Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 280

2000
‎Machen lana, arazo psikofisikoari buruz lan egiten zuten bere garaikideen beste lanak baino hobea zerbaitengatik izatekotan, bere berrikuntza fenomenalistarengatik zen egokiagoa. Zientzien batasuna lortzearren, beste zientzialari eta filosofoek fisiko/ psikiko (edo adimena/ gorputza) erlazioaren arazoa gainditu behar zutela uste zuen. Soilik Mach, alabaina, soilik bere Sentsazioen analisia izan zen sistema fenomenalista berri baten hasiera; sistema bat non munduaren objektuak, eta zientziarenak bereziki, elementu fenomenikoen gain osotuko liratekeen.
2001
‎Garai batean iraultza zapalduek egingo zutela uste zen, baina orain garbi ikusten da gauzak miresten eta pertsonak gutxiesten dituen gizarte honek irentsi egiten dituela biktimak (langabetuak, baztertuak, zokoratuak), eta hauek beren aurpegiak ezkutatu egiten dituztela eta beren egoeraren errua beren buruei leporatzen dietela. Garai batean egia izan bazen ere, errepresioak eta txirotasunak kontzientzia hartzea eragiten zuela, ez dirudi gaur egun hala denik.
‎Abusuko umeek garai batean irin lantegia izandako eraikin batean ikasten dute. Beren baitan mende ugari gordetzen duten harri horiek Erdi Aroan errota bat osatu zutela uste da, beranduago berriz, okindegia eta labeak. Horrela, gaur egun ikastolako haurrek labe goxoetatik jaten dute euskal hezkuntza.
‎Rosmarinus latindar izena bi hitzek osatzen zutela uste izan zen: ros (ihintza) eta marinus (itsasokoa); izan ere, erromeroa landare mediterraneoa izanik, kostatik asko urruntzen ez dena, uste zen ahots hura, hots, rosmarinus, fenomeno hori adieraztera zetorrela.
‎Emaztearen gurasoek, ordea, lehen ministroari eskutitza egin zioten. Alaba hil egin zutela uste izateko arrazoi handiak zeuzkatela.
‎Gauza bat da, ordea, esango dit edonork, hizkuntza jakitea eta bestea oso hizkuntza horren bitartez zernahi gaitaz aritzea. Dudarik gabe esan dezakegu ez zutela uste euskal irakaskuntzarako premiazkoa zen lan eskergan barrena abiatzeak gehiegi balio zuenik. Eta ez zait iruditzen bidegabeko ausardia itxuragabeko malkar horietan sartzea ez zitzaiela gogora etorri, susmorik iheskorrenean ere.
‎Ondotik Salbatore, baina jadanik, bost axola! Eperik eperako epeak halakoak ziren axuri merkatuetan maiz denbora galtzen zutela uste zutenentzat. Zigarro meharrak biribilkatzen zituzten, tratulantak, martxandizari ohartu bitartean, zaintsuki eta frankotan erabat nazkaturik.
2002
‎2.000 litro pasatxo sagardo ateratzen da hortik. Baserriko bizilagunek egunean litro bat sagardo edaten zutela uste da.
‎Nik uste etorriko dela, baina ez bada etortzen ez naiz gehiegi harrituko. Iaz aurten etorriko zirela esan zutenean, nahiz eta azkenean ez etorri, intentzio onez egiten zutela uste dut. Baina aktore baten lana horrela izaten da:
‎Zalantzarik gabe, ikasle guztientzat edo horietako batzuentzat tortilla ogitartekoak eduki behar dira, ziur asko ez zeudenean horrelako ogitartekoak, eta gerta zitekeenean ikasleak probatzen bazuen ondorio larriak sor zitzakeela, ekintza axolagabetzat har liteke. Segur aski, irakasleak edo txangoko arduradunak alergiaren arriskua “kontrolatuta” zutela uste zuen ikasleak, eta horrek segurtasun handiagoa ekarri zion haurrari; izan ere, ez zuen pentsatu jateko eskaintzen zitzaiona “tortilla ogitartekoa” zenik. Osagai alergikoaren aurkako alertak ez zeuden jarrita.
‎Europako Batzordeak ezeztatu egin zituen, botikek eraginkortasunik ez zutela uste baitzuen.
2003
‎Guztiok lan ona egin genuen". Lan horretan anbizio musikal handia zutela uste du gitarra jole lapurtarrak. Eta gaur egun ere" harro" da disko haren emaitzarekin.
‎Eta beste asko eta asko ere ikusten ditut egoera bera jasaten. Eta Perikles ala beste hizlari onei entzuterakoan ondo hitz egiten zutela uste nuen, ez nuen ordea horrelakorik jasaten eta nire arima ez zen aztoratzen ezta haserretzen ere esklabotzan nengoelakoan. Baina Marsias honen eraginez egoera batera heldu naiz askotan, nagoen bezala egonik ezin nuela bizi uste izateraino.
‎Gernika suntsiturik guk amore emango genuelakoan, ibarrean behera itsasoraino egitea euri urak egiten duen bezain erraz egin ahal izango zutela uste zuten. Eta egin ere, hain erraz egin zuten ze, Matxitxakoraino iritsi ziren.
‎Eta hara!, hi ere horretan. Mallonak, etxekoek, norengana jo zutela uste duk hik?
2004
‎ez dira sei hilebete izango, albaiteruak esanda, lurperatu egin genuen, gure etxe atzeko zelaian, berez hil zitzaigun behi bat. Ba, zer egin zutela uste duzu ijitook?
‎Nolabait, erlijio kontuek eragindako ezinikusia euren lorpenekin estali nahi zuten. Onartuak izatearekin amesten zuten, eta aberriarentzat lan eginez helburua aise beteko zutela uste zuten. Zeren zientzialari haiek zinez alemaniarrak sentitzen ziren, nahiz eta urte batzuk geroago alderdi naziak juduei traizioa eta aberriaren kontra azpikeriatan ibiltzea leporatu zien.
‎Albizuk gidatzen zuen autoa errepidetik irten, pendiz bat igo eta irauli egin zen. Autoa 6:40 aldera aurkitu zuten arren istripua ordubete lehenago izan zutela uste da.
‎–Hil egin zutela uste dute, hortaz.
2005
‎Bai, 1815eko abuztuan, Mendigorriako festetan liskarra izan zuten artaxoarrek bertakoekin. Hainbesteko zalaparta eta iskanbila ibili zuten, ezen batzuek zekorrek ihes egin zutela uste izan baitzuten. Artaxoarrek elkar hartu zuten eta borrokan aritu ziren Mendigorriakoen eta Ziraukiko bateon baten kontra.
‎Lanaren funtsa Eguzkiaren eta biosferaren arteko harremana frogatzean datza, “zehazki, planeten arteko ingurunearen ekintza biosferaren gainean”, adierazi zuen Rodríguez Taboadak. Emaitzek agerian utzi zuten infartuagatiko erikortasuna handitu egin zela kubatarren artean, ekaitz geomagnetiko bat gertatu eta 64 urtetik gorakoen artean, eta, udan gaitz hori faboratzen zutela uste zutenen kontra, neguko hilabeteetan, hala nola urtarrilean eta otsailean, gehiago gertatu zela. “Medikua presioarekin, tenperaturarekin eta hezetasunarekin lan egitera ohituta dago, baina ez du kontuan hartzen ingurumenaren zati hori, jasaten ari garen zati elektromagnetikoa”, esan zuten.
‎Neanderthalek egindako tresnak ere aurkitu dituzte ikertzaileek, trebetasun hori ez zutela uste baitzuten.
‎Ideia burugabea zen, inondik ere: aumentodun kristalez osatu edalontziak fabrikatu nahi zituen, bertan isuritako ardoa –edo zena zelakoa– berez isuritakoa baino askoz ere gehiago zen itxura ematea zen helburua, ez dakit oso ondo zertarako; alkohola edaten zutenek gutxiago edan eta lehen edaten zuten isurkin kopuru bera edaten zutela uste izatea zen asmoa, hori bai, baina ez dut sekula jakin izan lorpen horren azken helburua edale neurrigabeen osasuna zaintzea, ala kontenplaziorik gabeko zio komertziala –gutxiago zerbitu, berdina kobratu– ote zen.
‎Zelako marraixu garaua, doixtar komandante hura! Ni segur nintzen, egun ere segur naiz ez zutela ukitu, berean bere isurarazi zuela komandanteak fuela, jo zutela uste genezan. Eta destruktoreak, amuari helduta, noreste ipini zuen branka berehala, berak eraman gintuen Brightoneraino.
2006
‎Kriseiluetako olioa ere eraman ohi zen, eta lehenagotik zegoenarekin pikorrak igurtzen zituzten, horrela sendatuko zitzaielakoan. Ermitaren eraikuntzan nola materiala garraiatzen aingeruek lagundu zutela uste zen.
‎«Ikuspegi' salbazionista' da hori iritzi dio Oier Araolazak, XX. mende hasieran oso indartsu zebilena antropologian. Modernismoaren eta industrializazioaren aurrean, balore zintzo eta ederrek nekazal giroetan irauten zutela uste zuten, eta horiek garbi garbi gorde beharra aldarrikatzen zen. Baina gaur egun tradizioaren ikuspegi dinamikoa da nagusi».
‎Frankismo garaian lore sortak jartzen zituzten leku hartan ezkutuan, baina 1977an kripta bat eraiki zuten eta gaur egun fusilaturiko askoren hilarriak ikus daitezke bertan. Jose Luis Gonzalezek askotan bisitatu zuen toki hura gazte garaitan, bere amona Nieves Ochoa bertan fusilatu zutela uste izan baitute beti. Nieves Ochoa Vianakoa zen izatez, baina Donostiako Egia auzoan bizi zen.
‎Han daude gurasoak, adibidez, oraindik maitemindurik zeudenean. Beste argazkia, halere, banandu zirenekoa izango da, banandu egin baitzitzaizkion gurasoak Nereari, eta horrek min handia eman zion, banaketa bere erruz egin zutela uste zuelako. Gurasoak benetako arrazoia azaldu zioten arte.
‎Ondorengo bat izan behar duela eta, ospitalera joatean aitak duen barrua. Semea izango zutela uste, eta azkenean alaba jaio zaiela jakitean izandako ezusteko gozoa. Eta handik aurrera gertatutako gainerako ustekabeak.
‎Izutu egin zen Esteban txikia amarekin harrapatu zuten Aberri egun hartan.Batez ere gomazko pilota berde bat oparitzen zuten Gorila markako boten barruanezkutaturik zeukan paperezko ikurrina txiki batek zuen kezkatzen. Hura aurkitzenbazioten, hil egingo zutela uste izan zuen. Eta, gainera, non zegoen aita?
‎Ume mokoa izaki, Esteban ez zuten epaitu behar izan eta libratu egin zenkartzelatik. Ordea, Martuteneko kartzelara amaren bisitan joaten zen bakoitzean, mamu beldurgarriek irentsi egingo zutela uste izaten zuen.
‎Zituak lantzeko babesa eta bultzada ematen zuten erakundeek, garia batez ere, nahiz eta inportatzen jarraitu behar zuten (populazioaren hazkundeagatik). Dena den, hazkuntza nagusiek zuhaitzak izaten jarraitzen zutela uste dute historialariek: sagarrondoak, eta intxaurrondo eta gaztainondoak gutxiago.
‎Hiribildua 1256an sortu zutela uste dute egileek, esan bezala (Gorosabel, 1967: I, 441 eta Barrena, 2003:
‎Gainerakoan, ilunpe erromatarrean bizi zen haren espiritua, nafar gehien gehienena bezala. Gure egiteek eta ez egiteek geure salbazioa erosten ahal zutela uste zuen oraino aitatxik, gure fedea eta Jainkoaren borondatea hutsa balira bezala. Jainkoarengan sinestea eta Andre Mariarengan eta sainduengan sinestea gauza bat eta bera ziren harendako.
‎Beraiek ere ez. Oso zahartzaro atsegina izan zutela uste dut. Egindako lanaz harro.
‎Kontatu nien txikitan, denei, gure aitarena. Honezkero ahaztua izango zutela uste nuen. Ez dute urtetan aipatu.
‎Batzuk konforme egon ginen. Ni neu bai, apur bat horrenbeste merezi zutela uste nuelako, apur bat ordurako besoetako mina iraunkor bihurtzen ari zitzaidalako, beste apur bat Uxuek esan zuelako Bartzelonara zihoala bere alabarekin. Baina beste batzuek etsi egiten genuela uste izan zuten, eta besteak bezalakoak ginela, progre itxurak eginda ere kontsumo gizartearen morroi, eta beren lana mespretxatzen genuela.
‎Egia zen auzolanetik auzolanera jende gutxiago agertzen ginela. Nik segitzen nuen joaten, partez Zuriñek eta Txatok horrenbeste merezi zutela uste nuelako, partez Uxue joaten zelako. Uxue duela urte mooordo bat ezagutu nuen; gero pista galdu nion, sasian eperrari pista galtzen zaion bezala, beste urte mordo bat; eta bat batean han zen, hogei urte geroago, zazpi urteko alaba batekin eta lehengo aingeru itxura berarekin.
‎Bandera hori ate ondoan! Kafea pagatu barik uzten zutela uste izan zuen Joseren lehenengo egun hartatik hona igaro diren berrogei urteotan egungo Joek egin duen bidea markatzen du bandera hori hor izateak. Joek hiri hau eraikitzeko lanetan utzi du osasunaren parte handi bat.
2007
‎Preseli Gales mendebaldean dago eta, beraz, harritzarrek 250 kilometroko bidea egin zuten, beti ere Darvillen hipotesiaren arabera. «Preselin iturri sakratu ugari dago eta horregatik harri hauek sendatzeko gaitasuna zutela uste zuten» dio arkeologo ingelesak. «Jakina da XVIII. mendea arte, jendea Stonehengera etortzen zela harri zatiak moztera eta talisman moduan erabiltzen zituztela.
‎1937ko otsailean, Malaga hartu ostean, Mussolinik bidalitako tropek Madril erraz bezain azkar menperatuko zutela uste zuten. Francoren eta Molaren soldaduek lau hilabete pasa zeramatzaten hiriburuko inguruak zanpatzen baina madrildarrek eutsi egin zioten erasoaldiari.
‎Edarien atalean kash izeneko garagardoa zen nagusi. Hasieran zeremonia erlijiosoetan besterik kontsumitzen ez zutela uste da, baina gerora, nekazarien soldataren zati bat garagardotan ordaintzera iritsi ziren. Ardoa, aldiz, berandu iritsi zen Mesopotamiara, eta kontsumoa ez zen zabaldu.
‎“Ez dugu ikusten nola bereizi esterilizatu behar diren biktimak eta abortatzera behartutakoak”, azaldu zuten. Zi Zhi Tang txinatar hiritarra Estatu Batuetan egon daitekeela diktaminatu ondoren hartu du erabakia epaimahaiak, Txinako agintariek 1980an abortu bat egitera behartu zutela uste baitute, bikotea ez zegoelako ezkonduta. 1991n, Zi ren enpresa enplegu emaileak Guam-era bidali zuen proiektu batean lan egiteko.
2008
‎Herrian zenbat talde dauden eta zeintzuk diren jakiteko erabili nahi genuen lehiaketa, beharrik baldin badute guk dauzkagun azpiegituretan leku bat bilatzeko. Talde gehiagok parte hartuko zutela uste genuen, baina jarraituko dugu antolatzen eta gure ustez, Gaueko Itzalak 700 euroko saria jaso duela, sanpedrotan herrian bertan jotzeko aukera izan duela eta udal lokal batean ensaiatzen dutela ikusirik, hurrengo urteetan parte hartzaileen kopurua ugarituko dela. Ze eskaintzen die UdalakBi espazio ditugu herriko taldeek erabili ditzaten, bi erabilera diferenteak dituztenak.
‎Hain pertsonaia antzekoak izanik, elkar ezagutu zutela pentsatzea ez da harritzekoa. Ez da halakorik jasota geratu, baina Zumarragan eta Urretxun hainbatetan jokatu zuen Urtxallek pilotan, eta segur aski topo egingo zutela uste du Mitxelenak.
‎Eta iaz kontrol" bitxi" batean gerarazi gintuzten autoan, baina jende gehiagorekin gindoazen eta alde egin ahal izan genuen. Ni desagerrarazteko asmoa zutela uste dugu. Familiari erasotzea oso gauza sentibera eta biguna da, eta aurrera egitea oso gogorra egiten zaigu.
‎NARRATZAILEA Gure kulturan, suizidioa beti existitu izan da, baina gizon zaharrek, gaixoek eta komunitatearentzat ezertarako balio ez zutela uste zutenek egiten zuten beren buruaz beste.
‎Irudia: CONSUMER EROSKI Hala, ondasun ukigarrien enpresek filateliaren balioa eman omen zioten lotutako sozietate edo hornitzaile atzerritarrei salduz, eta haiek, iturri juridikoen arabera, prezio altuagoan saltzen zioten, ikerketek beste bi urte iraungo zutela uste baitzuten. Afinsaren sumarioan sartu berri den peritu txosten baten arabera, zigiluen likidazio balioa 21 eta 23 milioi euro artekoa da, eta 236 eta 250 milioi artekoa, inbertitzaile minoristen artean jartzen badira.
‎David Garcíak, kaltetuetako batek, Eferi esan zion “inoiz ez zitzaigula jakinarazi arrisku igorlea zela”. Hain zuzen, dirua Espainiako banku batean inbertitu zutela uste zuten. “Produktuaren publizitatean, liburuxketan eta aurkezpenean ez zen inoiz aipatzen Lehman Brothers, ez aktibo finantzarioaren erosketa egiaztagirian, ez bankuak bezeroei bidaltzen zien hileko laburpenean”.
‎Hego Osetian esku har zezan Georgiako Gobernua probokatu egin zutela uste dute askok Tbilisin; horregatik, Errusiaren jarrera gaitzetsi eta osetiarrak nahierara erabili izana salatu dute georgiarrek.
‎Georgiak ez ezik, Mendebaldeko agintariek ere hitz gogorrak izan dituzte Medvedeventzat. Moskuk besoak zabalik hartuko zutela uste bazuen, oker zegoen. AEBetako Estatu idazkari Condoleezza Ricek bi probintzien independentzia berretsi izana gaitzetsi eta erabakiak ondorioak izango dituela ohartarazi dio.
‎Horregatik, erasoan ari den taldea gehiago zigortua da, eta interesgarriagoa da zangoz jokatzea aurkariaren falta itxoinaz, erasoa eraiki nahi izatea baino. Azken partidan epaileek berriz ere atzera egin zutela uste dut. Nire ustez, urrunegi joan dira denboraldi hasieran.
‎Horrez gain, ez zuten bala zorrorik aurkitu inguruan. Horregatik, bahitu, hil eta haren gorpua toki hartara eraman zutela uste dute haren senide eta lagunek.
2009
‎1991n Raul Cedrasek Jean Bertrand Aristide kargutik kendu zuenean ere zigor neurriak hartu zituzten. Haiti hain herrialde pobrea izanik eragina izango zutela uste zen, baina kolpistek eutsi egin zioten.
‎Ekho Noskvy irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean Dymovskyk azaldu duenez, autoaz zihoanean jarraitu egin zutela uste du eta emaztea eta alaba Moskura bidali ditu segurtasun arrazoiengatik.
‎Irlandatik Bretainia aldera jaisten. Neskaren herrian geldialdia egiteko asmoa zutela uste dut. Bretainiako Finisterreko inguruan.
‎(off) Henrik Svensmarken taldeak interes handiko emaitzak lortu zituen. Nik lana segituan argitaratuko zutela uste nuen, edo hilabete batzuetan. Baina 16 hilabete joan ziren argitaratu orduko.
‎SEBE. Bai, baina eztakit... arkitektoak materiala onartu ondoren... aldatu egin zutela uste dut.
‎Neskek kirol arloan dituzten aukerak ere oso eskasak dira, lan-taldearen iritziz; batez ere eskola utzi eta gero. “ Datorren ikasturteari begira, beharrezkotzat jotzen dugu nesken kirol talderen bat eratzea, eta instituzioek esku hartu zutela uste dugu”.
‎Savo Milosevicen ordezko perfektua fitxatu zutela uste zuten Osasunako agintariek Walter Pandiani lotu zutenean (Montevideo, Uruguai, 1976). Espanyolekin UEFA Kopako golegile onena izan berri zen, eta Pandianirekin Osasunak golak ziurtatua zituela zirudien.
‎Eta PSE EE hori egitera doala iruditzen zaio. Izan ere, martxoaren 1eko boto emaileek gobernu abertzale baten alde egin zutela uste du, ez PSE EEk eta PPk aldarrikatzen duten aldaketaren alde. Baina hauteskundeak aldez aurretik trukatuak zeuden legez kanporatzeekin.
‎Partida hasiera ero samarra izan zen, eta Bartzelonako jokalariek partida irabazteko grina handiegirik erakutsiko ez zutela uste zutenak erratuta zeuden. Guardiolaren jokalariek ez ziotela Osasunari ezer oparituko berehala ikusi zuten.
‎Ustezko bi etakideak zein ingurutan dauden ikertu nahian dabiltza poliziak, eta atzo, arrasto berri bat aurkitu zuten susmoa zuten. Ihes egin zuten bi lagunek beste auto bat lapurtu zutela uste dute. Asteleheneko tiroketaren aurretik ustezko etakideek autoak lapurtzeko erabilitako modu berean lapurtu zuten atzo beste auto bat Frantzian.
‎Asteleheneko tiroketaren aurretik ustezko etakideek autoak lapurtzeko erabilitako modu berean lapurtu zuten atzo beste auto bat Frantzian. Berri agentziek ez zuten zehaztu lapurreta hori zein gunetan izan zen, baina, ekiteko moduagatik, tiroketan parte hartu zuten pertsonek egin zutela uste dute.
‎Gaur, eta luzerako jasan dugun krisialdi gogorrari helduz, esan litekeena ez da gozoa; denborak irakatsi digu zapalkuntzak eta errepresioak, herri osoa iraultzara bultzatuko zutela uste genuen arren, ez dela horrela gertatu. Eta azken urteen emaitzak diote ez dela horrela izango.
‎Izan ere, atentatua egin zutenak oraindik ere Mallorcan bertan egon daitezkeela uste duten arren, ez dute baztertzen dagoeneko handik alde egin izana ere. Atentatua pertsona batek, bik edo hiruk egin zutela uste du Espainiako Barne Ministerioak, eta turista gisa jokatu dutela irla hartan.
‎Fuhrer arekin ez zuen harreman ona azken hilabeteetan, eta batez ere, Goebbels, Bormann eta Himmlerrekin oso txarra zuen. Haiek boteretik urrunarazi nahi zutela uste zuen Hessek, eta paradoxa: hegaldiaren ostean, Martin Bormanek hartu haren kargua.
‎Atzoko Ahots taldeen Musika Sakroari buruzko hitzok, horrela hasteak, pena ematen dit, baina ezin ezkuta dezaket Santa Klara erdi betea ikusteak sortu zidan ondoeza. Aukera aukerako sei taldeek gehiago merezi zutela uste nuen. Zeren hutsegitea ote?
‎Lehen hominidoetatik etorri ziren Australopithecus izenekoak, eta haietatik Homo generoa, gaur egungo gizakiaren jatorria duena bere baitan. Baina, adibidez, Lucy ren ezaugarriak ikusita, haren arbasoek txinpantzeen antza izango zutela uste zuten zientzialariek. Baina ez, Ardi k behintzat ez.
2010
‎Zaragozaren aurka berdinketa baino gehiago merezi izan zutela uste dute zuri gorriek. Yestek minduta dauka ezker belauna eta ez da entrenatu.
‎Trafiko istripu bat eragin zuen behi baten gorpua atxilotu eta polizia etxera eraman dute. Jabea komisaldegian azalduko zutela uste zuen Poliziak, baina bi orduren ostean, ez zen azaldu.
‎Bada, emaitzetan ikusi zuten, oro har, estres maila txikiagoa zutela lasaigarria hartu zutela uste zuten parte hartzaileek, eta lagun gehiago aurkitu zituzten esna bizigarria hartu zutela esan zieten taldean.
‎10:38: 35Ezaugarri berderen bat zeramalakohil zutela uste duzu?
‎– Hil egin zutela uste diat.
‎Oso era egokian izan zen dena eta neu askatasun izugarriaz mintzatu nintzen. Gai eta galdera zerrenda idatzia zutela uste dut, paper batzuen hotsa sumatu bainuen eta ez dakit guzia ez ote zuten grabatu. Gaileta bat eta ura eskaini zidaten.
‎Parte hartzaile bakoitzak bere buruan lana ikusi ondoren, ikertzaileek katilu bat aurkezten zieten txokolatina edo gazta askorekin, eta edukia jaten uzten zieten. Zientzialariak konturatu ziren gozoki edo gazta kopuru handia irentsi zutela uste zuten parte hartzaileek askoz gutxiago kontsumitzen zituztela elikagai horiek beste parte hartzaileek baino. Autoreek iradokitzen dute irudimen mental errepikakor horrek irudi mental bakar batean pentsatzeak ez bezalako ondorioak dituela, eta jakina da horrek gogoa pizten duela.
‎Abenduaren 18an, Urdulizen (Bizkaia), baserri batean lapurreta egin zutela uste du Ertzaintzak. 83 urteko andrea eta 70 urteko gizona, neba arrebak, ziren baserriko jabeak.
‎Ez ditut ordu haiek sekula ahaztuko. Horrela, errudun sentitu nintzen neu ere, nire kulpaz zigortuko zutela uste nuelako nire laguna. Eta horrela gertatu zen.
‎Eta kontraesana borobiltzeko: salbaiek delako laguntza edo zibilizatze hori ametitzen ez bazuten, haien kontra bortxa erabiltzeko eta dena hiltzeko eskubidea zutela uste zuten Arrazoiaren jabeek.
‎hantxe isuritako odola. Beni Tiebeko arrautzazaleek Maroko odol espainolez erosia zutela uste zuten, hango jabe sentitzen ziren, laster Espainiaren jabe sentituko ziren bezala.
‎Arazoren bat nuenean nola asmatzen zuen harrituta uzten ninduen aitak. Haur guztiek bezala gurasoek barrukoak ikusteko abilidade bereziren bat zutela uste nuen.
‎– Azken egunak ospitalean emanez gero, bisitan etortzeko derrigorra sentituko zutela uste izan nuen; hilzorian ikustean, egindakoaren damuak loa galaraziko ziela.
‎– Milaka pertsona salbatuko zenituela eta agian norberak sortutako minbizia zure izenez bataiatuko zutela uste izan zenuen.
2011
‎“Hiltegia itxiko zutela jakitean hedabideetara zuzenean jo zuten moratoria eskatuz, gurekin aurretik ezertaz berba egin barik”. Prentsara zabaldutako mezuetan “gutxienez bizilagunentzako esker ona” azaldu behar zutela uste dute denbora honetan guztian bizilagunek egindako “sakrifizioagatik”: “Horrelako jarrerek besteen interesak piperrik ez zaizkizuela ardura pentsarazten digute, baizik zeuen interesak bakarrik”.
‎Nik erantzuten dut askoz ere hobeto nagoela jada. Duela lauzpabost urte botika aldatu zidaten, eta asmatu zutela uste dut. Ez dut inolako beheraldi larririk izan azken urteetan.
‎Gainera, uste du datozen urteetan indartu egingo dela ildo hori, eta Aberri Eguna «independentismoaren termometroa» bilakatuko dela urtetik urtera.EAJri mezuaEzker abertzaleak ere txalotu egin du Gernikan eta Baigorrin egindako Aberri Eguna. Milaka independentistek «irudi bikaina» erakutsi zutela uste du, bai eta ospakizuna «eredugarria» izan zela indarrak biltzeko eta herri gisa aritzeko ere.Horren harira, Aberri Egunean EAJk bere aurka egindako kritikei erantzun die ezker abertzaleak. «Egoera aldaketak urduritasuna sortu du hainbat egoitzatan, eta hor datza ezker abertzalearen aurka hainbatek duten jarrera erasokorra».
‎Komunista zen. Gerra garaian, edo ostean, kartzelan eduki zutela uste dut. Epaiketa hautsi genuenean, Mario Eusko gudariak kantatzen hasi zenean eta, diskoetan entzuten den zera hori, gogoratzen dut Sole Barberak negarrari eman ziola, hunkituta.
‎doan dira eta joan etorria libre da, eta irakas metodoa ez da zurruna, alegia, helburu nagusia ez da gramatika egokia eta euskara perfektua ikastea, baizik eta eguneroko egoerak esaldi xumeetan erreproduzitzen saiatzea. Elserrek ikasle bati baino gehiagori entzun dio esaten, ez zutela uste gai izango zirenik euskara ikasteko, oso arraroa, ulergaitza, urrunekoa egiten zitzaielako.
‎Izotz harriaren antzera geratu ginen denok. Fusilak eta metrailetak berehala alde guztietatik beraganantz zuzendu ziren, eta bertan behera hilko zutela uste genuen. Ez zen tirorik eskapatu.
‎Heriotzek triste jarri zutela Jasone uste dut, ez bakarrik Martinenak, aspaldian herrian gertatzen ari zen guztiak. Nihilistagoa bihurtu zutela uste dut, ez ni beste, baina bai lehen baino gehiago.
‎Hainbeste xehetasunekin gainera? Muñagorri hotelean ostatu hartuta zegoela aipatzen da eta bertan hil zutela uste dugula ere bai.
‎KARLA. Gaizki jokatu zutela uste duzu. Pentsatu ondo,...
‎Arthur-i arreta gutxi jarri zioten bere gurasoek, eta beste horrenbeste gertatu zitzaion Arthur-en arreba Adele-ri ere. Arthur-ek 6 urte bakarrik zituela, gurasoak ibilaldi batetik itzultzean, atsekabe osoan aurkitu zuten, betirako abandonatu zutela uste baitzuen (Schopenhauer, 2009). 9 urte bete arte aita ez zen semeaz arduratu, oraindik funtzionaltasunik ez baitzion ikusten.
‎Bruselak, joan den astelehenean, Espainiako produktuei mugarik ez jartzeko gomendatu zien herrialdeei, ez baitzegoen argi gunea Espainiakoa zenik. Handik egun batera, Europako Batzordeak ohar bat eman zuen, eta bertan adierazi zuen, Hanburgoko agintarien arabera, Alemanian egindako proben emaitzek ez zutela uste fokuaren jatorria Espainiako pepinoetan zegoenik.
2012
‎1880 urtean, Joseph Mortimer Granville doktoreak Granville mailua izena zuen gailu bat patentatu zuen. Garai haietan emakume askok histeria delako gaitza zutela uste zuten medikuek, Ingalaterrako emakumeen laurdenek omen zuten; hala ere, medikuek ezin zuten zehaztu zerk eragiten zuen. Dalrymple doktorea da horietako bat, emakume askok jotzen dute berarengana, hainbat sintoma dituztela:
‎Aurrezki kutxa zenean, langile zaharrenak ordezkatu zituen eta, lanera sartzeko, gazteei euskaraz jakitea jarri zien baldintzen artean. Era horretan, «mezu indartsu bat» eman zutela uste du: «Gipuzkoan esparru batzuetan lan egin nahi baduzu, jakin behar duzu euskaraz».
‎Iruzurraren aurkako Fiskaltzak eta Castro epaileak Urdangarinek eta Torresek lau urte horietan era irregularrean Balearretako eta Valentziako Gobernuetatik diru publikoa lortu zutela uste dute.
‎Amarekin ere harreman ona zuen, azkeneko gertakizunek konfiantza urrituko zutela uste zuen, baina amak ez zuen horretaz hitz egin nahi: –dena konpontzen denean hitz egingo dugu?.
‎Forentseak Poliziari bere ustez etakidea bortxatua izan zela esaten zion unea zen itzulitako zatia. Bere kideek hil aurretik bortxatu zutela uste al zuen galdetzen zion Poliziak, eta forentseak erantzuten zion ezin zuela jakin bere kideek, poliziak edo beste norbaitek bortxatu ote zuen, baina probak egiten jarraitu nahi zuela, bortxaketarena egia zela frogatu ahal izateko.
‎Eta ez dauka azala belztuta espero zuen bezala. Ibizan denek beltzaran behar zutela uste zuen Alaznek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia