Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2007
Espainiako konstituzio historian ordura arteko eskubideen adierazpenik zabal, osatu eta biziena 1869ko Konstituzio aurrerakoiak jaso zuen, nahiz eta horren aurrekariak, «Konstituzio jaiogabea» deitu zenak, sekula ez zelako indarrean jarri, eskubideen adierazpen luzea ezarri. Edu horretan, 1969ko Konstituzio aurrerakoiak zuzenean iusnaturalismo arrazionalistan oinarrituta ulertu zituen eskubideak.
‎Egin eginean ere, Konstituzioaren III. tituluak modu zabalean jaso zituen eskubide zibil eta politiko tradizionalak. Era berean, Konstituzioak lehendenaz sartu zituen Espainiako konstituzio historian, familia, ekonomia eta kulturari buruzko eskubideak. Gainera, oinarrizko eskubideak babesteko sistema diseinatu zuen, horien babesa benetan eragingarria izan zedin.
‎Halaber, Euskal Gaien Institutuak laster argitaratuko du, IVAPen laguntzarekin, Santiago Larrazabal Basañez irakaslearen Konstituzio Zuzenbideko eskuliburuaren lehenengo liburukia. Eskuliburu horretan jorratzen dira Espainiako konstituzio historia, iturrien sistema eta, hain zuzen, oinarrizko eskubide eta askatasunen arauketa. Bada, eskuliburu horrek osatu egingo ditu irakurleak esku artean dituen lege testuak.
‎EKren 33 artikuluaren hirugarren paragrafoan desjabetze berme izenekoa ezarri da, ohikoa Espainiako konstituzio historian; hala ere, azpimarratzeko moduko berrikuntza batzuk sartzen ditu: desjabetza (ondasunak eta eskubideak kentzea) ez da jabetza eskubidearen ukatze moduan ulertzen, baizik eta eskubide horren sakrifizio zehatz moduan, garrantzi handiagoko interes publiko edo gizarte interesak daudenean; onura publikoko edo gizarte intereseko arrazoi justifikatua dagoenean soilik egin behar da, eta kalte ordaina eman behar da, legeetan xedatutakoaren arabera.
‎Amaitzeko, eta kalte ordainari dagokionez, Konstituzioak beti eta kasu guztietan egotea eskatzen du, hau da, ez desjabetzapen berezietan bakarrik, baita enpresen esku hartzea dagoenean ere, interes orokorrak hala eskatzen duenean (EKren 128.2 artikuluan ezarritakoaren arabera). Baina Espainiako konstituzio historian ez bezala, Konstituzioan inon ere ez da esaten kalte ordaina desjabetzapenaren aurrekoa izan behar dela, eta zenbatekoari dagokionez, desjabetutakoaren balio ekonomikoarekin bat etorri behar da. Desjabetze legeak balorazio modalitateak ezarri behar ditu.
Espainiako konstituzio historiaren inguruan hautatutako bibliografia, gaur egungo 1978ko Konstituzioa egiteko prozesua barnean hartuta, liburu honen lehenengo atalaren amaieran eskaini da. Orain, bibliografia orokorraren hautaketa gehitu behar da bigarren atalari (iturrien sistema) eta hirugarren atalari (oinarrizko eskubide eta eginbeharrak) buruz, hau da, 1978ko Konstituzioaren atal dogmatikoari buruz.
‎Konstituzioaren 9.3 artikulura Espainiako antolamendu juridikoaren printzipio orokor gehienak bildu dira (horietakoren bat artikulu horretatik kanpo dago, baina artikuluan agertzen direnekin zuzenean lotuta, esaterako eskumen printzipioa), eta hori berria da Espainiako konstituzio historian. 9.3 artikuluko printzipio orokor horiek 1.1 artikuluan aldarrikatutako balioetatik bereizten dira, zehatzagoak direlako eta izaera juridikoagoa dutelako (balioek abstrakzio eta orokortasun handiagoa izan ohi dute; hain zuzen ere, balioetara erkidego batek antolamendu juridikoaren gorengo helburu gisa proposatzen dituen ideal etikoak, nahiak, etab. biltzen dira).
‎Sarrera: Espainiako konstituzio historiaren ezaugarri nagusiak eta aldiak..
‎Gaur egun indarrean dagoen 1978ko Konstituzioa indarrean sartu arte, Espainiako konstituzio historia elkarren artean ondo bereizita dauden aldietan zati daiteke: lehenengo aldia 1808 eta 1833 bitartekoa da, konstituzionalismoaren hasiera biltzen du eta funtsezko bi testu ditu:
‎1931ko testua Espainiako konstituzio historian inguruko beste konstituzio demokratiko batzuekin hoberen pareka daitekeen konstituzio testua da (nola ez, 1978ko Konstituzioa alde batera utzita). Balio juridiko handiko testua da, legegintza teknika egokia du, luzera ertaina (125 artikulu eta bi xedapen iragankor ditu, bederatzi titulutan bilduta), eta ondoko konstituzio hauen eragin nabarmena du:
‎Egun batzuk lehenago, irailaren 30ean, erregina Frantziara erbesteratu zen. Monarkia isabeldarra erori egin zen eta Espainiako konstituzio historian garai berria hasi zen: 1868ko «Iraultza Loriatsuaren» ondoren «seiurteko iraultzaile» izenekoa abiatu zen.
‎Iraultzak erregina eta dinastia aurretik eraman zituen, eta monarkia bera amaitzeko zorian egon zen. Banakako eskubideak modu zabalagoan aitortu ziren, eta horietako batzuk Espainiako konstituzio historian lehenengoz jaso ziren (adibidez, kultu askatasuna eta bilerak egiteko eta elkartzeko eskubideak), eta sufragio orokorra (gizonezkoena) ezarri zen, botere politikoan gizarte klase batzuek zuten monopolioa behin betiko amaitzeko. Gertaera historikoen joan etorrian aurrera eginez, 1868ko urriaren 3an, Madrilgo batzar iraultzaileak Serrano jeneralari behin behineko gobernua (Ministerioa) eratzeko agindua eman zion, Gorte konstituziogileak bildu arte boterean egongo zena.
‎Azken fenomeno horri, Espainiako historian, «kantonalismo» esan izan zaio. Hori guztia gorabehera, nire ustez, I. Errepublikako Konstituzio Federalaren proiektua, indarrean jarri ez zen arren, oso interesgarria da, Espainiako konstituzio historiako arazorik larrienetakoari aurre egiten ahalegindu zen eta: herrialdearen lurralde egituraketa.
‎c) Errepublikako lehendakaria: Espainiako konstituzio historian berrikuntza izan zen, botere banaketa zurruna kontuan hartuta, Estatuko buruzagitza, Errepublikako lehendakariaren esku zegoena, botere moderatzailea izatea eta gainerako botereekin harremanak izatea. Testuan Errepublikako lehendakaria eta lehendakariordea (lehendakaria ordeztuko zuen kasu hauetan:
‎Konstituzioari dagokionez, Cánovasek ez zuen nahi 1845eko Konstituzioa edo 1869koa berrezartzea; alderdi batena ere ez zen Konstituzioa aldarrikatu nahi zuen, ordu arte ez baitzen halakorik egon Espainiako konstituzio historian. Konstituzio berriak sistemaren barruan alderdien erregimena ahalbidetu behar zuen, eta alderdiok boterean txandakatuko ziren.
‎Baina 1931ko Konstituzioak lurralde antolaketan egindako benetako berrikuntza, Espainiako konstituzio historian lehenengoz egin zena, autonomia erregioak aitortzea izan zen, Espainiako erronka historiko bat ebazteko asmoz: lurralde antolaketa, edo garai hartan esaten zen bezala, erregio arazoa.
‎Aipatu berri dudanez, Espainiako II. Errepublikako Konstituzioan, Cádizko Konstituzioaren ganbera batasunari heldu zitzaion berriro. Espainiako konstituzio historian ohikoa zen ganbera bitasunaren ordez ganbera batasunaren eredua hartzea justifikatzeko, bigarren ganberak gainbeheran zeudela esan zen, bigarren ganbera bat egoteak Parlamentua ahultzen zuela (horren eraginez, Parlamentuan botere berearazleak esku sartzeak egin zitzakeen), aurrerakuntzari oztopo egiten ziola, ideal demokratikoaren aurkakoa zela (azken horren oinarria herrita... Horren ondorioz, Gorteek ganbera bakarra izan zuten, Diputatuen Kongresu izenekoa.
‎58 artikuluan ezarri zenez, Gorteak deialdia egiteko beharrik gabe biltzen ziren batzarraldi bakoitzaren hasieran (otsaileko eta urriko lehen egunean) eta gutxienez hiru hilabetez funtzionatu behar zuten lehenengo aldian eta bi hilabetez bigarrenean. Horren helburua zen Gorteen funtzionamendua errealitatea izatea eta ez fikzioa, Espainiako konstituzio historian hainbestetan gertatu zen bezala. Bestalde, 81 artikuluan ezarri zen Errepublikako lehendakariak ezohiko deialdia egin zezakeela beharrezkotzat jotzen zuenean (Errepublikan inoiz ez zen egin) eta legegintzaldi bakoitzean Gorteen ohiko batzarraldiak hilabetez bakarrik eten zitzakeela lehenengo aldian, eta hamabost egunerako bigarrenean, betiere, 58 artikuluko gutxieneko aldia murrizten ez bazen.
‎e) Konstituzio Bermeen Auzitegia: Konstituzioaren IX. tituluan Espainiako konstituzio historian lehenengo aldiz ezarri zen Konstituzio Auzitegia, garai hartako beste konstituzio antolamendu batzuetan agertu zen moduan. Titulu hori 1933ko ekainaren 14ko Legeak garatu zuen.
‎legeen konstituziotasuna kontrolatzea, Estatuaren eta erregio autonomoen arteko eta azken horien arteko eskumen gatazkak konpontzea, oinarrizko eskubideak babestea eta nazioko goi karguen erantzukizun kriminala adieraztea). Horrez gain, Espainiako konstituzio historian ezagunak ziren baina ahaztuta zeuden erakundeei berriro heldu zien, besteak beste, «Diputazio Iraunkorrari».
Espainiako konstituzio historiaren irakasgaiei jaramon eginez, alderdi anitzeko ituna bilatu zen, guztien arteko adostasunaren bidez, guztiek edo, behintzat, gehiengo zabal batek onartzeko moduko konstituzio testua idazteko. Alderdi politiko guztiek akordio ekonomikoak (gai hauen ingurukoak:
Espainiako konstituzio historian, Konstituzio batzuetan testuaren eraldaketa ezarri zen prozedura zehatz bat erabiliz, eta beste batzuetan, horretarako ez zen prozedura berezirik ezarri. 1978ko Konstituzioak eraldaketa prozedura nahiko zurruna ezarri du, baina ukiezintasun klausularik gabe; X. tituluan arautu du hori.
‎adostasun giroan garatu zen, alderdi politikoen artean akordioa lortuta. Espainiako konstituzio historian argi ikusten zen arriskutsua zela alderdi edo sektore bateko Konstituzioa ezartzea, eta indar politikoek gogoan hartu zuten hori. Bete betean asmatu zuten guztiei zuzendutako Konstituzioa idaztean, guztiek edo, gutxienez, herrialdeko indar politikoen gehiengo zabalak onartzeko modukoa.
‎Edonola ere, eginkizun horiek zirela bide, erregeak ez zeukan joko politikoan parte hartzeko botere erabakitzailerik, eta, horrela, koroa ez zen borroka politikoan sartuko. Hain zuzen ere, modu horretan erakundea ez zen higatuko, Espainiako konstituzio historian askotan gertatu izan zen bezala.
‎Konstituzioaren aldarazpen sakonagoei dagokienez, lerro hauek idaztean, 2005ean, gaur egun indarrean dagoen gobernu sozialistak, José Luis Rodríguez Zapatero lehendakaria buru dela, Estatu Kontseiluari agindeia igorri dio Konstituzioa eraldatzeko aurreproiektua egin dezan, funtsean, lau alderdi biltzen dituena: Konstituzioaren testuan autonomia erkidegoen izendapena sartzea, Europako tratatuak eranstea, koroaren oinordetzan gizonezkoak emakumezkoaren aurrean duen lehentasuna ezabatzea (Konstituzioaren 57.1 artikuluan ezarritakoa, gaur egun ez da erraz justifikatzen, berdintasun printzipioa eta sexua dela-eta bereizketarik ez egiteko printzipioa kontuan hartuta?), eta, amaitzeko, Senatua eraldatzea( Espainiako konstituzio historiako beste gai polemiko bat), lurralde ordezkaritzako benetako ganbera bihurtzeko.
Espainiako konstituzio historia, 1808 eta 1975 bitartean
‎ministroek Gorteen konfiantza izan behar zuten. Konstituzio hau indarrean egon zen bitartean, askotan, prozedura alderantziz ipini zen (eta, zoritxarrez, eginera hau ohikoa izan zen Espainiako konstituzio historian): erregeak, ministroak izendatzerakoan (eta, zehazki, Ministroen Kontseiluko lehendakaria) Parlamentuaren konfiantza izango zuten edo ez kontuan hartu beharrean, Gobernuko lehendakari bat izendatzen zuen eta, ondoren, Gorteak desegiteko dekretua ematen zion, Gobernu berriak bere gustuko parlamentu gehiengoa «sortu» zezan (gogoan izan behar da hautesleen kopurua urria zela, «jauntxokeria» eta kasuan kasuko gobernutik egindako hauteskunde iruzurrak).
Espainiako konstituzio historiaren bosgarren aldiak II. Errepublika 1931n aldarrikatu zenetik Espainiako gerra zibila bitarteko (1936an hasi eta 1939an amaitu zen) urteak biltzen ditu. Aldi horretan, 1931ko Konstituzio errepublikarra egon zen indarrean.
‎Ezaugarri nagusiei dagokienez, lehenengo eta behin, jatorria zalantzarik gabe herrian duela esan dezakegu, Espainiako nazioa baita, Gorte «nagusi eta apartekoen» bidez, bere buruari Konstituzioa ematen diona, beste inongo boterek parte hartu gabe (erregeak ez zuen idazketan parte hartu eta Erregeordetzak, erregea Espainiatik kanpo baitzegoen, testua argitaratu besterik ez zuen egin). Bigarren, konstituzio oso luzea da, izatez, 384 artikulu zituenez, Espainiako konstituzio historiako luzeena da?; atal organikoa du (hau da, konstituzio organoen arauketari buruzkoa), nahiko ondo sistematizatuta, baina oinarrizko eskubideen arauketa barreiatuta dago eta testu osoan ikus daiteke.
Espainiako konstituzio historian lehenengoz, Konstituzioak parlamentu organo iraunkorra ezarri zuen, Gorteetako Diputazio Iraunkorra, zazpi kidek eta bi ordezkok osatua. Gorteen eginkizunak zituen Gorteak bilduta ez zeuden aldietan, zehatzago esanda:
‎Ondorioz, 1812ko Konstituzioak Espainiako konstituzio historian aztarna sakona utzi duela esan daiteke, indarraldi mugatua izan arren. Konstituzio horrek ospe handia izan zuen Espainiako mugetatik kanpo ere, eta Espainiako liberalismoaren ikur bihurtu zen.
Espainiako konstituzio historia
Espainiako konstituzio historiaren ezaugarri nagusiak eta aldiak
Espainiako konstituzio historiaren ezaugarri nagusietakoa ezegonkortasuna da. Beste konstituzio eredu batzuetan ez bezala, horiek gorabehera handirik gabeko garapen politiko eta konstituzionala baitute, Espainiako eredua oso desberdina da:
2018
‎–Beti bezala, borondate politikoaren arabera, Konstituzioak gehiagorako edo gutxiagorako eman zezakeen. Nolabaiteko aurrerapena egin zuen nazionalitateen aitorpenean, Espainiako konstituzioen historian sekula ez bezala. Erregimen autonomikoak sortzeko atalean, guk salbuespenezko klausula bat txertatu nahi izan genuen, hau da, erregimen berezi bat izan zedila gurea, eta hori eskubide historiko foralei aipamena eginez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia