Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Telebistako irudiak izan ziren hasiera batean Eider txunditu zutenak: zirraragarria iruditu zitzaion segundo txiki bateko tartean National Westminster Bank zaborraren parean nola utzi zuten ikustea, eta kapitalaren jabe ziren adreilu eta kristalezko kaiola handiak hondakinez nola bete ziren konturatzea. Baina zirrarak askoz bortitzagoak izan ziren telebistako irudi haietatik haratago joan eta lehergailuaren zergatia ulertzen saiatu zenean.
2001
‎Hamar egun igaro, lurra kendu eta hilobia ireki zutenean kiratsa jasanezina zen. Harrez beteriko gorpu ustel bat besterik ez zuten ikusi.
2002
‎Alaznek eta Imanolek ez zuten ikusi ere egin, gainean izan zuten arte. Kantoi baten beste aldean, jiratu eta ostiaka eta ostikoka azaldu zitzaizkien, aurre aurrean, tipo haiek.
2003
‎Ez al ziren bere lagunak? Ez al zuten ikusten berak ez zuela dantza egin nahi?
‎Azken hondarrek nire lehenaldia nola lurperatzen zuten ikusi aurretik bira egin eta bizkarrez jarri nintzen. Orduan begiratu nion dendan jasotakoari.
2005
‎Bigarren azalpen hark are eta jakin min handiagoa sorrarazi zigun. Horregatik, etxeratu nintzenean, amari nola jolas egiten zuten ikusi nahi nuela esan nion. Ohearen oinean egongo nintzela, isil isilik, mugitzeke, eta ez nituela molestatuko.
‎Don Juani gehiago gustatu zitzaion jarrera hori eta berriro ekin zion konpetizioaren xehetasunak kontatzeari. Eta hiru ordu laurdenez hitz egiten egon eta gero, esan zuen ebanistek euren lana amaitu zutela halako batean, eta jende asko etorri zela elizara zer egin zuten ikustera. Esan zuen berrehun lagun baino gehiago egon zela eliza barruan, teloiaren aurrean.
2006
‎Izagirre jatetxeko kontu famatuak. Ezkontzearekin batera biek egin zuten alde jaio ziren kostaldeko herri txiki hartatik hiri arrotzetara, eta elkar ikusten zutenean beti gogoratzen zituzten herrian bizi izandako urteak; orduko kontuekin nola gozatzen zuten ikusita, behin baino gehiagotan pentsatu du Nereak herrian igarotako gaztetako urte haiek izan zirela euren zoriontsuenak. Bere amak izeko Doloresen bisitaldiak zenbat estimatzen zituen kontuan edukita, ziur da ahizpa ikusteak lagunduko diola murgilduta dagoen ametsetik irteten.
2008
‎Elurra ari zuen. Oinek elurra nola zapaltzen zuten ikusiz eta entzunez egin zuen kalean aurrera norantza jakinik gabe.
‎–Gaur goizean, zortziak aldera etxetik atera naizenean, Bustintza baserria lehen argi printzek nola jotzen zuten ikusi dut, Goikoak bidalitako argi berriaren, egun berriaren eta bizi berriaren eredu. Geroxeago, ordea, Bustintza baserriaren sorbaldan oihu latz bat entzun dut, eta laino beltzak estali ditu hasierako argi printzak?.
‎Kotxea geratu eta irten egin ziren hirurak. Ingu rura begiratu eta suz idatzitako ohol bat besterik ez zuten ikusi: –Fabrica per l, allevamento del ves ti ame?.
‎Inor ez zuten ikusi. Oilategian oilartuta sumatu zuten gandor gorri eta harroko oilarra.
‎–Mota honetako ikuspuntuek agerian uzten dituzte euskal kulturaren mugak zehazteko dauden zailtasun eta zalantzak. Izan ere, ikerketa burutu bitartean nabarmendu da ez zegoela aurretiko diskurtsorik gaiaren inguruan eta, talde desberdinetako parte hartzaileek iritzia zeinen erraz aldatzen zuten ikusita, ondoriozta daiteke ez dutela aurretik inoiz horren inguruko gogoetarik egin? (Euskal nortasun eta kultura XXI. mendearen hasieran, 2006).
2009
‎Pare bat kilometro falta zirela herrira ailegatzeko, hegazkinak agertu ziren, eta mutila erreka arro barruan, harrien artean etzan zen, ikus ez zezaten. Bere gainetik pasatu ziren, baina ez zuten ikusi, ikusi izan balute metrailatu egingo zuten. Zornotzaraino ailegatu zenean, busti busti eginda?
‎Jakin bideak agortzen ari zitzaizkidan. New Yorkeko Liburutegi Publikoaren hemerotekara joan nintzen, egunkarietan Joseba hil zuteneko gertakariaz berririk argitaratu ote zuten ikusteko. Orduak eman nituen eraikin sendo baina antigoaleko hartan 1973ko mikrofilmak arakatzen, baina ez nuen aztarnarik topatu.
‎Hasieran ez ziren konturatu. Ez zuten ikusi, haurdun zegoenik. Burua ebakita zuela, besterik ez zuten ikusten.
‎Ez zuten ikusi, haurdun zegoenik. Burua ebakita zuela, besterik ez zuten ikusten. Kristalak, odola, leporik gabeko emakumea.
‎Guri lekuko izatea tokatu zitzaigun, zerbaitegatik dauzkat bi nini begi bakarrean. Sukaldean gerrako gutunak irakurtzea, bazihoazenak eta bazetozenak agurtuz moilan zapia astintzea, itzultzen ez zirenei negar egitea, leihoko errezelak pixka bat apartatzea, frontoian txurreroa nola fusilatzen zuten ikustea, biharamunean odol putzua garbitzea. Horregatik hartzen dugu urte gehiago:
‎Opariak banatu ondoren, berriz, mahai inguruan eseri eta bazkaltzen hasi ziren, adinekoek, ohi bezala, finkatu eta ezarritako giroan. Baina bazkari hura bestelako bazkari bat ere bazen, beste ikuspegi batetik, osaba izebak Bartzelonan egon baitziren eta neska mutilek, jakin minak bultzatuta, galderak eta galderak baitzituzten, han zer ikusi ote zuten, zer ez ote zuten ikusi, haiek ere, pittinka pittinka, bazkalinguruko giroaren euskarri bihurtu ziren arte.
‎Opariak banatu ondoren, berriz, mahai inguruan eseri eta bazkaltzen hasi ziren, adinekoek, ohi bezala, finkatu eta ezarritako giroan. Baina bazkari hura bestelako bazkari bat ere bazen, beste ikuspegi batetik, osaba izebak Bartzelonan egon baitziren eta neska mutilek, jakin minak bultzatuta, galderak eta galderak baitzituzten, han zer ikusi ote zuten, zer ez ote zuten ikusi... haiek ere, pittinka pittinka, bazkalinguruko giroaren euskarri bihurtu ziren arte. Eta osaba Ismaelek izenak eta izenak botatzen zituen –Paseo de Gracia eta Ramblak, Tibidabo(" Bada han jolas parke bat, eta badakizue zer gustatu zitzaigun gehiena?
2010
‎Burua ateratakoan, ama eta Omar itsasorantz begira ikusi zituen, palak atzean utzita eta eskuak kopetan. Ez zuten ikusi. Arnasa hartu eta berriro pulunpatu zen.
2011
‎Ezta inortxok ere. Seme alabek ere ez zuten ikusi behea jo tzen. Beti atxiki zuen burua harro.
‎Inspektorea sukaldera joan bitartean, Mikel Armentiaren maletatxo zaharrari begira gelditu zen. Bere begiek haragi harrotu eta kolorgea besterik ez zuten ikusten.
2012
‎Itzal luze bat besterik ez zen pareko espaloiaren muturrean. Aparkaturiko autoek gorputzaren goiko aldea besterik ez zuten ikusten uzten. Xabier gelditu egin zen.
‎Hantxe ikusi zenituen betikoak, idazmahaiaren gainean eserita Henry, eta Tom zutik, eskuan bourbona zuela. Irribarre egin zuten ikusi zintuztenean.
‎Orduan bururatu zitzaidan askatasunaren garaia iritsi zitzaigula, eta erraza izango zela gizon horiek gure alde jartzea eta ontzia eskuratzea. Ilunpetan ezkutatu nintzen haien ondotik, nolako gobernaria zuten ikus ez zezaten, eta kapitainari niregana etortzeko dei egin nion. Baina niregandik urrun samar zegoenez gero, gizonetako bati eman nion dei egiteko agindua, eta esan zion:
‎Garai horretan lan ugari izaten nuen, oso egokia gainera denboraldi horretarako, aukera paregabea aurkitu bainuen, lana gogor eginez eta jardute hutsez lortu ezin nituen gauza asko lortzeko; bereziki, era askotara saiatu nintzen saski bat egiten; aurkitzen nituen adar guztiak, ordea, hauskorregiak ziren ezer egin ahal izateko. Abantaila handia izan zen niretzat umetan gustura egoten nintzela saskigile batzuen lantegian, aita bizi zen herrian, zumitza nola lantzen zuten ikusten, eta, mutikoek egin ohi duten bezala, beti laguntzeko prest egoten nintzenez gero, gaia nola lantzen zuten arreta handiz begiratzen, eta, batzuetan lagundu ere egiten nienez gero, goitik behera ezagutzen nuen jardunbidea; eta hala, zumizgaia besterik ez nuen behar. Orduan bururatu zitzaidan erne ziren zutoinak egiteko erabili nituen zuhaitzen adarrak, agian, Ingalaterrako sahatsa edo zumitza bezain gogorrak izan zitezkeela, eta erabaki nuen horiekin saiatzea.
‎Bururatu zitzaidan gure zaldiak zeuden estalpera sartu irten bat egitea jatekorik ba ote zuten ikusteko. Eta, gainera, zuhurtasuna ez da inoiz kalterako izaten:
2013
‎Goiz zen edonora joateko eta Bizkaia plazara joatea pentsatu zuen, non hil zuten ikusi nahi zuen. Ez zegoen arrazoi berezirik horretarako, baina ikusi egin nahi zuen.
‎Ez nintzen gelditu nola hiltzen zuten ikusten. Itzuli eta lasterka abiatu nintzen, herio suharrean, gibelera behatu gabe, zubia helburu.
‎Errefuxiatuek bagoiaren azpitik begiratu zuten, badaezpada ere gurpilen atzean gordeta. Leibaren gorpua besterik ez zuten ikusi, ezkerreko sorbaldaren gainean botata, eta eskuarekin bularrari eusten ziola.
‎Aurreko astean doi doi ikusia zuten Lady Catherine edo haren alabaren arrastorik. Tarte horretan Fitzwilliam koronela behin baino gehiagotan izana zen bisitan erretore etxean, baina Darcy jauna elizan besterik ez zuten ikusi.
‎Halako batean, eraikin erdiari buelta emana ziotela, auto baten motorra entzun zuten. Zeuden tokitik ezin zuten ikusi, baina alerta guztiak piztu zitzaizkien. Hobe inork ez bazituen han kuxkuxean harrapatzen.
‎Anfiteatroaren behealdera jaitsi eta harmailen atzeko partean zeuden korridoreetatik abiatu ziren. Turista japoniar bat baino ez zuten ikusi, galduta zirudiena, artaldearen bila. Termetara jotzea erabaki zuten orduan, eta horiek korritu zituzten harri gainean saltoka.
2014
‎Zoritxarreko harentzat zer tortura gordea zuten ikusteko gogorik gabe, hirira itzuli ziren.
‎–Mikel, Mikel! Zartailua hire amaren kontra nola altxatzen zuten ikusi eta geldirik egongo hintzen. Ez!
‎–Ni bezalakoei kirurgia plastikoa egiten zaie erretiratzean, baina muzin egin nion sudurra txikitzeari. Xabi nola utzi zuten ikusita, nago erabaki zuzena hartu nuela?
2015
‎Ezin nuela hartan jarraitu, lanpostua ebatsi zidatela, lanbidea bortxatu. Ea ez al zuten ikusten mafien barbaria, hiritarren izua, nola birrintzen ziren gazteak gau zaldi haietan kaleetako tristeziaren kontra. Ea ez al ziren jabetzen zertan zebilen jendaila hura, haurrak esplotatuz, neskatoak salduz, zaharrak itsasora jaurtiz.
‎Ezin nuela hartan jarraitu, lanpostua ebatsi zidatela, lanbidea bortxatu. Ea ez al zuten ikusten mafien barbaria, hiritarren izua, nola birrintzen ziren gazteak. Baina hau guztia esana dago.
‎Lehen adierazitako gauza berbera esan nien orduan ere: lanpostua ebatsi zidatela, lanbidea bortxatu; ea ez al zuten ikusten mafien barbaria eta herritarren izua eta. Hori guztia, baina areagoturik.
‎Kazetari gisa hainbat aldiz joan nintzen Madrilera, adibidez Batasunaren legez kanporatzeari buruzko auzi saioetara Auzitegi Gorenean, Espainiako hamasei magistraturen erabakiz euskal bozemaileen %15 ingururen babesa zuen alderdi politikoa legez kanpo nola utzi zuten ikustera eta kontatzera. Lau urte lehenago Egin en itxierarekin abiatutako estatu estrategiaren katebegi bat gehiago zen.
‎«Baina ume bat baino gutxiago jabetzen da bere edertasunaz», esan zuen Bankes jaunak, entzungailua eseki eta gela zeharkatuz, etxe atzean hotela eraikitzen ari ziren langileek zer aurrerapen egin zuten ikusteko. Eta bukatu gabeko hormen arteko joan etorri hari begira, Ramsay andrearengan pentsatu zuen.
‎Eskerrak Berak betetzen zuen etxeko hutsunea. Zenbatetan ez ote zuten ikusi umeek ama trantze txarrean, aitaren haizeak nondik joko jakin ez eta, begiak larri. Tarteka damutzen zen Jexux.
‎Maite harrapatu izanaren erantzule sentitzen nintzen. Ordurako komisariara iritsia izango zen, eta nola torturatzen zuten ikusten nuen nire barruan.
‎Beste batzuek, berriz, baserri giroari lotuta jarraitu zuten. Euskara ahozko jardunera mugatzen zuten, gehienbat, eta ez zuten ikusten idatzizko zereginetara egokitzeko beharra. Eta, jakina, ohiko bizimodurako ohiko euskalkiak ziren nahikoa.
‎Eta hartan, denak Parisen egiteke zuten ikus entzunezkoen legeria berriaren pentzudan zirela, 1982a abiatu zen. Askok uste zuen orduan euskarazko irrati publiko bat sor zitekeela.
‎Gau eta egun egon zen beilan Swann zaharra emazte hil berriaren ondoan. Idazlearen aitona, adiskide mina izaki, lasterka joan zen harengana berria jakitean, eta lortu zuen, hilkutxan nola sartzen zuten ikus ez zezan, une batez, negar malkotan, hildakoaren gela utzaraztea. Bide egin zuten parkean barrena, eguzkipean.
2016
‎EGUNEROKOA. Samuel Pepys ek honako hau idatzi zuen bere egunerokoan 1660ko urriaren 13an: Milord en etxera joan naiz eta, artean lo zegoenez, Charing Cross era jo dut Harrison jenerala nola urkatzen zuten ikustera. Urkatu, arrastaka erabili eta zatikatu egin dute, eta haren burua eta bihotza zintzilik utzi dituzte jendeak ikus zitzan.
‎Pozik nengoen; Santigandik hain gertu nengoen lehenbiziko aldia nuen. Ahizparen begiek, berriz, ez zuten ikusten Ignacio besterik. Oso atsegin ziharduen Ignaciok ahizparekin.
‎Harrapatzaileek igande goiz lasai batez hartu zuten, eta hil arte erre, krudelkeria deskribaezin eta infernuzkoarekin, milaka lagunen aurrean, txalo joka denak, Georgiako jende ona ei deritzenak: hara bilduak ziren gizonak, emakumeak eta haurrak, ospakizun kristau bat balitz bezala, gizaki bat nola erretzen zuten ikustera, herri jaialdi edo jaiegun bat balitz bezala, gozamen eta dibertimendu xaloa, ez besterik.
‎Hurrengo hamarkadetan fusio bidezko energia nuklearra erabiltzeko aukerarik ez zuten ikusten, ezta hurrengo hogei urteetan eguzki energia helburu industrialekin erabiltzeko aukerarik ere. IAEArentzat, halere, energia atomikoa ordezkatzeko aukera gehien zituen energia iturria zen eguzkiarena.
‎Txuekak botoia sakatu zuen. Hasieran estatika besterik ez zuten ikusi. Gero, emakume baten lehen planoak bete zuen pantaila.
2017
‎Esateko baizik ez da han ez zegoela ez uso, ez izen, ez deus holako, baina sirena xaharraren begiak malkoz lausoturik zeuden eta, egiaz, nahi zutena baizik ez zuten ikusten.
‎dagokionez, etapa horretan ere gatazka sozial ugari izan zen Europan, eta estatuaren ekimen sorta bat ezartzeko giroa prestatu zuen horrek. Zer eragin izan zuten ikusita, hiru helburu nagusi zituzten estatuaren neurri horiek: (a) diziplina handiagoko lan indarra sortzea; (b) protesta sozialak arintzea; eta (c) langileak ezarri zitzaizkien lanpostuetan finkatzea.
‎Zoko madarikatu hura pintatzen ari bait ziren eta pintoreek eskilarak eta pintura poteak nonnahi utziak bait zituzten. Espaloitik zer aurrerapen egin zuten ikusi nuen. Azken bi edo hiru egunetan nire ustez zipitzik ere ez, egia esan, oraindik azkeneko pisuko fatxadan ari ziren?, baina ez zen niri zegokidan arazoa.
‎Berak eta Felixek halakoxe bat eduki zuten Parisko pisuan. Monmartreko merkatuan erosi zuten ikusi bezain laster. Natiri bere amaren etxea gogorarazten baitzion garai haietan.
‎Salbu bikote batek. Bi gazte haiek ez zuten ikusi argi berdea zeukatela, musuka ari baitziren. Musuka, elkar jan nahi balute bezala...
‎Ezinezkoa omen zen Coralie deabruzko izaki suhar bat izatea eta, aldi berean, asmamena, buruargitasuna eta sormena erakustea. Gizonek ez zuten ikusi nahi nola irteten zen beren fantasien objektua giltzapetua zuten itxitura hartatik eta emakumeei mehatxagarria iruditzen zitzaien aktoresaren presentzia hutsa eta kezkagarria, berriz, haren estatusak gizonengan zuen eragina. Gizonek zein emakumeek bat egiten zuten funtsezko gako batean:
‎Polita zen bi lagun haien artean zegoen konplizitatearen lekuko izatea. Ederra zen musikaz nola gozatzen zuten ikustea. Bera erabat ezgauza sentitzen zen horrela mugitzeko.
‎Ez zuen iruzkinik egin Alberroren jokaerari buruz. Asiainek susmoa zuen Txuekak ere ez zuela Alberro oso gogoko, baina seguruenik inspektore-ordeak tentuz ibili nahiko zuen, gauzek zer bide hartzen zuten ikusi arte.
2018
‎Queer Nation ek bere egin zuen testua, eta liburuan queer autoaurkezpenaren teatralitateaz egiten diren hausnarketa batzuen oihartzuna antzeman zitekeen Act Up en taktiketan; halaber, AEBetako Elkarte Psikoanalitikoaren eta Elkarte Psikologikoaren kideek indarrean zuten homosexualitateari buruzko doxa berriz aztertzera bultzatu zituen testuak. Generoaren performatibitatearen auzia hainbat modutan bere egin eta egokitu zuten ikus arteek, Whitney eko erakusketek eta Los Angelesko Otis Arte Eskolak, besteak beste. Liburuan azaltzen diren, emakumearen?
‎Biratu ziren, eta funtzionario bat ateari heltzera zihoala, ixteko, bere bernen artetik han erreparatu nion zigarrotxo errukarriari, bi ziega haragoko atepetik hur. Ez dakit ez zuten ikusi, ala ez ikusian joan ziren. Aitari buruzko albisteak jota utzi ninduen, baina zigarrotxoa ezin nuen burutik kendu.
‎Grazia egingo zion Aingeruri entzuteak Luki Luk deitzen ziotela ezizenez, beretzat gehiago baitzen Arratoi Txakur. Gorroto zuen muxu emateko mingaina nola erabiltzen zuten ikustea, ezpain ingurua eskugainarekin sikatzeko gero. Babasto halakoa.
‎Marroia, harri koxkorduna, uretan disolbatzen gero eta gaitzagoa. Fruta denda batzuetan harrituko ziren, agian, gazteek zenbat limoi erosten zuten ikusita. Erosten edo; ebasten ere bai.
‎Alderik nabarmenena, ordea, hauxe: nahiz eta zakil erretratuak jasotzen dituzte emakumeek zakil bidaltzaileak aurrez ez ezagutu, nahiz eta zakil erretratuak jasotzen dituzten emakumeek zakil bidaltzaileak estimutan ez eduki, nahiz eta ez zuten ikusi nahi haren zakilik, ez zioten eskatu erakusteko haren zakilik, nahiz eta hori guztia, hala ere, dio Mirenen Lankide Feministak, argazkia jaso izanaren ardura apurra sentitzen dugu beti zakil erretratuak jasotzen ditugun mundu zabaleko emakumeok, kosta egiten zaigu zakil bidaltzailearen berri ematea, argazkia bera konpartitzea gure facebookeko horma publikoan zakil bidaltzailearen izen abize...
‎Hirurak isildu ziren, Aiorak eta Xabierrek ez bide zuten ikusi alderdi hori Naomik esan arte.
‎Espero zuten Txetxuk ulertzea sakrifizio handia izan zela kamera aurrean agertu eta haren alde hitz egitea, dena hain nahasia zenean. Ez zekiten aurrerantzean besterik egin zuten, baina bisitan joan bai, behin gutxienez joango ziren, zelan zegoen, hiri hori, halaxe deitu zioten, Aiorak esan zionez, kartzela esatea trabatuko balitzaie legez?, hiri hori zelakoa zen eta ondo zaintzen zuten ikustera. Diru premiarik edukiz gero, horretan ere lagunduko zioten, eta haren alde bozkatuko zuten aukera zeukaten guztietan.
‎–Zure anaia nola hil zuten ikusi nuen.
2019
‎Gazteenak amak ekarri bezala zeuden, eta nagusiagoak oihalezko gerripeko zarpail bat baino ez soinean. Ezinbestez, gorputz mehe, zalu eta distiratsu haiek miresmena sortzen zuten ikuste hutsez.
‎Irakasleak bera haserre zegoela konturatzea nahi zuen, eta ez ostikoagatik. Eskola puta hartan denek beste aldera nola begiratzen zuten ikustea nahi zuen Asierrek. Besterik ez.
‎Urte askotan ikusi zuten Pragako auzo juduan eta hiri zaharrean txakurren atzetik. Erakarri, atxiki eta galdetzen zien ea ez zuten ikusi ur txakur zuria, begien azpian orban beltz bat eta belarriaren gainean beste bat zeukana; eta, aurkitzen bazuten, esateko azkenean ez zutela urkatu Berl Landfahrer, eta joateko harengana Erribera kalera; ez zitzaiola deus gertatuko, ez zutela urkatuko, ur txakurraren isuna ere ordainduta zegoela. Txakurrak oldartu eta ihesari ematen zioten.
‎Bi aldiz azpimarratu zuen, letraren bat gainetik ukitu zuen, eta ondorengo unean orria urratuta zegoen, lau aldiz urratuta, hori baino gutxiago ez da nahikoa orria baliogabetzeko eta hori baino gehiago zuhurtzia maniakoa da. ...gorputz osoa bihurritu zuen, berak nahi duena da ondoko galdera egin dion zerbait izatea, Zer idatziko dut, eta ondoren erantzun baten zain gelditzea, zain gelditu harik eta begiak lausotu eta eremu zuri, antzua, sekula gehiago ikusiko ez duen arte, eta, horren ordez, sakonetik sortzen den hitz entsalada bat ikusi arte, berehala berriro hondoratzen diren gorputz itoak bailiren, mundu nahikorik ez zuten ikusi, horretarako baizik ez ziren itzuli, ez dira berriz agertuko.
‎Lehenbailehen atera behar zuen handik, eta Uliako labarretako itzaletan galdu. Zorte pixka batekin, ez zuten ikusiko. Azken batean, Gorgontxoren atzean itsasoaren belztasuna hedatzen zen, eta itsasertzeko zaintza unitatearen atzean, aldiz, Pasaiako arrada argiztatua.
‎–Ez hain azkar! Egunen batean moilaren aurka lehertuko duzue, kexatu zen entrenatzailea, neskek trainerua zein arreta gutxirekin uretaratu zuten ikustean?. Gaur Lorea joango da brankan.
‎Ez zen garaiz iritsiko berriro Gaston Besaideri jarraitzeko, baina bai ilundu aurretik tunelaren bila joateko. Non zegoen aurkitu behar zuen, eta bi anaiek haren barruan sekreturen bat gordetzen ote zuten ikusi.
2020
‎Haien jokaldiaren zain baino ezin nintzen gelditu, dena den. Aurrea hartu ahal izateko, baina, noraino iristeko kapaz ziren jakitea komeni zitzaidan, eta, Bakartia gainetik nola kendu zuten ikusita, ez nuen uste nirekin gauza bera egiteko eskuak dardara handirik egingo zienik.
2021
‎Eta gogoratzen dut etxeko saloia neskaz beteta izaten genuela, amarekin josten ikastera etortzen ziren neskez gainezka. Eta ni haiei begira egoten nintzen, ezerezetik eskuekin nola sortzen zuten ikusten.
‎Etxean ibiltzen nintzen noraezean. Seme alabek, 14 urte zituen Juanek, hura dena nola bizi zuten ikusteko gauza ere ez nintzen. Ikusten nituen baina formarik gabeko objektuak bezalakoak ziren.
‎Ez zuen San Quentinera joan nahi. Tristatu egingo zuen gizon bat nola urkatzen zuten ikusteak. Baina pozik zegoen joateko baimena eskatu izanaz.
2022
‎AEBek gune desmilitarizatu bat adostu nahi izan zuten, eta abuzturako SDFk ontzat eman zuen Kobanetik ekialdera zeuzkan lurraldeetatik bost kilometro atzera egitea. AEBetako militarrek Turkiako tropekin batera Tigris eta Eufrates ibaien arteko mugaldea nola patruilatzen zuten ikusi zen.
‎Herria utzi baino lehenago, leiho txiki batetik," zorte on" aditu ahal izan zuten. Lepoa instintiboki bihurtu zuten, baina leihoa ixten zuen eskua besterik ezin izan zuten ikusi. Biei irria atera zien Braulioren diosalak.
‎Zergatik atxilotu zuten? Ez al zuten ikusi Araceli leihotik behera bota ondoren egongelako pitxerrean utzi zuen lorea?
‎184 Alemaniar faxismoaren sorrerako iruditeria maskulinoari buruzkoak, hemen: Theweleit, op.; lider naziek hura nola garatu zuten ikus daiteke, esaterako, hemen: Manvell eta Fraenkel, Doctor Goebbels.
‎Semea jaio zenean, etxera litronekin etorri ziren, ospatzera, eta ekarritako ezer bildu gabe egin zuten alde. Lagun ezin hobeak dira, baina ez zuten ikusi zaintza.
‎Batzuetan, herrira jaisten zirenean anaia nolako poztasunez hartzen zuten ikusita, aitona hura bezalakoa izaten ahalegintzen zen. Dantza zegoenean jaisten ziren eta apaizak umetan kontatzen ziena zetorkion aitonari burura:
‎Beraz, itzuli eta eskuineko etxadietara jo nuen, horiek inguratuz auzotik errazago aterako nintzelakoan. Handik pasatzean gozo denda baten pertsiana nola ixten zuten ikusi nuen, eta ogi barra bat erosteko aukera galdu nuela bururatu zitzaidan; etxe ondoko Alcampon erosi nuen gero, ogia supermerkatuetan erostea gorroto dudan arren.
‎Kalezulo amaierara iristean, auto berde ilun bat topatu zuten atari batean aparkatuta. Autoaren atzealdea besterik ez zuten ikusten, eta, kristalak ilunduta zituenez, ezin jakin barruan norbait ote zegoen. Erkudenek radarra atera, segundo batez begiratu, eta gerriko poltsan sartu zuen berriz.
‎(Beste argazki bati helduz) Eta hau Urumea ibaian jartzen zen" kukaña" da. Zenbat ordu pasako genituen bertan mutilek makil zahar hori nola zeharkatzen zuten ikusten.
2023
‎Hasieran zuria zena, berehala ilundu zen, argi izpiek ezin baitzuten lainoaren loditasuna gurutzatu. Ezin, beraz, nora joan zuten ikusi, ez egunez, eta ez gauez. Itsasoa bera bare bare zegoen, eta haizerik ere ez zebilen Aparloreari bultzada bat emateko.
‎Sarak Kontseilari ohiari begiratzen zion. Funtzionarioa haserre zegoen Josune bezalako aditu handi bat zer gutxi baloratu zuten ikustean. Ezin zuen galdera gorde:
‎Zotin eta aiene artean azaldu nahi zion asteburu osoa iragan zuela bere emaztearen berri izan gabe, ez ziela telefono deiei erantzuten eta, anitz tokitan bilatu arren, ez zegoela arrastorik inon. Halaber, lagunek eta ahaideek ez zuten ikusi azken berrogeita zortzi orduetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia