Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2000
‎Baina, baldin haien paradisua ez osoa ez guztizkoa bazen, zeren, ororen buruan, lurrean egina lurrak kutsatua baita, halarik ere, haien bizimoldeak, hainbat alorretan, bekatuaren aitzineko paradisukoa oroitaraz zezakeen, eta, ondorez, nola indiar haiek deus ere ez baitzuten eta deus guti behar zuten bizitzeko, hala, nehork ez zuen bertzeen eritasunik edo heriotzarik desiratzen, heredentzia baten koberatzeko pentsuan, konparazione, gure artean gertatu ohi den moduan.
2002
‎Eta, ikurrina zola gainean jarririk, biak ala biak belaunikatu ziren eta, eskua eskuan loturik, zin egin zuten bizia emango zutela Euzkadiren alde. Ondoren, ikurrina lurretik jaso eta musu bana eman zioten, fabrika abandonatu hartatik kanpora egiten zutela, nork bere etxerako bideari ekiteko.
2004
‎Peter Laing, zientzia alorreko Segurtasun Nazionaleko Kontseilaria, zeruaren gorriminari begira geratu zen, miretsita. Bennett bezalakoek ezin zuten bizia gozatu. Beti kezkaz.
2006
‎Nabarrerian berean eraikia zen, Arrotxapeko atearen ondoan, San Zernin burgoa begipean zuela. Gehienetan, sehiek eta zaindariek baizik ez zuten bizi jauregi hori. Hiriburuko seme alabek maitasun epela agertzen zieten erresumako jaun andreei, eta ihardesten erregina Katalina erdi gaskoiak eta haren senar Joanes gaskoi hutsak.
2009
‎Are gehiago: guztiek nahi zuten bizirik. Londreserako trenean pentsatu zuen nola kontatuko zuen klubean Filbyk esan ziona.
2010
‎Domingo prest zegoen bizia emateko, ideal politiko baten izenean, eta Li Po berdin, plazer baten izenean. Azkenik, biek eman zuten bizia era gehiegizko batean, Domingok abiazioari aurre egiten zion bitartean Li Pok ilargia harrapatzeari ekin baitzion, harik eta, bere ahalegin hartan, heriotza aurkitu zuen arte. Historia bera baitzen oinarrian, ideal baten alde borrokatzen den heroi ero bezain barregarriarena?, protagonista bakoitzak bere erara bideratua, zenbat kasu, hainbat kontakizun?
‎Domingo prest zegoen bizia emateko, ideal politiko baten izenean, eta Li Po berdin, plazer baten izenean. Azkenik, biek eman zuten bizia era gehiegizko batean, Domingok abiazioari aurre egiten zion bitartean Li Pok ilargia harrapatzeari ekin baitzion, harik eta, bere ahalegin hartan, heriotza aurkitu zuen arte. Historia bera baitzen oinarrian —ideal baten alde borrokatzen den heroi ero bezain barregarriarena—, protagonista bakoitzak bere erara bideratua, zenbat kasu, hainbat kontakizun...
2012
‎Eta egiatan esan dezaket, neure zoritxarren erdian, ezin nintzela deitoratu gabe egon ni galdu izanagatik eta Erreginaren suminagatik eta bere zori onaren hondamenagatik nire inude gaixoa jasaten ariko zen atsekabea. Agian bidaiari askok ez zuten biziko nik egoera hartan izan nuena baino zailtasun eta atsekabe handiagorik, edozein momentutan kaxa zati zati eginda ikusteko beldurrez edo, gutxienez, lehen blastada bortitzaz edo hein handi batez iraulita. Beira haietako batean zirrikitu batek berehalako heriotza ekarriko zukeen.
2013
‎Gizartean ere, Francoren aurkako jarrera irmoa izan zen, eta horren aztarnak nabarmenak izan ziren iheslariekiko tratuan. Iheslariek lana behar zuten bizitzeko, eta usu lantegi abertzaleetan aritzen ziren, edota ezkertiarren lantegietan, ikastoletan, udalekuetan. Baionako portuak ere indarra zuen, eta enpresa anitz ari ziren haientzako lanean.
2014
‎Ezin ikusi, baina ederki entzuten zitzaien. Aurre postuetako suek ñir ñir egiten zuten bizi bizi.
2015
‎Urte haietan ETAko zortzi militantek ere galdu zuten bizia. Zazpik, euren lehergailuek ustekabean eztanda egin zietenean, hiru istriputan:
‎Euskal erakunde armatuotako militanteei dagokionez, 32 ekintzailek galdu zuten bizia 1968tik 1977ra, eta 95ek, 1978tik 1988ra.39 Haietako asko Estatuko aparatuek finantzatutako edota antolatutako talde paramilitarrek hil zituzten. Adolfo Suarez gobernuko presidente izan zen urteetan, Batallón Vasco Español eta beste hainbat taldek 34 lagunen hilketak hartu zituzten bere gain 1975etik 1981era, horietatik 24 Hego Euskal Herrian, eta hamar Iparraldean.40 1982tik aurrera, Felipe Gonzalezek agintea hartu zuenetik, GAL siglen izenean egin zuten gerra zikina.
‎Uste izatekoa denez, gauzak guztiz atera ziren bere onetik eztabaida giroan: euskara batuaren aurka zeuden askok euskalkien alde egin zuten bizi eta bero eta, aldi berean, euskara batuaren alde zeuden asko euskalkien aurka jarri ziren, eta bizi eta bero jardun zuten horiek ere.
‎Kontuak kontu, batetik Madrilen garai hartan (aro politiko berria abiatzearekin batera) loratzen ari zen aldizkarigintzaren fenomeno berria zela-eta, eta bestetik euskal astekariek eurek pairatzen zuten bizi ezina tarteko, nola Anaitasuna hala Zeruko Argia bera euskal prentsak koxka bat gehiago estutu beharra zeukala aldarrikatzen hasi ziren. Anaitasunak, adibidez, 1974ko azken zenbaki bien bigarren orrialdeak eskaini zizkion gaiari.
2016
‎Denak denboran zehar bizitzen hasi ziren eta, maiz, Manu eta Maddiri haien etortzearen arrazoina gogora etortzen zitzaien, hau da, baldintza hoberenetan jende berria ugaltzea eta lurra biziz betetzea. Horretarako eta arrazen arteko genozidiorik izan ez zedin, asmatu zuten bizi haria bikaina izan zen, belarjaleak lehen lehenik sorturik. Haragizaleen asmaketa geroko utzi zuten, belarzaleak lasai ugal egin zitezen, emeki emeki odolzaleen elikadura bihur zitezen.
‎Halere, jende gehiena ez zen horretaz batere arduratzen eta intelektualen afera zela zioten. zuten bizitzea eta horretarako zituzten arazo handiei irtenbide arrunta ematea, eta hainbeste diru gastatzea alferreko gauzetan behartsuen aldeko politikariak nardatzen zituen.
‎oinarriek ez zituzten aintzatesten langile klaseko emakumeen baldintzak; izan ere, borroka are funtsezkoago batean buru belarri zebiltzan haiek: dirua behar zuten bizitzeko. Jaiotza kontrolaren aldeko lehen aldarrikapenok, beraz, ondasun materialak zeuzkaten emakumeei begira egin ziren, eta, hori dela-eta, emakume pobre eta langile asko ez ziren aise identifikatzen jaiotza kontrolaren mugimendu hasiberri harekin.
2018
‎–Beren lana egiten dute?. Azkenean, familiek Antep-era, hurbileko hiri batera, joan behar izan zuten bizitzera. Han eraikuntzan edo azoketan egiten dute lan, patu bera izan duten beste kurdu askok bezala.
2019
‎Bikotearen eta athleticzaleen zoritxarrerako, ordea, huts eta bat galdu zuten txuri gorriek. Emaitza horrekin, jakina, ez Higiniak eta ez Maurixiok ez zuten bizi ahal izan Athleticen gol batek athleticzaleei sorrarazten zièn estasia. Baina izan zuten, bai, kontsolatzeko motiborik!
‎...tu dituzte eta irri egiteko gogo izugarriari eusten diotela dirudi, zauri erakusketa bat da, euliek zanpa zanpa jaten duten zauri irekien erakusketa, ez dago jakiterik gizon hauek zeintzuk diren edo zeintzuk izan diren, bere lagun hurkoenek baizik ez zituzten haien izenak ezagutuko, toki berberetatik haiekin etorri zirelako edo elkarrekin egin zietelako aurre arrisku berberei, Aberriaren alde eman zuten bizia, esango zuen erregeak heroiei azken omenaldia egitera etorri izan balitz, baina On Afonso Henriquesek bere kanpamentua eta bere hildakoak ditu, ez du hain urrutitik etorri behar, mintzaldirik egiten badu, une honetan beste alderako txartelaren zain dauden guztientzat eginda bezala ulertu da, bitartean auzi garrantzizkoak eztabaidatzen ari dira, esaterako ea nortzuk osatuko dituzten txalupet... Armadak ez die familiei telegramaz gaztigatu behar, Bere eginkizunak burutzen ari zela ohorearen zelaian erori zen, hau dotoreagoa da gauzak garbi adieraztea baino, Mairu putakume batek hor goitik harri bat bota eta burua zanpatu zion, armada hauek ez dute oraindik erroldarik, eta jeneralek, gehienez, eta gutxi gorabehera, badakite hasieran ekarri dituztela hamabi mila gizon, eta hemendik aurrera egin behar dutena da egunero zenbaki horri bakar batzuk kentzea, frontean dagoen soldaduak ez du izenik behar, Aizu, piztia hori, atzera egiten baduzu tiro bat sakatuko dizut adar artean, eta soldaduak ez zuen atzera egin, eta harria erori, eta hil egin zuen.
2020
‎Honek muga ondo ezagutzen zuen, Abaurregainekoa izaki, eta horri esker lortu zuten 1944ko irailaren 6an Ezkabatik ihes egin eta bi egunen buruan Iparraldera igarotzea. Baina bi lagun hauek ez zuten askatasunaz gozatzeko aukera handirik izan, ez zuten bizi izandako infernutik urruntzeko ahaleginik ere egin, dagoeneko mugatik barrura sartzeko prestatzen ari ziren makiekin egin baitzuten topo eta haiekin borroka egiteko eman baitzuten izena. Ihes egitea lortu eta hilabete eskasera, urriaren 4an, Felipe Zelaik hartu zuen parte makien lehen operazioan.
‎Esparruko erregistroaren arabera, Herzschwäche edo" bihotzeko ahuleziak" jota; Frantxia Usandizaga, berriz, Ravensbrückeko kontzentrazio esparruan hil zen; Andrée de Jongh Dédée ere Ravensbrückeko kontzentrazio esparruan egon zen preso, harik eta 1945ean sobietarrek askatu zuten arte. Frantxia Usandizagaz eta Juan Larburuz gainera Comète sareko beste bi euskaldunek galdu zuten bizia: Jean Dassié eta Alejandro Elizalde, askatu eta handik gutxira hilak deportazioan jasandako torturengatik.
‎Sousa Mendesi esker salbatu zuten bizia milaka iheslarik. Zein izan zen, baina, ibilbide gorabeheratsuko gizon haren patua?
2021
‎Esan bezala, baziren etxola auzoetan urteak zeramatzaten biztanleak. Baliteke hango bizi baldintzak gogorrak izatea, baina han zuten biziari beroa ematen ziona ere bai: beren bizitza, beren lagunak, senideak eta babes sareak, pertsonalak eta sozialak.
2022
‎Gurasoek hezkuntzaren bidez bilatu zuten bizi hobe bat berarentzat, eta ordu luzez ikastera behartu zuten. Kirola nagusi zen eskolaren baitan, isolamendura eraman zuen horrek.
‎Oihal pilategiek, baina, krisialdi latza izan zuten XVIII. mendearen hasieran, eta erabateko eraldaketa egin behar izan zuten bizirik irauteko. Ondotik etorriko zen Mendizabalen desamortizazioa, eta harekin, Orreagako Kolegiatak pilategiaren jabetza galdu zuen.
‎Horrela jakin nuen maiatzaren 20an, esate baterako, Garay Salegi senar emazteak hil zituztela Gernikan, etxean militanteak gordetzen zituztelako. Tiroketa horretan ETAko Jesus Maria Markiegik eta Guardia Zibilaren teniente batek galdu zuten bizia. Mendeku gisa, hilabete bi geroago, hildako senar emazteek Gernikan zuten estankoaren kontra lehergailua jarri zuten.
‎Urteetan zehar izandako kezkari esker, dirutza xahutu zuten berrikuntza eta ikerketan. Horri gehitzen badiogu euskaldunek garai hartan bizi zuten bizi osasuntsu eta kilometro zero kulturarekiko obsesioa, ondoriozta dezakegu Amporen arrakasta kasualitatetik oso urrun dagoela. Janari azkarra bertako produktu eta kulturara ekarria!
2023
‎Elurrek bazekien zer esaten zuen. Ebakuntza zaila zen, ia gaixoen erdiek ez zuten bizirik ateratzerik lortzen, baina ez zeukan beste aukerarik, eta presari aurrea hartu behar zion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia