2017
|
|
Delako prestamistari eskatu zioten dirua baino hogei aldiz gehiago balio du baserriak, baina zorra ordaindu ezean, baserria kenduko die. Ziur nago dirua utzi zuenak hartu zutenek baino hobeto kalkulatu
|
zutela
hori, orain negozio borobila egingo dute Kukullaga eskuratuz gero. Hamabost egun gehiago eman dizkie, eta ez dira asko berez, baina denbora da, eta denborarekin zerbait beti egin daiteke.
|
2022
|
|
Jakin ezazu, jauna, emazte batek ez duela nehoiz bere senarra maite izan nik zu baino gehiago, eta zurekin esposatu nintzenetik ene egungo adinera iritsi arte ez dela bertze amodiorik sartu ene bihotzean. Ongi dakizu, ezen, haurra nintzela oraino, ene gurasoek zu baino aberatsagoa eta etxe hobekoa zen norbaitekin esposatu nahi nindutela, baina ezin izan
|
zutela
horretarako ene adostasunik lortu ezagutu zintudan unetik; izan ere, haien iritzia gorabehera, fermuki eutsi nion zu ukaiteko nahikariari, zure pobreziari eta haien erasiei kasu eman gabe. Eta ezin duzu ez ikusiarena egin orain arte eman didazun tratuaren aitzinean, ongi dakizu nola maitatu eta estimatu nauzun; hainbertze atsekabe eta nahigabe sortu dizkit horrek, ezen, jarri zenidan damaren laguntzagatik izan ez balitz, etsia harturik izanen bainintzateke.
|
|
Dama, bozetik eta irriagatik ezagutu baitzuen gizona, hain zen etsiturik atsekabez eta ahalkez, ezen hamaika aldiz erran baitzion gaizto, traidore eta tronpatzaile bat zela, eta ohetik behera jauzi egin nahi zuen aizto baten xerka, bere buruaz bertze egiteko, hain sentitzen baitzen malurus batere maite ez zuen gizon batengatik ohorea galdurik, zeinak, mendeku hartzeagatik, afera hura leku guzietara hedatzen ahal baitzuen. Baina gizonak beso artean eutsi zion, eta, ele on eta eztiz, maite zuen hark baino gehiago maite zuela segurtatu zion, eta, haren ohoreaz denaz bezainbatean, hain ongi gordeko zuela, ezen nehoiz ez
|
zutela
horregatik gaitzetsiko. Eta tuntun hark sinetsi egin zion; eta, gizonari entzunez zer asmatu zuen eta nolako lanak hartu zituen bera irabazteko, zin egin zion bere sekretua gordetzen jakin ez zuen bertze hark baino hobeki maitatuko zuela berak, ongi baitzekien zein faltsua zen frantsesei oker egokitzen zitzaien fama; italiarrak baino zuhur, saiatu eta isilagoak ziren, izan ere.
|
2023
|
|
Esan zuen Jainkoa jakintsuen eta zuhurren etsaia zela eta haurrak bezalakoak zirenak maite zituela; jakintsuak (Aita Santua eta haren aldekoak) heretikoak zirela; Jainkoaren hitza jasotzen zuten txikitxoak Luteroren aldekoak zirela. Jakintsuek eta zuhurrek Jainkoak egindakoa hobetu nahi zutela; heretiko guztiek egiten
|
zutela
hori: Arriok, Pelagiok, anabaptistek, sakramentarioek, Aita Santuak...
|
|
Melanchthon ek defendatu zuen Lutero. Esaten zuen Luterok esandakoa gezurtatzeko Eskrituretara joan behar zela, baina Sorbonatarrek ez
|
zutela
hori egin; silogismoetan bakarrik mugitzen zirela haiek. Luterok Lovainako Teologia Fakultateari eraso zion eta laster jaso zuen Masson (Latomus) teologoak emandako erantzuna.
|