Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2001
‎Emaztearen gurasoek, ordea, lehen ministroari eskutitza egin zioten. Alaba hil egin zutela uste izateko arrazoi handiak zeuzkatela.
2004
‎–Hil egin zutela uste dute, hortaz.
2006
‎Gainerakoan, ilunpe erromatarrean bizi zen haren espiritua, nafar gehien gehienena bezala. Gure egiteek eta ez egiteek geure salbazioa erosten ahal zutela uste zuen oraino aitatxik, gure fedea eta Jainkoaren borondatea hutsa balira bezala. Jainkoarengan sinestea eta Andre Mariarengan eta sainduengan sinestea gauza bat eta bera ziren harendako.
2009
‎Irlandatik Bretainia aldera jaisten. Neskaren herrian geldialdia egiteko asmoa zutela uste dut. Bretainiako Finisterreko inguruan.
2011
‎Izotz harriaren antzera geratu ginen denok. Fusilak eta metrailetak berehala alde guztietatik beraganantz zuzendu ziren, eta bertan behera hilko zutela uste genuen. Ez zen tirorik eskapatu.
‎Heriotzek triste jarri zutela Jasone uste dut, ez bakarrik Martinenak, aspaldian herrian gertatzen ari zen guztiak. Nihilistagoa bihurtu zutela uste dut, ez ni beste, baina bai lehen baino gehiago.
2012
‎Amarekin ere harreman ona zuen, azkeneko gertakizunek konfiantza urrituko zutela uste zuen, baina amak ez zuen horretaz hitz egin nahi: –dena konpontzen denean hitz egingo dugu?.
‎Forentseak Poliziari bere ustez etakidea bortxatua izan zela esaten zion unea zen itzulitako zatia. Bere kideek hil aurretik bortxatu zutela uste al zuen galdetzen zion Poliziak, eta forentseak erantzuten zion ezin zuela jakin bere kideek, poliziak edo beste norbaitek bortxatu ote zuen, baina probak egiten jarraitu nahi zuela, bortxaketarena egia zela frogatu ahal izateko.
‎Eta ez dauka azala belztuta espero zuen bezala. Ibizan denek beltzaran behar zutela uste zuen Alaznek.
‎Berehala moztu nizkion hura lotzeko erabili zituzten zerrendak edo ihi bihurritua, eta zutik jartzen lagundu nion, baina ezin zuen ez zutik egon, ez hitz egin, eta hasperen atsekabetuak besterik ez zituen egiten, zirudienez hiltzeko askatzen zutela uste zuelako.
‎Gau horretan ez bainekien ezer ekaitzak eta itsasaldiek lur ondora ekarriko zidaten itsasontziaren zorioneko etorreraz, gero horren luze janariz hornitu eta lagundu zidana; bada, era berean, hiru gizon atsekabetu horiek ez zekiten benetan askatasuna eta laguntza zeinen gertu zituzten, eta, benetan eta zalantzarik gabe, salbatuak zeudela, bereak egin zuela eta zer eginik ez zutela uste zuten une berean.
2013
‎Elizabethek atsekabe itzela hartu zuen; Lakuak ikustean zeukan jarrita bihotza; eta gainera behar besteko astia izango zutela uste zuen. Baina pozik egotea zen bere betebeharra, eta zoriontsu izatekoa zen, noski, bere joera; eta luze barik dena egon zen ondo ostera ere.
2014
‎horrelakoa da bizitza, baina heriotzak jokoz kanpo harrapatzen bazaitu, sekulako eztabaida izan eta gero, zer? Nik emandako atsekabeek eraman zutela uste dute denek... Nik ez, baina irentsi egin behar izan dut hori.
‎Mommsenek Parisen intelektual eta kazetarien hainbat erreakzio mindu lakar nozitu du1150 G. Boissier latinistaren artikulu melankolikoak intelektual germanofiloen desengainu mikatza espresatzen du batez ere1151 Madame de Staël ezkero, dio? intelektualeria frantsesak Alemania sakonki miretsi du; zientzialari aleman eta frantsesen artean bi herrien adiskidetasuna lotuko zutela uste zuten. Orain, zientzialari alemanek ez adiskidetasuna, gorroto nazionalaren sua hauspotzen dutela aurkitu dute.
‎–Jolivet jauna, galdetu zion?, gure azken mezuek Errusiako muga pasatuko zutela uste duzu?
‎Tatariarren inbasioak eragindako aienatzeak ez zuen hustu Kamsk herrixka ordu arte. Bertakoak seguru sentitzen ziren, nonbait, Barabaren erdi erdian, edo, gutxienez, inbasioaren mehatxua hurbiltzerakoan ihes egiteko beta izango zutela uste zuten.
2015
‎Frantziaren lankidetzaren eta Ipar Euskal Herriko babeslekuaren galeraren garrantzia inoiz baino gordinago ageri zitzaizkion ETAri. Rodriguez Galindok kontatzen du Bidartekoarekin ETA akabatu zutela uste izan zuela.79 Ez zen horrela izan. ETAk berriro altxatu zuen burua, baina ondo kostata.
‎Adela Asua legelari bilbotarra Bilduren legeztatzeari buruz erabaki behar izan zuten Auzitegi Konstituzionaleko 11 kide horien artean zegoen. Aldeko botoa eman zuen, koalizioaren eta ETAren arteko loturari buruzko ustezko frogek nahikoa oinarri ez zutela uste duelako. 11 magistratuek izan zuten eztabaida goitik behera judiziala izan zela dio.
‎transmititu zuelako hainbat eta hainbat forotan. Zentzu horretan, lan pedagogikoa egin zutela uste du Paul Riosek: –Konfiantza sortzea izan zen gure lana.
‎Gisasolak ez ezik, Urrosolok eta Caridek ere sinatu zuten agiri bera. Langraizera eraman zituzten gainerako presoek ere antzeko testua izenpetu zutela uste du Gisasolak. 2009ko azaroan hasi ziren preso kritikoak Langraizera eramaten.
‎Bazirudien azkenean ezkondu egingo zirela eta familia osatuko zutela. Bizitza elkarrekin egingo zutela uste zuten ingurukoek, lanik zailenak egin zituztela. Ez zen hala izan.
‎Gainera, beste euskalkiren bat hitz egiten zen lekuetara lanera zihoazenek bertako hizkera ikasi behar zutela uste zuen. Herririk herri zebiltzan apaiz eta fraideak zituen gogoan, eta hauxe Larramendiren (1969:
‎euskara batu itxia eta hertsia erabili zuen zenbaitek solasaldi eta jardun mota guztietan. Hizkeren ugaritasunak, eta batez ere euskalkiek, euskararen eta Euskal Herriaren batasuna arriskuan jartzen zutela uste zuten.
‎Azken hilabete hauetan, jadanik gauzatuak diren proiektu anitz bideratu egin dira. Ekimen hauetan sartzen dira urte bukaeran [2001] Hazparnen ireki dugun estudioa, Hazparneko eskualdean irratia bertako oihartzun izateko, eta baita Txingudi eskualdean martxan jarri dugun irrati berria, bertako jendeen biziak eta berezitasunak atentzio berezi bat merezi zutela uste izan baitugu.124 Azken finean proiektu hauen guztien xede nagusia herritarrekiko hurbiltasuna lantzea da. Gure Irratiak hurbiltasunezko zerbitzu publiko bat izan nahi du.
2016
‎Zentral nuklearrek kutsadura eragiteko arrisku handia zutela uste zela, eta itsas zonan zentrala jartzeak beldur handia eragiten zuela herrian.
‎2 Antzeztokian zeuden ikusleek zer iritzi izango zutela uste duzu. Irteeran elkarrizketatuko bagenitu,
‎Beren planek arrakasta izango zutela uste al duzu?
2017
‎Galdeketa berri bat zetorrela pentsatu zuen Natik. Berriz ere urre koloreko antiojudunarengana eramango zutela uste izan zuen. Baina ez, paper batzuk bete ostean libre utziko zutela adierazi zion emakume poliziak.
‎–Hauteskunde batzuetan ginela uste nuen, baina reallity show batean geunden. Ideiek garrantzia zutela uste nuen, programa bateko zenbakiek koherenteak izan behar zutela. Gure programa koherentea zen eta beraiena ez.
‎Beren planek arrakasta izango zutela uste al duzu? .....................................................................
2018
‎Uste zuelako benetako Lete ez zuela inork onartuko, ez zuela inork maitatuko. Beyoncek eta Lindak askoz jarrera erosoagoa zutela uste zuen. Haiek ahulak ziren eta puntu.
‎Kexa zaitezke nekaduraz, baina ezin zaitezke asperduraz kexatu, hori kexa friboloa da, ulergaitza; aspertzen bazara agian beste ume bat izan zenuke, edo beste zazpi, gure amonek bezala, haiek aspertzeko aukera izan zutela uste duzu akaso. Mesedez eta faborez.
‎Okupatutako etxe batean zegoela iruditzen zitzaion. Egun batetik bestera botako zutela uste zuen. Hura ez zelako bere benetako familia eta Linda gabe ez zeukalako zentzurik lotura harri eusteak.
‎Areto aurreko errepidea korrika bizian zeharkatu eta auto barrura jauzi egitean, oso gertu sumatu ditu tiroak. Bertan hilko zutela uste izan du. Eskerrak Agnetari.
2019
‎Orain adi egon, Maria Sara, hasi baita entzuten mandoaren apatxen zalaparta. Nahasia ez ezik, Dogmatitzaile doilorra lotsatuta ere bazegoen, hain harrokeria handiaz bere engainuen garaipena ikusiko zutela uste zuten horien aurrean bere burua garaiturik ikusten zuelako. Eta bere sofismakeria iruzurtizko sare artifiziosoak guztiz birrindurik ikusirik, Santuaren modestia eta apaltasuna tentatzen hasi zen, diskurtso zital honekin, Tira, Aita Antonio, utz ditzagun kontzeptuak eta eztabaidak alde batera, joan gaitezen ekintzetara, eta, Katolikoa zaren aldetik eta Erromako Elizaren semea zaren aldetik mirakuluak, zeinak Fedearen artikuluak berretsiz behialako hasierako garai haietan sinestun izateko arrazoi handienak izan baitziren, izan badirela sinesten duzunez, galdu egin dudala onartuko dut, erabat, baldin eta Jainkoak mirakulurik egiten badu Sakramentuan Kristoren gorputza Benetan dagoelako artikulu honen alde.
‎Alabaina, oraindik badugu aukera mintzaldi lehiaketa honetan etsaia gainditzeko, orain hartzen baitu hitza Portoko apezpikuak, hau ere armatua, eskua paratzen du ezpatatzarraren heldulekuan, han dagoen gurutzearen gainean, eta hauxe esaten du, Onez mintzatu gatzaizkizue, zuek onez entzungo zenutelako ustean, baina txarrez entzun badiguzue, garaia da gu ere txarrez mintzatzeko, jakizue beraz zer nolako erdeinua sentitzen dugun etorriko zaizkigun gaitzen eta gertaeren zain egoteko zuen ohitura horren aurrean, argi frogaturik dagoenean norberaren ausardiaren konfiantzan ez, eta besteren zoritxarrean oinarritzen den esperantza makala eta hauskorra dela, aldez aurretik garaituak izango zaretela etsi bazenute bezala da, eta ezezagunaz zein etorkizunaz mintzatu zaretenez, ikas ezazue ezen, zenbat eta gehiagotan izan ekimen baten emaitza gure aurkakoa, orduan eta gehiagotan saiatu behar dugula emaitza gure aldekoa izan dadin, eta orain arte zuen aurka egin ditugun saio guztiak alferrekoak izan direlarik, hemen gaude berriro, berriro saiatzeko, bizi dezazuen zain daukazuen patuaren nolakoa orain ireki nahi ez dizkiguzuen ate horiek zeharkatzen ditugunean, bai, bete ezazue Jainkoaren borondatea, borondate horri berari esker garaile aterako baikara, eta beste ezer zuei esatea alferrik dela iritzirik, bagoaz zuei diosalik egin gabe, zuen agurrik ere ez genuke onartuko. ...zuen, honako hau esan zuen, Errakuntza arriskutsua da zuena, baldin eta gure eramana herabetasunarekin eta hiltzeko beldurrarekin nahasten baduzue, kontura zaitezte zuen aitek eta aitonek ez zutela horrelako errakuntzarik egin, horiek behin eta mila gehiagotan garaitu genituen, armen indarrez, Espainia guztian zehar, zapaltzen ari zareten lur horren azpian dautza gure larderiari kontra egiten ahal zutela uste izan zuten zenbaitzuk, ez ezazue uste, beraz, zuen galerak bukatu direnik, harresi hauen aurka hautsiko dira zuen hezurrak, hemen moztuko ditugu zuen esku irrikatsuak, zoazte, eta hiltzeko prestatu, gu, honezkero badakizue, beti gaude hiltzeko prest.
‎Donostia eta Bilbo artean bazen Eibar izeneko bat, herri proletarioa, bere bizimodua euskaraz egiten zuena, euskara kutsatu ederrean. Euskara berea zutela uste zuten karlistek eta abertzaleek ez zezaketen horrelakorik onar.
‎Gainontzeko tximinoak zoratzen zeuden, eta ordurako ahaztuta zeukaten uretan pasatako trantze latza: ilargia salbatu egin zutela uste baitzuten. –Mundua salbatu dugu!?
2020
‎abijoi, ainhara beltz, apeztxori, arrantxori, artxilloi, belentzario, beltxijoi, bentzajo, brintzario, elai beltz, elizelai, enara beltz, enara handi, erlai, ermitario, hegabera beltz, irrigo, kañabra, kanpantxori, kataka, kirrillo, kirriskillo, kirrizkarro, kriku, martin, mitxigu, txenara beltz, txio, txirri, txirribirri, txirrin, txirriño, txirrio, txirritxaldo, xoribeltx, zirringilo edo zirrizkilo. Apus apus dute izen zientifikoa, grezierazko apous hitzetik eratorria, zeinak hankarik gabea esan nahi baitu, paradisuko hegaztiek hankarik ez zutela uste baitzen. Sorbeltzak inoiz ez dira pausatzen, habia egiteko ez bada.
2021
‎Listilloak ginen putakumeak baino gehiago. Ondo idazten zutela uste zuten egileak interesatzen zitzaizkigun, iruzurtien testu desastrosoak, putzak, faltsuak, gaiztoak, ponposoak. Saiatzen ginen ahalik eta aldarerik altuena aukeratzen.
‎Liburuaren titulua gaizki idaztea (behin baino gehiagotan), existitzen ez diren pertsonaiak asmatzea (oraindik ez dakit Nora ez dakizun hori liburuan nor den Imanol), esaldiak kakotx artean aipatu arren aipua gaizki egotea (kasu gogoangarri batean kontrako esanahia ematen zitzaion gaizki kopiatutako nire esaldi bati), sinopsia gaizki kopiatzea (hau ere kakotx artean), eta gaizki interpretatzea (likantropoak eta banpiroak ageri dira Noran, ez likantropoak eta sorginak), pertsonaia zentralak ahaztea (amona eta ilobaren artean dagoen alaba, adibidez), erabili ez ditudan gaien trataera nabarmentzea eta errealismo magikoa genero bezala identifikatzeko arazoak izatea. Horrez gain, esan izan didate kontsumitu eta botatzeko literatura egiten dudala(" klennex ko literatura" esan zidaten, aldez aurretik marka komertzial bat erabiltzeagatik barkamena eskatuz, baina Kleenex esan nahi zutela uste dut), gauza topikoak eta azalekoak idazten ditudala, ikuspuntu adoleszentea dudala (mespretxua adierazi nahi zuten, baina ez dut uste adoleszente hitz itsusia denik) eta" literatura" serioago hartu nukeela (kakotx horiek benetakoak dira). Luis Buñuelek Cahiers du cinémarekin bezala, neuk ere esan dezaket behin baino gehiagotan Armiarma webgunean biltzen diren kritikekin negar egiteraino barre egin dudala.
‎Munduko denbora guztia daukate zure bizitzan arakatu eta zauria non daukazun asmatzen saiatzeko. Jai zeukaten ikasketen kontuarekin nigan pitzadura bat sortuko zutela uste bazuten.
‎Gizaki guztiek berez elkar maite zutela uste zuen; jende guztia zuen begiko; ezin zuen susmatu besteek bera begiko ez izatearen aukera. Marcelen zakarkeriari ez zion zitalkeria saiatua baino leporatzen.
2022
‎Frankismoan lehenengoz emakumeen mobilizazioa ikusi zen". Mobilizazio haiek guziek" norbanakoaren identitatea eta identitate kolektiboa eraikitzea ahalbidetu" zutela uste du Aritzak," garaiko imajinarioak puskatu eta langile klase identitatea eratzeraino".
‎Trukatzen genituen mezu kamuts haiek nire erru sentimendua arintzen zutela uste dut. Ez genuen sekula aipatu aurrez aurre elkar ikusteko aukera.
‎" Pobres reformistas, les tengo cariño, pero vaya primos". Gainera, beren erakundea erabat sekretuan mantentzen zutela uste zuten, eta ez zen horrela, ez Igonerentzat behintzat. Kide gehienak Escuelaren inguruan ibiltzen ziren, eta aspaldi identifikatu zituen bertan agintzen zutenak.
‎–Zure amak eta Maiak? Berriro saiatu nahi zutela uste nuen.
2023
‎Eta, bat batean, piztiek hil arte zaurituko zutela uste zuenean, irtenbiderik ikusten ez zuela... txistu luze eta argi bat entzun zen pagaditik. Txakurrak seko gelditu, eta txistu laburren beste serie bat aditu zen segituan.
‎Ez ziren urtebete lehenagoko galderak eta jarrerak, ez urtebete lehenagoko iradokizunak; proposamenak ere ez ziren lehengoak. Poliziek ordurako esana zieten ez zutela uste Unaxek ezer txarrik egin zuenik. Haren telefonoa ez zen agertu, baina azken seinaleak neskaren telefonoa agertu zen toki berean zeuden kokaturik.
‎Beheraino jaistea lortu zutela uste izan zutenean, azkenengo maniobran, auskalo nola, buelta hartu zien hil oheak, eta, krak!, entzun zuten barruan kristal hotsa. Kutxaren barreneko kristala puskatu zuten.
‎Aukera hori ezin dela baztertu dio Oliveros fiskalak, baina berak ez du uste" nahita haraino eraman zutenik. Nuquí inguruan bota zutela uste dut nik, eta olatuek eraman zutela hondartzara".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia