Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2001
‎Polizia, besoak hazta eginda, haien atzean zegoen, baina Charlot eta umea urduri zeuden aurrera begira, atzean zutena jakin gabe, eta haien begietan beste hainbat jenderen begietan bezala irakur zitekeen tristura, bakardadea, ezgaitasuna. Ez zuten ulertzen bizi zuten egoeraren arrazoia. Edo ulertzen zuten eta jakituria horrek itzelezko mina ematen zien.
2004
‎Baina beste batzuetan... Ezin al zuten ulertu gizarteko hartu emanek ez ziotela inola ere eskaintzen ikerketarekin lortzen zituen sentsazioen laurdenaren laurdena. Ama Naturaren misterioak argitu ahal izatea, oihalaren beste aldea ikustea, une batez, une bakar batez bada ere...
2005
‎Irakurtzeak ekarri zion burutapen zurrunbiloak zorabiarazi eta ohean jesartzera behartu zuen. Minutu asko behar izan zituen bereak zituen eta ez zituen pentsamenduen artean bereizteko, baina minutu bakar bat bere burua ze modu makurrean kontrolatzen zuten ulertzeko. Beldur handiena ematen ziona onartzeko:
2006
‎Gazte asko dira ikastera etxetik kanpora doazenak eta ikasle garai hori askatasun aldi zoragarritzat hartzen dutenak; horiei pena eta guzti eman ohi die ikasketak amaitzeak, eta izaten omen dira estudiante tunante bizimodua luzatzearren eskolan hala moduz ibiltzen direnak ere; ezagutuko zenituen horrelakoak noski. Ni, aldiz, hementxe bizi izan naiz beti, unibertsitatetik pauso batera esateko, etxeko habia goxoan, eta, habiatik ihes egingo banuen, ikasketak amaitu behar lehenengo; gurasoek ez zuten ulertuko bestela jokatzea, eta niri ere horixe iruditzen zitzaidan bide zuzena.
‎Judu haiek ezin zuten ulertu muga eta nazio kontu hura –beharbada ez zuten inoiz ulertu, ezta Bigarren Mundu Gerran hainbestek bizia galdu zutenean ere–, haietako asko eta asko Erdi Arotik bizi baitziren inguru zabal hartan, eta beren lurraldetzat baitzuten. Poloniako agintariek, beste hainbat herritan ez bezala, mende askoz mantendu zuten erlijio askatasun giroa, eta juduek lasai eta eroso jarraitu zuten bertan.
2008
‎Eta bi ahizpek elkarri begiratu. Kupidok jakin beharra zuen, ongi jakin ere, nola bi biktimei begiak betzuloetatik atera eta kolpetik estutu zitzaien arnasa, haien bihotza gezikatu ahala?, eta istantean ulertu zuten ulertzekoa: biak ala biak mutil berarekin maitemindu zirela.
‎Egunero jendetza hurreratzen zitzaien itsasontzia ikustera. Haiek ez zuten ulertzen zergatik, azken batean bajurako ontzi bat besterik ez zen, Galizian zeudenen antzekoa. Geroxeago argitu zen kontua.
‎Eta bi ahizpek elkarri begiratu –Kupidok jakin beharra zuen, ongi jakin ere, nola bi biktimei begiak betzuloetatik atera eta kolpetik estutu zitzaien arnasa, haien bihotza gezikatu ahala–, eta istantean ulertu zuten ulertzekoa: biak ala biak mutil berarekin maitemindu zirela.
2009
‎letrak grabatu zituen eta harri zikinean erakutsi zizkidan aitonak. Frankistak Bilbon sartzerakoan, errepublika garaian egindako edozeren aztarnak kentzea izan zen haien obsesioetako bat, baina ez zuten ulertu nonbait. CS, letra horiek cooperativa socialista esan nahi zutela, eta bertan jarraitu zuten.
‎Maria Jesusek kontatu zigun ugazabak sekulako errieta egin ziola Manueli. Bulegoko neskek ez zuten ulertu zergatik, baina ugazabaren orroak ate itxiaren bestaldean oso argi entzuten ziren. Hamar minutuko errietaren ostean, ugazaba bulegotik atera zen, isilik eta serio, autoa hartu eta alde egin zuen.
‎Onak ziren ba frantsesak horretan! Berea beste hizkuntzarik ez zuten ulertzen, edo ulertu nahi izaten.
2010
‎Realak eta Athletiak tituluak irabazten zituzten sasoia zen artean, edo tituluen oroitzapena gogoan gordetzen genuena behinik behin. Toshack jartzeko Ormaetxea nola kendu zuten ulertu ezin zutenetakoa zen Felixin, gero Clemente San Mamestik egotzi zutenean haserretu zen modu berean, eta horretan bat zetozen gutako gehienak.
2011
‎–Distantzia geografikoak, dio Nazanín Amirianek?, nomaden bizimodua, eta jakinak bezain ezagunak diren gorabehera historiko eta politikoak tarteko, kurduera dialekto andana zabal batean zatikatu zen. Batzuetan elkarren artean ere ezin zuten ulertu, eta horrek hizkuntza batu estandarra sortzea arrunt zaildu zuen. Kurdulogian aditu direnak erotu beharrean ibili dira dialekto horiek guztiak nolabaiteko ordena batean atontzeko, ez baitzegoen oinarrizko irizpide bateragarririk eginkizun hori burura eramateko?
‎Dirudienez, eta aldeak alde, euskaldunon Idiakez afera (1934) Flandrian ere gertatu baitzen: . Bi flamendar heriotzara kondenatu zituzten Brabanteko tribunalek; akusatuetako inork ez zekien frantsesez, eta ezin zuten ulertu epaimahaiburuak, fiskalak eta defentsak ziotena. Exekutatu ondoren, egiazko errudunak bere krimena aitortu zuen eta haien errugabetasuna agerian utzi.
‎Aldarriek gora egin zuten ozentasunean eta adi adi ipini ginen ea zer eskatzen zuten. Orduan jabetu ginen, ez izurik gabe, ez zutela ezer eskatzen, edo guk, behintzat, ez geniela zer nahi zuten ulertzen. Garrasi batek ondoko garrasia jaten zuen, aldarri batek alboko aldarria, irain batek aldameneko iraina... kate infinitu halako batean.
‎Ez zuten ulertu zer adierazi nahi nuen, eta batzarrarekin jarrai genezala proposatu zuen.
2012
‎Guztiak bat zetozen Naturako lege normalen arabera sortua ezin nintzelakoan izan, ez bainengoen neure bizia babesteko prestatua, ez bizkortasunez, ez zuhaitzetara igoz, ezta lurrean zuloak eginez ere. Zehaztasun handiz aztertu ondoren, nire hortzetatik atera zutenez, animalia haragijalea nintzen; baina lauhazkako gehienek zeharo menperatzen nindutenez, eta landa saguak eta antzerakoak ere bizkorregiak izanik niretzat, ez zuten ulertzen nola nintzen bizirik irauteko gauza, ez banintzen behintzat barraskiloz eta beste intsektu batzuez elikatzen, baina hau ezinezkoa izango zitzaidala frogatu zuten erudiziozko argudio askoren bidez. Haietako batek umeki edo hilaurra nintzela pentsatzen bide zuen. Baina iritzi hau ere baztertu egin zuten beste biek, gorputz adarrak oso osorik eta ongi eratuak nituela ikusten baitzuten eta, nire bizarrak erakusten zuen bezala, hainbat urtetako bizia ere banuela, bizar txorroak argi eta garbi ikusten baitzituzten lupaz.
2013
‎esanez. Haiek ez zuten ulertzen hitz hura,, dobrodôsli?, baina ziurrenik, gutxi izango ziren Tomislavek adinako irribarrearekin dirua eskatzen zutenak.
‎Omarrek eta Abdel Haqqek ez zuten ulertzen: biek ala biek plazebo efektuan sinesten jarraitzen zuten, baina zergatik ez zuen medikuen pilulen kasuan funtzionatu, eta Fadila sasi-medikuaren erremedioekin bai?
‎Omarrek eta Abdel Haqqek ez zuten ulertzen: Raissak, izan ere, Omarren eta Abdel Haqqen zientziarako fedea bere egin, eta fede hartaz hartu zituen bai ginekologoak bai psikiatrak errezetatutako pilulak:
‎Bai, lazgarria izan zen, eta ikerketen hasieran bakardade handia sufritu genuen. Hain zuzen ere, Intxaurrondo ingurura begira hasi ginenean, komunikabide gehien gehienek ez zuten ulertu nola Auzitegi Nazionaleko epaileek eta fiskalek denbora galtzen genuen hain urrunekoak ziren gertakari batzuk ikertzen, ETAk Espainiako gizartea jotzen jarraitzen zuen bitartean.
‎Orain oso argi dago, baina garai hartan, ikerketak hasi genituenean, asko kostatu zitzaigun. Ni bizi nintzen tokian, adibidez, bizilagun askok, lagun askok, hitza ukatu zidaten; ordu arte nire lana txalotzen zuen jendea zen, komunikabideetan eta ETAren eta GRAPOko komandoen kontra ikusten nindutenean animatzen ninduen jendea, baina Galindo jenerala espetxeratzeko eskatu nuenean, ez zuten ulertzen nola gal genezakeen denbora horretan, ETAk atentatuak egiten jarraitzen zuen bitartean. Eta nire inguruko jendea izan zen, nire lagunak, hitza ukatu zidatenak.
‎Omarrek eta Abdel Haqqek ez zuten ulertzen: biek ala biek plazebo efektuan sinesten jarraitzen zuten, baina zergatik ez zuen medikuen pilulen kasuan funtzionatu, eta Fadila sasi-medikuaren erremedioekin bai?
‎Omarrek eta Abdel Haqqek ez zuten ulertzen: Raissak, izan ere, Omarren eta Abdel Haqqen zientziarako fedea bere egin, eta fede hartaz hartu zituen bai ginekologoak bai psikiatrak errezetatutako pilulak:
2014
‎Horrek berezia egingo ninduela gehitu zuten ondoren, garrantzia kentzeko edo modu positiboan jartze aldera agian, baina, egia esan, hurrengo egunean ikastolako lagunei istripu bat nintzela esan nienean ez zidaten miresmenez begiratu, eta bai halako indiferentzia batekin. Ez zuten ulertzen istripu bat izatea zer izan zitekeen, eta, egiari zor, nik ere ez. Gauza horiek ezin dira sei urterekin ulertu.
‎–Kristoren sustoa hartu zuten kideek. Ez zuten ulertzen zer gertatzen zen?, azaldu dit aktore protagonistak. –Baina kontua da zuzendaria oso urduri zegoela eta ura edan behar zuela esaten hasi zela.
‎Eta hasi zen hura ere esplikatzen, Ismael ez zela Ismael, baizik eta haren anaia, Joxean. Baina zaindariek ez zuten ulertzen. Nola ez dela Ismael?
‎Ezta preso askok ere. . Preso sozialek ere ez zuten ulertzen. Galdetzen zidaten ea zenbat diru ordainduko zidan ETAk, eta nik erantzuten nien ez nuela ezer kobratuko.
‎Cassirerek aspaldi erakutsi zuen hori ez dela egia) eta historiaren aroa dela berea (hori egiago da). Edonola ere, razionalismoak eta Iraultzak egitura sozial eta erakunde tradizionalak eraisten zituen bitartean, kreazio berrien eztabaidarekin, interesa piztu da zahar haiek noiz eta nola sortuak ziren aztertzeko, zer ziren eta zer balio zuten ulertzeko bide gisa: polemika horietan historia argumentu arsenal agortezina bilakatu da alde bateko nahiz bestekoentzat, arrazoia edo Zuzenbide Naturalaren lekuan.
‎Baina zergatik erakusten zuen tsarraren mandatariak hirira iristeko presa hori, gutun inperiala ezin bazion duke handiari eman eta gutunean zer jartzen zuen ez bazekien? Alcide Jolivetek eta Harry Blountek ez zuten ulertu, Nadiak lehenago ulertu ez zuen era berean.
‎Beñaten gurasoek ez zuten ulertzen semearen jokabidea. Are gehiago.
2015
‎Frantzian jende asko eta asko omen zegoen euskal kausaren eta legezko espainiar gobernuaren alde. Iparraldean zer esanik ez, baina Marseillan edo Parisen bertan ere, kaleko herritarrek ez omen zuten ulertzen Leon Blumen gobernuak erakusten zuen pasibotasun lotsagarria. Blum en beraren alderdi sozialistako zenbait kidek eta, batez ere, azpimarratu zuen Alegriak harrotasun puntua agerian utziz, Frantziako alderdi komunistak deituta, espainiar errepublikaren aldeko manifestazioak ere izan omen ziren Parisen.
‎Vladimirren albistea ezagutu nuenetik, ez nintzen izan lehengo gizon bera. Lankideek ere sumatu zidaten zerbait baina, behin eta berriz esan nien arren, ez zuten ulertu nahi izan ez neukala inorekin hitz egiteko gogorik. Ez eurekin eta ez beste inorekin.
‎Inork eskaini gabeko hurbiltasun horrek, Alemaniako terrorista gogorrenaren andrea euskal herritarra izateak, alegia, senitartekoen eskubidea bera ematen ziela iruditzen zitzaien journalistei, eta ez zuten ulertzen ahal zer dela eta ez zuen Rita Zabaletak fitsik esan nahi kamera mikrofonoen aurrean. Zer dela eta mesprezatzen zituen hain biziki kazetari lanbideak emandako eskubide santua bete nahian zebiltzan piztia haiek.
‎Arbola eder askoak bota behar izan ziren behera, gezur horiek guztiak argitaratzeko adina paper sortzeko. Ezin zuten ulertu inola, amodioa zenik nik egindakoaren kausa. Amodio handi eta egiazkoa, gizonaren barrunbeak berak bakarrik betetzen dituen horietakoa.
2016
‎Telebista pribatuko kazetariak behin eta berriro galdetzen zuen zer egin ote zuten haiek hola tratatuak izan zitezen? Ikus entzuleek ezer ez zuten ulertzen, itxuraz, bederen, gizaki arruntak zirelako, deus eskatu ez zutenak, are gutiago sortzea, beste guziak bezala. Zer desberdintasun nagusi ote zegoen, beraz, hantxe zeuden zaindarien eta kondenatu horien artean?
‎Semeak sostengu bila begiratzen zion: ez zuten ulertzen hura ez zela haren lekua. Urrutira bidaiatu nahi zuela?
‎Arrazoi moral eta humanitarioak zirela medio borrokatzen ziren abolizionista zuriak esklabotzaren aurka; beraz, ez zuten ulertu, ezta abolizionista erradikalenek ere, zapalkuntza sistema bat zela hegoaldean azkar asko garatzen ari zen kapitalismoa ere. Instituzio gorrotagarri eta gizagabe irizten zioten esklabotzari, justizia urratze arkaiko.
‎Harriduraz begiratu zioten denek aulkitik altxatu eta abandonatu zituenean. Ez zuten ulertzen poesia antologiaren apailatzaileak horrela jokatzea liburua Frankfurteko azokan aurkeztu behar zen egunean bertan. –Apur bat paseatzeko beharra daukat, besterik ez?, esan zien aitzakia bat zor balie bezala.
2017
‎Babak eta Lindak kartelari begiratu zioten baina ez zuten ulertzen Beyonceren kezka.
‎Arrain lagunei azaltzen saiatu arren, hauek ez zuten ulertzen, ez zioten kasurik egiten.
2018
‎parte zela. Garai hartan, ez zuten ulertzen kontratua gaur egun guk ulertzen dugun gisan: –Agidanez, kontratua gehiago erabili da modu formalean azaltzeko nola sartzen den jendea harremanetan, eta ez hainbeste rol horien funtsa eta edukia zehazteko?.
‎Barre egin zuten, baina inork ez zuen ukatu. Beharbada, intentzioa ez zuten ulertu. Oraingoan,. Komandanteak?
‎Emakume horiek ez zuten ulertzen, pluralean hitz egiten zuen etengabe testigu hark, tribu izaera azpimarratuz. Aliceren esker on falta.
‎Hura oso arraroa zen. Ez zuten ulertzen esnatu berritan bere kezka nagusia jipoitu zuen pertsona izatea.
2019
‎bat tokatu ezean, oztopoak mila dira. . Adibidez, azken matrikulazioan nire txartel honekin joan nintzen eta ezin zutela esaten zidaten, ez zuten ulertzen zer zen ere, eta eman behar dituzu eman behar ez zenituzkeen azalpen pilo bat, eta, azkenean, asko borrokatuta lortu nuen. Ez luke horrela izan behar.
‎Herri haiek ez zekiten zer zen buruzagi bat. Entzunda zeukaten halako zerbait zutela zuen herrian, baina ez zuten ulertzen zer esan nahi zuen buruzagi hitzak, ez zioten zentzurik hartzen. Ibiltarien artean zein gure arbasoen artean inork ez zekien zer zen lurrari hesiak jartzea, lur zati hau nirea da esatea.
2020
‎Martxoaren 8ko mobilizazioan, adibidez, esan genuen emakumeok joango ginela pentsiodunen mugimenduaren pankartan, eta gizonak atzerago. Azalpen ugari eman behar izan genituen, eta, hala ere, askok ez zuten ulertzen", gogoratu du.
‎Handik minutu pare batera atearen beste aldean Saioaren oihuak eta aitaren hitzak entzun ziren. Eserita zeuden lekuetatik ezin zuten ulertu zer esaten ari ziren baina doinuengatik argi zegoen Saioa sutan zegoela eta aita lasaitzen saiatzen ari zela.
2021
‎Partikula kopulatibo bat dauka! Kritikoek ez zuten ulertu bere garaian, oso injustuak izan ziren nirekin, baina, tira, halako txikikeriengatik ez naiz kexatzen, dena kexa eta kexa den gizarte honetan idazlea ezin baita kexatu, bestela kexa besterik ez omen du, eta gu ez gara kexatiak, izan ginateke, agian, baina ez zaigu gustatzen, ez dugu ikasi eta kexatzen hasteko berandu da orain, ez bada ze gutxi kexatzen garen esateko!
‎Ez zuten ulertzen zer egiten nuen nik kartzelan.
2022
‎–Batzuk zeharo nahasita iristen ziren; ez zuten ulertzen beren familiek erabakitakoa zela onena berentzat. Hemendik ateratzean, inork ez zekien ezta haurdun egon zirenik ere.
‎lantokian, kalean, etxean... Egoera hura ez zuen ia inork onartzen, ezin zuten ulertu. Gizartea atzerakoia zen".
2023
‎–Nola? –batzuek ez zuten ulertzeko indar handirik egin nahi, itxura guztien arabera...
‎Lirainen burua ireki nahi izaten zuen halakoetan, garai batean etxera sartzen ziren aparailuekin egin ohi zuen moduan: kontu handiz zabaldu, piezak atera, begiratu, nola funtzionatzen zuten ulertu, eta atzera berriro guztia itxi. Lasaitasuna ematen zion, hondatzen baziren jakingo zuelako behintzat nolako tripen aurrean jarri zuen.
‎Zerbitzuburuak hitz egin ahala, bi foruzainek argiago nabarmentzen zuten beren ezezagutza gaiari buruz. Kontzeptu batzuk ez zituzten inoiz entzun eta, menperatzen zituztenen artean, loturak eta erlazioak nola josten ziren ere ez zuten ulertzen.
‎Arrazakeria, supremazismo zuria, sexismoa, patriarkatua eta misoginia sufritzen dituzte emakume beltzek". Dena den, azalpenak azalpen, ez zuten ulertu hura ez zela zapalkuntzak alderatzeko lehia bat, eta ez zuten onartu emakume zuriak pribilegio zuriaren jabe direla beti eta emakume beltzek sekula ez daukatela halakorik.
‎" Lotsak alde batera utzi eta jatetxean agertu nintzen, neure burua aurkeztu nuen eta debalde lan egin nahi nuela esan nien. Nik orduan ikasketak amaituta nituen eta lanean fijo nengoen; beraz, gurasoei esan nienean debalde lan egingo nuela, ez zuten ulertu, noski. Aitak galdetu zidan ea zer egingo nuen aurreztutako dirua amaitzen zitzaidanean, eta nik argi esan nion:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia