2015
|
|
22 Honela gauzak nahiko bideratu ziren, ez genuela egundo amaituko esan baikenuen, baina ez guztiz; izan ere, argi zegoen hirurehun dukategatik ez zela alde batera utzi behar monasterioari komeni zitzaiola zirudien etxerik. Nik esan nion neure aitor entzuleari nire izen onari ez begiratzeko, eta egin zedila
|
berak
uste zuena; baina esan ziezaiola bere lagunari, ni neu, garesti nahiz merke izan, eskasa nahiz ona izan, Andre Mariarenekoa erostera nengoela. Berak argitasun bizi bizia du, eta ezer esan ez bazioten ere, bat bateko aldaketa ikustean, uste dut igarri egin zuela, eta horrela, ez ninduen gehiago estutu horretan.
|
|
Bada, hara joanik, zer gertatzen zen esan nion isil isilean.
|
Berak
uste zuen laster konpon genezakeela agustindarrekiko auzia; hala ere, niri gogor egiten zitzaidan edozein luzapen, hainbeste mojarekin zer egin ez nekielako; eta horrela, guztiak kontuz igaro genuen gau hura, baina gero guztiei esan zieten ostatuan.
|
|
Oso kristau ona da eta sufrimenduz beterik dago, eta Joan Ovallek auzitara eramatea, bere seme alaben hondamendirako izango litzateke. Eta egiaz,
|
berak
uste duen adina ez da berak entzunda daukana, guztia oso gaizki saldu eta hondatu bazuen ere. Dena dela, Martin Guzmánek ere bere ahaleginak egin zituen (Jainkoak zeruan izan dezala) eta justiziak eman zion, baina ez ongi.
|
|
9 Teresak Padillari idazteari buruz, ez dut uste (poz ematearren, Medinako prioreari eta berorren agurgarritasunari izan ezik) beste inori idatzi dionik.
|
Berari
uste dut behin edo, bi edo hiru hitz. Buruan sartu zaio ni beragatik eta nire nebagatik itsutua nagoela, eta ezin zaio burutik atera. Eta, beste bat banintz, bai egon nuke horiek diren bezalakoak izanik; baina begira beza, nik zor diodan guztiarekin, poztu egin naiz hura itxita egoteaz, hona askotan etor ez dadin.
|
|
6 Era
|
berean
uste dut, ez dudala merezi Jesusen Lagundiagandik sufrimendu horiek hartzerik, gauza horretan sarturik banengo ere, haiei dagokienez ez duelako horrek ez egitekorik ez desegitekorik; horren oinarriak goragotik datoz. Jaunak nahi dezala nirea sekula ere Jainkoaren borondatetik ez aldentzea izatea, eta berorri eman diezaiola beti argia gauza bererako.
|
|
1 Bada, Emaztea hain gogotik nahi izaniko itzalpean atsedendua badago, eta arrazoi handiz, zer geratzen zaio honaino iristen den arima bati, on hura sekula ez dakiola falta nahi izatea baino besterik?
|
Berak
uste du ez dagoela gehiago desiratzerik; hala ere gure Errege txit santuari asko falta zaio emateko; ez luke besterik egin nahi, nori emanik aurkituko balu. Eta, behin eta berriro esan dudanez, nahi dut, ene alabak, ez dakizuela ahaztu Jauna ez dela kontentatzen gure desirak diren bezain neurri txikian emateaz; nik neuk ikusi dut hemen.
|