Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 144

2017
‎Nik uste beste bertsolari gehienak bezala iritsi naizela puntu batera bertigo hori handiegia ez sentitzeko. Ez dut gogoratzen azken urtetan behintzat gainditu nauen eta sorkuntzarako blokeatu nauen amildegia sentitu izan dudanik ia inoiz.
‎Garaiak edo eguraldiak hartaratua izango da, baina jendea oso gaizto dabil. Agintari izateaz baliatuta eta, batez ere, agintariaren lagun edo senide izateaz baliatuta gizendu direnen zerrenda handia da, bai, oso handia eta handia ez ezik ospedunez betea aspaldian, eta espetxeak gorbatadunez gero eta josiagoak daude gaizkile arruntak kexu omen dira, tokia kentzen ari zaizkiela trajedun hauek guztiak, baina ez da zilegi hori oinarri hartuta orain agintari denak jopuntuan jartzea, jarduera publiko guztiak zalantzan jartzea, horretarako benetako froga elementu edo ezagutzarik izan gabe. Hiriko izeneko proiektu horretan diru publikotik ateratako hemezortzi milioi euro jorratu dituzte, bai, eta azkenean autorik ez da atera, bai, baina emaitza al da ba kontuan hartu beharreko gauza bakarra?
‎Antizipazio eleberriak maite ditut betidanik. Matrix eta eXistenZ filma zoragarrien zalea naizela badaki irakurleak, nahiz eta xehetasunak interes handirik ez duen bake prozesuaren geldikeria salatzea hobesten duen euskaldunon sozietatean. Lehentasunak badira, eta horietan noski, ez da aurkitzen Riddle Scotten Alone on Mars obraren ikustera joatea, hain zuzen Deiadar manifestaldia iragarria delarik Lapurdiko hiri nagusian.
‎Gaztelu horren balioa estrategikoa zen oso, nahiz eta tamainaz handia ez izan. Bertatik hegoalderantz, Aragoitik gora, Salbaterratik zetorren bidea antzeman zitekeen.
‎Lasarte Oriako gure egoitzan nagusi den eromen zoragarriaren adibidea da. Ate birakarien bultzadak zorabiatutako politikari ohiak bezala, lanak izan genituen gure txikitasunean handi ez sentitzen kasu egin zigutenean. Mozal Legea ez betetzeko konpromisoa Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Nafarroako Parlamentuak begi onez ikusteaz gain, Polizia bat kontrolatzen duen Gasteizko Legebiltzarrak ia aho batez gure proposamena onartu zuen.
‎Egunero esaten ditut garrantzi handirik ez duten gauza asko. Txiste txarrak egiten ditut lagun artean nagoenean, eta sekulako barre algarak egiten ditut neure buruari ateratzen dizkiodan akatsekin.
‎Halako dieta egiteko aukera izanda, ez nintzateke baskularen gainean jarriko dirua pisatzeko izan ezik. Handienak ez ditugu oraindik ikusi!
‎Behin onei buruz idatzita, txarrei buruz idaztea zor nuen, baina kosta egiten zait; txarra zer den argitu nahian, nahastu egiten naiz. Adibidez, txarrak kartzelara joaten direla esan zidaten niri ere umetan, baina handitan ez da horrela izan: onak ikusi ditut kartzelan usteltzen, eta herritarren odola zurrupatu arte tiraka ibili direnek gorbata eranzteko beharrik ere ez dute izan.
‎Aste guztia daramate notiziek horietako baten erorketarekin bueltaka, eta inoiz ez bezala arriskua ikusi dut nire gainean. Probabilitate handirik ez da egongo gure auzoan jaus dadin, baina notiziek eman dioten garrantziarekin, hurrengoetarako kaskoa erosiko dut, badaezpada.
‎Fededunek sinesten dot, sinesten dot kantatzen dute elizan, eta ez dute Jaungoikoak seinale handirik egiterik behar benetan sinesteko. Besteok, fede handirik ez dugunok, frogak nahi izaten ditugu: Jaungoikorik balego, ez litzateke inor gosez hilko, esaten dugu, eta ez dugu sinesten.
‎Ez, buru normala, ez haundi ez txiki.
‎Egiteko handia da hau, hain handia ezen arrazoirekin esaten baitu Salomonek (Si 40: 1):
‎Nabarmentzeko hitzak ziren hauek eta seguru ongi esanak, zeren handiak baitira ardoak, guztiz ere emakumetan, egiten dituen kalteak, hain handiak ezen ez baita emakume edalea baitan zer fidaturik, eta ez gizon hordia baitan ere.
‎Beraz, honelatan, anitz balio du esperantzak, indar handia du fidatzeak, hain handia ezen baitirudi asko izango dela fidatze hura bera batbedera, egitekotan denean eta guztiz ere bere azken finean gaiztoago bada ere, salbatzeko eta bide onean ipintzeko.
‎Eta baldin ondasun handiak ez baditu, ezin dateke erromestu gabe. Zeren amorantea, eta guztiz amorante miaua eta eskalea, huntz adarra bezalakoa da.
‎Badakizue zenbat bidegabe egin zioten Jose patriarka handi hari bere anaiek, nola gaitzetsi zuten eta saldu zuten; eta nola gero, halaber, denboraren buruan, gutxi usterik, bere anaia salduaren beharrera eta menera etorri ziren, herstura handian jarri ziren, hain handian ezen gero, bere aita Jakob hil zitzaienean, hasi baitziren elkargana bildurik elkarri esaten:
‎Ez du egundaino inork ikusi, ez entzun eta ez gogoan iragan nolakoak izango diren. Nola onei emango zaien ordaina izango baita abantailatua, guztien gainekoa, hala gaiztoek izango duten gaztigua eta pena ere izango da paregabea, alde guztiz handia, hain handia ezen, nola ez baita izango atseginik eta ez plazerik salbatzen den batek gozatuko ez duenik, hala ez da aurkituko penarik eta ez atsekaberik kondenatu batek pairatu ez duenik.
‎Aski da oraingo konfesatzean uste izatea baduela kontrizioa. Zeren ez badu ere atrizioa baizik, konplitzen du sakramentuak bitartean den falta eta eskastasuna, zein baita kontsideratzeko puntua eta salbatzeko fabore handia, hain handia ezen arrazoirekin galdegiten baitu Jeremias profetak (Jr 8:22):
‎1957ko denboraldia baikor hasteko arrazoi handirik ez zegoen. Urtarrilean itzuli zen etxera Anquetil, Joinvilleko batailoian ordezkapena egin baitzuten, eta lehen zeregina hamar kilo argaltzea izan zen.
‎Italiak eman duen ziklistarik handienetakoa, handiena ez bada. Giroa bost aldiz (1940, 1947, 1949, 1952 eta 1953) eta Tourra birritan (1949, 1952) irabazi zuen.
‎Esan bezala egin zuten dena, baina Buhame handiak ez zuen dagoeneko Pitxuren beharrik, eta beste Buhameen dibertimendurako zera otu zitzaion:
‎Eta xehetasunak gora-behera, gaur egungo gure seme alabek ere azaldutako aniztasun esperientzia bizi dute egunero eskolan, kalean, jolas orduetan. Aldeak handiak ez ezik, funtsezkoak dira. Mundua desberdina da; ez hobea, ezta txarragoa ere.
‎Pertsonaia' xume' asko daude, xumeak paper txikiak dituztelako kontakizunean, eta gizartean dituzten estatusak xeheak direlako. Nahiz eta protagonismo handirik ez izan, kontakizunari kolorea ematen diote, baita umorea ere. Hannayk Eskoziako mendebaldeko pertsonaien bertuteak goresten ditu, eta haiekin barre egiten dugunean, begirunez eta modu amultsuan egiten dugu.
2018
‎Anaia Handia begira duzu leloa gizabanakoarentzat kontrolatzeko handiegia den edozeren sinonimo bilakatu da. Gobernu handia eta negozio handiak ez dira 1984 ren sintoma bakarrik; zientzia handia, lan handia, edozer handia ere badira.
‎Ondo diozun bezala, euskarazko hezkuntzatik irtendako gehienek euskara bigarren hizkuntza dute, gaitasunez eta erabileraz; eta hortaz, esan genezake motibazioz ere, euskara bigarren dutela. Horrek ez du esan nahi, hainbat ekimen euskaltzaleren ondorioz, egun, gizartearen gehiengoak lotura afektibo handia ez duenik euskararekiko. Horra hor IBILALDIA, KILOMETROAK, KORRIKA eta horrelakoak, urterik urte geroz eta jendetsuagoak direnak.
‎Zaletasuna, zaletasuna... zaletasun handirik ez zeukatek! Badakik, hau ez duk Euskal Herria, baina urtero etortzen dituk euren erretore maiteak pilota partida irabazten ikustera!
‎baina handik ez dut batere probetxurik atera.
‎Jale gizenarena izan da apezen beste irudi tipiko bat. Benedikazio edo errogatibak kari oiloak eta axuriak ematen baitzizkieten, ez beti gogo onez, eta" Ventre de curé, cimetière de poulets" erraten zuten Zuberoan; eta handik ez urrun Sébillot ek jaso duen esaera (1968 IV: 233)" le dire béarnais" Sorcières et loups garous font manger des chapons aux curés"(...), d' où l' expression" Cemiteri de capous"".
‎Behin, doministiku eginda, jaun batek esan zion: " Sudurrean trumoi handia ez denean, behatza konpontzaile".
2019
‎Ez nuke, baina, lar desbideratu nahi, ezta, beste liburu batzuetan bai baina honetan leku handirik ez duten eztabaidetan sartu nahi. Kontua da Larraitz eta biok geure familia planifikatzeko aukera eduki dugula eta lan horri lotu gintzaizkiola 2001eko udaberri uda urrun hartan.
‎Haatik, apur bat koxkortuagoa izateko aukera ere bazegoen, bi edo hiru urte izan zitzakeen, muga bakarra Garaziren jaioteguna baitzen. Eta guretzat garrantzitsua zen Garazi eta etorriko zenaren arteko aldea handiegia ez izatea. Neba ahizpen arteko adin diferentzia txikia baldin bada, errazagoa dute elkarrekin olgetan ibiltzea eta dibertitzea.
‎Neba ahizpen arteko adin diferentzia txikia baldin bada, errazagoa dute elkarrekin olgetan ibiltzea eta dibertitzea. Etorkizunerako ere mesedegarri irizten genion tarte handiegirik ez egoteari. Tartea, esaterako, bospasei urtekoa baldin bada, zaharrena nerabetasunera iristen denerako gazteenak haurra izaten jarraituko du.
handia ez den bere zortearekin bakarka
‎Zuek! Gezur handiagorik ez al dizuete sinistarazten. Katolikoen kontuak ez al dituzue sinisten?
‎Perssonekin egiten zituen terapia saioetan (asteko bi saio) haurtzaroko gertaera ahantziak berreskuratzen hasi zen Sture. Haurtzaroko oroitzapenetan zentratu ziren terapeutak, eta jaramon handirik ez zioten egin Sturek drogekiko zuen mendekotasunari. Baina, Sturek, zenbat eta oroitzapen lazgarriagoen berri eman, orduan eta droga gehiago lortzen zuen.
‎Baratzea ere landatzen zuten, aitzaki horrekin egun osoa nire etxe inguruan egiten zuten. Hiru gizon haiek erretiroa hartuta zuten eta zeregin handirik ez, nonbait. Nik ez nien jaramon handirik egiten eta nire kontuekin jarraitzen nuen.
‎Josetxo ama eta arrebarekin bizi zen. Institutuan fundamentu handirik ez zuen egin, eta amak ofizio bat ikasteko lanbide heziketetara zuzendu zuen, eta mekanikari ikasten hasi zen. Ama maite zuen, baina ezin zitzaion mintzo, ezin zion bere bihotza ireki, eta bien artean harresi bat sortu zen.
‎Ez, ez, egon! Motoz etorri naiz zure bila, maleta handiegia ez badakarzu behintzat. Egon, ia ikusten zaitudan.
‎226 Industria handia ez dirudi pertsonentzat egina.
‎483 Natura ezkontza bat da non gonbidatuak garen, nahiz eta azkeneko lekuetan egon eta gauza handirik ez dugun ikusten ezta entzuten ere.
‎613 Denboraren iruzurrik handienetakoa ez da iragankortasuna, gure mundua jarraikorra delako ilusioa baino, iraunkorra bailitzan eta segundo bakar batean dena alda ez baliteke bezala.
‎Berehala, bertako bazterrak jendez betetzen hasi ziren. Gehiengehienak zuberotarrak, manex eta hogoaldear gutxi, hango haize handiak ez baitzuen inor bertara gonbidatzen. Toldoz babesturiko arrabotea jendez mukuru zegoen, eta bertan zirenak goxo eta kalakan ari ziren.
‎Urteen trebetasunez arropa erantzi eta titi perfektuak dituzu. Ez handiegiak ez txikiegiak. Berak, itxaroten ari nintzen emakumeak, titi perfektuak ditu.
‎Eboluzio horretan, lehenengo itsas ornogabe handiak agertuko lirateke, marmoka erraldoien modukoak. Harrapari handirik ez litzatekeenez egongo, asko garatuko lirateke; mugitzeko egitura berriak izango lituzkete, belak adibidez...
‎Hau baino handiagorik ez dago esan zuen bere ahots sorraz, marmar bat baino ozenago ez zela. Handia?... ez da hori hitz egokia.
‎Geroztik han bizi izan naiz beti. Hiri handiak ez zitzaizkidan gustatzen. Ezagutu ditut Londres, Viena, Erroma, Vartsovia, Alemaniako hiriak, noski.
2020
‎" Batzuetan asmatzen zuela iruditzen zitzaion, bestetan, berriz, oker zebilela". Agian gaur egunetik gauza berri handirik ez dakar nahiz inoiz ez dagoen soberan kontzeptu oinarrizkoenak ere berriz gogoratzea, baina, zalantzarik ez, 2003koa izanik, aitzindari gisa badu bere balioa. Orain, eta zorionez, pentsamenduaz eta emakumeez ari diren bildumak (Lisipe, Eskafandra) gehixeago ugaritu diren honetan.
‎" Liburu honek maila berezi bat, goi maila bat lortzen du, narrazio ezberdinak irakurtzen joan ahala, gero eta gorago ezarriz doana". Denboraren perspektibarekin erraza da, baina, liburuko ipuinak gero eta aurrerago maila igotzen doazen arren, ados, esango nuke Iturraldek aipatzen duen maila berezi hori, goi maila hori aurrerago lortzen duela Linazasorok, beste liburu borobilago batzuekin, aspaldi handian ez abandonatzeko gainera.
‎Eskertzekoa da ahalegin hori, ene ustez hankamotz samar gelditu den arren. Izan ere, sinesgarritasun handirik ez dauka istorioak, ezta pertsonaien hizkerak ere. Artizarneren jarioa kasik entziklopedikoa da, eta gainerako hiru pertsonaien ahotsak ez daude sobera bereiziak.
‎Beraz, Ion Olanoren ustez" sinesgarritasun handirik ez omen dauka istorioak, ezta pertsonaien hizkerak ere. Artizarneren jarioa kasik entziklopedikoa da, eta gainerako hiru pertsonaien ahotsak ez daude sobera bereiziak".
‎Esan bezala, ikusteko atsegina gertatzen da eta euskaldun izatearen harrotasuna sentiarazteko aproposa da. Pena da ikusle kopurua handiagoa ez izatea. Arrazoiak ugariak izango dira, baina, oker ez banago, ez du ikusle kuota kaskarra beste programa batzuekin alderaturik.
‎Nahiz eta norberak osasun ona izan, eta horregatik norberaren beldur handirik ez, kontziente gara nornahik noiznahi istripuren bat izan dezakegula eta osasun etxeak gaixoak ezin artaturik egon daitezkeela koronabirusagatik. Ideia hori zabaldu da, eta ardura komunitarioa berpiztu digu.
‎Sinesmen eta itxaropen handirik ez izanagatik bertaratuek edo bai, hurbileko komunitateak emandako sostengu erlijioso humanista horrek segitzen du itzala izaten.
‎The Hillseko sparen kasuan Fidelek bere estreinako bisita hainbeste atzeratu zuen, alde batetik spa horrek beste guztien eragozpen berberak izan behar zituelako, baina bestetik, gainera, bestelako spa batzuek eskaintzen zituzten abantailak ez zituelako eskaintzen, alegia, gorputz gazte, sendo, gihartsu eta erdi biluziak behatzeko aukera. The Hillseko span ez zegoen denbora pasa hori praktikatzeko aukerarik, bertako erabiltzaileak egoitzako biztanleak baitziren, eta jakina, haien azal zimurtuak zintzilik ikusteko gogo handirik ez zitzaion pizten Fideli. Nahikoa zeukan bere gainbehera behatzen ispiluan begiratzen zuen bakoitzean.
‎Hara heldu zenean ez zegoen bakarrik, baina lekua bilatzeko ahalegin handirik ez zuen egin behar izan ezta ere. Abel eta Bruno, ezkondutako bikotea, gymean zeuden, bakarrik, Fidel jaitsi zenerako.
‎Esatera nindoanez Maiak berreskuratu zuen ildoa, dirua bukatzear zeukanean, nagusiegia zen Mari lanean hasteko, nagusiegia inolako eskarmenturik ez zeukan emakumezko batentzat. Lanik egiteko gogo handirik ez zuela izango ere suposa daiteke, bera bezalako jatorri burgeseko andre batek, bizitza osoan lanik egin gabe bizirautera ohituak. Gainera, diru eskasiaren momentu hau higiezinen burbuilaren momentu gorenean etorri zitzaion.
‎Eskuetara iristen zitzaizkidan guztiak irakurtzen nituen, Bruguerarenak, badakizu," Zipi y Zape" eta" Mortadelo", baita" Jabato" eta" Capitán Trueno" renak, eta superheroienak ere. Gero, helduaroan, Nobela Grafiko izena hartu zutenean, jaramon handirik ez diedala egin aitortu behar dut, beharbada nire jaramona garrasika eskatzen ari zirelako. Zeren ingurukoak izan ohi dira zure komikiak?
‎Diplomazia handirik ez duen emakumeak aldameneko atea jo dutela sumatu du. Mariano bizi da bertan, urte asko dituen mutilzahar despistatua; erdi gorra delako, mintzalagunaren peskizan aritzen delako edo mundu paralelo batean bizi delako, elkarrizketa xelebretan kateatzen dena.
‎Badira sei urte inguru ez dudala nire hiriko alde zaharra zapaltzen, Oviedoko unibertsitatean Aro Berriko Historia irakasteko aukera suertatu zitzaidanez gero. Banoa orain nire jaioterriko betiko lagunen eskutik, gogo handirik ez dut baina. Badakit nola edo hala, gogoz eta bihotzez bakarrik baldin bada, bertan hazi naizela, garela, gure etxeetatik at gogoko zein abaro genuen hiriko auzo ia bakarra zen-eta, ni gizaki gisa benetan koskortutakoa.
‎eusten ziona nor zen konturatzean, salto egin zuen heriotzaren aurre aurrean balego bezala, eta hesia gainetik pasatuz, korrika baso aldera joan eta han ezkutatu omen zen. Horregatik, gauza handirik ez ziola egin uste zuen osaba Silasek.
‎Bilbo hain handia ez dela esango dute, ezin dela Paris edo Madrilekin konparatu. Egia da, baina Bilbo handiko zenbait eremutan hobeto funtzionatzen dute zerbitzu publikoek.
‎Kasu gehienetan ez dago senaren edota zentzu moralaren ariketa librerik; egurraren, lurraren eta harrien pare jartzen dituzte euren buruak; eta, beharbada, badago egurrezko gizonak fabrikatzerik, helburua haiek bezain ongi beteko luketenak. Simaur pilo batek edota txorimalo batek baino errespetu handiagorik ez dute halakoek merezi; zaldien eta zakurren balio mota bera dute. Eta, halere, halakoak hartzen ohi dira herritar prestutzat.
‎Are argiago ikusten nuen bizilekutzat nuen Estatua. Inguratzen ninduen jendea, auzo on edota adiskidetzat noraino nuen hartzerik ikusi nuen; haien adiskidetasuna jaiegunetarakoa soilik zela, zuzen jokatzeko asmo handirik ez zutela; nigandik berezitutako arraza ziren, haien aurreiritziak eta sineskeriak direla-eta, txinatarrak edo malaysiarrak bezala. Gizateriari egiten dioten sakrifiziotan arriskurik ez dutela, ondasunentzat sikiera ere; azken finean, horren noble ez zirela, lapurrak egindakoa lapurrari egiten baitzioten eta arimak salbatzea espero zuten kanpora begirako keinu batzuen eta otoitz bakan batzuen bidez zein noizean behin bide zuzen baina alferrikako batetik ibiltzearen bitartez.
‎bero beroan, egia nere bihotzetik emaro dariolarik, egia osoa esango diot izkribuz Elsa' ri. Irakur dezan itxaropen haundirik ez badut ere, nere barnea bederen hustuko dut; eta hustutze horri datxekon pake apurra lortuko dut, nik uste. Gaur baiño gutun egiazkoagorik ez dut iñoiz idatziko; gogozago ez dut ezertaz egingo.
‎Ezer haundirik ez, Elsa. Eta, zu?
‎bezeroak ugari ziran ezkero, Elsa oso sarritan gaueko bederatziak arte gelditzen zan De Rijke' ren kontsultazioan; eta laguntzaille lana nekeza eta gogorra ez bazitzaion ere, han egon behar izaten zuen zazpi orduak maiz gehiturik, eten gabe De Rijke jaunaren ondoan eta zerbitzutan. Askotan, hortara, Edith Cavell kaletik Molière kaleraiñoko bidea egin ondoren etxeratzen zanean, afaltzeko gogo haundirik ez zuen, eta are gutxiago afari oparo bat prestatzen hasteko. Luc' entzako ote?
‎Ez da ideia txarra. Lan haundiegia ez. Goragalla etorri zitzaion Elsa' ri sasi maitagune hitza entzunda ez.
‎Udazkeneko tristura giroan igeri. Haizerik ez, jenderik ez, soiñu haundirik ez: goitik igarotzen ziran tranbien eta berebillen hotsaz kanpo:
‎Bien bitartean dirua erakarriko genuke, kapitalak osatuko lirateke eta burgesia garatuko litzateke. Times berak, ingeles egunkari politiko eta literarioak, gure finantzez ari zela, oraindik aspaldi ez dela adierazten zuen ezen horrexegatik ez zirela handitzen gure finantzak, gure artean erdiko mailarik ez dagoelako, fortuna handirik ez dagoelako, proletario adeitsurik ez dagoelako..." Ongi hitz egiten du Ignatii Prokofitxek. Hizlari ona da.
‎Jurdan ez, Jurdanek ez zien jaramon handirik egiten, azken finean bakoitzak bere printzipio eta arau etikoak dauzka, guztiz onargarriak hurkoari inposatu nahi ez dizkion bitartean. Jaramon handirik ez egitea erabaki zuen aspaldi, bestela haien kontraesanek burua leherraraziko baitzioten. Zeren, ingurumenarekin eta hirugarren munduko lan baldintzekin hain konprometituta zeuden haiek, moda markei boikota egite aldera monje aszeta bat bezala janzten ziren beraiek, aldi berean ez omen zuten kontraesanik nabaritzen euren bi hilabeteko soldata balio zuen telefono mugikor bat erostean.
‎Kafetegi batean, parkeko eserleku batean edo kalean bertan ere bil zitezkeen erakutsi behar ziona erakusteko, ez baitzen beste munduko gauzarik; baina bezeroa bulegoraino joatera behartzeak garrantziz janzten zuen prozedura osoa. Formak, itxurak zaintzea funtsezkoa zela ikasia zeukan Jurdanek, bezeroek kalitatezko zerbitzu esklusibo bat jasotzen ari zirela sumatzeko, batez ere hura bezalako kasu arruntetan, edukiak mami handirik ez zeukanean. Astelehen goizez soilik bil zitezkeela erantzun zion bezeroak, senarrak lanerako bidea hartzen zuenean, eta, nahiz eta Jurdanen ustez holako informazio bat astelehenez jasotzea karmaren ikuspegitik komenigarria ez zen, hitzordua jarri zuten.
‎(Etena). Zera eskatu nahiko nioke... molestia handirik ez bada, alegia... ba egun pozgarri honetan, ba... ezerrez... Badakit Dolores ez dela itzuliko... baina behintzat, lantzean behin, bera nirekin gogoratzea nahiko nuke, ni berarekin gogoratzen naizen era berean...
‎Grabatazen du). Barkatu, don Pablo, baina molestia handirik ez bada, Mariok lan apur bat egin behar du.
‎Barkatu, maisu jauna, (Liburua ateratzen du) sinatuko al zenidake? Zorroan nekarrela gogoratu naiz eta, molestia handirik ez balitz...
‎COSME: Gauza handirik ez. Prats komandanteak golpistei aurre egin omen die, baina baliteke zurrumurru bat besterik ez izatea.
‎MARIO: Don Pablo, molestia handirik ez balitz, hararentzako poema bat idaztea nahiko nuke...
2021
‎Hala ere, Sergyk deitzen dituen gehiegikeriak ene uste apalean gehiegikeria fantasiarekin nahastuz, badirudi ere nire senarrak alemaneradun herrietan luzaroegi bizi izan dela, betidanik oso gogoko izan ez dudan errealitatetik babesteko bide bat izan da, esaterako, gure aita hil eta gero pianoa berarekin hitz egiteko modu bakarra zela asmatu eta sinistu egin nuen, jakinda ere gure aita hil eta gero geratzen zitzaidan bakarra hutsune beteezin bat zela. Dena dela, Sergyk leporatzen zidan gehiegikeriarik handiena ez da hori, hori beharbada samurrena da, eta bere iritziz pianoa gaur egun jotzen dudan bezain ondo jotzera gehien lagundu behar izan nauena. Sergyk gaur egun Euskal Herria herri guztiz arrotza eta gauza askotan gaitzesgarria begitantzen zaidala uste du.
‎Izan zer handirik ez da,
‎Bizikleta izkinan jareinda egundoko ahaleginak egin beharrean nago handik ez galtzeko. Lau katu besterik ez dago tabernan baina nire anaiak oparituriko bizikleta hain maite dudan ezen beti erne ibili behar den badaezpada; ez bainaiz nasriez batere fido..
‎Nik, egia esan behar bada, gauza handirik ez dakit artaldeez edo jatorri izendapenez, eta are gutxiago %100 Basque deritzen aferez. Baina handik igarotzen nintzen bakoitzean, Itxaro penaren Bordan nintzela iruditzen zitzaidan.
‎Podemos ek zentsura mozioa aurkeztu zuen PP ren gobernuaren kontra ustelkeriagatik. Beste alderdi politiko handiek ez zuten aintzakotzat hartu eta antzezteaz hitz egiten zuten. Nafarroan UAGN k laguntzetan diru jasotze ilegalak izan zituela zioten egunkariek.
‎Txirrina behin eta berriro jo zutenean, ikertzailea komunean zegoen eta laster atera behar izan zuen. Joaldi luzeek eta geldialdiek, oso premia handikoak ez baziren ere, beharra adierazten zuten. Nahigabetuta, eskuak erabat lehortu gabe ireki zuen atea.
‎Eta gauza apalak aukeratzen ditu sarri, munduak goratutzat eta ohoragarritzat dauzkanak nahasarazteko, berak erran bezala: " Ez gaitezen gure bertuteez harrotu, Bizitzaren liburuan idatzirik gaudelako, ezpada handik ez gaituelako ezabatzen ahal ez Heriotzak, ez Infernuak, ez Bekatuak."".
‎Egun, auzo honetako zati handiena ez da jabego pribatua; paisaia ez da inorena, eta ibiltariak askatasun erlatibo bat gozatzen du. Baina agian etorriko da eguna non jolastoki deiturikoetan zatituko duten, non soilik gutxi batzuek gozatuko duten atsegin mugatu eta esklusibo bat hesiak, tranpak eta gizakia errepide publikoan konfinatzeko asmaturiko beste hainbat trepeta biderkatuko direnean, eta Jainkoaren lurrazalean ibiltzea hartuko denean jaunen baten eremuan sartzeko saiakeratzat.
‎Eta Edurnezurirekin laguntasun harreman handia ez zuen nanoa ere gustatzen zait:
‎Manuela ortozik ibiltzen zen. Egun batean arratoi batek haginka egin zion oinean (hain zen handia ezen erbinudea edo lepahoria izan zitekeen). Koskada sentitutakoan ostikada bat eman zion.
‎doi leku. Ur handia ez da baitezpada zabal, barnasko balin bada ere ohatzen. Laburra da erreka;
‎Deus handirik ez balin bazuten, elhe onek jada sendatu hurran dituzte. Zinez eri balin baziren,
‎Ez dira baitezpada hain handi ez lodiak, bainan ba, altzeiru hutsak direlakotz, doidoi jasan ahalekoak.
‎Gobernari handiak ez egitea praktikatzen du
‎Bertute handia ez da nahikoa.
‎Denek, bereziki mozarabeek, zergak ordaintzen dizkiote Kordobako Kalifatoko Estatuari eta zuzenean duten jauntxoari. Uztak oso handiak ez direnean edo galtzen badira, ez zaie bizitzeko behar dutena geratzen eta gainera zorretan izaten dira maiz. Azenarik eta beste mutil batek, batera ia galdera berdina egin zuten.
‎Bortxatu ninduen. Ez nuen deus erran aita ez mintzeko eta arazo handiagorik ez sortzeko. Garbi utzi nion berriro saiatuz gero, dena kontatuko nuela.
‎Musulmanek Kalagorritik bi armada bidali zituzten, bat Leza eta Arnedora eta beste bat Azagra eta Azkoienera. Hilabete batez mugimenduak izan ziren, baina borroka handirik ez. Baskoiek gazteluak, dorreak eta herrien harresiak defendatu zituzten eta musulmanek gehiago izaki, landak hartu zituzten Errioxa eta Aragoi bailara bitartean.
‎Akazia eskaseko paisaia hartan erreferentzia handirik gabe, jo zuen. Arratsalde erdian, errekasto txiki batean zaldia edaten zegoen bitartean, baobab bat ikusi zuen handik ez urrun. Ura edan ondoren, zaldia hartuta zuhaitz erraldoira hurbildu zen lore zuriak, fruituak eta hostoak hartzeko.
‎Hausnarketa egiten zuen aberastasun eta bizitzari buruz. Zertarako urrea, bizitzan zeregin eta gogo handirik ez bazuen. Sanhayarrek bai aberastasun haiekin erresuma bat antolatuko zuten.
‎Maiatzetik urrira euriteen eraginez hiru lau metro gehiago igotzen ziren. Txalupa handiak ez ezik, bi metroko kalatua zutenak ere, ibai gora sartu ahal izaten ziren.
‎Esan dizuedan bezala, duela zazpi urte, hogeita hamabost bete izan nituenean, etxeko ispiluan txukuntzen ari nintzela, sumatu nuen nire aurpegia ez zela betikoa, ximur batzuk azaltzen hasita nituen begien izkinetan, eta okerrago oraindik, soilgune dotore batzuek kopeta handitzen zidaten. Gauza handirik ez, oraindik, baina bidea urratzen hasita zegoen. Ene, zahartzen ari nintzen!!!
‎Gudua dugu gaur. Gure egite handiak ez daitezela inoiz ahantz. Gure ezpataren loriak bizirik behar du betiko.
‎Horretan ahots bat entzun zuen Gasirrek, bere bihotzaren barren barrenetik baletorkio bezala. Arrabita ari zen kantuan, heroiaren egite handiek ez baina haren malkoek bizia emanik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia