Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2000
‎edo Utopiaren alde gaude, paradisua Lurrean eraiki ahal izaiteko, edo Makiaveloren alde, infernua sortzeko...". Eta Miguelek argi zituen bere ideiak, eta sinetsirik zegoen ezen Paradisurako bidean zegoela Lurra, Kris tok gizonen arteko anaitasuna predikatu zuenez gero, eta Kristok, historiaren buruan, garaile behar zuenez gero. Baina zu ez zeunden hartan guztiz ados, ez Uto piaren kontra zeundelako, baina uste zenuelako ezen Utopiaren aldeko borroketan peril handi bat zegoela:
‎Eta, hargatik, Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten, eta egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun, hark Potosirat joan nahi zuenez gero, edo, bertzenaz, etxalderen baterat, non bere ezpata erabil baitzezakeen, baten zerbitzuan, bertze bortz zaldun haiek bezala... edo haiek baino hobeki, zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts ireki batean hil zuenean. Ordea, Joxek bazekien ezen oihan hartarik ateratzeko indiarren beharra zuela, eta bazekien, halaber, ezen hauek ez zeudela hartarako prest, ez bederen leku segur baterat iritsi eta leku hartan denbora bat eman arte, indiar horien eta gizon zurien pertsegitze eta akometatze perilosetarik urrun.
‎Eta, neure Felisa galtzen nuela —ene haurtzain eta inude izan zena—, nola areagotu zitzaidan bertze amaren beharra —neure egiazko amarena: andere Grazianarena! —, zeren, Felisak enegan utzi zuen hutsaren betetzeko, non aurki nezakeen, bada, andere Graziana baino pertsona egokiagorik, doiagorik eta justuagorik, andere Grazianak eragin zidan urte luzeetako hutsa Felisak berak bete zuenez gero?
2003
‎Eta, orain esku bat altxatzen zuela eta orain beste bat, maisua bere umetako apaiza imitatzen hasi zen, ahotsa goratu gabe baina tonu trumoitsuan, hartara ere ohitua baitzegoen Patxi, teatroa atsegin zuenez gero, hain atsegin non noiznahi antolatzen baitzituen ekitaldi laburrak gurekin, edozein aitzakia gaitzat harturik:
‎" Unibertso bat baino ez dago, eta gerta liteke munduaren historian pertsona bakarra izatea haren legeen interpretaria". 4 Bai Aristotelesen bai Einsteinen adibideek Lagrangeren hutsegitea erakusten dute, baina horrek ez ditu eskasten bere konpromisoak zientzi garapenarentzat dituen ondorioak. Newtonek egindakoa berriro egin beharrik ez zegoela uste zuenez gero, Lagrangek ez zuen sentitzen naturaren funtsezko berrinterpretazioei ekiteko tentaldirik. Horren ordez, bere newtondar paradigma partekatu zutenek hura utzitako lekutik ekin ziezaiokeen, paradigma horren formulazio argiagoak eta naturaren behaketekin gero eta adostasun handiagoz jarriko luketen eraketa lortzen saiatuz.
2004
‎Hemen Kopernikoren lehen pentsamenduekin bezala gertatzen da: izarren armada osoa ikuslearen inguruan jiraka zebilela suposatuz zeruko higiduren azalpenean aurrera egin ezin zuenez gero, orduan saiatu zuen ea ez litzatekeen hobe izango ikuslea jirarazi eta izarrak geldirik utziko balitu.
2005
‎Ez Boni Bon sugezalea zelako, baina bai hartarako bidean jar zezakeelako, telebistako aurkezle ospetsuak mundu guztiarekin harremanak zituenez. Bai, biharamunean hitz egingo zuen Boni Bonekin, biharamunean Iritzi Miritzi saiora joan behar zuenez gero.
‎Emakume bitxia zen Emili, hamazazpi urterekin ile apaindegi batean lanean hasi zena, egunerdiz, bere estudioak ordaintzeko asmotan: filosofia eta letrak ikasi nahi baitzituen, filosofia atsegin zuenez gero. Ondoren, baina, hainbeste gustatu zitzaion ile apaindegiko giroa, non goiz eta arratsaldez ekin baitzion lanari, harik eta, bospasei urte aurrerago, jantzi denda bat jartzea erabaki zuen arte, bere aurrezkiekin eta Aurrezki Kutxari eskatutako kreditu baten laguntzarekin.
2006
‎Aita zaintzeko norbait behar zuten, arratsaldeetan, hiruretatik hamarretara, bere etxean bakarrik bizi nahi zuenez gero. Nitaz ondo hitz egin omen zieten, neska fina eta formala nintzela, eta horregatik jo omen zuten niregana.
2010
‎1954ko azaroaren lehenean, Aljerian frantsesen kontrako intsurrekzioa hasi zenean, Frantziak, hainbeste fronte mantendu ezin zuenez gero, hirugarren bide hori entseatu zuen. Tunisia eta Maroko abandonatzea erabaki zuen, Aljerian kontzentratzeko indarra, bertan populazio frantses ugaria eta interes handiagoak zituelako.
‎Zurea bada, ezin neurea izan, kentzen ez badizut. Estatuak barne estabilitatea ziurtatu nahi zuenez gero, kanporako antolatzen zuen harraparitza. Itxura, ez du bakarra izango:
2011
‎(...) Lurrak merezita dauka eman zaion ama izena, berak sortu baitzuen giza enda eta mendi zabaletan jauzika barreiatzen diren ia animalia mota guztiak eta forma askotariko aire hegaztiak ere berak eman zituen denbora jakinean. Baina, emankortasunak ere amairen bat behar zuenez gero, utzi egin zion, urteen kargak agorturiko emakumeak bezala. Denborak mundu osoaren izaera aldatzen baitu, egoera bati nahitaez beste bat darraiolako beti eta ezerk ez dirauelako bere buruaren berdin:
2012
‎Hala ere, arrazoi horiek jakinarazi nizkionean, bidezkoak iruditu zitzaizkion, eta hitza eman zidan hamar urte barru, kristau egiten bazen, aske utziko zuela. Hori entzutean, eta Xuryk harekin joan nahi zuenez gero, kapitainaren eskuetan utzi nuen.
2013
‎Odol eta gesal zipriztinak heltzen ziren babesten gintuen arroka kondoskaren azpira, eta nik nahikoa neukan otsokumeari muturra estu estu itxita edukitzearekin, goikoek ez zezaten ezer entzun eta leize hondoan oraindik otsoren bat bizirik zegoela pentsa. Elkarrekin oihuka mintzatzen izanari esker aditu ahal izan nuen, iluntzen ari zuenez gero, hobe izanen zela leize hondora biharamunean goiz argiz jaistea. " Baina kabil lardaia bai, kabil lardaia gaur jaitsi eta biharko prest prest utziko diagu dena" oihukatu zuen goiko batek eta burrunba handiz kabilazko urratsez gurutzatutako pago langa luze luzea eta zuzena jaitsi zuten leize hondoraino; beheko punta zorroztua lurrean tinko sartuta gelditu zen eta goiko muturra berriz, lotzen eta ziurtatzen ari zirela entzun ahal izan nien.
2014
‎Mikel Strogoff gauaren zain egon beharrean zegoen, hesia zeharkatzeko, eta, Omskeko karriketan ez agertzea nahiago zuenez gero, posta-etxean geratu zen eta zerbait jateko eskatu.
2015
‎Bene benetan otoitzari ematea erabaki zuen, baina ez zion horri ekin berehala. Jaunak beretzat nahi zuenez gero, nire bitartez egia batzuk bidaltzen zizkion, nik ulertu gabe, beren helburura zuzen zihoazenak, bera harri eta zur uzteraino; Jaunak prestatuko zuen, Haren Maiestatea zela sinets zezan. Nik, kaskarra izan arren, eskatu eta eskatu egiten nion Jaunari oso osoan Beragana zezan eta bizitzako atseginak eta gauzak gorrotaraz ziezazkion.
‎Zaharra zen, on ona eta maleziarik gabea. Nik gauza asko esan nizkion eta nik eskatu nionean eta Haren Maiestateak eratu zuenean, egitea nahi zuenez gero?, hain obra ona eragozten bazuen Jainkoari eman beharreko kontuaz hitz egin nion, eta asko bigundu zen. Maria Mendoza anderea etorri zenean eta honen neba Ávilako gotzaina, beti lagundu eta babestu gaituena baita, gure aldera jarri zuten eta baita frai Anjel Salazar aurreko Probintziala izan zena ere; ni beldur nintzen eragozpen guztia honengandik ez ote zen etorriko.
‎11 Inori ere agindurik eman nahi ez izateko eran geratu zen, baina bere aitaren etxean ardura zuenez gero, andreei aginduak eman zizkiela konturatzen zen, ezin baitzuen gutxiago egin; horrela, haiek noiz lokartuko zain egoten zen oinetan muin egiteko, nekagarri baitzitzaion haiek bera baino hobeak izanik, beraren zerbitzuan aritzea. Egunez bere gurasoekin okupaturik egoten zenez gero, gau osoa ematen zuen otoitzean; hain lo gutxi egiten zuen, non ezinezkoa baitzirudien hala irautea, naturaz gaindikoa ez balitz.
‎Hark etxearen berri ongi zekienez gero, zentzugabekeria handia zeritzan harengatik hainbeste ematea, eta egunero esaten zigun, eta hartaz gehiago hitzik ez egiten saiatu zen; eta bere eta nire neba joan ziren orain dauden etxea ikustera. Poz pozik etorri ziren, eta arrazoiz; beraz, gure Jaunak ere nahi zuenez gero, bi edo hiru egun barru egin ziren eskriturak.
‎16 Jaunak beretzat nahi zuenez gero, maitasun hau kenduz zihoakion eta guztia alde batera uzteko gogoa piztuz. Garai honetan, salbamena lortzeko desirak eta hartarako biderik hoberenak bilatzeak, erakartzen zuen soilik; munduko gauzetan sartua egonik, betikoa dena bilatzeaz ahaztuko zela uste baitzuen; jakinduria hau, amaitzen ez dena nola irabazi bilatzea, Jainkoak isuri zuen beragan oso gazte zela.
‎2 Gogoan erabili dut nik, nola ez dituen azaldu hobeki Haren Maiestateak hain gauza goiko eta ilunak, guztiok uler ditzagun. Iruditu zait, otoitz honek guztiontzakoa izan behar zuenez gero, horrelaxe ilun utzi zuela, nork bere gisara eska zezan eta poztu zedin, zuzen ulertzen duelakoan; hau da, kontenplatiboek, dagoeneko lurreko gauzarik nahi ez dutenek, eta Jainkoari oso emanak daudenek, Jainkoaren ontasunagatik lurrean eman daitezkeen zeruko mesedeak eska zitzaten; oraindik lurrean bizi direnek, berriz,, eta egoki da beren bizieraren arabera bizi daitezen, beren ogia ere eska dezaten, beraiek eta beren etxekoak mantendu beharra baitute, eta oso bidezko eta santua da, eta horrela gainerako gauza guztiak, beraien premien arabera.
2016
‎50). Euskal nazionalismoak ebatzi zuen jatorri arrotzeko futbolaren hedapena gelditu ezin zuenez gero, bere helburuetarako erabili behar zuela, alegia euskal nazio mugimendua gizartean txertatzeko. Euskal futbolaren estilo bereizgarria asmatu zuten zentzu horretan, gizontasunezko euskal arraza ordezkatzen zuelakoan.
2017
‎Gaitza, hori bai, egiten zitzaion hondar bolada honetan bizkartzaina eramatea agindua jaso zuenez gerora. Zehaztu nahi baita Zigako Larrainbordatik Nafarroako Parlamentura iritsita zela Arraztoatar Maribel baserritarren aldarrikapenak hirira entzunarazteko.
2018
‎Berak behintzat bukatutzat emana zuen horrekin guztiarekin Elbaren arazoa eta horrela utzi nahi zuen. Irtenbidea aurkitua zuenez geroz, orain munduko beste zenbait gairi aurre egin beharrean zegoen. Bizitza aurrera zihoan, atzera begira egonda ez zegoen zereginik; halabeharrez ekin behar zien bere eginbideei.
2019
‎Telmok, beraz, bolbora hezea eta mela mela eginda zuen, eta hark ez zuen erremediorik! Nork esango zion hori berari, eginahal orotan konplitu izan zuen gizonari?, konplitu baino gehiago ere bai, beharbada, larrua jotzea atsegin atsegin zuenez gero: hain atsegin, non zorion beteko une asko eta asko bizi izan baitzituen era hartan, ekaineko eguerdietako eguzkia bezalako argi bete batek betean hartu balu bezala.
‎ETA Vek Nazio Askapenerako Euskal Mugimendu Sozialista Iraultzailea izendatu zuen bere burua eta bere ideologia abertzale iraultzailea definitu zuen, marxismo iraultzailea abertzaletasunarekin uztartu nahi zuenez gero. Klase gatazkaren eta nazio gatazkaren sintesia egin zuen horrela.
2021
‎Instant batez airean zeuden berriz, gogotik ziharduten. Alderantzizko posizioan hegaldatzeko biratzen zirenean, zaila zen orduan formazioa mantentzea, Jonek bere pentsamendua alderantziz taxutu behar zuenez gero, makurdura aldatu behar zuelako bere irakastunarekin batera harmonia zintzoan aldarazten.
‎Herrian bazen ospe handiko medikua, Benantzio Larrañaga izena zuena, eta garai hartan sos asko poltsikoratzen ari zena. Haren emazteak beraien maila sozialarekin bat zetorren habia berrian nahi zuenez gero, eraikin hura eros zezan bultzatu zuen senarra. Eta hori dela eta, egun gutxiren bueltan, eraikin hura erosi eta bertara bizitzera joan ziren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia