Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎noiz eta nola etorri zitzaizkidan bila... Nire taldekidea atxilotuta zeukaten ordurako; txakurrek eurekin ekarri zuten gurera, eta etxeko atean deitzera behartu. Txirrina jo eta ireki nezala esanarazi zioten.
‎Atea ireki ezin zutenez, sopletearekin ekin zioten, burdinazkoa eta barrotezkoa baitzen atea. Sopleteaz ordea, su hartu zuten guk pilatutako zaborrontzi gomazkoek. Sutan eta ketan hasi zen kautxoa.
‎Apestatuak ginen gaixook, tuberkuloso apestatuak. Ez zuten gugan itxaropen handirik. Bazen han zestoar gazte bat, sasoirik onenean zegoen mutila...
‎Parke eoliko handien aurkako mendi martxa eratzeko asmoa zutela azaldu ziguten, eta martxa hartarako ibilbidea prestatzen ari zirela. Lauaxeta saiatu zen solasaldia luzatzen, baina gazte haiek, Lauaxetaren itxurari eta susmagarri iritzita seguru askorik, ez zuten gurekin berriketan geratzeko gogo handirik erakutsi.
2001
‎Pisu berriarekin nahikoa ez eta ongizatearen gizarteko hipermerkatu oparo hornituriko guztietan eduki zuten gure berri: bideoa, telebista, bideokamera, ordenagailua, auto berria, mikrouhinak, airezko labea, hozkailua, argazki makina, proiektorea, mendiko bizikleta, sei kasko diferente –pilotan aritzekoa, bizikletan ibiltzekoa, eskalatzekoa, rafting egitekoa, motorrean ibiltzekoa, parapente egitekoa–zein makina bat arrisku kiroletan aritzeko material espezializazio handikoa, diseinuzko altzariak, pattarrak eta likore exotikoak, urterik onenetako ardoak eta markako jantziak erosi genituen, besteak beste.
‎Gizajale haien bisaje basatiak eta hagin zorrotzak ikustea nahikoa irudikatzeko hurrengo eszenak nolakoak izango ziren: beren txalupek inguratuko gintuzten, ausartenek abordatuko zuten gurea, matxetea eskuan; aztiak, edo denen buruak edo bi gauzak batera zenak buruak moztuko zizkigun; gure gondolaren behe aldea odol gorriz tindatuko zen; laster ziren euren letaginak gure haragi gurietan zorrozki sartzen… Basati haien aho inguruak nire izterretako okela hari odoltsuez beterik irudikatzeak beste edozerk baino indar handiago hartu zuen nire baitan. Etsipenaren goren unean, bi paper luzanga atera nituen poltsikotik eta airean astindu nituen.
‎Luze gabe tiro zaparrada hasi zen. Atzeko horma zula zula eginda gelditu zen, kristal puska batzuk gure gainera erori eta pare bat balak zakar-ontzia alderik alde zeharkatu zuten gugandik zentimetro gutxitara paseaz. Orduan burutazio bat izan nuen, baina horretarako nahi eta nahi ez amuari kosk egin behar zioten.
2003
‎–Zer egin behar zuten gureek, ba? –galdetu nion.
2005
‎Onena bezalaxe Lizarriturrik" armada liberatzaileari" egindako oparia zen. Hari beha nengoela Denis heldu zen abaorretik, Ferrolgo basetik ekarria zuten gurera. Hiru traineruk harrapatu zeroi handia.
‎Ferraila bilakatua zuten guk espero genuena, guri zor zigutena. Alferrik ari ginen, gerra hotza.
‎" Gorri, egik lan!" txilabek, eta guk" Nik bai lan, txilabak ez lan!". Jende ona ziren txilaba haiek, tabakoa ematen ziguten, eta zekiten gaztelania apurra lardaskatzen zuten gurekin. " Gorria gose, posizioa utzi", eta guk" Gorria gose, posizioa utzi ez".
‎Txilabak beste norabait bidalita falangistek hartu zuten gu zaintzeko ardura. Haien poza!
‎Eduki zuten eraginik dantza erakutsi haiek inglandarren artean, kontzientzia txarra arintzen laguntzen zien guri penny ale batzuk emateak, inbasoreak etxetik kasatu duenarekiko elkartasun horrek. Euskal haurrak aterpetzeko batzordeak sortu zituzten lord eta lady guztiek, kiroltasun handiz txalotzen zuten gureen footballa beren umeen aurka jokatzen zutenean, zelako esku zartak dantzatzen zutenean! Francori bular egin geniolako susmo txarreko gorritzat hartzen gintuztenok kristau maitagarri bihurtu ginen guda galdu genuenez geroztik.
‎Paraje aparta zen arrantzan eta bainuan aritzeko, karramarro bilketa egiten genuen hango harriagan, Ilurgitako zulora azaltzen ziren bikote bakanek urrunagora hartzen zuten gu ikusitakoan. Muxarra batzuk geneuzkan erretzen paratuak.
‎Espainiera andaluz doinuan egiten zuen morroia ekarri zuten gerogarrenera, Euzko Etxera deitzeko esan nion. Aita Olaso etorri zitzaigun bila, arrain handiak ginela usteko zuten gure herri aldezleek. Libre utzi gintuzten, eta Chelseako komisaldegi nagusitik hurre samar zegoen garagardotegi handian bildu ginen hirurok, ospatzeko.
‎Ez huke laurdenik asmatuko. Telegrafista ontzi barruan gelditua baldin bazen, gure nondik norakoa ematen jarraitzeko gelditzea zen logikoena, hori erraza zeukaten konprobatzea doixtarrek, intertzeptatua eduki behar zuten gurea. Baina esadak, transmititu zitekek transmisio torreta birrindu diatenean?
‎Inork ez zuen ukatuko Huck eta Tom arraunlari trebeak zirela, alabaina askok zalantza egin zuten ahapetik gauza izan zitezkeenetz haiek biak hilabetean Liverpooleraino iritsi ez ezik itzultzeko, milioi eta erdi milia barru Liverpool, hor nonbait, pentsatuko zuten gure herriko marinel motzok. Entzun nuen baten batek portu hura non zegoen galdetzen zuela, berak ez zuela ezagutzen han egondako inor.
2006
‎saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta ...xka bategatik, baina handik aurrera nazkatu ginen eta hasi ginen solomoa, piper saltsarekin, gasteiztik joan ginen leitzara zuzenian, han etzen guretzako tokirik baina albintiarekin diskutitu genuen eta hark zerga kobratu zigun eta utzi zigun toki bat, gero jeneradoriak etzigun arrankatzen eta presoen txosnan eskatu genuen entxufe bat, ondoan bagenituen ijito batzuk karrito batekin eta haiek ikusi zuten guk argia bagenuela eta guri eskatu ziguten, beltz bat ere etorri zitzaigun eske eta gero zilar saltzaileak ere, argentinako batzuk, gero hurruna, bagenekien zaila zela oso baina guk bilbora nahi genuen, bilbon astebete! bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa
2010
‎Biharamunean egun luzea izango genuen, Buenos Airesetik autoz ordubetera zegoen La Plata hirira joatekoak baikinen bi egunerako. Hango unibertsitatean hitzordua zuten gure katedradunek, bertako ikasleei hitzaldi bana egin eta hurrengo urterako kongresu baten antolakuntza negoziatzeko. Hotelera sartu beste aukerarik ez nuen izan, hortaz, afalostean.
‎Beharrik Euskaldunako emakumeek senarren egoeragatik protesta egitea erabaki zuten. Poliziei bertatik bertara oihukatutakoek baretu egiten zuten gure ama. Amorratuta baino baretuta itzultzen zen etxera, konkorra desagertuta, tente.
‎Alabaina, makilakadak bizkar askoren artean jasotzeak arindu egiten zigun mina, ubeldurek elkartu egiten gintuzten, bat ginen egurra jasotzeko ere. Fanonen teoriek hazitarako lur joria zuten gure artean. Elkartasun hark ontziolako mugak ere gainditzen zituen, ez ginen geure zilborrei lelotuta begira geratzekoak.
‎Ikasle mugimenduetan ari ziren gure seme alabek ekimen antolatu zituzten, sostengua adieraztearekin batera PSOEren Gobernuari aurka egiteko, haiekin etorkizunik ez zutela kantatzeko. Rockaren eta punkaren eztanda bizi zuten, sistemaren aurkakoa zen edozeren alde egingo zuten; kaleak sutan argitzeko arrazoi gehiegi zeuden; langileen borrokari eredugarria zeritzoten, edozer egingo zuten gure alde. Urrunetik harrotasuna sorrarazten ziguten, etxean besterik zen arren.
2012
‎Zeregin zehatz eta bakar bategatik joaten ginen Kyotora –neskaren izenak eta etxearenak bat egiten zuten gure kaiertxoetako hitzordu kodetuetan– astean behin, astelehenez. Gordeleku ustez segurutik atera eta nahiko zuzen egiten genuen harako bidea.
2013
‎Hori ikusirik, bertze batzuk ere hasi ginen, erdi beldurka. Neska mutil batzuek alde egin zuten guregandik, zer gerta ere. Bertze solairuetan jende gehiago animatu zen.
‎Arrazoirik ez zuten falta. Makina bat merkromina poto gastatu zuten gure gurasoek afizio haren kontura.
2017
‎Gaztelu gainean geundela egurzaleak zetozela sumatuz gero, “Gizona!, gizona, gizona! ” hasiko ginen oihuka eta berehala ekingo genion gaztelutik albait arinen jaitsi eta korrika urruntzeari, inon idatzi gabeko lege batek argi baitzioen debekatua genuela ohol gazteluetara igotzea. Orduko umeak eta mutil eta neska koskorrak ez geunden, ordea, gaurkoak bezain estu babestuak eta zorrotz zainduak, eta neurri handi batean nagusiek, noizean behin debekua gogora ekartzen ziguten arren, nahiko onartua zuten gu ohol gazteluetara igotzen eta ohol gazteluetatik jaisten ibiltzea.
‎Hori besterik ez, eta hori dena. Ez ginen sekula elkarren aurrean biluzi, ezta biluziko ere; nahi gabe bezala lehertzen ziren gorputzak izan behar zuten gureek, lur gogorraren gainean oharkabean barreiatuak, izerdi, desodorante eta sexu usainekoak.
‎Parte ez hartzeko bezain libre sentitzen zen. Umetan futbolak eta ondoren mendiak babestu zuten gugandik, etxetik. Pilotatxoa itzuli zidan koilara katapulta gisa erabilita.
2020
‎Aitona amonek emozioz hartu zuten gure bidaiaren berria. Gutxitan ikusi izan ditut nire proiektu batekin hain emozionaturik, beraien parte bat bueltatuko balitz bezala da.
‎Antzerkiaren bide horretan jarraituz gero etorriko zitzaiguna ikasi genuen La Marabunta taldekoekin pasatu genuen aste hartan. Gu haiekin egon bitartean bizi besterik ez zuten egin, hau da, beren egunerokotasunarekin jarraitu zuten gu Chusoren etxean okupa egon ginen egunetan. Eta gu haiei beha.
‎Ez nator bat horrekin. Joera handiegia dugu gaurko gazteak interneten garaiko alderik ilunenekin lotzeko, baina ez al zuten gure aurrekoek, gure gurasoek edota aitona amonek, gauza bera esan gutaz. Iraultzarako edo, behintzat, errebeldiarako beharra berezkoa da pertsonengan, garaiak garai.
‎Bost urtean nire gurasoenean bizi izan ginen, hortxe, dendagainean, seme zaharrenarekin. Ez zuten gure autoritaterik onartzen. Zigortzen zuen Santik semea eta segidan kentzen zion zigorra nire aitak.
2021
‎Hala erraten zuten gure zaharrek!
2022
‎Maiz gogoratzen dugun eguna da San Ferminetakoa; halabeharrez, bataren ausardiak eta bestearen patxadak bat egin zutenekoa. Beste behin, dagoeneko Erradikalak ginen ekin ari ginela, iluntzean programatu zuten gure emanaldia Hernaniko Leoka labaderoan. Leku zoragarria da zinez, baina ez dauka aterperik, eta eguraldi iragarpenak zioenez, bazitekeen guk emanaldia bukatu baino lehen euria hastea.
2023
‎Ez genuen berriz antzekorik egin. Anbulantzian eroan zuten gure kidea handik egun batzuetara hil zen.
‎Mina Espaziok ez zuen ia inoiz dirulaguntzarik izan, eta instituzioek ez zuten guganako inolako interesik adierazi. Ez Bilboko Udaletik, ezta Bizkaiko Aldunditik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia