Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2013
‎Formulen prozedurarekin konparatuta, cognitio deiturikoaren prozedura denboran zehar gehiago luzatzen zen. Mailarik txikieneko epaileek denbora asko ematen zuten, froga desberdinak biltzen eta gauzatzen. Mailarik goreneko epaileek, aldiz, gora jotzeak ebazten ematen zuten denbora.
‎Aldaeren hedadura zehatza finkatzea zail gertatzen da, batik bat, aniztasun horren lekukotzak osatugabeak direlako, Egiptoren kasua alde batera utziz gero bederen. Egiptoko klima lehorra denez gero, horrek ahalbidetu du hainbat papiro iraunaraztea, eta papiro horietatik askok transakzio juridikoak jasotzen dituzte. Papiro horiek erakusten dute egiptoarrek tokiko usadioei eutsi zietela, horiekin guztiz ohituta baitzeuden.
‎Ordu arte, tokiko ohituraren eta zuzenbide orokorraren arteko harremanak ez dira iskanbilatsuak izan. Jurista klasikoen ustez, legearen jatorria sarri askotan ohitura izan arren, ohitura zuzenbide bilakatzen zela, bakar bakarrik, zuzenbidearen iturri aitortuetatik baten bitartez iragazten zenean, hala nola, Inperioko erreskriptoaren bitartez edota magistratuaren ediktuaren bitartez. Nolanahi den ere, tokiko esparru hutsean ohituraren bat izanez gero, ohitura hori baliozkoa izan zitekeen, zuzenbidearen aurkakoa barik, zuzenbidearen osagarri baldin bazen.
‎Behe Inperioaren historia politikoa, ekonomikoa eta juridikoa zein izan ziren jakiteko, horixe da iturririk garrantzitsuena. Nolanahi ere, ez da erabiltzeko erraza, beraren hizkera jasoa, eta, askotan , iluna delako. Dirudienez, Inperioko ofizialek kode horretako konstituzioak prestatu zituztenean, haientzat garrantzitsuagoa zen Inperioaren legeriak inperio burokraziaren ospea islatzea, konstituziomanuak bete behar zituztenentzat haiek ulergarri egitea baino.
‎Haren planteamenduari men eginez, Erromako gotzaina Pedroren oinordekoa zenez gero, berak eskualdatu behar zien apostulu agintea gainerako gotzainei, eta, horrela, beste horiek haren mende zeuden. Doktrina horren alde egin zuten Ekialdeko Inperioko gotzain askok , nahiz eta horiek ordu arte Konstantinopoliseko gotzainari eta antzinako Erromako gotzainari nagusitasun bera aitortu.
‎Haren emazte Teodorak, aurretiaz aktore izan zenak, eragin handia izan zuen Justinianorengan. Horren erakusgarri, Teodora 548 urtean hiltzeaz geroztik, Justinianoren lana legegile gisa asko murriztu zen. Justinianoren jeneralek, Narsesek eta Belisariok, hainbat ahalegin egin ondoren, bandaloei Afrikako iparraldea kendu zitzaien, eta, horrekin batera, Inperioaren agintea berrezarri zen Italiako erreinu ostrogodoaren gainean.
‎Sarri askotan adierazi da zuzenbidearen izaera erro errotik loturik dagoela kulturari. Areago, zalantza izpirik gabe, XIX. mendetik aurrera, orduantxe orokortzen baita estatu nazioaren antolakuntza juridikoa, egunotan ere nabarmen dena Europan, batasun ahaleginak gorabehera.
‎Hortaz, Erdi Aroan aurrerapauso galanta ematen da, behin betiko finkatzen baitira euskal lurralde guneak, bakoitzak bere zuzenbide duela, euren arteko funts juridiko erkide baten zantzuak erakutsi arren. Besteak beste, gogoratu behar da, askoren artean , Bizkaiko Foruaren esana, sistema juridiko baten eitea erakusten duena, foru au aukerabidezkoa da buru zorroztasunezkoa eta eskugoaren indarrezkoa baino areago (Bizkaiko Foru Berria, 36 titulua, 3 legea).
‎4 Euskal legelariengan zuzenbide erromatarrak izan zuen bultzadak agerian jartzen du osterantzeko kontua. Jakina denez, Euskal Herriaren herrialdeetan zuzenbide erromatarrak izan duen eragina modu eta maila askotakoa izan da. Nonbaitetik hasteko, esan daiteke Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa salbuespenak direla Frantzia Hegoaldean nagusi den zuzenbide idatziaren multzo zabalean.
‎7.Ezin, ostera, atariko hau amaitu Euskal Herritik, beste kontu baten berririk eman gabe. Askok ezagutu ez arren, zuzenbide erromatarra ere, egun, aplikagarri gerta daiteke Nafarroan, alegia, sistema bizia dela zenbait kasutan nafarren artean. Halaxe zehazten du indarrean dagoen Nafarroako Bildumak (1973) bere 1 legean, euskarazko testua aipatzen dela:
‎Erromatarrek, aldiz, ez zuten arreta handirik jarri zuzenbidearen teoriaren gainean; are gehiago, zuzenbidearen filosofia, neurri handi batean, greziarrengandik bereganatu zuten. Erromatarren iritziz, hori baino askoz ere interesgarriagoa zen banakako jabetza zein erregelek gobernatzen zuten eta jabetzaren ondoriozko akzioak zein ziren aztertzea. Lanbidez jurista zirenek arau zehatzak prestatu zituzten, eta arau horiek osatu zuten, osatu ere, zuzenbide erromatarra.
‎Patrizioen taldea nahiko txikia zen, eta jatorriz noble ziren lur jabeek osatzen zuten talde hori. Plebeioen taldea zenbakiz handiagoa zen, baina askoz ere abantaila gutxiago zituen talde horrek hainbat arlotan. Pontifize guztiak patrizioak ziren, eta, zentzuzkoa denez, plebeioen susmoa zen, pontifizeek egintza zehatz batzuen baliozkotasunari buruz erabakitzen zutenean, erabaki horiek beti bidezkoak ez zirela.
‎Magistratua eskuduna zen lehenengo zatian, eta zati hori, dudarik gabe, oinarrizkoa zen; baina, egia esateko, bigarren zatia izaten zen, alde handiarekin, denboran zehar gehien luzatzen zena. Erromatarrek ulertu zuten sarri askotan gatazken jatorria ez zela zuzenbidearen gainean ados ez egotea, hori nahiko argi egon zitekeelako; aitzitik, maiz gatazken jatorria zen egitateen inguruan eztabaida izatea. Hori dela eta, herritar arruntak, juristen eskarmentua izan ez arren, gaitasun osoa zuen kasuan kasuan zer gertatu zen erabakitzeko.
‎Tribu horiek, ondorenez, Inperioan barruratu ziren, foederati moduan, Inperioa defendatzeko ahaleginetan lagunduko zutelakoan. Jabe askok soldaduak errekrutatzera eta soldaduok haien jabetzapeko lurretan hartzera behartuak ikusi zituzten euren buruak; bestela, jabeok ordaindu behar zituzten soldaduak beste toki batzuetan errekrutatuak izateko gastuak. Ondorenez, barbaro deitutako horietatik hainbat Erromako gudarostean sartu ziren, eta horietatik baten batek goi maila erdietsi zuen gudaroste horretan.
‎Ondorenez, alderdietatik bati ere ezin zion agindu zerbait egitea edo ez egitea; izan ere, alderdiek erabaki behar zutenean epaia beteko zuten edo hori urratu behar zuten, une horretan iudexa halakoa izateari utzita zegoen. Gatazka mota askotan , konponbide egokia izan zitekeen demandatuak diru kopuru zehatza ordaindu behar izatea; baina kasu guztietan hori ez zen posible. Errepublikaren azken aldietan, konponbideak eskatzen ziren, beste edozein lege akzio baino gehiago; eta, aldi horietan, pretoreak ez zeukan aukerarik halakoak iudexari bidaltzeko, bera arduratu behar baitzen zuzenean.
‎Subjektuak jabetza gozatzen zuen edukitzaile gisa, jabe gisa baino gehiago. Ziur asko, erromatar askoren iritziz, hori bereizketa semantikoa besterik ez zen izango; baina oinarrizko jakite juridikoak zituztenentzat garrantzitsua zen. Horrek pretoreari ahalbidetzen zion zein alderdik konponbidea merezi izan eta alderdi horri halakoa ematea, baldin eta uste bazuen hori zela justiziaren eskakizuna; aldi berean, pretoreak zuzenbide zibilaren osotasun formalari eusten zion.
‎Digestoaren eta Kodearen antolaketa zentzugabea zen, eta hamaika errepetizio nahiz antinomia agertzen ziren bertan. Hori guztia zela bide, elkarren kontrako interpretazio ugari egin ziren, eta kaleko herritarrentzat, zuzenbide zibileko juristek euren argudio konplexuen araberako ospea hartu zuten; argudio horiek, sarri askotan , trikimailuetara jotzea baino ez zekarten.
‎Bada, hori berori izan zen Digestoaren bildumariek egin zutena. Horrenbestez, askoz hobea zen Erakundeen sistema, horretan akzioak azkenean kokatzen zirelako.
‎Begi bistakoa da mos italicus izenekoa iruzkingileen lanak berrinprimatzearen ondorioz loratu zela; izan ere, XVI. mendean zehar, lan horiek inprimategietatik irten ziren, bai Italian, baina baita Paris eta Lyonen ere. Humanisten lanen zabalkundea, ordea, askoz eskasagoa izan zen: ikertzaileen artean bakarrik erabili ohi ziren eta inoiz gutxitan aurki zitekeen halakorik liburutegi modernoetan, Ius communeren inguruko lanekin alderatuz.
‎Hain justu ere, arau multzo horrexeri deitu zitzaion Ius commune lehenbizikoz. Kontzeptua erakargarria zen, kontinenteko alde askotan tribu desberdinak batzen hasi zirelako, eta, aldi berean, latinaren dialektoak entzuten zirelako hizkuntza germaniarraren ordez, ezari ezarian.
‎Metodo hori Digestoaren azken tituluan, De diversis regulis iuris antiqui, 50,17, izenekoan, erabili zen oroz gain; titulu horretara berrehun «erregela» bildu ziren gutxi gorabehera, asko jokarau orokor gisa. Glosagileek oso gogoko zituzten distinctiones izenekoak; halakoetan, sailkapen zeharo landuak egin ohi zituzten, zatiketa eta azpizatiketa askorekin , eta, maiz sarri, taula diagramatikoen bidez irudiztatzen zituzten zatiketa horiek. Autu baten gaineko kontrako ikuspegien bildumak (dissensiones dominorum) egin ziren, baita quaestiones deitutakoenak ere, gai bati buruzko eztabaidenak, alegia; eztabaida horietan ikuspegi bakoitzaren aldeko argudioak agertzen ziren, testuetan oinarritutakoak, eta eskuarki solutio batekin.
‎printzipioa zein alderdik aipatu eta horren aldeko presuntzioa ezartzea. Edozein kasutan ere, horien balio zehatza ez zen ondo definitu, eta, askotan , kontrako ikuspegiaren aurrean erabiltzeko kontrargudio moduan funtzionatu zuten. XII. mendearen azken laurdenean agertu ziren brokardoen bildumak.
‎Glosagileak desberdintasunei lepoa ematen saiatu ziren, baina XIV. mendean iruzkingileek ere batera aztertu zituzten bi zuzenbide horiek. Kanonista asko laikoak izan ziren, eta zuzenbide bietan (in utroque iure) kualifikazioa lortzea nahiko arrunt bihurtu zen. «Zuzenbide biak» esaldia erabili ohi zen aldez edo moldez sistema bakar moduan ikusten zena aipatzeko, alegia, Europa osorako Ius commune gisa ikusten zena.
‎Aurretik esan dugun moduan, elizaren auzitegietan erabilitako zuzenbide kanonikoa jorratzen zutenen heziketa, eskuarki, zuzenbide erromatarrean oinarritu zen, eta zuzenbide hori gero eta gehiago ikusten zen zuzenbide unibertsal antzo. Erromako Inperio Santuaren mugen barruan, uler zitekeen zuzenbide erromatarra aipatzea, hori inperioko zuzenbidea baitzen; hala ere, gero eta gehiago jotzen zen zuzenbide horretara, baina ez horren aginte formalaren ondorioz, ezpada teknikaren aldetik askoz hobea zelako, eta ager zitekeen edozein aurkariren gainetik zegoelako. Zuzenbide kanonikoarekin gertatu aldera, auzitegiek ez zuten aplikatu zuzenbide erromatarra bere horretan.
‎Bractoren egileak ulertu zuen errege auzitegien zuzenbidea multzo koherente moduan aurkeztu nahi bazen, kontzeptu orokorren egitura behar zela, eta hori zuzenbide erromatarrean bakarrik aurki zitekeela. Pasarte askok Digestoaren eta Kodearen hizkera gogorarazten digute, ez aipamen formalagatik, baizik eta autoreak bere azalpenean gaingiroki erakutsitako esaldiak, testu erromatarretatik hartutakoak, erabiltzeagatik. Pasarteok ikusita, bazirudien autoreak jurista moduan zuzenbide erromatarra barneratu zuela.
‎Enperadoreak Italiako hirien gain zuen botereari buruzko autuan, Bartolok zerbaitgehitu zien Azzoren iritziei. Zuzenbidearentzat enperadorea munduaren jabea bazen ere, Bartolok ikusi zuen praktikan herri askok ez ziotela obeditzen. Italiako estatu hirietan herriak ez zuen onartzen goiko aginterik, legeak nahi bezala egiten zituzten, eta, horretara, ondorioztatu zuen Bartolok, hiriok imperiuma zuten, enperadoreak orokorrean zuenaren parekoa, euren lurraldeen barruan.
‎Jakina da horren definizio nahiz sailkapenak, pentsaera eta zatien arteko barne loturak guretzat askoz garrantzitsuagoak direla, xehetasun txikiak baino. Zuzenbide erromatarraren merezimendu iraunkor moduan aipa daiteke herri baten lana dela, arrazen bokazioa orain baino zehatzagoa eta bakanagoa zen garaian horrexetarako goratu den herriarena, hain zuzen.
‎Interpolazioak harrapatzeko ahalegin horretan gehiegikeriaz jokatzearen ondorioz, gai horretan adituak ez ziren jurista askorentzat zuzenbide erromatarra aztertzea kirol esoteriko hutsa bihurtu zen, garrantzirik gabeko zeregina zuzenbide modernoari zegokionez. Ondorenez, XX. mendearen bigarren erdian, testuen kritizismoari buruzko penduluak kontrako muturrerantz jo zuen.
‎Ondorenez, XX. mendearen bigarren erdian, testuen kritizismoari buruzko penduluak kontrako muturrerantz jo zuen. Onartu zen, bildumariek Digestoko testuetan eginiko aldaketa asko testuok laburtzeko egin zirela, eta ez edukia aldatzeko. Kasurik gehienetan, bada, aintzatetsi zen testuek doktrina klasikoa jasotzen zutela.
‎Austrian lurralde nahaste izugarria zegoen eta probintzia bakoitzak bere administrazioa eta egitura judiziala zituen; horrexegatik, batasun beharrizana askoz nabariagoa zen bertan. Enperadore Karlos VI.ak testamenturik gabeko oinordetzari buruzko zuzenbidearen batasuna babestu zuen, eta zuzenbide hori, gehienbat, Justinianoren zuzenbidean oinarritu zen.
‎Jurista erromatar holandarren artean berritzailerik handiena, beharbada, Ulrich Huber izan zen; arean ere, Huber Frisiakoa zen, eta ez Holandakoa, eta probintzia horretan beste batzuetan baino askoz gehiago jaso zen zuzenbide erromatarra. 1672 urtean argitaratu zuen De iure civitas III. lib. lanean estatuaren zuzenbidea sorrarazi zuen, gai erromatarretatik abiatuta buruen buruenik ere; zuzenbide horri «Zuzenbide publiko unibertsalaren jakintzagai berria» deitu zion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia