Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 17

2000
‎Dabid irakasle ikasketetako azken urtean ezagutu nuen. Orduan esan izan balidate hark gerora hartuko zuen norabidea, ezinezko iritziko niokeen.
2002
‎Estatu mailan, berriz, honako hauek dira azken urteotan ezagutzera eman diren haur adoptatuak. Kopuru hauek beste estatuetatik etorritako haurrei dagokie soilik:
2005
‎Izan ere, alde batetik, kontsumo gaiei buruzko kontzientzia gero eta handiagoa dagoela iruditzen zait. Bereziki elikagaien inguruan azken urteotan ezagutu diren iruzurrek (koltza olioaren auzia, dioxinadun oilaskoak, behi zoroak?) gai honen inguruko ardura handiagotu dute, eta pauso eraginkorragoak emateko gogoak piztu. Bestalde, Batasuneko estatu, sektore ekonomiko eta enpresa guztiek baldintza berdinetan ekoiztea eta lehiatzea nahi bada, alegia, benetako merkatu bakarra lortu gura bada, ezinbestekoa da kontsumitzaileen eskubideak behar bezala garatzea eta hedatzea.
2007
‎Guk azken urteotan ezagutu genuen. Hobeto esanda, gutako batek baino ez zuen aurrez aurre ezagutu:
2010
‎Udaberriarekin batera, Topagunea eta euskara taldeen eskutik, badator Euskarazko Film Laburren zirkuituaren 7 edizioa, gainera hemendik aurrera ekimenari izena aldatu egingo diote eta Laburbira deituko da.Euskal Herrian azken bi urtetan (gutxi gorabehera) euskaraz ekoizten diren film laburren aukeraketa da Laburbira. Berez zaila egiten da formatu honetako obrak bilatzea eta gutxiago Euskara soilez eginak badaude, beraz, oso aukera ona da pil pilean dauden azken obren berri jakiteko.Bederatzi obra ditu aurtengo aukeraketak, eta bertan azken urteetan ezagutu izan ditugun zuzendarien obra berrienak daude, Telmo Esnal edo Koldo Almandoz esate baterako," Amona Putz" eta" Ahate Pasa". Haiekin batera hain ezagunak ez diren zuzendari berrien obrak ere ikusgai izango dira, eta ordu bateko proiekzioa izango da guztira.
‎Lehenengoan —2 urtera arte—, haurrak" ez ditu bi lexikoak bereizten eta, ondorioz, hizkuntza bateko zein besteko hitzak osotasun bezala erabiltzen ditu" 239 Bigarren fasean —2 urte bitartean—, haurrak atzematen du" zeinuaren arbitrariotasuna" eta, horrela, bereizten ditu ere bi hizkuntzen" lexikoak", baina ez euren" arau morfo sintaktikoak" 240 Aldiz, hirugarrenean —3 urtetik aurrera—, haurrak" desberdintzen ditu bi kodeak, bai lexikalki bai morfo sintaktikoki", exijitzen du" pertsona bat—hizkuntza bat" printzipioa eta" lehen hizkuntza bezalako egiazko elebidun" bihurtzen da241 Bestetik," bigarren hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza" aipatuko dugu, hau da, haur batek —adituen arabera— beste hizkuntza bat hiru urte bete ondoren bereganatzen duenekoa242 Oraingoan, berriz," elebidun berantiarraz" mintzo gara, zeinen garapenari buruz —eta berriz ere Siguan eta Vilaren laguntzarekin243— ohar batzuk bakarrik eskainiko ditugun. ...kuntza irakaskuntzak biak kontsideratu behar dituen245 Bestela, ere, aipatzekoa da nola azpimarratzen duten" analisi kontrastiboek" —" teoria chomskyar" hertsiek ez bezala— lehen hizkuntzaren egituraren eragina bigarren hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza prozesuan246 Bukatzeko, esan dezagun, labur bada ere, bigarren hizkuntz (ar) en jabekuntzaren inguruko ikerketek azken urteotan ezagutu duten hazkundea, egiaz, ez dagokiola bakarrik aztertutako gai kopuruari, baizik eta baita bertan erabilitako metodoen aniztasunari ere247.
2012
‎Gero askotan leporatu zaio piketeroen sareekiko konexioa, eta talde horien liderrei buruz ere esan da azkenean peronismoaren (ezagutu dugun populismo iraunkorrenetakoa) talka indarrak direla. Ez, Argentinan azken urteotan ezagutu dugun prozesua ez da izan iraultza eredugarria, ez da egon dena konpontzen duen gertaera milenaristarik, eta boteretsuek boterean segitzen dute, rantxeroak errantxotan daude goxo goxo eta pobreak etxoletan edo pisu xumeetan. Baina gauzak hobeto daude, Grezian baino hobeto, eta ziurrenik hurrengo urteotan Espainian, Italian, Portugalen, Irlandan (Frantzian?) baino hobeto.
2014
‎Horrexegatik, ahalegin biziak egiten ari dira antigorputz neutralizatzaile horiek nola eta zer baldintzatan ekoizten diren argitzeko. Azken urteetan ezagutzen diren antigorputz neutralizatzaileen kopurua handitu egin da. Antigorputzek birusaren gune zaurgarriak erakusten dituzte, eta, horien ezaugarriak ikertuz, txerto batek antigorputzak ekoizteko behar dituen osagaiak zehaztu daitezke.
2016
‎Hitz zuhur, kontsolagarri eta bihotz altxagarri hauen ostean, Alsinak galdetutakoari lotzen zitzaion, eta erantzuten arrazoi zuela, Miren Begoña Arroitajauregia Bazeta Elorrioko alaba zela, Sortzez Garbiaren parrokian bataiatua 1920ko martxoaren 19an, San Jose egunean; gurasoak Hilario Arroitajauregia eta Euxebi Bazeta, lehenengoa Bergarako semea eta bigarrena Elorriokoa bertakoa, Elorrioko parrokian ezkondutakoak 1918ko abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean, biak ere Jainkoak bere altzora eramanak, Alsinak jakingo zuen bezala, Hilario Mexiko Hirian 1960an, zoritxarreko gerrak herritik urrundu eta lur maitera itzuli ezinik hezurrak uztera behinik, eta Euxebi, berriz, 1975an, Elorrion bertan, senarra hil ostean sorterrira etorri baitzen eta neskazahar geldituriko ahizpa baten etxean bizi hortik aurrera geratzen zitzaizkion urte apurretan. Hala ere, bere harridura azaltzen zion don Benitok, harridura sakon eta handia, Alsinaren amama Euxebi bere azken urteetan ezagutzeko zoria izan baitzuen, bai eta azken ordua iritsitakoan Jainkoaren aurrera aurkezteko prestatzen laguntzekoa ere, eta harekiko solasetatik ez omen zuen gogoratzen Euxebik inoiz familiako beste inor bizirik aipatu zuenik; oroimenaren zoko mokoetan arakatuz gogoratu uste zuen, noizbait, azkenaldiko eldarnioetan, ez ote zuen esan alaba Mexikon galdu zutela, Mexikon galdu zela gaixo... Orain ikusten zuen don Benitok, horrela jarraitzen zuen apaizaren eskutitzak, zorionez ez zela hala izan, Begoña ez zela Mexikon gazterik hil haren amak uste izan zuen bezala, askoz geroago eta Estatu Batuetan baizik, baina ustearen eta errealitatearen arteko alde handi horrek beharbada adierazi nahiko zuen, abadearen iritzi apalez, iheslarien harat honat nahasgarri eta noragabean, halako batean gurasoak eta alaba banatu, galdu, eta haiek uste izan zutela hil egin zitzaiela alaba bakar eta maitea, eta alaba honek ere auskalo zer pentsatu zuen.
2017
‎Dibisio honetan, hainbat teknologia daude lotuta. Alde batetik, azken urteetan ezagutu dugun hari gabeko teknologien garapenari esker, ekonomikoki oso lehiakorrak diren sistemak ditugu, ezohiko prestazioekin. Argiak, olanak, pertsianak edota aire egokitua urruneko aginte baten bidez aktibatzen dituen sistema bat instala dezakegu, edota etengailu bat ipini hari gabeko teknologia bidezko lanpara bat pizteko, obrarik egin beharrik gabe.
2019
‎–Asko edo gutxi, ia beti aurreratzen dira lehen lekukotasunak eta ugaltzen hitzen azterketa diakronikorako ezinbesteko diren aldaera ezezagunak eta hedadura dialektalak. Honekin batera, azken urteetan ezagutu diren lekukotasun berriak edo lekukotasun ezagunen inguruko azterketa filologiko eguneratuenak ere baliatu dira emaitza aipagarriekin?.
2020
‎Eta hortxe, hementxe, gelditu zen etxea, azken urteotan ezagutu dugun bezala, hutsik, abandonaturik. Banketxe baten ondare toxikoaren mami puska bat bezala.
‎Jada batzuk pasaporte sanitarioaz ari dira; munduko leku batzuetara sartzeko oraindik sukar horiaren aurkako kartilla aurkeztu behar den bezala, ez al ditugu kontrol eta sarrera murrizteko tresna berriak ikusiko? Zer ondorio izango ditu honek guztiak azken urteotan ezagutu dugun nazioarteko merkataritzan, ekoizpen kateetan eta giza mugikortasunean. Zein izango dira honen guztiaren ondorioak Euskal Herrian?
2022
‎Astelehen goizean erraustegian izandako sutea, GuraSOSek azken urteotan ezagutzera emandako datuen arabera, gutxienez bederatzigarren istripua da honakoa. Azken suteak Zubieta gaineko instalakuntzetako segurtasunaren porrot sistemikoa baieztatu baino ez du egiten aipatu elkartearen esanetan.
‎Herriaren planoak beste tolestura batzuk ditu bilatzen dakienarentzat. Azken urteetan ezagutu ditu Migelek, lekuek beraiek aurkitu izan balute bezala bera, ate diskretu horiek egin izan baliote bezala kax kax berari: “Hemen gaude”.
‎Nik ez dut hemen ez dagokidanik justifikatuko. Esango dudan gauza bakarra da nik azken urteetan ezagutzeko aukera izan ditudan emakumeak ez ditudala hor kokatzen, inondik inora. Sektorearen egoera nabariki zailaren kontzientzia dute, eta pozten naiz hala izateaz, bestela balitz orduan larrituko bainintzateke.
2023
‎Alduden sortu zenak, bere biziko azken urteetan ezagutu eta borrokatu duen mundua azaltzen dauku. Euskaraz jadanik, Aldudetik mundura liburuan, sorterritik komentu batera joanez, serora misiolari bidea nola hartu zuen kontatu zaukun.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia