2015
|
|
uraska hura, hain leun eta bare, hau da, inolako mugimendurik gabe, betetzen zena baizik; hemen, berriz, iturburuak geldiarazi eta itsasoari beronen ertz mugetatik irteten uzten ez dion Jainko handi honek, askatu egin zituen uraska honetara ura zekarten iturburuak; eta oldar handiz hain olatu bortitza jaikitzen da, non goi goira jasotzen baitu gure arimaren ontzitxo hau. Eta itsasontzi batek ezin duenez, eta ez lemazainak ezta ontzia gidatzen dutenek ere ahalmenik ez dutenez olatuei aurre egiteko, oldar biziz badatoz, beraiek nahi duten lekuan egoten utz diezaioten, era berean, arimaren barruak are gutxiago izango du
|
berak
nahi duen lekuan gelditzerik, eta haren zentzumen eta ahalmenei egiteko aginduta dutena baino gehiago eginarazterik; kanpokoari, berriz, ez zaio hemen jaramonik egiten.
|
|
noski, ezta ez da komeni mirarien zain egoterik ere. Jaunak
|
berak
nahi duenean egin ohi ditu, arima honengatik, esanda dagoenez eta geroago ere esango denez; baina Haren Maiestateak geure burua kaskartzat izatea nahi du, ez dugula halakorik merezi uste izanik, eta geure buruari lagun diezaiogula ahal dugun guztian. Eta nik uste dut hil arte, otoitzik gorena izanda ere, hau beharrezkoa izango dela.
|
|
Eta zer egin dezakegu eta sufritu, bizitza hain laburrean, oinaze hain ikaragarri eta betikoei ihes egiteko adina denik? Nik diotsuet, ezinezkoa izango dela aditzera ematea arimaren sufrimendua zein bizia den eta gorputzaren sufrimenduaren ondoan zein desberdina, hortik pasatua izan ezik; eta Jaunak
|
berak
nahi du guk ulertzea, biziera honetara ekartzeagatik zenbat zor diogun ezagut dezagun, haren errukiari esker, gaitzetik askatu eta geure bekatuak barkatuko dizkigun itxaropena baitugu.
|
|
11 Beldur handiagoa izatekoa da deabruarena. ...eta Jainkoaren zerbitzariaren iritzia kontuan izan gabe, argi eta garbi Jainkoarena dela baderitzo ere; izan ere, hauxe nahi du Haren Maiestateak, eta ez da hau Hark agintzen duena egin gabe uztea, Berak agindu baitzigun aitor entzulea bere ordezkotzat izan dezagula; beraz, ez da duda egin behar Jaunaren hitzak direla; eta hauek adore ematen laguntzen dute, arazoa neketsua denean, eta gure Jaunak,
|
berak
nahi duenean, sartuko dio bihotzean eta sinetsaraziko bere espiritua dela; eta bestela, ez daude gehiagora behartuak. Eta esandakoa ez den besterik egitea eta honetan nork bere iritziz jokatzea, oso arriskutsutzat dut; eta honela, ene ahizpak, gure Jaunaren izenean ohartarazten dizuet halakorik gerta ez dakizuen.
|
|
Hitz hauek hainbesteko indarra izanik, ezin zuen zalantzarik izan orduan behintzat, eta hain lagun onarekin sendoturik eta alai geratzen zen; argi ikusten zuen laguntza handia zitzaiola eskuarki Jainkoa gogoan erabiltzeko eta kontu handia izateko Hura nahigabetzeko gauzarik ez egiteko, beti begira zeukala iruditzen baitzitzaion. Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen
|
berak
nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke ibiliko hain bake handiaz eta Jainkoa pozteko hain desira etengabeaz eta Harengana ez daraman guztia arbuiatzeko gogoaz.
|
|
Barka iezadazue, ene ahizpak, eta sinetsi, Jainkoaren handitasunetara iristen garenean, hau da, haietaz hitz egitera iristen garenean, ez nauela nahigabe handia eman gabe uzten geure erruz galtzen duguna ikusteak. Izan ere, Jaunak
|
berak
nahi duenari ematen dizkion gauza izan arren, Haren Maiestatea maite izango bagenu Berak gu maite gaituen bezala, guztiei emango lizkieke. Besterik ez luke nahi, nori eman izatea baizik, horregatik ez baitira murrizten haren aberastasunak.
|
|
Bere Maitearen bila batetik bestera ibili zela ere badio. Hauxe dela uste dut Jaunak,
|
berak
nahi duenean eta nahi duen eran, sarrarazi nahi gaituen ardandegia; baina, guk egin ditzagun ahaleginak gorabehera, ezin gara sartu. Haren Maiestateak sarrarazi behar gaitu eta Bera sartuko da gure arimaren erdian eta, bere gauza miragarriak hobeki erakutsi ahal izateko, erabat Berari emana den borondatearen bidez izan ezik ez du nahi guk parterik izaterik honetan, ezta ahalmen eta zentzumenei aterik irekitzerik ere, guztiak lo baitaude; arimaren erdira sartu nahi du, ordea, inolako aterik ireki gabe, bere apostoluengana sartu zen bezala hau esan zienean:
|
|
12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak
|
berarekin
nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
|
|
Oraingoan egun horretara arte bakarrik iraun zidan; beste batzuetan, berriz, zortzi eta hamabost egun eta baita hiru aste ere irauten zidan, eta ez dakit gehiago ere ez ote zen, batez ere Aste Santuetan, nire otoitzeko atsegina izaten zen egunetan. Gertatzen zait laster batean adimena hartzen duela batzuetan hain garrantzi gabeko gauzetatik, non haietaz barre egingo bainuke nik beste batzuetan; eta nahasia egonarazten du
|
berak
nahi duen guztian eta arima han azpiratua, bere buruaren jabe izan gabe eta pentsatzeko ere gauza ez dela berak burura ekartzen dizkion zentzugabekeriak izan ezik, ia funtsik gabeak, ezer egiten ez dutenak; lotu egiten du arima soilik itotzeko, bere baitan kabitzen ez dela egoteraino. Eta horrela gertatu zitzaidan niri pentsatzea, deabruak arimarekin pilotan jostatzen ari zirela, eta berak ezin zuela ezer egin haien eskuetatik askatzeko.
|
|
Jaunak arimaren barne barnean ezartzen du honek ulertzea nahi duena, eta han adierazten du hitz irudirik ez formarik gabe, esanda geratu den ikuskari honen antzera. Eta azpimarra bedi Jainkoak darabilen era hau
|
Berak
nahi duena eta egia handiak eta misterioak arimari ulertarazteko; izan ere, askotan horrelakoa da ulertzen dudana Berak adierazi nahi didan ikuskariren bat Jaunak agertzen didanean, eta uste dut deabrua gutxien sar daitekeena dela arrazoi hauengatik. Arrazoi onak ez badira, oker ibiliko naiz beharbada.
|
|
16 Niretzat ez zen inolako pozbiderik, deabruak hainbeste bider hitz egin behar zidala pentsatzen nuenean. Izan ere, otoitzerako bakardade ordurik hartzen ez nuenez gero, Jaunak elkarrizketan neure baitan biltzera eramaten ninduen eta, nik eragozterik ez nuela,
|
berak
nahi zuena esaten zidan eta, horrek niri min eman arren, entzun egin behar izaten nuen.
|
|
Oi, Jainkoak nahi duenean, nola datorren agerian laguntzatxo hauek gabe ere!; guk eginahalak egin arren, Berak hartzen du espiritua, erraldoi batek lastoa hartuko lukeen eran, eta ez dago hari gogor egiterik. Era ona,
|
Berak
nahi duenean, zapoak bere indarrez hegan egingo duen ustea duela sinesteko! Eta oraindik zailago eta astunago iruditzen zait gure espiritua gora jasotzea, Jainkoak jasotzen ez badu; lurrez eta hainbeste eragozpenez betea dagoelako, eta ez dio asko balio hegan egin nahi izateak; haren berezko izaera zapoarena baino gehiago izan arren, honezkero lokatz artean hain sartua dago, non bere erruz galdu baitu.
|
|
Ez digu mesede txikia egiten bere baratzea aitzurtzea nahi izatean eta hango Jaunaren ondoan egotea nahi izatean, izan ere egiaz gurekin baitago.
|
Berak
nahi badu landare eta lore hauek haz daitezela batzuei putzu honetatik atera dezaten ura emanda, beste batzuei urik gabe, niri zer. Egin zuk, Jauna, nahi duzuna.
|
|
Oi ene Jainko! Zein bidetatik ari zen Jauna ni prestatzen
|
berak
nahi ninduen bizierarako, nik nahi izan gabe ere, neure buruari gogor egitera jarri baininduen! Izan bedi bedeinkatua betiko, amen.
|
|
Bene benetan otoitzari ematea erabaki zuen, baina ez zion horri ekin berehala. Jaunak
|
beretzat
nahi zuenez gero, nire bitartez egia batzuk bidaltzen zizkion, nik ulertu gabe, beren helburura zuzen zihoazenak, bera harri eta zur uzteraino; Jaunak prestatuko zuen, Haren Maiestatea zela sinets zezan. Nik, kaskarra izan arren, eskatu eta eskatu egiten nion Jaunari oso osoan Beragana zezan eta bizitzako atseginak eta gauzak gorrotaraz ziezazkion.
|
|
ni Reinoso kalonjearekin aitortzen nintzen; laguntzen zidaten bi haietako bat zen hura; hala ere, honelako espirituzko gauzarik ez nion adierazi, adierazi beharra izateko aukerarik ez zelako agertu; eta gauza hauetan, beti aitor entzuleak aholkatzen zidana egiteko ohitura nuenez gero, bide ziurragotik joatearren, hari esatea erabaki nuen guztiz sekretupean; hala ere, samin handirik gabe nuen utzi egin gabe nik neuk ulertu nuena. Dena dela, egin egingo nuen, nik Jaunagan itxaroten nuelako beste batzuetan ikusi dudana, hau da, Haren Maiestateak aldatu egiten duela aitor entzulea, beste iritzi batekoa izan arren,
|
Berak
nahi duena egin dezan.
|
|
13 Garai honetan fraide honi toki batera joatea egokitu zitzaion, eta han orain fundatzen ziren Karmengo gure Amaren monasterio hauen berri eman zioten. Hura, gauzak ongi jakin ondoren, emakumeagana itzuli eta esan zion
|
berak
nahi zuen bezala monasterioa egiteko bidea aurkitu zuela; zer gertatzen zen esan zion eta nirekin hitz egiteko. Halaxe egin zuen.
|
|
Geroago, gure aita jeneral txit agurgarriaren aginduz hartu zuen apaiz ordena. Bada, bi monasterioak fundatuak zirenean eta aita frai Antonio Jesusena etorri ondoren, nobizioak sartzen hasi ziren, haietako batzuk geroago aipatuko dira?, eta gure Jauna bene benetan zerbitzatzen,
|
Berak
nahi badu, nik baino hobeki dakienak idatziko duenez, honetan, egia esan, labur geratzen naizelako.
|
|
Haren beldur bakarra oztopoak jarriko ote zizkioten zen eta zama handiaz zihoala jakingo ote zuten, bere usadioa bestelakoa baitzen. Zer egiten duen, gero, Jainkoaren maitasunak!, harrezkero ez baitzuen ohorerik, ezta ez baitzuen beste ezer gogoan
|
berak
nahi zuena ez ziezaiotela eragotzi baizik! Gero atea ireki genion.
|
|
Ondorioak handiak dira, eta Jaunak hori ematen ez duenean, ahaleginik handienak egin arren ez dago erremediorik, ezta ez dago hartu gabe uzterik ere Hark eman nahi duenean. Jainko desira batzuk dira, hain bizi eta hain meheak, non ez baitago esaterik; eta arimak, Jainkoaz
|
berak
nahi lukeen bezala ez gozatzeko bere burua loturik ikusten duenez gero, amorru handia hartzen dio gorputzari, eta horma handi baten antzekoa iruditzen zaio, berak bere baitan une hartan gorputzaren enbarazurik gabe gozatzen duenaz gozatzen uzten ez diona. Orduan askatasun hau kentzean Adamen bekatutik etorri zitzaigun kalte handiaz konturatzen da.
|
|
Jainkoa lagun, hark hartu zuen nahigabea! Berak eskatu zuenez, hiriarekin negoziatu zela dagoeneko; ez zela gehiago negoziatu beharrik, fundazioa egitea baizik, eta Palentziako gotzainak esan zidala (etortzea komeni ote zen galdetu niola nik) ez zegoela zertan etorririk,
|
berak
nahi zuela esan zuela; gutxi balio zuen horrek guztiak. Hori horrela gertatu zen, eta Jainkoaren nahia izan zen etxea funda zedila, eta berberak dio gero; izan ere, argi eta garbi jakinarazi bagenio, ez etortzeko esango zigukeen.
|
|
43 Nik, hainbeste luzatzen zela ikusirik, Palentziako gotzainari idatzi nion, Artzapezpikuari idatz ziezaiola erregu eginez; gotzaina oso gozakaitz zegoen harekin; izan ere, gurekin egiten zuen guztia, bere gauzatzat hartzen zuen; eta gu harritzen gintuena zen, Artzapezpikuak ez zuela uste inori ezertan gaitz egiten zionik. Nik eskatu nion berriro idatz ziezaiola, esanez, bagenuela etxea eta
|
berak
nahi zuen dena egiten zela; halako batean amaitzeko. Harentzat gutun irekia bidali zidan, haren eskuetara iritsiz gero, dena alferrik galduko genuela pentsatzeko modukoa; eta horrela, Manso doktoreak, nire aitor entzule eta aholkularia zenak, ez zuen nahi izan gutuna hari ematerik; izan ere, oso kontuz idatzia izan bazen ere, egia batzuk esaten zituen, Artzapezpikuaren izaera kontuan harturik, hura haserre bizian jartzeko aski zirenak; dagoeneko ere haserre zegoen esan zizkion gauza batzuengatik, eta adiskide minak ziren.
|
|
bata moja sartu zen gero; beste batek ez zuen ezkondu nahi izan, baizik eta amarekin batera guztientzat eredugarria den bizimodua zeraman; oso gaztea zen semea mundua zer zen ulertzen hasi zen eta Jainkoa hasi zitzaion erlijioso sartzeko dei egiten; inork ez zuen nahiko indar izan asmo hori eragozteko; beraren amak hori poz pozik harturik, gure Jaunarekin asko lagunduko zion, baina ez zuen erakusten, ahaideengatik. Azken batean, Jaunak arima bat
|
beretzat
nahi duenean, kreaturek indar gutxi dute eragozteko; horrela gertatu zen hemen: ekin eta ekin hiru urtean gerarazi bazuten ere, Jesusen Lagundian sartu zen.
|
|
Oso tamalgarria da mundua dagoeneko halako zorigaitzak eta itsumenak jota egotea, gurasoek uste baitute munduko ondasunen sats hau ahaztu gabe gogoan izatean datzala beren ohorea, eta ez dira konturatzen goiz edo berandu amaitu egingo dela hori. Eta amaiera duen guztia, luzaro iraun arren, amaitu egiten da, eta ez zaio jaramon handirik egin behar; eta seme alaba gaixoen kontura eutsi nahi diela beren huskeriei eta ausarkeriaz kendu Jainkoari
|
beretzat
nahi dituen arimak, eta hauei hain on handia! Beti iraungo duena ez balego ere, Jainkoak beragana gonbidatzen dituenez gero, hain on handia baita munduko neke eta legeetatik askatzea, eta neke eta lan handiagoak, gehien dutenentzat.
|
|
16 Jaunak
|
beretzat
nahi zuenez gero, maitasun hau kenduz zihoakion eta guztia alde batera uzteko gogoa piztuz. Garai honetan, salbamena lortzeko desirak eta hartarako biderik hoberenak bilatzeak, erakartzen zuen soilik; munduko gauzetan sartua egonik, betikoa dena bilatzeaz ahaztuko zela uste baitzuen; jakinduria hau, amaitzen ez dena nola irabazi bilatzea, Jainkoak isuri zuen beragan oso gazte zela.
|
|
Ni honetaz konturatu nintzen, eta nahiago nukeen pertsona baten esana egiten ikusi, hainbeste jaunartze egiten baino. Bere kontura zen etxean, nire ustez
|
berak
nahi zuena egiten; baina, bera ona zenez gero, guztia zen ona. Nik batzuetan esan egiten nion; baina ez zidan jaramonik egiten, arrazoiz gainera, ni baino askoz hobea zelako; baina honetan ez dut uste oker nenbilenik.
|
|
3 Izuturik nauka
|
berak
nahi duen aitor entzulea ezartzeko zentzugabekeria horrek. Ohitura ederra litzateke!
|
|
4 Gaur pentsatzen ari nintzen Jainkoak
|
berak
nahi dituen eran banatzen dituela ondasunak; izan ere, horrelako gizon bat, hainbeste urtetan Jainkoa bihotzez zerbitzatzen dagoena eta bere ondasunak beretzat baino gehiago pobreentzat dituena, eta duen hori galtzeak hainbeste nahigabetzen zuela ikusteak harritu ninduen; niri horrek ardura handirik ez zidala sortuko iruditzen zitzaidan, eta horretan gogoratu nintzen nola barru barruan sentitzen ... Hori geure burua inoiz ez dugulako ezagutzen da.
|
|
Ez dakit ez ote zegoen han hobeki, esan eta esan egiten baitzuen berorrek kaperarako nahi zuela, eta ez du egingo dena gastatu baino besterik. Jainkoak bidera dezala,
|
Berarentzat
nahi baitu berorrek, ganadu horrekin irabaz dezala.
|
|
6 Orain komeni dena Madrileko fundazioa da; eta artzapezpikuak
|
berak
nahi duena egiten dela ikusten badu, laster batean emango du, eta hemengo gotzainak, irailerako hara doanak, esan dit gogoraraziko diola. Nik, Jainkoa lagun, abuztuaren erdirako amaituko dut hemengoa.
|
|
Aita Nicolaori idazten diot, handik joateko modurik dagoen, hemen ez baitut aukera handirik ikusten. Jainkoak antola dezala guztia
|
berak
nahien duenez.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. San Bartolome bezperan iritsi nintzen ni hona, Segoviara; ongi, Jainkoari eskerrak, baina oso nekaturik, bidea txarra delako; eta, beraz, atseden hartzen egongo naiz hemen sei edo zazpi egun, eta gero Ávilara abiatuko naiz,
|
Berak
nahi badu.
|
|
Gure Jaunak gorde beza berori eta,
|
Berak
nahi badu, berriro ikusteko aukera eman diezadala. Ongi nago.
|
|
Beldur naiz, ene aita, Jainkoak ez digula mesede hau egingo. Haren Maiestateak gida beza
|
berak
nahien duen bezala, eta datorrena datorrela.
|
|
5 Ahizpa hauek guztiek eta ama prioreak eskumuinak berorri; biziki nahi lukete berori eta Maria anderea etortzea. Jaunak gida dezala
|
berak
nahien duen bezala, Valladoliden abitua egiteko belaki bila ari baitira.
|
|
Jainkoaren aintzarako izan dadila eta oso santua egin dezala. Medinan ere pozik emango lioketela idazten dit ama prioreak,
|
berak
nahi balu; baina uste dut ez dagoela hara begira. Berorren aitatasunari idatzi nionez, Valladoliden biziki sentitu zuten berorren aitatasuna hara joan ez izana.
|
|
Eta bera ez bada, izan dadila Isabel San Frantziskorena; izan ere, orain dagoena irain egitekoa da eta etxea hondatzeko aski. Jaunak gida beza
|
berak
nahien duen eran eta ordain biezaio berorren agurgarritasunari atzerritar gaixo haiei laguntzeko izan duen arreta. Oihaldunen probintzialak agintzen ez badie, pozik izango dira, gutunak idatzi eta hartzeko eran izango baitira.
|
|
8 Gure Jaunak nahi beza beraren zerbitzuan zuzen ibil gaitezela,
|
Berak
nahi duen bidetik. Eta gorde beza berorren aitatasuna urte askoan nik eskatzen diodan santutasunarekin, amen.
|
|
1?
|
Berak
nahi balu, berorren aitatasunak on handia egingo luke han utziz; bestela, ekar beza hona, mojekin Malagóneraino etor baitaiteke. Egiaz, ez diezadala eman inoiz halako atseginik.
|
|
12 Jainkoaren nahiko grazia da berorri nekagarri gertatzea beste batzuei atsegin izango litzaiekeena; baina ez da, horratik, utzi behar, Jainkoa zerbitzatu behar baitugu
|
Berak
nahi duenez eta ez guk nahi dugunez. Nik uste dut saihestu daitekeena irabazpide hori dela; eta horregatik, alde batetik, poztu egin naiz Antonio Ruizen irabazpide horiek eten direlako, munduko gauza horietarako ere pixka bat galdu beharra baita; eta uste dut hobe litzatekeela berori eskuzabal izatea ematean, Jainkoak eman baitio jan dezan eta eman dezan, hainbeste ez bada ere.
|
|
Pentsatu dut berorren agurgarritasunak ongi baderitza, hautatzen badute ere (ez hautatzea harrigarria bailitzateke), eraman dezala berorren agurgarritasunak Ávilara, eta horrela bi gauza egiten dira: bata, beraren osasuna nolako den probatzea; bestea, hango buru izateko
|
berak
nahi duena uztea, eta ama priorea ez dela ikusiko da nola egiten duen. Hain gaizki badago, zama handia izango Ávilakoentzat; baina ongi badago, on handia egin ere bai, eta harekin zorretan daude, San Jose monasterioa egin zenez gero, beragatik zortzi dukat ematen baitute urtero.
|
|
–
|
Berak
nahi du eta,
|
|
Kondenatzen diren zorigaiztokoei, beste munduan gozatuko ez dutenei dagokienez, berriz, hauek beren burua azpiratzen uzten badute, ez da haren errua, Hark borrokaldiaren amaiera arte ez baitio uzten haiei adore emateari; ez dute beren burua zertaz zuriturik izango, ezta ustekabean hartu zituela-eta Aitaren aurrean kexatzerik ere. Eta horrela diotso bere Semeak, egun bat besterik ez denez gero, hori zerbitzuan igarotzen uzteko; Haren Maiestateak dagoeneko eman zigunez gero eta mundura bidali bere borondate hutsez,
|
Berak
nahi duela orain berberaren borondatez gu bertan behera ez uztea, hemen gurekin egotea baizik bere adiskideen aintza handiagorako eta bere etsaien penarako; orain, gaur, baino gehiagorik ez du eskatzen berriro; ogi txit sakratu hau guri betiko ematean, egiaz geurekin dugu.
|