Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2015
‎16 Haren Maiestateak nahi dezala, ene ahizpak eta alabak, elkar ikus dezagula beti Hura goretsiko dugun lekuan, eta niri eman diezadala hemen esaten dizuedanetik zer edo zer egitez betetzeko grazia, bere Semearen irabaziengatik, betiko bizi eta errege baita amen; badiotsuet ez dela txikia dudan lotsaria, eta horrela eskatzen dizuet Jaunagatik beragatik ez ahazteko zeuen otoitzetan ezerez errukarria den hau.
‎Bildutasunezko otoitzaz Bizitza 14 eta 15 kapituluetan hitz egin du, Perf. Bid. 26 eta 29 kapituluetan eta 5 Kontakizunean (Barne Gaztelua baino pixka bat lehenago idatzi zuen obra hau). . Kontuan izan behar da, otoitz graduen izenetan ez dela guztiz zehatza, hau da, kontzeptu berarentzat ez du beti izen bera erabiltzen: batzuetan, bildutasunezko otoitza?
‎Bai gauza desberdinak direla hitz hauek entzun eta sinestea, eta era honetara zein egiazkoak diren ulertzea! Eta egunetik egunera gehiago harritzen da arima hau, beragandik ez zutela inoiz alde egin deritzolako; aitzitik, argi ikusten du, esanda geratu denez, bere arimaren barruan daudela, barru barruan, hondo hondoko egonleku batean; nolakoa den esaten ez daki, eskolarik ez baitu, baina bere barruan sumatzen du jainkozko lagun hau.
‎...zelako sarri pentsatzen entzundako gauza hartaz, ustekabean dela diot eta inoiz elkarrizketan ari zela ere bai?, askotan burutik laster batean igarotzen denari edota lehenago pentsatu zenari erantzuten badio ere; baina beste askotan, izan behar zutenik ezta etorkizunean ere izango direnik sekula burutik pasatu gabeko gauzak izaten dira, eta horrela ezin sor ditzake irudimenak arima engaina dadin, berak ez desiratu, ez nahi izan, ez albisterik izan gabeko gauzaz irudipena izanez.
‎2 Lehenengoa da bere buruaz ahazte erabatekoa, egiaz hura honezkero ez delako itxura emateraino, esanda dagoenez; izan ere, halako egoeran, ez du gogoan beretzat ez zerurik, ez bizirik, ez osperik izango denik, Jainkoaren aintza bilatzeari emanda baitago oso osoan; badirudi Haren Maiestateak esandako hitzak egintza bihurtu direla, hau da, arduratu dadila arima Jainkoaren gauzez eta Bera arduratuko zela arimarenez. Eta horrela, ez du gerta daitekeenaren ardurarik, ahanzte era bitxi bat baizik, eta, diodanez?
‎Beste batengan perfekziorako gar bizi bizia ezartzen du. Hau izatez oso ona da; baina hemendik etor daiteke ahizpen edozein akats txiki hutsegite larritzat hartzea, eta egiten duten ala ez arretaz begiratu, eta ama prioreagana jotzea; eta are gehiago, batzuetan gerta daiteke bereak ez ikustea berak duen erlijio arreta handiagatik. Gainerakoek, haren barrukoaz konturatu ez eta ardura ikusten dutenez gero, litekeena da hain ongi ez hartzea.
‎Norbait eguzkiak biziki jotzen duen alde batean sartzea eta begiak lurrez estalirik izatea bezala da, ia ezin baititu begiak ireki. Gela argi dago, baina berak ez du argitasun hartaz gozatzen, beraiek soilik ikusteko begiak itsutzen dizkioten eragozpenengatik edota piztia eta animalia kontuengatik. Uste dut horrela izango dela, egoera txarrean egon ez arren, munduko gauzetan hain sartua eta ondasun, izen on eta harreman kontuetan hain murgildua egonik, esana dudanez?, egiaz ikusi nahi lukeen eta haren edertasunaz gozatu nahi lukeen arren, ez diote uzten, eta ez dirudi hainbeste oztopotatik aska daitekeenik ere.
‎harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du. Oi Jainkoaren ontasuna, guztiak zure kontura izan behar duela!
‎9 Guri asko doakigu honetan nola ari garen kontu handia izatea, perfekzio handiz ari bagara, guztia egina baitugu; izan ere, uste dut nik, gure izaera hain kaskarra denez gero, Jainkoaren maitasunaren sustraitik sortua ez bada, ez garela iritsiko lagun hurkoarena perfekzioz izatera. Hau hainbeste doakiguna denez gero, ene ahizpak, saia gaitezen geure burua ulertuz joaten gauza txikietan ere, eta jaramonik ez egiten gauza oso handi batzuei, esaterako, hurkoen alde eta arima bakar bat salbatzearren otoitzean handizka datozkigun gauza handiak egin nahiari; izan ere, gero egiteak era berean ez badatoz, ez dago zertan sinetsi halakoak egingo ditugunik. Gauza bera diot apaltasunari buruz eta bertute guztiei buruz.
‎7 Galde diezadakezue edota bi gauza hauetaz zalantza izan: lehenengoa, arima, esanda geratu denez, Jainkoaren borondatearekin hain bat egina badago, nola engaina daiteke, berak ez baitu nahi ezertan ere bere borondatea egiterik. Bigarrena, zein bide erabil dezake deabruak hain arrisku handiz sartu ahal izateko, zuen arima galtzeraino, mundutik hain aldenduak egonik eta sakramentuetatik hain hurbil eta, esan dezakegu?
‎...atean, bere hitz bakar batez edota beharbada gertatu zen aukera batez, laster batean kentzen du guztia, eta eguzkiz eta pozez betea geratzen da, arima hartan hodei beltzik izan ez zelako irudipena izateraino; eta gudu arriskutsu batetik, garaipena lorturik, ihes egin duenak bezala, Jauna goresten geratzen da, Hura izan baitzen garaipena lortzeko borroka egin zuena; izan ere, argi ikusten du arimak berak ez zuela borroka egin; bere burua babesteko izan zitezkeen arma guztiak bere etsaiaren eskutan ikusten dituela iruditzen baitzaio, eta horrela, argi ikusten du bere ezereza eta geurez oso gutxi egin dezakegula Jaunak eskutik utziko bagintu.
‎Berriro jotzen du baratzearen eta uraren irudira. Laugarren ura zeruko euria da; gai aldetik, estasiko otoitz edo egoera mistikoari dagokio (10 zenbakitik 14.era), baina estasi hitza bera ez da agertzen hemen; geroago agertuko da (20, 1, 28; 21, 12; 28, 9; 29, 14).
‎13 Bera ez zen ausartu alde batera uzteko argi eta garbi niri esatera, baina ikusten zuen ez zeramala biderik berezko arrazoia kontuan izanik, aukera oso gutxi edota ia batere ez zegoela nire lagunarengan, hura baitzen gauzatu behar zuena. Arazoa neure nagusiarekin tratatzeko esan zidan, eta hark zioena egin nezala.
‎(gorputzezkoa). Dena dela, berak ez du baieztapen biribilik egiten, eta adituen iritzira makurtzen da,, diote, adizkia erabiliz.
Bera ez zen obedientziaz aldatu; Gaztelako probintzialaren agindupean jarraitzen zuen.
‎Baieztapen berarekin amaitu zuen 20 kapitulua: . Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako?. Eta kapitulu honetako 5 zenbakian:
‎9 Bultzada hain indartsu hauek izan ez dituenak, ezinezkoa litzateke hau ulertzea; ez du zerikusirik bihotz ikararekin, ezta askotan izaten diren debozio batzuekin ere, espiritua itotzen dutela eta beren baitan ez direla kabitzen diruditen haiekin. Hau beheragoko mailako otoitza da, eta saihestu beharrekoak dira azelerazio hauek, bere baitan leunki biltzen saiatuz eta arima bare bare utziz; negar bizi bizia duten haurren antzekoa da hau, ito egingo direla dirudi, eta behin edaten emanez gero, berehala amaitzen da sentimendu biziegi hura.
‎3 Onura hau ariman gelditzen da aldi batean: Fruta berea ez dela argi ikusten duenez gero, hartatik banatzen has daiteke, berak ez baitu beharrik. Zeruko ondasunak gordetzen dituen arimaren seinaleak agertzen hasten da, eta haiek beste batzuen artean banatzeko gogoa izaten, eta Jainkoari eskatzen ez dadila izan bera aberats bakarra.
‎3 Onura hau ariman gelditzen da aldi batean: Fruta berea ez dela argi ikusten duenez gero, hartatik banatzen has daiteke, berak ez baitu beharrik. Zeruko ondasunak gordetzen dituen arimaren seinaleak agertzen hasten da, eta haiek beste batzuen artean banatzeko gogoa izaten, eta Jainkoari eskatzen ez dadila izan bera aberats bakarra.
‎6 Gogor egin nahi nuenean, iruditzen zitzaidan hain indar handiek altxatzen nindutela oinen azpitik gorantz, non ez baitakit zerekin konparatu, espirituko beste gauza horiek baino askoz ere oldar handiagoz zelako, eta horrela zati zati eginda geratzennintzen; izan ere, borroka latza da eta, azken batean, gutxi balio du Jaunak nahi duenean, haren ahalmenaren aurka ez baitago ahalmenik. Beste batzuetan nahikotzat ematen du mesede egin nahi digula eta Berak ez digula huts egiten guk ikustea, eta apaltasunagatik gogor egiteak, guztiz onartzeak bezalakoxe ondorioak uzten ditu.
‎berak lortu urte askoan, eta unetxo batean eman dizkiola baratzezain zerutarrak. Hemen aurrekoan baino askoz handiago eta sakonagoa da arimari gelditzen zaion apaltasuna; izan ere, argiago ikusten du berak ez zuela ez gutxi eta ez asko ez zuela ezertxo ere egin, Jaunak mesedeak egitea onartu eta borondateak gogoz hartu baizik.
‎–Gaitz egiteko? diot, indarrik ez dutelako eta modu berean ez direlako gelditzen. Berak irudikatzen dion hartan adimenak batere laguntzen ez dionez gero, ez da gelditzen ezertan ere, baizik eta batetik bestera dabil, gauetako tximeletatxo gogaikarri eta urduri hauetako bat baizik ez dirudiela:
‎11 Asko pozten du Jainkoa, arima apaltasunez bere Semea bitartekotzat hartzen ikusteak eta Hura hain maite duela, non, Haren Maiestateak kontenplazioan oso gora jaso nahi izan arren, esana dudanez? horretarako bera ez dela duin ikusten baitu, San Pedrorekin esanez:. Alde nigandik, bekataria naiz-eta
‎Bere buruaz ezer esaten badu, haren aintzarako da. Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako, eta, bere gogoz kontra bada ere, begiak itxiarazten dizkio munduko gauzei, eta irekita izan ditzala egiak ulertzeko.
‎...dut, garrantzi handikoa baita); izan ere, ez dago otoitz egoera hain gorenik, hasierara itzuli beharra izango ez denik, eta bekatu eta norbere buruaren ezagutza honetan dago, otoitzaren bide honetan, janari guztiak jan behar diren ogia, janari horiek direnik eta finenak izanda ere, eta ogi hau gabe ez legoke mantentzerik; baina neurriz jan behar da; arima batek bere burua errenditua ikus dezanean, bere aldetik ez duela gauza onik argi uler dezanean eta hain Errege handiaren aurrean bere burua lotsatua ikus dezanean eta zein gutxi ordaintzen dion eta zenbat zor dion, zertan alferrik eman denbora hemen?, Jaunak aurrean jartzen dituen beste gauzetara joatea besterik ez dugu eta ez dago hauek zertan utzirik, Haren Maiestateak guk baino hobekibaitaki zer jatea komeni zaigun.
‎7 Hau aditzera ematea nahi nuke, hasierak direlako, eta Jauna mesede hauek egiten hasten denean, arimak berak ez ditu ulertzen eta ez daki bere buruaz zer egin. Izan ere, Jainkoak beldurraren bidetik badarama, nirekin egin zuzenez, lan handia da, hura nork ulerturik ez bada; eta oso gogoko du bere burua deskribatua ikustea, eta orduan argi ikusten du handik doala.
‎Besteek neke handiz lortzen saiatzen direna, hartzea nahi dezadala egiten zuen Jaunak nirekin; azken urteotan zen jadanik atsegin eta gozotasunakniri ematea. Haiek eta deboziozko samurtasuna eman diezazkidala eskatzen sekula ere ez nintzen ausartu; Bera ez iraintzeko grazia eman, eta barka diezazkidala neure bekatu handiak eskatzen nion soilik. Hain handiak ikusten nituenez gero, konturaturik, ez nintzen ausartzen mesede eta atseginen desira izaten ere.
‎12 Eta nire aitak sinetsi zidan hau zela nik otoitza ez edukitzeko nuen arrazoia; berak ez zuen gezurrik esaten eta, nik berarekin hitz egin nuenean ere, ez niola esango uste zuen. Esan nion, hobeki sinets zezan (nik ikusten nuen horretarako ez zegoela aitzakiarik baina), nahikoegiten nuela korukoa betetzeaz; nahiz eta hori ere izan ez nahikoa motibo, gorputzeko indarrik behar ez duen eta maitatzea eta ohitura soilik behar dituen gauza bat bertan behera uzteko; Jaunak beti ematen duela horretarako aukera, guk nahi izanez gero.
‎Honela dago arima sarri askotan, duen maitasunaren handiaz egon ezinik eta gainez eginik; bera honezkero aserik dago. Besteek edan dezatela nahi luke, berak ez baitu behar, Jainkoa goresten lagun egin diezaioten. Oi, zenbat bider datorkidan gogora harako Jaunak emakume samaritarrari aipatu zion ur bizia!, eta horrela Ebanjelio haren oso zalea naiz; eta honela, egia da, ondasun hau zer den orain bezala ulertu gabe, umetatik ere hala nintzen, eta askotan eskatzen nion Jaunari ur hartatik eman ziezadala, eta marrazturik nuen beti zegoen tokian, Jauna putzura etorri zeneko idazkun honekin:
‎21 Sinets biezadate, sinets biezaiote Jaunaren maitasunagatik Jaunak hitz egin dezala nahi duen inurritxo honi, beldar hau kentzen ez badute, arbola osoa kaltetzen ez badu ere (beste bertuteren batzuk geratuko dira, baina pipiak jota), ez da arbola ederra, bera ez da hazten, ezta ez die uzten hazten bere ondoan direnei ere. Izan ere, ematen duen etsenplu onaren fruta ez da batere zindoa; gutxi iraungo du.
‎Atera iritsi zenean, pitxer bete ur eska zezatela esan zien, eta ez esateko norentzat zen eta presa handiz jaitsi zen. Han emango ziotela esan zuten; berak ez zuen nahi izan. Ordurako sortak han zeuden.
‎Ez dakit zergatik; Jaunak bertute horren ona proba genezala nahi izan zuela, besterik ez. Nik ez nion eskatu andre hari, inori gogaitaraztea ez baita nire gogokoa; eta bera ez zen konturatuko, beharbada; dena dela, eman ziezagukeena baino gehiago da zor diodana.
‎6 Azken batean, ni hara joateko erabakia eta lehenik hiriarekin tratatzea, eta hiriak oniritzia ematen ez bazuen, hala ere berak ez zituela eskuak loturik izango baimenik ez emateko, eta Ávilako lehen monasterioan han zegoela bera, eta gogoan zituela han izan ziren zalaparta eta kontrakotasunak; eta, horregatik, aurre hartu nahi ziela hemen; ez zela komeni monasteriorik egiterik, ez zetorkidala ongi, errentaz eta hiriaren baimenaz izan ezik; horregatik zioela.
‎Eta horrela, ni Ávilara joan ondoren, esan dudanez? ordukoz hartaz jardungo nuenik batere uste gabe, bera ez zen horretan geratu, eta hiriaren oniritzia izatea ez zela alferrikakoa izango, eta horri ekin zion.
‎Pertsona batzuek eta Toledoko San Josereneko mojek berari entzun ziotena esango dut; bada, han sartu zen mojak ikustera, eta haiekin ahizpekin bezala lau lau hitz egiten zuen, eta halaxe egiten zuen beste pertsonekin ere; izan ere, nabaria zen haren xalotasuna eta halakoa izan behar zuen apaltasunak ere. Eta bererik ez zuela ezer bazekielako, oso urruti zegoen harrotzetik, eta Jainkoak egiten zizkion mesedeak esanez gozatzen zuen, haien bidez haren izena handietsia eta goratua izan zedin: egoera honetara iritsi ez direnentzat arriskutsua da, gutxienez, bere burua goraipatzen ari dela irudituko zaielako; hala ere, lautasun eta xalotasun santuak gordeko zuen hortik, egundo ere ez baitut entzun akats hau ezartzen ziotenik.
‎deabruekin jasaten zituenak; sorbaldetatik igotzen zitzaizkion alano handi batzuen itxuran agertzen zitzaizkion, eta beste batzuetan sugeen itxuran. Berak ez zien inolako beldurrik.
‎Eta nola Zu maitatzeko erabakia hartua eta bere burua zure esku utzia duen arimagandik ez duzun nahi besterik obeditu dezala baino, eta jakin dezala ongi zure zerbitzurako zer den hoberena, eta hura desira dezala! Berak ez du bidea bilatu eta hautatu beharrik, haren borondatea dagoeneko zurea baita. Zuk zeuk hartzen duzu, Jauna, hari onik handiena egingo dion bidetik eramateko ardura.
‎5 Iritsi zen ezkonarazi nahi zuteneko garaia, baina berak ez zuen nahi, ezta ez zuen hartarako desirarik. Frantzisko Velázquez ek eskatzen zuela jakin zuen, berarekin batera etxe honen fundatzailea zenak, bere senarrak; eta, haren izena esan ziotenean, prest agertu zen harekin ezkontzeko ezkonarazten bazuten, bere bizian egundo ikusi ez bazuen ere; baina Jaunak ikusten zuen hori komeni zela, Haren Maiestatea zerbitzatzeko bien artean egin duten egintza ona burutu zedin.
‎–zuk nahi dituzunen ondoan, hauek bestelako seme alabak dira?. Berak ez zukeen nahi toki hartan zuen poz handia amaitu zedin; baina ez zuen luzaroago iraun. Eta berak argi ulertu zuen, inork esan gabe, santu hura san Andres zela; eta gure Jaunaren borondatea zela monasterioa egitea ere ulertu zuen.
‎15 San Sebastian bezpera batean, larunbatean, gure Jaunak hain osasun betea eman zion, non berak ez baitzekien nola disimulatu miraria zela ager ez zedin. Gure Jaunak sendatu nahi izan zuenean, barruko dardara bat eman ziola dio, bizitza amaituko zuela uste izateraino.
‎Poloniako Erreginarekin zegoela, honen etxearen gobernu osoa bere gain zuela, ez zuen agertu egundo ezkontzeko joerarik, baina San Joanen Zaldunetakoa zen; gure Jaunak dei egin zion guztia alde batera uztera, salbamenaz hobeki arduratu ahal izateko. Hainbat proba igaro zituen, belztu egin baitzuten gizon baten heriotzan parte hartzea egotziz, eta kartzelan eduki zuten bi urtean; berak ez zuen nahi izan letradurik, Jainkoa eta Jainkoaren justizia baino besterik; lekukoak zeuden ziotenak, berak dei egin ziela gizon hura hil zezaten; ia santa Susanaren zahar haiei bezala gertatu zitzaien, hau da, haietako bakoitzari non zegoen une hartan galdeturik, batak erantzun zuen ohean eserita zegoela; besteak, berriz, leihoan zegoela; azken batean, gezur beltza zela aitortu zuten, eta bera...
‎hura bere aita eta amarekin eta auzoko beste birekin zegoela, gure Ordenako fraide bat sartu zen marregazko abituz jantzirik, orain ibiltzen direnez, oinutsik. Aurpegi bare eta beneragarria zuela diote, baina hain zahar, non bizarra zilarrezko harizkoa ematen baitzuen, eta luzea zen; beraren ondoan eseri zen eta pixka bat hitz egiten hasi zitzaion, ez berak ez beste inork ulertzen ez zuen hizkuntzaz; eta hitz egitea amaitu zuenean, gurutzearen seinalea egin zion hiru aldiz, esanez: –Beatriz, Jainkoak sendo egin zaitzala?, eta joan zen.
‎Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin du alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako hau eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak. Eta hemendik dator Jainkoak mesede hau egiten dion hark bere burua ezereztzat izatea, gauza emana dela konturatzen delako eta berak ez duela han ez kentzerik ez ipintzerik; eta honek askoz ere apaltasun eta maitasun handiagoaz gerarazten du Jaun hain ahaltsu hau, hemen ulertu ere ezin duguna egin dezakeena, zerbitzatzeko; jakintzarik handiena izanda ere, ulertzen ez diren gauzak daude.
‎Jainkoagandik aparte dagoela, edota entzuten duen hitzen bat, honetara doana. Oroipen hau hain ahaltsua eta batzuetan hain indar handikoa da, non une batez burutik egin zaiola baitirudi; norbaiti berak ez zekien albiste oso samingarri bat ustekabean edota ikara handi bat ematen zaionean bezala; orduan pentsamenduari kontsolatzeko arrazoibidea kentzen zaiola dirudi, eta sorgorturik bezala geratzen dela. Horrela da hemen ere, salbu samina hemen kausa horrengatik dela, arima konturatu baita ongi merezi duela hiltzea kausa horregatik.
‎Orduan ez naizela ezertarako etortzen zait burura, ea nork sartzen nauen ni gehienen bidea baino goragokoan; tristurak hartzen nau; ni zerbait banaizelakoan dauden guztiak engainatuak ditudala iruditzen zait; inork ikusiko ez nauen lekuan ezkutatu nahiko nuke; orduan ez dut bakardadea bilatzen bertuteagatik, adorerik ezagatik baizik; kontra egiten didaten guztiekin liskarrean aritu nahiko nuke. Gerra hau daukat, Jainkoak ohi dudan baino gehiago Bera ez iraintzeko mesede hau egiten ez badik; egoera honetatik ateratzeko ere ez diot eskatzen, baina haren borondatea bada ni beti horrela egotea, iraindu ez dezadan izan nazala bere eskutik, eta bihotz bihotzez Berarekin bat eginik; eta uste dut, beti horrela ez edukitzea, niri egiten didan mesede handia dela oso.
‎Eta prioreak, zuhurtziaz, joera handiagoa ager dezala apaltasunean, hilduran eta obedientzian nabarmentzen direnak goraipatzen, Jainkoak oso naturaz gaindiko otoitz bide honetatik daramatzanak goraipatzen baino, guztiek beste bertute haiek badituzte ere. Izan ere, Jaunaren espiritua bada, apaltasuna dakar berarekin batera, beheratua izatea atsegin duen apaltasuna, eta berari ez dio kalterik egingo, eta besteei bai mesedea. Izan ere, honetara beren indarrez iristerik ez dutenez gero, Jainkoak nahi duenari ematen diolako, ez lukete onik izango beste bertute hauek izan arte; hauek ere Jainkoak eman arren, hemen ahaleginak gehiago egin dezake eta estimagarriak dira oso erlijiorako.
‎2 Dioena egia bada behintzat, on handia egingo luke, predikarien premia dutelako; baina beldur naiz, gure aitak egotzi egiten dituelako beste ordenetakoak, eta berean ez du onartu nahi izango. Jainkoari erregutzean bai lagunduko diot beraren adiskide eskaintzari erantzunez.
‎Aspaldi batean ez dit idatzi. Berorren aitatasunaren gutun bat bidali dit egun honetan eta berak ez dit idatzi; beharbada, beste horrekin bera geratuko zen, eta Garciálvarezen paperarekin; Segoviarako gutun bat edo bi bidali zizkidan. Nik uste nuen berorren aitatasunarenak zirela, berorren letraz idatziak izan ez arren; gero konturatu nintzen ez zirela.
‎Hura berorrekin tolesgabetasunez ez aritzea oso gaizki iruditzen zait. Nik horretaz eta beste gauza batzuez idazten diot, niri ezer idatzi zaidanik berak ez igartzeko eran. Egoki litzateke berorrek garbi garbi hitz egitea berarekin eta Ana Jesusenarekin egin zuenaz kexatzea; izan ere, deabruak hasi duen azpilana berorrek agerian jartzen ez badu, gero eta okerrago joango da eta arimako bakez ezin jasanezko bihurtuko zaio berorri; eta hortik berori falta izatea bihotzean sentituko banu ere, argi dut berorren bakearekin behartuago dagoela niri mesede egitearekin baino.
‎7 Orain dela gutxi hitz egin nion gure aitari artzapezpikuak gomendaturiko moja horretaz, benetan oso haserre bainago burua berotzen ari zaizkiolako eta berak ez duelako ardura handirik hartzen. Gure aitak dio malenkoniadun emakume elizkoi bat dela uste duela; horretaz zentzagarria harturik izan behar genukeela, eta txarrago litzatekeela gero bota beharra izatea.
‎5 Gaur bidali diot berorren jauntasunaren gutuna, bera ez baita hemen. Alcalára joan da, Erromara doazenei agur egitera.
‎Oinetakodunen kartzelazainak hobeki portatu ziren. Jainkoak nahi beza, hark bere burua aske ikusten duenean bereetakorik ez egitea, gainerakoan hobeki dago kanpoan barruan baino.
‎Roke ez dadila nahigabetu: berak ez du errurik galtze horietan, ezta arazo guzti horretan ere.
‎Eman biezazkio nire goraintziak, berak badaki berorren karitateak izan behar duela maiteena eta? eta eman diezazkiola Romerori eta Maria San Jeronimorenari; behintzat norbaitek haren osasunaz idatz diezadala nahiko nuke, berak ez baitu egiten. Frantzisko jauna aingeru bat bezala dago eta ona da.
‎4 Beatrizi dagokionez, berorren agurgarritasunak oso ongi egin zuen paper hura erretzeaz, eta ongi egingo du berarekin ez beste inorekin horretaz ez hitz egiteaz. Jainkoak probintzia hau eginda ikusteko mesedea egiten badigu, orduan erabakiko da zer egin ahizpa honekin, beste batzuetan ere esan diodanez, ez baita egoki zigorrik gabe geratzea.
‎3 Kalte handia egin dio aitor entzuleak bera ez ulertu izanak; nik ikusi nuen. Nire partez jakinaraz biezaio berorrek kapilauari eta eman goraintzi asko, eta ez onartu Estefaniari bakardade horiek eta gutxi jateak, hura bezalako beste kasu bat etortzea nahi ez badu.
‎2 Berorren agurgarritasunak zeregin ugari izango duenez gero, uste dut ez dela komeni nik luze idaztea, eta arrazoi beragatik ez nion utzi berorri idazten ama prioreari. Berorren agurgarritasunak hartutzat jo dezala gutuna.
‎Bi aldiz idatzi dit hona horretaz. Benetan poztu naiz berorren agurgarritasunak egiten duenaz, berak ez baitzuen eskatzen, ahal izanez gero, erdia behintzat eman diezaiola baizik. Goraintzi asko eman aita prioreari.
‎Jakin beza, urteberri bezperan bidali zidala dukesak horrekin berariaz eta beste gutun bat nire berri jakiteko besterik gabe. Berak dioena, berorren aitatasunak dukea gehiago maite nuela esan ziola, ez nion onartu; ez, nik esan nion, berorren aitatasunak hartaz hainbeste gauza on eta espirituala zela esaten zuenez gero, hori pentsatuko zuela; baina nik Jainkoa bakarrik maite nuela bera denagatik eta berarengan ez nuela ezer ikusten ez maitatzeko, eta gehiago maite nuela. Horrela baino hobeki adierazirik zihoan.
‎2 Berorren agurgarritasunak guztian horko ama prioreagana jotzen du eta berak ez dit hitzik esaten. Hura ongi izaten bada, gainerakoan uste dut nik guztia ongi konpondurik utziko duela berorren agurgarritasunak, batez ere halako etxezainarekin.
‎Honezkero ez nuke nahi beste ezer esaterik paperean, eta beraz, erregu egiten diot berorri, bihar, Andre Mariaren Aurkezpen bezperan, bisitatzera etor dakidala, hainbeste bider desegin den arima bat berorri agertzeko, berorrek hartan Jainkoari atsegin emateko hoberentzat duena egin dezan. Haren Maiestateagan itxaro dut, bizitza osoan obeditzeko grazia emango didala; bertan ez izateak ez dut uste askatasuna emango didanik, ezta ez dut nahi ere, hau desiratzean gauza berriak ikusi ditudalako; ona besterik ezin zaio etorri hemendik, berorrek eskutik uzten ez banau, eta ez du egingo. Honen berme gisa, gutuntxo hau gordetzeko asmoa dut, beste luzeago bat badut ere.
‎5 Jainkoak bere mirabe egin dezala, berak ez baitu errurik; eta, beraz, ez bedi deskuida eta saia bedi hezkuntza ona izan dezan, urte gehiago izan ditzanean orain dagoen bezala egon ez dadin; hobeki haziko da bere izebarekin, Jainkoak berarekin zer egiten duen ikusi arte. Berori diru kopuru bat hona bidaliz joan daiteke. Jainkoak eman baitizkio?
‎13 Gauza bat eskatzen diot: lau lau jakinaraz diezadala zer iritzi duen ama prioreaz, nola egiten duen, eta hari abisuren bat ematea komeni ote den, eta nola doakion berorri harekin, berak ez baitit esaten berorri zor diona.
‎12 Jakin beza epaia pentsatua nuela eta sentitu egingo zela; baina erantzun serioak ematea ez zen asmoa; eta berorrek begiratu badu, ez nuen goraipatu gabe utzi esan zuenetik zerbait; eta berorren erantzunaz, gezurrik ez esatearren, ezin nuen besterik esan. ...pilatu ziren ikusirik, batzuetan deabruak pilatzen zituela zirudien; eta horrela izan zen purgak gaitz egin zidan gauean, eta mirari batez ez zitzaion bidali Cartagenako gotzainari, aita Graciánen amari idatzitako bat (okerreko helbidea jarri bainion eta barruan sarturik zen); horregatik ez naiz nekatzen Jainkoari eskerrak ematen; Caravacako mojekin aritu zela haien hornitzailea idazten nion eta bera ez nuela inoiz ikusi; zorakeria dirudi; meza kendu zitzaien. Dagoeneko hau konpondua dago, eta gainerakoa uste dut ongi egingo dela, hau da, monasterioa legezkotzat jotzea.
‎4 Aita Medinarenak, askoz ere gehiago bada ere, ez izan beldurrik nahasiko nauenik; alderantziz, barre eragin dit; gehiago sentituko nuke frai Domingoren hitz erdi bat; beste horrek ez dit ezer zor ezta ez dit axola halako begirunerik niri ez izateak. Bera ez dago sarturik monasterio hauen kontuetan eta ez daki zer dagoen, ezta ezin daiteke konpara frai Domingok dien maitasunarekin, bere gauza bezala maitatu eta eutsi baitie, egiaz. Nahiko buruhauste izan dute beroriek hor, baina edonork har ditzake bere etxerako ere.
‎3 Gure Jauna goresten dut, frai Gregorio dagoeneko bere etxean delako, eta gauza bera egingo dut berorren aitatasunak Sevillako ama priorea bere kargura itzul dadila lortzen badu, benetan komeni delako. Eta bera ez bada, izan dadila Isabel San Frantziskorena; izan ere, orain dagoena irain egitekoa da eta etxea hondatzeko aski. Jaunak gida beza berak nahien duen eran eta ordain biezaio berorren agurgarritasunari atzerritar gaixo haiei laguntzeko izan duen arreta.
‎Joan zen astean idatzi nion berorren jauntasunari luze eta liburutxoa bidali; horregatik, honetan ez naiz luzatuko, hau esateko da soilik: ...ztu egin zitzaidala berorri eskatzea, gure aita San Albertoren bizitza, liburu berean koadernotxo batean doana, liburutxoarekin batera inprimatzeko agindua eman dezala berorren jauntasunak, gu guztiontzat oso pozgarria izango baita, latinez baizik ez dagoelako; hartatik atera zuen, nire maitasunez, san Domingoren ordenako aita batek, hemen dagoen letradun on eta Jainkoaren zerbitzari handietakoak; berak ez zuen uste inprimatuko zenik, ez zuelako probintzialaren baimenik, ez baitzuen eskatu ere egin, baina berorren jauntasunak agintzen badu, gutxi axola izango du horregatik.
‎Eta ez beza pentsa berorren agurgarritasunak aita Oleari axola dionik, berak idatzi baitik ez duela harekin kalean doan edozeinekin baino interes handiagorik; kontua da, nire bekatuengatik, hainbesteko karitatea jarri duela egin ezin daitekeen eta nik lagundu ezin diodan gauza batean; horregatik erruki handia eman dit. Eta, egiaz, ahal izanez gero ere, berari ez dagokio nahi ez dutenekin geratzea.
‎Egin beza Haren Maiestateak ahal duenez, eta izan beza eskutik berorren jauntasuna. Gaur ez dut idazteko asti gehiagorik izan, eta beraz ez naiz gehiago luzatuko.
‎Berrogeita hamar legoa daude. Uste dut berak ez ninduela behartu, baina gogo bizi bizia zuen, eta egin ez banu, beti nahi dudanez obedientziazkoa ez nuela betetzen eta eskrupulu handiaz izango nintzateke. Neure aldetik gaitz egin zait eta are nekagarri dagoen su honekin uda igarotzera Sevillara joatea.
‎4 Hemen ikaragarrizko beroa egiten du, goiz honetan fresko samar badago ere, eta poztu naiz gaixoagatik, hor ere hala egongo baita. Esan Aguiar lizentziadunari, egunero hor sartzen bada ere gogor egiten baitzait bera ez ikustea, benetan poztu nintzela beraren gutunarekin; baina bera berriro hain arin idazteko aukerarik ez izateaz poztuko dela-eta, ez diot idazten, eta esan gauza bera ene Manso doktoreari, halaxe delako, eta eman beti nire goraintziak eta idatz diezadala bere osasunaren berri ematen, eta aita Mata maisuari gauza bera. Inbidia handia diete hemen halako aitor entzulea dutelako.
‎3 Hemen gorriak ikusi ditut Frantziskoren amaginarrebarekin, bitxia baita eta prest prest baitzegoen auzia ipintzeko testamentuak baliorik izan ez dezan, eta zuzenbidea bere alde ez badu ere, laguntza handia du eta batzuek zuzen dabilela esaten diote, eta Frantziskok erabat lurra jo ez dezan eta guk gasta ez dezagun, akordio batera iristea dela hoberena aholkatu didate. Horrek San Joserena galtzea ekarriko luke; baina Jainkoagan itxaro dut, bidegabeko asmoa dagoela argi geratzen bada, harengana joango dela herentzia osoa.
‎Emakume emakumea da, berorren baimena balu bezala ari da bete betean negoziatzen; eta errektoreari esaten dio egiten duen guztia nire aginduz egiten duela (erosketaren berri ez badaki eta jakin nahi ez badu ere, berorren agurgarritasunak dakienez); niri esaten dit, errektoreak berorren aginduz egiten duela. Deabruaren endredo bat da eta ez dakit zertan oinarritzen den, berak ez baitu gezurrik esango, baina etxe beltz honen desira handi horrek nahasmena sortzen dio.
‎Andre Mariak. Gizakundeko monasterioan priore kargua hartzerakoan, Teresak, Ama Birjinaren irudia ezarri zuen koruan priore aulkian, aurrerantzean bera ez baina Ama Birjina izango zela priore adierazi nahirik.
‎Hemen: Ávilako Gizakundeko monasterioan hirunakako sukarrak besterik ez dagoela dio, baina berari ez diotela eraso orain; monasterioan gauza guztiak doaz hobeki (urtebete darama Teresak hango priore karguaz).
‎Ez dago argi zertaz ari den bere mende ez zela izan Frantzisko Cepedaren bizimodu berria hartzea dioenean; Pastranan karmeldar sartzea izan daiteke edo, beharbada, ziurrago ezkontza bidea hartzea, abenduaren 8an ezkondu baitzen.
‎Maria Kristorena eta Antonia Espiritu Santuarena (7 zenbakian hiru aipatzen dira). Teresa bera ez da joan. San Joan Gurutzeko berariaz etorri zen Ávilara Teresa Granadako fundaziora eramateko; hau da, Andaluziako probintzialaren bikario zen frai Diego Hirutasunarenak agindu hori eman zion.
‎San Jose aintzatsuaren fundazioaren gai berari ekiten dio. Hura bere gain ez hartzeko nola agindu zioten dio eta hura eskutik utzita egon zen denbora eta izan zituen zenbait lan kontatzen ditu, eta Jaunak haietan nola kontsolatzen zuen.
‎Izenburuari dagokionez, gorago aipatu dugu berak ez ziola izenbururik jarri. Honetaz hitz egiterakoan,. Nire gogoetak?
‎23 Ahizpa Katalina Velascok dio, Jaunari, gurutzean josi zutenean igaro zituenengatik, Bera ez iraintzeko grazia eta gure Ordena haziz joan dadila eskatzen dion aipaturiko edonori, ematen dizkiola Andre Mariarekin egunero igarotako une batzuk; eta asko dira.
‎24 Kontuan izan behar da, izan daitezkeela zenbait priore, Konstituzioen aurka izan daitezkeen gauza batzuetarako, nolabaiteko askatasuna eska dezakeenak, eta, beharbada, hainbat arrazoi emango ditu, bere iritziz; izan ere, berak ez du ulertuko gehiago, beharbada, edota prelatuari sinetsarazi nahiko dio komeni dela. Eta Konstituzioen aurka ez badira ere, haiek onartzea kaltegarri gertatzeko erakoak izan daitezke; izan ere, aurrean ez denez gero, ez daki zer izan daitekeen, eta nahi duguna handiesten dakigu.
Bera ez maitatzea,
‎On da arretaz aritzea, apaltasunean huts egin gabe edo nolabaiteko harropuzkeriak jo gabe. Honetan gorde zaitzatela Jaunari otoi eginez, ez izan beldurrik, ene alabak, Haren Maiestateak bereak ez diren beste gozotasunik hartzen luzaro utziko zaituztenik.
‎–3 Lehen idazketako testuak bigarrenekoarekin konparatuz, badu desberdintasunik; 6 zenbakian, adibidez, hau dio: ...n],, une hartan bekatu astunean ez dagoena, uste dut nik?; Jaunak baimendu dezake norbaitek egoera txarrean egonik ikuskari bat ikustea, goi ikuskaria izan arren, beragana itzularazteko; baina kontenplazioan ez dut uste, Jauna arimarekin eta arima Jaunarekin gozatzen egoten den jainkozko bat egite horretan ez delako arrazoizkoa zeruetako garbitasun eta aingeruen gozamena denak arima lohiarekin eta berea ez duenarekin gozatzea; izan ere, badakigu bekatu astunean eroriz gero, deabruarena dela: harekin goza daiteke, hura kontentatu baitu (badakigu haren opariak etengabeko oinazeak direla bizitza honetan ere); gure Jaunak izango ditu bai bere seme alabak, inorenak hartu gabe.
‎Guztiek maitatzen dute, eta arimak berak ere ez daki Hura maitatu baino besterik egiten, eta luke Hura maitatzeari utzi, ezagutzen duelako. Eta horrela maitatuko genuke hemen ere, hain perfekzio handiz eta beti era berean ez bada ere; dena dela, ezagutuko bagenu, ez genuke maitatzen dugunez maitatuko, guztiz beste era batera baizik.
Beraz ez estutu, arima estutzen hastea, oso txarra baita gauza on guztirako, eta batzuetan eskrupulutsuak izatera jotzen dute, eta hor ikusten duzue ez bere buruarentzat eta ez besteentzat gauza ez dela. Eta horretaraino iristen ez bada ere, ez du arima askorik eramango Jainkoagana, hain kikildua eta estua ikusten dutelako.
‎6 Eta beste kalte bat ere badator hemendik: besteak epaitzea; zuen bide beretik ez doazenez, santuagotik baizik, hau da, lagun hurkoari on egitearren askatasunez eta estura horiek gabe jokatzen dutenez, inperfektutzat jotzen dituzue. Poztasun santua badute, lasaikeria irudiko du, batez ere letrarik ez dugun eta bekaturik gabe zertaz hitz egin daitekeen ez dakigunongan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia