Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2004
‎Bidea luzea baitzen eta erromerian baitzentozten, bazen errosariorik errezatzen zuenik ere. Alboka jotzaileek oraindik oraintsu arte iraun dute agian zuen parajeetako auzo bazterretan ere.
2006
‎Sorginkeriatzat hartu zuenik ere ez zen falta izan. Ekialdeko leku ezkutu batean ikasitako teknika harrigarria erabili omen zuen hortz bakanduak eta sudur kakotua zituen gizaseme hark.
2009
‎Baina, hala ere, lan kontuekin hasi eta agian gure artean, zerbait? sortu zela uste zuenik ere izango zen. Zergatik ez?
‎Mosbachek ukatu egin zuen berak 14 urteko neskatila bortxatu zuenik. Bai eta Kathleen ezagutu edo hil zuenik ere. 14 urteko neskatxaren aurrera ekarri zuten, ordea, eta, haren aurrean, argizaria bezala urtu eta dena aitortu zuen.
‎Jende asko izaten zen han beti, eta hilabetean behin edo ikuskizunak antolatzen zituzten gainera. Baina ez zen futbolinik zokoan, ezta ardo merkerik eskatzen zuenik ere ia. Garai zaharretatik, erruleta bakarrik geratzen zen.
2010
‎Kateen dardara baino ez zen entzuten, eta noizbehinka garrasi bat eta zaindarien bastoi kolpe sikua soin gogorrean. Negar egin zuenik ere bazen; zaharrek ezpainean kosk egiten zuten dardarka. Izu handiz begiratu nien zoritxarreko profil hauei, euren burdin eremuan.
2011
‎Badakit esan dudala hau dela istorioaren hasiera. Horrekin ez dut esan nahi, ordea, gurean ustekabeak lehen heriotza harekin hasi zirenik, ez eta gure ama inork erail zuenik ere. Zorigaiztoz hil zen ama, hori hala da.
2012
‎Baita egon behar ez zuenik ere?
‎Julenek bere burua beharturik sentitu zuen, gogoaz bestera, zekienaren zati bat, behintzat, Arantxari kontatzera. Ez zizkion xehetasun guztiak kontatu, ezta Julian eurenean sarturik harrapatu zuenik ere, emaztearen izua ez piztearren. Hala eta guztiz ere, istorioa laburturik edo, hobeto esanda, zentsuratuta kontatu zionean, Arantxak artegatasun pittin batekin esan zion:
2013
‎Bere semeari buruz hitz egin dit gaur. Azken urte askotan, zenbat izan diren kontatzen ere ahaztu zait dagoeneko, goizero erosi dut egunkaria bere dendan eta gaur arte ez nekien semerik zuenik ere. Inoiz ez zidan egunonak emateaz gain beste ezer esan.
‎Plantaz aparte, boz sendoa zuen apezak, eta boz sendo horri lagun egiten zioten eskuen mugimenduak, ezpainen hetsi irekiak, begien keinuak. Inon ere ez zuen irakurtzen; horren premia zuenik ere ez zuen ematen. Gogoeta luzeen emaitza izan behar zuten haren perpaus luzeek; alabaina, istant hartan berean, tak, gogora etorriak iduri jaulkitzen zituen, elkarren segidan.
‎Senideek orduan ere une mingarriak pasatu behar izan zituzten. Matteik ez zuen onartu hilketan parte hartu zuenik ere, nahiz eta Asteasuinzarraren odol arrastoak zapata eta galtzerdietan agertu zitzaizkion. Bereziartuak minduta oroitzen du mertzenario hark epaiketan eduki zuen jarrera.
2014
‎Bazen bestela uste zuenik ere: guardia zibilek eta Artolak konpontxoa egina zutela.
2015
‎Kataluniako IATen emakidaren eskandalua zebilen ahoz aho, eta batzuk katalanen kontura betiko moduko txisteak egiteko ari ziren aprobetxatzen, betiko topikoei Pujoldarren diru zaletasunarekin eta azken ustelkeria kasuekin berritu bat emanez. Bazen txantxa girotik aldendu eta serio hitz egiten zuenik ere; Andaluziako ordezkariak, esate baterako, independentismo liberalaren iruzurra aipatzen zuen, ikasitakoa zirudien kontsigna bat errepikatzean atsegin berezi bat sentituko balu bezala. Dena espero izateko modukoa, bakoitza bere betiko papera jokatzen.
‎Zapateroren gobernuak ez du sekula onartu ezta ETArekin mezu trukerik izan zuenik ere. ETAk gerora salatu du hartutako konpromisoak ez zituela bete Espainiako Gobernuak.
‎Berdin dio: hau ez da biografia bat, nire aitonak ez dut uste halako gauza berezirik egin zuenik ere, eta artxiboetara joanda ziurta litezkeen datuen bila ibiltzeak ez du horrenbesteko muntarik. Konta dezadan dakidan apurra.
‎Psikiatra ospetsu bati entzuna zion, egun batzuk lehenago, besteen atsekabeek lagundu egiten diotela norberari bereak garraiatzen. Ez zuen uste hitz haiek psikiatraren pentsamendua ondo jasotzen zutenik, irudi baitzuen atsekabeturik dagoenak besteen nahigabea desio behar duela, eta berak ez zuen uste horrela zenik, ezta psikiatrak hori esan nahi izan zuenik ere?; izan behar zuen hitz egokiagorik koadro hura ikustean sortutako sentimena adierazteko, baina egia zen ez zela erraza aurkitzea; esker onaren itxuraz mozorrotua ageri zitzaion berari: Katia Granoffenganako esker ona, koadroa ikusteko aukera eskaini izanagatik; Claude Monetenganako esker ona, koadroa margotu izanagatik, nornahik ere izan zezan atsekabe haren berri.
‎ziren, eta elizgizonen laguntza jaso zuenik ere bazegoen.
2017
‎Luna barruak mugituta zegoen erabat. Ordura arte ez zuen jakin aitona zuenik ere. Amak inoiz ez zion esan.
‎Niri begiratzeari utzi zion, baina geldi geldirik segitzen zuen. Arnasa hartzen zuenik ere ez zuen ematen. Andrea itzuli zen.
‎«Baina beste horiek zera pentsatzea ere... Nota txostena zuenik ere ez nekien. Lehengo udazkenean esan zidan aurten ez zituztela erabiliko.
‎Ez, ez nekian, esan nion?. Lehenago anaiarik zuenik ere ez nekian. Sorpresa izan huen niretzat.
‎Gemikako hura zer arbola klase ote zen ez genekien ordea: batzuentzat pagoa, beste batentzat haritza, bazen gaztaina zela esaten zuenik ere. Pinua ez bazen nahikoa:
‎Nork esan zuen izokin kolorea dotorea zela? Nork erabaki zuen izokin koloreak existitu behar zuenik ere. Sabel honetan sartu gara kroketak eta patatak frijituak eta eskalopea dituen kolesterol konbinatu bat eskatu ondoren, amaieran, postrerik ez dugula nahi, kafea hartuko dugula esateko errua darion ahots batekin.
‎Lehenbiziko gutun oldea zen, eta preso gehienek nahi zuten beren berri bidali senitartekoei. Bazegoen gutunik bidaltzen ez zuenik ere, ez gutxi, gainera?, nori idatzirik ez zuelako jada.
2018
‎NIRE lagunak neu baino zurtzago gelditu ziren. Ezin genion jarduteari utzi nola Urtubi (nor eta Urtubi!) kartzelako patio zentralean ager zitekeen, apaizen pabiloiak Udaberri Jaira asistitzeko baimenik izango zuenik ere jakin gabe. Kontua zen hantxe zebilela, eta joango ahal ziren gauzak argitzen.
‎Ostiral hartan bere estiloko ezustekoa eman zigun denoi. Ez zirudien ezer prestatuta zekarrenik, ez azalpen berriak ematen hasteko kemena zuenik ere. Narrastien gisan sartu zen gelan, bere mokasin zaharrak lurretik altxatzeko gauza ez zela, ibilian ere arrastaka.
2019
‎Frantzian, bitartean eginiko azterketa baten arabera, emakume obreroak gizonaren ordainaren erdia baino ez zuen irabazten, lanaldi bera eginez. 1908ko azterketaren arabera, etxean eginiko lanetan orduko hogei zentimo irabazten zuten emakume obreroek gehienez, eta bazen bost zentimo irabazten zuenik ere: hala zapalduriko emakumeari ezinezkoa zitzaion limosnarik edo babeslerik gabe bizitzea.
‎Bazen ilusio haizeen eta ohiko jardunguneak egurasteko beharra han bildutakoen artean! Orduan, eta gerora ere, izan zen proposamena bekaizti eta mesfidati hartu zuenik ere (ez asko, eta ez denak kolore berekoak), batzuek Eusko Jaurlaritzari eta EAJri protagonismo handiegia ematen zitzaielako, eta beste batzuek justu kontrakoarengatik, erakundeen presentzia eta lidergoa ez zirelako behar bezainbeste nabarmentzen.
‎liburu bat urteko. Inon ez zuen jartzen nobelek ezin txepelagoak izan behar zutenik, ezta trilogiak ezkontza batean bukatu behar zuenik ere.
2020
‎Historia pendulu baten antzera mugitzen da, eta orain, ordukoarekin alderaturik, esan daiteke penduluaren ibilbidearen beste muturretik gertu gertu gaudela. Belaunaldi idealista hartako kide askok bragetazoa jo du, aldez edo moldez, eta ukatu egiten du inoiz mundu justuago batekin amets egin zuenik ere: administrazio kontseiluetara iritsi dira, bankuetako zuzendaritza postuetara, politikako eta administrazioko goi karguetara; arrakasta ezagutu dute, modu batean edo bestean, bragetazo bragetazoa jo dutenak, zentzu arruntenean (denetariko kasuak ezagutzen baitira), ahaztu gabe.
‎Ez nuen pentsatzen, ordea, Maitena ustez onartu beharreko ohitura edo arauen zaindaria zenik, ageriko gisa gomendatzen dena egiteko premia zuenik, ezta egokia delako baieztapenaren jarraitzailea zenik ere. Eta ezta, behingoagatik horrelako parafernalian parte hartzeko erabakia hartuta, nire laguntza behar zuenik ere. Ramonek Hauzan esandakoarengatik, gainera, elkartekoek alargunarekin tratu handirik ez zutela ondoriozta zitekeen.
‎–Hala eta guztiz ere, txartela Osinbeltzen agertzeak ez zuen ezertxo ere frogatzen –hartu nuen hitza– Ez hilda zegoenik, ez eta, hilda baldin bazegoen, gorpuak han behar zuenik ere.
‎Ona zegoen zuku itxurako hura. Rona zuenik ere ez zen antzematen. Iritsi zen agur esateko unea.
2022
‎Euskal kulturan izen handiak diren (eta miresten ditudan) pertsona pila baten alboan aurkitzen nintzen. Bazegoen ezagutzen ez nuenik, baita niretzat deskubrimendu polit bat suposatu zuenik ere.
‎Irristada bakoitzeko pentsatuko zuen menturaz deitu behar ziola. Baina Fanta bat hartuko zuen gero Chipi chipin, edo Orangina bat pulparekin, eta eskuin eskuan papera bilduz eginiko zigarreta, eskumuturraren azpian zuen tatuajeari begira begira, begiratzearen begiratzeaz ez baitzen ohartzen azalean tintarik zuenik ere. Etxera arribatzen zenerako berantegi zela pentsatuko zuen, jakin bazekien arren ahizpa oraindik afaltzeko egonen zela.
‎txabusina, estalkiak, kontraleihoak, kisketak, era guztietako debekuak, murrizketak eta aieneak, ez dadila izan behintzat bazterrak nahasteko! Baraualdiko janaria ez dela osasuntsua, baina baraualdia hausteko janaria bekatua dela, zer esango ote du jendeak, esango dute Belikovek ez duela bijilia errespetatzen, eta beraz, txahalkiaren gurinez prestaturiko lutxoperka jaten zuen; ez zen baraualdirako janaria, baina ezin esan baraualdia hausten zuenik ere. Emakumezko zerbitzaririk ez zeukan, beldur zelako beragatik gaizki pentsatuko ote zuten; horren ordez, Afanasi izeneko sukaldari bat zeukan, hirurogei bat urteko agurea, mozkortia eta guztiz bere senean ez zegoena baina, noizbait armadan ordenantza moduan zerbitzatu zuenez, janaria nola hala prestatzen zekiena.
2023
‎Jerusalemen," pertsona" bat zen, zeren, etxean ez bezala, gainerako gizateria gehienaren gainetik baitzegoen bere zuritasunari esker. Ez zegoen gizon marroi bakar bat ere bera kontrolatu edo zalantzan jarriko zuenik bere lastozko kapela eta soineko zuriak jantzita bazar batetik bestera ibiltzeagatik, ezta gizon bat bezala zaldiz ibiltzeagatik zigortuko zuenik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia