2015
|
|
10 Hau gauza nekagarria da, baina ondorio handiekin geratzen da arima eta gainera letozkiokeen lanei beldurra galdurik; izan ere, haren arimak izan zuen samin handiko sentimenduaren ondoan, hemengo
|
lanak
ez direla ezer uste du. Hain probetxu handiaz geraturik, hura askotan sufritzea nahiko luke.
|
|
5 Lehenengoa, espirituzko zeregin honetan gutxien pentsatu eta egin nahi duenak, hark egiten du gehien; egin behar duguna da eskatu, pobre behartsuek enperadore handi eta aberatsaren aurrean egiten duten bezala, eta horren ondoren begiak jaitsi eta itxaron apal apalik. Hark bere bide ezkutuetatik entzuten digula dirudienean, orduan ona da isilik egotea, beragandik hurbil egoten utzi baitigu, eta ez da txarra izango adimenaren bidez
|
lanik
ez egiten saiatzea, ahal badugu, diot?. Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki.
|
|
Jainkoarena bada, ondorioetatik ezagutzen da, arimak argia duenean; izan ere, askotan esan dudan bezala, Jaunak ilunpean egotea nahi du eta ez ikustea argi hau, eta honela ez da harritzekoa ni bezalako bat beldur izatea, bere burua hain kaskar ikusirik. ...ez zait gertatu zortzi egunez egotea, Jainkoari zer zor diodan jakin gabe eta jakiterik ere ez nuela izango dirudiela, eta mesedeen oroitzapenik gabe; arima, berriz, hain lelotua eta ez dakit zertan ezta nola jarria ere, ez pentsamendu txarretan, baina onetarako hain moldakaitz, non barre egiten bainuen neure buruaz eta atsegin zitzaidan ikustea arima baten ezereztasuna, Jainkoa harengan etengabe
|
lanean
ez denean. Argi ikusten du egoera honetan arima ez dagoela Hura gabe; ez dela batzuetan izaten ditudala esan dudan lan handietanbezala; baina egurra jarri eta bere aldetik ahal duentxoa egiten badu ere, garrik ez da pizten Jainko maitasunaren suan.
|
|
Batzuetan pentsatzen dut zein gaizki egiten duten, era batera nahiz bestera, seme alabek beti bertutezko gauzak ikus ditzaten saiatzenez diren gurasoek; izan ere, nire ama, esan dudanez, bertutez jantzia izan arren, onetik ez nuen ia ezer hartu ezaguerara heldu nintzenean, eta txarrak kalte handia egin zidan. Zalea zen zaldun liburuetara eta entretenigarri hau ez zuen nik neuretzat hartzen nuen bezain gaizki hartzen, bere
|
lanerako
ez baitzuen eragozpen, baina kontua da guk haietan irakurtzeko modua egiten genuela, eta, agian, berak zituen lan handietan ez pentsatzearren egingo zuen, eta bere seme alabak hartan ari ziren bitartean, beste gauzetan galduak ibil ez zitezen. Honek hainbesteko mina ematen zion nire aitari, non kontuz ibili behar baitzen ikus ez zezan.
|
|
Mojek idatzi didate ezin politagoa dela. Bere aitak emango dizkio janariak eta gainera legezko loturatik at duen guztia, diotenez, seiehun edo zazpiehun dukat eta gehiagora ere irits daitezkeenak; eta etxe haren alde egiten duena eta Ordenaren alde egin duen
|
lana
ez da diruz ordaintzekoa.
|
|
2 Berori hona etortzeari dagokionez, nik diotsot, pena eman zidala hainbesteko atsekabea ematen zionarekin zihoala eta zein osasun kaskarra izan zuen hemen ikustea; horregatik, ni premia handian egon ezik, niri mesede egitearren ez nioke eskatuko berorri hainbeste kostata oporraldia izatea. Nik orain ez dut inola oporraldirik, Jainkoari eskerrak, eta zereginak eta
|
lanak
ez dira inoiz faltako nahi nukeen aringarria hartzen ez uzteko; eta horregatik, erregu egiten diot berorri ez dadila etor, baizik eta begira dezala non egon daitekeen pozen eta joan dadila hara, urte osoan lanari lotua dagoenak du-eta; eta aita bisitaria berori hemen dagoela etortzea gertatu balitz, nik hartaz gutxi gozatu ahal izango dut.
|
|
Esan biezat berorren agurgarritasunak nola dagoen berorren anaia, oraindik ez baitit esan, eta bihar etorraraz beza hona norbait, aitor nazan. Erreforma hauek abian direnez gero izan dudan adina
|
lan
ez dut izan orain dela urte asko; han eta hemen beti esaten baitut nahi nukeen baino gehiago, eta ez desira dudan guztia.
|