2000
|
|
Ezen, ustezko harritzarra tankera hartan erori eta ez zela txikitu ikusirik, ikusle batek eta bik eta hiruk programaren faltsukeria salatu zuten, eta biluzik, larru gorritan, sarreraren dirua itzultzea eskatu zuten. Hiru dohakabe atzipetu haiekin zer egin
|
zuten
ez dut dagoeneko oroimen garbirik, baina ez nintzateke oso oker ibiliko baieztatuko banu, hodi zabal ezkutu ba  tzuez baliaturik, halako gas mota hotz hotz bat bideratu zutela protestagileengana lekuko fidel gisa erabil dezaket nire ezker eskuko hatz txiki une harez geroztik izoztua, minutu eskasen buruan seko izozturik utzi zituztelarik, hitza ahoan dilindan zutela....
|
2011
|
|
–Berak ez du sinisten jabetza pribatuaren kontzeptuan. Fakultatean esaten
|
zuten
ez duela inoiz lorik egiten; eguna jolasean ematen omen du, eta gauean ateratzen da gustatzen zaizkion gauzak biltzera.
|
|
Borroka hasi eta gutxira, hogei erromatarrak hilik zeutzan odol artean, eta kantabriarrak pozez gainezka, hitzarmenean adostu bezala, askeak zirelakoan. Baina erromatarrek segidan adierazi
|
zuten
ez zutela setioa altxatzeko asmorik, ez zutela euren burua garaitutzat jotzen, aitzakiatzat jarrita euren lurrean borrokatzeak kantabriarren alde jokatu zuela, naturak bereak dituen landareak balira bezala. Eta horrenbestez, tregua amaitutzat jo eta gudukatzeari ekin zioten berriro, aurretik baino amorru handiagoz gainera.
|
|
Isabel isilik zegoen, baina haren begiek argiro salatzen
|
zuten
ez zuela sinisten esaten nuena. Aspalditik bizi ginen elkarregaz eta batak bestea ondo ezagutzen genuen.
|
2018
|
|
Kaskezurrak nahiz heste ontziak iturriko urez bete, eta bertatik edaten zuen erromes eta giza orbel gero eta sarriagoak. Kaskezurretik edaten zutenek sendo sinesten
|
zuten
ez zutela urte guztian buruko minik izango; zerramaren barrunbeez iturriratuek, aldiz, hesteetako oinazerik gabe pasatuko zutela urte osoa.
|
2022
|
|
Haiek uste
|
zuten
ezen aurrean zutena neskato gaixo bat zela eta, beraz, atariko haizeari baino jaramon gutxiago egin ziezaioketela. Baina berak erakutsiko zien zein oker zeuden.
|
|
Potroetan ostikada bat bezala zen, eurek esan ohi zuten bezala, dirutza bat edukitzea azienda eta lanabesetan, semeei ikasketak ordaindu ahal izatea, alabei zetazko galtzerdiak erosi ahal izatea, eta halere, Montmortarrak baino gutxiago zirela sentitzea. Nekazariek pentsatzen
|
zuten
ez zituztela tratatzen merezi zuten begiruneaz, batez ere bizkondea alkate izendatu zutenetik. Haren aurretik kargu hori eduki zuen nekazari zaharrak hika egiten zion mundu guztiari, zekena zen, gaizki hezia, gogorra, iraindu egiten zituen bere menpekoak... eta halere ez zioten halako gorrotorik!
|
2023
|
|
Hala ere, espero ez genuen zerbait gertatu zen: seigarren eta zazpigarren egunetan, bost bat ikaslek, bai aurrez aurre bai egunerokoan, helarazi
|
zuten
ez zutela mugikorra bueltan nahi edo beldur zirela mugikorra bueltan izan eta lehen zuten dinamikara itzuliko ote ziren. Azken hori benetan hunkigarria izan zen, eta inoiz baino zentzu handiagoa eman zion proiektuari.
|