznahi aritzen zen eliz gangaren azpian, jira eta bira, planeatzen, harik eta korura igotzea debekatu zioten arte, berak –Cupertinoko Josek– guztiz onartutako erabakian, zeren asko duenak gutxi duenari lagundu behar baitio eta zeren bai baitirudi ezen bere hegaldiekin komunitatearen errezoak eta zeremoniak oztopatzen zituela, guztia esan behar da eta. Eta azkenean, santu egin zuten, jakina," fraide hegalariaren" izenpean:
‎Eta egiten ez badizue, zaudete ziur mesede handiago baten truke dela, zuek memento horretan ohartzen ez bazarete ere, zeren, nola Jainkoak guztia baitaki, komeni zaiguna ematen baitigu beti...": hura zen kontua, beraz, bai baitzirudien ezen Jainkoak mesede hura ukatu ziola, bai, baina mesede handiago baten truke; Domingori, baina, ez zitzaion otu ere egiten zer beste mesede izan zitekeen hura, hegan egitea mesederik eta miraririk handientzat zuenez gero;"... otoitza bera ere hegaldia baita, nondik begiratzen den...": hantxe zegoen koxka, beharbada, berak bere ikuspegia baitzuen, eta ikuspegi hartatik ez baitzen esaldi harekin konformatzen, hegaldi fisikora eramango zuèn otoitza nahi baitzuen, ez hegaldi metaforiko bat... hegan egin nahi baitzuen, zinez, hegan eta hegan, fraide hegalariak bezala.
‎Gurasoak ere –aldi berri batean sartuak, izan zutèn krisi larriaren ondotik– erne zeuden, mutilaren bilakaerari adi: ama behintzat pozak airean zegoen, hura guztia Jainkoaren grazia berezitzat hartzen zuela, bai baitzirudien ezen berri gaiztoen aroari –birika bat galdu ondoren, bestea gero eta hobeto zuen Gabinok, zantzu ezin hobea zena, medikuen iritziz– aro berri bat jarraitzera zihoakiola, hagitzez ere esperantzatsuagoa; seinaleak ere halakoak ziren, itxura batean, Gabinoren osasunari buruzko albiste onari Domingoren erabateko aldaketa erantsi behar baitzitzaion, ikastetxean ateratzen zituè...
‎horregatik sentsazio hura, lotan zuèn zerbait orduantxe piztu balitzaio bezala, plazer iturri oparoak baitziren, antza, indarra eta sexua, sexua eta indarra, Domingok ez baitzuen epe labur hartan besterik sentitu; arraren indar indartsua eta emearen indar indargabea, indarrez hustutako indarra, indarra bera baino indartsuagoa izan zitekeena: huraxe gertatu baitzitzaion Domingori, agidanean, Ada azpiratu zuenean ere garaile bezain garaitua sentitzen zela, nexka mende zuen arren haren mende balego bezala; paradoxa bat zen hura, dudarik ez, ar emeen arteko joko eta jarrera dialektikoen ondorio, bai baitzirudien ezen indarrak indar eza garaitu zuela, bai, baina indar ezak indarra garai zezan; lehen aldia zen hura... baina, handik aurrera ere, askotan bizi behar izango zituen antzeko esperientziak, eta ez modu etenean, lehen esperientzia hura bezala, baizik eta modu osoago batean: sexua eta indarra, apokalipsiaren zaldizkoak lauhazka ilbetezko behorren gainean; indarra eta sexua, erregeak gorputz garaituaz tronu bat egin eta bere aginte makila ezar zezan, haragiaren eremu eta zoko moko guztietan; gero, baina, haize ezti batek inguratzen zuen inguru guztia, baita azal leunak azal zakarra ere, ferekak eta laztanak nonahi, iratxo batek su bat pizten zuen bitartean bertigoaren auskalo zer kobazulotan eta auskalo zer hutsunetan –sexuan beti omen iratxo bat, bihurrikeriaren bat egiteko prest–, harik eta azal batuen astinaldiak eta azalen arteko zirkuitulaburrak itzaltzen ziren arte, gorputz garailearen burdina gorputz garaituaren sutegian urturik; jarraian, gudu zelaian geratzen ziren aztarnak, ikusi nahi zituenarentzat:
‎" Kulpa nirea izan da, ama, eta nik merezi dut ipurdikoa!". Adaren ezusteko erreakzioak datu berri bat eransten baitzion egoera berez korapilatsuari, bastoiaren arrastoaren atzetik joan zen Domingo erabakitasun handiz, segundo bateko zalantzaren ondotik; jaso zuen, joan zen amarengana, eman zion eta, eman ez beste, bizkarra makurtu zuen, amak ipurdikada bat edo eman ziezaion; orduan, baina, beste zalantza batek hartu zuen Regina, antza, bai baitzirudien ezen errua beti elkarri botatzeko ohitura zutenek –Adak eta Domingok, Domingok eta Adak– guztiz aldatu zutela ohitura, nork bere burua erruduntzat harturik, erruduntasunaren ondorioak ere, semeak amari emandako bastoiak sinbolizatzen zituenak, jasateko prest; hala, bada, Domingo makurtuta gero, zerura goratu zuen amak bastoia... baita goratu orduko semeaz errukitu ere, kein...
‎Anaiaren deklarazioa aditu orduko argitu zitzaion begia Adari, ezusteko ilargi bete batek, bat batean, gau minaren beltzunea bete balio bezala, betartean irri zabala loratzen zitzaiola; ongi erreparatuz, baina, irri bete hura ez zen osoa ez guztiz betea, bai baitzirudien ezen Adari azken istantean piztu zitzaiòn fidakaiztasunak puska txiki bat jan ziola osotasunari; hala, bada, Ada berrespen baten zain zegoen, itxura batean, eta hargatik galdetu zion, ausaz, Domingori:
‎une hartan bereziki, zeinean, Jauna hartu eta bere jarlekura itzuli baitzen, begiak goratzeko: begi zuri goratu haiek, bere sakrifizioa aldez aurretik onartzen duen bildots batenak iduri... halako eran, non bai baitzirudien ezen Gabino bere birika eskaintzen ari zitzaiola munduari –mundu hartan toki berezi batean behar zuten gurasoek, anai arrebek eta lagunek, Felipek batez ere–, munduak arnasa har zezan, mundu egilearen aintza gogoan...
‎ez dugu ulertzen; eta izebak: nik ere ez... eta isilik geratzen zen, hitzik gabe geratzen zelako, ausaz, edo guztiz bestela, bai baitzirudien ezen, ahoa isildu arren, begiekin hizketan jarraitzen zuela, errealitate ezin esana esateko azken ahaleginean balebil bezala, atsedenak eta esperantzak hartutako begien mintzoaz –ezer espero gabe guztia espero zuelako jada, menturaz–, konfiantzazko abandonuaren mintzoaz: nik ez dakit, baina badakit Jainkoak badakiela, eta Jainkoaren eskuetan nago...
2013
‎Hura, beraz. Faysalena? normaltasunerako deia zen, baina Yazîden absentziak Hamzari eragiten ziòn mina hain zen handia eta berezia, non bai baitzirudien ezen egoera minezko hura ezin erremedia zezakeela erremedio berezi bezain erabateko batek baizik.
‎Hura, beraz –Faysalena– normaltasunerako deia zen, baina Yazîden absentziak Hamzari eragiten ziòn mina hain zen handia eta berezia, non bai baitzirudien ezen egoera minezko hura ezin erremedia zezakeela erremedio berezi bezain erabateko batek baizik.
2015
‎Hainbat gauza uzten ditu erdizka, hiltzen denak. Bizirik dirauenari, berriz, ikara ematen dio hildakoaren gauzak lekuz aldatzeak, bai bailirudike ezen, daudenean dauden bitartean, ez zaiola erabat agortzen hildakoa itzuliko den esperantza. Jakin badaki alferrik duela, hildakoak ez dituela sekula berriro arropa horiek jantziko, hobe duela lehenbailehen poltsetan sartu eta Cáritasera edo beste nonbaitera eramatea, baina, hala ere, hortxe utzi nahi lituzke, armairuko pertxetan zintzilik, inoiz itzultzen bada ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia