Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2001
‎–Atzo anbulantzian hil zitzaigunak ere seguru gauza bera uste zuela... bazterra jo zuen arte!
2002
‎–Ez, ez gaude denok –onartu zion Imanolek– Baina Alex laster etorriko da. Berak uste zuen bilera zortzietan zela.
‎Eta atzera egin beharrean, aurrera egin zuen. Itsasoa baitzen, apika, ez berak uste zuen olagarro ankerra, baina berak bizitza osoan bilatu izan zuen amorante bakarra, dei egiten ari zitzaiona, berarekin bat egin zezan: bere arima bikiarekin, alegia.
2004
‎Ginok ez zion ezer erantzun. Berak ere gauza bera uste zuen, duda barik. Baina berari ez zioten ezer egingo, ez zuten etxetik aterako eta ez zuten kalean akabatuko, bala bi buruan sartuta, txakur bati egiten zaion moduan.
‎Lucaren estrategiaren berri ondo ondoko lagunek bakarrik dute. Beste guztiek uste dute Lucak zinema italiarra miresten duela, eta gauza bera uste dute, antza, Ministeriokoek ere, bidali dioten diploma barregarriak agerian uzten duenez.
‎–Halaxe da, bai. Berak uste du berea dela benetakoa. Baina ez da hala.
2005
‎Ez zegoen ziur. Zalantzek eraso zioten eta, azkenean, hurbildu eta berak uste zuena ote nintzen galdetu zidan.
2007
‎968 Hitza bera Campe k sorturikotzat eman behar baldin bada, iraultzazale fin bat du, gainera, asmatzailea, Allah fede! (Campe k berak uste zuen,. Brüderlichkeit?, fraternité itzultzeko, berak asmatua zuela orobat; baina Lavater ek 1776an erabilia bide zegoen jada, ik. KLUGE, F., loc. cit., 104).
‎Herder-entzat, arraza? kontzeptu innoblea da gizon emakumeaz erabiltzeko(, unedel?) 311 Gainera berak uste du, arraza kontzeptuaren erabilzaleek (Buffon, Voltaire) horrekin aditzera eman gura dutela, beltzak eta zuriak Adan bat beraren haurrak ez direla (poligenismoa), eta ez direla elkarren anaiagoak tximuak eta gizakiak baino. Ondorioz, arraza horien esklaberia eta sakaila onesten dutela312 Horregatik berak arraza kontzeptuaren edozein erabilera gaitzesten du giza jendearentzat:
‎Buru funtzio bakunak, sentipena eta pertzepzioa esaterako, azter daitezke eta aztertu behar dira laborategiko ikerketen bidez; hala uste zuen Wundtek. Baina berak uste zuen goi mailako prozesu kognitiboak aztertzeko metodo bakarrak behaketa naturalista eta historia zirela. Wundten psikologia fisiologiko edo esperimentalari «kanpoko fenomenoak» zegozkion:
2008
‎Niri etxe hutsak gustatzen zaizkit eta berari beteak. Dagoeneko oharturik da ez naizela berak uste zuen idazlea, baina ni ere idazten ari naiz. Tarteka egongelako sofan eserarazten nau eskuan kopa bat ardo dudala eta idatzi berri duen orrialdea irakurtzen dit, lehen ilunabar hartan nobelaren hasiera irakurri zidan bezala.
‎Goitik behera beltzez jantzia zetorren, horrek pitin bat bere gaztetasuna itzaltzen zion, baina ile horia anabasa batean bildurik zeraman kokotean eta horrek, ilearen desgobernu horrek alegia, ez dakit zergatik, biluziago egiten zuela iruditu zitzaidan. Ni ez nintzela berak uste zuena adierazten saiatua nintzen, baina alfer samarrik, esaldi sakon eta katramilatsuak ateratzen baitzaizkit atzerriko hizkuntza batean hasten naizenean. Biolin baten estutxea zekarren esku batean eta tamaina bertsuko maleta bat zuen aldean.
2009
‎–Hodeik badu beste teoria bat, barre txikia egin zuen jarraitu aurretik?. Berak uste du zakurra nitaz maiteminduta dagoela eta bera aurkaritzat ikusten duela. Horregatik egiten dio horrela zaunka berari eta ez beste inori.
‎Paularekin egoten nintzenean uzkur egoten nintzen, hitz gutxiko. Berak uste zuen horrela nengoela aitonarekin gertatutakoagatik. Eta ni oso gaizki sentitzen nintzen, berarekin garbi hitz egiteko gai ez nintzela ikusten nuelako.
‎Benetan piztu den momentu bakarra izan da, uste dut, denbora guztian. . Ez dakizu zer poza eman didan!?, Mertxe eta Txominen bisita izan zuen ustekabean, ni egon eta gero, ostegunean bertan uste dut. Mertxe eta Txomin arkeologoak dira, azken urteotan asko ibili dira Gandiagarekin Urbian.
‎...rua ezin zutikago jarri zuen; orduan, baina, orduantxe, hain zuzen ere?, itzal batek buru barrua zeharkatu ziolako, ausaz, gidoiak, gauzak zeudèn puntuan zeudela, semea besarkatzea eragozten zion, batetik, eta seme kikildua bakarrik uzteak, besterik gabe, halako ezinegon bat sorzen zion, bestetik?, betileak goratu eta beheratu zituen bizpahiru aldiz; Nazario Orbe, ordea, guztiz tronpatuta zegoen, berak uste zuenaren kontra Teofilo Maria ez baitzegoen hain kikilduta; aitzitik: gero eta sutuago zegoen?
‎–Eta berak uste du geltokiko etxean bizi zaretela oraindik?
‎Desagertuei lobotomia aplikatzen zietela ere esaten du, zeharka bada ere. Musonek ere gauza bera uste du, grabazioak badaukala balioren bat. Esan du Musonek:
‎Phineasek ere gauza bera uste du, baina beste zerbaiten inguruan pentsatu nahi du: pentsatu nahi du Sorari buruz hitz egingo dela azken grabazioan, Bornasek zerbait esango duela Soraz.
‎Hiltzaileak espetxera joango direla jakiteak bide emango digu, hala espero dugu, herri zuzenago bat eraikitzeko. Saiatuko naiz eskatu didazun datu hori argitzen; nire amak, halako batean, Cordobako atxilotu ohi baten izena eman zidan, berak uste du euskal jatorriko senide desagertuak zituela. Datorren astean idatziko dizut.
‎Beldurra ere sentitzen zuela. Testigantza lazgarriak irakurri berri zituela, eta irakurritakoak iradokitzen ziola frankismoaren errepresioa berak uste zuena baino are bortitzagoa izan zela. Bat bateko errebelazioak aztoratuta zeukan gizona.
‎...rri zuen; orduan, baina –orduantxe, hain zuzen ere–, itzal batek buru barrua zeharkatu ziolako, ausaz –gidoiak, gauzak zeudèn puntuan zeudela, semea besarkatzea eragozten zion, batetik, eta seme kikildua bakarrik uzteak, besterik gabe, halako ezinegon bat sorzen zion, bestetik–, betileak goratu eta beheratu zituen bizpahiru aldiz; Nazario Orbe, ordea, guztiz tronpatuta zegoen, berak uste zuenaren kontra Teofilo Maria ez baitzegoen hain kikilduta; aitzitik: gero eta sutuago zegoen... hain sutua, non, arestian ez bezala, zerbait egin behar zuela bururatu baitzitzaion, agerian egin ere, maskararik eta mozorrorik gabe, oduantxe ulertu balu bezala ezen hobe zuela segundo bateko bizitza eta loria, urte luzeetako heriotza baino, halako moldez, non aitak oihu egin baino lehen berak egin baitzuen:
2010
‎Gogoratzen zara??; gero, nire erantzunaren zain egon gabe, bere jardunaren ondorioa erakutsi zidan: . Nik ere izugarri maite zaitut?; eta orduan, berak uste zuena baino are gehiago maite nuela adierazteko gogoa piztu zitzaidalako edo, Helenaren mihiaren irudia etorri zitzaidan burura, baita mihi harengatik egun batzuk lehenago sentitua ere, esan ere, halaxe esan bainion:
‎azaldu du diputatuak. . Esan zidan Cerdánen txostenean agertzen zen PIXE teknikarena ez zetorrela bat berak uste zuenarekin, txosten horretan kationen tasa ez zegoela inon ere, eta ez zegoela, gainera, berak ematen zituen emaitzetara iristeko inolako formula matematikorik. Esan zidan horrela ez zegoela jakiterik zein zen azpian zegoen argudio matematikoa, eta ez zela normala hainbeste zenbaki antzeko aurkitzea.
‎Lehen zalantza, indusketako zuzendariek ezarritako kronologia. Berak uste zuen ez zitekeela III. mendea izan, izatekotan V. edo VI. mendetik aurrera behar zuela. Eta garai hartan Veleiara iritsitako misiolari baten teoria bota zuen.
‎‘Etxetik alde egingo dut, uzten ez badidate...! ’ Gogoratzen zara?"; gero, nire erantzunaren zain egon gabe, bere jardunaren ondorioa erakutsi zidan: " Nik ere izugarri maite zaitut"; eta orduan, berak uste zuena baino are gehiago maite nuela adierazteko gogoa piztu zitzaidalako edo, Helenaren mihiaren irudia etorri zitzaidan burura, baita mihi harengatik egun batzuk lehenago sentitua ere... esan ere, halaxe esan bainion: " Zure mihiagatik..."; hasi ez beste, baina, are gehiago maite nuela konturatu, eta zuzendu egin nuen:
2011
‎Nik batzuetan baietz eta besteetan ezetz erantzuten nion, probabilitate legeari behin eta berriz men eginez. Berari uste dut grazia egiten ziola ni hain galdua ikusteak. Une batean nire belarri ona zein zen jakin nahi izan zuen eta, bere hatsaren beroa sentitzeko moduan, gertu bizi al nintzen galdetu zidan.
‎Oraingoan ez zen izan berak uste zuen bezain bidaia hutsala. Lehen aldiz Euskal Herrian egon zen denboran gerra garaia zen, foruak desagertu berritan eta herria hankaz gora zegoen.
‎Poliziak, Tuercas eta West ek Arizari bidali ziotena kontatu zion, eta Martin gero eta harrituago zegoen: berak uste zuen ez zutela ezer egin, agian beldurtu bai, baina ez besterik.
2012
‎Bazegoela beste arazo bat pixka bat harritzen zuena; gure marineletako batzuk legeak behea jota utzi zituelako irten zirela beren herrialdetik esan omen nion nik; azaldu omen nuen jadanik hitzaren esanahia; baina gizon guztiak babestea izanik legearen helburua, ezin zuela ulertu nola gerta zitekeen inoren hondamendi izatea. Beraz, gehiago argitzea nahi zuen zer esan nahi nuen legeaz eta beronen administratzaileez hitz egitean, neure sorterriko egungo egoeran oinarrituz betiere; zeren eta berak uste baitzuen Natura eta Adimena aski gida zirela animalia adimendun batentzat, guk baginela pretenditzen genuen bezala, zer egin behar duen eta zer ez jakiteko.
2014
‎Autoa Arte Ederretako museoaren atzealdean aparkatuko zuen anaiak. Berak uste zuen motxila hartu ostean inguruetan izan zezaketen autoren batean ihes egiten ahaleginduko zirela. Neuk izango nituen autoaren giltzak, anaia zelatatzen bazuten ere.
‎Hori ezin zela ona izan esaten zidan Nadiak. Berak uste zuen minari bidea eman behar zitzaiola, negar egin, mina sentitu, ukabilkadak jo hormaren kontra, horrelako gauzak. Ezin zela ona izan anaia bakarra hil eta ezer ez sentitzea.
‎1497 Kantek berak uste zuen, ustel, dirudienez, eskoziarra zela bere jatorria.
‎Strike two. Dagoeneko Josu Aginaga konturatu zen ez nintzela berak uste zuen bezain ergela. Begietara begiratu nion, eta berak niri, eta egoera neuk gobernatzen nuela azpimarratzen saiatu nintzen:
‎–Panorama honekin, justu berak uste duenaren kontrakoa baieztatuko diogu.
2015
‎Currinen arabera ere, Blairrek idatzi zuena ez zuen idatziko Zapateroren adostasunik gabe, eta Blairrek, hain zuzen, idatzi zuen Espainiako gobernuak ETArekin gatazkaren ondorioei buruz hitz egin lukeela. Eta Currinek berak uste zuen, ez espero, hope, baizik eta uste, expect. Zapateroren gobernuak, hauteskundeen zain gelditu gabe, urratsen batzuk egingo zituela.
‎Urizarren kontakizuna: . Esan zidan berak uste zuela ezker abertzaleko oinarriak edo militantziak benetan nahi zuela egoera berri batera pasatu. Baina zuzendaritzak, aldiz, edo ez zuela nahi edo ezin zuela.
‎Pentsa dezagun, beste adibide bat erabilita, Guantanamoko prozesuetan urtetan kateatuta dabilen Estatu Batuetako abokatu eta Harvard-eko unibertsitateko irakasle txit prestigiotsuren batengan, intelektual amerikano liberal horietakoren bat. Garbi dago postu hori ez zuela onartuko Washingtongo agintarien nolabaiteko bermea izan gabe... baina, bat batean, zirkulu intelektual eta periodistikoetan zabaltzen da Nobel sarirako hautagai sendoa izan arren, Estatu Batuetako presidenteak haren hautagaitza de facto blokeatu duela, amorrua hartu diolako Guantanamoko kasuan berak uste zuena baino gogorrago aritu delako gobernuaren interesen kontra. Eta, orduan, abokatu bakezale prestigiotsu horrek erabakitzen du bere buruaren aldeko gutun bat idaztea Alemanian destinatuta dagoen NATOko komandante buru amerikanoari, aprobetxatuz bere emaztearen osaba dela, uste duelako modu batean edo bestean mezu hori presidenteari helduko zaiola eta bere burua sendotzeko balioko duela, Guantanamoko epaiketaren inguruko negoziazioek luze joko dutela ikusten baitu...
‎–Beno, berak bere usteak ditu, baina geure aukerak egiten uzten digu. Dirua berak behar izanez gero eta geuk bagenu, ez al genion utziko?
‎Herri katalanen adibidea ekarri nuen gogora: valentziar batzuek eurena hizkuntza berezia dela diote, eta gauza bera uste dute mallorcar, menorcar eta eivissar zenbaitek; azken batean, antzina hizkuntza berberaren dialekto soil zirenak, gaur egun benetako hizkuntza dira euren buruan eta borondatean.
‎Betidanik ukatu izan zaie adimena animaliei, baina emakumea ez dator bat uste horrekin. Aitzitik, berak uste du arrazoi duela beharbada Zoroastrok, txakurraren adimenari esker dirauela agian munduak.
‎Gizonaren iritzia entzun nahi luke emakumeak, gauza jakina baita betidanik ukatu izan zaiela adimena animaliei, baina bera ez dator bat uste horrekin, berak uste du, filosofo hark idatzi zuen bezala, aski dela sufriarazten ari garen animaliari begietara begiratzea kontrakoaz jabetzeko.
‎Ohi denez, ez dute asetzen definizio horiek. Berak uste du bizitzaren hauskortasunaren isla dela gaixotasuna, ezer izatekotan.
‎Bere emazte zenak zioen halako historiaren bat entzuten zuenean, minbizia izandako pertsonaren batena. Lance Armstrong-ena berarena, esaterako?, guztiei entzuten ziela asko ikasi zutela hartatik, eta batez ere funtsezkoa eta gauza hutsalak bereizten ikasi zutela, hau da, jabetuak zirela bizitza bera dela inportantena, norberaren eta hurkoen osasuna; eta berak ere gauza bera uste zuela, baina hori lehendik ere bazekiela, ez ziola gaixotasunak irakatsi, beti izan zirela beretzat inportantenak semea, senarra, familia osoa, senide guztiak, txakurra. Izatez gero, orain are argiago ikusten zuela, baina ez zuela uste horrenbeste jasan behar izanak askorik balio izan zionik.
2016
‎Ikusi dut, baita ere, panterarena eta tigrearena egiten, sekula ez lehoiarena, eta geroago, bisitaldia amaitzeko, igerilekuan sartu eta izurde sinpatiko eta jauzilariarena egiten du. Begiratzen didan moduagatik, nik uste dut berak uste duela nik dena dakidala, baina ez nago ehuneko ehunean seguru.
‎Elorrioko abadeari idatzi zion amaren egiazko izen deituren berri izan ondoren. Eskutitz batean azaldu zion Alsina Arroitajauregia zuela izena, iparramerikarra herritartasunez baina euskalduna odolez, Begoña Arroitajauregia Bazetaren alaba, zeina Elorrion sortua baitzen berak uste zuenez; eransten zion ama hil berri zitzaiola, eta orain, munduan beste seniderik geratzen ote zitzaion ez zekienez gero, arren eskatzen ziola Arroitajauregia Bazeta sendiari buruzko informazioa emateko ahal baldin bazuen. Esperantza izpi bat geratzen zitzaion oraindik, Elorrioko abade hark argituko ote zion bere bihotz barruko ilunpea:
2017
‎Bada, Beire halakoa zen. Berak uste zuen, gurasoak dibortziatuz gero, bai amak eta bai aitak berarentzako denbora izango zutela. Aitarekin zegoenean aitak bere denbora eskainiko ziola.
‎izenen brodatzen hasi zen. Berak uste zuen baino biziki denbora gehiago galdatu zion lan hurri hark. Gainera, eritu zen.
‎Agian gaixo jarraitzen zuelako utzi zioten lasai lo egiten. Tira, barnetegi hura berak uste zuena baino okerragoa zen. Botagura sartu zitzaion, eta ez zekien zorabioarengatik zen edo jende, onez?
2018
‎Izendatzen ez den «organo» hau, ustez zakila (Jehova hebraitarraren moduan, sekula aipatu ezin dena) fetitxe bat bada, zelan gerta liteke hain erraz ahaztea, Lacanek berak uste duenez. Eta zer da emakumeak uko egin behar dion «bere femeninotasunaren parte funtsezko» hori?
‎Hala ere, eta egun horretan aita eta senar eredugarria izan ez banintzen ere, seguruenik beste askotan izan ez banaiz ere, aita eta senar gisa ere errugabe jotzen dut neure burua, eta uste dut prest egon naitekeela Nerek eta biok kontzientzia osoz eta askatasunez hautatu genuen familia eredua eta egin dugun lanaren emaitza defendatzeko. Konfiantza osoa dut Mariasunengan, eta berak uste badu hemen ebatzi behar den konturik garrantzitsuena hori dela, seguru nago bide horretan ere defentsa bikaina egingo duela.
‎– Berak uste du etxera bueltatu zinatekeela, dena azaldu, aurpegia eman. Ihes eginez egoera luzatu besterik ez duzu egingo, baina ez da konponduko.
‎Zutik jartzen da. Berak uste zuena baino garaiagoa da Lander. Alboetara begira:
‎Willy Uriberen argazkiak zirela uste dut, ETAk atentatuak egindako lekuen argazkiak egin zituen, ETAk hildako egun eta ordu berean uste dut, buruz ari naiz, hala dakarkit memoriak, eta lekuen memoriaz ari zen, lekuek memoria gordetzen dutela. Eta bai, izan liteke, beharbada lekuek baino ez dute gordetzen memoria, eta biharko arkeologoek esango dute zer gertatu zitzaigun, baina orain presa daukagu, 43 urte, gainean daukat ahanztura.
2020
‎Zertarako? Hala ere, Lujuak zorra zeukala berarekin uste zuen, bere lana zorrotz eta zuzen burutzen zebilen kazetariaren alde nahiko indar egin ez zuelako. Zorra itzultzeko aukera ikustean, horretan hasi zen.
‎Aintzaneri ez. Berak uste zuen dena ondo irten zela. " Eta zakur gaixo horiek?" esan nion behin.
‎–Saminean lagun, horixe bera uste dut nik ere.
2021
‎Badaki zerbait eta ez daki beste guztia. Berak uste du dena dakiela. Albaceteko aitona auto batek botata hil zen bizikletan zihoala.
‎Itsutasun izurriari aurre egiteko sorginkeria edo antidotoren baten bila itzuli zen mundura, akiturik, mendi zintzurreko arriskuak eta zailtasunak gaindituz. Garai hartan, horrelako kasuetan, jendeak ez zuen germenetan eta infekzioetan pentsatzen, ezpada bekatuetan; berak uste zuen apaizik gabeko kolono haien gainera jausi zen zoritxarra, seguru asko, haranean sartu orduko eliza bat eraiki ez izanari zor zitzaiola. Haranean eliza bat eraikitzea nahi zuen, eliza eder, xume eta eraginkor bat; eta erlikiak eta halako fede gauza boteretsuak nahi zituen, objektu sakratuak, dominak eta otoitz misteriotsuak.
2022
‎Eta sinesten ez duen Jainkoari erregutzen dio, otoi, ez dadila izan berak uste duena, berriz.
‎Handik egun batzuetara esan zidan halakoxea irudikatzen ninduela, luzexka, iharra, goibela, sentibera eta gogoeta ilunei emana, eta furgonetatik ateratzen ikusi ninduenean jakin omen zuen ni berea izango nintzela, hitz horiek erabili baitzituen," zu nirea izango zinela". Eta hasieratik beretik uste dut izan nintzela berea. Ez nintzen ezer esateko, ezer galdetzeko gai izan.
‎@zoroasto76 horri erantzun ez erantzun egon da; zalantza izan du bihozñoa sakatu ote lukeen. Berak uste duena bada –herriko kiroldegitik ezagutzen duen gizajo bat, Gorka ez daki zer, korrika egiteko makinetan ondoan jarri ohi zaiona, zeinarekin kafe pare bat hartu izan baitu ateratzean, pareko tabernan–, txantxa asmoko erantzun bat bota, gimnasioan ikusten duen hurrengoan kontua arinki komentatu, beste kafe bat ordaindu irteeran, eta konponduta. Baina beste norbait baldin bada, herritik joan diren autobusen antolakuntza batzordeko norbait adibidez, arriskutsua izan daiteke elkarrizketa batean endredatzea, kontraesanetan sartzeko abagune makurra izan daitekeelako.
‎Uste dut larriagoa dela. Agian berak uste du...
2023
‎Baina lixto, urrun nago jada beragandik. Berak uste duena baino askoz urrunago.
‎Egia esanda, pitin bat hilda banago. Ez berak uste duen bezala. Baina ondo dakit baietz.
‎–Ziurrenik, Unaik mutil argia dela pentsatzen du; denek uste dute gauza bera. Baina laguntzen bagaituzu gutxika gutxika armiarma sarea ehunduko dugu haren inguruan –azaldu zion Elenak– Dakigunaren erdia egia bada laster harrapatuko dugu, berak uste duena baino lehen. Eta momentu hori iristen denean bertan egon nahiko nuke.
‎Zer zioen, bada, liburuak? Beste ogi puskatxo bat zen, berak uste zuen noranzkoan gidatzen zituena. Izenburuak berak eta hitz horri lotuta arrebak ikasturte hasieran herrian –Zigorren beraren laguntzarekin, aitortu zion bere buruari– sortu zuen kalapitak ez zuten gauza onik iragartzen.
‎Zergatik erabaki nuen filtratzea? Iruditzen zitzaidalako, eta oraindik ere gauza bera uste dut, proiektu hori izariz kanpokoa dela. Une batez jakin behar da muga bat ezartzen.
‎Zakarra zen haurrak ikastolan jarri zituztenekin, euskaraz bizitzeko hautua egin zutenekin," Hau ez da Frantzia" ziotenekin... Berak uste zuenaren kontra, ez zen zakarra ideologia politikoagatik. Beti bozkatu zuen frantses zentro eskuineko hautagaien alde, baina errespetatzen zituen hauteskundeetako beste alderdi guztiak, komunistak barne.
‎Baina heldu didana kieto geratu da aurpegia ikusi didanean: ez naiz berak uste zuena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia