2015
|
|
...n ikusi duelako errukiak eraginda, eta fenixa bezala oso osoan kiskalia izanik, eraberritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pietateak dioskunez, haren erruak barkatuak direla; (hau da, arima honek izango zituen jarrera eta baliabideak erabiliz, Elizak irakasten duenez), eta horrela, garbi dagoela, Jaunak bat egiten du arima bere buruarekin, biek izan ezik beste inork jakin gabe; eta arimak
|
berak
ere ez du ulertzen, gero esan ahal izateko eran, barruko zentzumena galdurik ez badu ere; izan ere, ez da zorabioak edota paroxismoak ematen dionean bezala, orduan ez baita ulertzen ez barruko gauzarik ezta kanpokorik ere.
|
|
Ezin da esan, uler daitekeen heinean? arima, hau da, arima honen espiritua, Jainkoarekin bat eginik geratzen dela baino besterik; Jainkoa ere espiritua denez gero, Haren Maiestateak erakutsi nahi izan du guri digun maitasuna norainokoa den pertsona batzuei aditzera emanez, haren handitasuna gorets dezagun; izan ere, kreaturarekin horrela elkartu nahi izanik, elkarrengandik ezin bereizi diren haien antzera,
|
Berak
ere ez du nahi harengandik bereizterik.
|
|
Oi Jainkoaren handitasuna, eta nola irteten den hemendik arima bat, Jainkoaren handitasunean pixka bat sartua eta Harekin guztiz bat egina egon ondoren; nire iritziz, ordu erdira ere iristen ez den tartean! Benetan diotsuet arimak
|
berak
ere ez duela ezagutzen bere burua; izan ere, begira zer alde dagoen har itsusi batetik tximeletatxo zuri batera; bada, hemen ere alde bera dago. Ez daki nondik merezi ahal izan zuen hainbesteko ondasuna;, nondik etor zekiokeen, esan nahi nuen, ongi baitaki ez duela merezi?; bere burua Jauna goresteko halako desiraz ikusten du, non urtu egin nahi bailuke, eta Harengatik milaka heriotza jasan.
|
|
Has gaitezen, bada, ikusten nola jokatzen duen Senarrak berarekin eta nola oso osoan beraren Senar izan aurretik bere desira gartsua sartzen dion bihotzean, hain modu finez, non arimak
|
berak
ere ez baititu ulertzen; horrela, nik ere ez dut asmatuko aditzera ematen ulertzeko eran, hortik igaro denak ulertzeko eran baizik; izan ere, arimaren barru barrutik datozen bultzada hain fin eta meheak izanik, ez dakit ongi letorkiokeen zer konparazio jarri.
|
|
Jainkoarena denean, oso ongi probaturik dut aurreko bi edo hiru urtean esan zitzaizkidan gauza askotan, eta guztiak bete dira, eta orain arte bat
|
bera
ere ez da ustel irten, eta gauza bera Jainkoaren espiritua dela argi ikusten den beste gauza batzuetan ere, geroago esango denez.
|
|
Horretarako, esan dudanez? guk ez dugu parterik; eta askotan desorduan desira bat dator nondik nora mugitzen den ez dakidana, eta desira honetatik, bat batean arima osora sartzen denetik, hainbestean hasten da nekatzen, bere buruaren eta sorkari guztien oso gain igotzeraino, eta Jainkoak gauza guztietatik hain ezartzen du husturik, non, ahaleginak ahalegin, iruditzen baitzaio lurrean ez dela ezer lagun egingo dionik, eta
|
berak
ere ez luke nahi, bakardade hartan hiltzea baizik. Berari hitz egiteak eta berak hitz egiteko ahaleginak egiteak, gutxi balio du; haren espiritua, ahaleginak ahalegin, ez baita aldentzen bakardade hartatik.
|
|
Gaitz guztia bekatu bideak errotik ez kentzean eta laguntza kaskarra ematen zidaten aitor entzuleengan zegoen; zer arriskutan nengoen eta harreman haiek mozteko eginbeharra nuela esan balidate, ezbairik gabe uste dut erremedioa izango zuela; bada, egun bat
|
bera
ere ez nukeen jasango bekatu astunean, nik neuk jakinez gero.
|
|
10 Sarritan erabili dut gogoan txunditurik Jainkoaren ontasun handia, eta nire arimak atsegin hartu du haren handitasun eta errukia ikustean. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik, argi ikusi baitut gurari on bat
|
bera
ere ez duela ordaindu gabe uzten, ezta bizitza honetan ere. Nire egintzak kaskarrak eta akastunak izan arren, nire Jaun hau haiek hobetuz eta osatuz eta balioa emanez zihoan, eta gaitzak eta bekatuak ezkutatu egiten zituen gero.
|
|
Nire lagunei ez zitzaien atsegin izan nik hori esatea, eta nola esan nuen galdetu zidaten, hain txiro ikusita ez zigula lagundu nahi izango eta. Ni ez nintzen horretaz konturatu eta
|
berari
ere ez zion eraginik egin; izan ere, berari borondate hura ematen zionak, aurrera eramango zuen bere obra burutu arte; eta horrela, etxea atontzen eta ofizialeak ekartzen jartzen zuen arduran, uste dut, ez geniola guk aurrea hartzen. Meza emateko apaingarria lortu nahi genuen maileguz, eta ofiziale batekin joan ginen han etxe sartzea egiteko, ilunabarrean, sagaran Gure Jauna altxatzean erabili ohi den kanpaitxoarekin, besterik ez baikenuen; eta nire beldur handiz prestatu nahian aritu ginen gau osoan, eta ez genuen aurkitzen eliza non egin, sarrera haren ondoko beste etxetxo batetik zuen areto batean izan ezik; etxetxo hau emakume batzuek erabiltzen zuten; honen jabeak hau ere eman zigun errentan.
|
|
Berorren aitatasunak dio paper horien artean Peraltaren gutuna bidali zuela, baina ez iritsi. Aita Marianoren bidez zetorrena ez didate eman, eta
|
berak
ere ez dit letrarik idazten. Aspaldi batean ez dit idatzi.
|
|
Begira, ene aita, oso beharrezkoa baita. Lizentziadunak
|
berak
ere ez zuen nahi izaten nik berarekin halako etxekotasunik izatea; izan ere, guztia on ona bada ere, ontasun hauetatik juzgu txar ugari sortzen da maleziatsuen artean, batez ere leku txikitxo horietan, eta baita gainerako guztietan ere.
|
|
2 Ene aita Padillaz ez didate ezer esaten eta sentitzen dut;
|
berak
ere ez dit idazten; osasunez ongi izatea nahiko nuke, berorren agurgarritasunari kargu egiteko. Aita Baltasarrek joan beharra duenez gero, gure Jaunak nahi beza berorren agurgarritasunak laster batean osasuna izatea.
|
|
Nik horrela utzi nuen. Berak dio, gizonik handienak badatoz ere, Granadako artzapezpikua bada ere, oso kaskagogorrak direla-eta, ez dietela obediaraziko beren gain eskumenik ez badute; eta berari zerbait esaten badiote, beraien iritziaz bat ote datorren ikusteko dela, eta esaten dienari ez diotela inolako kasurik egiten, eta
|
bera
ere ez dagoela haiei obeditzeko esatera behartua, horretaz hitz egin nahi ez duenean, ez baitie egiten kalterik inori, eta zergatik kasu egin behar dien berari, ez baita hori arazoaren funtsa, beste bitarteko batzuk baitira kasuari dagozkionak.
|
|
4 Oi, bai nahi nukeela liburutxoa bidaltzea Cuevasko aita priore santuari, eskatu egin baitit!; izan ere, asko zor zaio eta poztasun hau eman nahi nioke, bihotz bihotzez nahi ere; eta Garciávarezi
|
berari
ere ez lioke kalterik egingo gure jokaeraren eta gure otoitz eraren berri jakiteak; liburutxoa hor balitz, bidaliko nioke; ez baitago zor zaion bezain ongi santu horri zerbitzu egiterik, eskatzen duena eginez baizik. Beharbada, egunen batean egingo da.
|
|
Simeon zintzoak ere ez zuen ikusten Haur aintzatsu gaixo bat baino besterik; Hura biltzen zuten oihalak eta Harekin prozesioan hain jende gutxi zihoala ikusirik, errazago har zitekeen jende txiroaren semetzat zeruko Aitaren semetzat baino; baina Haurrak berak eman zion aditzera. Eta horrela ulertzen du arimak ere hemen, horrelako argitasunez ez bada ere; izan ere,
|
berak
ere ez du ulertzen nola ulertzen duen, baina bere burua erreinuan ikusten duenez gero, behintzat berari eman behar zaion Erregearen ondoan, arima bera begirunez dagoela dirudi gehiago eskatzen ausartzen ez dela. Barru eta kanpo moteltzearen antzekoa da, eta azaleko gizonak (gorputzak, diot, hobeki uler dezazuen) ez luke nahi zirkinik egiterik ere, ia bidearen amaierara iritsi denak bezala atseden hartu baizik, bideari hobeki ekiteko, han horretarako indarrak bikoizten baitzaizkio.
|
|
5 Orain, bada, zeruetako erreinuan den on handia, beste batzuekin batera, uste dut nik, lurreko ezeren ardurarik ez izatean dago, beren baitan baretasuna eta aintza izatean baizik, guztiak alai egoteaz alaitzean, betiko bakean, beren baitan zorion handia izatean, guztiek Jauna santutzen eta goresten dutela eta haren izena bedeinkatzen dutela eta inork ez duela iraintzen jakitetik datorkiena. Guztiek maitatzen dute, eta arimak
|
berak
ere ez daki Hura maitatu baino besterik egiten, eta luke Hura maitatzeari utzi, ezagutzen duelako. Eta horrela maitatuko genuke hemen ere, hain perfekzio handiz eta beti era berean ez bada ere; dena dela, ezagutuko bagenu, ez genuke maitatzen dugunez maitatuko, guztiz beste era batera baizik.
|
|
10 Honetan datza otoitz honen eta arima Jainkoarekin bat eginik dagoenekoaren arteko aldea: bada, hartan elikadura irenstea
|
bera
ere ez du egiten; Jaunak bere barruan jartzen dio, nola ez dakiela. Hemen, dirudienez, lan pixka bat egin dezala nahi du, hain atseden handiz izanik ia sentitzen ez bada ere.
|