Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2013
‎Juristek sakon hausnartu zuten tokiko ohiturek zer nolako agintea zuten eta aginte horren oinarriak zein ziren ezartzeko. Ildo horretatik, juristek azaldu zuten legearen aginteak oinarri zuela herriaren nahia, botoaren bitartez herri biltzarretan eta forma egokiz adierazitakoa. Ohiturazko aginteak oinarri zuen, orobat, herriaren nahia, baina praktikaren bitartez adierazitakoa.
‎idatzizko legeek liluratu egiten gaituzte, besterik gabe, herriaren erabakiz onartuak izan direlako; arrazoi berberaren ondorioz, herriak onetsi duena, idatzita egon ez arren, liluragarri izan litzateke guretzat. Zein desberdintasun dago, bada, herriak botoaren bitartez azaldutako adierazpenen eta herriak bere jokabidearen bitartez azaldutako adierazpenen artean. Julianoren testua (D. 1, 3, 32), guri heldu zaigun modu horretan, ondorio logiko honekin bukatzen da:
‎V. mendearen erdian, gutxi gorabehera, Gaio bera ere konplexuegia zen, eta, horren ondorioz, Epitome Gai deiturikoa agertu zen, Inperioaren mendebaldeko zatian erabiltzeko. Bildumariaren ardura izan zen erregelak eurak, huts hutsean, biltzea, Gaioren azalpen guztiak baztertuta, Gaiok halako azalpenak ematen baitzituen, erregelok ordu izandako bilakaera azaltzeko .
‎Dirudienez, Inperioko ofizialek kode horretako konstituzioak prestatu zituztenean, haientzat garrantzitsuagoa zen Inperioaren legeriak inperio burokraziaren ospea islatzea, konstituziomanuak bete behar zituztenentzat haiek ulergarri egitea baino. Mendebaldean behintzat, interpretationes deiturikoak gaineratu behar izan ziren, haien edukia hizkera errazagoan azaltzeko .
‎494 urtean, aita santu Gelasio I.ak, Ekialdeko enperadore Anastasiori gutuna idatzi zionean, bere teoria azaldu zion. Teoria horren arabera, bi agintari desberdinek gobernatzen dute mundua, sacerdotium eta imperium deiturikoek, alegia.
‎hartzekodunak berari zegokion zatia baino ezin zuen ebaki, eta, hori baino gehiago ebakiz gero, bere kreditua galtzen zuen. Bistan denez, hori aurrerakin bat besterik ez da, Shakespeareren Veneziako merkataria deiturikoan, Portziak Shylocken aurka azaldutakoari begira.
‎Errepublika garaiaren bigarren erdian, prozedurak aldaketa sakona izan zuen. Egin eginean ere, alderdiak pretorearen aurrean agertzen zirenean, pretoreak aukera ematen zien nork bere hitzekin erreibindikazioak eta defentsak azal zitzan, aurretiaz ezarritako formak erabili beharrik gabe. Behin arazoa modu horretan identifikatuta, pretoreak, hipotesi bidez eta idatzizko agiri batean, arazoa aurkezten zuen.
‎Erreskriptoen edukia honetara labur zitekeen: auzilariek prozeduran zehar arazo juridiko zehatzak azaltzen zituztenez gero, enperadorearen izenean zenbait erantzun ematen zitzaizkien arazo horiei; erantzunak emateko ardura zuten, bai ofizial publikoek, bai probintzietako gobernadoreek. Juristek idazten zituzten erreskriptoak.
‎Defentsa horri exceptio deitu zitzaion, eta beharrezkoa zen honako kasu honetan: demandatuak egiazkotzat onartzen zituen demandatzailearen alegazioak (berbarako,, nik forma egokiz hitz eman nuen?), baina beste egitate batzuk azaltzen zituen, eta egitate horiek demandatzailearen erreklamazioa baliogabetzen zuten (hala nola,, baina hitz ematea iruzurraren ondorioz gertatu zen?). Pretoreak, halako defentsak onartuta, legez aitortu zuen honako printzipio hau:
‎idatzizko legeek liluratu egiten gaituzte, besterik gabe, herriaren erabakiz onartuak izan direlako; arrazoi berberaren ondorioz, herriak onetsi duena, idatzita egon ez arren, liluragarri izan litzateke guretzat. Zein desberdintasun dago, bada, herriak botoaren bitartez azaldutako adierazpenen eta herriak bere jokabidearen bitartez azaldutako adierazpenen artean. Julianoren testua (D. 1, 3, 32), guri heldu zaigun modu horretan, ondorio logiko honekin bukatzen da:
‎XIV. mendean, Ius communek bere egoera indartu zuen, Europan erkidea zen kristau kulturaren zati gisa. Kulturaren batasun horri helduta azal daiteke, hain justu ere, zuzenbidea eta erlijioa elkarri hain lotuta egotea Erdi Aroko literatura berantiarrean. Batzuetan, zuzenbide erromatarraren eta teologiaren arteko nahasteak ekarritako emaitza arraroa zen oso, jakintzagaiak bereizita ikustera ohituta zeuden begi modernoentzat.
‎Orduan Satanek erreibindikazio akzioa erabili nahi zuen, ulertu baitzuen gizateriaren gaineko eskubidea zuela, jatorrizko bekatuaren ondorioz eta Jainkoak Adani esan ziolako fruitu debekatua jatean hil egingo zela. Andra Mariak salbuespena (defentsa) azaldu zuen, ondokoa baieztatuz: Satanek berak ekarri du gizakiaren erortzea, eta, ondorenez, ez dauka inolako legitimaziorik egintza horretatik etekinak ateratzeko.
‎Zäsik horien esangura juridikoa jorratu zuen. Joera humanista berria azaldu zuen Lucubrationes izeneko lanean (1518): «Juristek itsu itsuan onartu ez bazuten glosaren eta Bartoloren agintea, orain argiagoa eta garbiagoa izango litzateke legearen benazko esangura, eta akatsez jositako iruzkin gogaikarriok desagertuko lirateke.
‎«Juristek itsu itsuan onartu ez bazuten glosaren eta Bartoloren agintea, orain argiagoa eta garbiagoa izango litzateke legearen benazko esangura, eta akatsez jositako iruzkin gogaikarriok desagertuko lirateke. Interpretatzaile jator bakarrak dira iturriak azaltzen saiatzen direnak». Humanista horrek azpimarra jarri zuen, ez orduko arazoak konpontzeko erregelak aurkitzean, baizik eta Justinianoren testuen jatorrizko esangura adieraztean.
‎Francogallia izeneko lanean (1573), humanista horrek adierazi zuen bere garaiko Frantzia erakunde frantziarren eta ez erromatarren ondorio zela, eta frankoena herri germaniarra zela, Erromako zuzenbideak ukitu ez zuena. Tomanek azaldu zuen bezala, Frantziako lurraren jabetza zuzenbideak arautzen zuen buruen buruenik ere, eta Erdi Aroan Libri feodorum deitutakoak Corpus iurisean sartu arren, zuzenbide feudalak ez zuen zerikusirik benetako zuzenbide erromatarrarekin. Antitribonianus izeneko lana 1552an idatzi zuen, baina ez zen argitaratu 1603 urtea arte, egilea hil ostean.
‎Antitribonianus izeneko lana 1552an idatzi zuen, baina ez zen argitaratu 1603 urtea arte, egilea hil ostean. Lan horretan, Tomanek azaldu zuen Frantziako jurista Frantziako auzitegi batean sartzen bazen, gainean jabetza eta oinordetzaren inguruan zekiena bakarrik hartuta, nahiko kualifikatuta egongo zela, Amerikako basatien artetik heldu izan bazen bezala. Zuzenbide zibil erromatarra ez zen egokia Frantzian XVI. mendean aplikatzeko, beste barik.
‎Bourgeseko taldearen idatzia François Duarenek (Duarenus) zuzenbidea irakatsi eta ikastearen inguruan eginiko zati txiki bat izan zen (Epistula de ratione docendi discendique iuris, 1544). Betiko irakaskuntza metodoak kritikatu ostean, humanista horrek adierazi zuen zuzenbidea beste edozein jakintzagai bezala azaldu behar zela, hots, unibertsala eta ezaguna zaigunetik abiatu eta berezitasunerantz jota. Horren eretzean, Erakundeak izenekoaren metodo laburra eta sistematikoa gailendu zuen beste guztien gainetik.
‎Errazagoa izan zen, ordea, ohitura guztien edo gehienen osagai erkideak identifikatzea. Ohiturak azaldu zituztenen artean, ezagunena Charles Dumoulin (Molinaeus) izan zen(). Orleansen ikasi zuen, eta bertan ongi jabetu zen Bartolo eta Baldoren irakaskuntza tradizionalaz.
‎Pepok Justinianoren zuzenbidea irakatsi izana galdatu bazuen ere, Irneriok bereizi zituen zuzenbidearen zientzia eta horren praktika. Irneriok gramatika irakasten zuen, eta testu juridikoetako adierazmolde ulertezinak azaldu behar izan zituenean hasi zen testuok jorratzen. Pasarte guztien azterketari, aldiz, beranduago heldu zion.
‎Hasieran, horren iruzkinak lerroarteko glosak izan ziren, eta emeki emeki testuaren bazterretatik zabaldu zituen. Taxu horretan, Bolognako doktore leinu baten aitzindaria izan zen Irnerio, testuak azaltzeko moduagatik glosagile izenez ezagutzen zen leinuarena, hain zuzen.
‎Glosagileen zeregina hauxe izan zen: gai berbera ukitzen zuten testu guztiei buruzko aipamen gurutzatuak eman, horien arteko desberdintasunak azaldu eta irtenbide jakinaren aldeko zein kontrako argudioak sailkatzea. Hain ohituta zeuden testuetara, Corpus iurisaren edozein zati aipa zezaketela, lehenengo hitzak bakarrik erabilita.
‎Bolognako eskolako buru moduan, Bulgaroren ostean bere dizipulua zen Giovanni Bassiano agertu zen, eta horrek testuak azaltzeko metodoa hobetu zuen. Bassianoren iritziz, testu zail baten azterketa egokia egiteko prozesuak lau fase bete behar zituen.
‎Bigarrenez, irakasleak elkarren kontrako testuak aipatu behar zituen, baita proposaturiko solutionesak ere. Hirugarrenik, gaia goitik behera azaldu behar zen, kasuari begira kontuzkoak izan zitezkeen erregela orokor guztiak hizpidera ekarrita. Bassianok zioenez, jendeak brokardo izenez ezagutzen zituen erregela horiek.
‎Ildo horretatik, quod omnes tangit debet ab omnibus approbari dioen printzipioa (guztiok ukitzen gaituena, guztiok onetsi behar dugu), esparru politikoan baten baino gehiagotan eztabaidatua izan dena, bat dator Liber sextusaren 29 arauarekin. Jatorriz, printzipio hori beste xedapen baten zatia zen; bertan, Justinianok azaltzen zuen apopiloak tutore bat baino gehiago izanez gero, horien guztien ahobateko adostasuna behar zela ondasunen baterako administrazioa azkentzeko (C.5, 59,5, 2). Kanonistentzat ez zen arraroa zuzenbide pribatuko jokaraua lehendabizi prozedurara ekartzea eta gero zuzenbide publikora.
‎Kanonistentzat ez zen arraroa zuzenbide pribatuko jokaraua lehendabizi prozedurara ekartzea eta gero zuzenbide publikora. Halako jokarau baten agintea azaltzeko , nahikoa zen hori nonbait agertzea, Justinianoren zuzenbidearen barrena.
‎Irnerioren osteko glosagileen belaunaldiak eman zuen lehenengo urratsa arazo horri aurre egiteko. Bulgarok, lau doktoreetatik batek, Excerpta legum izeneko lana idatzi zuen, bere lagunari, 1123.etik 1141.era elizako kantziler izango zen Aimeriko kardinalari, zuzenbidearen misterioak (arcana iuris) azaltzeko . Hasteko, akzioaren osagaiak, alderdiak, demandaren eta defentsaren argudioak, froga, epaia eta gora jotzeak azaltzen ditu.
‎Bulgarok, lau doktoreetatik batek, Excerpta legum izeneko lana idatzi zuen, bere lagunari, 1123.etik 1141.era elizako kantziler izango zen Aimeriko kardinalari, zuzenbidearen misterioak (arcana iuris) azaltzeko. Hasteko, akzioaren osagaiak, alderdiak, demandaren eta defentsaren argudioak, froga, epaia eta gora jotzeak azaltzen ditu. Gai hori jorratu zuten lehendabiziko juristen artean batzuek aditzera eman zuten ondokoa:
‎Bulgaroren dizipulua zen Giovanni Bassianok literatura juridikoaren genero berria bultzatu zuen: ordo iudiciorum izenekoa; horren helburua zen akzio zibilen esangura argitzea, alegia, akzio horiek nola hasi eta amaitzen ziren azaltzea , baita nola lor zitekeen halakorik ez aplikatzea. Bassianok adibide praktikoak eskaini zituen, libellus deitutakoaren bezalako demanda zehatza aurkezteko moduari buruz.
‎Accursioren glosak Bulgaroren eta Martinoren ikuspegiak azaltzen ditu, bata edo bestearen alde egin gabe. Frantziaren hegoaldean indartsua zen Martinoren eragina, eta ondorenez, inperioko zuzenbidea ohituraren gainetik egon behar zelako iritzia gailendu zen.
‎Kasuan kasuko lekuan, erregearen ordezkariei agintzen zitzaien idazkian aipatutako demandatua erregearen epaileen aurrera eramateko, horrek demandatzailearen galderei erantzun ahal izateko. Demandan zenbait inguruabar zehazten ziren, eta halakoak frogatzeak demandatzailearen aldeko erabakia ekar zezakeen. Erregearen epaileek xehetasunez erabaki behar zuten alderdiek azaldutako egitateak bat zetozten demandarekin edo ez, eta jarraian, aditua ez zen epaimahai bati eskualdatzen zioten arazoa; tokiko hamabi gizonezkoek osaturiko epaimahai horrek erabakia hartu behar zuen, lekukotza guztiak jendaurrean entzun eta gero. Akzioa hasten zen, bada, ofizial publikoak jarritako demandarekin, eta horrek kontrola zitzakeen errege auzitegira helduko ziren gaiak; amaitu, akzioa amaitzen zen aditua ez zen epaimahaiak kasuan kasuko egitateen inguruan hartutako erabakiarekin.
‎Aquinokoak Aristotelesen printzipio filosofikoak hartu zituen oinarritzat, berarentzat hori zelako «filosofoa». Gizakiaren jokabide motak azaldu eta zenbait definizio ematerakoan, zuzenbide erromatarra erabili zuen, eta, zehatzago esanda, Ulpiano aipatu zuen, berori baitzen «legelaria». San Tomasek honetara definitu zuen justizia:
‎Orleanseko maisuek xehetasunez azaldu zituzten Corpus iurisaren zati guztiak, baina testuen jatorrizko hurrenkera goitik behera errespetatu nahi zutenez gero, ez ziren ahalegindu testu horien sistematika berrantolatzen. Zino Pistoiakoaren lanari esker, horien ikasketak Italiara zabaldu ziren; Zino olerkari noblea eta Danteren laguna zen, eta horrek herri zerbitzuaren eta irakaskuntzaren artean erdibanatu zuen bere karrera.
‎Horren eraginari esker, zuzenbide zibilaren azterketa ez zen izan lehen bezain akademikoa, eguneroko arazo juridikoei erreparatzen zitzaielako gehiago. Bartolok eta horren jarraitzaileek eurek jaso bezala azaldu zituzten testuak, beraien helburu bakarra testuok zeuden zeudenean ulertaraztea baitzen. Ildo berari segiz, Erdi Aroko azken gizartean baliozkoak izan zitezkeen erregelak aurkitu nahi zituzten testu horietan, oraindik inperioko zuzenbidearen agintea zeramaten erregelak, alegia.
‎Zuzenbideko ikasleak eskoletara joaten ziren. Horrez landara, jurista moduan ere ahalak eta leherrak egin zituzten, aldez aurretik zehaztutako autuen gaineko eztabaidetan parte hartuta; eztabaida horietan, alderdi bakoitzak bere argudioak azaltzen zituen, kasuan kasuko testuetan oinarrituta, eta azkenean, maisuak ematen zuen arazoaren irtenbidea. Gehienetan, ikasleek eurentzat erosten zituzten liburu juridiko kontuzkoenak.
‎BGBk Erakundeen hurrenkerari eutsi beharrean, aurreko hurrenkera batzuen eragina jaso zuen, kristau sistema geometrikoena, batik bat; hortaz, Pufendorf eta Domaten eskemetara itzuli zen, orokortasunetik berezitasunera jota. Hasieran, Zati Orokorra agertzen zen; bertan transakzio juridiko orori aplikatzeko moduko arau erkideak azaltzen ziren, pertsonari buruzko zuzenbidea barneratu eta gaitasun juridikoa jorratuz. Rechtsgeschüftaren kontzeptua azpimarratu zen, Althusiusen negotiuma, edo, beste hitz batzuez esanda, pertsona batek bere egoera juridikoa aldatzeko egiten duen borondate adierazpena.
‎Henry Sumner Maine zuzenbide erromatarraren publizista sutsua izan zen, esangura pandektistikoari ekinez; Maine zuzenbide zibileko Regius Professor izan zen Cambridgen. 1856 urteko saiakeran deitoratu zuenez, «zer nolako ezjakintasunean bizi behar garen, zuzenbide erromatarra ez jakiteagatik»; saiakera horretan, zuzenbide erromatarra ikastearen balioa azaldu zuen, kategoria batzuk eskuratu ahal izateko eta arrazoinamenduak modu berezian egin ahal izateko. Azken horiek filosofia moralaren diskurtsoan sartu ziren XVII. mendeaz geroztik, zuzenbidean eta nazioarteko harremanetan nagusituz.
‎Zenbait arlotan, Alemaniako zientzia juridikoaren eragina Ingalaterrako «kasuaren zuzenbidean» sartu zen. XVIII. mendean, Lord Mansfield bezalako epaileen eraginez, jurisprudentziaren printzipio orokorrak Frantziako lanetan bilatzeko joera azaldu zen, hala nola, Domat eta Pothier en lanetan, eta, batik bat, azken horrek betebeharrei buruz idatzitako tratatuan. XIX. mendean, ordea, Alemaniako pandektistikan bilatu ziren printzipiook.
‎Batzuetan fikzioak asmatu ziren, lehengo kategoriatan egoera berriak sorrarazteko, eta beste batzuetan, ekitatea sartu zen, zuzenbide tradizionalaren zurruntasuna biguntzeko, Erromako pretorearen eta Ingalaterrako kantzilerraren konponbideei esker. Aldaketa juridikoa gauzatzeko, zuzenbidea legegintzaren bidez sortzearen ideia beranduago azaldu zen.
‎Familiako kideak paterfamilias deiturikoaren boterearen mende daude. Familia primitiboaren ulerkera horrek azaltzen du testamentu, jabetza, kontratu eta delituaren historia primitiboa. Aurrera egiten duen gizartearen zuzenbide gisa, zuzenbide erromatarrean ere emeki emeki familia mendekotasuna txikitu eta banakako betebeharra hazi zen.
‎Zernahi gisaz, praktikan zuzenbide erromatarraren inguruko aipamenak bazter utzi arren, Europako zuzenbide fakultateetan zuzenbide horrek lehen mailako lekua zuen ikasketa planetan; egin eginean ere, fakultate horietan zuzenbide erromatarra aurkeztu zen zuzenbide zibil kodetu modernoak azaldutako erakundeen oinarri moduan. Zuzenbide erromatarraren irakasleek, alabaina, ez zuten zertan lagundu indarreko zuzenbidearen garapenean, eta, horrexegatik, gaiak jorratzean, alde historikoa lehen baino gehiago landu zen.
‎Nondik nahi begira dakiola ere, Europar Batasuneko zuzenbidea ez da gauza berria, behin kontinente osoan izan zen batasun kultural eta juridiko baten berpiztea baizik, eta ideia horrek «tradizio zibil» bezala deskribatu denaren gaineko interesa piztu du. Interes horrek, bateko, doktrina juridikoen ibilbidea zehaztu du, Justinianoren zuzenbidetik hasi eta egungo kode modernoetara heldu arte, eta, besteko, herri desberdinetako ikertzaileek gai horren inguruan eginiko ekarpenak azaldu ditu jendaurrean. Azterketa horien emaitzek erakutsi dute erromatarren kontzeptu juridikoek euren horretan iraun dutela, egungo beharrizanei egokitzeko egin behar izan diren aldaketen gainetik.
‎1678 eta 1690 bitartean argitaratutako beste lan batean, Praelectiones iuris civilis izenekoan, lege gatazken jakintzagai modernoa eratu zuen, beste behin ere gai erromatarretatik abiatuta; jakintzagai horren bitartez, zuzenbide pribatuko arauek ukitutako gaiak aztertzen ziren. 1698an Heedendaegse Rechtsgeleertheyd deitutakoa egin zuen, Grotiusen Inleidinge izenekoan oinarrituta, baina Frisiako praktika aipatuz; lan horretan, orduko zuzenbidea azaltzen zen, bertako testuinguruan kokatuz hamaika xehetasunekin.
‎Digestoa oso luzea zenez gero, beste modu batera jardun behar zen; horrenbestez, ahaleginak egin ziren irudien indarraz baliatu eta bertara bildutako gaiak ezagutarazteko. Johannes Bunoren Memoriale iuris civilis romani lana 1673an argitaratu zen; lan hori izan zen, hain justu ere, harako ahaleginik kontuzkoena, bertan Digestoko liburu guztien gaiak azaltzen baitziren grabatu xeheen bitartez. Hurrengo urtean Bunok lan hori osatu zuen antzeko liburukia eginez Kodearen, Nobelen eta Libri Feudorumen inguruan.
‎1653 urtean, Arthur Duck zibilista ingelesaren liburua agertu zen (De usu authoritate iuris civilis Romanorum in dominiis principium Christianorum); bertan aztertzen zen kristau printzeen erreinuetan zuzenbide zibilak zer nolako erabilera eta agintea zituen. Datu zehatz horietatik abiatuta, zibilista horrek azaldu zuen zenbateraino jaso zen zuzenbide zibila Europako herri desberdinetan. Herri horietan baziren ideia erkide batzuk zuzenbidearen izaerari buruz, eta Duckek ideia horiek plazaratu nahi zituen.
‎1679an Luis XIV.ak Frantziako zuzenbidearen «errege irakasleak» izendatu zituen unibertsitateetan, horiek herri hizkuntzan irakasteko, eta ez latinez. Irakasle horien joera izan zen zuzenbide orokorra azaltzea , oinarri moduan eskualdean errotuen zeuden ohiturak hartuta; horrez landara, zuzenbide erromatarraren zenbait atal ere jorratu zituzten, eskualdeetako parlamentuek jasotako atalak, hain justu ere. Betebeharren zuzenbidean ikus zitekeen, bereziki, osagai erromatar horien eragina.
‎Naturaren mugaldeetaik ateratako zuzenbidearen doktrinak sekulako eremua eskaintzen du, gizakia aztertu ahal izateko. Zernahi gisaz, zuzenbidearen eta justiziaren kontzeptuak ez dira argitasunez azaldu , ospedun autore anitzek jorratu badituzte ere. Eskubidea aukera moral bat da, eta betebeharra, ostera, beharrizan morala.
‎Papinianoren argudioari ekinez, zuzenbideak ezin zuen egintza kondenatu, eta, aldi berean, egintza hori gauzatzea eskatu, baldintza betetzeko. Horretara azaldu zen Papinianoren baieztapena; Cujasek, berbarako, esan zuen baieztapen hori «kristau batek egiteko moduko adierazpena» zela (In lib. XVI quaestionum Pap. Codadent., Opera Omnia 1614, IV. 346).
‎XVIII. mendearen lehenengo erdian, zuzenbide naturala are abstraktuagoa azaldu zen, ondorioztapen logikoen serie huts bihurtuz; ondorioztapen horien abiaburua zen gizakiaren gizarte izaera eta izaera arrazionala. Ikusmira horren ordezkaririk ezagunenak Christian Thomasius() eta Christian Wolff() alemaniarrak izan ziren.
‎Faktore horiek guztiek gizarte horretako «legeen espiritua» osatzen dute, eta legegileak, tamalez, ez du espiritu hori ezagutzen. Montesquieuk bere tesia azaltzeko zuzenbide erromatarretik hartutako hainbat adibide erabili zituen arren, horren irakurlerik gehienek ondorioztatu zuten zuzenbide erromatarrak erakutsitako espiritua zela garai hartako gizarteekin zerikusi handirik ez zuen antzinako sozietate batena.
‎Kode zibila prestatzeko, aldez aurretik lan xehea burutu behar zen, eta ataza hori Pothierrek aurreratu zuen, gaztaroan zuzenbide erromatarra eta ohiturazkoa ordena arrazional eta erabilgarri bihurtzeko xedea jarri zionean bere buruari. Hasteko, Justinianoren Digestoak azaldutako arazoa jorratu zuen. Jatorrizko tituluei eutsi bazien ere, titulu bakoitzeko zati guztiak berrantolatu zituen hurrenkera logiko baten arabera, titulu bakoitzari bere sarrera gehituz; horrez gain, pasarte desberdinak lotu zituen, testuaren zatiak batuta.
‎Garai hartan zuzenbide frantsesaren «errege irakasle» izendatu zuten Orleanseko Unibertsitatean, eta, horretara, latinez azaldutako zuzenbide erromatarretik, frantsesez adierazitako ohiturazko zuzenbidera igaro zen. 1761ean argitaratu zen Coutumes d. Orléans izeneko lanean, ohiturazko zuzenbidearen antolaketari ekin zion, Dumoulinek utzitako lekutik.
‎Gizartearen aurreneko epealdian, zuzenbideari oraindik teknikotasuna falta zaio, kode moduan agertu ahal izateko; gizartea gainbehera doanean ere, kodea egiteko trebetasuna falta da. Ahalezko epealdi bakarra, beraz, erdikoa da, orduantxe azaltzen baitira herriaren parte hartzerik handiena eta prestakuntza teknikorik gailenena; prestakuntza hori jurista akademikoek izango dute, eta ez legegileek. Faktore horiek guztiak zirela bide, alabaina, epealdi oso batek ez zuen izan kodeen beharrizanik.
‎purgaziokidetza (zinkidetza). Judizioetan, eskuarki egitateak azaldu eta zuzenean ematen zituzten ondorioak, baina ez zuten aipatzen nola heldu ondorio horietara. Erkidegoaren tradizio juridikoa zaintzeaz arduratu behar ziren, baina horretan Schöffen deitutako horiek eragin handiagoa ala txikiagoa izan zezaketen, erkidegoak eurei begira erakutsitako errespetuaren arabera.
‎Onartu zen auzitegi bakoitzak bere eginerak zituela, auzitegietako ohitura edo usus fori osatzen zutena, eta hori frogatzeko, auzitegien erabakietara bakarrik jo zitekeela. Auzilariek, beraz, erabaki horiek ezagutu behar zituzten, batez ere epaiak «ziodunak» zirenean, hau da, auzitegiak erabakia emateko arrazoiak azaltzen zituenean, zein aginteri eusten zion zehaztuz. Europan halako epaiak emateko auzitegi ospetsuena Erromako Rota zen; herri guztietako eliza katoliko erromatarraren gora jotzeak ez ezik, auzitegi horrek aita santuaren estatuetan sortutako arazo sekularrak ere aztertzen zituen.
‎Auzitegi sekularrek euren erabakien arrazoiak azaltzen ez zituztenean, epaile bakoitzak berak aukeratutako erabakiak bildu eta argitaratzen zituen; horretara, gero eta errazagoa zen erabakiok inprimatzea. Grenoblen, Dauphinéko Parlamentuko epaile batek, Guy Papek, auzitegiaren erabakien bilduma egin zuen, 1490ean argitaratu zena, berori hil eta gero.
‎Reichskammergerichtek hartutako erabakien arrazoiak ez ziren azaltzen eta 1563 urtean Joachim Mynsingerrek, auzitegi horretako aspaldiko magistratuak, Singularium observationum indicii imperialis camerae centuriae quattuor izeneko lana argiratu zuen; auzitegiko beste magistratuen hasierako atsekabea alde batera utzita, kasu zehatz batzuetan auzitegiak emandako erabakien arrazoiak azaldu zituen Mynsingerrek lan horretan. Azken helburua zen auzitegiaren ospea goraipatzea, eta, horretarako, Mynsingerrek Ius communeren autorerik onenak izan zituen gogoan, horien erabakien arrazoiak azaldu ez arren.
‎Reichskammergerichtek hartutako erabakien arrazoiak ez ziren azaltzen eta 1563 urtean Joachim Mynsingerrek, auzitegi horretako aspaldiko magistratuak, Singularium observationum indicii imperialis camerae centuriae quattuor izeneko lana argiratu zuen; auzitegiko beste magistratuen hasierako atsekabea alde batera utzita, kasu zehatz batzuetan auzitegiak emandako erabakien arrazoiak azaldu zituen Mynsingerrek lan horretan. Azken helburua zen auzitegiaren ospea goraipatzea, eta, horretarako, Mynsingerrek Ius communeren autorerik onenak izan zituen gogoan, horien erabakien arrazoiak azaldu ez arren.
‎Reichskammergerichtek hartutako erabakien arrazoiak ez ziren azaltzen eta 1563 urtean Joachim Mynsingerrek, auzitegi horretako aspaldiko magistratuak, Singularium observationum indicii imperialis camerae centuriae quattuor izeneko lana argiratu zuen; auzitegiko beste magistratuen hasierako atsekabea alde batera utzita, kasu zehatz batzuetan auzitegiak emandako erabakien arrazoiak azaldu zituen Mynsingerrek lan horretan. Azken helburua zen auzitegiaren ospea goraipatzea, eta, horretarako, Mynsingerrek Ius communeren autorerik onenak izan zituen gogoan, horien erabakien arrazoiak azaldu ez arren.
‎Handik gutxira, Gentilik nazioarteko zuzenbidearen gai zehatz bati buruzko lehen tratatu berezia argiratatu zuen, De legationibus deitutakoa. Lan horretan, Gentilik erromatarren garaietako eginera diplomatiko bat azaldu zuen; zehatzago esanda, nazioarteko harremanei buruzko zuzenbide erromatarrean agertzen zen eginera, Ius fetiale izenekoa. Corpus iuriseko testuak aztertu ostean, xehetasunez bereizi zituen, batetik, zuzenbide zibila, eta, bestetik, zuzenbide naturala eta nazioena.
‎Zuzenbide horren oinarrizko printzipioak axiomatikoak eta agerikoak ziren. Zuzenbidearen inguruko ideiak azaltzean , Grotiusek baieztatu zuen bere iritzia egitate berezi bakoitzetik bereizita zegoela, matematikoentzat euren figurak gorputzetatik bereizten ziren bezala (prolegomena, 58). Zuzenbide naturaleko arauak bi modutara egin zitezkeen:
‎Arau bat bazter guztietan onartzen bazen zuzenbide moduan, horrek esan nahi zuen arrazoi naturalean zegoela arauaren jatorria, gizateria osoak onartu baitzuen arrazoi hori. Grotiusek bigarren metodoa zuen gustukoa eta milaka adibide erabili zituen zuzenbide naturalaren manuak azaltzeko . Sarritan, arrazoi naturalak agintzen zuen Justinianoren testuek ezarritakoa edo testu horiek ondorioztatu ahal zutena.
‎1642an agertu zen lan horretan, Vinniusek Frantziako humanista ezagunenen ideietara jo zuen, Cujas eta Hotmanen ideietara, hain zuzen, baita glosagileen eta bartolisten iritzietara edota Alemaniako eginera judizialaren erakusle berri (Mynsinger, esaterako) zirenen ideietara ere. Horretaz landara, Vinniusen lanean Justinianoren Erakundeak azaltzen ziren, baina Holandako lege praktika ere ekarri zen hizpidera, hegoaldeko Malinasen dagoen Kontseilu Handiaren erabaki bilduma aipatuz. Vinniusek, berebat, Grotiusen Inleidinge eta De iure belli ac pacis lanak erabili zituen aldi berean.
‎Erakundeen eskemari helduta Vinniusen liburuak ere entziklopedia itxura zuen, eta liburu hori erreferentzia lan bihurtu zen XVIII. mendearen amaiera arte. Horrez gain, Vinniusek Notae izeneko lan laburtxoagoa argitaratu zuen ikasleentzat bakarrik; bertan, Erakundeak azaldu nahi zituen, ideia humanista onenen bidetik baina praktika ere han hemenka aipatuz. Ehun urte beranduago, Lord Mansfieldek ohar labur horiek gailendu zituen Ingalaterran, zaldunarentzat zuzenbide erromatarraren sarrerarik onena osatzen zutela esanez; gerogarrenean Estatu Batuetako bigarren presidentea izango zen John Adamsek ere ikasi zituen oharrok, Harvard Cllegen ikasle zenean.
‎Zuzenbide pribatuari dagokionez, Leydeneko beste irakasle batek, Johannes Voetek ezin hobeto laburtu zuen Holandako eskolak XVII. mendean eginiko lana Commentarius ad Pandectas deitutakoan; lan hori folioko bi liburukitan argitaratu zuen 1698an eta 1704an. Lehenik eta behin zuzenbide erromatarra azaltzen zen, eta gero, berriz, zuzenbide modernoa, izen ezagun guztiak aipatuta. Zuzenbide naturala, gehienbat Grotiusena, aipatzen zen, baina leku handirik eman gabe.
‎Oraingoan eredua Pandekten Savigny izan beharrean beste Savigny bat zen, Eskola historikoa sortu zuen Savigny, hain justu ere. Garapen juridikoa berez eta legegintzaren beharrizanik gabe gertatzen delako teoriaren bertsio ingelesa azaldu zen Henry S. Mainek antzinako zuzenbidearen inguruan idatzitako tratatuan; horren azpititulua zen «Lotura, gizarte primitiboaren historiarekin, eta harremanak, ideia modernoekin».
‎1987 urtean, berbarako, Ingalaterran kasu bat azaldu zen, bi alderdien petrolioa petrolio ontzi bateko upeltegian nahastu zenean; epaileak aspaldiko kasu batzuk izan zituen kontuan, eta, horien arabera, alderdi batek okerretara egin duenean nahastea, nahasitako petrolio guztia har dezake besteak. Epaileak, ordea, erabaki zuen ez zegoela lotuta aurrekari horri, hau da, ez ziola aurrekariari ekin behar, eta «justiziak galdatutako erregela»ezarri ahal zuela askatasunez; bide horretatik, confusio deituriko erregela erromatarra aplikatu zuen.
‎gizaki borondatearen adierazpena da. Aldi berean, edukitzari buruzko testu erromatarrak berrantolatu zituen, printzipio hori azaltzeko .
‎Beste testu batean aipatzen zen enperadorea «legeen agintetik at zegoela» (D. 1 3 1) edo, bestela esanda, itxuraz zuzenbidearen gainetik zegoela. D. 1, 14, 1ean, Ulpianok honetara azaltzen du enperadorearen botere legegilea: agintaldia hastean, herri erromatarrak enperadore bakoitzari estatuaren onerako egin beharreko guztia egiteko boterea ematen dio modu formalean (lex de imperio edo lex regia delakoaren bidez).
‎Berak zioenez, baldintza horrek testamentua baliogabetzen zuen, semearen jarduteko gaitasunetik at geratzen zen baldintza izango balitz bezala. Ondorio hori azaltzeko , Papinianok hauxe azpimarratu zuen: «ezin uler daiteke egintzak gauzatzeko ahala dugunik, egintza horiek gure gizarte betebeharrei kalte egiten dietenean?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia