Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2000
‎Halako infamiarik! Eta jarraian esan zuten horregatik erabaki nuela T. ko liburutegitik gehiago ez irtetea, kontzientziaren zama astunak, errutasunaren mamuak, ez zidalako nire herritarrekin bizitzen uzten, eta hantxe neramatzala, bolizko dorrean isolaturik, bizitzako azken hamar urteak, eta zeharo zoratzen hasita nengoela noski, nire hainbat ekintza burugabek argi eta garbi frogatzen zuen bezala. Faltsukeriaren gainean faltsukeria, irakurle.
‎lehenik nitaz eta, segidan, bidailagunei buruz. Eta ni, ezin ukatuko dut, deseroso sentitu naiz gizon horren alboan; etengabe egiten zituen korrokada ttikiek eta, bainatu arren, zabaltzen zuen izerdi eta kolonia usain sarkorrek izango zuten horretan eraginik. Bestalde, haren keinuek ere zerbait ekartzen didate gogora (beharbada aitaren zerbait, zeren Tomek berrogeita hamar bat urte izango baititu), oraindik zer den zehazki ez dakidana.
2001
‎" Bestalde, dio beheraxeago?, ez Larramendik, ez Kardaberazek, ez Mendiburuk ez zuten lortu gipuzkera alde honetako literatur euskara bakartzat jartzea". " Eta, egia esan, darraio?, ez zuten horretarako batere ahaleginik egin". Egia esan behar bada, beraz, aski genuen gorago idatzirik dagoen lortu hori tintontzian gelditu balitz:
2002
‎Pauso batzuk eman orduko, Pertik goizean esan dizkidan hitzak etortzen zaizkit gogora: " Ez ninan atzo hil zuten hori ezagutzen, baina berdin zidan zer zen eta zertan zebilen". Atzera begiratzen dut.
‎Baina oso bestelakoak dira Pertik esaten dizkidan hi  tzak: " Ez ninan atzo hil zuten hori ezagutzen, baina berdin zidan zer zen eta zertan zebilen. Sekulako kabroikeria egin zioten, sekulakoa!
2003
‎Ez nuen, ordea, jai hura ika mika eta halakoekin izorratu nahi; zeren, azken batean, taldekide dohakabeek eskubide osoa zuten Planetako gizonik zaharrenaren aurrean zeudela sinesteko. Zer kalte egiten zuten horrekin. Zergatik apurtu bihotz handi haiei ilusio eta poz hura?
‎Baina aholku hori ez da interesdun maileguaren gaitzespen zehatza: Elizako Gurasoek egin zuten hori geroago. Karlomagnoren garaia arte (789 urtea) ez zen legedi zibilean debekua jaso.
2007
‎Leherketa gertatu eta biharamunean, egunkarietako lehen orrialdeko argazkian etxearen puskak ageri ziren anabasan, eta ondoan, tamaina txikiagoan, Igorren NANeko argazkia. Hura gogoratzen bazuen ere, fotomatoi etxolan bertan esan zion itsusi mortala zegoela, eta barre egin zuten horren kontura?, semea erabat arrotz begitandu zitzaion, aspaldiko partez ikusi zuen hartan. " Ezagutu gabe, pentsatu zuen?, argazkiko morroi hura kapaz zen, ez bakarrik Mediterraneoko hondartzetan han hemen lehergailuak jartzeko, baizik eta, baita, orrialde berean, eta lerro batzuk beherago esaten zen bezala, Orioko zinegotzi edadeko hari buruan bi bala sartzeko ere".
2008
‎Baina Tomasekin, zuen. Aspaldi agortu zuten horretarako aukera. Noiz eta zergatik, Rosak ez zekien nola zehaztu.
2009
‎Ez zen luzaroan izango bere erregina; ondoren beste bat etorriko zen, eta, berriro ere, han ariko zen Dario diru premia korapilatsuen artean borrokan, luxu hari, Parisen" Darioren harema" esaten ziotenari, eusteko. Nola ulertuko zuten hori odol hotzeko frantses haiek guztiek. Emakumeak aldatu egiten ziren; plazerak, berriz, leial jarraitzen zuen beti.
‎Osabak lepotik eskegi zidan erretratatzeko makinaren begitik begira ari nintzenetariko batean, Pilarrek ere pipan erretzen zuela etorri zitzaidan gogora. Harriduraz edo ematen zuten horren berri guztiek. Egia esan, neuk ere ez dut ezagutu nire inguruan pipan erretzen duen andrerik.
‎Honek eragin handia izan dezake kliman". 1957an esan zuten hori, atmosferara jaurtitako karbono dioxidoaren neurtze sistematikoak hasi zirenean. Gaur, negutegi efektua eragiten duten gasen kontzentrazioa azken 650.000 urteetako handiena da.
2010
‎Hori, han Erroman. Espainiako zenbait egunkaritan ostera, erabat ukatu zuten hori, eta gauzak ez zirela horrela adierazi zuen sendagile ospetsu batek ziurtasun handiz, eta beste diagnosi bat egin zuen bere aldetik, askoz ere kezkagarriagoa noski. Hori 1992an gertatu zen.
‎Hedabideek oso ondo ulertu zuten zer esan nahi izan zuten Arnaldo Otegik eta Euskal Herritarrok en prentsa bulegoak. Hurrengo egunean, larunbatean, Euskadin argitaratzen ziren egunkari guztiek eman zuten horren berri. Ez zegoen arrazoirik pentsatzeko igandean ETAren komunikatua argitaratuko zela," mugarik gabeko eraso armatuen etenaldi orokorra" amaitu zela iragarriz.
‎Ez dut uste herri honen erradiografia aldatu denik. Argi erakutsi zuten hori hauteskundeetako emaitzek. Eta ezin bikainago laburbildu zuen Miguel Sanz Nafarroako presidenteak, Madrilgo Foro de Nueva EconomÃa delakoan eman zuen hitzaldian():
‎" Lópezi emango dizkiot nire botoak". PSE EE PSOEk eta bere hautagaiak, Lópezek, ezkutatu egin zuten hori, ez zuten egia esan. Hauteskundeak izan baino astebete lehenago, Patxi Lópezek irmo baieztatu zuen hori:
‎Bakeaz eta baketzeaz hitz egin zen. Han azaldu zuten Ibarretxek eta Jaurlaritzak zein zen baketzeaz egiten zuten analisia, zer ikuspegi zuten horretaz, zein zen beren egitekoa: " elkarrizketa demokratikoan oinarritutako aro politiko berri bat irekitzea".
‎Horra nolako boterea zuten gure alduntzindarrok garai hartan. Eta jakin nahi, nondik zetorkien ohorea zuten hori. Bada, begira handik hamar urtera zer jaso zion Martin Zubiri eskribauak goiko jaun merio horrixe berari [5]:
2011
‎Arratsaldea Ziburuko baserri batean pasa nuen lanean eta zer edo zer jan ondoren etxera itzuli nintzen ilundu baino lehen. Guk, baserrietan lan eginda, beti izaten genuen jateko zerbait ere, baina denek ez zuten horretarako balio.
2012
‎Gazteriak mundua bere nahierara egokitzeko hartzen dituen lan nekagarri bezain alferrekoak atzean geratu dira. Frakasatu egin zuten horretan eta atseden hartzen daude orain. Urte batzuk barru, kezka larri batek erasoko die berriz ere, eta oraingoan heriotzarena izango da; beren zaletasunak era harrigarrian aldatuko dituzte, antsikabe bihurtuko dira, edo arraro, edo ipurterre, ulertezin beren familiarentzat, arrotz beren seme alabentzat.
‎Baina benetako baserritarra da; harentzat gaixotasuna gauza lotsagarria da eta ezkutatu egin behar da azkenera arte, hilzoriko arnasestuetara arte. Oso ondo zegoela erantzun zidan, baina gezurtatu egiten zuten hori larruazal horiztak, betazalen ingurune moreak, arropak haren gorputzean eratzen zituen tolesturek, haren itolarriak eta ahuldadeak. Entzun dudanez," tumore gaizto" bat omen dauka.
2018
‎Pizkunde garaian lurra borobila dela edota eguzkiaren inguruan bira egiten duela defendatzea bezain ausarta zen pentsamendu bakarraren kontra egitea. Zorotzat edo ameslaritzat hartzen zuten horretan tematzen zena.
‎" Botereak" aipatzen ditudanean, agintariez ari naiz, baina ez haietaz bakarrik, baizik eta beren aginpidea agerikoa izan gabe hariak mugitzen dituztenez ere ari naiz. Nioenez, bada, Botereek begi onez ikusi zuten hori dena, arazo bat arintzen baitzitzaien. Langabe eta prekariatuak kalean istiluak sortzen aritu beharrean, zerbaitetan okupatuta zeuden.
2019
‎Izaten zen noizean behin erdeinu biziaz iraindu eta gorputza ubeltzeraino kolpatzen zuenik ere. Hori ere ordaindutzat jotzen zuten horretarako joera zuten apurrek.
2020
‎Berak antolatu zuen diru bilketa, berak kontratatu zuen lekua, baina ez zuen izango ekitaldira joaterik. Denek jakingo zuten hori, eta batzuen batzuk poztu egingo ziren, eta enpatia handiena zutenek ere ez zuten sentituko auzo lotsa ikaragarri bat besterik. Horren ordez, egun guztian bere gelan egoten zen errezelak itxita, ezorduetan ikasten eta lo egiten.
2022
‎Harritu zuen entzuteak fraideek ez zutela inoiz hitz egiten, goizeko ordubietan jaikitzen zirela eta beren hilkutxetan lo egiten zutela. Galdetu zuen ea zergatik egiten zuten hori.
‎Eskerrak ez zituen andreak ere atenditu behar. Kate andereñoak eta Julia andereñoak hartu zuten hori kontuan eta goiko bainugela bihurtu zuten andreen aldagela. Han zebiltzan Kate andereñoa eta Julia andereñoa, txutxu eta mutxu, eta barre eta zalaparta, bata bestearen atzetik eskailburura joan, barandaren gainetik begiak behera zorroztu eta ea zein etorri zen Lilyri hoska.
‎–Bera nahikoa, etsaien hegazkinak gidatzeko, xuxurlatzen zuten batzuek, beldurrez; beste batzuek esaten zuten hori ezinezkoa zela. Egiaz, ez zekiten ezer.
‎Labarietarrek esaten zuten Montmortarrak behartsuekin bihozgabeak, harroak eta faltsuak zirela eta Montmortarrek zioten beren maizterrak" borondate txarreko jendea" zirela. Ahapeka esaten zuten hori, buruari eraginez eta begiak zerura jasota. Labarietarren hitzek gauza gehiago adierazten zituzten Montmortarrek eurek uste zutena baino.
2023
‎Amak esan bezala, ez zuten horretaz pentsatzen. Ez dakit, bada, imajinatzen ote duten.
‎Rozinaren etxe barrua, berriz, epel eta garbi egoten zen; Brinovc ek noizean behin konpontzen zituen leihoetan errezelak zeuden, etxeko mahaian zapi bat; ukuilua, berriz, hain zegoen txukun, non bertan bazkaltzeko modukoa baitzen; ukuiluaz halere Brinovc arduratzen zen, Rozinak hango leihoan fuksiaren bat jarri besterik ez zuen egiten, atseginagoa gerta zedin; gainerakoaz Brinovc arduratzen zen beltzen laguntzaz, Rozinak behiak jetzi besterik ez zuen egiten, eta txerriei jaten eman, beste egitekorik ez zuen kortan. Rozina gogaikarri jartzen zen hormak zuritu behar zirenean; beltzek egiten zuten hori ere. Igande goizetan, usaina hartzen zien denei, ea ondo garbituak zeuden; bestela, meza aurretik etxe ondoko errekastora bidaltzen zituen; eskuila bat ekarriko diat ez bahaiz garbitzen, egiten zien mehatxu, eta burua sartzen zien uretan.
‎Uxuala gordina berriro destilatzen zuen, baina oraingoan alkoholaren proportzioa axola zitzaion; horretarako, koilarakada uxuala botatzen zuen txingarretara, zenbat eta garra handiagoa atera eta zenbat eta bizkorrago erre, orduan eta alkohol gehiago zeukan destilaturikoak. Bigarren destilazioaren aurretik, Brinovc ek ondo garbitzen zituen ontziak; hartan Rozinak eta beltzek laguntzen zioten, ondo igurtziz eta kenduz lehen destilazioan tupikizko paretetan erretzen ziren argizari, erretxina eta koipe oro; egur errautsez egiten zuten hori, eta beltxarga lepoa, berriz, trapua zintzilik zeukan hari batez edo botilak garbitzeko eskuila meheaz. Brinovc ek beldur zion uxuala berdetzen zuen" otso" berdeari; hozteguneko hodi bihurra lixibaz ikuzten zuen behin eta berriz, den dena garbi garbi utzi arte, uxuala gordinez berriro bete aurretik; bigarren destilazioan ere pixkanaka indartzen zuen sua, hasieran baino ez zuen egiten su bizia, eta gero kontu handia izaten zuen gehiegi ez berotzeko, etengabe ukitzen zuen kapitela, berotzean berehala jaisten zuen sua; oraingoan ere mehea behar zuen turrustak, barrurantz okertua, Rozinak beti sartzen zuen eskua hozteguneko uretan, eta haserre jartzen zen:
‎Izan sare sozialetatik jasotako input faltsu horien guztien bidez, izan gehiegizko babesagatik edota desbinkulazioagatik (apegoaren atalean landuko da), gaur egungo nerabe askok ez dute frustrazioa ezagutzen, eta bizitza jolas  parketzat hartzen dute neurri handi batean txiki txikitatik, dena hiper polita eta zoriontsua den ideia desitxuratua osatzen dutelarik. Eta bizitzak espero dutena ematen ez dienean, hau da, sufrimendua, frustrazioa, diziplina eta esfortzua eskatzen dieten egoerak agertzen direnean adibidez, jolas parketzat hartzen zuten horretatik ihes egiteko erabakia bururatzen zaie nahi baino gehiagori. Hori egin baino lehen, ordea, horren dramatikoak ez diren bideak hautatzen dituzte:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia