Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 316

2000
‎Horren argi. Bai baitzekien, ez nion azaldu behar izan asteburu horretan, lana nuenez, semea zaindurik egoteko bide bakarra zegoela, hain juxtu ere, gure amarekin uztea. Halaber, ez nuen denbora alferrik galdu oroitarazten bere amaginarreba ez zela munduko amatxirik ilobazaleena eta, beraz, joan etorrietara behartuko ninduela herritik hirira eta hiritik herrira, egunez ez bazen, gauaz bai behintzat, egun osoan haurrari kateaturik ez uztearren.
2001
‎Eta, hala ere, edalontzia barran laga eta irribarre egin du atzera. Orain bai baitaki arrasto onaren atzetik dabilela. Bai, arrasto onaren atzetik, azkenean.
2002
‎Esan orduko damutu zen, bai baitzekien barne barnetik jalgi zitzaizkiola hitz ausart bezain zuhurgabe haiek, Emmanueli zuzendutako mezua gordetzen zutenak eta zeharkako gonbita, etxera lagun ziezaion. Eta are gehiago damutu zen, bere perspektiben zerumugan Segiorekin bizi izandako porrota berriro azaldu zitzaionean, izar beltz finko bat balitz bezala, ortzian ainguratua... baina hark ez zuen jada atzerabiderik.
‎Baina, handik aurrera, deus gutxi nezakeen. Bai bainekien, gutuna idatzi aurretik ere, ez niola Sarari gutunik igorriko, ez hura ez aurrekoa. Neure gaixoa bainuen, azken finean, Sara.
‎Halakoetan beti esan izan nuen ezetz printzipioz. Gonbit guztiek izaten baitute beren ordaina, eta bai baitakit, esperientziaz, zer nolakoak diren enpresa farmakologikoak, medikuok errezetatzen ditugun produktuak beren marketara bideratzeko orduan. Egun hartan, ordea, baietz esan nuen.
‎Bai, ongitxo nekien nik, bizio hark bere ondorio gaiztoak izan zitzakeela, eta haiek iristean damu izango nintzela, baina ongitxo nekien, halaber, guztiak duela prezio bat bizitzan. Eta prezio hura ordaintzeko prest nengoen, bai bainekien, beste gauza batzuen artean, biriketako minbizia harrapatzeko probabilitate gehiago nituela. Baina horrek ere ez zuen zertan gertatu, halabeharrez.
‎Baina kontuz ibili beharra nuen, aldi berean, errukiarekin. Gaixoekin izandako hainbat urtetako esperientziaren ondoren, bai bainekien errukia bertute bat dela, errukitzaileak maiz ezkutatu eta mozorrotu beharrekoa, errukituari apalgarri eta iraingarri gerta ez dakion. Ezin zerbitzari leialagoa izan baitaiteke errukia, nola maitasunarena hala umiliaziorena.
‎Oker esan zidan, eta nik banekien. Bai bainekien nik orduko, natur zientzietan ikasitakoaren arabera," apendizitisa" zela termino zientifikoa. Eta berehala jakingo nuen beste hitz antzeko bat:
2003
‎Eta hi ere, horrelaxe. Nik bai baitakit hi bizirik hagoela, eta artizarretik inoiz baino gehiago maitatzen gaituala Miren eta biok, baita Azpilgo herria ere, Jesusen Bihotz horrek bezalaxe, Jesusen Bihotz handi horrek bezalaxe, Txomin...
‎Eta zer esan didazu, irabazien hamarretik bi emango diozula Elizari? Baina harro egon zintezke, don Kosme, bai baitakizu Jainkoak bakoitzeko ehun ordainduko dizula, beste bizitzan. Halakoa baita Jainkoa, zu bezalako jende eskuzabalarekin...!
2004
‎Ahotsa argiarekin batera sartu zen nire buruan. Pentsatzen saiatzen nintzen, bai bainekien kinka larrian nengoela, baina ezin nuen gogoratu zer zen gaizki zebilena, zer zela eta kezkatu behar nuen. Nahi nuen bakarra zera zen, argi itsugarri hartatik ihes egin, ilunpe minik gabekoen baitan babestu.
‎Horrek ez zuen arinago egiten itsumustuko oinazea. Lehen, Mireia urrun zegoen arren, bai baitzekien han zeukala. Amets batetik bortizki egotzia sentitu zen.
‎Sobietar Batasuna arma nuklear indartsuenez hornitu nahi dute, eta horretan dihardute. Zuen Teller en moduan –esan zion Oppenheimerri, bai baitzekien ordurako segurtasun txartela kendu ziotela, Tellerren jardunak zirela medio.
‎Haren mezuek, beraz, ni erakarri beharrean, atzeraka eragiten zidaten. Bai bainekien nik orduko, edo susmatzen bainuen, ez dagoela bere maitemina sublimatzeko gai ez den maitemindua baino izaki arriskutsuagorik. Nik lortu nahi nituen helburuetarako ez behintzat.
‎Sarritan ibiltzen nintzen haien zelatan, zer esaten ote zuten. Bai bainekien gaizki konpontzen zirela beren artean, eta egoera hark areagotu egiten baitzuen nire jakin mina. Noiznahi bana zitezkeen, izan ere, koadrilako hainbat lagun edo ikastetxeko hainbat ikaskideren gurasoak bezala.
‎Barre ederrak egin zizkidan Urruti gizagaixoak, hura kontatu nionean! Hark ere bai baitzekien nire egoeraren berri, maiz samar ikusten nuenez gero, baita berarekin bazkaltzen ere, aldian behin. Eta, nola konfiantza ematen baitzidan, guztia kontatzen nion.
‎Aitak bai baitzekien, alabak baino lehenago, aristokraziaren eta tradizio handiko aberatsen ezaugarrietako bat bilduma partilularrak egitea zela: koadro balios batzuena izan zitekeen, edo zeramikena, edo seilu eta txanponena, edo gauzarik bitxi eta arraroenena.
‎Mailatik behera antzean Anboto eta Udalaitz ikusi ditugu eta Gorgomendi. Inork aipatu gabe ere Anbotoko Señorarenak burutaratu zaizkigu, handik Gorgomendira bai baitaki aldatzen, ekaitz eta harri zaparradak sortuz. Santa Maria, gaitzezkoengandik libra gaitzazu, amen, esan dugu geurekiko.
2005
‎Kontuak kontu, baina, Aitor iturgin baten semea zen, eta Iker ginekologo ezagun batena. Eta, nola Teresak bai baitzekien hura, amona Kontxiri jakinarazi zion, baita ondorio ezin garbiagoa atera ere, segidan:
‎Eta bakoitza bere lekuan! Bai baitakit zure berri: nolakoa zura, halakoa ezpala!
‎ez al dakizu, bada, berak Francoren politika egiten zuen bitartean espetxeratu nindutela ni bi urtez, langileen eskubideen alde aritzeagatik? Halakoa baita zuen edukazioa, baina ni ez nauzue engainatzen, bai baitakit maskara horren azpian zer gordetzen duzuen: edukazio onenarekin hiltzen dituzue Afrikako haurrak gosez, edukazio onenarekin bidaltzen tankeak Irakera, eta edukazio onenarekin hondatzen mundua!
2006
‎irainik ez dagoen lekuan irainak daudela salatzeak egiazko irainak sortzen ditu luze baino lehen; eta batzuen laguntasuna bilatzeak beste batzuen etsaigoa ekarri ohi zuen, kit beraren barruan. Baina, egia izanda ere, horrek ez ninduen guztiz lasaitzen, bai bainekien nirea zela hasierako laidoa, eta ez bainekien jatorrizko bekatu hark konponbiderik ote zeukan.
‎Hala adierazten zuen gutunen tonu gero eta aztoratuagoak, zure sumendi horri amataturik eusteak gero eta lan handiagoak emango balizkizu bezala. Aurrez aurrekoetan, berriz, beti bezain neurritsu jokatzen zenuen, alai eta irritsu ere bai, tratuaren poderioz bai baitzenekien zer nuen gogoko zer disgustuko, eta bazenekien halaber niri adarra nola jo, hartarako guraria edukiz gero. Adar jotze xume eta lagun artekoak izaten ziren, ez inola ere aintzat hartzekoak.
‎Inguruetako gazte guztiek zeukaten bihotza Diana berpiztu haren esku indartsuetan errenditua, baina beldur ziren, ezgai eta inozo sentitzen baitziren haren aurrean, bai baitzekiten esku haien fereka desiragarria bezain mingarria izan zitekeela haien atzaparkada, dezentziak eta modu onek mende hartan markatzen zituzten neurrietatik harago joanez gero, desegoki zen hitzen bat esanez gero edo komeni ez zen laztan edo xirriren bat desgaraian eginez gero.
‎XVII. mende osoa eromen hutsa izan zen, eta kontaezinak landareekin egindako gurutzamenduak eta kolore berriak asmatzeko ikerketa lanak... Eta ez zen gutxiagorako, bai baitzekiten gauza ezohikoren bat lortzen zuenak (kolore beltzeko tulipa, esaterako) aberastasuna bere esku izango zuela. Urte horietan etxe bakoitzean eta lorategi bakoitzean aritzen ziren saiakuntzak egiten, zeinek lortuko bitxikeria handiagoa.
‎Badirudi Abhorah eta Zora Ladrimal juduen biloba zela gure Manex. Ez dakigu nola bizi ziren aitona amona horiek XVIII. mendeko Espainia –edo Euskal Herria– ilunean, baina pentsa genezake ez zirela oso lasai biziko, bai baitakigu Abhorah ihesi joan zela Iparraldera. Hemen finkatu zenean, dei egin zien emazteari eta alabari bertara etor zitezen.
2007
‎–Zuk bai dakizula ondo euskaraz!?
‎Zer esanik ez, arrazoizkoago, langinago, grinen nagusiago, etab., fisikoki nahiz intelektual eta moralki gailena. Horregatik guztiagatik zuriek bai jakitez eta bai armaz betidanik beste herriak oro menderatzen dituzte (Ib., 317).
‎–oooo... ontzia!? oihu egin zuen minutu batzuen buruan, baina segituan amorratu zen berriro, bai baitzekien gurutzegrama haiek egiten zituen gizona zorrotza zela oso, eta nahiko koadratua, eta ez lukeela inoiz ontzia gauzak eramateko zenik idatziko: ontzia gauzak gordetzeko zen, ez eramateko.
2008
‎–Eta gure arteko tratua, zer?? Bai baitakizu hitza jatea gure artean zer den: traizioa!
‎urrutiratze taktiko bat zirudien, amak hoztasun gutxieneko bat beharrezkotzat jotzen zuelako edo, alabaren asmoak eta haren argudioak hobeto zilipurdikatzeko? markesa andereak bai baitzekien, antza, zertara zetorkion Natalia eta zertaz hitz egitera, eta biziki interesaturik baitzegoen gai hartan; alabaina, zuhurtziak halaxe aginduta, isilik jarraitu zuen, alabaren ezpainetatik espero zuèn hitza entzungo zuen ala ez.
‎Hire fabrika eta hire fabrikaondoak hortik pasatzen zaizkidak, hire handinahia bezala, ulertzen didak, ezta?, ni eroriko naizen bezala eroriko baitira haiek, baita hi heu ere noizbait!, etxeko lotsa nauk, bai, baina hi heu utziko haut oraingoan lotsagarri, sekulorun sekulotan!, izan ere, hi alua bahaiz, ni aluago, Nazario! Ni hilko nauk, bai, baina hik ere ez duk zama txikia jasan bizitza osoan, bai baitakit bizitzako ordu guztietako minutu bakoitzeko segundo orotan ni madarikatzen ibiliko haizela, eta ez diat beste pozik behar beste munduan, enteratu al haiz?, ai!, eta bukatzeko apustu bat egingo diat: baietz ni ere soldadutzatik libratu!, hi alua bahaiz, ni aluago, Nazario!
‎Kristok pobretasuna predikatu zuen, eta gurutze pobreago edo biluziago batek (zurezko gurutze xume batek, esate baterako) gurutzea gurutzeago bihurtuko bailuke eta zentroa zentroago. Ez naiz ikonoklasta, bai baitakit elizak Nizean eta Konstantinoplan erabakitakoaren berri, baina gutxiago naiz idolo gurtzaile, eta jakizue santuen edo Ama Birjinaren irudiak idolo ere bihur daitezkeela, baldin eta bazterra zentro bihurtzen badugu, san Mamertoren itxura ustezkoan uzten gaituen san Mamertoren irudia idolo bihurtzen baita automatikoki. Eta gaur idolo bihurtu duguna bihurtzen dugu bihar komedia bateko mirarigile merke, eta etzi ez hankarik ez bururik duen eszena bateko amorante barregarri.
‎Regina alferrik zebilen, beraz, agerian zegoena ezkutatu nahian, izeba amonek ere bai baitzekiten, aitak ahoskatutako azken hitzen lekukotza izan zutèn heinean, neskaren min sekretuaren berri. Baina gauza bat zen Reginak zekiena, egoera zailetan edo ezinezkoetan, gizakiak bere burua engainatzeko tartea bilatzen du maiz, kontziente nahiz inkontzienteki, erosoago sentitzeko?, eta oso beste gauza bat, zekièn hura besteen ahotik entzutea.
‎Denbora guztian irribarrez eta mihia ateratzen segitzen zuen, halako modu baldar eta susmagarrian non ume batek ere antzemango baitzuen azpikeriaren bat amarauntzen ari zela. Azkar erantzun nion, hala ere, bai bainekien non zegoen nire abantaila, eta halako elementu ergel batekin erraz gordeko nituela nire susmoak azkeneraino.
‎Nazio askatasunaren beharra ez datza Esparzak aipatzen dizkigun alde horietan. Ez dugu behar askatasunik espainolistak orain baino erosoago bizitzeko; hori horrela izatekotan, bai baitakizu emaitza zein izango den: zaharrak berri eta gauzak lehengo lepotik.
‎Adierazpen horiek irakurri ahala halako sinesgaiztasun bat piztu zen nigan. Bai banekien, aspalditik jakin ere, Lehendakari zaharraren euskaltzaletasuna ez zela horrenbestekoa izan, han eta hemen irakurriak nituen gauzengatik. Horrela, erdi galduak nituen dokumentu zahar haien bila hasi nintzen, Leizaolaren euskaltzaletasuna hobeki ezagutzeko gogoz.
‎Hori eta horrenbestez, euskaraz ari garen bakoitzean ez gara ari autodeterminatzen, autodeterminazioaren makro izaera euskararen estatus nazionalak determinatzen duelako. Bai baitakigu, zoritxarrez, euskarak ezin dituela hizkuntza normalizatuaren nazio funtzioak bete, eta funtzio horiek bete ezean, nekez eragin ditzakeela hizkuntza batek herri bat autodeterminatzeko ondorioak. Ez euskal hizkuntza bere hartan hartuta gai ez delako, baizik eta, euskara dagoen estatus etnikoan egonda, bere jardunak ezin duelako nazio efekturik sortarazi.
‎–Berdin zaigu lehen unean espainiarrak edo frantsesak izatea nagusi, markoa da garrantzitsuena, bai baitakigu lana eginez gero independentziaren aukera izango dugula eta azkenean horixe hautatuko duela herriak?.
‎Poza eman dit herri kristaua dela entzuteak. Bai baitakit kristautasunaren berniza islamarena baino askoz azalekoagoa dela, misiolariek egindako lanaren ordain eta gehienetan konbertsio interesatuak baino ez. Ohitura animisten indarraren adierazgarri dira aletegietako fetitxeak.
‎–Eta gure arteko tratua, zer...? Bai baitakizu hitza jatea gure artean zer den: traizioa!
‎Hura entzun ahala, amak atzerakako mugimendua eragin zion aurreratua zuèn aurpegiari, alabarekin eta alabak ahoskatutako hitzekin halako distantzia hartu nahi balu bezala; distantzia hark, ordea, ez zirudien urrutiratze apetatsu bat, alabaren hitzekin zerikusirik ez zuena; aitzitik: urrutiratze taktiko bat zirudien, amak hoztasun gutxieneko bat beharrezkotzat jotzen zuelako edo, alabaren asmoak eta haren argudioak hobeto zilipurdikatzeko... markesa andereak bai baitzekien, antza, zertara zetorkion Natalia eta zertaz hitz egitera, eta biziki interesaturik baitzegoen gai hartan; alabaina, zuhurtziak halaxe aginduta, isilik jarraitu zuen, alabaren ezpainetatik espero zuèn hitza entzungo zuen ala ez.
‎Kristok pobretasuna predikatu zuen, eta gurutze pobreago edo biluziago batek (zurezko gurutze xume batek, esate baterako) gurutzea gurutzeago bihurtuko bailuke eta zentroa zentroago. Ez naiz ikonoklasta, bai baitakit elizak Nizean eta Konstantinoplan erabakitakoaren berri, baina gutxiago naiz idolo gurtzaile, eta jakizue santuen edo Ama Birjinaren irudiak idolo ere bihur daitezkeela, baldin eta bazterra zentro bihurtzen badugu, san Mamertoren itxura ustezkoan uzten gaituen san Mamertoren irudia idolo bihurtzen baita automatikoki. Eta gaur idolo bihurtu duguna bihurtzen dugu bihar komedia bateko mirarigile merke, eta etzi ez hankarik ez bururik duen eszena bateko amorante barregarri.
‎Hire fabrika eta hire fabrikaondoak hortik pasatzen zaizkidak, hire handinahia bezala, ulertzen didak, ezta?, ni eroriko naizen bezala eroriko baitira haiek, baita hi heu ere noizbait!, etxeko lotsa nauk, bai, baina hi heu utziko haut oraingoan lotsagarri, sekulorun sekulotan!, izan ere, hi alua bahaiz, ni aluago, Nazario! Ni hilko nauk, bai, baina hik ere ez duk zama txikia jasan bizitza osoan, bai baitakit bizitzako ordu guztietako minutu bakoitzeko segundo orotan ni madarikatzen ibiliko haizela, eta ez diat beste pozik behar beste munduan, enteratu al haiz?, ai!, eta bukatzeko apustu bat egingo diat: baietz ni ere soldadutzatik libratu!, hi alua bahaiz, ni aluago, Nazario!
‎Regina alferrik zebilen, beraz, agerian zegoena ezkutatu nahian, izeba amonek ere bai baitzekiten, aitak ahoskatutako azken hitzen lekukotza izan zutèn heinean, neskaren min sekretuaren berri. Baina gauza bat zen Reginak zekiena –egoera zailetan edo ezinezkoetan, gizakiak bere burua engainatzeko tartea bilatzen du maiz, kontziente nahiz inkontzienteki, erosoago sentitzeko–, eta oso beste gauza bat, zekièn hura besteen ahotik entzutea.
2009
‎probokazio politikoa, Siziliako gerraren bezperan, atenastarrentzat ezbaigabeki, arazo erlijiosoa? izan zen, sakrilegio dongea?, bai baitakigu polis grekoan politikak eta erlijioak bat bat egiten zutela (hiriak eta jainkoek). Yoga erlijioa omen da:
‎–Mendebaleko eskualdetik ekialdeko eskualdera joaten ginen eta berariaz ezkutatzen zen, bai baitzekien gu bere atzetik genbiltzala.
‎Han immigrazio poliziak harrapatu ninduen. Polizia asko ibiltzen da han, jendea Estatu Batuetara Kanadako mugetatik sartzen dela bai baitakite.
‎Tomek irribarre egin zuen Angieren azken hitzak entzutean. Bai baitzekien ez zitzaiola iragarki mota horien prestaketa atsegin.
‎Pozten naiz etorri izanaz, benetan. Zuk bai dakizula nola zaindu lagunak.
‎Ulertu baitzuen azkenean Virginiak gertatu zena. Eta bai baitzekien Olasok ere, nolabait, bere erara, bazekiela. Berak hil zuela Perez.
‎Domingori aldika irri haiek zuzentzea, adibidez, hitzetatik haratago zihoazenak, edo Reginari ohartaraztea isilago hitz egin zezala, zeren Domingo ez baitzen gelan zegoèn gaixo bakarra eta zeren semeak ere eskertuko baitzion, apika? jakin ere, bai baitzekiten izeba ilobek ordurako, ausaz, Domingoren irri hura minaren gaineko irria zela, atsedena eta isiltasuna behar zituena.
‎Jaialdi itxurako hura. Primo de Riverak hilabete lehenago jo zuen estatu kolpea? ...azi zionean Reginak muturra okertu zuen arren, amak ere bere iritzia baitzuen musika tresnei buruz, markesen etxean zerbitzatu ondoren pianoa eta biolina lehenesten baitzituen txistuaren aurrean; Gabinok askotan entzun izan zituen txistuaren edo dultzainaren hotsak, baita beste musika tresna askorenak ere, klasikoak eta ez hain klasikoak?, bai diskoan eta bai bertatik bertara ere, halako eran, non bai baitzekien ezen hots haien aterpean sorgin bat gordetzen zela, entzulea liluratzeko gai izan zitekeena; bazekien, halaber, kanta batzuek edo nota batzuek nabarmen hunkitzen zuten batzuetan Gabino: Luzianok, aitaren herriko umetako lagunak, egin ziòn kanaberazko xirula hura ez zuen, ez, ahaztekoa!?, musika beste hizkuntza bat zela, sentimenduak jantziz eranzten zituena, edo erantziz janzten, auskalo, musikaren lilurapean ezin jakin baitzitekeen zehatz mehatz ezer, ezjakintasun hura jakituriaren mugak hausteko modurik eraginkorrena izan zitekeen arren, aldi berean; horregatik, Maria Bibianak bisitaren berri jakinarazi zionean?. Iritsi dira!?
‎Ondoren, baina, bi aste txar pasatu zituen Gabinok, arnasestua are estuago egiten zitzaiola? harik eta haren egoerak, inflexio puntua igaro ondoren, hobera egin zuen arte; eta, handik lauzpabost hilabetera berriro etorri ziren Felipe Gastaminza, zeinak bai baitzekien, Maria Bibianaren bidez, Gabinoren osasunaren berri, eta osaba Xabier, beren txistu ttunttunekin, eta berriro aritu ziren biak arrakastatsu; Gabinok, baina, bazuen orduan ere zer kontaturik, eta eterraren eraginpean izan zuèn esperientziaren berri eman zien:
‎Bidetik oztopoak banan banan kenduta, hantxe aurkitu zuen amak, amaren amatasunak? bihurgunea, atzera egiteko aukera zabaltzen ziona, berak bai baitzekien zer izan zitekeen ona erredura haientzat; jakingo ez zuen, bada, baldin eta berari ere hamaika aldiz erre bazitzaion esku besoetako azala, baita oinetakoa ere, batean ur irakina erori zitzaiolako eta bestean olio errea! Reginak bazuen, bai, intsusarekin egindako ukendu oliotsu bat, berak egiten zuena, amak irakatsitako errezeta bitarteko, nahiz eta azken aldi hartan don Zoilok errezetatutako ukendu bat ere erabili izan zuen, halibut arrainaren gantza lehengai zuena eta emaitza ezin hobeak eman zizkiona; gauza haiek behar zituen amak buruan, bihurgune hura begien aurrean, beraz?, baina nola ez baitzuen artean lezioa amaitu, aurrera egin zuen, bihurgunea alde batera utzita:
‎Atzean geratu ziren bi emakumeak, Nazariori bere denbora eman nahi izan baliote bezala, Reginak eta Rakelek bai baitzekiten ordurako, ezjakinki jakin ere, sehaskakoa bakarka ikusteko moduko ikuskizuna zela, inoren interferentziarik gabe; Nazario Orbek, beraz, bi emakumeei bizkar ematen zien, eta posizio hartan ikusi zuen haurra, barruak agintzen zizkiòn esku eta aurpegi keinuei mugarik jarri gabe, begiak zabal ireki eta luze ixten zituela, ireki eta itxi, itxi eta ireki; izan ere, hain sinestezina egiten ... alfer alferrik zebilela jolasetik batere ez zuèn begien jolas hartan sartuta, sinestezinena baitzen inguru hartan, antza, sinesgarriena; berandu gabe ohartu zen, halaber, sinesgarritasun berreskuratuaren bidetik, hura?, zer?
‎Eta, hala ere, aldi hura, gizakiari dagozkion guztiak bezala, ez zen behin betikoa izan, soseguzko zein aintzazko memento haiei beste batzuk jarraitu baitzitzaizkien, hagitzez ere larriagoak, fedea, arestian hain osoa zirudiena, bere edukiaz hustu eta Jainkoak Ernestina eskutik utzi balu bezala, jakin ez zergatik; baina berak. Ernestinak? hutsaldi eta utzialdi haietan ere ez zuen etsiko, bai baitzekien, edo hala uste zuen bederen, haiek guztiak Jainkoak ipinitako probak zirela, arimak gainditu beharrekoak, are gorago egin zezan, oztopoz oztopo eta zailtasunez zailtasun, Jainkoagan konfiantza osoa jarriz betiere, pentsamendu hura zuen Ernestinak bere ideien ardatz?, gertaera guztien bilakaera, etorkizuna, konfiantza haren mende baitzegoen, azken batean; sentimenduen joan etorri haietan eta barne borroka haietan, gainera, argiak eta itzalak elkarren jarraian?, bere berea zuen borondatearen indarra, beti norabide berean jar zezakeena, haragiaren ilunaldian Kristoren adibidea eta Kristoren argia iparrizar, egin eta egon, egon eta egin.
‎–eta, emazteari irri lurtar bat eskaintzen ziola, gehitu zuen?: Baina zaude lasai, Kristok argi eta garbi esan baitzigun Zesarri zor zaiona Zesarri eman behar zaiola, eta Jainkoari zor zaiona Jainkoari, eta nik ere bai baitakit zer den fabrika bat eta zer katedral bat?
‎berak esaten du zero meridianoa Greenwichetik pasatzen dela eta nik Birminghametik, eta, bere jakituriarekin aita liluratu eta baldintzatu nahi balu bezala, erantsi zuen?: Nik esan diot ezin hobeto gogoratzen naizela, jakin ere bai baitakit zero meridianoa nazioarteko hitzarmen baten ondorioa dela, 1884an gauzatua, eta, arnasa barrutik hartzen zuela, bukatu zuen?: Nork du arrazoi?
‎ikusi ez ezik, orduantxe bururatu baitzitzaion, antza, Prosperorekin zerbait egin behar zuela; bururatu ez ezik, sentitu ere bai, agian, arrazoi ezin arrazoitsuago bat bitarteko? ...gitan hartua baitzuen Prospero, salatari fama zuela-eta; zer egin zezakeen ere bururatu zitzaion segidan, itxuraz; jolasa aurrera zihoan, eta zintzilik zeudèn hamar eltzeetatik zazpi apurtu zituzten parte hartzaileek; hiru geratzen ziren, beraz, urez beteta zegoena tartean, eltzeen artean beti izaten baitzen bat, urez betetzen zutena, usadioa ere horrelakoa zelako, halako eran, non hausten zuenak bai baitzekien zer sari jasoko zuen: dohaineko ur bainua; Prosperoren aurretik zegoenak beste eltze bat hautsi berri zuen:
‎haurrak, egun batean, irri itxurako batekin saritu zuen arte; hasieran, ordea, zalantzan egon zen hura irri bat izan ote zen, baina irri bat zen, bai, benetako irria, atzetik beste bat egin baitzuen, Reginaren zalantzak uxatu zituena: izaki hura ez zen, ez, harri puska bat, bai baitzekien hitz egiten, bere intzirien bidez edo bere irrien bidez?!
‎ez zuen tutik ere ulertu, baina ederki ulertu zuen ulertu beharrekoa? jakin ere, bai baitzekien keinuak hitzak baino hitzago gerta zitezkeela aldian aldian, kasu hartan zer esanik ez: aitari baietz esan behar ziola, alegia, ondorio arazotsurik nahi ez bazuen, eta orduan bi aldiz esan zion baietz, hitzez eta buruaz.
‎Izan bitez, gaur Donostia paregabe honetan argitara egin duen egunkari berri honen lehen hitz hauek zuretzat, irakurle maite hori, bai baitakigu LA INFORMACIÓN harro eta urduri eskuratu ez beste bururatu zaizula galdera: –Zer egunkari mota da hau??.
‎–eta, irudi haiekin aski ez balu bezala, neska mutilen ipuinen mundura jaitsi eta beste irudi batzuk atera zituen mundu hartatik, haiei zalantza izpirik gera ez zekien?: Nik bai baitakit zer den jendillaje hori, eta ez baita kasualitatea fabrikan ditudanak ere halakoxeak izatea: alferrontziak guztiak?
‎Domingok? bai baitzekien hura konplimenduzko esapide bat baino gehiago zela, izebaren kasuan ziur zegoen horretaz, esker oneko irri batekin erantzun zion, baina, irri egin orduko, burua mugimendu azkar batean atzera bota eta harridura keinu nabari bat egin zuen, bisaia guztiz hartu ziona, eta egoera hura ezohikoa zela adierazteko era bat ere izan zitekeena, burura ere etorriko zitzaizkion Domingori, ziurki, Damasok arestian esan zizkiòn hitzak,, amari gauza batzuk ahazten hasi zaizkio, jakingo duzu, azken urte honetan are gehiago??, baldintza normaletan amak beti hartuko baitzion aurrea izebari, ohikoa zuèn jokabide harekin erakutsi nahi balu bezala nor zen lehen etxe hartan eta nor bigarren; horregatik, beharbada, begiak ñarrotu eta Domingok zorrotz begiratu zion amari:
‎nahiz eta bere bide hartan amona Ursula izan zuen oztopo, amona Ursula beti mintzatzen baitzen euskaraz, atera ere, halaxe ateratzen zitzaion, barru barrutik?, baita, denborarekin, gaztelaniaz ulertzera iritsi zenean ere: esan nahi baita Regina gogor saiatu zela Ursula beretakoa egiten, beti modu onean, nolanahi ere, Reginak bai baitzekien zer nolako balioa zuen izeba Ursulak Nazariorentzat, honek izugarri estimatzen baitzuen izeba, gurtu ere, gurtzen zuen, bere arrakastaren elementu ezinbestekotzat zuen neurrian?, alferrik; Ursula, izan ere, herriko, baserriko?
‎–eta, nola ohartu baitzen ezen amak bere aurpegi hura jarri ziola, beldurraren eta mesfidantzaren artekoa, are aurrerago egin zuen Tasiok?: Ez natzaizu txantxetan ari, bai baitakizu nola hartzen ditudan erlijio kontuak, eta egunero bizi behar baitugu, egun horretan hiltzera bagindoaz bezala; San Estanislao Kostkakoa ere hemezortzi urterekin hil zen?
‎egiteko puntuan zegoenean, baina, aitaren begirada nabaritu zuen, ahoa istantean itxiarazi ziona, autodefentsazko erreakzio inkontziente batean; aita, izan ere, jarrera abegikorrarekin zetorkion, itxura batean? baina Domingo, piztia inguratuaren antzera sentitzen zena, ez zen aitaz fidatu, bai baitzekien, hartan esperientzia luzea zuen, irri baten itxurapean erasorik gogorrenak ezkuta zitezkeela; esan nahi baita, Domingo zain egon zela, aitak noiz pausoa emango, pauso hark erakutsiko baitzion bidea:
‎...Eta, hala ere, aldi hura, gizakiari dagozkion guztiak bezala, ez zen behin betikoa izan, soseguzko zein aintzazko memento haiei beste batzuk jarraitu baitzitzaizkien, hagitzez ere larriagoak, fedea, arestian hain osoa zirudiena, bere edukiaz hustu eta Jainkoak Ernestina eskutik utzi balu bezala, jakin ez zergatik; baina berak –Ernestinak– hutsaldi eta utzialdi haietan ere ez zuen etsiko, bai baitzekien, edo hala uste zuen bederen, haiek guztiak Jainkoak ipinitako probak zirela, arimak gainditu beharrekoak, are gorago egin zezan, oztopoz oztopo eta zailtasunez zailtasun, Jainkoagan konfiantza osoa jarriz betiere –pentsamendu hura zuen Ernestinak bere ideien ardatz–, gertaera guztien bilakaera –etorkizuna– konfiantza haren mende baitzegoen, azken batean; sentimendue...
‎–eta, emazteari irri lurtar bat eskaintzen ziola, gehitu zuen–: Baina zaude lasai, Kristok argi eta garbi esan baitzigun Zesarri zor zaiona Zesarri eman behar zaiola, eta Jainkoari zor zaiona Jainkoari, eta nik ere bai baitakit zer den fabrika bat eta zer katedral bat...
‎Gabinok –burbuilatik kanpo zegoen jada– ez zuen tutik ere ulertu, baina ederki ulertu zuen ulertu beharrekoa... jakin ere, bai baitzekien keinuak hitzak baino hitzago gerta zitezkeela aldian aldian, kasu hartan zer esanik ez: aitari baietz esan behar ziola, alegia, ondorio arazotsurik nahi ez bazuen, eta orduan bi aldiz esan zion baietz, hitzez eta buruaz.
‎Gero, muxu bat eta mila muxu eman zizkion Ernestinak haurrari esker onez, harik eta –joan zen hilabetea, joan ziren bi hilabete, joan ziren hiru eta joan ziren lau– haurrak, egun batean, irri itxurako batekin saritu zuen arte; hasieran, ordea, zalantzan egon zen hura irri bat izan ote zen, baina irri bat zen, bai, benetako irria, atzetik beste bat egin baitzuen, Reginaren zalantzak uxatu zituena: izaki hura ez zen, ez, harri puska bat, bai baitzekien hitz egiten, bere intzirien bidez edo bere irrien bidez...!
‎–eta, irudi haiekin aski ez balu bezala, neska mutilen ipuinen mundura jaitsi eta beste irudi batzuk atera zituen mundu hartatik, haiei zalantza izpirik gera ez zekien–: Nik bai baitakit zer den jendillaje hori, eta ez baita kasualitatea fabrikan ditudanak ere halakoxeak izatea: alferrontziak guztiak... baita lapurrak ere, ondorioz, Ali Babaren gizonak lapur galantak ziren bezalaxe, Ali Baba bera lapurretan lapurrena:
‎–eta, nola ohartu baitzen ezen amak bere aurpegi hura jarri ziola, beldurraren eta mesfidantzaren artekoa, are aurrerago egin zuen Tasiok–: Ez natzaizu txantxetan ari, bai baitakizu nola hartzen ditudan erlijio kontuak... eta egunero bizi behar baitugu, egun horretan hiltzera bagindoaz bezala; San Estanislao Kostkakoa ere hemezortzi urterekin hil zen...
‎Izan bitez, gaur Donostia paregabe honetan argitara egin duen egunkari berri honen lehen hitz hauek zuretzat, irakurle maite hori, bai baitakigu LA INFORMACIÓN harro eta urduri eskuratu ez beste bururatu zaizula galdera: " Zer egunkari mota da hau?".
‎ez zuten aitortzen, beraz, ezta ukatzen ere, hura mirari bat izan ote zen; ezerezaren ertzeko eremuan kokatuta zeudelako edo, interesatu ere, ez zitzaien gaia interesatzen, beharbada, gauza inportanteagoak egiteko zituztelako: Domingori aldika irri haiek zuzentzea, adibidez, hitzetatik haratago zihoazenak, edo Reginari ohartaraztea isilago hitz egin zezala, zeren Domingo ez baitzen gelan zegoèn gaixo bakarra eta zeren semeak ere eskertuko baitzion, apika... jakin ere, bai baitzekiten izeba ilobek ordurako, ausaz, Domingoren irri hura minaren gaineko irria zela, atsedena eta isiltasuna behar zituena.
‎Hauen artean, Prospero Zeta ikusi zuen, ilaran bigarren, jolasean hogei bat lagunek parte hartu ostean; Domingok lehen ere ikusia zuen Prospero –ez zitzaion hartarako betarik falta izan bederen–, baina ikusi gabe ikusten diren gauzak bezala ikusi zuen, beharbada, egunero ikusten direlako: ...gitan hartua baitzuen Prospero, salatari fama zuela-eta; zer egin zezakeen ere bururatu zitzaion segidan, itxuraz; jolasa aurrera zihoan, eta zintzilik zeudèn hamar eltzeetatik zazpi apurtu zituzten parte hartzaileek; hiru geratzen ziren, beraz, urez beteta zegoena tartean, eltzeen artean beti izaten baitzen bat, urez betetzen zutena, usadioa ere horrelakoa zelako, halako eran, non hausten zuenak bai baitzekien zer sari jasoko zuen: dohaineko ur bainua; Prosperoren aurretik zegoenak beste eltze bat hautsi berri zuen:
‎kaka zaharra!; orain, aldiz, munduko izakirik barregarriena sentitzen zen, eta horrek min izugarria ematen zion; minarekin batera, gainera, aitaren aurkako... baina, batez ere, amaren aurkako eta izeba Ernestinaren aurkako gorrotoa sentitu zuen, gezurrari urteetan eta urteetan eutsi ziotelako, eta horrek are min handiagoa ematen zion, emakume haiek zirelako, hain zuzen ere, Adarekin batera, munduan gehien maite zituèn pertsonak; eta ez zion balio gezur hura errukizkoa zela esateak, xehetasun hura inguruabar astungarri gertatzen baitzitzaion, aringarri gertatu beharrean; eta, batez ere, oihu lazgarri bat egiteko gogoa zuen –" Hala ere, hegan egingo dut, bai horixe!" –: egiteko puntuan zegoenean, baina, aitaren begirada nabaritu zuen, ahoa istantean itxiarazi ziona, autodefentsazko erreakzio inkontziente batean; aita, izan ere, jarrera abegikorrarekin zetorkion, itxura batean... baina Domingo, piztia inguratuaren antzera sentitzen zena, ez zen aitaz fidatu, bai baitzekien –hartan esperientzia luzea zuen– irri baten itxurapean erasorik gogorrenak ezkuta zitezkeela; esan nahi baita, Domingo zain egon zela, aitak noiz pausoa emango, pauso hark erakutsiko baitzion bidea: segundo bat, bi segundo, hiru, lau, bost, sei zazpi... aita, Domingok inoiz ahaztuko ez zituèn hitzak esaten hasi zenean:
‎berak esaten du zero meridianoa Greenwichetik pasatzen dela eta nik Birminghametik –eta, bere jakituriarekin aita liluratu eta baldintzatu nahi balu bezala, erantsi zuen–: Nik esan diot ezin hobeto gogoratzen naizela, jakin ere bai baitakit zero meridianoa nazioarteko hitzarmen baten ondorioa dela, 1884an gauzatua –eta, arnasa barrutik hartzen zuela, bukatu zuen–: Nork du arrazoi?
‎Bidetik oztopoak banan banan kenduta, hantxe aurkitu zuen amak –amaren amatasunak– bihurgunea, atzera egiteko aukera zabaltzen ziona, berak bai baitzekien zer izan zitekeen ona erredura haientzat; jakingo ez zuen, bada, baldin eta berari ere hamaika aldiz erre bazitzaion esku besoetako azala, baita oinetakoa ere, batean ur irakina erori zitzaiolako eta bestean olio errea! Reginak bazuen, bai, intsusarekin egindako ukendu oliotsu bat, berak egiten zuena, amak irakatsitako errezeta bitarteko, nahiz eta azken aldi hartan don Zoilok errezetatutako ukendu bat ere erabili izan zuen, halibut arrainaren gantza lehengai zuena eta emaitza ezin hobeak eman zizkiona; gauza haiek behar zituen amak buruan –bihurgune hura begien aurrean, beraz–, baina nola ez baitzuen artean lezioa amaitu, aurrera egin zuen, bihurgunea alde batera utzita:
‎...n Reginak muturra okertu zuen arren, amak ere bere iritzia baitzuen musika tresnei buruz, markesen etxean zerbitzatu ondoren pianoa eta biolina lehenesten baitzituen txistuaren aurrean; Gabinok askotan entzun izan zituen txistuaren edo dultzainaren hotsak, baita beste musika tresna askorenak ere –klasikoak eta ez hain klasikoak–, bai diskoan eta bai bertatik bertara ere, halako eran, non bai baitzekien ezen hots haien aterpean sorgin bat gordetzen zela, entzulea liluratzeko gai izan zitekeena; bazekien, halaber –kanta batzuek edo nota batzuek nabarmen hunkitzen zuten batzuetan Gabino: Luzianok, aitaren herriko umetako lagunak, egin ziòn kanaberazko xirula hura ez zuen, ez, ahaztekoa! –, musika beste hizkuntza bat zela, sentimenduak jantziz eranzten zituena, edo erantziz janzten, auskalo, musikaren lilurapean ezin jakin baitzitekeen zehatz mehatz ezer, ezjakintasun hura jakituriaren mugak hausteko modurik eraginkorrena izan zitekeen arren, aldi berean; horregatik, Maria Bibianak bisitaren berri jakinarazi zionean –" Iritsi dira!" esan zion–, Gabino –egun eguzkitsu bateko igande bateko goizerdia zen– poz pozik jarri zen; entzun zezakeèn musikaz aparte, baina, Gabinok beste motibo bat ere bazuen pozik egoteko; Gabinok, izan ere, goizetik meza entzun zuen, ohi baino debozio handiagoz entzun ere, medikuak bizpahiru egun lehenago operazioaren berri eman ziolako:
‎Ondoren, baina, bi aste txar pasatu zituen Gabinok, arnasestua are estuago egiten zitzaiola... harik eta haren egoerak, inflexio puntua igaro ondoren, hobera egin zuen arte; eta, handik lauzpabost hilabetera berriro etorri ziren Felipe Gastaminza, zeinak bai baitzekien, Maria Bibianaren bidez, Gabinoren osasunaren berri, eta osaba Xabier, beren txistu ttunttunekin, eta berriro aritu ziren biak arrakastatsu; Gabinok, baina, bazuen orduan ere zer kontaturik, eta eterraren eraginpean izan zuèn esperientziaren berri eman zien:
‎gaztelania hutsean, alegia... nahiz eta bere bide hartan amona Ursula izan zuen oztopo, amona Ursula beti mintzatzen baitzen euskaraz –atera ere, halaxe ateratzen zitzaion, barru barrutik–, baita, denborarekin, gaztelaniaz ulertzera iritsi zenean ere: esan nahi baita Regina gogor saiatu zela Ursula beretakoa egiten –beti modu onean, nolanahi ere, Reginak bai baitzekien zer nolako balioa zuen izeba Ursulak Nazariorentzat, honek izugarri estimatzen baitzuen izeba... gurtu ere, gurtzen zuen, bere arrakastaren elementu ezinbestekotzat zuen neurrian–, alferrik; Ursula, izan ere, herriko –baserriko– emakume bat zen, bertan erro sakonak bota eta sekula hiritartuko ez zena, halako eran, non berehala aurkitu baitzuen Regina enean ere bere tokia... utz iezadazu arrosak eta zaintzen, aspertuko naiz etxe honetan bestela...," Lupus" izeneko etxeko txakurraren ardura ere –baserriko txakur bera zen, Nazariok herritik ekarri zuena eta biziki estimatzen zutena," latina ere bazekielakoan" – bere gain hartzen zuen bitartean.
‎Atzean geratu ziren bi emakumeak, Nazariori bere denbora eman nahi izan baliote bezala, Reginak eta Rakelek bai baitzekiten ordurako, ezjakinki jakin ere, sehaskakoa bakarka ikusteko moduko ikuskizuna zela, inoren interferentziarik gabe; Nazario Orbek, beraz, bi emakumeei bizkar ematen zien, eta posizio hartan ikusi zuen haurra, barruak agintzen zizkiòn esku eta aurpegi keinuei mugarik jarri gabe, begiak zabal ireki eta luze ixten zituela, ireki eta itxi, itxi eta ireki; izan ere, hain sinestezina egiten ...
2010
‎nirea beste kasu bat da, nik uste, baina aitortzen dut ederki profitatu nuela bigarren izaera hura, etxekoen baldintzarik gabeko laguntza eta babesa? jatorrizkoa gizentzeko; eta, originaltasuna bazterreko altxorra zen neurrian, bazterra bilatzen nuen, jakina, hortik, beharbada, nire bakardaderako joera?, nahiz eta nire bakardade ustezko hark bakardadetik gutxi zuen, nik bai bainekien begi asko eta asko nituela neuri begira, baita begiratzen ez zidatenean ere, halaxe puztu bainuen neure egoa eta sortu neure mundua:
‎Badakit gordinegi ari naizela, oraintxe esan dizut, Damaso; baina errotik kendu nahi nuke neure min hau, eta horregatik ari natzaizu horrela; Benjamin Mariak bai baitaki, hura inon bada, esperantza horrek bizi nazala!?, zenbat maite dudan eta noraino naizen damu, berari irritxo bat bera ere ez eskaintzeagatik; badaki nire irrika irrikatsuen berri, eta badaki, hortaz, zein den nire ametsa: osatu gabeko haragi puska hura ikustea, neure besoekin besarkatzeko eta neure ahoko muxuekin muxuka jateko, ferekaz fereka eta laztanez laztan?
‎Eli, eli, lama sabactani??. Nik zerbait esan nahi nion, baina urteetako esperientzia nuen erizain gisa eta ez nion ezer esan, bai bainekien, zoritxarra heltzen denean, minaren eskutik heldu ere, soberan daudela hitz politak eta apaingarriak?. Lasai, zenbat eta mina handiagoa izan, orduan eta handiagoak izango baitira zure merituak Jainkoaren aurrean?, adibidez, edo: –Lasai, borroka honen ondoren zerua izango baituzu sari??:
‎Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina idatzi, bai, oraintxe idatziko dizut, bai baitakit, zuri idatzi arren, neure buruarekin ere ari naizela, ea ariketaren ondorioz barrua hustu eta lasai gelditzen naizen, hori gutxienez. Izan ere, garbi utzi nahi nuke gure arteko kontu bat?
‎En el fondo es ridícula, es vanidosa la virtud??, ez termino absolutuetan bederen. Horrekin ez natzaizu legeen alferrikakotasunaz mintzatzen ari, gauza bat baita teoria eta beste bat praktika, ni baino hobeto mintzatu zen Kant horretaz?, eta bai baitakit gizarteak zer bide hartuko lukeen, halabeharrez hartu ere, egunerokotasuna arautu ezean: nik txarrentzat jotzen dudan bidea?
‎IKAS, frantziskotarrok hemen Elorrietan sortu dugun talde baten izena ere badena, zenbat eta zenbat sor diedan IKASeko kideei, beraiek gabe nekez uler baititzaket ez nire barne aldaketa ez nire bilakaera urte guztiotan?!?, euskal kulturan erreferentzia ezinbestekoa izatea lortu duen taldearena; izan ere, hurrengo lana taldeko filosofo teologo ezagunenari zor diot nagusiki, berak oraindik argitaratu gabeko estudio bat du oinarri?, jakintsua jakintsuen artean bera, euskal kulturaren hamaika mendi gailur oinkatutakoa: hain da jakintsua, non bai baitakit bere izenaren gainetik duela jakituria, eta hala, bada, gure artean ulertzeko,. J. Filomendi?
‎Nik, funtsean, gizaki arrazionaltzat dut neure burua, eta horregatik, errealitatearekiko harremana kudeatzeko, aintzakoagotzat hartzen dut arrazoimena irudimena baino, baina gauza bat da hori, eta beste bat ez ohartzea ezen, gizakiaren berezko izatean, badagoela osagai irrazional bat, non bete gabeko amets eta desioek aurkitzen baitute asaskabidea? nik bai bainekien ordurako, ongi jakin ere, beste mundu haren berri, ez hankarik ez bururik ez zuèn mundua, errealitate inkontzienteari lotuta zegoen heinean?, halako moldez, non artikulua ebaki eta gorde egin bainuen, hain benetakoa, gogoratu nola ibili zen Ada gaixotu zenean, Gabino, orain buru argi, orain buru ilun, bere baitan bi nortasun balitu bezala, marra argi batek bereiziak!, eta hain egiazkoa begitandu zitzaidan; eta handik bospasei egunera erakusketa berriro ikustera joan, eta guztiz beste inpresio bat jaso nuen, jakina?
‎Baina zu trebea zara hitzekin, eta hara nola zure esaldi bat hatz bihurtu eta begian sartu didazun: . Agotak ez ziren Toledon bizi, nik dakidanez??; zertara dator hori?; nik ere bai baitakit Euskal Herrian errepublika sozialista bat gauzatuko balitz, nire ametsa beteko balitz, alegia?, ez litzatekeela guztia maitagarrien ipuinetan bezala izango: ez litzatekeela, alegia, Arkadia zoriontsu bat izango; burbuila batean bizitzeko ohitura zuèn honek ere ikasia baitu dagoeneko errealitatearen lezioa?
‎Gerharden hitzek hunkitu egin ninduten, hitz haietan gehiegi sinesten ez nuen arren, duintasuna ez baitzen iraultzaren garaipenaren berme, berandu gabe ederki egiaztatu genuenez! Hainbesteraino hunkitu ninduten, non bai baitakizu bere eragintxoa ere izan zutela nigan, neure afektibitateari norabide bat emateko saioan galduta ibili nintzenean, urrunetik ere maita bainezakeen, ausaz, maitatu beharreko jendea, hurbilekoak bereziki. Zauritu nindutenetik, gainera, banuen beste sentimendu bat:
‎Gizon honek Karl Liebknecht irudikatzen baitu eta emakumeak Rosa Luxemburg??, eta, taulatik errege erregina beltzak baztertzen zituela, marmolezko irudiak ipini zituen haien ordez. Gerhardek irri egiten zidan, baina nik amorrua sentitu nuen, bai bainekien serio serio ari zitzaidala, txantxetan zirudien arren, txantxetan bezala esan baitzidan, halaber:
‎Amak, bestela pentsatzen zuen arren, karitatean gehiago sinesten zuen justizian baino?, biziki estimatzen zuen Gerhard: bere iloba kuttuna zen, gerraren aurkako jarrerak kuttunago egin zuena, halako moldez, non bai baitzekien nola pentsatzen zuen gutxi gorabehera Gerhardek, gorri samarra zela ere, alegia?, nahiz eta Gerhardek ez zuen etxekoen aurrean bere militantzia sozialista inoiz aitortu: aitortu, bai, baina ez nabarmendu; amak bazekien, ondorioz, bere iloba kuttunak bere eragin politikoa izan zezakeela nigan?
‎Eta nik izterrean nuèn zauriaren hasiera erakusten nion, puska bat besterik ez? bai bainekien gurasoek beren erara jakinarazi ziotela niri gerran gertatua: femurrarena jakinarazi ziotela, alegia, eta potroena ezkutatu.
‎Ez dizut esan nahi Meyer jauna bezala gerrara joan eta tiro batek zikiratua utzi ninduela, zuk bai baitakizu ni ez nintzela gerrara joan, nire dioptriekin nekez: hamar nituen garai hartan begi bakoitzean!
‎Honekin ez dizut esan nahi bat batean Teofilo Mariaren jarrera eta pentsamoldea estimatzen hasi nintzela, zuk bai baitakizu nire izaerak ez duela ez Teorenarekin ez aitarenarekin zerikusirik, baina bai gure aberetasunarekin lotutako sentimendu bat errotu zitzaidala, lur bakar bat izan zezakeena jatorri:
‎–Gaur, azkenean, kalonje jaunarekin hitz egin dut, eta hitza argi bihurtu da? zeren, Jainkoak bizirik nahi banau, misio jakin baterako izango bainau, eta nik bai baitakit neure misioaren berri??. Nik, bekatu mortalean bizi zèn gizaki jainkogabe honek!?
‎–Badakizu zuretzat lan bat nuela, laborategietan, eta oraindik ere hortxe duzu, nahi baduzu??. Eta ni, bai bainekien, edo susmoa bainuen kale itsu batean sartzera nindoala, zalantzan bezala geratu nintzen, baina ohartu nintzenean Teok modu berezian so egiten zidala, so harekin esaten ariko balitzait bezala: –Nik ere behar zaitut, Damaso, eta orain, horrela nagoela, ez didazu hutsik egingo, ezta??, ez nintzen ezetz esatera ausartu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bai 282 (1,86)
Bai 34 (0,22)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bai jakin ni 18 (0,12)
bai jakin zer 18 (0,12)
bai jakin ez 7 (0,05)
bai jakin nola 7 (0,05)
bai jakin bera 5 (0,03)
bai jakin hitz 5 (0,03)
bai jakin hura 5 (0,03)
bai jakin nolako 5 (0,03)
bai jakin ordurako 4 (0,03)
bai jakin ezen 3 (0,02)
bai jakin ezinezko 3 (0,02)
bai jakin hori 3 (0,02)
bai jakin non 3 (0,02)
bai jakin ordu 3 (0,02)
bai jakin zenbat 3 (0,02)
bai jakin zu 3 (0,02)
bai jakin amona 2 (0,01)
bai jakin begi 2 (0,01)
bai jakin bihotz 2 (0,01)
bai jakin bizitza 2 (0,01)
bai jakin Domingo 2 (0,01)
bai jakin eliza 2 (0,01)
bai jakin euskal 2 (0,01)
bai jakin gauza 2 (0,01)
bai jakin gizarte 2 (0,01)
bai jakin gizon 2 (0,01)
bai jakin guraso 2 (0,01)
bai jakin haiek 2 (0,01)
bai jakin herritar 2 (0,01)
bai jakin hi 2 (0,01)
bai jakin higatu 2 (0,01)
bai jakin izeba 2 (0,01)
bai jakin jainko 2 (0,01)
bai jakin joan 2 (0,01)
bai jakin keinu 2 (0,01)
bai jakin LA 2 (0,01)
bai jakin mendeko 2 (0,01)
bai jakin neu 2 (0,01)
bai jakin nor 2 (0,01)
bai jakin ongi 2 (0,01)
bai jakin senar 2 (0,01)
bai jakin serio 2 (0,01)
bai jakin sufritu 2 (0,01)
bai jakin zero 2 (0,01)
bai jakin adoratzaile 1 (0,01)
bai jakin agian 1 (0,01)
bai jakin aldatu 1 (0,01)
bai jakin ama 1 (0,01)
bai jakin arrasto 1 (0,01)
bai jakin arrazakeria 1 (0,01)
bai jakin arriskugabe 1 (0,01)
bai jakin aski 1 (0,01)
bai jakin asko 1 (0,01)
bai jakin atzean 1 (0,01)
bai jakin aurre 1 (0,01)
bai jakin bakarrik 1 (0,01)
bai jakin bals 1 (0,01)
bai jakin barne 1 (0,01)
bai jakin behar 1 (0,01)
bai jakin beldurti 1 (0,01)
bai jakin beraiek 1 (0,01)
bai jakin berebiziko 1 (0,01)
bai jakin berehala 1 (0,01)
bai jakin bi 1 (0,01)
bai jakin birika 1 (0,01)
bai jakin bitxi 1 (0,01)
bai jakin botere 1 (0,01)
bai jakin buelta 1 (0,01)
bai jakin dado 1 (0,01)
bai jakin diru 1 (0,01)
bai jakin ederki 1 (0,01)
bai jakin egin 1 (0,01)
bai jakin egundoko 1 (0,01)
bai jakin emaitza 1 (0,01)
bai jakin epaile 1 (0,01)
bai jakin eritasun 1 (0,01)
bai jakin erruki 1 (0,01)
bai jakin esku 1 (0,01)
bai jakin ETA 1 (0,01)
bai jakin ezkutuko 1 (0,01)
bai jakin formal 1 (0,01)
bai jakin gaitz 1 (0,01)
bai jakin gaixo 1 (0,01)
bai jakin gaizki 1 (0,01)
bai jakin garaile 1 (0,01)
bai jakin gela 1 (0,01)
bai jakin Goñi 1 (0,01)
bai jakin gu 1 (0,01)
bai jakin gurutzegrama 1 (0,01)
bai jakin hainbeste 1 (0,01)
bai jakin Hans 1 (0,01)
bai jakin Ismael 1 (0,01)
bai jakin Martin 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia