Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 142

2000
‎Baina etxearena kontatzen ari nintzen. Sartu eta bertan gela handi bat zegoen, sukaldea izan zitekeena. Eskailera batzuetatik gora igo nintzen gero, eta lasai bisitatu nituen etxeko txoko guztiak, dastatuz bezala.
‎Gela txikia zen, baina apaina; bere komun eta dutxarekin, behintzat Dublinen aurkitu zuen aterpetxeko logela baino txukunagoa. Zuzenean jo zuen beheko ohera, Eiderrek okupatu zuen hartara, baina motxila handi bat zegoen bertan, nonbait Txema baino pixka bat lehenago iritsitako batek utzia, berak aukeratutako ohea inork ken ez ziezaion.
‎Eta Miguelek argi zituen bere ideiak, eta sinetsirik zegoen ezen Paradisurako bidean zegoela Lurra, Kris tok gizonen arteko anaitasuna predikatu zuenez gero, eta Kristok, historiaren buruan, garaile behar zuenez gero. Baina zu ez zeunden hartan guztiz ados, ez Uto piaren kontra zeundelako, baina uste zenuelako ezen Utopiaren aldeko borroketan peril handi bat zegoela: bihotza buruari gainditzekoa eta ametsa zentzuari, eta bururik gabe eta zentzurik gabe ez zegoela gauza haietan aitzina egiterik:
‎behekoan, sukaldea zegoen eta, sukaldearen ondoan, gela batzuk, norat biltzen baitziren etxeko neskameak, guztiak ezkongai edo alargun, jauregian bizi ziren bertze sehiak oro bezala; beheko solairuan zegoen, halaber, sala luze zabal bat, non egiten baitziren zelebrazione handiak, eta bertze bat tipiagoa, egongelatzat eta bisitagelatzat ere har zitekeena; haiekin baterat, zoko batean, bertze bi gela zeuden: ...nkada edo ildo berean burutzerat zihoazen landare sendo bezain apainak iduri; goian, ganbaran, mutur batean, morroien logela zegoen, eta bertze muturrean osaba Joanikoten gabineta eta studio tokia —edo studioa soilki, nola erraiten baikenion usu—, kanpo aldetik balkoi zabal baterat jotzen zuena, non paratzen baitzuen maiz bere teleskopioa, zeruko izarrei beha; erdialdean, finean, biltoki handi bat zegoen, non gordetzen baitzen etxean premiazkotzat jotzen genuen guztia, hala nola bizigaiak eta bertze mila hornidura suerte.
2001
‎Estazio handi batean nago orain. Ikusi ditudan guztiekin konparatzen badut, hau estazio handia dela esan nezake, beldurrik gabe.
2003
‎Altzari batean zegoen guztia. Esan nahi da altzari handi bat zegoela Sorollaz beteta. Koadroaren ondoan, ezkerrean.
2004
‎Hura zen etxean geratzen zen gizonezko bakarra, besteak atzerriratuta baitzeuden, eta, beraz, berak zeukan hartuta familia-buruaren ardura. Sala baten erdian mahai handi bat zegoen. Bertan, mailuki handiak, ilar gordinak, hauek ohikoak dira etxe guztietan?
‎Puzzle handi baten aurrean gaude hemen euskalgintzaren mundua mundutxo bat besterik ez izan arren. Izaera eta tankera askotariko collage honetan barne koherentziaren lokarri batzuk ez daude egokiro lotuak, testu orok behar lukeen barne batasunaren kaltetan.
‎Zortea alde genuen: sarrailan giltza handi bat zegoen sartuta: antza zenez, SSetako handi mandiek ez zuten inoren bisitarik nahi beren erritual beltza egiten zuten bitartean.
‎Ez zegoen askoz gehiago. Azken urteetan zulo beltz handi bat zegoen. Eszedentzia eskatu zuen, nonbait, eta ordutik zergak txintxo txintxo ordaintzen ditu, baina ez dauka inolako bizileku ez lanbide finkorik.
2005
‎Urkok bere mahairaino gidatu ditu, bidetik gurpildun aulki gris bi hartuta, jolasean bere aulkiaren ondora eramateko, ahotsaz auto lasterketa antzeztuta. Leiho handietariko baten aurrean dago. Handik Albiako zuhaitz garaiak eta ispilu bihurtutako kalea ageri dira, hiriak eskaintzen dituen argi jolasak ikusgai.
‎Haien aurrean, kristal baten atzean, aldarearena egiten duen tokian denak kolore argia eta urrezkoa hartzen du; Buda ere ikusi du han. Eskerrak aurretik jakin duen esbastika budismoaren ikurra ere badela, erdi erdian holako handi bat baitago.
‎Eta ospitalea zen oso usain arrarokoa, eta gela handi batean zegoen aita, eta ama hasi zen aitarekin hitz egiten, baina oso suabe, eta izeko Martinak ere oso suabe, eta nik ez nion hitz egin, ze begiak apur bat itxita zituen, eta aulki batean jesarri nintzen, eta albuma ipini nuen hanken gainean. Eta atzamarrekin neukan albuma helduta, baina indar handia egiten nuen atzamarrekin, eta marka batzuk egin nizkion albumari.
‎Mendi zati bat jan zuen itsasoak. Galerna handi bat egon zen 27an, abuztuan, eta horko hondartzako mendi zati bat jan zuen itsasoak. 27an izan zen konpetizioa, eta juezak etorri ziren mundu osotik eta bazegoen bat bel beltza eta zera baino altuagoa.
‎Bizikleta fabrika handi bat dago osaba Simonen herrian. Behin egon nintzen ni fabrika barruan, osaba Simonekin.
‎Familiako lau Larrabazter Mendiri tarren argazki handi bat zegoen iaz hemengo jangela nagusian. Eta Ixaskunekin elkar aditurik, bota ez, baina ezkutatu egin genuen atzeko gordailuan, noizbait on Damasori itzultzeko asmotan.
2006
‎Ane atetik sartu eta goratu zuen. Gela handi batean zegoen. Garai batean soldaduentzako erietxea izan zen, bazterretan pilaturiko ohe herdoilduek, kristalezko armairuek eta lanpara handiek adierazten zutenez.
‎Hasieran ez zuen ezer askorik ikusi. Bere mugimenduek sortzen zituzten oihartzunek iradokitzen zioten gela handi batean zegoela. laguntzaz, Anek leiho itxi bat aurkitu zuen ondoko horman.
‎Orain bazekinat norengandik jaso ditudan. Faktura batzuen azpian, liburu handi bat zegoen. Anek ahots bat entzun zuen bere baitan.
‎Zein ziren benetan zure itxaropenak hitzordu haren aurrean? Zinez uste zenuen, hiri urrun eta handi batean egonik, bion etxeetatik urruti, sentsualagoa bihurtuko zela bion arteko kimika. Zurekin oheratzeko gertu egongo nintzela?
‎Itsasargiaren parean, labarrean, harkaitz handi bat zegoen, arrautza baten itxurakoa. Gogora etorri zitzaizkidan Maupassanten arrautza eta nire ametseko antzararen arrautza.
2007
‎1996 urtean bertan, Marcy eta Butler astronomoek beste bi exoplanetaren berri eman zuten. Batetik 47 Ursa Maior izarraren inguruan, gugandik 46 argi urtera, Lurra baino askoz handiago bat dago: Lurra baino 890 aldiz masa handiagokoa.
‎Leihoa ireki nuen. Aurrean adreiluzko horma handi bat zegoen. Arropa zintzilik jartzeko sokak ere baziren, erdi puskatuta eta erabat zikinak.
2008
‎Gure aurrean zulo handi bat zegoen, ez oso egin berria, alboak erorita baitzeuzkan, eta belarra ernetzen hasita hondoan. Barruan pikotx baten kirtena zegoen bi puska eginda, eta kutxa ugariren oholak barreiatuta.
‎Komunera joan naiz eskaileretan behera. Komunak albo banatara daude eta parez pare ispilu handi bat dago. Nire aurpegia ikusi dut bertan.
‎Ole Christian Lunden lurretan, gaur egun, parke handi bat dago eta bisitari asko joaten da bertara asteburuetan, Lunden zuhaitzen bakeaz gozatzera.
2009
‎Politika, zinez profanoa ote da? Laizismoa, gaur askotan suposatu ohi den bezala gutxienez, Estatuaren eta politikaren teologia kamuflatu handi batean egoten da oinarritua. Errege Dabidek, interes oso pribatuengatik, lehiakide sexual bat frontera igortzea aurreneko lerroan, etsaiek hil dezaten, Jahve haserretzen duen arazo bat da profeta israeldarrarentzat, ez politikeria zikin bat.
‎–Gutxienik unibertsitatea behar dugu hortarako?, antsiatzen da Bitoriano Madrilen (UBM, 77). Franco hil ondoko momentuan, batasun linguistikoa printzipioz jada egina, euskararen normalizazio sozial kulturalaren alde entusiasmo handi bat egon da, eta bultzada horretan sartu dira buru belarri UZEI, Elhuyar, UEU eta agian besteren batzuk. Berriro diot, asmoa normalizazio sozial eta kulturala zela.
‎Gelak erlijio artikuluen denda zahar bat ematen zuen. Jesusen Bihotzaren irudi handi bat zegoen horma batean, eta Ama Birjina lirain bat kontrakoan. Biek besoak goraturik zituztenez, elkarri agurka ari zirela ziruditen.
‎Aurretik, harlauza handi bat dago, motibo triangeluarrez apainduta. Harlauzan ez dago ezeren inskripziorik, lehenago erabili eta honetarako ere aprobetxatu izan balute bezala.
2010
‎absurdoa zen, zinez, bizitza, eta absurdoagoa gerra. Nire ohearen aurrean ispilu handi bat zegoen, eta absurdoa ikusi nuen neure burua: absurdoa sudurraren piramidea, absurdoa kopetako frontispizioa, absurdoak nire bixigu begiak, absurdoak nire ezpain zurbilak; absurdoa bekainen marra beltz apetatsuak, betzuloen teilatu ziruditenak, eta absurdoa mihia, nola ez nuen, bada, mihia aterako, ispilu aurrean nuenari iseka egiteko besterik ez bazen ere??, itsusi baino itsusiago azaldu zitzaidana?
‎Handik aurrera, zazpi zortzi hilabete bikain pasatu genituen Helenak eta biok, uda, udazken eta negu; neska laguna siestako orduan etortzen zitzaidan, atea jo gabe, eta han egoten ginen bost hamar minutuz; bai, bagenekien arrisku handi batean geundela, baina, begiak eta belarriak adi edukitzeaz gain, aitzakia bat ere prest genuen inork inoiz harrapatzen bagintuen;. Ez pentsatu gaizki, ama, esango nion amari, baldin eta ama gelan sartzen bazen,. Helenak irakurtzen badaki, baino hobeto irakurtzen ikasi nahi du?, eta eskura emango nion Vida de los santos Justo y Pastor, don Anizeto kalonjeak, beste batzuen artean?
‎Nire aurrean leiho handi bat zegoen zabalik. Barrea entzuten nuen lore saltzaileen kaletik, eta bidegurutzearen bukaeran landare txiki polit hori bat, eguzki izpi batek ukitua, jolasean zebilen harriaren zirrikitu batean.
‎Handik aurrera, zazpi zortzi hilabete bikain pasatu genituen Helenak eta biok, uda, udazken eta negu; neska laguna siestako orduan etortzen zitzaidan, atea jo gabe, eta han egoten ginen bost hamar minutuz; bai, bagenekien arrisku handi batean geundela, baina, begiak eta belarriak adi edukitzeaz gain, aitzakia bat ere prest genuen inork inoiz harrapatzen bagintuen;" Ez pentsatu gaizki, ama" esango nion amari, baldin eta ama gelan sartzen bazen," Helenak irakurtzen badaki, baino hobeto irakurtzen ikasi nahi du", eta eskura emango nion Vida de los santos Justo y Pastor, don Anizeto kalonjeak —beste batzuen... umetan bezala aritzen zitzaidan, beraz, txoriak eta txorien hegaldiak gogoan zituenean, baina, orduan ez bezala, nik ez nion erantzuten, erantzuteko gogoarekin geratzen banintzen ere:
‎absurdoa zen, zinez, bizitza, eta absurdoagoa gerra. Nire ohearen aurrean ispilu handi bat zegoen, eta absurdoa ikusi nuen neure burua: absurdoa sudurraren piramidea, absurdoa kopetako frontispizioa, absurdoak nire bixigu begiak, absurdoak nire ezpain zurbilak; absurdoa bekainen marra beltz apetatsuak, betzuloen teilatu ziruditenak, eta absurdoa mihia —nola ez nuen, bada, mihia aterako, ispilu aurrean nuenari iseka egiteko besterik ez bazen ere? —, itsusi baino itsusiago azaldu zitzaidana... absurdoa egunero jan beharra —hortzak gero eta gehiago iruditzen zitzaizkidan soldadutxo ilara enigmatikoak, oilasko hegal bati edo zerri mutur bati erasotzeko gertu—, absurdoa egunero lo egin beharra... absurdoa bizitzaren edertasun guztiak heriotzaren mende egotea... absurdoak pentsamenduak —zergatik pentsatu, absurdoaren pentsamenduak pentsamendu guztiak berdintzen bazituen? — eta absurdoa existentzia.
2011
‎Etxe handia zen Betiorrene, sona handikoa Donostiako partean: kantak dioen bezala, intxaur arbola handi bat dago gure atarian ere. Lur sail zabalak zituen, inguruetan perretxikoak bezala ugaldu ziren fabrika haiek guztiek batera adinakoak bai:
‎Guztiaz ere, Palomak, neke handi baten mende zegoenak, bere iragarpena egin zuen: arrazoi zuen, hurrengo egunean, gosaltzen ari zirela, bertze zorabio batek jo baitzuen.
‎eskuinetara, eta ate hori zabalduz gero eskailera batzuetan behera joan daitekek. Behean estolda zulo handi bat zagok, tapa zabaldu eta hustubide handia duk aurrerantzean.
‎Etxolaren atarian zegoen eserita, eta liburu bat zeukan eskuetan. Bere ondoan, belarraren gainean luze etzanda, zakur handi bat zegoen, galgo bat.
‎Gaizki ulertu handi bat dago Jesusen inguruan. Bakea, errukia, barkamena egozten zaizkio, baina akats larri bat egin zuen Jesusek bere bizitzan:
‎Fenellak berriro egin zuen irribarre, eta oheko barraren gainetik okertu zuen zisnearen lepoa. Oheburuan idatzi handi bat zegoen, lauki bel beltz batean:
‎–Hondartzarako pamela zuria nuen erosia, zinta beltzaz, deigarria da, eta ziurrenik desegokia: soineko zuria jantzi nuen sandalia beltzez; toallaren detailea kontuan hartu gabe nuen hondartzara nindoala erabaki aurretik eta etxean genuen bat eraman behar izan nuen?, barre egiten du,, nire alabentzat erositako bi zeuden hondartzarako, handiak, ez ziren itsusiak ere, baina kolore gabe zeuden, eguzkitako betaurreko gorriz eguzkitan ia biluzik dagoen Mafalda handi baten gainean nengoen eserita beraz; alabek ez zuten Mafaldaren inteligentzia izpirik garatu, baina hura bezain repipiak ziren. Barregarri nengoen hondartzan, banekien, ezpainak gorriz pintaturik, eta azkazalak, hogeiak, baina horrexegatik nengoen hain gustura ere, irrigarri nengoelako, eta noizean behin begiratu egiten zidaten, eta noizean behin bakoitzean ez zitzaidan inporta, Julie Andrews; hirurogeita hamar urteren ondoren?.
‎–Barkatu, nagusi, barkatu. Tentsio handi batean gaude hemen, eta neure onetik atera naiz une batez.
‎–Hemen zaitugu beraz, Izu jauna, kutsu alemaniarreko ahotsak begiak ikuskizun zuri urdinetik aldentzera behartu zuen Mikel. Eguzkitako baten azpian, gizon handi bat zegoen etzaulki batean eserita. Oso zaharra bazen ere, tente eusten zion buruari.
2012
‎Sabaian aho handi bat zegoen, ezpain lodi eta hortz zuri perfektuduna. Ahotsak zioenarekin batera ireki eta itxi zen?
‎Kaixo amona! Bigarren solairuko beirate handi baten aurrean dago, gurpildun aulkian, begien aurrean zabaltzen den hiri paisaiari so.
‎Dasilvak jauzi txiki bat egin zuen. Atean traje beltzez jantzitako gizon handi bat zegoen. Ilea motz motz zeraman, paraxutista izan zen garaiko oroigarri.
‎Nafarroa iparraldeko mapa bat zegoen tolestuta. X handi bat zegoen Eugi eta Irurita herrien arteko errepidearen 21 kilometroan. Ez zen beste mezurik.
‎Eskaileren parean dagoen lehenengo gelan sartu da. Ordenagailu handi bat dago han. Eta liburuak.
‎Inork ez dizu kontatzen umearen irteera basatiaren ostean hustuta sentitzen zarela, plastikozko esku bat zure barruan sartu eta arimaren zati bat kenduko balizu bezala. Gezur handi bat dago, guk geuk ere gizentzen duguna; ezkutatzen dugun sekretu bat. Eta sekretu horrek kalte egiten digu azkenerako?
‎–Dena ez da gezurra, noski. Egia handi bat dago: zilbor hestea moztuta ere, hor geratzen da lotura, ez da inoiz desagertuko.
‎Baina hurrengo unean neure burua madarikatu nuen, itxaropenean pentsatzeko bezain ergela izateagatik. Bai bainekien, ondo asko gainera, galduak ginela, baita itsasontzi hamar aldiz handiago batean egon bagina ere.
‎Zailtasun handiak izan banituen ere, lortu nuen hari eustea, eta sokaren laguntzaz ontziaren brankako gazteluraino igotzea. Han konturatu nintzen ontziak azpia zulatua zuela, eta sotoan zurrusta handi bat zegoela. Baina hondar gogorraren edo agian lur pila baten gainean geratu zenez gero, ontziaren txopa altxaturik zegoen, eta branka, berriz, ia uretan sartua.
‎Lehendabizi ikusi nuen irakaslea gela handi batean zegoen, inguruan berrogei ikasle zituelarik. Agurtu ondoren, luze zabalean gela gehiena hartzen zuen aparatu bati arduraz begira nengoela ohartu zelarik, beharbada harritua egongo nintzela esan zidan, prozedura praktiko eta mekanikoen bidez jakintza espekulatiboa hobetzeko proiektu batean ari zela ikusita.
‎Askak biribilean zeuden gelaren erdian, behar bezala banatuta, eta haien inguruan esertzen ziren kokoriko lastozko lanpas biribilen gainean. Erdian jakitegi handi bat zegoen, aska banaketari zegokion angeluz. Beraz, zaldi eta behor bakoitzak bere belarra eta olo esnea jaten zituen, oso txukun eta modu onean.
‎Azkenean, jauregira sartu eta bisita aretoraino joan ginen, eta han Erregea ikusi nuen bere tronuan eserita, kategoriarik handieneko pertsonak zituelarik bi aldeetan. Tronuaren aurrean, mahai handi bat zegoen globoz eta esferaz betea, eta mota guztietako matematika tresnaz. Maiestatea ez zen gutaz batere konturatu, nahiz eta gure sarrerak aski zarata sortu, Gorteko pertsona guztiak inguratu baitziren.
‎baina bestearen goiko muturrean gauza zuri biribil bat zegoen, gure buruak baino bi aldiz handiagoa ia. Haietako bakoitzean altzairuzko xafla handi bat zegoen gorderik eta, gure aginduz, erakustera behartu genuen, tramankulu arriskutsuak izan zitezkeelako susmoa baikenuen. Beren kaxetatik atera zituen, eta haietako batez bere sorterrian bizarra moztu ohi zuela esan zigun, eta besteaz okela.
‎faltrikerak deitzen zituen; erdi estalkiaren goialdean eginiko bi ebaki handi ziren, baina estu itxiak sabelaren presioagatik. Eskuineko faltrikeratik kanpora zilarrezko katea handi bat zegoen zintzilika, barruan tramankulu zoragarri bat zuena. Zernahi izanik ere katearen muturrekoa, kanpora ateratzeko adierazi genion; puxika bat zela ematen zuen, erdia zilarrezkoa eta erdia metal gardenen batezkoa; alderdi gardenetik zenbait irudi bitxi ikusi genuen zirkularki marraztuta, eta ukitu ahal izango genituela pentsatu genuen, substantzia zeharrargitsu haren kontra behatzak geratu egiten zitzaizkigula ohartu ginen arte.
‎Bi egun geroago, Fanal de Rouen en artikulu handi bat zegoen biltzarrei buruz. Homaisek moldatua zen, etorri handiz, biharamunean bertan:
2013
‎Autobusetik ikusi nituen bezalako etxe ederrak aurkituko nituela espero nuen. Aldiz, zelaigune handi baten aurrean geunden, oihal etxola zuri handiz betea, orduan ugertuak iruditu zitzaizkidan barretan bermatuta. Nire aitak irakurtzen zidan indio eta bakeroen ipuin batean ikusita nituen oihal etxolen modukoak ziren, baina askoz handiagoak.
‎Ekintza historiko batek hainbat irakurketa izan zitzakeen, baina, urrutiago joanda, ekintza horrek sortzen dituen beste ekintza txikiagoek ere, handiari lotuek, hainbat irakurketa izan zitzaketen. Batzuetan gezurra, denek gezurtzat ematen zutena, ez zen erabateko gezurra, egiaren zati handi bat zegoen gezurraren barruan.
‎Sexu jokoak amaitu zirenean, Katia Vernikoba arropak janzten hasi zen, ispilu handi baten ondoan zegoen bionbo baten atzean. Rasputinek, oharturik vodka botila erori eta hustu egin zela, ziztu batean ohetik zutitu, edarien altzariraino inguratu eta beste botila bat ireki zuen.
‎–Badakit, problema handi bat dagoen bakoitzean, jarraitu zuen Dionixiok, atzetik zuèn pentsamenduak burutik mihira jauzi egiten ziola?, zezenari adarretatik heldu litzaiokeela, baina zer egin lezake ni lako gizagaixo batek, konturatzen denean zezena marrazo bihurtu zaiola. Izan ere, emakumeekin aise gorritzen naiz.
‎Elizabeth berehala ohartu zen. Talde handi bat zegoen bilduta egun hartan Sir Williamen etxean.
‎Non zeuden deskubritu behar zuen beste ezer baino lehen. Orduan bai, leihatilatik begiratu eta aireportu handi batean zeudela ikusi zuen. Hegazkinak lurreratzen eta aireratzen ari ziren, etengabe, eta berrehun bat metrora terminaleko eraikin grisa zegoen.
‎–Badakit, problema handi bat dagoen bakoitzean –jarraitu zuen Dionixiok, atzetik zuèn pentsamenduak burutik mihira jauzi egiten ziola–, zezenari adarretatik heldu litzaiokeela, baina zer egin lezake ni lako gizagaixo batek, konturatzen denean zezena marrazo bihurtu zaiola. Izan ere, emakumeekin aise gorritzen naiz.
2014
‎Goiko solairuan zegoen, antza. Dantzaldi handi bat zegoen dantzaleku nagusian. Abisatu eginen zion.
‎Egia zen, bertan gereziondoz jositako lur sail handi bat zegoen. Inguratu ginenean parez pare genituen, beren fruitu goxoarekin.
‎Ingurua berriro aztertu dut neure begiz. Gelaren bazter batean armairu handi bat dago, tiraderaduna. Pausoa hara zuzendu eta, tiradera bat ireki dudanean, ezustekoa:
‎Mesanotxeko argia piztu ostean lasaitu egin zen, sabaiari begiratu zion arte. Armiarma beltz handi bat zegoen zintzilik.
‎Sukaldea laukia da, altzari gutxikoa. Formika berdez egindako armairu handi bat dago ezkerraldeko horman. Material berdinez egindako mahaia, zuria, metalezko hankekin.
‎Eraikin berria da, bost urte izango ditu gehienez. Atearen ondoan, hamalau handi bat dago, kalean etxeak hartzen duen zenbakia. Bere buruaren isla ikusten du kristalezko atetik.
‎2345 Frantzia bizi handi bat egotea ezinbestekoa dela munduan argia, maitasuna, askatasuna egoteko, nazionalismo frantses guztietan aldarri konstantea da, hala Renan baitan ere. –Supposez un instant, idatzi du Micheletek?, qu, elle [Frantzia] s? éclipse, qu, elle finisse, le lien sympathique du monde est relâché, dissous, et probablement détruit, l, amour qui fait la vie du globe en serait atteint dans ce qu, il a de plus vivant, la terre entrerait dans l? âge glacé où déjà tout près de nous sont arrivés d, autres globes?, aip. in:
‎Ikasketa plana oso literarioa zela diosku Renanek, natur zientzietatik gutxi, eta komunitate eskolarreko espiritua franko mundanoa, erlijiositate bretoi estu estutik zetorrenarentzat135 Gazte irakurzale amorratua gehien interesatu duena Frantziako historia izan da, Michelet bereziki: horri eskerrak deskubritu zuen mundu handi bat badagoela Antzinatetik eta Elizatik kanpora, eta gustu hartu deskubrimendu horri136 1841ean Chardonneteko Kolegio liberaletik Issy les Moulineauxeko Seminario austerora pasa da, Pariseko hego mendebalean, bi urtez filosofia egiteko. Hemen matematika, fisika eta natur zientziak ere ikasi behar dira, baina batez ere filosofia lantzen da.
‎Hobe zuen, bada, berearekin fidatzen segitzea, lan ederra egin baitzion ordu arte. Abere bihoztun hori txilarrezko sasi handi baten atzean zegoen ezkutaturik, uzbeken begiradetatik kanpo. Soldaduak, bestalde, ez ziren basoan hondoratu muturreraino.
2015
‎Denak ate handi baten aurrean zeuden, beren behatz koipetsuak miazkatzen zituzten bitartean.
‎Zubia zeharkatu, eta kanal aldera jo dut. Kanala hasten den tokian bertan panel handi bat dago, irudi eta krokis koloretsu batzuek lagunduta, garai bateko erroten funtzionamendua hiru hizkuntzatan azaltzen duena. Kanalaren ertzetik ibiliz iritsi naiz horrenbeste oroitzapen berritu dizkidan errotara.
‎Erantzun gabe, kanpora begiratu du berriz ere Xk. Zerbitzuguneak Le Tour sur les Pyrénées izena du eta sarrerako zelaian, aldapan gora eta behera lasterka doazen bost txirrindulariren burdinazko irudi handi bat dago. Gobernuak bide bazterrak itsusteko erosten dituen horietako bat.
‎Mek, lurrera. Metro gutxira kafetegi handi bat dago.
‎Orain, berriz, leku handi batean gaude, epela, txukuna, ez da kanpairik entzuten, eta haurrak, ugari ibili arren, ez dira mahai azpian sartzen. Eskertzen da gure adinean.
‎Bere begietan, nik ondo ezagutzen nuen tristeziari leku apropos bat bilatua ziola ikusi nuen lehenengo begiratuan eta horrek baretu egin ninduen deblauki: beste emakume handi baten aurrean nengoen.
‎Irakurtzeko eta ikasteko, soto moduko bat erabiltzen genuen. Patiotik zeukan sarrera, eta zurezko mahai handi bat zegoen erdian. Liburuak lurrean egon ohi ziren, meta txikitan pilatuta.
2016
‎Hasieran, futbol partida baten derbyetako giro alai batean sartu zirela uste izan zuten, jendea trumilka zebilelako, ozenki mintzatuz, jar mahaietatik sal-mahaietaraino abiatuz, noiz txaloka, noiz oihuka, komentario biziak egiten. Atzean zegoen beste gela batean telebista handi bat zegoen eta. Aro 7, kateak Jerusalem herrian gertatzen ari zena zuzenean ematen ari zen, irudiak lagungarri.
‎Nork susmatu ote ahal zuen ziminoek bazeukatela benetako ibiltzeko arrazoirik? Nehork ez, batzuek konpainiako aberetzat baizik hartzen ez zituzten, besteek, edo besteak zioen arabera, gizakiaren jatorria izateagatik zuten hantxe egoteko arrazoia, baina hortik dibinotasun bat agertzeraino urrats handi bat bazegoen, orori egiatan sinesgaitza egiten zitzaiona.
‎Guztiak elkarrekin jesarrita zeuden erretilu bat bete lenteja jaten; garizko ogi handi bat zegoen mahai erdian, eta pitxer bat bete ardo mahaiko izkina bakoitzean ikusteak poztasun handia iragartzen zuen afaldu bitarteko geldialdietarako. Amodiozko festa bat zen.
‎Karga jasogailuaren ondoan dagoen atea zabaldu, eta kanpora irten da. Terraza handi bat dago han, beheko solairuko azken nabearen parean, zorua dena harri txintxarrez betea. Terraza bukatzen den tokian ur biltegi bat zegoen garai batean, teilatu gaineko urmael moduko bat, baina erreformarekin batera hura ere desagertu egin zen.
‎KRISPETA egin berriz betetako katilu handi bat zegoen egongelako mahai gainean ostiral gau hartan bisitan joan nintzaizunean. Ia bi hilabete ziren azken aldiz zurean egon nintzenetik.
‎Ordenagailuak, memoriak, agiriak... eta bideo zintak, noski. Diru kopuru handi bat dago kutxa gotorrean. Zenbatu ezazue eta epaitegikoek eraman dezatela.
‎Gutun azal marroia daraman eskuarekin atea bultzatu, eta parez pare zabaltzen da. Morroi handi bat dago bere eserlekuan eserita.
‎–Such a cozy room?, gogoratu zuen Josebak aspaldiko kanta batetik,, where windows are illuminated by the evening sunshine through them, fiery gems?. Horma oso bat zur ilunezko liburutegi handi batek betetzen zuen, non plasmazko telebista handi bat zegoen, une hartan piztuta ia beti bezala. 24 orduz informazioa tai gabe ematen zuen kanala zegoen jarrita, soinurik gabe.
‎Piztuta edukitzea gustatzen zitzaion Xabierri, bere burtsako akzioak nola zebiltzan jakiteko. Liburutegiarekin angelu zuzena osatzen zuen eskuineko horman leiho handi bat zegoen, nondik bista eder bat ikus zitekeen. Ez zegoen beste etxerik pare parean, eta paisaia menditsua trabarik gabe zabaltzen zen urruntasunerantz.
‎Frankismoaren amaieran, gaztetan, gogorki torturatu zuten, eta kartzelan egon zen amnistia orokorra eman zuten arte. Baina ez zen haren jarduera profesionalaren ospea edo iragan politiko antifrankista Joseba urdurien jartzen zuen motiboa, ezta bera baino hogei bat urte zaharragoa izatea ere, haren obraz sentitzen zuen mirespena eta benetako sortzaile handi baten aurrean egotea baizik.
‎Guraso zirenena izango zela pentsatu zuen Josebak. Oso altzari tradizionalak zeuzkan, leiho handi bat zegoen ohearen ezkerraldean, nondik itsasoa ikusten zen, eta mendi berde batzuk margotuta zituen koadro bat eskuineko paretan. Arropak kentzen hasi ziren.
‎Denda jartzen hasi bezain laster euri pixka bat bota zuen, baina berehala atertu zuen, zorionez. Amaitu zutenean beranduegi zen edonora joateko, eta bertako jatetxean afaltzera gelditu ziren, ez oso gustura, kanpineko bungalowetan ostatu hartutako britainiar gazte talde zaratatsu handi bat zegoelako garagardo mordoa edaten. Lekua merkea zen behintzat.
‎Denboratxoa behar izan zuten basilika eta canpanilea bisitatzeko. Hura dena ikusten amaitu zutenean, basilikatik gertu eta erloju handi baten azpian zegoen Bar Americano ezagunean ogitarteko eta Coca Cola bana hartu eta La Fenice antzokira abiatu ziren, Iratik erabakita. Maria Callasek bere benetako lehen arrakasta handia hantxe izan zuela esan zion, ez Veronan.
‎vaporettoz joan beharrean, autoz joango ziren egun hartan. Tronchetton, Piazzale Romatik hurbil, parking handi bat zegoen eta han utz zezaketen autoa. Josebak ezagutzen zuen, bai, oso garestia, ordu kopuru batetik aurrera egun osoa kobratzen zutelako.
‎Kale erabilerarekin alderatu izan dute? %13koa da kaleko erabilera, webguneetan baino apalagoa?. Diferentzia handi bat dago, ordea: kalean ez bezala, webguneak euskaraz jartzeko ez da euskaraz jakin beharrik, itzulpena aski da.
‎nintzen garai hura zartako eta eten izugarri baten garaia zen. Tarte handi bat zegoen gure
2017
‎Otsailaren 24an Frantziaren jarrera aldaketaren lehen berria izan eta hiru egunera, Etxeberri Parisera joan zen Remi Barroux Le Monde ko kazetariarekin egotera. Galdetu zion armagabetzeaz berri handiren bat balego, ez zion ezer zehaztu, zer aukera legokeen Le Monde n argitaratzeko.
‎eta Espainiako Estatuan ere bai. Etsaiaren deshumanizazio handi bat dago Espainiaren aldetik, eta etsaiari estatus humanoa kentzen bazaio, oso zaila da aurrera egiteko aukerak ikustea. Bestetik, beti iraganari begira aritzen bagara, batzuek 1936ko estatu kolpeari eta 40 urteko diktadurari begiratuko diote, beste batzuek BVEri edota GALi, besteek ETAri?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia