Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2004
‎egun batean, Genovevak diskoak jartzeko ibiltzen zuen aparatua eramango zuten; handik pixka batera, armairuren bat bere ispilu eta guzti; hurrena, berriz, etxeko kikara eta plater jokoa. Gainera, beren hustu lana ez zuten etxean bakarrik egiten, basoan ere egiten zuten. Basoaren goiko aldea, gutxienez berrogei zuhaitzekoa, garbitu egin zuten erabat, eta egur guztia eraman.
2010
‎Etxea ez zen osoki unean uneko biztanleena, familia osoarena baizik, hildakoena eta sortuko zirenena ere, alegia; horregatik, garai bakoitzeko biztanleen kezka nagusia etxea eta zegozkion ondasunak etxaldeamantentzea eta, ahal izanez gero, handitzea zen, hurrengo belaunaldiei uzteko. Usadio mundu honetan etxetiarrek ezin pentsatu zuten etxea berea zenik, haiek etxearenak zirela baizik. Ideia hau zen bere jarduera guztien oinarri eta iparra.
‎Senarra aukeratzerik ere ez zuten izango, aitak edo nebak negoziatuko baitzuen ezkontza. Emakumeek zainduko zuten etxean neskatoa, senargaiak ezkonsaria ordaindu eta ezteietara arte. Emakumeak, familian, ohituren eta hizkuntzaren gordailu izateaz gainera, botere ezkutuak zituela pentsatzen zen, ipuin miresgarriak kontatzekoa, esate baterako.
2011
‎Etxera heldu eta etxean galdetu nuen segituan zergatik joan behar zuten etxetik Petroneko bordakoek. Bai, Petrenekoak maizterrak ziren, eta haien etxea ez zen haiena.
‎Izen bera duten edo zuten etxeak eta baserriak mordoxka dira Goizuetan. Gaur egun bakan batzuk bakarrik gelditzen badira ere, urteetan zehar, une batean edo bestean, herriko etxearen izen bera edo bertsua hartzen zuen baserriak.
‎Etimologia azalpena: Hiru anaiak egin zuten etxea eta hirurak solairu banatan jarri ziren bizitzen. Horri zor zaio izena.
2012
‎Ondo gogoan ditu, ostera, harrika eman behar ziotela ziruditen uneak, eta haien aurrekoak. Nola atera zuten etxetik indarka, ileetatik tiraka; nola erabili zuten lurrean tatarrez, bideko hautsa bilduz, arrastaka; nola aritu zitzaizkion etengabe oihuka eta irainka, hitz bat bera errepikatzen zutela; nola, tira handik eta tira hemendik, erdi biluzik utzi zuten, arropak tarratadaz puskatuz eta urratuz.
2013
‎Hiru umeak, bitartean, arras urduritu dira helduak hain goibel eta aztoratuta ikustean; batez ere, Enara. Ez zuten etxeko sutea ezagutu, baina helduak hain larri ikusita kutsatu egin dira.
2014
‎Jondoni Salbatorek du neska salbatzen eta mirakulu honen oroitzapenean Baxenabarreko neskek seme legitimoa Xalbat deituko dute. Neskek sartu behar zuten etxera" arratseko zeinua gabe". Ez zen destenorez kanpoan ibiltzen neska onestik.
‎Ezkontza boterea da. Ezkonduek dute botere ekonomiko eta politikoa, bozkatzeko deretxo zuten etxeetan are gehiago sufragio zentsitarioarekin. Ezkontzen da klase ekonomiko nagusia, ezkontzeko ahal ekonomikoak behar dira.
‎Esango nuke musika ere entzuten zela sotoko horma zaharretan, baina badakit musikarik ez zegoela. Zaldiz tiratutako karroza beltz batetan eraman zuten etxetik hurbil zegoen kanposantura. Bi zaldi ziren:
‎Ez dakit zer zegoen han balore handikorik, baina bai zera haiek izeba Mariaren etxera eraman zituela amak. Orduan erabaki omen zuten etxez aldatuko ginela. Beste abantaila askoren artean, etxe berritik oinez joan zitekeen ama lanera eta horrela egin zuen beti bidea, oinez, gehienetan etxerakoan eskutan erosketen poltsa zeramala.
‎Familia osoak egin zuen alde Donostiatik gerra lehertu zenean, Bilbora lehenik, Bartzelonara azkenean. Itzuli zirenean egiaztatu zuten etxea kendu egin zietela eta etxean zegoen guztia inguruko pertsonek lapurtu egin zietela. Behin baino gehiagotan antzeman omen zuten baten edo bestearen etxean beraiena izandako gauzaren bat, argimutil bat edo senar emazteen oheko koltxa. la zuen guztia galdu zuen señor Enriqueren familiak gerran.
‎Eraikin osoko guztiak pasatzen ziren, edozein momentutan, gure etxetik, telefonoa erabiltzera. Jostuna, goiko iturgina, aldameneko pintorea, hirugarren pisuko cacereño ak, guztiek erabiltzen zuten etxeko trantsitoan, sukaldearen parean paretan zintzilik zegoen telefonoa.
‎Baserriko lanetan parte hartzen zuten, guk etxea txukuntzeko lanetan bezalaxe. Bizileku zuten etxearen eta haren inguruko lurren jabeak ziren eta gu alokairuan bizi ginen, baina orduan ez nuen nik hori gogoan.
‎Oso txikia zela, familia osoa alde zaharretik Bellas Artes antzokira bizitzera joan zen. Aitona Tomas Orfeoi Donostiarraren kide zen eta, orfeoiaren egoitza zaintzearen truke, debalde zuten etxea, azken pisuan, terraza eta guzti. Amona Euxebik egiten zuen lan hori, noski, alaben laguntzaz.
2015
‎Sueren gurasoak Agnonetik etorriak ziren Youngstownera, eta italiera (edo haren dialektoa) egiten zuten etxean. Suek hitz pila bat eta esaldi batzuk gogoratzen zituen.
‎Andy eta Julia umerik gabeko habian bizi ziren, baina estimazio handia zuten senide eta lagun eskiatzaileen artean, Inclinen zuten etxeagatik. Nahiz eta jauretxe handia izan eta Tahoeko urertzaren zati handi bat hartu, sasoia heltzean aldez aurretik egin behar zen erreserba Marshalenean.
‎—Behin preso bati haragia igortzea lortu zuten etxekoek. Horen gehiena jagoleek hartu eta jan zuten.
‎18. Hain izan zen garratza liskar hura, non EAJk ez omen zien Aginaga eta delegazio kideei itzulerako bidaia ordaindu, horretarako konpromisoa izan arren, eta beren kasa moldatu behar izan omen zuten etxera itzultzeko.
‎Walterrek Fernandito ekarri zuen Holguinetik adreilu bete orgarekin; urakanak bolatu denetariko puskak Orlanditok, Peluok eta hirurok orotatik bildu eta elkarri loturik oraingo hegatsa jarri genion. Pulek, Maxilik eta flamboyan peko besteek atajanegros eta elorriz hesitto bat eraiki zuten etxearen inguruan, eta guanoa bildu ere bai arrantxorako. Eta hola denok eroturik hona hara!
2016
‎Bolonian 1851.eko abuztuaren 27an sortu zen, judutar ezpaleko Mortara sendiaren altzoan. Ana zeritzan neskamea, ordea, katolikoa zuten etxean, eta haurra larriki gaixotu zen batean sendatuko bazen, bataiatu behar zela, eta halaxe egin, bere kabuz eta ezkutuki. Neskamearen ardurak edo osatu zuen haurra, baiki, eta ohiko aitorlea jakinaren gainean jarri zuen bezain fite, Boloniako apezpikua zen Gaitan Teletti bazen Mortaratarren etxean haurra berekin eramateko prest betiere Pio IX.aren aginduz.
‎Bonapartek zedarritu 1808ko esklaustrazioak Galizia aldera eraman zuen harik eta Euskal Herrira berriz ere itzuliz Zarauzko komentuan 1815eko urriaren 15ean betiko bizitokia ezarri zuen arte. Frantxikotarrek hiri gipuzkoarrean zuten etxean mende laurden bat igaroz bertan zendu zen Zabala 1840ko otsailaren 6an.
‎" Forest Ranch" en zuten etxeko eskola, gaur egun. ederki ikusten ahal dira han: apez gaiztoaren istorio guziak Bankan gelditu ziren eta Mundu Berrian lanean hasteko prest zen.
‎Handik milia batzuetara den bertze arrantxo handi bat ere ikusi nuen, ia izen berekoa(" Forest Moon Ranch"), non eman bainuen hogei bat minutu bakar bakarrik norbait bazen galdezka, bazter guzietako argazkiak ateratzen nituen bitartean. Arrantxoa osatzen zuten etxe haietako batean ere sartu nintzen: atea zabal zabalik, barneko argia piztua zen baina ez zen inor ere antzematen han.
‎Gehiago ezin eginez, igorri zuten etxera, egina baitzuten ahal guzia haren salbatzera.
2017
‎Elbarritua, sukarrak jota," zure gerra bukatu da" esaldiarekin lizentziatu zuen Espartza koronelak, gerra aurretik Tafallan eskribaua izandakoak. Egunsentiarekin, mandoz tiratutako orga batean eraman zuten etxera. Berarekin zituen zakua eta gerran irabazitako fusila," Springfield 1866 eredua, 12 milimetrokoa, Estatu Batuetan egina, maiz" indioen" aurkako sarraskietan erabilia; ondoren, gerra franko prusiarrerako Frantziari saldua, eta azkenik karlistek erosia".
‎Horra zein ziren elizan beren hilobia zuten etxe printzipalak Goizuetan 1629an. Gaurko egunetik, etxeizen batzuk arrotz samar egiten zaizkigu:
‎Gaur egun bizimodu aldaketa handiak gertatu dira eta haurra gero eta goizago ateratzen da familiaren babesetik (haurtzaindegian irudian). Lehengo denboretan, aldiz, adin desberdinetako senideen artean ematen zituen urte hauek; gizaldi desberdinek segurtatzen zuten etxeko transmisioa, denboran barna sortutako jakintza, nor bere hizkuntzarekiko leialtasuna ardatz zela.
2018
‎Iruñeko hiria sortu zenez geroztik izan ziren iturriak emakume gazteen edo mozen (hala esaten zitzaien ile motza izaten zutelako) topagune, zerbitzatzen zuten etxeetara ura eramateko neskame gisa lan egiten zuten familia xumeetako nesken lan esparru eta elkar ezagutzeko leku. Iruñean beti izan ziren emakumeak ura putzuetatik eta iturrietatik etxeetara garraiatzeko ardura izan zutenak.
‎Iparraldetik hasita lehenengo plaza Beheko plaza izan zen, San Domingoko sakanean kokatua, Domingotarren komentuaren eta Udaletxearen iparreko aitzinaldearen artean. Bigarren plaza, Fruta plaza, Udaletxe plaza edo Txapitela plaza izan zen, Udaletxearen eta inorena ez zen lurra zeharkatzen zuten etxe ilaren artean kokatua. Hor egiten zen fruta azoka, gainerako produktuena gaur egungo kokagunera aldatu bazen ere.
‎Nabarrerian nafarrak bizi ziren, erregearen menpe, harresiz eta dorrez inguraturik, eta bertan zeuden katedrala, zimitorioa, gotzainaren eta kapitularren egoitzak eta jauregiak, San Migel ospitalea, Santa Zeziliaren tenplua eta judutegia. Nabarreriakoek ezin zuten dorreak eta gotorlekuak eraiki eta Santa Zezilia eta Jaun Done Saturdiko burguaren artean ezin zuten etxerik eraiki. Iazain lautadan sortutako San Zernin Burguko biztanleak, berriz, gotzainaren menpe zeuden, eta frankoak ziren (Proventza, Gaskoina, Limusin, Poitou eta Normandiatik etorriak), bai jatorriz bai sariz frankoak pribilegiodunak ziren, ez baitzuten zergarik ordaintzen, baina denborarekin" franko" terminoa askea edo pribilegiodunaren sinonimo bihurtu zen.
‎Baztandarrei ez zitzaien gustatu borda haiek eraikitzea, eta 1695ean haietako batzuek erre zituzten, 192 eiherekin batera. XVIII. mendean eduki zuten etxeak eraikitzeko baimena; gisa hartan sortu zen herri bat Alduden.193
‎Lehen egunean bertan bete zuten etxea ahots arrotzek. Gela gorri batean, kalera ematen zuen balkoi bat; eta, sukaldean, patiora begiratzen zuen leihoa.
‎Estua zen balkoia, eta leiho ertzean eserita zeuden, zirkulazio gutxiko kale baten gainean. Aurrez aurre zuten etxe zuriaren eskuinetara, Añes lehen egunetik liluratuta zeukan sahats galanta.
‎Ameriketako egonaldiaz ixtorio hau atxikia zuten etxean, bereziki bazelakoz San Francisco sutan idurikatzen zuen litografia bat. Pareta batean dilindan, irudi zaharrari begira tarte luzeak emanak nituen haurzaroan.
‎Urte montio bat geroago, Iruñean bizi zen Juanen arreba zendu zen ehun eta hiru urtetan. Gorpua herrira ekarri zuten etxeko hilobian lurperatzeko eta, ohi den gisan, hilmeza ondorean guziek lagundu genuen hilerriraino. Han ginelarik, leher euri egin zuen, izigarriko burrusta, Juanpritzeneko auzoek hilkutxa lurrean sartzen zuten bitartean.
2019
‎Hizkera libresko eta gordinean azaldu zuen, xehetasun handiz ordea aldi berean, nola iritsi ziren soldaduak, nola asaltatu zuten etxea eta nola joan ziren. Deskripzioak negarra eta sumindura eragin zituen.
‎Leihoaren bestaldean, arbelezko teilatua zuten etxe sendoak ageri ziren, gehienak hotelak. Atezainak autobusaren mikrofonoa probatu zuen putz eginez, eta instrukzioak ematen hasi zen:
‎Aldi bakanetan hartzen zuen Rosaliak ardura hura, baina hartu ezinik ez zeukan. Louisek eta Troyk noiznahi ikusten zuten etxean sartzen edo etxetik ateratzen, edo lorategiko landareak txukuntzen, eta konfiantza zioten.
‎Behin baino gehiagotan oso larri ibili nintzen, gogoan dut orain Anberes eta Lovaina artean egin nuen bidaia bat, Belgikan. Ni bezala zebilen beste import export bat, nik egindako bidaia bera egin zuen hilabete geroago, Frantzian atxilotu zuten etxera itzultzen ari zela. Frantsesek epaitu zuten eta hamar edo hamabost bat urte pasatu zituen Paris ondoko presondegi batean.
‎2) Jantzi zuten etxea berrituz sendia; beren atseden-leku daukate mendia. Gaurtik goza bezate hurrengo aldia, zilarrezko ezteien poztasun handia.
‎Herentzia banatzean, erdibitu egin zuten etxe hau. Zati ederrena, aurrealdekoa, Doña Mercedesena zela ezagutu genuen guk.
‎Behirik gehiena zuten etxeak: Allinea 12, Tardoa 8, Juanchenea arriba 9, Lesaquenea 9, Jaundeguia 7, Zabaleta 6.. Bordarien artean, berriz, honako hauek nabarmen:
2020
‎Marques de Mondejar kalean zegoen estilo arrazionalistako eraikuntza berri hura, eta diktadura garaian Francoren erregimenaren aurka borrokan aritu ziren emakume ugari egon zen bertan preso. 1969an itxi zen, izeba egon eta urtebetera, eta 1972an eraitsi zuten etxe berriak egiteko.
‎Zeruan ostarte bat zabaldu zen, urdinxka. Argitasunarekin, zehaztasuna hartu zuten etxeetako teilatuek eta kale bazterrek. Iduri zuen errealitatea, gordeta egon ondoren, munduratzen ari zela berriro.
‎Zer esan haiei. Txakurrei buruz galdetzea bururatu zitzaidan. Ba al zuten etxean. Zer izenekoa?
‎Umetako sorterria berrasmatu zuen, desterruan, atzerabegirada literario ameskorrez. Pragan barrena mutikotan egiten zuen moduan, kale batetik sartu eta beste kalera irteera zuten etxeak zeharkatuz arineketan. Halatsu pasatu zen Urzidil, kale batetik bestera bezala, politikatik literaturara, Bohemiako kultura aniztasun galduaren kontalari oroimentsua bihurtzeko.
‎Ez da lorerik falta izaten hilerrian. Lurdesek eta Xabierrek jardin bat sortu zuten etxean, batez ere Lurdesek zaintzen zuena, eta Joxan Goikoetxeak dioenez, sinbologia handia zuen lekua zen, Leteren poetikan ere hala islatzen delarik. Askotan agertzen dira landareak bere poemetan:
2021
‎Dezepzio txiki bat izan da esaldi laidogarri hori, artez artezean garamatzana topikorik topikoenen bildumara, zeinean ezin baitut ahaztu nor eta Unamuno handia burla egiten chorierrico abarkadunei. Martin Ugalderi azaldu zion bezala —Hablando con los vascos, 1974— Arruperen gurasoak mungiarrak ziren, eta euskaraz egiten zuten etxean, baina nagikeriaz edo berak ez zuen ikasi etxeko hizkuntza orduko Bilbo erdaldunean, eta haren lau arrebek ere ez. Nolanahi ere, 1974ko solasaldi horretan euskaraz ez jakiteagatik ondo damututa dagoela aitortu zion Ugalderi.
2022
‎► Beste herri batzuetan, Urteberri egunean eskean irteten ziren mutilek herriko iturritik hartutako ur edatekoa eskaintzen zuten etxez etxe, kantari, eta sos batzuk ematen zizkieten herritarrek, esker onez. ur edangarria es: agua potable; fr:
‎Mauricek bost urte baino ez zituen. Hortik aurrera, haurrek harreman estua ukan zuten etxeko sehiekin, batez ere Katixa gobernantarekin, eta euskaldun peto peto hazi ziren.3
‎Sanferminetako goiz eguzkitsu batek ongi etorria eman zion Katali etxera bueltan zekarren anbulantzia txuriari. Negarra apenas disimulatzen zuten etxekoen begi hezeek irribarrea eskaini zioten zuriz jantzitako bi gaztek ohatilatik gurpildun aulkira pasa eta hurbildu zutenean. Senarrak haritz baten azpian prestaturik zion hamaka berriraino gerturatu zuen.
‎Hilabeteak ohartu gabe pasatzen ziren tabernako errutinan eta Beatrizekin etxeko lanetan. Azkenean, beldur guztiak uxaturik, kamioian egun gehiegi ematen zuten senarrak eta semeak onartu zuten etxean inondik etorritako emakumea, ikusi zutelako emaztea eta amari kalte baino, on egiten ziola. Alfonshinak Beatrizekin lan egiteaz gain, lagundu egiten zion denbora guztian eta toki guztietara.
2023
‎Emakumezkoak gizonezkoak baino gutxiago direla edo komunistak gaixoak direla aldarrikatzen zuen bere liburuetan. Lehengusua egoitza hartan eduki zuten ez dakit zenbat hilabetetan, eta asko aurreratu zuela esanda bidali zuten etxera. Gero ikusi zen hitz bakarra ikasi zuela:
‎...ekaitza iragarria zuen bere ardiengatik penatu eta elur bisutsak harrapatu zuen artzaina enbatak oinperatu zuen etxerako bueltan lehenengoz bere bizitzan azkenengoz zuhaitz baten babesera eseri zen erabakiaren gordinak doluturik zuhaitz hark izan zuen heriotzaren lekuko izatearen pribilegioa haren azken hatsa magalean gordetzearena zuhaitz hura, gau batez, Pietatea argitu zuenean izoztuta aurkitu zuten etxetik berrogeita hamar metrora zohardi zen zerua heriotza horren zergatia edertu zuen Szymborskak:
‎etxeko bat gehiago balitz bezala tratatzen zutenak, nola esklabo bat bailitzan. Kasurik hoberenean ere, ezin familiatu ziren, non ez ziren ezkontzen zerbitzatzen zuten etxeko oinordekoarekin, gertatzen ere zena. Soldata, gehienetan, tripa truk zen, alegia jana eta ohea besterik ez, jantzi zenbait, txerrikumeren bat... hitzartuaren arabera.
‎Lapurdin, adibidez, XVIII. mendean lege propioak desagertu baino lehenagoko urteetan, primu neska ala mutilbaten eta kadet baten arteko ezkontzak %82, 42a ziren, bi primuen artekoak %2, 91 baizik ez zirelarik. Kadeten arteko ezkontza ere gertatzen zen, baina ez zuten etxerik.
‎Bistan denez, guztiek ulertzen zuten etxekoaz ari zirela; beraz, ez zen aipatu beharrik ere.
‎Alde batetik, etxeak zukeen maila soziala erakutsi beharra zen; bestetik, zenbat maite zuten zendua. Baina, une mingarri horretan, barne mina komunitatearekin konpartitzeko era bazen ere eta, hasierako giro serioaren ondoren —edariak lagun—, istorioek, irriek. are kantek betetzen zuten etxea maiz, familiaren kolko barneko koropiloa askatzen lagunduko zukeena.
‎Batzarrean, printzipioz, gizonezkoek parte hartzen zuten etxeko ordezkari bezala, oroit dezagun funtsean etxeak zirela eskubideak eta betebeharrak zituztenak, ez pertsonak. Etxeak baitziren gizarte antolamenduaren oinarrizko maila.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia