Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2001
‎Los Angelesko casting agentzia batek 5 pertsona jarriak zituen estatu osoa arakatzen, AT&T; telefono konpainiak bere iragarkirako nahi zuen jiteko gizona bilatzeko. 267 elkarrizketa eginak zituzten ordurako, tartean Hollywoodeko aktoreei ere bai, eta ez zuten oraindik gizon hori harrapatzen.
‎Hala ere, konpainiak adierazi du infekzioak izan zituzten gaixoek sistema immunologikoa deuseztatzen zuten beste sendagai batzuk hartzen zituztela. Bestalde, Immumex farmazia enpresako iturriek adierazi zuten oraindik ez zutela jaso “Enbrel” sendagaiaren etiketatzea aldatzeko abisua, Elikagaien eta Medikamentuen Administraziotik (FDA). FDAren aholku batzordeak laster bilduko dela aurreikusi du, bi sendagai horien osasunerako segurtasunari buruzko datu berrienak ebaluatzeko.
‎Ontziola aldeko moilan utzi zuten gorpua. Gero, submarinistak beste gorpu baten bila hasi ziren, eta ordubete edo behar izan zuten oraindik beste gorpu hori aurkitu eta urpetik ateratzeko. Egunsentiarekin izarak jarri zizkieten gainean hilei, eta izaren zurian berehala zabaldu ziren tinta borroien moduko odol guneak.
2002
‎Bere garaian Jasokundeko oblatuen mojek erabili zuten eta orduan hutsik zegoen eraikina erosi zuten ordurako Euskal Herrian indartsu ziren beste ikastola batzuen laguntzarekin. Lan eta buruhauste askoren ostean, ikasturtean 43 ikaslek ikasi zuten oraindik lizentzia eta baimenik ez zuen ikastola honetan. Lehen urte hauetan, oztopo ugari gainditu behar izan zituzten Armentia ikastolako arduradunek eta bertan ikasten zuten ikasleen gurasoek.
‎Martzialen epigramek arrakasta lortu zuten oraindik idazlea bizi zen bitartean eta eragin handia izan zuen antzinate berantiarreko idazleetan (Ausonio, Klaudiano, Sidonio Apolinar). Gero baztertuta geratu zen gordinkeriaren erruz, Berpizkunde garaian ospe berria lortu arte.
‎Bira horretan ehunka pertsonak arazo gastrointestinalak izan zituzten. Carnivaleko langileek esan zuten oraindik ez dakitela zer ari den eragiten gaixotasuna, baina Norwalk birusa balitz bezala tratatzen ari dira, azken asteetan Holland America eta Disney lineen erabiltzaileak kutsatu dituen bera. Norwalk birusa duela 30 urte agertu zen Ipar Amerikako Ohio Estatuan, eta pertsonen arteko kontaktuaren bidez edo ur edo janari kutsatuaren kontsumoaren bidez transmiti daiteke.
‎Dena den, Sadam Husseinen ukatu ezinezko krudelkerien inguruan propaganda eraginkorra antolatu bazuten ere, une erabakigarrian, Estatu Batuek harenerabateko porrota saihestu zuten. Izan ere, haren diktadura bortitza ez zen inoiz esku hartzearen benetako zioa izan, eta Estatu Batuek irandar iraultzari aurre egin ziezaiokeen ezkutu baten premia zuten oraindik ere.
‎Konpainia beharrean balego legez, piano aurreko aulkitxoan atseden hartzera gonbidatu zuen Antonia eta, gura ote zuen itaundu barik, jerez basokada bat zerbitzatu zion. Lurrean utzitako garbiketa tresnek lekuz kanpoko itxura zuten oraindik ere bernizaren distira zeharo galtzeke zeukan pianoaren aldamenean. Joseluk borrokaldiak irabazi ote zituen jakinguraz zegoen Antonia, eta triste itxurako bere begiek ez zuten etsitzen Mentxuren keinukera zalantzazkoaren aurrean.
2003
‎Eta, hori gutxi balitz, GIBak gaitasun handia du bere kanpo bilgarria aldatzeko, eta horrek zaildu egiten du immunitate zelulek hura ezagutzeko eta ondoren suntsitzeko duten berezko trebetasuna. Joan den udan Bartzelonan egin zen Hiesari buruzko Munduko Konferentzian, ikertzaileek onartu zuten oraindik GIBaren patogeniaren alderdi asko ez direla ezagutzen, baina, aldi berean, azpimarratzen dute gaixotasun infekzioso horri buruz gehiago dakitela txertoak dituzten beste batzuei buruz baino. Txerto potentzialen diseinuan aurrera egiteko pistak askotarikoak dira.
‎Bilbo eta Donostiako portuetara iristen zirenean, udal edo errege  bihitegietan pilatzen ziren, agintariek erabaki ahala saltzen jartzeko. Prezioak igo egingo zirela aurreikusten zen urte batean, monopolistek zera egin ohi zuten oraindik gehiago igo zitezen: lur jabeek hamarren eta errenta moduan jasotako zerealak gorde, eta, geroago, baserritarrei beraiei saldu beren uzta horiek.
2004
‎Komisarian igarotako bost egunen ondoren paradisua iruditu zitzaizun kartzela, baina aurpegia estalia zuten gizon haien ahotsek ziegako paretetan itsatsita jarraitzen zuten oraindik, Carlos Vivesen ahotsaren gainetik entzuten zenituen: Non dago Mikel?
2005
‎Gainera, kontuan hartu behar dugu lizentziatzen ziren emakumeentzat oso zaila zela lana topatzea. Izan ere, espainiar gizonek ez zuten oraindik emakumea beraien parekoa eta berdina bezala ikusten.
‎Aragoiko Osasun eta Kontsumo sailburu Luisa Noenok, proiektua aurkeztean, ikerketa ildo horiek “erakargarriak” direla esan zuen, “parkinsona, diabetea edo gaixotasun kardiobaskularrak bezalako endekapenezko patologien kasuan”. Hala ere, proiektuaren bi koordinatzaileek, Luis Larrad Zaragozako Unibertsitateko irakasleak eta Ospitale Kliniko Unibertsitarioko Immunologia Zerbitzuko buruak, eta Pedro Muniesa Zaragozako Unibertsitateko Anatomia, Enbriologia eta Animalien Genetika Saileko irakasle titularrak, ohartarazi zuten oraindik bide luzea dagoela egiteko. “Etorkizunean hitz egingo dugu”; izan ere, “aplikazio terapeutikoa urruti ikusten dugu, baina tresna horretan lanean jarri behar dugu” esan zuen Muniesak, eta Larrad, berriz, zelula ama helduek eta enbrioiek dituzten arazoei buruz aritu zen.
‎Emaitza hori, Suitza frankofonoko Kontsumitzaileen Federazioaren arabera, “kontsumitzaileek GEOak elikagaietan errefusatzearen erakusgarri argia da” eta “nekazaritzako elikagaien industriaren harrokeria”. Ekimenaren sustatzaileek aldezten zuten oraindik ez direla ziur ezagutzen GEOek naturan dituzten ondorioak, eta, beraz, zuhurtasun printzipioaren eraginez, ikerketetan aurrera egiteko luzamendua eskatzen zuten. Bai Kongresuak bai Suitzako Senatuak aldez aurretik baztertu zuten ekimena, batez ere eskuinaren oposizioagatik.
‎Guti, guri kasurik egin gabe, lagunaren ondoan ipini zen eta lanari ekin zion berriro. Erdia zuten oraindik busti gabe, eta, haien piura aztertuta, tantatxoren bat kolkotik sartua zutela esango nuke. Begi bakarra geratu arren, Shivaren erretratua ederra zen, bere apaingarri eta beso haiekin guztiekin.
‎Bai, herrian dena zen ñir ñir; mendian, berriz, dena ilun, lainotsu eta isil, betiko moduan. Arnasa sakon hartzean, erraietaraino sartu zitzaidan lur bustiaren usaina; kutsaduraren lurrina urruti zuten oraindik birikek. Bat batean, han behean farolak pizten hasi ziren; arrosa epelak hasieran, handik gutxira laranja sendo bilakatuko zirenak zeru ilunaren kontra.
2006
‎Bi anaiek (Karlos eta Karlomanek, alegia) beren aitaren oinordeko bezala erresuma banatu zutenean, Akitaniako probintzia, zozketan Karlos erregeari tokatu zitzaiona, bietan zaharrenari ezin izan zen denbora luzean lasai mantendu, bizirik irauten bait zuten oraindik iragan gerraren oroitzapenak. Zeren eta Hunoldo izeneko bat, tronua amesten bait zuen, probintziarrak asaldatzen aritu bait zen, matxinada berriak prestatzeko.
‎Ez zen ia deus ikusten. Kaboa eta sarjentua bizkarra paretaren aurka aurreratu ziren, izerditan, eraikuntzan barrena, ura ausarki botaz, txorrota nora zuzendu behar zuten oraindik garbi ez jakin arren. Tarteka ura elkarri botatzen zioten burutik oinetaraino.
2007
‎–Haiek gu bezala janzten dira?,. Gu bezalakoak dira?) erabiltzenzutela beren talde nazionaleko kideei buruz hitz egiteko. Termino hori erabiliz, haurrek adierazten zuten oraindik ez zutela beren burua talde nazionaleko kidetzathartzen.
‎Donostiako mapa handi bat zegoen. Gune berdeek etxebizitzek baino eremu zabalagoa hartzen zuten oraindik.
2008
‎Batez ere, kolokan dauden estatuetan espero zuten jendea. Horiek hala, boluntarioek etxez etxe ate joka eta telefono deiak egiten jarraitzen zuten oraindik.
2009
‎Markagailuan aurretik izan ziren Vidorretarenek hasiera hasieratik, ez ordea, kanporaketa alde jartzeko adina punturekin. Kanporaketa alde zuten oraindik bisitariek, joanekoan lortutako zortzi puntuko aldeari esker.
‎amak edo izebak hartuko zutela pentsatu nuen berehala, izebak ziurrenik. Bere arropek armairuan jarraitzen zuten oraindik eta betaurrekoek tiradera barruan, irakurtzeko baino ez baitzituen erabiltzen. Etxeko gela guztietatik bueltaka ibiltzeaz aspertu nintzenean neure gelara joan eta Obabakoak hartu nuen esku artean.
‎Ordura arte, berotze globala aurreikuspena baino ez zen, etorkizunari buruzko aurreikuspena; jende guztiak uste zuen kontu hark bide luzea egin zuela gertatu arte, eta, beraz, lasai asko esaten zuten oraindik ez zela arduratzen hasteko ordua. Baina Hansen ek esan zuenean, â?. Ez, ez da etorkizuneko kontua, gaurkoa bainoâ?, orduan bat batean zabaldu zen kezka eta zerbait egin behar zela, azkar..
‎Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak eman zuen atxiloketaren berri, Iru, ean, atzo goizean. Gizonezkoaren izena ez zuten oraindik baieztatu, baina emaztea Oihana Mardaras dela erran zuten, atxilotutakoak berak errandakoan oinarrituz. Autoan atzemandako hatz marken azterketa egiten ari ziren, atxilotutakoen nortasuna ziurtatzeko.
‎Baina hala ere, zuhurtzia zen nagusi. Aspaldiko kontua izan arren, askok gogoan zuten oraindik duela lau urte Cluj Errumaniako taldeak Intertoto kopako bigarren kanporaketan zuri gorriei eman zien muturreko galanta. Inork ez zuen ordukoa errepikatzerik nahi:
‎Fran Balda eta Dani Saralegik, ondoan hainbat lagun zituztela, nabarmendu zuten oraindik ez dutela ezagutzen Falange y Tradicion taldeari leporatzen zaizkion erasoen zerrenda, eta horiek gutxiesteko ahalegina salatu zuten. [Espainiako Barne ministro Perez] Rubalcabak esan zuen eraso horik gertakariak izan zirela, eta, beraz, larritasuna kendu nahi izan zien.
‎Khost probintzian, Pakistango mugatik gertu. Lerro hauek idazteko unean iturri ofizialek ez zuten oraindik zehaztu biktimak militarrak ala zibilak ote ziren.
2010
‎Baina benetako ontzia 610 metro izango zen luze, kroskoak hamabi metroko lodiera izango zuen, 300.000 tona egur ore, 25.000 tona zuntz isolatzaile, 35.000 tona egur eta 10.000 tona altzairu ziren hura egiteko... Kostuak izugarri egin zuen gora eta, gainera, fluxu plastikoak eta beste arazo batzuek ez zuten oraindik konponbiderik.
‎Goizean zehar, larrialdi kabinetea osatu genuen Ajuria Enean, eta etengabe egon nintzen kontaktuan Euskadiko eta Espainiako ordezkari politikoekin. Goizeko ordu horietan, Madriletik zetozkigun informazioek ETA seinalatzen zuten oraindik sarraskiaren egiletzat. Ezker abertzalea ere ez zegoen galtzetan lasai; ondo dakit hori, nahiz gutxira, eguerdian, prentsaren aurrean azaldu ez zela ETA izan esanez.
‎Batzuek elkar besarkatzen jarraitzen zuten oraindik, beste batzuek txunditurik so egiten zioten Djehari, beilegi deigarriz jantzitako emakumeari eskutik heldu eta bazihoala...
2011
‎Azkenean, Frantziak irabazi zuen (34), baina udazkenean zabaldu zituen zalantzak uxatzeko moduko partidarik ez zuen jokatu.Marc Lievremontek zuzendutako jokalariek erasoan gauza interesgarriak erakutsi zituzten, sartutako lau entseguak horren seinale. Hala ere, ez zuten erakutsi munduko elitean egon nahi duen talde baten kontrolik, eta agerian utzi zuten oraindik ere ez dutela beren jokoa goi mailak eskatzen duen zehaztasun milimetrikoan menderatzen.Aipatzekoa da frantziarren aldetik Imanol Hariñordoki garaztarrak jokatu zuen partida. Beti bezala, 8 postuan segurtasun handia erakutsi zuen, eta berak egin zuen Frantziari lasaitasuna eman zion hirugarren entsegua.
‎Azpiegitura, eta horren instalazioa, 5.000 eurokoa zen, eta hileko kuota, 500 euro ingurukoa. 2009an, merkeagoa zen arren, konexioa izateko tresnek 800 euro inguru balio zuten oraindik ere. Teknologia, merkatu den arren, oraindik garestia da, eta horixe lagunduko du, hain zuzen, ministerioak diruz, azpiegitura:
‎Belar bustiz igurtzirik garbitu zituen, estratak handik baserri atariraino harlauzaz eginiko bideari uzten baitzion lekua. Argi errainuek goialdea argitzen zuten oraindik, Gazteluko gaina zelako eguzkia galtzen azkeneko lekua. Gaztainatza, Iturritza eta Harregi baino askozaz geroago hartzen zuen itzalak.
‎' Los Golden en serio', euren zazpigarren ikuskizuna eskani zuen Donostiako laukoteak Monterron parkean. Seriotasun pixka bat jarri nahian etorri ziren, baina ikus entzuleen barre algarek argi utzi zuten oraindik musika eta umorea primeran uztartzen dituztela. Ordu eta erdiko ikuskizun paregabea eskaini zuten; horren erakusle da emanaldia bukatutakoan Monterronen batu zirenak zutik jarri zirela laukotea txalo zaparrada artean agurtzeko.
‎Fokuen argi biribilek dantzan jarraitzen zuten oraindik ere Mácha lakuaren ur gainean, goizean galdutako mutilaren gorpua ez baitzen inondik inora ageri. Une hartan, ahots batzuk entzun zituen Janek haren bizkarrean; begiak hara eraman, eta kazetari andana bat ikusi zuen, bera zegoen tokira hurbiltzen.
‎Annak saiheska begiratzen zion Frani, hiltzeko zorian egon ondoren hiltzailearekin kontzertu batean zer demonio egiten zuten oraindik jakin gabe.
‎Hogei minutu egin zituen han, betazalak ere mugitu barik, berokiko paparrak altxatuta, malko ilunen modura erortzen ziren euriaren geziei eutsiz; lau eta erdietan, zaindari batek kanposantua ixtera zihoazela iragarri, eta handik ateratzeko agindu zien bisitari guztiei. Epailea turisten artean irten zen, eta haren atzean, Anna eta Fran, aurrerantzean zer egin behar zuten oraindik erabaki gabe.
‎Hitzaldiaren osteko galdera erantzunen saioan entzuleek intsistitu egin zuten oraindik orain aipatu dugun horretan. Ayalak garbi utzi zuen ez dagoela espero izaterik eragin kultural huts batek eboluzio biologikoari eragingo dionik, beti ere, manipulazio genetikoak ireki ditzakeen ateak alde batera utzita.
‎Eguna eder ederra atera zen, abendua izateko, eta nire ezkontza izateko. Ermita inguratzen zuten ardantzeek ez zuten oraindik hosto zahar idorra erabat galdu eta eguzki zoratu batek, Harley Davidson batean jarrita, hodei zuriak zimikatzen zituen maitekiro eta bidenabar amultsuki. Ez zen falta Done Jakueko erromesik, negu gorrian egonda ere, goiti altuko mendizaleen arropak eta moldeak beheko tokietara zabalduz baitoaz.
2012
‎Autobusetik astiro irten zen jendea. Batzuek eserlekuaren orbaina zuten oraindik aurpegian. Bidaia bera egiten zuten lauzpabost haurrentzat, aldiz, asperduraren tregua zen.
‎Martak eta Raulek bizitza sozial eskasa dute. Egoitz izan zutenean, kuadrillakoek ez zuten oraindik umerik eta, poliki, haiengandik urrundu ziren. Egoitz hazi eta laguntxoekin geratzen hasi zenean, askatasun pixka bat izango zutela pentsatu zuten eta aurreko bizitza eta lagunak errekuperatu ahal izango zituztela, baina Marta haurdun geratu zen berriz, eta berriz bueltatu ziren haien bizitzara fardelak, pure orbanak, zabuak eta txirristak, eta larunbat arratsaldeetan zortzietarako etxera itzultzea.
‎Oker jokatu dut: erantzun izan ez banie, beste ordu bat emango zuten oraindik nire bila lorategian. Bitartean, iskanbila ederra sortu da.
‎Nireak egina zuen. Haiek ordea legalki bizitzen jarraituko zutela uste zuten oraindik.
2013
‎Haurra harrapatu duen karroza Errege Magoen laguntzaileetako bat zen, eta istripua gertatu denean, Erregeen karrozek ez zuten oraindik euren ibilbidea hasi.
2015
‎60ko eta 70eko hamarkadetan sortu zituzten lurraldeko lehen klubak. Unibertsitatean errugbian jokatu zuten gazteek ekarri zuten oraindik ezezaguna zen kirol hori. Bilboko errugbi taldea izan zen aitzindaria 1968an, eta Gernika eta Getxok jarraitu zioten 1973 eta 1975ean.
‎" Merezi bezala ospatu behar dugu hau, langileek merezi dutelako garaipena aitortzea, eredu ekonomikoa aurka izan duten arren". Zestoa eta Urola Kostako herritarrak izan zituzten mintzagai, eskualdeak" babes handia" eman dietelako.Bestalde, adierazi zuten oraindik ez dela bukatu bidea: " Orain proiektu industriala martxan jarri arte, lanean jarraituko dugu, langile guztiek merezi duten lanpostua lortu arte".
‎Bistan denez, Benjaminek eta Peterrek baiezkoa eman behar zuten oraindik, eta bikotea limurtzeko asmoz afari handi bat antolatu zen Middagh kaleko 7 zenbakian, Benjaminen urtebetetzearen aitzakian. Testimonio guztiek bozkario, xanpain eta musikaz beteriko gau gogoangarri bat gogora ekartzen duten arren, bikote gazteak ez zuen oso inpresio ona hartu etxeaz, ezta bertako giroaz ere.
‎Nolanahi ere, barruan zeudela esan zien jarraitzaileei beti, eta taldeak batuta iraun zuen. Espetxean sartutakoan, etakideak zirela uste zuten oraindik. Apraiz, Benito Zumalde (Jabierren anaia), Luzio eta besteak zur eta lur gelditu ziren erakundetik kanpo zeudela jakin zutenean.
‎Arazo bat zegoen, hala ere, zeren sotora iritsitakoan ez zuten oraindik ziur jakingo nondik jo, zein horma bota, non zulatu behar zuten galeriara ailegatu ahal izateko. Lekuan bertan, hala moduz hartu zituzten erabakiak.
‎Hiri Erreformaren Legea onartu zen. AEBek modu ofizialean ezarri zuten oraindik dirauen Kubaren aurkako blokeoa. Gobernu Iraultzaileak AEBen enpresa guztiak nazionalizatu zituen, ordainsaririk gabe.
‎Jaunak nahi izan zuen nire koinatu bat gaixorik eta haren emaztea hemen ez izatea, eta premia handi horretan berarekin egoteko baimena eman zidaten. Eta kasu hau dela-eta ez zen zabaldu ezer, hala ere pertsonaren batzuek zerbait susmatzen zuten, baina ez zuten oraindik sinesten. Gauza harrigarria izan zen, ez zela gaixorik egon doi doi arazoa konpontzeko behar zen tartean baizik eta, behar zen unerako sendatu egin zela, ni hartaz okupatua egon ez nendin eta berak etxea libre utz zezan; Jaunak sendatu zuen eta bera harri eta zur zegoen.
‎Suntsiketaren ondorioz adobe ugari eta egur egitura erreak agertu dira Zamartzeko baratzean. Erromatarren ohiko eraikuntza eredua erabiltzen zuten oraindik ere. Pegaso, kapitoliko otso emea eta soldaduak ageri diren IV. mendeko txanponak agertu dira.
‎Ustezko arbitro hark Nafarroaren aldeko ebazpena atera zuen, eta modu horretan estatuaren interesen mesedetan jokatu zuen. Hala ere, lehen garaipen hura ospatuagatik, Nafarroako betiko botereek ezin zuten oraindik oihukatu dena lotuta zutela: Nafarroaren esparru juridikoa lotzea falta zen.
‎Xiril eta Dhan ondoko egunetan badoatzi Nepalera, maiatzaren 25a eta ekainaren 5a bitartean (proiektu hortaz mintzatu girelarik Xirilen egoitzan, Bidarrai Lixeronean, eguna ez zuten oraindik xuxen finkatua). Eta han juntatuko dira Gaurishankar elkarteko hirugarren lagun bati, zenbait
2016
‎Taberna zaharkitua zen, eta, seme alabek negozioarekin jarraitzeko interesik ez zutenez, senar emazte zahar haiek ahal zuten bezala eramaten zuten oraindik ere, gero eta gutxiago irauten zuten zerbitzari gazteen laguntzarekin. Taberna estua zen, garai bateko mostradore ilun higatua zuena, hankak bermatzeko koska eta guzti.
‎Hamaika bider borrokatu zen Aitor gelakideekin horrexegatik. Garizmendin animaliak aspaldi kendu zituzten arren, usain hura gordetzen zuten oraindik aitaren arropek.
‎Industria langile beltz bakanen artean ia ez zegoen emakumerik, guztiz galaraziak baitzituzten industriako lanak. Are, langile beltz gehienek nekazaritzan eta etxeko zerbitzari moduan lan egiten zuten oraindik ere, izan gizon, izan emakume. Ondorioz, beltz batzuengana baino ezin ziren iritsi industria sindikatuak, salbu eta gogo biziz borrokatzen baziren beltzak industrian sar zitezen.
‎Bi gertakari horiek bakea ekarri omen zuten bi erresumen artean. Baina urte luzeetako borrokak Baigorriko Ibarreko eta mugaz bestaldeko artzainen artean mendietako bazka lekuengatik irauten zuten oraindik. Ordu arte nafar guziena zen eremua, espainola edo frantsesa bilakatu baitzen.
2017
‎Nafarrek atzera egin zuten berriz etorritako bidetik baina poza baino, nahasmena zuten beraien buruetan eta ez zuten oraindik ulertzen alkaidearen harrera ona, oztoporik gabekoa, haren amarrua.
‎Berriz ere motorren zaratots urruna etorri zitzaien airetik, eta jendea inoiz ez bezala teilatu aldera erreparaka hasi zen. Etxea urrun zuten oraindik eta alboko etxe batetik emakume bat hasi zitzaien leihotik orroka, sartzeko ezkaratzean, eztanda dezente gertu batzuk entzun zituztenean. Ikarak inmobilizaturik espaloiaren alboan, kalean bertan lehergailu andana jausi zen.
‎Baina inork ez zuen erantzun: odola sobera kaldan zuten oraindik. Ardoa zen nire esperantza bakarra.
‎berrogeita hamarretik hirurogeira bitarteko aroan, gainbeheraren hasieran duin; aita farfail eta kalpartsu, ama, serio eta eder. Bikote ona egiten zuten oraindik.
2018
‎Albistearen xehetasunak bilatuz gero, J M.F. inizialak ematen zituzten eta adina (20 urte), beste daturik ez. Zaurien larritasunaz, medikuek ezin omen zuten oraindik ezer aurreratu. Gertaeren ardura, berriz, Ertzaintzaren oldarrari leporatzen zioten batzuek, gazte erradikalen biolentziari bestetzuek, aurrez igartzeko moduan.
‎Irungo desfilearen bidez, 1522 urtean Aldabe mendian gertatu zen bataila bat oroitzen dute. Ordurako, Gaztelaren aldekoek konkistatua zuten Nafarroako erresuma, eta, Frantziako indarrak lagun, hura berreskuratzeko ahalegin bat egin zuten oraindik erreinuaren alde ziharduten tropek. Asmo horrekin joandakoen artean zeuden, besteak beste, Lapurdiko ordainpeko soldaduak.
‎Jende guztiak argi zeukan harrera egitea beharrezkoa zela, nahiz eta batzuek Beireren errugabetasunean ez zuten oraindik gehiegi sinesten. Linda, berriz, oso estimatua zen ikastetxean eta jende guztiak adierazi nahi zion asko pozten zirela dena ondo atera izanaz.
‎Verin inguruan alderrai ibiltzen ziren espirituak ere izaten zituen mintzagai, Tamega ibaiaren bihurguneetan edo Monterreiko gaztelu zaharraren hondakinetan aterpe bilatzen zutenak. Susok zioenez, inguru haietan hamaika lagun tiroz hil zituzten, eta haien gorpu gehienak erori ziren leku berean zeuden oraindik, eguzkitara usteltzen edo basapiztien bazkarako, eta inor ausartu ez zenez haiei lur ematera, haien espirituek bizidunen munduan segitzen zuten oraindik, mendekua hartzeko zain.
‎Atera zen handik eta egin zuen ibai aldera, Saint Michel bulebarrean zehar. Latin auzoko kaleek lozorroan jarraitzen zuten oraindik. Izugarrizko hodei mataza lodiak lasterka mugitzen ziren zeruko sabaian zehar, arratsaldeko euriaren zantzu.
2019
‎Batez ere letretako emakumeek ekin zioten borrokari, eta arazoaren alde morala interesatu zitzaien bereziki; gero, elkarte indartsu batzuetan baturik, liberalak erakarri zituzten beren aldera, baina aurrez aurre izan zuten kontserbadoreen etsaigoa. Emakume norvegiarrek 1907an lortu zuten sufragioa; finlandiarrek, 1906an, eta suediarrek urte batzuetan itxaron behar izan zuten oraindik.
‎Emanen zuen denbora. Biolentziaren baieztapenaren diskurtsoa garatzen zuten oraindik, taberna eta sukalde tepuetan. Askorentzat zaila zitekeen horretatik libratzea, higuintzea, urruntzea.
2020
‎Eraikinen arteko espazioa ere ez zen aldatu mende aldaketarekin. Pertsonek, euren bilgunetara iristeko, bai lurpetik, metroan, edo bai autoz bidaiatzen zuten oraindik, hirigunearen jatorriko diseinu urbanistikoko etorbide paralelo eta elkarzut berberak baliatuz. Asfaltozko mondrian honek aldaezin zirauen, baina ez zen jada beste garai bateko klaxon, eztanda motor eta histeria leherketen pandemoniuma, eta ibilgailu elektrikoen motor herabe, xuxurlari, ia erreberentziazkoek soilik zeharkatzen zuten.
‎Denek miresmen handiaz begiratzen zieten. Joxepitak eta Iñaxitak bi mutilen besoetatik helduta jarraitzen zuten oraindik programatu gabe zeukaten ezkontzearen egunaz pentsatuz.
‎Inor kontsolatzeko beharrik bazen, umeen zaintza ez bainuke ahaztu nahi, bertan izango zuten gaztaina erre gogorturen bat edo zorterik bazen, goxokiren bat goxagarri, eta ume hauen' mutur' zikinak garbitzeko ere erabiliko zuten. Inoren aurrean agertu behar izanda ere, nola ez, duin eta eder agertzeko beharra izango zuten oraindik ere, mantalaurrekoa bilduz eta egindako lanen zikinak ezkutuan gordez. Emakumeak baserrietan egindako lan guztia ikustarazteaz hitz egiten dugu oraindik eta emakumea bera ere ez da sekula jabetu zenbat lan eta zenbat ardura hartu izan dituen bere bizkar gainean. Horrela egin behar zen, eta kitto!
‎Hau dena hasi zenean, amarekin hitz egiten nuen, eta galdetzen nion koronabirusaz, baina hor ez zuten oraindik gai horretaz asko hitz egiten. Ni harrituta nengoen, Australian sortzen ari zena ikusita.
‎2019ko udazkenean, pentsiodun talde batek 400 kilometrotik gorako oinezko martxa bat egin zuen Bilbotik Madrilera pentsio publiko duinak eskatzeko, eta, 2020ko urtarrilaren 30ean, bat egin zuten lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko greba orokorrarekin. Bi urteko bidea egin eta gero, 2020ko lehen hilabeteetan Bilbon ez eze Hego Euskal Herriko ehun bat herritako plazetan ere elkartzen jarraitzen zuten oraindik ere astelehenero astelehenero 13.000 pertsona inguruk. Presentzia publiko jarraitu handienetakoa daukan mugimendu bat bihurtu da.
‎Gorbeia, Anboto aldea, Aizkorri eta Aloña, atzean Aralar; Andimendi, Joar, Toloño eta Gorobel, Gorbeiaren atzean. Lastima Pirinioak ez ikustea, elurtuta behar zuten oraindik, baina handik ezin antzeman. San Lorentzok bazuen oraindik elurra, azken kondarrak mantentzen zituen.
2021
‎sutea egonkortuta, itzaltzeko bidean dira. Suhiltzaileek atzo eguerdian adierazi zuten oraindik ezin zela sua kontrolatutzat jo, baina aurreikusten zutela baldintza klimatologikoek modua ematen bazuten hurrengo orduetan itzaltzea. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea ere ezbeharra gertatu den eremuan izan zen atzo, Bardeako presidente Jose Maria Agramonterekin batera.
‎EIAn bazen garbi agiriko den lerro erreformistaren kontrako barne erresistentzia bat. Erakunde armatuan, askok uste zuten oraindik borroka armatuaren bidean zirela denak elkarrekin.
‎Deklarazio horiek, antzekoen artean, baieztatzen zuten oraindik 2008an Erakundea zegoela estrategia politiko militarra segitzeko aldartean. segurtasun talde burua omen zen, eta Bidarteko erorikoen ondotik Erakundea berriz plantan ezartzeko ibili ziren pertsonen artean aipatua izan zen. 1993an Zuzendaritzan zegoen, arduradun militar gisa.
2022
‎Batetik, Onkologikoak minbizian ardaztutako" izaera monografikoa" galdu duela salatu zuten, eta beharrezkotzat jo zuten lehengo eredua" berreskuratzea". Bestetik, Onkologikoaren eta Osakidetzaren arteko lotura akordioa sinatu zutenetik lau urte pasatu diren arren, azaldu zuten oraindik ez dakitela zer gertatuko den eraikinarekin eta langileekin Kutxa fundaziokoak dira oraindik langileak. Horren guztiaren ondorioak agerikoak direla esan zuten:
‎Azaro hasierako asteburu batean, dagoeneko arratsaldea aurrera ongi joana zegoenean, Manexi etxeko ganbarara joatea otu zitzaion, zer suma eta zer ikus. Garai hartan, beren baserrira telebista oraindik iritsi gabe zegoen, eta, jakina, Internet, ordenagailuak, sakelako telefonoak, Whatsapp eta abarrak ezezagunak ziren han; are gehiago, horietako gehienak artean asmatu gabe zeuden. Ez edukitzeagatik, baserri hartan telefono finkorik ere ez zuten oraindik. Beraz, nola edo hala entretenitu egin behar eta huraxe izan zen mutikoari bururatu zitzaiona, denbora nolabait modu atseginean emateko, alegia, ganbarara igo eta ea han zer topatzen zuen.
‎Hura entzunda, familiako guztiek are eta azkarrago jarraitu zuten oraindik lasterka mutilarengana, laguntza eman nahian.
‎Steilasen irudiko, ordea, ez da oraindik ere «borroka» eteteko garaia. Esan zuten oraindik ez zutela testuaren berri, baina heldu zitzaien informazioren arabera ez duela hezkuntza publikoa babesten eta itunak «blindatzen» dituela.
‎Halere, arintze airea zebilen 140 segundo horiek amaitu zirenean. Izan ere, Jandilla ganadutegiari buruzko zorigaiztoko oroitzapena zuten oraindik korrikalari askok, Badajozko ganadutegiko zezen batek hil baitzuen norbait azkenekoz sanferminetako entzierro batean: Daniel Jimeno korrikalari madrildarra, 2009an.
‎Dimisioa emanagatik ere, askok Twitterren barrunbeetara sartzeko modua zuten oraindik, eta hori eragozteko itxi ditu bulegoak Muskek. «Sabotajea jasateko» arriskua murriztu nahi izan du.
‎Raqqako batailak 2017ko ekainetik urrira iraun zuen. Une berean, Siriako armadak Deir ez Zor hiriaren inguruan Daexek ezarritako setioa haustea lortu zutn; hala, jihadistek herri eta hiri gehienak galdu zituzten, baina basamortuko borrokek luze joko zuten oraindik ere.
‎Borrokek beste bi hilabetez iraun zuten oraindik, baina jihadistek gero eta eremu gehiago galdu zituzten. 2015eko urtarrilaren 15ean Mishtenur muinoa berreskuratu zuten kurduek; handik astebetera, Kobaneren liberazioa aldarrikatu zuten.
‎Ilargi egonkor zegoen eta hori poztekoa zen. Ezin zuten oraindik komatik atera, goiz zelako, eta hori gertatu arte ziren benetako kalteak ezagutu. Baina heriotzaren aukera urruntzen ari zen.
‎Phi deitzen diote. Antzinako grekoek eman zuten oraindik ere edertasuna zer den definitzen duen kanona. Proportzio aureoa, edo urrezko zenbakia, ekuazio matematiko bat da.
‎Haien seme bakarrak hogeita lau urte zituen, eta soldadu zegoen. Zahartzen ari ziren; lanbidea aspergarri egiten zitzaien, ez baitzeuden hartarako eginak; bizitza zaila zuten, baina ez ziren zorigabeak; elkar maite zuten oraindik.
‎Gelan soilik emakume taldea geratu zen. Haien marmarrak aditzen ziren, haien zizpuruak; aberriaren zoritxarrengatik negar eginez, eurena ikusten zuten oraindik borrokatzen ari ziren senarren eta semeen hazpegi maiteetan. Haien mina kideena baino basatiagoa zen; sinpleagoa ere bai, eta berritsuagoa; erreportxu eta esklamazioetan arintzen zuten:
‎Kolpean, destakamentuko batzuek armak bota eta ihes egin zuten. Ez zuten ulertzen zergatik jarraitu behar zuten oraindik borrokan.
‎Berdegunerik ere apenas aurkitu zuten inguruan garra garraka aritzeko. Baina urduritasun ilun hark mugiarazten zituen, hala ere, hara eta hona, eta horri esker gordetzen zuten oraindik ume tankera, bat bateko barretxo eta txilio zorrotzekin, nahiz eta haien mami guriak lurruntzear zeuden gorpuzkera helduago baten baitara.
2023
‎Monok bere burua gaizki ulertutako jeniotzat zuen arren, edozein harri kozkor altxatzea nahikoa zen bera baino ganorazkoago bateria jotzaile bat topatzeko. Gauzak horrela, Jornettek ez zuen ulertzen nolatan ez zuten oraindik taldetik bota. Agian ez Zapaburu ezta Brontes bera ere ez zirelako ausartzen.
‎Urte askotan aita deitu izan zion basapiztia. Aldi hartan etxea partekatzen zuten oraindik. Hark esana zion umetan, III. Reicheko ejertzitoko ofizial germaniarrak gerra garaian Echeverria jatetxean bertan, eta, baita parean zeneko Pedro Marin, ikusiak zituela bazkari legea betetzen.
‎Iaz lau emakume zientzialarirekin hitz egin zuen BERRIAk Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna zela eta. Elkarrizketan nabarmendu zuten oraindik asko falta dela berdintasuna erdiesteko, eta lan handia dagoela aurretik. Argi dute:
‎Ordu erdi bat itxoin behar zuten oraindik giltzak ixten hasteko. Tarte horretan Loren tokia erakusteko eskaini zen eta Sarak gustuz onartu.
‎Sentimendu herrikoiaren irakite hori guzia geratu zen 1871ko urtearen ondoren; hala ere bi arrazoik abertzaletasun jarraitasunaren itxura mantendu dute. Lehenik derrotaren aiherkundea; alta ordura arte ez zen oraindik alemanei buruz aiher izaiteko arrazoirik; ez zuten atakatu; ez zuten oraindik ja sarraskirik egin; eta, Annameko gure lehen espedizioez geroztik, hein handi batean germanikoa zen Alsazia Lorrenari dagokionez ez eiki genien alemanei populuaren eskubide bortxaketa leporatzen ahal; baina aiher gintzaizkien gu garaitu izaiteagatik, Jainkoagandik geneukan Frantziaren garaipenaren eskubide betierekoa eta kenezina ebatsi baligute bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia