Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 209

2000
‎" Arima naufrago bakartiak" eta" Marinel zaharra", itsasoa eszenariotzat duten bi narrazioetan garbiki azaltzen zaigu, haste bereko gaztigutik: deabruarekin itsasoratzen bahaiz, berarekin egin duk bidaia. Gero, Jainkoen kolera sortarazi zuten marinel akeoei bezala, aski izanen da gure lemazainak, dei misteriotsu bati amore emanaz gure untzia zilar bidera gidatzea, bidaia itzulbiderik ez duen amesgaizto bilakatzeko.
‎Baina, nahiz eta idazlea amaren barne munduan sakontzen saiatu den, ez du gauza bera egingo gainerako pertsonaiekin. Ez dira hauen gogoeta eta pentsamenduak azaltzen, ez dakigu egin dutena egitera zein arrazoik bultzatu dituzten.
‎" gehienak subkonszientetik ateratako sua bezalakoak direla uste dut. Sumendiak barriak jaurtitzen dituen modu berean egin ditut."
2001
‎Nouveau Roman-ek gutxi iraun bazuen ere, 1954 arteko epea Albères en ustez, nobelagintzaren kontzeptzio berri honek etekin izugarriak eman zituela esan behar. Merleau Ponty ren Fenomenologiaren ideiak bere eginez, gizakiok munduan" egote" hori adierazi nahiko du nobelak. Mundua ez da gauza egonkorra eta kanpotik defini dezakeguna.
‎Bidenabar, esan dezagun, mugimendu honetan teknika objektiboaren lanketa besterik ikusi ez duten kritikariek maizegi ahaztu dutela nobela hauetan objektu hutsak baino harantzago objektuekiko erlazioak dakuskigula, objektibotasunaren beraren ukapena, alegia. Heideggerren esanak bere eginez," ez dago objektibotasunik, objektibo izateko ekintza bera baino".
‎Espazio denboren kontraesanetan oztopaturiko idazlea kausitzea baita kritikoak izan dezakeen ohorerik handiena. Horixe du idazlearen ospea, neurri batean, bere egiteko bidea. (26.or.)
‎Gutxi batzuk aipatzearren: " Ez zitzaion denbora asko falta Eduardo Ortiz de Zarate, Zigorrek modu berean egiten zuela barre egiaztatu ahal izateko" (17.or.);" Gerora bakarrik(...) ulertu ahal izango zuen haur abandonatuenak ere..." (10.or.);" Gerora jakingo zuenez, ez zen hala gertatu." (32.or.);" Historia horrek badu kontakizunarekin zerikusirik,..." (49.or.);" Oraindik ez gaude hor" (230.or.) edo gehiegi ez luzatzeko jadanik 107 orrialdean egiten zaigun... Badirudi teknikaren atzean dagoen interpretaziora pasatzeko gonbidapena luzatzen ari zaigula egilea.
‎Azken batean, idazleak" errealitate" berri bat eraiki nahi du bere nobelan, errealitate guztiz" sinesgarri" eta" koherentea", baina mundua eta iragana erreferente bakar ez dituena. Esparru berri honetan, irakurleari sinesgarria egingo zaio bertan kontatzen den guztia, eta poliki poliki egilearen ikuspuntu berria" bere egingo du".
‎Laburki esanez, nobelaren idazketari garrantzia ematen dion ikuspuntu berriaz mintzo garela esango dugu. Jean Ricardou idazle frantsesaren esanak bere eginez, Saizarbitoriarentzat, nobela bat idaztea ez da abentura desberdinen kontaketan murgiltzea, idazketaren beraren abenturan barneratzea baizik.
‎Txillardegiren nobela ez zen berria mundu urbanoa irudikatzen zuelako, edo lehenengo heroi problematikoa testuratu zigulako bakarrik, nobelaren beraren egitura ere berritzailea zen, lehenago esandakoaren ildotik, Leturiaren egunkari ezkutua ren oinarrian dagoen unibertso literario gatazkatsua molde berriz soilik adieraz baitzitekeen. Sartre-ren La Nausée n (1938) erabilitako teknikak bere eginez, biltzailearen mozorropean ezkutatzen den instantzia narratibo horrek istorioaren beraren denbora testuratzeko modu berria ere bazekarkigun. Pertsonaia nagusiaren arabera antolatutako gertakarien aurkezpen kronologikoa zen, finean, nobelak eskaintzen zigun emari berria.
‎Bukatzeko, kontamoldeez gain, kronotopoaren, hau da, denbora espazioaren tratamendu modernoa nabarmendu nahiko genuke. Istorioa gertatzen den fikziozko bi hiri nagusiak zinemaren eragina bere egin zuen J. Dos Passos en Paralelo 42 (1930) nobelan erabilitako estrategiaz deskribatzen zaizkigu: kaleetako denden izenak, egunkarietako iragarkiak,... zuzenean transkribatuz, inongo abisurik gabe.
‎Egia esan, ezaugarriok guztiok ez dira inondik ere harritzekoak, baldin eta lehenago esan dugun moduan, Nouveau Roman-en oinarrian dagoen poetikari begiratzen badiogu. Mugimendu honetan barneratzen diren idazleek hizkuntza optiko eta guztiz deskribatzailea erabili zuten beraien nobeletan eta Fenomenologiaren ideiak bere eginez, gizakia eta mundua aldentzen duen oro deuseztatzea bilatzen zuten. Horregatik, ez da sinesgaitza suertatuko Nouveau Roman eko egile asko 50eko hamarkadaren azken urteetan indartu zen Nouvelle Vague mugimendutik hurbil ibiltzea, eta hori horrela izanik, zenbait idazlek, A. Robbe Grillet eta M. Duras-ek kasu, ciné roman direlakoak plazaratzea 60ko hamarkadan.
‎Horren ondorioz, literatur lan onetan soilik soma daitekeen begirada gizatiarra, irakurleari egia ezkutukoenak azaleratuko dizkiona, gailentzen da liburuan. Novalisen ostean hedatu zen definizioa bere eginez, literatur lan onetan bizitzan egoteko modu bat iradokitzen baitzaigu. Hortik, narrazio hauek anekdotatik haruntzago joaten dakien irakurlearengan eragingo duten aztoramen puntua, azken batean, arazo oso unibertsalekin, oso gureekin, egingo duelako topo:
‎Lan hau burutzerakoan kontuan izan ditut Aizpea Azkorbebeitia ikerlariak egindako zenbait ohar, testuan aipatuko denez. Lan honek ez zuen aurrera egingo Asier Astigarragaren iradokizunak bidean izan ez baziren, berarekin egindako elkarrizketek biribiltasun berezia eman diote nire hainbat iritziri, bera barik liburu hau ez litzateke dena izango.
‎Poesia erromantikoak poemaren gaia den sentimendua deskribatu egiten duen bitartean, poesia modernoak, irudiaren bidez, sentimendua aipatu egiten du, sujeritu, irakurleari irudia eskaintzen dio honek interpreta dezan, eta neurri batean, interpretazioan sentimendu bera bizi dezan. Erromantikoen deskripzioan idazlearen sentimenduak harena izaten jarraitzen duen artean, irakurlea begirale huts delarik, poesia modernoan irakurlea parte hartzera behartua dago, irudia interpretatu, bere egin behar duen neurrian.
‎Baudelaire-k adierazi zuen moduan, edertasuna elementu aldaezinez, eternoez eta kalitate neurgaitzezkoz egina dago, baina era berean badu alde erlatibo, garaiko, uneko nahi izanez gero, garaiari, moralari, grinari dagokiona. Alde eternala, adierazkaitza, eta puntuko alde bien artean kokatzen da Sarrionandiaren poesia, errealitateaz berak egiten duen joera kontuan hartuta, badu alde objektiboa, eta era berean idazlearen existentziak ematen dio bere marka berezia. Liburu honetan, zalantzarik ez, badira poema panfletarioak, politika baten gorespena direnak, eta badira ere alde intimora begira daudenak.
2002
‎Azken hamarkadetako euskal eleberrigintzan hedatu den beste tipologia bat mota guztietako errealismoak bere egiten dituen nobelagintzarena da. Errealismoa, ez noski, XIX. mendean egiten zenaren antzera, aurrerapenean eta arrazionalismoan sinesten duen mundu ulergarria islatzeko, baizik eta aurpegi anitz dituen mundu aldakorra kontatzen saiatzeko.
‎Errealismoa, ez noski, XIX. mendean egiten zenaren antzera, aurrerapenean eta arrazionalismoan sinesten duen mundu ulergarria islatzeko, baizik eta aurpegi anitz dituen mundu aldakorra kontatzen saiatzeko. Nobela garaikidearen aldaketa eta berrikuntza formalak bereganatuz, edo beste adierazpide artistiko batzuen ekarriak bere eginez (batez ere, zinemarenak), errealismo literarioak aurpegi asko izan ditu XX. mendeko egileen lanetan: errealismo objektibista, errealismo kritikoa, errealismo sozialista, errealismo magikoa, errealismo zikina...
‎Atxagarentzat, erreala eta ez erreala bereizi gabe idatzi eta irakurtzen den eleberria da eleberri fantastikoa. Bere egiten du J. L. Borgesen ikuspuntua, hots, errealismo literarioa ameskeria dela, zeren eta, azken finean, literatura oro fikziozkoa baita, edo, bestela esanda, aldez aurretik idazlearen eta irakurlearen artean gertatzen den itun literarioaren zati bat. Itun hori dela eta, literatura fantastikoaren kasuan, irakurlearen jarrera zalantzatiagoa da eta irakurtzen ari denak sortzen dion dudak hartaraturik zalantzan jartzen ditu gertakizunak.
‎Azken finean, liburuaren bi parteak bakardadearen eta halabeharraren inguruan egituratuak dira, eta aberastasun polifoniko ohigabea duen mundu literarioa erakusten digute; eta mundu horrek, erregistro estilistiko anitz bere eginez (Obabako biztanleen ahozko erregistroa dela, bigarren parteko narratzaile [ar] en erregistro jasoagoa dela) bizitzari eta idazteko egitateari berari buruzko gogoeta agertzen digu. Autoreak literaturaren eta bizitzaren arteko mugak hausnartzen ditu, eta gogorarazi egiten digu pertsonaia kixotesko bihurtu nahi ez badugu, arriskutsua dela fikzioetan itsu itsuan sinestea.
‎Izenburuak Sophie Rostopchinen Memoires d" un âne (1860) ezagunaren parafrasia egiten du eta iragarri egiten ditu, umorez eta 142 ironiaz, behi baten bizitzako gorabeherak. Heziketa eleberri moduan dago pentsatuta eta bere egiten ditu alegia edo oroitzapen literarioen generoen estrategia narratiboak. Eleberriaren osagai polifonikoa testuari grazia gehigarri bat ematen dioten zenbait erregistro eta hizkeraren erabilerari esker mamitzen da.
‎Saizarbitoriak eta beste batzuek landutako eleberri esperimentalaren artean, beste eleberri mota bat sortu zen 1970eko hamarkadan, eleberri alegorikoa esan dakiokeena, garai hartako zentsura gainditzen saiatzen zena. Alegoria bere egiten duen eleberrigintzak gehienetan kritika, satira edo helburu didaktikoa izaten du. Finean, gizakien jokabideaz edo etorkizunaz hausnarketa egin nahi du eleberri alegorikoak eta arras ezagunak dira xede hori arrakastaz lortu duten obrak.
‎Saizarbitoriak bere egiten zuen eleberria idazketaren abentura dela zioen J. Ricardouren baieztapena. Aurreneko aldiz euskal narratiban, idazle batek agerian utzi zuen eleberrigintzaren formari buruzko kezka eta izenpetu zuen Barthesen baieztapena, hots, teknika dela osagai nagusia edozein literatur sorkuntzan.
‎B. Atxaga gazteak 1971n argitaratua zuen bere lehen narrazioa," Lo que anhelamos escribir", El Norte de Castilla egunkarian, eta 1970eko hamarkadan sendotu zuen hasiera hura, abangoardismo osteko poetikak bere egiten zituzten testu esperimentalak argitaratuz. Ziutateaz eleberriaz eta Etiopia (1978) poemarioaz ari gara, lanotan modernitatearen amaiera ekarri zuen asperdura poetikoa iragazten baita.
‎Euskal eleberrigintzara itzulita, narrazio teknika modernoak bere egin arren istorioak kontatzen zituen eleberrigintzari eman zion bide aldi esperimentalak. 1979an argitara eman ziren bi eleberri ditugu esaten ari garenaren adibide bikainak.
‎1970eko hamarkadan ezagun egin zuten eleberriekin isiltasunaren mugetaraino iritsi bazen Saizarbitoria, 1990eko hamarkadan argitara eman dituen eleberrietan posmodernitateak bere egin zuen abiapuntua izan du akuilu:
‎Lehenengoari dagokionez, Axularren idazkera egokitu du Irigoienek, prosa barroko erakargarria lortuz. Baina Axularren" skribatzeko moldeari" (13) egiten zaion gorazarrea maila estilistikoan geratzen da, narratzaileak aitzinsolasean dioskun modura, Trentoko Kontzilioen ondorenak bere egiten zituen idazle lapurtarraren pentsamenduari ez baitzaio atxikitzen eleberriko narratzailea.
‎Istorioa landa giroan gertatzen da, baina giro horren aurkezpen ohiturazkoari ihes egiten dio. Eleberriak dituen hiru atalen hasieran agertzen diren C. Paveseren aipuek adierazten digute Lertxundik landa munduaz batere arkadiarra ez zen idazle italiarraren perspektiba bere egiten duela. Muga aldizkarian argitaratu zuenaren moduko artikuluek (ik.
‎Ellison eta bere The Invisible Man (1952), baina batez ere J. Baldwin, gizaki beltzak gizarte iparramerikarrean jasaten duen bazterkeria islatzen saiatu zen idazlea. If Beale Street Could Talk (1974) haren eleberri ezagunean, Baldwinek Fannyren istorioa kontatzen zigun, berak egin ez duen delituaz bidegabeki akusatzen duten gazte beltzaren istorioa. Epaltzak autore iparramerikar horri egiten dion gorazarrea agerian gelditzen da Ur uherrak eleberriko atalei ipintzen dizkien izenetan:
‎Eta maisuaren esanak gogoan, desagertutako gorpu bat azaltzen zaigu eleberriaren hasieratik bertatik, eta gertakarien kontakizuna, hastapenetatik liluratzen gaituen irudiz eta argotaz bideratzen da. Hitzak eta ateraldi zorrotzak han hemenka barreiatuz, elkarrizketak modu bizian aurkeztuz, erritmo narratibo azkarra erdiesten du tradizio errealistenaren teknikak bere egiten dituen eleberri honek. Hortik, ikuspuntu behavioristaren gailentasuna, komunikabide desberdinetatik ateratako pasarteen transkripzio zuzena, edo plano narratiboen konbinaketa azkarra.
‎Aurreko eleberriak baino handinahiagoa izan arren, Txillardegiren hirugarrenean pertsonaien problematika existentzialak berriro ere pisu gehiegizkoa hartu zuen. Fedeaz, ideologia politikoaz, bakardadeaz eta abarrez egindako meta iruzkinak dituzten paragrafo ugariak, baita denboraren tratamendu lineala edo kontakizunaren amaiera ireki harrigarria... osagaiok adierazten dute, ohiturazko eleberria gainditu arren, XX. mendeko maisu handien ekarri literarioak oraindik bere egin ez dituen eleberria dela.
‎Lan horretan kristau emakume baten historia kontatzen zaigu: Riktrudis, Adalbaldo dukearen emaztea, bere egin nahi du kristautu gabeko Portun euskal buruzagiak. Eleberri historiko erromantikoak markatzen du eleberriko fikzioaren hasiera, esan bezala, baina gero ohiturazko prosaren kutsu nabaria hartzen du, XX. mendearen erdialdea arte euskal literatur panoraman nagusitu zen prosarena hain zuzen ere.
‎Euskal eleberrigintzaren kasuan, Modernism delakoaren modernitatea eta iraultza teknikoa ez ziren 1960ko hamarkada arte agertu. M. Bradburyk El mundo moderno lanean (Edhasa, 1990) egiten dituen planteamenduei jarraituko bagenie, esan genuke euskal eleberrigintza XX. mendearen erdialdea arte nagusi izan zen estetika historiko eta ohiturazkoa alde batera utzi eta mende hasierako Modernism haren berrikuntzak bere egiten zituen modernitate osteko eleberrigintza bihurtu zela. Bestela esanda, egun euskal eleberrigintza modernoa esaten diogun horrek, zeina sortu baitzen 1957an lehen lan existentzialistaren eskutik, errealitatean lotura zuzena duela II. Mundu Gerra osteko proposamen europarrekin, alegia, modernitatearen amaierara hurbiltzen ari den eleberrigintzarekin.
‎Sartreren aipatutako eleberrian edo La familia de Pascual Duarten bezala, bildumagile horrek ez du zalantzarik bere iritzia emateko eta gisa guztietako azalpenak emateko zenbait gertakizunen aurrean, hala nola protagonistak udan ez idaztea edo haren buru hilketaren inguruko datuak. Gure irakurketa orientatu nahian bezala, bildumagilea saiatzen da bereak egiten irakurlearen balizko dudak edo galderak: zer arrazoi direla medio erabakitzen duen protagonistak egunkaria idaztea, zergatik ez duen idazten une jakin batzuetan, etab. Aipatutako berezitasun narratiboez gain, eleberri berritzailea da orobat planteamendu kronotopikoari dagokionez, espazio erreal (Paris) eta ez errealak (Zerubide, Altzurain...) agertzeaz gainera, denboraren tratamendua urte sasoien bilakaeran oinarritzen baita.
‎Berak esaten ebazan egijak min emoten eutsen arerijuari eta onek inun diranak, berari egitea, gura ixan eben, baña gure Irakasliak aurrez aurre danok artzen zituban. Erakutsi eutson baita bere lagunari be beren asmuak eta onek ez eutsen ondo eretxi.
‎Beste neurri bateko lanak bere egin zituan: teatru lanak, musika ta guzti berberak bakarrik egiñak osoro:
2003
‎Idazleak bere eskuz eginiko marrazki bikainak dira liburuaren taiukera didaktikoaren beste ezaugarrietariko bat. Arte plastikoetan zuen ezaguera eta trebeziaz baliatu zen, ez bakarrik koadroak pintatu edo eskulturak egiteko, baita berak eginiko liburuak ilustratzeko ere. Eta gure artistak, testua sortzerakoan duen umorea marrazkietan ere berdintsu islatzen daki.
‎Fraileekin ikasi zuen kolegioko denboraz ere luze mintzo da. Etxe oneko semea izanik eta beste baino dotoreago jantzia, neskamez lagundua eta beharbada hiru urtera arte Bilbon bizi izandakoa," Patxi beste muttikoentzat kanpotarra zan, eta Arrigorrietako muttikoek eztiete abegi onik egiten kanpotarrei" (64). 32 Eskolalagunekiko harremanak ondo gogoan ditu idazleak, eta gogoan ondo josita haiek berari egin zizkioten barrabaskeriak eta eman zizkioten astinduak. Mutikotako pasadizuak bizi bizi kontatzen ditu idazleak, oroimen izugarriaz.
‎Oskillasoren hamarkada horretako literaturgintza eta euskalgintza Kurl elaberria argitaratzeak irekitzen badu, aldikada hori EuskaltzainKurloiak nobelaren azala, egileak berak egina. 1962 diaren Arantzazuko kongresuak (1968) zarratzen duela esan dezakegu.
‎gugaz hobeto ezinean jokatu ebala. Berak urten euskun aireportura, gotzain etxean emon euskun ostatua, eta, hainbeste arduratan itota egon arren, ataraten eban astirik gugaz egoteko, guretzat" txurraskoa" berak egiteko. Ez ekian gugaitik zer egin.
‎Nire ustez, ondo mereziduta eukazan Jaime Kerexetak Euskaltzaindiak berari egindako izendapenak: lehenengo, urgazle; aurton, ohorezko.
‎Eta beste" norbait" horrek bete al dau bere egitekoa?, esan deutsat Etxenagusiari.
‎" Enian uste erraiten ziela/ aitunen semek gezurrik." Ez, ez neban uste; baina bai aitunen semek eta bai, batez be, Ikastaro honen zuzendariak guzurrak, edo erdi guzurrak, esaten badakie. " Hogeigarren urtea be badok eta, Ikastaroari berari egingo jeutsaguk aurton omenalditxu bat; eta, horren barruan, heuri, zaharrena heu haz eta." Zaharrena! Horra hor nire titulurik behinena gaur omenaldi hau hartzeko!
‎gotzain honek Bizkaiko herri euskerea ulertu egiten eban, baina berba egiteko eragozpen handiak aurkitzen ebazan. Orduan, euskal herrietan berba egin behar ebanetarako, testu batzuk zuzendu eustazan, erderaz berak eginak, nik euskeratzeko. Horregaitik sarritan esaten eustan umerotsu:
‎Ez euskun irakurri egin; banan banan bere ondora dei egin eta bakotxari eskura emon euskun bere hitzaldi horren kopia bana. Deia berak egiten eban, bakotxaren izen deiturak esaten zituala. Eta badator D. Ambrosio Etxebarria zeberiotarraren txandea (hau, orduan, Barbastroko gotzaina zan, Aragoiko lurraldean).
‎Xabier Peñarena, baina ikasgai laburrago ta ugariagotan zatituta. Oker ez banago, samurtze ta errezpide lan hau Montianok berak egina zan, ikasleentzat mesedegarri zalakoan. Nondik edo handik diru-laguntzak be lortu zituan alkarteak (bazkideen harpidetzaz ganera), eta horra hor Ikas.
‎Sermoia, bai, euskera hutsean izan zan, baina ez neuk egina. Ni Seminariora eroan ninduan abadeak berak egin eustan sermoia, Ibarragangeluko semea dan Don Domingo Zuluagak. Parrokiako koroak Bizente Goikoetxearen meza ederra abestu eban (lehenengo aldiz gure parrokian), eta gero, azkenean, eskumunean," Te Deum" luze ederra.
‎Eta berak egindako lana zelanbait izentau ahal baledi, apala eta isilekoa izan dala esango genduke. Nekez ikusiko da haren izenik alfabetatzearen historia apainetan, edota autore eta idazle handien artean.
‎Lehenengo Kirikiñogaz hasi ei zan, eta apurka apurka beste batzuk, bizkaiera arlokoak batez be hasieran, halantxe igarri barik mordotxua batu arte. Hortik sortu ei ziran berak egindako testu antologia edo lorategiak. Latin ikasteko erabili ohi ziran lehenagoko florilegioen antzera.
‎Euskerazaleak sortu aurretik be, Bilboko euskaltzaleak izartzen eta alkartzen hasita egozan. Zarata handi barik, baina ekin ta ekin, han ziharduan Xabier Peña tolosarrak euskerazko eskolak emoten, berak eginiko metodoa lagun ebala (kiputx batek bizkaieraz egina, hau miraria!). Mikel Arruza be ezin ahaztuta itxi.
‎Ez, ez. Euskerazko zatia be berak eginda egoan, baina neuk ikustea eta zuzendu beharrekoak zuzentzea nahi izan eban.
‎Ez jako ezer inposatu behar, berak aukeratu behar dauz bere balioak eta bere morala hitz hori entzunda irria marraztu zitzaion ezpainetan. Gatxa da, baina berak eginiko aukerea balioko dala erakusten bajako eta norberari be ardura deutsala ikusten badau, etsipen barik haziko da.
‎Ilea laztandu zion eztiki, txabusina barruan mugimendu ostendu bat sumatzen zuela. Jantzi hura kendu eta bere egingo zuen, adar mugikor hark eskatzen zion bezala. Baina ez zuen altxorra hain goiz hondatu nahi.
‎Patxik ez zion jaramonik egin lagunaren mezuaren zati horri, berari buruz egindako aipamenari, alegia. Zertarako?
‎Beste ziorik ez baleuka ere, nahikoa zen ikasteko Unax bakarkako irakasle legez txarto utzi nahi ez izatea. Izan ere, azkenaldian liburuei ez zieten tarte handirik uzten, baina horrela erabaki zuten biek, denbora atseginerako baino ez zutela nahi, eta Ainhizek konpromisoa hartu zuen egin behar zuena bere buruz egiteko. Eta azken azterketetan sarturik, artean emaitzak jakin ez arren, bazekien guztia ondo zihoala, edo ia guztia.
‎Gure amak be askotan erosten deuskuz holakoak, baina goxoagoak ziran berak egiten ebazanak, gu umemokoak baino ez gintzazala. Orduan etxe aurrean egoan dendatxuan erosten genduan esnea, hango andreak baserrian eratsi barria, eta gero etxean egosita kipur guztia kendu, ze pilo batek urteten eban, eta amak gorde egiten eban opilak egiteko.
‎Baina telefono hotsa etorri zen hausnarketok etetera, ikaraldiak bihotza ia bertan gelditzen ziola. Beraren egitekoa hura baino ez balitz bezala, berehala isildu zen, eta handik segundo pare batera amaren ahotsa entzun zuten.
‎Sorbaldatik hartuko zuen, ohean jesarraraziko zuen, astiro astiro atorra erantziko zion. Hark gauza bera egingo zuen beraren nikiarekin eta gero berak, apur baten itxaronaraziz, sentsualki, bularretako zuria askatuko zuen, gutxika gutxika titiak agerian utzi artean, haren eskuei laztantzen uzteko...
2004
‎Batzarra batzarraren gainean! Eta, jakina, ez du inork ezertarako astirik, batzarrak berak egiteko ere ez. Bai ba!
2005
‎Gauza bi egiaztatu gura zituan bere begirada atzera bota ebaneko une hartantxe: bata, atzean itxitakoa benetan atzean gelditzen zala, ez joakola atzetik eta, bestea, atzean itxitakoaren eta bere arteko tartea aurreko geldiunekoa baino handiagoa zala, azken honegaz beste gauza bi be frogatu gurean, batetik, ahaztu gura zituan hainbat gauza han, urrinean, gelditzen zirala betirako eta, bestetik, berak egindako bide barria aurrerantzako bidea zala, urrinerako bidea.
‎Gainera ipuin askotan narratzaileen planoak aldatu egiten dira. Batzuetan narratzaileak berak egiten du narrazioaren nondik norakoa irakurlearekin. Esaterako, bildumaren hasierako lehen ipuinean narratzailea irakurle jakin bati zuzentzen zaio, narratario jakin bati:
‎Izar beltzaren urtea liburu estetikoa da inondik ere. Narrazio bakoitzak badarama egileak berak egindako marrazkia eta eskaintza dauka. Batzuetan eskaintzarekin batera ipuinaren nondik norakoa azaltzen duen idazle klasiko baten epigrafea jartzen du (Horacio, Axular, Juan de Tartas, Johannes de Echeverri...).
‎Hala ere, onartu beharra dago Lasagabasterren ikuspegia gehiegi lerratzen zela XIX. mendeko eleberri errealista horren ezaugarrietara. Izan ere, gaurko ikuspegitik onartu behar dugu euskal eleberrigintzan izan diren estetikek modu batean edo bestean bere egin dutela errealismorako joera, bakoitzak asmo eta ikuspegi diferenteekin, berez errealismoa literatura barruan kontzeptu konplexua dela onartzera eraman gaituena. 90eko hamarkadako errealismoa, beraz, askotarikoa izateaz gain, 80ko hamarkadako joera nagusien aurrean izandako berrindartze gisa ulertu behar dugu.
‎Horra," Hamar liburu" narrazioan agertzen den biblioteka esanguratsua, besteak beste, Li Po, Jonathan Swift, T.S. Eliot, Cesare Pavese, Marcel Showb, Kafka... Arthur erregearen istorioetan tradizio zabal bat bere egiten du. Testuartekotasun horretan ezin dira euskal idazleen eraginak ahaztu, horra Jon Miranderen olerkien oihartzunak, are gehiago, haren estiloak eragina baitu Sarrionandiaren estiloan, edo Etxepare" Diesecti membra poetae" ipuinera ekarri eta haren estiloko olerkiak idazten dituenean.
‎Bertan agertzen den Martin Lezeta idazle apokrifoaren eta Sarrionandiaren arteko paralelotasunak ezin garbiago agertzen dira. Martin Lezeta, berez, J. Etxezarragak Pott aldizkarian erabilitako ezizena dugu, kasu honetan Sarrionandiak bere egiten duena. Martin Lezeta hori, idazlea izateaz gain, Igorreta deritzon herri bateko Libano baserrian jaio zen (Iurreta Sarrionandiaren jaioterria), eta bere burua komunista eta anarkista agertzen du, Sarrionandiaren postulatu ideologikoetatik hurbil hurbil dagoena.
‎(Harri eta Herri, Euskal Harria, Harrizko herri hau, Azken harria) bere leitmotivetako bat bihurtuko zuen, elizari egindako kritika hain zuzen. Olerki liburuetan Arestiren ahotsa profetaren ahotsa bihurtuko zuen, bere egingo zuen Bibliako hizkera, baina Elizaren hipokresiaren aurka egitearren eta berriro gizakiaren alde egiteko. Arestiren ahots biblikoaren zantzuak ipuinotan antzeman daitezke, gehienetan tonu ironikoaz.
‎Sens ko diozesan laurogeita hamar apezek hiru eta 8 elizen artean bazuten bakoitzak.168 Zer eman du han, orain hemen modan dugun birmoldaketa miresgarriak? Ez ote dugu gauza bera egina aspalditik gure diozesan berean Garlin eta Lembeye alde haietan? 60 urteren buruan bide bera hartzen ari garelarik ez ote liteke besten esperientziei begirada bat eman behar?
‎Gogoetarik ez apezen desagertzeaz. Istudiante batek ikerketa bat egin du apezgaigoa utzi duten 20 bat euskaldunez.170 Nolaz ez du Elizak berak egin ikerketa hori, Frantzia mailan, ikusteko zergatik hustu diren seminarioak, elizak. Zergatik ez den apezgairik gazte sinesdunetan?
‎Jainko handiari buruz begiak altxatzen dituztela deplauki aitortzen dutenak. Gauza bera egitera gomitatzen gaituzte.
‎Geroztik entzun dut Frantzia behere horietan eskubaloi talde bat osoak gauza bera egin duela. Gero Espainian Leicester-eko futbol ekipako jokolari zenbaitek, hiru neskarekin.
‎Lapurketak haizu harrapatuak ez garen ber? Gu garelarik lapurtuak arrazoinamendu bera egiten ote dugu. Garges les Gonesses eko arabe zikin horiek beribil batetarik irrati bat lapurturik poliziek preso eman ditzaten atseginez txalotzen dugu, ordrea baitezpadakoa baita.
‎Gaua beste emazte batekin pasa Parisera joaten garen pundutik? Anartean emazteak gauza bera egin dezan onartzen dugu. Sekulan jakiten balu (jakiten ez denik ez baita!) zer egin lezakeen gogoan pasatu dugu?
‎Besteak dira beti hobendun! Kontzientziaren etsamina gomendatua zaie giristinoei, baina berea egiten du Elizak. Congar ek idazten zuen bekatu orijinalean sinesten zuela Elizak, bainan bekatu hori bestetan izatekotan137.
‎Paulo VI.a eta Joan Paulo I.aren idazkari izan zen Poznanekoa Polonian. Ezkontza Moonek berak eginik eta sekta horretan sarturik mundu osoan ezaguna izan den Miligo afrikarra. Ingalaterran, emazte batekin bizi zelako, apezgoa utzi zuen beste bat duela zenbait urte.
‎Arratsean 3 laiko etorri zitzaizkigun beren lekukotasuna ematera, beren lanetik landa (federik gabe ote?) Galde bera egin nien. Aerospatiale eko ingeniari batek erran zidan:
‎Zortzigarrenean San Bonifaziok apezgotik bota zituen emazte bat bazutenak. Hamaikagarrenean Leon IX.a Burulehenak gauza bera egin behar izan zuen egundainokotan. XV. mendean Bale hiriko kontzilioak erabakiak hartu zituen aldi bat gehiago emazte bat zuten apezen kontra.
‎Aspaldiko mendeetan halere, apezak ez du gehiago ezkondua izateko eskubiderik eta, nahiz ez den Ebanjelioak eskatua, berak egin lege horri laparra bezala lotua irauten du Elizak, gostarik gosta... Ekialdeko elizaz kanpo, zeren eta han, hogei mende badu aita familiakoak apezten dituztela.
‎Puta bat uzten du bere oinen nigarrez eta usain onez ikuzten, ileez zukatzen (Lk 7,36). Zer eskandalua gaur egun puta batek gauza bera egiten balio zure jaun erretorari! Hitz batez errateko, nehongo herresta eta fama txarreko jende guziak besten mailean ematen ditu.
2007
‎Gero azkenian gure Jainkuak beretzat eingo zaitu artu.
‎9 Guraso zarrak erakutsia iñoiz aztutzen eztana, berak egin da ginduen azi biretan jarri zuzena. Damurik ez degu izango egin aik erakutsi ziguena, azkenian danok juntatutzeko zeruan alkarrengana.
Berak eginda azi gure gurasuak.
‎Samurra dana, gozoa. Matea eskuetan, matea boltsetan, horretarako beren beregi egindako narruzko boltsak, trajez jantzitakoak, jesarrita dagozanak. Matea edatea, jatekoa baino inportanteagoa ei da.
2008
‎ona, txarra, zertan ona, zertan eskasagoa... Bada, literatur kritikak gauza bera egin luke: irakurleak kritikak irakurtzean, informazioa bilatzen du.
‎Bitartean, nire anaia morrosko ederra hazi zan. naz kexatu, halanda be, neuk be gauza bera egin neutsan arreba zaharragoari eta. Juanitak ezkerreko atzamar biri emon eutsen zeregina.
‎Artopilak be labakada berean egiten ziran askotan. Gero ogi handi biribilak kaxa baten gordeten ziran eta hamabosgarren egunean be onak egoten ziran.
‎Zer astua, noraaa? Alperrik izan ziran nire isoak, makilakadak eta indar guztiak; harek berea egin behar.
2009
‎1894anWillem Van Eys holandar euskaltzaleak Alemaniako Darmstadt hirian aurkitu zuen arte inork ez zeukan haren berririk. Bi urte geroago berak egin zuen edizio faksimil bat, eta ondoren beste edizio asko izan ditu, bai aldizkarietan bai azterketa sakonagoekin. Ez dago jakiterik bilduma nork egina den, baina euskara eredua hegoaldeko bizkaiera da.
‎Hildakoa gaitz kutsagarri batekin hil bazen, etxe inguruko bidegurutze baten erretzen ziren bere soineko, ohe eta kutsagarri izan zitekeen beste guztia. Erretze hori, gorpua etxetik ateratzen zen egun berean egiten zen orokorrean.
‎Eguen Guren arratsaldez mezatara joaten ziren. Egun bereko mezan Eukaristia hartzen zen aldaretik, gordeta egoten zen sagrariotik, eta Aste Santurako beren beregi egiten zen monumentu izeneko aldaretxoan ipintzen zen.
‎Kamea ze egurragaz egiten zan? Kame aritzeas, askasies bere itten san baia askasi bere, astille fasillau, trasteriau da askasi, astille emoten dau fasillau. Jeneralmente aritze partike ta aldamenak eta orrek, ta gero erraillek askasi, orre (k) bateri bestera dekesenak.
‎Adineko lekukoen esanetan, beti ezagutu dute sokatira herriko jaietan, San Lorentzotan Santa Kurtzetan baino gehiago. Idi probak egiten ziren lur eremu berean egiten zuten sokatiran. Herrikoen artean egiten zuten batzuetan, baina gehienetan Jatabeko morroskoz osatutako taldeak erbesteko talderen baten kontra egiten zuen.
‎Edo ostean, Bilbora eroaten zituzten, urire. Ezkontzaz kanpo ekarritako umeen kasuan ere, gauza bera egiten zen: elizako ateetan utzi edo Bilboko umezurtz etxera eroan.
‎Neska mutilen arteko hartu emana egiteko, goian aipatutakoez gainera, lagun, senide edo profesionalengana ere jo izan da batzuetan. Ezkontzagina esaten zitzaion bitarteko horri eta berak egiten zuen bidea biren arteko elkartzeak errazteko. Bikote bat" bakarrik irteten" hasten zenean, etxeko eta auzokoen aurrean hartueman hori formaltzat jotzen zen.
‎Esenke yan, batzuri gusta ingo dake igual, baia olan usin larri larri bet emote" tzo ta gustu bere bai esneari. Ostantzen bedar ona da, baia esin da, ganaduri... emon bai, baia esnera afetaten dau, ta esate (n) euren okelara bere itten daula. Ta gero aillurbe siketan asi siren, alan bere itten daula esate (n) euren, gitxitxuau itten daulako ta siketan asi siren...
‎Ostantzen bedar ona da, baia esin da, ganaduri... emon bai, baia esnera afetaten dau, ta esate (n) euren okelara bere itten daula. Ta gero aillurbe siketan asi siren, alan bere itten daula esate (n) euren, gitxitxuau itten daulako ta siketan asi siren... Guk gallufea giau aillurbe baiño, ori ganera gero satzatik edo bera sabaldu san danen, ingeru gustin gallufe."
‎Buztergile ona, gure lekukoen iritzian. Bere sinadura ipintzen zuen berak egindako uztarrietan. Mungiako taxi gidaria ere uztargilea izan zen.
‎Erradura zaharra ipintzen zitzaien etxeko atarian elaiei, bertan habia egin zezaten. Izan ere, elaiak leku berean egiten ei du habia urtero. Habia handitu egiten dute urterik urtera, eta ohitura egon da elaiaren habia errespetatzeko elaiak alde egin eta gero ere.
‎Distantzia handiko bidaiak egiten zituzten artzainek, eta hainbat egun behar izaten zituzten bidaia osoa egiteko. Urteko ibilbide bera egiten zuten, eta bideko etxeetan hartzen zuten atseden. Urtero etxe berberetan igarotzen zituzten gauak.
‎Eta gero itxen dosus, bollok itxen dosus, madejak, a ekiñes yon ber dosu madejatxu batzen, batzen batzen, eta gero ba puntu iñ, estau besterik. Eta puntu ba, nik galtzerdik itxen, orpok eta dana yakin dot ondo, gaur bere ingo neukes."
‎Gero taloholan ipini eta jo egiten zen, ope itxura hartzen joan zedin. Opea eginda zegoenean talo burdin gainean ipintzen zen eta beheko sura eroan bertan egiteko. Txapa edo suete ekonomikoa heldu zenean bertan jartzen zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 203 (1,34)
Bera 6 (0,04)
Lehen forma
bere 79 (0,52)
berak 47 (0,31)
bera 33 (0,22)
berean 9 (0,06)
Berak 6 (0,04)
beragaz 4 (0,03)
berari 4 (0,03)
berea 3 (0,02)
bereak 3 (0,02)
beregi 3 (0,02)
berarekin 2 (0,01)
berarentzat 2 (0,01)
beretzat 2 (0,01)
bertan 2 (0,01)
bertatik 2 (0,01)
Beraren 1 (0,01)
Bere 1 (0,01)
Berea 1 (0,01)
berari buruz 1 (0,01)
beraz 1 (0,01)
bere alde 1 (0,01)
bere buruz 1 (0,01)
bere ordezkoa 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia