2003
|
|
Hortaz, 5/ 2000 Legearen aurrekaria, eredu zaintzaileari eusten ziona, adingabeari buruzko irudi zaharkitutik eta, aldi beran, Estatu demokratiko eta zuzenbidezkoarekin bateraezina zen iruditik abiatzen zen, gazteen delinkuentziaren gaineko lege aldaketa are premiazkoago bilakatuz. Arlo hau berritzeko premia, gainera,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak berak ageri agerian utzia zuen 1991ko otsailaren 14ko epaiak aldarrikatu zuenean 1948ko legea (36/ 1991 zenbakiaz 1991ko martxoaren 18ko EAOn argitaraturikoa) zatika konstituzioaren aurkakoa zela.
|
2007
|
|
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak Alemaniako Konstituzio Auzitegiak gai horren inguruan 1975eko otsailaren 25eko epaian ezarritako doktrina hartu zuen oinarri. Giltzarria abortuari zigorra kentzeko kasuen legitimitatea aztertzea zen, kasu bakoitzean Lege Organikoaren Proiektuan zigorra kentzeko jaso ziren hiru kasuetako bakoitza justifikatzeko ondasunak eta eskubideak haztatuz, arrazoien sistema izenekoa erabiliz.
|
|
Zigor apalesgarriei dagokienez,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak esan du hurrengo hauek direla: «intentsitate jakin bateko sufrimenduak edo maila jakin bateko umiliazioa edo doilortze sentipena eragiten dutenak, kondenak ezarri ohi duenetik desberdina eta handiagoa» (maiatzaren 22ko 65/ 1986 KAE; ekainaren 3ko 89/ 1987 KAE; uztailaren 4ko 150/ 1991 KAE; etab.). Debekua absolutua da bai torturaren kasuan, bai gizabidezkoak ez diren edo apalesgarriak diren tratuen kasuan, baita zigor apalesgarrien kasuan ere, eta ezin da inolako inguruabarrik aipatu justifikazio moduan, ez gerra, ez hierarkian gorago dagoenari zor zaion obedientzia, ez terrorismoa, etab. (1989ko uztailaren 7ko GEEAE. Soering kasua?
|
|
Aukera bakarra, Espainiako legeria beste herrialde batzuen ildo beretik eraldatzen ez den bitartean, babes errekurtsoa da. Espainian Estrasburgoko Auzitegiaren epaiak betearazteko babes errekurtsoa erabiltzeko aukerari dagokionez,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak irizpide aldakorra erabili du: abenduaren 16ko 241/ 1991 KAE entzutetsuan, «Bultó kasu» izenekoan, aukera hori onartu zuen.
|
|
Eta, hori gutxi balitz, arduratzeko beste fenomeno bat dago, 11 zenbakiko protokoloa indarrean jarri denetik gertatzen ari dena eta Espainiaz gain Europako Kontseiluko gainerako estatu kide guztiak ukitzen dituena: ...n, asmoa auzien izapidetzan atzerapenak saihestea izan zen, auzitegira zuzenean jo zitekeelako, barne errekurtso guztiak agortu ondoren (Giza Eskubideen Europako Batzordearen iragazkia kenduta, etab.) eta, gaur egun, errekurtsoak biderkatu direnez, horiek jartzeko legitimazio zabala dagoenez eta Europako Kontseiluan bloke komunista zaharreko herrialdeak sartu direnez, Estrasburgoko Auzitegiari eta
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiari gauza bera gertatzen zaie babes errekurtsoaren kasuan: ezin diote eskaerari erantzun eta, bitxia den arren, GEEAk berak ezin du Hitzarmenaren 6.1 artikulua bete, nahiz eta berak estatu kideak sarritan kondenatu Hitzarmenaren artikulu hori urratzeagatik, prozedura judizialak ebazteko gehiegizko atzerapenak gertatzen direnean.
|
|
Berme horiek guztiak oso argi finkatu ditu GEEAren jurisprudentziak (GEEAE hauek: 1978ko irailaren 6koa. Klass eta beste batzuk kasua?; 1984ko abuztuaren 2koa. Malone kasua?; 1990eko apirilaren 24koa. Kruslin kasua?; 1997ko ekainaren 25ekoa. Kopp kasua?; 1998ko martxoaren 25ekoa. Haldford kasua?; 1998ko ekainaren 30ekoa. Valenzuela Contreras kasua?, etab.) eta
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak (KAE hauek: martxoaren 14ko 15/ 1994; martxoaren 26ko 54/ 1996; apirilaren 5eko 49/ 1999; apirilaren 22ko 82/ 2002; urriaren 23ko 184/ 2003, etab.). Horiek bat datoz PKLren 579 artikuluko eta hurrengoetako arauketarekin, hain zuzen ere, horietan epaileak gutuneria geldiarazteko, komunikazioetan esku hartzeko, etab. erabili behar duen prozedura ezarri baita.
|
|
PKLren 520 artikuluak, konstituzio manua garatzen duen hoduen horrek, agindutakoaren arabera, atxilotuta dagoen pertsona orori adierazi behar zaio nork bere buruaren aurka adierazpenik ez egiteko eta nork bere burua errudun ez aitortzeko eskubidea, abokatua izendatzeko eta hori bertan egotea eskatzeko eskubidea, polizia eginbideetan epaileei egin beharreko adierazpen eginbideetan lagundu dezan eta atxilotu edo presoari egin beharreko nortasun azterketa guztietan esku har dezan, abokatuarekin isil gordean elkarrizketa izateko eskubidea, eta berak nahi duen familiakoari edo pertsonari atxiloketa bera eta une oro zein tokitan dagoen zainpean komunikatzeko eskubidea (atzerritarren kasuan, inguruabar horiek euren herriko kontsulatuko bulegoari komunikatzeko eskubidea), interpretatzaile baten laguntza doan izateko eskubidea, gaztelaniaz ulertzen edo hitz egiten ez duen atzerritarraren kasuan (interpretatzailea izateko eskubidea dute baita ere espainiarrak izan arren gaztelania ulertzen ez dutenek), eta mediku forentseak azterketa egiteko eskubidea. ...27ko GEEAE. Neumeister kasua?; 1969ko azaroaren 10eko GEEAE. Stogmuller eta Maznetter?; 1971ko uztailaren 16ko GEEAE. Ringeisen kasua?; 1976ko ekainaren 8ko GEEAE. Engel kasua?; 1978ko urtarrilaren 18ko GEEAE. Irlanda Erresuma Batuaren aurka?; 1980ko azaroaren 6ko GEEAE. Guzzardi kasua?; 1984ko maiatzaren 22ko GEEAE. Van der Leer kasua?, 1989ko abenduaren 19ko GEEAE. Kamasinski kasua?, etab.), bai
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak (maiatzaren 21eko 86/ 1996 KAE, atxilotzeko arrazoiak?; otsailaren 27ko 31/ 1996 KAE eta azaroaren 24ko 224/ 1998 KAE, atxilotzeko baldintzak?; urriaren 4ko 103/ 1985 KAE; urriaren 7ko 107/ 1985 KAE eta otsailaren 26ko 29/ 1996 KAE, nork bere burua errudun ez aitortzeko eskubidea eta atxilotuaren bermeak?; maiatzaren 25eko 74/ 1987 KAE, interpretatzailea izateko eskubidea?,...
|
|
Egin berri dugun bereizketa dela bide, Konstituzio Auzitegiak ezarritakoaren ildotik, benetako babes judiziala lortzeko eskubidearen barruan (EKren 24.2 art.) abokatu laguntzarako eskubideak kasu guztietan abokatua askatasunez hautatzea xedatu duen arren, hain zuzen ere eskubidearen «funtsezko edukia» dena, atxiloketako bermeen barruan (EKren 17.3 art.) abokatu laguntzarako eskubideak abokatuaren laguntza jasotzeko eskubidea jasotzen du, baina ez abokatua askatasunez hautatzeko eskubidea. GEEAri jarraituz (1989ko maiatzaren 13ko epaia. Artico kasua?),
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak esan du atxilotzean abokatua askatasunez hautatzeko eskubidea eskubidearen eduki «normalaren» atala dela, ez «funtsezko» edukiaren atala, eta horregatik onartu du kasu batzuetan hori mugatu ahal izatea (apirilaren 21eko 47/ 1986 KAE eta abenduaren 11ko 196/ 1987 KAE).
|
|
Europako Erkidegoko zuzenbidearen zuzeneko eraginaren printzipioa (horren arabera, estatu kide bakoitzean zuzenean aplikatu daiteke, nazioko agintariek horiek hartzeko araurik edo prozesurik egin gabe; izan ere, Europako Erkidegoko zuzenbidearen erregelek euren ondoreak modu uniformean hedatu behar dituzte estatu kide guztietan, indarrean sartzen direnetik eta baliozkoak diren bitartean, Luxenburgoko Auzitegiak bere jurisprudentzian ezarritakoaren arabera, 1963ko otsailaren 5eko EEANE. Van Gend & Loos kasua?, 1978ko martxoaren 9ko EEANE. Simmenthal kasua?, etab.); eta Europako Erkidegoko zuzenbidearen lehentasun printzipioa (hori dela bide, Europako Erkidegoko zuzenbideak lehentasuna du estatu kideetako antolamendu juridikoen gainean gatazkaren kasuan, eta Europako Erkidegoko araua lehentasunez aplikatu behar da beti, EEANek epairik entzutetsuenetan ezarritakoaren arabera, besteak beste: 1964ko uztailaren 15ekoa. Costa versus ENEL kasua?, 1971ko abenduaren 14koa. Politi kasua?, 1972ko uztailaren 13koa. Batzordea Italiaren aurka?, 1978ko martxoaren 9koa. Simmenthal kasua?, etab.).
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak printzipio horiek beren beregi aitortu ditu KAE hauetan: otsailaren 14ko 28/ 1991, martxoaren 22ko 64/ 1991, irailaren 11ko 130/ 1995, ekainaren 15eko 120/ 1998, eta apirilaren 19ko 58/ 2004.
|
|
Baina zer gertatzen da Europako Erkidegoko arau bat eta Espainiako Konstituzioa aurrez aurre badaude?
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak Europako Erkidegoko zuzenbidearen lehentasunari buruz hitz egiten du, ez nagusitasunari buruz. Bi hitzen arteko bereizketa zorrotza Auzitegiak ezarri du abenduaren 13ko 1/ 2004 Adierazpenean.
|
|
Europar Batasuneko kide izateak ezarritako betekizunak betetzeko modua (hau da, nork bete behar dituen eta zein bitarteko erabiliz), estatu bakoitzeko barne antolamenduak zehaztu behar du. Printzipio hori Luxenburgoko Auzitegiak aitortu du, eta
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak ere aplikatu du (252/ 1988 KAE, abenduaren 20koa). Europar Batasunak ezarritako betebeharrak bete behar dituen agintari zehatzari dagokionez, estatukoa, autonomia estatuetakoa, etab. izan daiteke, horietako bakoitzaren eskumenen arabera, baina estatuaren erantzukizuna bakarra da, eta azken buruan berari dagokio betebeharrak betetzen direla bermatzea, EKren 93 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
|
|
Baina nabarmena da Konstituzio Auzitegiak tratatua konstituzioaren aurkakoa dela jotzen badu, adierazpen horrek Espainian ondoreak izango dituela, baina ez nazioartean,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak ez baitu nazioarteko jurisdikziorik. Kasu horretan, tratatua baliozkoa izango litzateke nazioartean (ad extra) Espainiak salaketa aurkeztu arte, eta Espainiak nazioarteko erantzukizunak bere gain hartu lituzke tratatu hori bete ezean, nahiz eta Espainiak alegatu Konstituzio Auzitegiaren arabera tratatua estatu barruko antolamendu juridikoarekin ez dela bateragarria.
|
|
1968ko uztailaren 23koa, belgikarren kasu linguistikoa?, 1975eko urriaren 27koa. Belgikako Poliziaren Sindikatu Nazionalaren kasua?, 1978ko martxoaren 13koa. Marks kasua?, 1981eko urriaren 22koa. Dudgeon kasua?, 1983ko urriaren 29koa. Van der Mussele kasua?). Ikusi berri dugunez, esangura berean,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak ulerkera hori jaso du, hurrengo hau esan baitu Konstituzioaren 14 artikuluan aitortutako berdintasunaren inguruan: «ez da eskubide subjektibo autonomoa, berez existitzen dena, horren edukia lotura juridiko zehatzen arabera ezartzen baita beti» (aipatutako abuztuaren 5eko 76/ 1983 KAE eta azaroaren 22ko 103/ 1983 KAE, etab.).
|
|
Espainiako Konstituziokoa, GEEHkoa eta Agirikoa.
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak argitu du zer lotura mota duten Espainiako agintariek Agiria dela-eta, zer lotura duen Agiriak eskubide eta askatasunen Espaniako sistemarekin eta nola araztu daitezkeen Agiri horren aurkako barne arauak (Estatu Kontseiluaren Irizpena Konstituzio Tratatuari buruz, 2004ko abenduaren 21ekoa). Horren inguruko zalantza guztiak argitzeko, Espainiako Gobernuak, EKren 95 artikuluan ezarritako bidea erabiliz, Konstituzio Auzitegiari aholkua eskatu zion Europako Konstituzio Tratatua eta Espainiako Konstituzioa atal horri dagokionez bateragarriak diren jakiteko.
|
|
Espainiako 1978ko Konstituzioko artikulu guztiek izaera arau-emailea dute, eta ez izaera programatiko hutsa.
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak argi eta garbi utzi zuen hori hasiera hasieratik (3/ 1981 KAE, otsailaren 2koa). Hori dela eta, loteslea da guztientzat, bai herritarrentzat, bai botere publikoentzat, 9.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (izaera loteslea 53.1 artikuluan berretsi da botere publikoei dagokienez); horrez gain, testuan ezarritakoaren aurkako xedapen guztiak indargabetzen dira (xedapen indargabetzaileko 3 paragrafoa), eta testua zuzenean aplikatu daiteke manu batzuen garapen legeak egotea beharrezkoa izan gabe (adibidez, oinarrizko eskubideen arloan).
|
2008
|
|
Batetik, pankartakoek aldarrikatzen zuten" irakaslego propioa", lan kontratudun irakasle finkoa alegia, ordenamendu juridikoan jasota zegoen azkenik, PPk 2001ean ezarritako LOU legeari esker. Bestetik, EAEko Unibertsitate Legeak urtetako blokeoa gainditu zuen,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak haren aurkako helegitea ezetsita. Iztueta sailburu ohiaren izenaz ezagutzen dugun lege horren arabera, EHUra itzultzeko aukera eduki dezakete handik kanpo dauden irakasle guztiak, baldin eta aurretik bertan jardun badute gutxienez bost urtez.
|
2009
|
|
Ez nator bat
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiaren sententziaren aurka Katalunian manifestazio bat egiteko erabakiarekin, ez sententzia hori jakinarazi aurretik ez jakinarazi ondoren egiten badute ere. Ulertzen dut erakunde deitzaileen asmo zintzoa eta borondate zintzoa, eta begirune osoa zor diet, baina ez nator bat haien erabakiarekin, beldurraren, ezintasunaren, masokismoaren eta nora ezaren adierazpide mingotsa baino ez baita.
|
2011
|
|
Nolanahi ere, sailburuordeak muzin egin dio horri guztiari, eta gutxiagoturiko hizkuntzetarako erabilera esparru esklusiboak nahiz lehentasunezkoak oinarritzeko Espainiako hizkuntza legedian zabalduriko zirrikitu bakarra itxi egin du berezkotasuna honako hona murrizturik: " Euskararen Legean hizkuntza propiotzat euskara hartzearekin adierazi nahi den gauza bakarra da hizkuntza hori dela Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteak berak bakarrik —Nafarroako eta Iparraldeko gizarteekin partekatuta, noski— eta beste inork ez duen identitateeta identifikazio zeinua, eta lokarri historikoa" (152 or.). Berezkotasunaren ikuskera folkloriko hori
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak berak onarturiko helmenetik beheiti dago. Izan ere, Kataluniako Parlamentuaren apirilaren 18ko hizkuntza normalkuntzari buruzko 7/ 1983 Legearen 20 artikulua (Kataluniako ikastetxeek" han de fer de la llengua catalana vehicle d’expressio normal, tant en les activitats internes, incloent hi les de caracter administratiu, com en les de projeccio externes" xedatzen zuena) ontzat eman zuen Auzitegiak zera argudiaturik:
|
|
Alde horretatik, ohartarazi behar dugu Espainiako Konstituzioak ez dakarrela erakunde publikoen hizkuntza erabileren gaineko preskripziorik. ...okatutako herri aginteek emandako arau xedapen zein ebazpen ofizial oro" bi hizkuntza ofizialetan zabaltzera derrigortzen du (8.1 art.). 3 Arau horri salbuespen moduan, eta ez berezkotasunaren ondorioz, Legeak" botere publikoek toki Administrazioaren eremuan euskara bakarrik" erabiltzea baimentzen zuen, betiere bertako errealitate soziolinguistikoa aintzat harturik (8.3 art.). Alta,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 26ko 82/ 1986 epaiak bertan beheiti utzi zuen artikulu hori.4 Iñaki Agirreazkuenaga administrazio zuzenbide katedradunak ohartarazi bezala, epai horrek eta EAEko legegileak 8.3 artikuluaren ildoko arau berririk garatu ez izanak" euskara lehentasunez erabili nahi duten toki korporazioak" lege heldulekurik gabe utzi dituzte euren hizkuntza erabilerak oi... EAEko Auzitegi Nagusiak nahiz Espainiako Auzitegi Gorenak hizkuntza erabilerei buruzko hainbat udal ordenantza indargabetzen lagundu du horrek guztiak (Agirreazkuenaga, 2005:
|
|
Hizkuntza ikastereduen sistemaren bilakaeraren interpretazioa aipatuko dugu horren lekuko. Espainol hutsezko ereduari eusteko nazioarteko zuzenbideak zein
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak berak onartu ez duten" seme alaben irakas hizkuntza aukeratzeko" sasieskubidera jotzen du Baztarrikak (396, 237, 375 or.). 7 10/ 1982 Legeak berak ez du preseski eskubide hori aitortzen (2.b eta 15 art.); eta, aldiz, zera agintzen dio Jaurlaritzari: derrigorrezko ikasketak burutzean ikasleek bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko ezagutza maila nahikoa izatea bermatzeko hartu beharreko neurriak hartzeko (17 art.). Dena den, Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultura Saileko uztailaren 11ko 138/ 1983 Dekretuak hiru ikastereduko sistema ezarri zuen, eta lege maila eman zion Legebiltzarraren EAEko eskola publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/ 1993 Legeak (10 xedapen gehigarria). 8 Horren arabera, ikasleek eskolak zer hizkuntza ofizialetan jasoko dituzten erabakitzea gurasoen esku da.
|
|
Lo que indudablemente incluye a la Administracion educativa". Dena den, berezkotasunaz Baztarrikak duen ikuspegia bat dator
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 28ko 31/ 2010 epaiak dakarrenarekin (14.a ZO). Konstituzio Auzitegiak, baina, berezkotasunetik ondorio juridiko bat eratorri du, baina kontrako noranzkoan, hots, espainolaz bertzeko hizkuntza ofizialen aldeko neurriak hartzeko lege tartea gehiago murrizteko norabidean.
|
|
7 Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren arabera, bazterketa eza printzipioa jasotzen duen giza eskubideen eta oinarrizko libertateen Europako Hitzarmenaren 14 artikuluak (hezkuntza eskubidea ukatzea debekatzen duen zein estatuei hezkuntza arloan gurasoen filosofiazein erlijio sinesmenak errespetatzeko agintzen dien Hitzarmenaren Protokoloaren gehigarriaren 2 artikuluarekin uztarturik ere)," n’a pas pour effet de garantir aux enfants ou a leurs parents le droit a une instruction dispensee dans la langue de leur choix". ...x conduirait a des resultats absurdes, car chacun pourrait ainsi revendiquer une instruction donnee dans n’importe quelle langue dans l’un quelconque des territoires des Parties Contractantes" (Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaia, 1968ko uztailaren 23koa," Affaire ‘relative a certains aspects du regime linguistique de lenseignement en Belgique’", 32 or.).
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiari dagokionez, ez onartzeaz gain, ukatu egin du, berariaz, halako eskubiderik dagoenik: " el contenido del deber constitucional de conocimiento del castellano —que este Tribunal ha precisado en la STC 82/ 1986— no puede generar un pretendido derecho a recibir la enseñanza unica y exclusivamente en castellano" (337/ 1994 KAE, abenduaren 23koa, 9.b ZO).
|
|
Pons, Eva (2010): " La llengua (en la sentencia de 28 de gener [sic] de 2010)", Revista Catalana de Dret Public,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiaren 31/ 2010 epaiari buruzko zenbaki berezia (www10.gencat.net/eapc_revista dret/ recursos_ interes/ especial%20estatut/ documents%20especial%20 estatut/ pdfs/ 06_ Pons_ llengua_ vo_ ca.pdf).
|
2014
|
|
Hor dugu Nafarroako adibidea: frackinga debekatzen duen bertako legea geldiarazi du
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak, Madrilgo Gobernuaren helegitearen ondorioz. Dena den, ez dirudi Gasteizko Legebiltzarretik Iruñekotik bezain arau murriztailea aterako denik.
|
2015
|
|
Beste alde batetik,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak aldatu du orain arte defentsaeskubideari eman dion estandarra, eta Luxenburgoko jurisprudentzia kontuan eduki du oinarrizkoeskubideei dagokionez. Hortaz, alde batera utzi du orain arte euroaginduari aplikatu dion doktrina.
|
2016
|
|
Lehen urratsetan Generalitateak deitu zuen erreferenduma, herritarren prozesu parte hartzaile gisa antolatuta, baina
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen prozesua. ANCk, Omnium Culturalek eta Kataluniako Udalen Batzarrak hartu zuten lekukoa eta Ara es l' hora kanpaina antolatu zuten erreferenduma aurrera atzeratzeko.
|
|
Orain gutxira arte Assemblearen lana izan da Generalitateari eta Kataluniako ordezkari publikoei independentziara heltzeko eskaerak egitea, prozesua abiatzea edo erreferenduma egikaritzea kasu. Parlamentuan gehiengo independentista lortu ostean, egun ANCk laguntzaile rola hartu du bere gain; bide orri independentistatik eratorritako ekimenei babesa ematen die, eta era berean,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak indargabetutako legeen aurrean salaketa publikoa egiten du, baita inputatutako hautetsi publikoak babestu ere.
|
|
Redondok, Berria kazetan argitu zuen (2015) federaziorik ez dagoen kiroletan, edo estatua izatea eskatzen ez dutenetan, aukera izan dezakeela euskal selekzioak. Ez da ahaztu behar azken kasu horretan ere
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiaren epaiak eragotzi egiten duela, baldin eta Espainiaren federazioa kirol horretan badago. Dena dela, futbolean, kirol orotan luzaz ordezkaritza sinboliko handiena duen aldaeran, estatua eduki behar izatearen egungo oztopo gaindiezina oroitarazi zuen Redondok.
|
2017
|
|
Azkena ekainean izan zen. Kataluniako politikari independentziazaleen aurkako estrategia finkatzeko Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak eta Kataluniako Iruzurraren Kontrako Bulegoko zuzendari Daniel de Alfonsok izandako elkarrizketen grabazioa aireratu ez zuen telebista bakarra izan zen TVE1.Abenduaren 22an,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zituen PPren RTVEko legearen erreformako hainbat puntu. Kontseilukideak aukeratzeko, Kongresuaren bi herenak behar ziren ordura arte.
|
2020
|
|
Ageriko da estatutu hura ez zela nahikoa izan eta denboraren igaroak estatutu hura eguneratu beharra ekarri zuela. Halaxe onartu zuen Kataluniako legebiltzarrak, eta harrigarriro, ezetsi egin zuen
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak. Horrek protesta oldea ekarri zuen, eta nik neuk haietan parte hartu nuen.
|
|
2017ko urriaren 1ak itzulerarik gabeko inflexio puntu bat marraztu zuen, 2010eko uztailean
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak estatutuaren aurka emandako epaiaren ondorioz biztanleriaren zati handi batek sentitu zuen haustura emozionala areagotu baitzuen. Desadostasun hori ordura arte edozein jarrera subiranistatik urrun zeuden sektoreetara ere zabaldu zen, oinarrizko eskubide bat botoa ematea mehatxatuta ikusi zutenengana.
|
2021
|
|
Bestalde, Voxek iragarri zuen
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegira eramango duela araua.
|
|
Herri Batasuna eta LAIAko ordezkariek" Eusko gudariak" abesteari ekin zioten, ukabila altxaturik. 1983an Espainiako Auzitegi Gorenak desordena publikoagatik zigortu zituen eta 1986an
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak epaia baliogabetu zuen.
|
2022
|
|
2001
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak familiaren helegitea ez zuen tramitera onartu.
|
|
Espainiaren kasuak argi utzi du botere betearazlea kezkatua dagoela aurkari politikoekin erabakiak hartzeaz, boto emaileak bere kontra jarriko diren beldurrez. Era berean,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak ezin izan du erakutsi arbitro inpartzial gisa jardun dezakeenik impasse konstituzional bati konponbidea aurkitzen laguntzeko. Azkenean, baliteke Europar Batasunaren nolabaiteko lidergo politikoa behar izatea.
|
|
1 kapituluan adierazi dugun bezala, hasiera batean liskar handia sortu zen Eusko Jaurlaritzaren eta Madrilgo gobernuaren artean, azken horrek uko egin baitzion Juan Jose Ibarretxeren gobernuak 2005ean burujabetzari eta elkarketari buruz proposatutako erreferenduma egiteari. 2008an,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak erreferendum hori gauzatzea ultra vires zela ebatzi zuen aho batez, argudiatuz eskualde autonomoak ez zuela ez aginpide konstituzionalik, ez inolako subiranotasunik halakorik antolatzeko eta eskualde autonomoko biztanleei beren etorkizun politikoari buruz kontsulta egiteko. Era berean, Madrilgo gobernuak 1978ko Konstituzioarekiko hausturatzat eta botere zentralaren eskumenen interferentziatzat jo zuen erreferenduma (Gagnon eta Sanjaume Calvet, 2016:
|
|
Erreferenduma, Espainiako Gobernuaren ikuspuntutik, keinu ez legitimoa zen, legez kanpo baitzegoen.
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiaren erabaki hori ez zen batere aurrekari ona Kataluniako autonomia erkidegoan zenbait urte geroago subiranotasun politikoko proiektu bati buruzko erreferendum bat eskatu zutenean.
|
|
Europako Kontseiluaren Zuzenbidearen Demokraziarako Batzordeak 2017ko martxoaren 13ko irizpenean adierazi zuen bezala," komenigarria litzateke Konstituzio Auzitegiaren erabakien betearazpenaren zuzeneko erantzukizun orokorra Auzitegiari berari esleitzea, Auzitegiak arbitro inpartzial gisa edo, hobeki esanda, legeen epaile gisa diharduelako pertzepzioa sustatzeko". Oso modu neurritsuan eta diplomatikoan, Europako Kontseiluko batzorde errespetatu horretako kide independenteek aditzera eman dute prozedura horrek zalantzan jartzen duela
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiaren inpartzialtasuna, xedapen berri horietan oinarrituta jarduten baitu. Gauza serioa eta larria da hori" (Levrat, 2017).
|
|
Kasu honetan, funtsezko lau interpretazio mugarri izan ziren: (a) printzipio federala, (b) printzipio demokratikoa, (c) arau juridikoa eta konstituzionalismoa eta (d) gutxiengoen babesa.9 Oso urrun gaude bereziki 2000 urtetik aurrera Euskal Herriko eta Kataluniako eragile politikoek konstituzioaren harira behin eta berriz eskatutako negoziazioen aurrean
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak hartutako jarrera partzial eta intrantsigentetik (Payero López, 2020).
|
|
Izan ere, Madrilek bultzatutako eta Espainiako hainbat eskualdetara sakabanatutako joera zentralizatzailearekin bat etorriz,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak, 2008ko irailaren 11n, Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hartu zuen erabakia Euskadik bere etorkizun politikoa Espainiako Estatuaren barnean edo handik kanpo izan behar ote zuen kontsultatzeko herri galdeketa bat egiteko. Aho batez, eta Espainiako Konstituzioaren 149 (1) (32) artikulua arrazoitzat aipatuz, zeinaren arabera" Estatuari baitagozkio ondorengo alor hauek:
|
2023
|
|
Ildo beretik etorri zen EAEko Udal Legearen aurkako epaia. Uztailean,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua. Arau horrek aukera ematen die Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalei erakunde barruko idatzizko dokumentuak erabat euskaraz egiteko, betiere hizkuntza eskubideak urratu gabe.
|
|
Hori gertatu da Euskararen inguruan
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak emandako azken epaiaren harira. Epai bidez, Konstituzio Auzitegiak udalek euskara hutsean jarduteko zuten aukera ezeztatu zuen.
|
|
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak ere gaitzetsi du Urkulluren proposamena. Haren iritziz,
|
Espainiako
Konstituzioa Auzitegi Konstituzionalak interpretatu behar du, eta ez «politikarien behatoki» batek. «Gehiegizkoa iruditzen zait Espainia osoa konstituzioarekin zer egin behar den pentsatzen jartzea autonomia erkidego bateko presidente batek egunkari batean argitaratutako artikulu batean oinarrituta», adierazi zuen atzo, COPE irratian egindako elkarrizketa batean.
|
|
Lehenbizikoa« [Espainiako] Estatuaren araugintza hegemoniaren zabalkundea» da.
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziari buruzkoa da bigarrena; lehendakariaren erranetan, «gero eta murriztaileagoa da, eskumen autonomikoen kaltetan». EAE Euskal Autonomia Erkidegoak Europako Batasunean duen parte hartzea Espainiak «bultzatu» behar duela dio Urkulluk, «autogobernuaren berezko ezaugarri argia» delako.
|
|
Agerraldian, gogora ekarri dituzte euskararen kontra ebatzi diren hainbat ebazpen, eta bereziki uztailaren 6koa: egun hartan
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak udalerri euskaldunei euskara hutsez jarduteko bideak estutu zizkien, EAEko Udal Legearen 6.2 artikulua partzialki baliogabetuta. Erabaki harekin, euskararen normalizazioan aurrerapausoa emateko «tresna sendo bat» indargabetzeaz gainera, «adostasun sozial handi baten kontra» egin zen:
|
|
Haren esanetan," adostasun zabal batekin" onartu zen udal legea, eta uste du" justizia ezin dela helburu politikoekin" erabili: "
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegia bera baino urrutiago joan dira dekretu honen azterketa egin dutenean eta sententzia onartu dutenean".
|
|
Euskalgintzaren Kontseiluak ere" oso larritzat" jo du epaia, eta atzera begiratu du errealitatearen berri emateko,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak EAEko udal legearen 6.2 artikulua partzialki baliogabetzeko epaia eman baitzuen uztailean. " Larritasuna zuen hark, eta hau nolabait haren ildokoa da; luzapen bat.
|
|
1 Uztailean,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua eta orain Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ETELen aitortutako euskararen erabilera instituzionala eta administratiboa garatzeko 179/ 2019 Dekretuaren zati bat baliogabetu du.
|
|
Uztailaren 13an, aldiz,
|
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak EAEko Udal Legearen aurka emandako sententzia salatzeko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 80 alkate eta ehundik gora udal ordezkari elkartu genituen Bilbon, euskalgintzak deitutako agerraldian.
|