Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 113

2015
‎Kantarik Ederrenari berak egin zion iruzkinaren zeharkako aipamena dela dirudi. Esaldi horren esanahia hau da:
‎5 Honetarako ere adore handia behar da, asko koldartzen duen gauza delako; eta gure Jaunak adorea eman ezik, beti ibiliko litzateke nahigabe handiaz; izan ere, Haren Maiestateak beragatik egiten duenari begiratuz eta bere buruari begiratzera etorriz, beharturik dagoenerako zein gutxi zerbitzatzen duen, eta egiten duen gutxi hori ere hutsegitez, hausturaz eta nagikeriaz beterik, egintzaren bat, egiten badu, zenbaterainoko inperfekzioz egiten duen ez gogoratzearren, nahiago du ahazten saiatzea eta bere bekatuak gogora ekarriz, Jainkoaren errukian bere burua uztea; zerekin ordainduri...
‎Hau sentituko zuen san Frantziskok, lapurrek landan oihuka aurkitu zutenean eta Errege handiaren pregoilaria zela esan zienean; eta gauza bera basamortuetara joaten diren beste santu batzuk ere, san Frantziskok bezala, beren Jainkoaren gorespen hauek aldarrikatzeko. Nik ezagutu nuen bat, frai Pedro Alcántarako zeritzana, uste dut halakoa zela, haren bizitza nolakoa zen ikusita?, horixe bera egiten zuena, eta hari noizbait entzun ziotenek zorotzat zuten. Oi, zorioneko zorotasuna, ene ahizpak!
‎12 Bada beste erarik ere Jaunak arimari hitz egiteko, nik beraren aldetik oso ziurtzat dudana, adimenezko ikuskariren batekin izaten dena; geroago esango dut hau nolakoa den. Arimaren barru barruan gertatzen da, eta iruditzen zaio hain argi entzuten dizkiola hitz haiek arimako entzumenaz Jaunari berari eta hain sekretuan, non, ulertzeko erak berak, ikuskariak berak egiten dituen jarduerekin batera, sendotzen eta ziurtasuna ematen baitu han ezin duela deabruak muturrik sartu. Ondorio handiak uzten ditu hau sinesteko; gutxienez gauza ziurra da ez datorrela irudimenetik; eta horrez gainera, ongi begiratuz gero, horretaz ziur egon daiteke, arrazoi hauengatik:
‎5 Beharbada, hauxe da san Paulok dioena: Jainkoarekin elkartzen dena Harekin espiritu bat bera egiten da; ezkontza goren honi dagokiola dio, Haren Maiestatea bat egitearen bidez arimara etorri delakoa baitu. Eta beste hau ere badio:
‎Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere ez luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura, edo dena delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez. Hemen gozotasun handiz gertatzen da, baina ez dator ez pentsamendutik, ez oroimenetik, ezta arimak bere aldetik egin zuela uler daitekeen ezertatik ere. Hau hain ohikoa eta hainbeste aldiz gertatzen dena izanik, arretaz begiratu da:
‎Obedientzia latza izan da! Jaunak nahi beza, Beragatik egiten da-eta, hortik probetxu pixka bat atera dezazuela, eska diezaiogun barka diezaiola ezerez ausart honi. Baina ongi daki Haren Maiestateak beraren errukiaz harrotu naitekeela soilik, eta izan naizena izateari ezin baitiot utzi, ez dut beste biderik erruki horretara jotzea eta konfiantza izatea baizik beraren Semearen irabazietan eta Amabirjina beraren Amarenetan, haren abitua merezi gabe soinean baitaramat eta zuek ere baitaramazue.
‎3 Bi aska hauek era desberdinezbetetzen dira urez: aska bata, urrunagotik datorren ubide eta artifizio ugariren bitartez; bestea, ura jaiotzen den iturburuan bertan egina da eta urez betez doa inolako hotsik gabe, eta iturburua emari handikoa bada, ahotan darabilgun hau bezala, aska hau bete ondoren erreka handi bat sortzen da; ez da artifiziorik behar, ezta ez da amaitzen ubideen eraikina ere, baizik eta ura etengabe irteten da handik.
‎San Pauloren testua eta aplikazioa lerro artean idatzi zituen, aurrez idatzia zuena ezabatu ondoren; hau zioen ezabatu zuen zatian: . Jainkoarekin espiritu bera egiten gara, maite badugu; ez du esaten harekin bat egiten garenik, harekin espiritu bera egiten garela baizik?.
‎San Pauloren testua eta aplikazioa lerro artean idatzi zituen, aurrez idatzia zuena ezabatu ondoren; hau zioen ezabatu zuen zatian: . Jainkoarekin espiritu bera egiten gara, maite badugu; ez du esaten harekin bat egiten garenik, harekin espiritu bera egiten garela baizik?.
‎2 Entzungo zenituzten, nonbait, zeta nola egiten den azaltzean haren gauza harrigarriak, Berak egin baitezake soilik halako asmakaria, eta nola piperbeltzaren ale txikien antzekoak omen diren hazi batetik (nik sekula ez dut ikusi, baina bai entzun; eta horrela, zerbait oker esaten badut, errua ez da nirea), beroarekin, masustondoetan hostoa irteten hasi ahala, hasten da hazi hau bizi izaten; mantentzeko behar duten elikagai hau izan arte, hilik dago; eta masustondoaren hostoekin hazten dir... Baina hau ikusi ez, eta beste garai batzuetakoa kontatuko baligute, nork sinets dezake?
‎2 Nik ezagutu dut hau gertatzen zitzaion pertsona bat; horrela, oso galdua zegoela, atsegin zuen Jainkoak berari egindako mesedeez beste batzuek probetxu ateratzea eta otoitz bidea erakustea ez zekitenei, eta on handia egin zuen, handia benetan. Gero, Jaunak berriro eman zion argia.
‎Izan ere, naturaz gaindiko unean sartzen da arima laugarren egoitzaz gero, otoitz mistikoan, goi graziazkoan. Gauza bera egiten du bosgarren egoitzen hasieran eta baita seigarren egoitzen hasieran ere. Zazpigarren eta azken egoitzetan ez du bere burua duin ikusten halako gauza gorenez aritzeko.
‎Hamabost egun baino gehiago ez zen hil zela. Hala ere, ardura hartu nuen Jainkoari haren alde eska ziezaioten eta nik neuk ere gauza bera egiteko; dena dela, ezin nuen egin ikusi ez banu egingo nukeen bezain gogotsu; izan ere, Jaunak hala erakusten didanean, gero Berari haren alde eskatu nahi izatea, iruditzen zait, ezinbestean, aberatsari limosna ematea bezala. Geroago jakin nuen, hemendik oso urruti hil baitzen, Jaunak eman zion heriotza oso eredugarriaren berri; guztiak harri eta zur utzi zituen, ezagueraz, negar malkoz eta apaltasunez hiltzen ikusirik.
‎Baina etxetik irtetearen oker hau, ni neu izan arren gehientsuen irteten zena, jadanik handia zen niretzat; izan ere, nagusiek pertsona batzuei ezin zieten ezezkorik eman eta hauek gogoko zuten ni beraiekin egotea, eta, ekin eta ekin egiten zietenez gero, azkenik joateko agintzen zidaten. Eta horrela, agindu ahala, nik monasterioan gutxi egon ahal izaten nuen, alde batetik deabruak berea egingo zuelako ni etxean egon ez nendin, bada, nirekin harremana zuten haiek irakasten zidatena nik etxeko batzuekin partekatzen nuen eta on handia egiten zen.
‎Eta nik neuk ere beste hainbeste esan nezakeen; izan ere, lehen ziurtasuna eta poza bere letrekin soilik ematen bazidan, dagoeneko espirituzko esperientziaz ere egiten zuen, naturaz gaindiko gauzen esperientzia handia baitzuen. Eta Jainkoak garaiz ekarri zuen, Haren Maiestateak ikusi baitzuen beharrezkoa izango zela Berak egitea nahi zuen monasterio honetako obran laguntzeko.
‎4 Ia hasieratik ohartu nintzen esperientziaz ulertzen zidala esaten niona; hori zen, hain zuzen ere, nik behar nuena; izan ere, orduan ez nekien neure buruari ulertzen orain dakidan bezala, esaten jakiteko eran; gero Jainkoak eman dit Berak egiten dizkidan mesedeak ulertzea eta esaten jakitea, eta beharrezkoa zen niri bete betean ulertuko zidana eta zer den azalduko zidana hortik pasatua izatea. Hark argitasun handi handia eman zidan, irudizkoak ez ziren ikuskarietan behintzat ez bainuen ulertzen zer izan zitekeen hura, eta arimako begiekin ikusten nituenetan ere iruditzen zitzaidan ez nuela ulertzen nola izan zitekeen; esan dudanez, nik uste nuen gorputzeko begiekin ikusten direnak bakarrik direla kontuan hartzekoak, eta halakorik ez nuen nik.
‎Eta hura asko pozten zen nirekin eta laguntza eta mesede guztia zuen niretzat, eta aurrerantzean beti tratatzen ninduen fintasun handiz eta bere gauza eta arazoak kontatzen zizkidan. Eta berak egitez jadanik zituen desira berberekin ikusten ninduenez, hauek Jaunak oso sendoak ematen zizkidan, eta hain gogotsu ikusten ninduenez, pozik egoten zen nirekin harremanetan; izan ere, Jaunak egoera honetara helarazten duenarentzat ez dago ez atseginik ez pozik Jaunak hasiera hauek eman dizkionarekin bat egitea bezain handirik; orduan, dirudienez, ez nuen izango nik hasierak baino besterik, eta Jaunak nahi beza orain izan dezadala.
‎Haren solasa, ez astuna, bare eta atsegina, eta aldi berean zuzen eta santua, berarekin tratua dutenei poz handia ematen diena. Guztia bideratzen du hitz egiten dien arimei onik handiena egitera, eta, ez dirudi beste ardurarik dakarrenik berak egin ahal dela ikusten duena guztien alde egitea eta guztiak poztea baizik.
‎Bat batean hasi zen marmarra eta erasoa eta, nire ustez, arrazoi handiaz; eta horrela ez nintzen haserretzen inorekin, baizik eta Zuri eskatzen nizun begiratzeko horretarako zuten arrazoia. Santu izan nahi nuela zioten eta gauza berriak asmatzen nituela, orduan oraindik hein batean neure Erregela osoa betetzera, ezta etxean ziren moja oso on eta santuen mailara ere, iristen ez nintzelarik (eta ez dut uste sekula haien mailara iritsiko naizenik, Jainkoak bere ontasunez guztia bere aldetik egiten ez badu); alderantziz: ni gauza onak kendu eta onak ez ziren ohiturak ezartzekoa nintzen; behintzat ahal nuena egiten nuen ezartzen, eta txarrerako ahalmen handia nuen. Beraz, haiek beren errurik gabe egiten ninduten errudun.
‎Uste dut ahalmen handia duela Jainkoaren aurrean Domingo santuaren fraide batek, oso jakintsua denak, berak iratzarri bainau amets honetatik; berak egin zuen, ustez esan dudanez, hamabost egunikbehin Jauna har nezala; etagaitzak jarraitu arren, ez zen hainbestekoa! Neure onera etortzen hasi nintzen, Jauna iraintzeari uzten ez banion ere; baina bidea galdu ez nuenez gero, pixkanaka bazen ere, eroriz eta jaikiz, bertatik nindoan; eta ibiltzeari eta aurrera egiteari utzi gabe dabilena, berandu bada ere, iritsi egiten da. Bidea galtzea otoitza alde batera uztea baizik ez dela iruditzenzait.
‎5 Hau gutxitan izan da; bada, behin koruan izan baitzen elkarturik geundela eta Jauna hartzera joanik, belauniko nengoela, bihozmin bizi bizia eman zidan, gauza txit nabarmena iruditzen zitzaidalako eta gero atentzioa emango zuena; eta horrela mojei agindu nien (une hartan Priore ofizioa nuenez gero), ez esateko inori. Baina beste batzuetan, Jaunak gauza bera egingo zuela ikusten hasten nintzenerako (eta behin andre nagusietako batzuk bertan zirela, elizaren izeneko jaian, sermoi bitartean), lurrean etzaten nintzen eta gorputzari eustera etorri zitzaizkidan, eta hala ere nabarmena izan zen. Jaunari arren eta arren egin nion ez ziezadala egin ageriko eraginik izan zezakeen mesederik; izan ere, ni ordurako nekaturik nengoen hain kontu handiz ibiltzen eta mesede hura egin ziezadakeen Haren Maiestateak inor konturatu gabe.
‎8 Gauzetatik askatze bitxi bat ere uzten du, nik nola den esan dudana. Uste dut esan dezakedala nolabait desberdina dela,, diot, espiritu hutsezko beste gauza horiek baino gehiago?; izan ere, espirituari dagokionez gauzetatik guztiz askaturik daudenez gero, hemen badirudi gorputzak berak egitez betetzea nahi duela Jaunak, eta lurreko gauzekiko desadostasun berri bat gertatzen da, eta bizitza oso nekagarria da.
‎16 Ni hasieran beldurrez nengoela (Jaunak egiten dizkidan ia mesede guztietan gertatzen zaidanez, aurrera joan ahala Haren Maiestateak ziurtasuna eman arte), esan zidan ez beldurtzeko eta mesede hau Berak egin zizkidan gainerako guztiak baino handiagotzat izateko; oinaze honetan arima garbitu egiten zela, eta findu eta araztu urrea arragoan bezala, bere dohainen esmalteak hobeki ezarri ahal izateko, eta han garbitzen zela garbitokian egon behar zuena.
‎Hau tarte laburrean izaten dela diot. Baina oldarra eta espirituaren goraldia handia zenez gero, hauek berriro zarata ateratzera jo arren, borondatea murgildua gelditzen da, eta, etxekoandre balitz bezala, berak egiten du egintza hau gorputzean; bada, gainerako bi ahalmen zaratatsuek enbarazu egin nahi diotenez gero, etsaiak albait gutxien nahi ditu ondoan: ez diezaiotela enbarazu egin zentzumenek ere; eta horrela etenda egonarazten ditu, Jaunak halaxe nahi duelako.
‎Borondateak berak gozatzen dituen mesede haiek onartzen ditu soilik. Eta egiazko jakinduriak berarengan egin nahi dezan guztirako prest egon behar du, benetan adorea behar baita. Izan ere, hainbestekoa da poza, non arimari ez baitzaio ia ezer falta gorputz honetatik behingoz irteteko.
‎Eta honegatik uste dut Jaunak mesede hauek egiten dizkien arimak, apaltasunez eta beldurrez badoaz, betiere kontuan hartuz Jaunak berak egiten duela eta guk ia ezer ere ez, halakoak edozein jenderen artean jar daitezkeela; jenderik arreta gabeen eta biziotsuena bada ere, ez du zerikusirik eta ez dio ezertan eragingo; alderantziz, esan dudanez, lagundu egingo dio eta probetxu handiagorako bide gertatuko zaio. Honezkero arima sendoak dira, besteen probetxugarri izateko Jaunak hautatzen dituenak, sendotasun hau beraiengandik ez badator ere.
‎Niri erruki handia eman zidan; eta Jainkoa hala iraintzen zela ikusteak penaz bete ninduen. Erremedioa jar zezan Jainkoari bihotz bihotzez eskatuko niola hitzeman nion eta beste pertsona batzuei ere gauza bera egin zezaten eskatuko niela, ni baino hobeak ziren pertsonei, eta berak gutunak eman niezazkiola esan zidan pertsona bati idatzi nion. Eta honela lehen lehenengoan aitortu zen; Jainkoak nahi izan zuen (Jainkoari otoitz egin zioten pertsona santu askorengatik nik haiei gomendatu bainien) arima honi erruki izatea, eta nik, ezereza izan arren, ahal nuena egiten nuen kontu handiz.
‎Senarrak negar handiak egin ondoren, esaten zion Jainkoa hobeki zerbitzatuko zuela limosnak eginez. Berak egin zitzala erantzuten zion hark; eta gainerakoei erantzunez hau zioen: bere salbamenaz ardura hartzera behartuago zegoela, bere burua ahul ikusten zuela eta munduko arrisku artean ez zela salbatuko, eta ez zuela zertan kexaturik, ez baitzuen utzi beste inorengatik Jainkoagatik baizik, horretan ez ziola irain egiten.
‎19 Nik aitortzen dut neure kaskartasun eta ahultasunak sarri eraman nautela beldur eta zalantzak izatera; baina ez naiz gogoratzen Jaunak moja oinutsaren abitua eman zidanetik, baita urte batzuk lehenagotik ere, bere erruki hutsez, tentaldi hauek gainditzeko mesedea egin ez didanik eta beraren zerbitzu handiagorako dela ikusten nuenera itsu itsuan jotzeko mesedea egin ez didanik, gauzarik zailena bazen ere. Argi ikusten dut gutxi zela nik neure aldetik egiten nuena, baina Jainkoak ez duela nahi erabaki hau baino besterik, guztia bere aldetik egiteko. Izan bedi betiko bedeinkatua eta goretsia, amen.
‎2 Bada, Ávilara iritsi zenean, ni San Joserenera joan zedin saiatu nintzen, eta Gotzainak bera balitz bezalako harrera egin ziezaiotela nahi izan zuen. Nik kontu eman nion egia osoz eta xalotasunez, nire joera, datorrena datorrela, nagusiak horrela tratatzea delako, Jainkoaren ordezkoak baitira, eta gauza bera egin ohi nuen aitor entzuleekin ere; eta hala egin ezik, nire arimak ez zuela ziurtasunik iruditzen zitzaidan; eta horrela, arimako kontuak agertu nizkion eta ia neure bizitza osokoak ere bai, nahiko kaskarra izan arren nire bizitza. Hark zinez kontsolatu ninduen eta handik irtetekorik ez zidala aginduko ziurtatu zidan.
‎Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit, eta ez dezala kontuan har bere borondatea. Jaunak estimu handitan du mendekotasun hau (eta arrazoiz, eman digun askatasunaren jaun eta jabe Bera egitea delako); beraz, honetan jardunez, behin nork bere burua deseginez, behin milaka borroka artean, gure auzian epaitzen dena zorakeriatzat joz, agintzen digutenera makurtzen gara, nekezko jarduera honetan; hala ere, nekez nahiz nekerik gabe, azken batean egin egiten dugu, eta Jaunak bere aldetik hain laguntza handia ematen digu, non, Beragatik geure borondatea eta adimena mendean jartzen ditu... Orduan, geure buruaren jabe izanik, oso osoan Jainkoaren gauzetan jardun dezakegu, borondatea garbi garbi Berari eskainiz bere borondatearekin bat egin dezan, aldareko opari hau kiskaliko duen bere maitasun sua zerutik etor dadila eta Bera nahigabetu dezakeen guztia ken dezala eskatuz; Bada, gure aldetik honezkero ez da geratzen ezer, asko kostata bada ere, aldarean eskaini diogulako; beraz, geure partetik, ez dagokigu lurrean besterik.
‎5 Espiritu Santuaren Pazkoko bigarren egunean, nire erabaki honen ondoren, ni Sevillara nentorrela, ermita batean entzun genuen meza Écijan, eta bertan gelditu ginen biao bitartean; nire lagunak ermitan zirela eta ni bakarrik han zegoen sakristia batean, gogoratzen hasi nintzen Espiritu Santuak Pazko honen bezpera batean egin zidan mesede handia, eta berariazko zerbitzuren bat berari egiteko desira biziak etorri zitzaizkidan; eta ez nuen aurkitzen egin gabe zegoenik ezer. Eta burura etorri zitzaidan, obedientzia botoa egina nuela baina ez egin litekeen perfekzioaz, eta iruditu zitzaidan atsegin izango litzaiokeela aita frai Jeronimorekin hitz eginda nuen promesa egitea:
‎ertzean gehitu zuen berak hitzaurrea idatzi zuen data baino geroago. Gauza bera egiten du Barne Gazteluaren hitzaurrean (3 zenb.) eta epilogoan (4 zenb.) ere.
‎Hemen ere, lehenengo 1573 jarri zuen, eta gero berak edo beste zuzentzaile batek zuzendu zuen. Akats bera egingo du honen ondoren datozen bi kapituluen izenburuetan ere.
‎Ama alabak: hau da, Ana Jimena (Ana Jesusena), eta Maria Gizakundekoa; egun berean hartu zuten abitua Teresaren eskutik; eta profesa ere egun berean egin zuten, 1575eko uztailaren 2an. Ama, Ana Jesusena, komunitateko priorea izan zen.
‎Riberak ohar hau dakar: . Hau amaitu ondoren, Jesus ipiniz hasten da, idazten zuen bakoitzean berak egin ohi zuenez, honela, jhs? (510 or.). Litekeen data:
‎Gure kasurako gehien azpimarratzekoa hain hilduratua izatea da, ez baitzegoen gurekin zihoazen morroirik egin behar zena hark bezain ongi egingo zuenik. Otoitzari oso emana zen, eta Jainkoak hainbeste mesede egin dizkio, non besteei nekagarri zaienak berari poz ematen baitzion eta erraz egiten baitzitzaion, eta honela da fundazio hauetan berak egiten duen guztia. Badirudi Jainkoak honetarako deitzen ziela berari eta aita Julian Ávilakori, honi lehenbiziko monasteriotik deitu bazion ere.
‎44 Berriro erregutu nion Gotzainari, ahal nituen arrazoirik hoberenak jarriz, maitasun handiz idatz ziezaiola beste gutun bat, Jainkoaren zerbitzurako zela esanez. Berak egin zuen eskatu niona, eta ez zen gutxi; baina Jainkoaren zerbitzurako eta mesede egiteko zela konturatu zenean, beti egin baitit mesedea hutsik gabe, behartu egin zuen, azkenik, bere burua eta idatzi zidan Ordenagatik egin zuena ez zela ezer gutun hau idaztearekin konparaturik. Azken batean, gutun horrek zoriona ekarri zigun, Manso doktorearen ahaleginarekin batera, honek eman baitigu, eta baimenarekin bidali zuen Hernando Matanza gizon ona; ez zetorren poztasun txikiaz berau!
‎Eta horrela, ongi begiratzen badugu, haiengan gehien nabari dena beraiek nahi dutena egitea da eta ahora datorkien guztia esatea eta besteen hutsegiteei erreparatzea beraienak estaltzeko, eta atsegin ematen dienaz gozatzea; azken batean, erresistentzia jarriko dionik ezer ez duenaren antzera. Bada, hezi gabeko grinak eta haietako bakoitzak berea egin nahi duela, zer izango ote da, kontra egingo dionik ez bada?
‎gure Jaunak, bere ontasunagatik, arima bati bere burua agertu nahi badio hobeki ezagut eta maita dezan, edo bere sekreturen bat hari agertzea, edota esku erakutsi eta mesede bereziak egitea nahi badu, eta hark, esan dudanez? honekin (bere buruaz lotsaturik egon zukeen eta hain kaskarra izanik, zein gutxi merezi duen kontuan hartu) santutzat hartzen badu bere burua eta mesede hau berak egindako zerbitzuren bategatik datorkiola uste badu, argi dago hemendik etor dakiokeen on handia txar bihurtzen duela, armiarmak bezala. Esan dezagun, bada, orain deabruak egiten dituela agerpen hauek, ariman harrokeria pizteko:
‎Jaunak nahi beza berorren buruaren jabeago ikus dezadala nik, espiritu prest baitu hala izateko. Uste dut berorren gorentasunari mesede egingo liokeela ni ondoan izateak, baita ni aita bisitariaren ondoan izateak ere; izan ere, hark, prelatua denez gero, egiak esaten dizkit; nik, berriz, ausarta izanik eta berorren gorentasunak onez sufritzen nauela-eta, gauza bera egingo nuke. Ene andere dukesaren otoitzak eskatzen ditut.
‎Uste dut ongi dakiela zein ardura handia izan ohi dudan neure otoitz apaletan berorren maiestatea gure Jaunari gomendatzeko. Eta honetan, ni neu hain kaskarra naizelako, zerbitzu txikia bada ere, gure Ordenako monasterio hauetako ahizpei gauza bera egin dezaten gogoa berotzea, zerbait da; gure Jaunaren zerbitzuan ari direla dakidalako, eta orain nagoen etxe honetan ere hala egiten da; horrekin batera, gure andere erreginaren eta printzearen alde ere erregutzen da; Jainkoak bizi luzea eman biezaio. Eta berorren gorentasunak karguari zin egin zioneko egunean, otoitz bereziak egin ziren.
‎Gure aita Velasco lizentziadunari esan biezaio berorren gorentasunak ongien deritzana, eta gera bedi Jainkoarekin. Berak egin biezaio nik berorrentzat desira dudana, amen.
‎10 Malagóngo buruak Ana Jainkoaren Amarena du izena; oso moja ona da eta oso ongi betetzen du bere egitekoa Konstituzioetan hutsik egin gabe. Sevillan sufrikario artean daude, ama priore ordea oliadura harturik, eta ama priorea sukarraz; beraz, orain ezin eskatu ezer.
‎5 Nire ahizpak izan dezala hau berari egina balitz bezala, eta goraintziak Beatrizi. Igarle banintz, garai egokian joan dela hemendik Toledora esango nuke, ez duela galtzen aukera.
‎Joan den hilean hiri honetako mandazain baten bidez bidali nion gutuna; haren bidez bidali zion nire nebak ere, eta han esaten nion gauzak pixka bat nahasiak zihoazela, aita frai Gregoriogandik jakingo duenez, nik une hartan idatzi ahal izan nuen baino zehaztasun handiagoz. Orain, Jainkoari eskerrak, oso ongi doaz, egunetik egunera hobeki, eta gure aita ongi dago eta oraindik bere egitekoan irauten du, nik jende horretatik aske ikusi nahi banu ere; izan ere, asmatzen dituztenak hainbeste dira, non ezin baitira idatzi; eta hoberena da, guztia datorkiela gainera eta guretzat on bihurtzen dela.
‎9 Hauetako edozein dela ere, urtero ohiko tasak bidaltzeko ardura hartuko du, bidezko denez bisitatzean eginiko aitorpena jeneral txit agurgarriari, eta berak egin ez dezanean (baina egingo du, hartara beharturik dagoelako), monasterioek bidaliko dituzte. Eta aita frai Jeronimo Gracián maisuari emanez gero, bikoizturik; eta askoz gehiago ematen badute ere, irabaziaz geratuko lirateke, asko doakielako.
‎7 Berorren aitatasunari eskatzen diot, gure Jaunaren maitasunagatik, ez ditzala bertan behera utz eta lagun diezaiela berorren otoitzekin proba honetan, Jainkoa dutelako soilik, eta lurrean ez dutelako kontsolatzeko beste inor. Hala ere, ezagutzen dituen Haren Maiestateak babestuko ditu eta berorren aitatasunari argi egingo dio gauza bera egin dezan.
‎Eska biezaiote gure Jaunari indarra eman diezadala, beraren zerbitzuari neure burua pixka bat emateko. Esan diot, hau nire aita frai Gregoriori emateko eta berari eginikotzat har dezala, izan ere, Jaunagan maite dut eta ikusi nahi nuke. Nire neba San Joan osteko igandean hil zen.
‎2 Hau bihotz bihotzez eskatu diot nik gure Jaunari eta gauza bera egitera bultzatu ditut ahizpa hauek, eta eman diezazkiola berorri pozbidea eta osasuna, zorigaiztoko mundu honetan borrokatzeari ekin diezaion berriro. Dohatsuak dagoeneko segurtasunean daudenak.
‎6 Esan Joan Ovalle jaunari hau berari egindakotzat har dezala; nola dagoen jakin nahi dut. Goraintziak Beatriz andereari.
‎5 Toki honetara ohiko posta zerbitzua dagoenez gero, ez utz niri idazteari, eta esan gure aitari gauza bera egin dezala, eta ama priore ordeak esan diezadala nola doakien gure aitarekin eta ongi dagoen, eta idatz diezadala guztiaz luze, berorren agurgarritasuna neka ez dadin.
‎2 Gomenda nazala berorrek Jainkoari, eta ez uste izan poz txikia ematen didanik halako alaba izateak, orain arte izan dudan eta beti izango dudanak, eta ez naiz ahaztuko Jainkoari gomendatzeaz eta ahizpek ere gauza bera egiten dute. Etxe honetako guztiek muin egiten diote berorri eskuetan, batez ere ama priore ordeak, berorri asko zor baitio.
‎Muin egiten diot berorri behin eta berriro eskuetan. Tamal handia eman dit mehakako mina izan zuela jakitean; hemen otoitz egin genion Jaunari, eta horrela egiten dut beroriengatik eta aingerutxo horiengatik, Jaunak bere bere egin eta gorde ditzan.
‎2 Nik ardura hartuko dut erregutzeko berori oso berea egin dezan, eta baita Albornós jauna ere. Oso urrutitik etorri nintzenez gero, ez dut jakin ahal izan Valladolidera berorrek idatzi zidan arazoaz gehiago hitz egin den ala ez.
‎Orain izan dugun esperientzia honekin, kontuz ez bagabiltza, dena joango da gero eta okerrago. Berorren agurgarritasuna oraindanik kontu handia izanez joan dadila zahar eginez, gure Jaunaren maitasunagatik, hainbesteko partea egokitu zaionez gero?, nik gauza bera egingo baitut.
‎13 Berak egin beza berorren agurgarritasuna nik eskatzen diodan bezain santua, eta gorde biezat; izan ere, kaskarrena bada ere, berori bezalako batzuk izan nahiko nituzke, ez baitakit nola konponduko nintzatekeen orain fundaziorik egingo balitz, ez dudalako aurkitzen inor ama priore izateko; egongo dira, baina esperientziarik ez dutenez gero eta hemen gertatu dena ikusten dudanez gero, beldurra sartu zait...
‎Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
‎Baietz esan zuen, frantziskotarrak; baina lehenbizi bota egin zituztela eta gero baimena eman ziela. Nik esan nuen, horixe bera egin zezaketela kasu honetan ere. Baina ez daude horretarako prest, ezta ni ere ez dezala halakorik egin esateko; bai, ordea, abisu emateko eta Jainkoaren esku utz dezala esateko, gutun honetan egiten dudan bezala; izan ere, Jainkoaren gauza bada, haiek nahi izango dute.
‎1 Jesus izan bedi beti berorrekin, amen. Bihar, astelehenean, dira zortzi egun berorri idatzi niola hemengo mandazain baten bidez, eta han aditzera ematen nion zer gertatu zen Magdaleno probintzialarekin, eta errege agindua eta berari egiten zitzaion jakinaraztea bidali nituen. Ez dut jakin berorrek jaso duen; abisu eman diezadala nahiko nuke, kezkaz nagoelako.
‎8 Badakit beti egiten digula mesede, eta, horregatik, ni ezereza izan arren, otoitz egiten diot bihotzez gure Jaunari berorren alde; eta berorri eskatzen diot gauza bera egin dezala nire alde, duela urte erditik honantz sufrimendu eta jazarpenak ugari baitatoz atso gaixo honen gainera, eta oraingo kontu hau ez dut hartzen txikientzat. Hala ere, hitzematen diot berorren aitatasunari, ez diodala esango egin dezan, ez diodala esango beste inori hari esan diezaion, eta orain arte ere ez diodala esan inori.
‎Sinets beza, berak oso zuzen zebilela uste zuela, eta nik, hortik irteteko hain gogo biziaz ikusi bainituen eta berak hainbeste goraipatzen baitzuen, Jainkoa goresten nuen. Berak egin diezagula argi gauza guztietan ongi asmatzeko. Ez du osasun onik.
‎Askoz ere handiagoa izan zen berorrena, moja gaixo honen pena eragozteko asmoan, egiaz, egun nekagarria igaro baitzuen, eta ez zen egun bakarra izan, asko baizik. Haren amaren kontuaz ez dut beste esatekorik, berorrek agintzen duena egitea baizik, hau baita mendekoa izatea; eta mendekoa ez naizenean, niri higuin ematen dit pena emango dion gauza bat inori eskatzeak, eta gauza bera egingo nuke.
‎3 Nire ahizpak har beza hau berari egina balitz bezala. Goraintzi asko neure ilobei; Teresaren partez ere gauza bera; baita beroriei ere.
‎12 Aita Nicolaoren honi dagokionez, hemen berehala eman ditzala diruak pentsatu zuen berak, gero itzultzeko; baina min eman didana da nirekin teman aritzea eta, azken batean, berorren agurgarritasunak eta berak egitea nire borondatearen aurka: eta egiaz, orain nahi banu ere, ez dakit zein etxetatik eman ahal izango dizkidaten, batzuek ordainduko badute ere, probintziaren gastuak banatu eta emanez baitoaz; baina beste batzuek dute eman hain bizkor, eta batzuek asko eman dute, eta haren anaiak errazago itxaron dezake, kapera egiteari utzi baino, nire nebak nire ardurapean utzi baitzuen; eta hiltzen banaiz, egin gabe geratuko da haren semeak dituen premien arabera gastatzea gerta daitekeelako, eta, ikusten dudanez, ziurtzat jo daiteke gainera.
‎Eskumuinak berari, eta hau berari egina bezala har dezala, ez baitut astirik gehiago idazteko.
‎10 Aita Joan Díazi eskatzen diot Caravacako arazoaz arduratzeko mesedea egin diezadala, berorren agurgarritasunak ikusiko baititu hara bidaltzen ditudan argibideak eta babesa eskatzen Cartagenako gotzainari eginiko gutunak; ez zait gaizki iruditzen berorren agurgarritasunak, nire izenean, eskatzea dukesa andereari zerbitzari bat bidal diezaiola berak ere gomendio bera egitera, haren jauntasunarengana sarrera handia baitu. Ez dakit nola adierazi ahizpa haiek duten nahigabea eta zein arrotz sumatzen duten beren burua.
‎Nik laster idatziko diot berriro eta esango diot nola atzeratu dudan beraren etorrera, eta eguraldia bigunagoa izango da. Eman zorionak Joan Ovalle jaunari nire partetik, eta hau berari egina balitz bezala har dezala.
‎4 Jakin beza, gainera, aita Graciáni hemengo eta hango fraide eta moja oinuts guztien gaineko eskumena eman diotela, ez baitzekigukeen etor gauza hoberik. Jakin beza [egundoko] pertsona dela, Antonio Gaitán jaunak esango zionez; eman goraintzi asko nire partetik, eta har dezala hau berari egina balitz bezala, ezin baitut idatzi gehiago, eta ama prioreari ere goraintziak, hari eta guztiei gomendatzen natzaie. Bisita beza nire partetik markesa anderea eta esan biezaio ongi nagoela, eta Mayor andereari zorionak eman Pedro Ahumadaren etorreragatik, haren zerbitzari leiala izan zela uste baitut; eta guztiei goraintzi asko, eta Salamancako ama prioreari bidal biezazkio berri hauek; Jaunak eraman dio beste ahizpa bat.
‎Orain premia handian naiz, eta horregatik eskatzen diot berorri, duen horretatik eman diezaiola ahal duena Julian Ávilako jaunari; bideko gastuetarako da, aurreratu baitzioten; nire izenaz sinaturiko honen bidez, hartutzat ematen dut. Eta erregutu diezaiola gure Jaunari nire alde, nik, kaskarra izan arren, berorren alde egiten dudan bezala; eta esan gauza bera egiteko maisu jaunari, eta Katalina Daza ene ahizpa onari ere.
‎7 Eman biezazkie guztiei nire goraintziak; eta ama nagusi ordeari, hau berari egina bezala har dezala, eta ene ahizpa Gabrieli oso gogoan dudala. Ahizpa San Frantziskori, ezin dudala ulertu nola ibili den kontu hauetan.
‎3 Gure Jauna goresten dut, frai Gregorio dagoeneko bere etxean delako, eta gauza bera egingo dut berorren aitatasunak Sevillako ama priorea bere kargura itzul dadila lortzen badu, benetan komeni delako. Eta bera ez bada, izan dadila Isabel San Frantziskorena; izan ere, orain dagoena irain egitekoa da eta etxea hondatzeko aski.
‎2 Muin egiten diot eskuetan berorri, eta gutun hau berari egina balitz bezala har dezala, eta jakin beza, nonahi nagoela ere, egiazko zerbitzaria duela nigan. Eta Frantziska Ramírez andereari ere gauza bera esan diezaion erregutzen diot berorri.
‎Oso pozik dago bere arreba eta Joan Ovallerekin (halaxe hartzen dute hartu ere), eta haiek berarekin. Unetxo batean soilik etorri da hona, eta horrela ez diot ezer esan beste horretaz; baina uste dut esatea besterik ez dudala izango eta berak egin egingo duela; izan ere, haurrek behar dutenerako, paje bat handiegi datorkie.
‎2 Jaunagan itxaro dut, nonahi dagoela ere, Haren Maiestatea gartsu zerbitzatuko duela. Nik gauza bera egitea nahiko nuke, eta horrela, absentzien beldur izaterik ez den tokian elkar ikusiko dugu. Jakin nahi nuke nora joan den hura?
‎Desira horrek ere kezka ematen dit, eta beharbada horretarako da. Jainkoarekin badago, Berak egingo digu argi.
‎Gotzainak eskatzen duena, nire iritziz, hau da: Joan Díaz jauna dagoen bezala dagoela hor jakin duenez gero, han izatea horixe bera egin dezakeen bat; eta ez dakit nik gure profesioan bikario gisa egotea onar daitekeen; ez dut uste komeni denik ezta horretan bi hilabete egiterik ere; hala gertatuz gero, gotzaina haserrearazteko baizik ez litzateke izango. Ez dakit nola eramango luketen gobernu hori aita horiek (beharbada, zorroztasun handiaz eraman nahiko dute, eta jende horrentzat ez da komeni), eta gainera ez dakit gotzainak gustuko izango dituen fraideak.
‎Jaunak nahi beza ongi joan dakiola Erromako kontua. Eskatu eta eskatu ari naiz beraren zerbitzurako izango bada; uste dut hala izango dela Berak egiten badu, hainbeste eskatzen zaio-eta.
‎Gure Jaunak nahi beza berorren jauntasunak nik eskatzen diodan bezalako osasun ona izatea. Aita Julian Ávilakok ere gauza bera egiten du; oso ongi laguntzen dit. Behin eta berriro muin egiten die berorren jauntasunaren eskuei.
‎9 Mesede handia egiten dit gutun horiek bidaltzeaz, gure aitak idazten didanean oso labur egiten baitu, eta ez naiz harritzen, alderantziz, hala egiteko eskatzen diot. Azken batean, Jauna goresten dut irakurtzen ditudanean, eta berori ere gauza bera egitera oso behartua dago, obra haren aitzindaria izan zelako. Hitz egin biezaio artxidiakonoari.
‎Pozten naiz aita frai Antonio ez dagoelako berorren aitatasunarekin; izan ere, nire gutun asko, eta ez berari eginak, ikusten dituenez gero, asko sentitzen du, esaten didanez. Oi Jesus, zer den gero pertsona bat beste batekin ongi konpontzea, ez baita falta zer esanik ezta ez baita nekerik izaten halakoetan!
‎Beatriz Jainkoaren Amarena, Joana Gómezen alaba. Bere amak abitua hartzen duen egun berean egingo du profesa: .
‎Oso zuzen egina izan da berorren agurgarritasunak erlijioso horien alde egin duena, eta argi ikusten da Jainkoa berorren ariman dagoela; egiten duena hain atseginez eta era onez egiten baitu. Jaunak ordain biezaio Berarengatik egina, eta eman biezaie negozio hauei komeni den arrakasta.
‎Joan Ordóñez, Medinako jesulaguna, neskatilentzat ikastetxe hori egiteaz interesatua zena (ikus berari egindako gutuna).
‎2 Berorri gutun hau emango diona, gu bere etxean gauzkan andrearen neba bat da; andre hau izan da, gu hiri honetara etor gaitezen bitartekoa. Asko zor zaio; eta lau alaba ditu moja gure etxeetan, eta beste birek ere gauza bera egingo dutela uste dut. Hau diot, berorren agurgarritasunak harrera gozoa egin diezaion, horra joango balitz; Pedro Tolosa deritza.
‎Besteak bidalitako bidetik ez diezazkidala bidal, haserretu egingo bainaiz berorren agurgarritasunarekin. Aipatu dudan Pedro Tolosaren bidez ziur etorriko dira; hari eman eta besterik gabe, berak egin ahal izango du hemen ordain-agiria. Oparitxo bat egin ahal badio, mesedez, egin diezaiola, ez baitugu ezer galduko eta zor handia baitugu horren arrebarekin.
‎Hau erabaki behar den unerako benetan nahi nuke berorren agurgarritasuna hurbilago izatea. Jainkoak nahi beza hau laster batean joatea; Ávilatik erantzun diezadake berorren agurgarritasunak, aita Nicolaok esan baitzidan berak egingo zidala mezulari, eta baita Palentziatik eta Valladolidetik ere, denbora luzeagoa behar izan arren, horietatik ere idazten baitidate.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin. Grazia egin dit, gure aita probintzialaren aurka kexatzeko atera duten zalapartak eta fundazioa egin dutela esaten zioten lehen gutunetik berorien buruen berri emateko izan duten zabarkeriak; eta nirekin gauza bera egin dute.
‎Hau aurtengo urrian sartu zen Medinako karmelen, Elena Jesusena izenaz. Kardinalak berak egin zuen hura sartzeko eskaria, bere desirarik handiena balitz bezala, dio aita Graciánek.
‎Haren arrebari ere esan diot, nire partez, eskerrak eman diezazkiola etxe horren alde egiten duena. Eska diezaiotela Jainkoari asko beraren alde eta haren arreba Katalina Tolosaren alde. Ordena osoak egin behar dugu?, Jainkoaren hurrengo beragatik egin baita etxe hau, eta uste dut Jainkoa biziki zerbitzatuko dela bertan. Horra doanean, eman goraintzi asko nire partez eta eskatu Jainkoari nire alde.
‎Esan diezadala berorren iritzia eta nola dagoen, berorren gutunak sarri jasotzen ohiturik nengoenez gero, ez bainaiz bestera egiten. Reinoso kalonje jaunak har dezala hau berari egina balitz bezala. Gure Jaunak gorde dezala berori, nik eskatzen diodanez, amen.
‎Bada, arima hilik ez bada, baizik eta Jainkoaganako maitasuna bizirik badu, ez ote da Jainkoaren mesede handia profesa egitean agindu dugunaren eta bete beharra dugunaren aurka egiten dugun edozein gauzatxo sentitzea? Oi, hau bai dela Jaunak arrosazko eta lorezko ohea beretzat egitea ardura hau eman dionaren ariman! Eta ezinezkoa da hari atsegin ematera etorri gabe geratzea, berandu badator ere.
‎10 Horregatik, berriro diotsuet, horrelako gauzak Beragatik egiteko aukera ematen badizue Jaunak, ez jaramonik egiteko bekatari izan zinetelako sentipenari. Fedeak gure miseriaren gainetik egon behar du hemen, eta ez harritu erabakia hartu berri, eta gero ere, beldurra eta ahultasuna sentitzen badituzue; ez jaramonik egin horri, gehiago azkartzeko ezpada; utzi haragiari bere ofizioa egiten; begira zer dioen Jesus onak Baratzeko otoitzean:
‎Hala gertatzen da, eta hau ia ohiko gauza da, Jauna arima batera datorrenean grazia hauek egitera. Jainkoaren graziak direla esan nahi dut, ez direla begitazioak, malenkoniak edota naturak berak egiten dituen saioak. Hau denborak jartzen du agerian, eta beste hori ere bai, bertuteak hain sendo eta maitasuna hain gartsu geraturik, ezin da ezkutatu, nahi ez dela ere, beti onura ateratzen baitute beste arima batzuek.
‎Inoiz ere ez da izango zamarrik. Eta norbait gaixorik balego, marrega mota berekoaz eginiko arropa lodi bat eraman daiteke.
‎–Véante mis ojos? kanta ospetsuaren neurri berean egina, ziur asko Gabonetan kantatzeko.
‎Letradunek beren letretan izango dituzte mailak, nik horren berri ez dakit baina?, eta, horrela, teologia irakatsi duenak ez du jaitsi behar filosofia irakastera, ohorearen zera igotzean baita, ez jaistean. Eta nagusiak aginduko balio ere, iraintzat hartuko luke eta bere alde egingo duten eta iraina dela esango diotenak ere izango ditu. Eta deabruak berehala harilduko ditu arrazoiak, Jainkoaren legean ere arrazoi duelako itxura dutenak.
‎–eta hain ausarkeria nabarmenagatik bai ongi lukeela Jainkoak infernu berri bat harentzat beren beregi egitea. Esaldi hau Teresak berak kendu zuen Escorialeko autografotik, 1 idazketatik.
‎hitzen gainean. Gauza bera egin zuen liburuaren hitzaurrean ere (ik. Hitzaurreko 1 oharra).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia