Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2015
‎uraska hura, hain leun eta bare, hau da, inolako mugimendurik gabe, betetzen zena baizik; hemen, berriz, iturburuak geldiarazi eta itsasoari beronen ertz mugetatik irteten uzten ez dion Jainko handi honek, askatu egin zituen uraska honetara ura zekarten iturburuak; eta oldar handiz hain olatu bortitza jaikitzen da, non goi goira jasotzen baitu gure arimaren ontzitxo hau. Eta itsasontzi batek ezin duenez, eta ez lemazainak ezta ontzia gidatzen dutenek ere ahalmenik ez dutenez olatuei aurre egiteko, oldar biziz badatoz, beraiek nahi duten lekuan egoten utz diezaioten, era berean, arimaren barruak are gutxiago izango du berak nahi duen lekuan gelditzerik, eta haren zentzumen eta ahalmenei egiteko aginduta dutena baino gehiago eginarazterik; kanpokoari, berriz, ez zaio hemen jaramonik egiten.
‎noski, ezta ez da komeni mirarien zain egoterik ere. Jaunak berak nahi duenean egin ohi ditu, arima honengatik, esanda dagoenez eta geroago ere esango denez; baina Haren Maiestateak geure burua kaskartzat izatea nahi du, ez dugula halakorik merezi uste izanik, eta geure buruari lagun diezaiogula ahal dugun guztian. Eta nik uste dut hil arte, otoitzik gorena izanda ere, hau beharrezkoa izango dela.
‎Eta zer egin dezakegu eta sufritu, bizitza hain laburrean, oinaze hain ikaragarri eta betikoei ihes egiteko adina denik? Nik diotsuet, ezinezkoa izango dela aditzera ematea arimaren sufrimendua zein bizia den eta gorputzaren sufrimenduaren ondoan zein desberdina, hortik pasatua izan ezik; eta Jaunak berak nahi du guk ulertzea, biziera honetara ekartzeagatik zenbat zor diogun ezagut dezagun, haren errukiari esker, gaitzetik askatu eta geure bekatuak barkatuko dizkigun itxaropena baitugu.
‎11 Beldur handiagoa izatekoa da deabruarena. ...eta Jainkoaren zerbitzariaren iritzia kontuan izan gabe, argi eta garbi Jainkoarena dela baderitzo ere; izan ere, hauxe nahi du Haren Maiestateak, eta ez da hau Hark agintzen duena egin gabe uztea, Berak agindu baitzigun aitor entzulea bere ordezkotzat izan dezagula; beraz, ez da duda egin behar Jaunaren hitzak direla; eta hauek adore ematen laguntzen dute, arazoa neketsua denean, eta gure Jaunak, berak nahi duenean, sartuko dio bihotzean eta sinetsaraziko bere espiritua dela; eta bestela, ez daude gehiagora behartuak. Eta esandakoa ez den besterik egitea eta honetan nork bere iritziz jokatzea, oso arriskutsutzat dut; eta honela, ene ahizpak, gure Jaunaren izenean ohartarazten dizuet halakorik gerta ez dakizuen.
‎Hitz hauek hainbesteko indarra izanik, ezin zuen zalantzarik izan orduan behintzat, eta hain lagun onarekin sendoturik eta alai geratzen zen; argi ikusten zuen laguntza handia zitzaiola eskuarki Jainkoa gogoan erabiltzeko eta kontu handia izateko Hura nahigabetzeko gauzarik ez egiteko, beti begira zeukala iruditzen baitzitzaion. Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke ibiliko hain bake handiaz eta Jainkoa pozteko hain desira etengabeaz eta Harengana ez daraman guztia arbuiatzeko gogoaz.
‎Barka iezadazue, ene ahizpak, eta sinetsi, Jainkoaren handitasunetara iristen garenean, hau da, haietaz hitz egitera iristen garenean, ez nauela nahigabe handia eman gabe uzten geure erruz galtzen duguna ikusteak. Izan ere, Jaunak berak nahi duenari ematen dizkion gauza izan arren, Haren Maiestatea maite izango bagenu Berak gu maite gaituen bezala, guztiei emango lizkieke. Besterik ez luke nahi, nori eman izatea baizik, horregatik ez baitira murrizten haren aberastasunak.
‎Bere Maitearen bila batetik bestera ibili zela ere badio. Hauxe dela uste dut Jaunak, berak nahi duenean eta nahi duen eran, sarrarazi nahi gaituen ardandegia; baina, guk egin ditzagun ahaleginak gorabehera, ezin gara sartu. Haren Maiestateak sarrarazi behar gaitu eta Bera sartuko da gure arimaren erdian eta, bere gauza miragarriak hobeki erakutsi ahal izateko, erabat Berari emana den borondatearen bidez izan ezik ez du nahi guk parterik izaterik honetan, ezta ahalmen eta zentzumenei aterik irekitzerik ere, guztiak lo baitaude; arimaren erdira sartu nahi du, ordea, inolako aterik ireki gabe, bere apostoluengana sartu zen bezala hau esan zienean:
‎Oraingoan egun horretara arte bakarrik iraun zidan; beste batzuetan, berriz, zortzi eta hamabost egun eta baita hiru aste ere irauten zidan, eta ez dakit gehiago ere ez ote zen, batez ere Aste Santuetan, nire otoitzeko atsegina izaten zen egunetan. Gertatzen zait laster batean adimena hartzen duela batzuetan hain garrantzi gabeko gauzetatik, non haietaz barre egingo bainuke nik beste batzuetan; eta nahasia egonarazten du berak nahi duen guztian eta arima han azpiratua, bere buruaren jabe izan gabe eta pentsatzeko ere gauza ez dela berak burura ekartzen dizkion zentzugabekeriak izan ezik, ia funtsik gabeak, ezer egiten ez dutenak; lotu egiten du arima soilik itotzeko, bere baitan kabitzen ez dela egoteraino. Eta horrela gertatu zitzaidan niri pentsatzea, deabruak arimarekin pilotan jostatzen ari zirela, eta berak ezin zuela ezer egin haien eskuetatik askatzeko.
‎16 Niretzat ez zen inolako pozbiderik, deabruak hainbeste bider hitz egin behar zidala pentsatzen nuenean. Izan ere, otoitzerako bakardade ordurik hartzen ez nuenez gero, Jaunak elkarrizketan neure baitan biltzera eramaten ninduen eta, nik eragozterik ez nuela, berak nahi zuena esaten zidan eta, horrek niri min eman arren, entzun egin behar izaten nuen.
‎Oi ene Jainko! Zein bidetatik ari zen Jauna ni prestatzen berak nahi ninduen bizierarako, nik nahi izan gabe ere, neure buruari gogor egitera jarri baininduen! Izan bedi bedeinkatua betiko, amen.
‎13 Garai honetan fraide honi toki batera joatea egokitu zitzaion, eta han orain fundatzen ziren Karmengo gure Amaren monasterio hauen berri eman zioten. Hura, gauzak ongi jakin ondoren, emakumeagana itzuli eta esan zion berak nahi zuen bezala monasterioa egiteko bidea aurkitu zuela; zer gertatzen zen esan zion eta nirekin hitz egiteko. Halaxe egin zuen.
‎Haren beldur bakarra oztopoak jarriko ote zizkioten zen eta zama handiaz zihoala jakingo ote zuten, bere usadioa bestelakoa baitzen. Zer egiten duen, gero, Jainkoaren maitasunak!, harrezkero ez baitzuen ohorerik, ezta ez baitzuen beste ezer gogoan berak nahi zuena ez ziezaiotela eragotzi baizik! Gero atea ireki genion.
‎Ondorioak handiak dira, eta Jaunak hori ematen ez duenean, ahaleginik handienak egin arren ez dago erremediorik, ezta ez dago hartu gabe uzterik ere Hark eman nahi duenean. Jainko desira batzuk dira, hain bizi eta hain meheak, non ez baitago esaterik; eta arimak, Jainkoaz berak nahi lukeen bezala ez gozatzeko bere burua loturik ikusten duenez gero, amorru handia hartzen dio gorputzari, eta horma handi baten antzekoa iruditzen zaio, berak bere baitan une hartan gorputzaren enbarazurik gabe gozatzen duenaz gozatzen uzten ez diona. Orduan askatasun hau kentzean Adamen bekatutik etorri zitzaigun kalte handiaz konturatzen da.
‎Jainkoa lagun, hark hartu zuen nahigabea! Berak eskatu zuenez, hiriarekin negoziatu zela dagoeneko; ez zela gehiago negoziatu beharrik, fundazioa egitea baizik, eta Palentziako gotzainak esan zidala (etortzea komeni ote zen galdetu niola nik) ez zegoela zertan etorririk, berak nahi zuela esan zuela; gutxi balio zuen horrek guztiak. Hori horrela gertatu zen, eta Jainkoaren nahia izan zen etxea funda zedila, eta berberak dio gero; izan ere, argi eta garbi jakinarazi bagenio, ez etortzeko esango zigukeen.
‎43 Nik, hainbeste luzatzen zela ikusirik, Palentziako gotzainari idatzi nion, Artzapezpikuari idatz ziezaiola erregu eginez; gotzaina oso gozakaitz zegoen harekin; izan ere, gurekin egiten zuen guztia, bere gauzatzat hartzen zuen; eta gu harritzen gintuena zen, Artzapezpikuak ez zuela uste inori ezertan gaitz egiten zionik. Nik eskatu nion berriro idatz ziezaiola, esanez, bagenuela etxea eta berak nahi zuen dena egiten zela; halako batean amaitzeko. Harentzat gutun irekia bidali zidan, haren eskuetara iritsiz gero, dena alferrik galduko genuela pentsatzeko modukoa; eta horrela, Manso doktoreak, nire aitor entzule eta aholkularia zenak, ez zuen nahi izan gutuna hari ematerik; izan ere, oso kontuz idatzia izan bazen ere, egia batzuk esaten zituen, Artzapezpikuaren izaera kontuan harturik, hura haserre bizian jartzeko aski zirenak; dagoeneko ere haserre zegoen esan zizkion gauza batzuengatik, eta adiskide minak ziren.
‎Ni honetaz konturatu nintzen, eta nahiago nukeen pertsona baten esana egiten ikusi, hainbeste jaunartze egiten baino. Bere kontura zen etxean, nire ustez berak nahi zuena egiten; baina, bera ona zenez gero, guztia zen ona. Nik batzuetan esan egiten nion; baina ez zidan jaramonik egiten, arrazoiz gainera, ni baino askoz hobea zelako; baina honetan ez dut uste oker nenbilenik.
‎3 Izuturik nauka berak nahi duen aitor entzulea ezartzeko zentzugabekeria horrek. Ohitura ederra litzateke!
‎4 Gaur pentsatzen ari nintzen Jainkoak berak nahi dituen eran banatzen dituela ondasunak; izan ere, horrelako gizon bat, hainbeste urtetan Jainkoa bihotzez zerbitzatzen dagoena eta bere ondasunak beretzat baino gehiago pobreentzat dituena, eta duen hori galtzeak hainbeste nahigabetzen zuela ikusteak harritu ninduen; niri horrek ardura handirik ez zidala sortuko iruditzen zitzaidan, eta horretan gogoratu nintzen nola barru barruan sentitzen ... Hori geure burua inoiz ez dugulako ezagutzen da.
‎6 Orain komeni dena Madrileko fundazioa da; eta artzapezpikuak berak nahi duena egiten dela ikusten badu, laster batean emango du, eta hemengo gotzainak, irailerako hara doanak, esan dit gogoraraziko diola. Nik, Jainkoa lagun, abuztuaren erdirako amaituko dut hemengoa.
‎Aita Nicolaori idazten diot, handik joateko modurik dagoen, hemen ez baitut aukera handirik ikusten. Jainkoak antola dezala guztia berak nahien duenez.
‎Beldur naiz, ene aita, Jainkoak ez digula mesede hau egingo. Haren Maiestateak gida beza berak nahien duen bezala, eta datorrena datorrela.
‎5 Ahizpa hauek guztiek eta ama prioreak eskumuinak berorri; biziki nahi lukete berori eta Maria anderea etortzea. Jaunak gida dezala berak nahien duen bezala, Valladoliden abitua egiteko belaki bila ari baitira.
‎Jainkoaren aintzarako izan dadila eta oso santua egin dezala. Medinan ere pozik emango lioketela idazten dit ama prioreak, berak nahi balu; baina uste dut ez dagoela hara begira. Berorren aitatasunari idatzi nionez, Valladoliden biziki sentitu zuten berorren aitatasuna hara joan ez izana.
‎Eta bera ez bada, izan dadila Isabel San Frantziskorena; izan ere, orain dagoena irain egitekoa da eta etxea hondatzeko aski. Jaunak gida beza berak nahien duen eran eta ordain biezaio berorren agurgarritasunari atzerritar gaixo haiei laguntzeko izan duen arreta. Oihaldunen probintzialak agintzen ez badie, pozik izango dira, gutunak idatzi eta hartzeko eran izango baitira.
‎Pentsatu dut berorren agurgarritasunak ongi baderitza, hautatzen badute ere (ez hautatzea harrigarria bailitzateke), eraman dezala berorren agurgarritasunak Ávilara, eta horrela bi gauza egiten dira: bata, beraren osasuna nolako den probatzea; bestea, hango buru izateko berak nahi duena uztea, eta ama priorea ez dela ikusiko da nola egiten duen. Hain gaizki badago, zama handia izango Ávilakoentzat; baina ongi badago, on handia egin ere bai, eta harekin zorretan daude, San Jose monasterioa egin zenez gero, beragatik zortzi dukat ematen baitute urtero.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia