Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2015
‎3 Oi Jauna, ene Jainkoa! Negar dagit hori ulertu ez nuen aldiagatik; eta Zuk, ene Jainko, badakizunez gero hori ulertu nahi ez dutenak hainbeste eta hainbeste direla ikusteak zein nekatua naukan, haietako batek, Jauna, orain eskatzen dizudan batek behinik behin, ikus dezala zugandiko argia, askok ikusteko bidea bailitzateke. Ez dizut neugatik eskatzen, ez baitut merezi, zure Semearen irabaziengatik baizik.
‎Emaguzue aditzera, oi arima maitaleak, zeuen zoriona betikoa dela jakiteak ematen dizuen gozamena, eta zein atsegina den ez dela amaituko ziur jakitea. Oi gu bai dohakabeak, ene Jauna!, guk ongi dakigu hori eta sinesten dugu; kontua da, egia hauetaz gogoetarik ez egiteko ohitura sartu sartua izanik, arimei guztiz arraro egiten zaizkiela, eta ez dituztela ezagutzen ezta ezagutu nahi ere.
‎Gozotasunak maite ditugu gurutzea baino gehiago. Proba gaitzak hik, Jauna, egiak dakizkian horrek, geure buruak ezagut ditzagun.
‎Hau ezinezkoa denez gero, saia gaitezen ene ahizpak, Jaunaren maitasunagatik; utz ditzagun geure arrazoia eta geure beldurrak haren eskuetan; ahantz dezagun berezko ahultasun hau, lan handia eman baitiezaguke horrek. Gorputz hauen ardura har dezatela nagusiek; konpon daitezela; gu ardura gaitezen soilik arin arin ibiltzen Jaun hau ikusteko; erosotasun gutxi edo batere ez badugu ere, osasunaren ardurak engainatu egin gaitzake; zenbat gehiago, horregatik osasun hoberik ez baita izango, nik badakit hori; eta baita badakit kontua ez dela gorputzari dagokiona, hori gutxiena baita; esaten ari naizen bide hau apaltasun handi batez ibiltzekoa da; ulertu baduzue, hemen dagoela uste dut aurrera ez doazenen gaitza; aitzitik, pauso gutxi eman ditugulako irudipena izan eta hala sinets dezagula, eta gure ahizpek eman dituztenak oso bizkorrak direlakoan egon gaitezela, eta ez bakarrik apaltasun desira ...
‎Behintzat uste dut, Jainkoak askoz ere gehiago egin dezakeela eta batzuetan kreaturekin komunikatzea nahi izan duela eta nahi duela sinesten ez duenak, guztiz itxirik daukala haiek hartzeko atea. Horregatik, ene ahizpak, ez dakizuela halakorik gerta zuei, baizik eta sinetsi Jainkoagan gehiago eta gehiago, eta ez begiratu mesedeak egiten dizkiona kaskarra den ala ona den, Haren Maiestateak baitaki hori, esan dizuedanez; guk ez dugu zertan sarturik horretan, tolesgabetasun eta apaltasunez Haren Maiestatea zerbitzatu eta beraren egintza eta harrigarriengatik goretsi baizik.
‎Poztasuna hain da handia, non batzuetan pentsatzen baitut munduan nik zer aukera nezakeen gozoagorik. Ez dakit hori den arrazoia inoiz baino osasun hobea izateko, edota Jaunak nahi duen, hala behar eta komeni delako guztiek egiten dutena egiteko, egin ahal izatearen poz hau niri emateko, nekez bada ere.
‎Poztu eta bihotza jaso eta mesede handi handitzat izan hain Enperadore handiaren baratzean lan egitea. Eta jakinik horretan poz ematen diola eta egiten duen ahaleginak ez duela izan behar bere burua pozteko Hura pozteko baizik, biziki gorets beza, izan ere beragan konfiantza du, ezer ordaindu gabe ardura handia jartzen duelako agindu zion zereginean. Eta lagun biezaio gurutzea eramaten eta pentsa beza bizitza osoan bizi izan zela gurutzean eta ez beza nahi bere erreinua hemen, ezta otoitza sekula utzi ere.
‎Hau azkenerantz izan zen, ni Jainkoaren laguntzaz arrisku handietatik alde eginez nindoanean; hala ere ez nintzen guztiz aldentzen okasioetatik. Desira onekin eta otoitzari emanda ikusten nindutenez gero, asko egiten nuelakoan zeuden; baina nire arimak bazekien hori ez zela hainbeste zor zionagatik behartua zegoena egitea. Penadut orain arimak hainbeste igaro izana eta, Jainkoagandik izan ezik, hain laguntza urria alde batetik eta bestetik hartu izana, eta denbora pasa eta atseginetarako arimari eman ohi zioten erraztasuna, zilegi zirela esanez.
‎Ez diot horrek asko egiten ez duenik, baina askotan ez du ematen Jaunak hogei urtean beste batzuei urtebetean ematen dien kontenplazioa. Haren Maiestateak daki horren arrazoia.
‎Hori ez nuen ulertu nik; teologoek dakite hori. Ongi dakit nik egintza hain harrigarri hartan hirurak zeudela, eta ez naiz okupatzen honetaz asko pentsatzen.
‎Baimena etorri zenean, karroak ez ziren kabitzen zubiko atean; zerratu beharra izan zen, edo ez dakit nik zer, kontua da beste tarte handi bat igaro zela. Azken batean, elizara iritsi ginenean, aita Julian Ávilakok meza eman behar baitzuen, jendez beterik zegoen; Espiritu Santuaren deiturakoa zen; guk aurrez ez genekien hori, eta jai handia zen eta sermoia.
‎4 Begira, ez geratu idatzi gabe; badaki horrek ematen didan poza eta idatz biezat oso luze, nola ibili den Macario, eta, mesedez, apurtu dezala gero hau.
‎14 Nik berorren aitatasunari eskatzen diodana da bere burua ongi zain dezala; ez nuke nahi bere buruaz hain ardura gabe ibilita dena lurrera erortzerik. Nik badakit horretarako behar dena egingo duela ama prioreak; hemendik hornituko du; eta niri ere ez zait faltako nondik. Hau diot, zerbait behar duenean eska diezaion ama prioreari, dirua oraintxe bidaliko baitio eta behar duen guztia (eta oraindik ez dakit zenbat erreal utzi nizkion nik ahizpa San Gabrieli, sobera geratu zena, oso gutxi) eta begira, ez nuke nahi beste fraide horienik esaterik, berorren aitatasuna honetaz harritu ez dadin, argi ikusten baita duen premia eta uda honetan han ikusiko ote dudan kezka handiaz nago.
‎Jainkoari poz emateko egin behar dudanera itzuliz lortzen dut erremedioa; eta Haren Maiestatea bitartean sartuz, haren alde buru eta bihotz ekingo nioke lanari; bestela, badiotsot berorri, ez niokeela inolako eragozpenik jarriko bidean; izan ere, hura berorren etxetik kanpo ikusteko nuen gogoa hain handia izanik, horrek ematen zidan poza askoz ere handiagoa zen haren sufrimendua baino. Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
‎2 Nire aita Oleak etxe hauetako mojak ezagutzen ez dituenez gero, ez naiz harritzen sinesgogor izatea; nik, Jainkoaren mirabe onak eta arima garbikoak direla dakidanez gero, ezin sinets dezaket haiek inori abitua ukatuko diotenik hainbat arrazoi izan gabe, badakidalako horretan izan ohi duten eskrupulua, eta horrela erabakitzen dutenean, arrazoi handiak izango dira. Eta gutxi garenez gero, erlijiorako ez direnek sortzen duten ezinegona hain handia izanik, kontzientzia kaskarra duen bati ere eskrupulua emango lioke hau nahi izateak, zenbat gehiago gure Jauna ezertan nahigabetzerik nahi ez duenari.
‎Haien bila lehiaz aritzetik eta erakustetik, zuzen dabiltzalakoan, jakintsuei parte eman gabe, hortik bai gorde daitezela. Honela, ni ere ez nago idazten dudan honetan ongi asmatzen dudalako ustean (Jaunak ongi daki hori), baina, aipatu dudan artzaintxo honen antzera, poza hartzen dut, ene alaboi, neure gogoetak agertzean eta hainbat ergelkeriarekin izango dira; eta honela hasten naiz neure jainkozko Errege honen laguntzaz eta aitortzen nauenaren baimenaz. Nahi beza, esan dizkizuedan beste gauza batzuetan asma dezadala nahi izan duenez (edota, beharbada, Haren Maiestateak nire ordez, zuentzat delako), asma dezadala hauetan ere; eta hala ez bada, ontzat ematen dut idazten erabiliriko denbora eta nik entzutea merezi ez nuen hain gai jainkozkoa neure pentsamenduaz tratatzea.
‎Hau egia dela aurkitzen ez baduzue, ez sinetsi esaten dizkizuedan gauzarik. Honezkero zuek, ene ahizpak, badakizue hori zeuek ikusita eta lekukotzat ager zaitzaketet, Jainkoaren ontasunagatik. Gero etor daitezenentzat ongi dator esandako hau.
‎Gero, halakoen beharrik ez dagoela esango dizuete, Jainkoaz nahiko dela. Jainkoa gurekin izateko bitarteko ona da haren adiskideekin harremana izatea; beti ateratzen da irabazi handia, nik neugan ikusita dakit hori; Jainkoaren hurrengo, infernuan ez banago, hori halako pertsonei zor diet, beti izan naizelako Jainkoari gomenda nazaten zalea, eta horretan saiatzen nintzen. Orain itzul gaitezen gindoazenera.
‎honi irainik ez egiteko beronen adiskidea dela dakigunaren aurrean, eta hura grazian dagoenez gero, graziak berak egingo du, hau denik eta kaskarrena bada ere, errespetatua izan dadin, hari minik ez ematearren, Jainkoa iraintzea bezalako gauzak bihotzez sentitzen dituela badakitelako. Nik ez dakit horren zergatia, baina badakit gauza oso normala dela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia