Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2015
‎18 Haren pobretasuna handia zen oso eta baita hildura ere gaztetan; esan zidan, gertatu izan zitzaiola bere Ordenako etxe batean hiru urtez bizi izan eta hango fraiderik ez ezagutzea, ahotsetik izan ezik; sekula ere ez zituelako begiak jasotzen, eta horrela, norabait joan beharra zuenean, ez zekien nondik jo fraideen ondorik joan ezik. Hau bideetan gertatzen zitzaion.
‎Horrela ez da egundo ere iristen espirituaren askatasunera. Jokaera oso ona iruditzen zait ezkonduen bizierarako, haiek egin zaien deiaren arabera joan behar baitute; baina beste bizierarako, inola ere ez dut nahi aurreratze era hau, eta ez didate sinetsaraziko ona denik, nik neuk probatu dudalako, eta horrela egongo nintzakeen beti Jaunak bere ontasunagatik beste lasterbide bat erakutsi ez balit.
‎...ez mintzatuz (teologia mistikoaz esaten hasi nintzen gainerakoaz, uste dut hala deritzola, geroago mintzatuko naiz), hasiera hauetan dago lanik zailena; izan ere, Jaunak ondasuna emanik haiek dira lan egiten dutenak; gainerako otoitz graduetan gehienbat gozatzea da, hasierakoek, erdikoek eta azkenekoek nork bere gurutzeak baitituzte, desberdinak badira ere; izan ere, Kristo joan zen bide honetatik joan behar dute Hari jarraitzen diotenek, galdu nahi ez badute. Eta zorioneko lanak, hemen bizi garela ere hain ongi ordainduak direnak!
‎9 Otoitzean hasi berri direnez esan dezakegu putzutik ura ateratzen dutenak direla, beren aldetik lan handiaz ateratzen dutenak, esanda daukadanez; zentzumenak biltzen nekatu beharra dute; barreiaturik egoten ohituak daudenez gero, lan handi handia da. Ohituz joan behar dute ikusteari nahiz entzuteari, eta are otoitz orduak egitez betetzeari garrantzirik batere ez ematen, bakardadean eta, aparte egonik, iraganeko bizitzaz pentsatzeari baizik. Hau hasierakoek eta azkenekoek guztiek sarri sarri egin behar badute ere, honetaz pentsatzean gehiagoa eta gutxiagoa dago, geroago esango dudanez.
‎Hemendik aurrera egin eta eman ez zaizkion gustuak sentitzera espiritua jaso nahi dezanak, bata eta bestea galduko du, nire iritziz, naturaz gaindikoa delako; eta adimena galdurik, arima babesgabe eta lehortasun handian gelditzen da. Eta eraikin hau oso osorik apaltasunean oinarritua dagoenez gero, Jainkoagandik zenbat eta hurbilago, hainbat aurrerago joan behar du bertute honek, eta bestela, dena dago galdua. Eta halako edo holako harrokeria dela dirudi guk gorago igo nahi izatea, Jainkoak nahiko eta gehiegi egiten baitu, gu zer garen ikusita, bere ondora eramateaz.
‎20 Laguntzaren Amaren monasteriora joan behar genuen; esana dago Villanuevatik hiru legoara dagoela; eta han gelditu behar genuen, bagindoazela jakinean jartzeko, hala baitzeukaten hitzartua, eta bidezkoa zen nik gauza guztietan aita hauei men egitea, haiekin gindoazen-eta. Etxe hau basamortu eta bakardade oso atseginean dago; eta hurbilera iritsi ginenean, fraideak era oso modutsuan irten ziren beren Prioreari harrera egitera.
‎1 Ávilako San Joserenean nengoela, aipaturiko Beasko fundaziora abiatzeko, joateko behar genuena prestatzea baizik ez baitzen falta, hango andre batek, Katalina zeritzanak, bidaltzen zuen mezulari pribatua iritsi zen; izan ere, haren etxera joan ziren hiru neskatila, Jesusen Lagundiko erlijioso baten sermoia entzun ondoren, toki hartan monasterio bat egin arte ez zirela handik irtengo erabakirik. Andre honekin aurrez hitz egina zuten gauza izan behar zuen, bera izan baitzen fundazioan lagundu ziena.
‎Nire nebak etorri ziren eta nik haietako bati hainbeste zor diodanez gero, ez nuen galdu aukera harekin egoteko eta haren arimari eta barruko bakeari dagokienaz hitz egiteko, eta nekea eta nahigabea ematen zidan guztiak; eta hura Jaunari eskaintzen ari nintzela eta hori beharturik nengoelako egiten nuelakoan, gogora etorri zitzaidan nola esaten den gure Konstituzioetan urrutira gaitezela ahaideengandik, eta horretara behartua ote nengoen pentsatzen ari nintzela, esan zidan Jaunak: . Ez, ene alaba, zuen institutuak nire Legearen bidetik joan behar dute eta ez besterik?. Egia da Konstituzioen asmoa haiei loturik ez egotea dela; eta alde horretatik, nire iritziz, gehiago nekatzen eta beheratzen nau haiekin harremana izateak.
‎Honela gogotsuago saiatu nintzen aita probintzialarekin (eta Haren Maiestateak berari ere gogo hori piztuko zion, dirudienez), joan zedin eta utz gaitzan. Izan ere, laster zen garizuma eta nahitaez joan behar zuen predikuak egitera.
‎6 Valladolideko gutuna, lehengo egunean berorri irakurtzeko eta gure aitari bidaltzeko esan niona, trukatu egin da; hemen geratu zen joan behar zuena, fraideekin nola izan ziren gauzak, dena kontatzen baitzen han; baina nik idatzi dut berorri idatz diezaiotela eta Medinara ere bai.
‎Benetan poztu naiz probintzialik izendatu ez dutelako, berorren aitatasunak dioenez, egoki baitago hori; hala ere, frai Antoniok bekaturik ez egitekotan besterik ezin zuela egin esan zidanean, nik ez nion kontra egin. Hemen guztia eginda zegoela pentsatu nuen; baina, egindakoa berrestera, Erromara joan behar badute, probintzia lortzera ere joango dira. Bidal biezat guztiaren berri, hemengo bidetik joaten badira.
‎Guztiek deritzote gaizki fraideak bidaltzeari, batez ere nire nebak, nola tratatzen dituzten ikusirik oso hunkiturik baita. Hemen uste dugu, negozio horretarako eskabidea egin duenak joan behar duela; batez ere nire nebak, gauza horietaz asko dakielako; hark dio, garrantzi handikoa dela berorri idatzi ohi zion pertsonagana guztia bideratua izatea. Rueda doktoreak konfiantza osoa du harengan eta ez dagoela hara joateko inolako premiarik uste du.
‎2 Ordubete ematen digute soilik erantzuteko, mezulariak joan beharra baitu, eta, nire ustez, haiek ordu asko nahi dituzte; berorren jauntasunak agintzen diena betetzeko arreta handiz ari direlako, eta berorren ama pontekoak bere hitzek zer edo zer egingo dutela uste duelako. Hitzak esatean hark jartzen duen borondatearen araberakoa balitz eragina, ziur nengoke on egingo luketela; baina gure Jaunaren gauza da, eta Haren Maiestateak mugi dezake soilik, eta mesede handia egiten digu berorren jauntasunari gauzetarako argia eta desirak ematean, hain adimen argian ezinezkoa baita apurka apurka bi gauza hauek eraginik ez izatea.
‎4 Hain bide luzeari ekiteko osasunez ongi dagoen jakiteko gogo bizia dut; gure Jaunaren maitasunagatik, saia bedi berorren aitatasuna niri laburki idazten eta gutunak bide batzuetatik bidaltzen (hau baita beste arazo bat: Ávilan zein aukera gutxi dagoen ikustea berorren aitatasunaren berri jakiteko, noizbehinka izan ezik), Madrileko edo Segoviako bidetik joan behar baitute eta, batzuetan, Toledokotik. Begira zer itzulinguru den hori orain dauden premietarako, berorren aitatasunaren berri jakiteko orduen gorabehera ere luze egiten baitzen.
‎Berori onarturik dago etxe honetan, ahizpa guztiak oso aldeko izanik hartzeko. Nik hemendik irten aurretik eman nahiko nioke abitua; baina ezinezkoa da, bihar oso goiz joan beharra baitut. Orduan ikusiko dugu elkar.
‎Jakin beza Makario hain izugarria egonik, esan didatenez, haren arimagatik nahigaberik nahiko dudala. Orain Toledora joan behar duela idazten didate. Nire Eliseorekin topo ez egitearren, leku hartan bisita egina baitu, bere gordelekura joan nahiko duela etorri zait burura, eta ez litzaidake gaizki irudituko zentzura etortzeko balitz.
‎7 Frai Antonio Jesusenak dio, berori ikusteko baino ez bada ere, horra joan behar duela. Aita Gracián ez dago hemen.
‎6 Gutun hauek daramatzan Serna honek, hemendik zortzi egunera itzuliko dela hona, dio. Berorrek erantzuna oraindik bidalia ez badu, agindu beza ekar dezala horrek, ordurako ez bainaiz joana izango; joan beharra banu ere, itxaron egingo nuke.
‎2 Ene aita Padillaz ez didate ezer esaten eta sentitzen dut; berak ere ez dit idazten; osasunez ongi izatea nahiko nuke, berorren agurgarritasunari kargu egiteko. Aita Baltasarrek joan beharra duenez gero, gure Jaunak nahi beza berorren agurgarritasunak laster batean osasuna izatea. Aita horiei idazten diet egin dena eta iruditu zaidana.
‎Arren eskatzen diot berorren gorentasunari, konta diezaiola hemen gertatzen dena, Jaunari gomenda nazan ni eta baita hemengo arazo hauek guztiak ere, nik ere horrelaxe gomendatuko baitut hura. Eta era berean eskatzen diot berorren gorentasunari, ahizpa Antoniaren gutuna bidal diezaiola Malagóngo prioreari, eta hau ere bai, berorren gorentasunak agintzen badu; eta bestela, agindu biezaio berorren gorentasunak idatz dezala, Migeli idatzi nion kontu hartan ez nuen ezer esan, Jeneralak idatzi baitit berriro, eta, dirudienez, gauzak hobeki joan behar dute; gogoan izan, berri hau ematea garrantzitsua dela.
‎3 Berak hemen egon nahi du negu honetan, nire ondotik ez aldentzearren. Berarekin batera nire ahizpa eta honen senarra etor daitezela agindu dut, eta bere etxean gera dadin Gortera joan dadinean, nahitaez joan behar baitu. Badu bai zer sufriturik, eta guztiaz nahiko nekaturik dago.
‎12 Begira biezaio berorren arreba hemen geratzeko kontu horri; hobe baderitza eta Joana andereak alaba hurbilago izan nahi badu, nik ez dut eragozpenik jarriko. Ni beldur naiz hemen tentaldiren bat ez ote duen izango (berez Valladolidera joan beharra duelako); izan ere, etxe honek ez dituen gauzak dituela han entzungo du, baratzea besterik ez bada ere, lurralde hau oso pobrea baita.
‎2 Oraingoz nik ez nuke nahi berorren agurgarritasuna joan dadin, gauzak ongi prestaturik daudenez gero, badirudi ez dela behar?, ez baita komeni zigortu guztiak hemen geratzea inor gabe. Oso egoki litzateke, ordea, kapitulu jeneralera joatea, probintzialak joan behar badu, joan duenez, Jainkoak ematen badigu; eta orain doazenek itxaron diezaiotela; gure ohorea goian uzteko pertsonak izango direla uste dut.
‎10 Uste dut, ongi izango dela umeari buruz nire aitari ezer ez esatea, harik eta nik neure nebarekin hitz egin arte. Idatz biezat zenbat urte dituen eta irakurtzen eta idazten dakien, haiekin ikastera joan behar duelako. Esan nire Maria Gurutzekori, Doroteari eta guztiei erregutzeko nire alde.
‎etxeagatik kobratuak, eta ez dela ausartzen haiek bidatzen berorrek dirua nori eman agindu arte eta berorren gutuna eraman arte; horregatik kontu izan beza horko mandazaina doanean, dirua eramateko ziurra bada, hori izango da hoberena, edo, hobeki esan, dirua ekartzeko. Antonio Ruizek joan behar du bere, ezin izan du, Malagóndik joango ziren.
‎Anbrosio Mariano San Benitorena berean dago gogor, hau da, karmeldar oinutsen ordezkariak Erromara joan behar dutela esaten.
‎Nola ez diren arima guztiak kontenplaziorako, eta nola batzuk berandu iristen diren hartara, eta benetan apala denak pozik joan behar duela Jaunak eramaten duen bidetik.
‎Ez bedi ezertan zabartu ofizio hau duena, arimak haztea baita Jauna haietan bizi dadin. Trata bitza errukiz eta maitasunez, haien erruengatik harritu gabe, apurka apurka joan beharra baitute; eta bakoitzari hildura emanez, haren espirituak eraman dezakeela ikusten duenaren arabera. Kontu handiagoa izan beza bertuteetan faltarik egon ez dadin, penitentziaren laztasunean baino.
‎pozik joan behar duela Jaunak eramaten duen bidetik.
‎3 Nik, konturatuz gero, beti jarriko dut gogoetazko otoitza ahozkoarekin batera, izutu ez zaitzaten, ene alabok; nik badakit zertan amaitzen diren gauza hauek, honetan nahiko ikusi baitut, eta horrela, ez nuke nahi inork urduriturik jar zaitzaten, gauza kaltegarria baita bide honetan beldurrez joatea. Garrantzi handikoa da ongi zoaztela jakitea, ibiltari bati oker doala eta bidea erratu duela esatean, batetik bestera ibilarazten baitute, eta nondik joan behar duen bila dabilen bitartean nekatu egiten da eta denbora ematen du eta beranduago iristen da.
‎Ibil gaitezen, Jauna, gu biok elkarrekin. Zu zoazen lekutik joan behar dut nik. Zu igarotzen zaren lekutik, igaro behar dut?.
‎9 Horra nola bi gauza hauen bidez, maitasunaz eta Jainkoaren beldurraz? bide honetatik aurrera egin dezakegun onik eta lasai; dena dela, ez axolagabe, beldurrak beti aurretik joan behar duelako; ez dugu izan behar bizi garen bitartean, arrisku handia litzatekeelako. Eta horrela ulertu zuen gure Irakasleak otoitz honen amaieran bere Aitari hitz hauek esaten dizkionean, beharrezkoak zirela ongi zekienak bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia