Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 453

2000
‎Bai, badakit ezen aita ere, bere sasoinean, etxeko lehena izan zela bere anaia bakarraren —osaba Joanikoten— aitzinean, eta aitona Nikolasek eurekin egin zuena egiten ari zela bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak eta keinuak, eta egiten zituen komentarioak, kasik oharkabean egiten zituela, zeren eta hark ez baitzuen nehori ere kontu eman beharrik, azken finean, eta ba... Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
‎Eta tigreak orro egiten zuen, eta ahal zuena egiten zuen harri erauntsi hartarik libratzeko, herrenka, urrats bat harat eta urrats bat honat, zeren eta ez baitzuen gehiagorako tokirik koska gain tipi hartan... harik eta mugimendu haietarik batean goiti beheiti erori zen arte.
‎Ibiltzeari utzi gabe, sorbaldak altxatuz adierazi zion Goizederrek nahi zuena egiteko, ez zitzaiola axola.
‎Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzara jotzea izan zuen lehen urratsa. Euskararen eta Euzkadiren alde ahal zuena egiteko prest zegoen, eta zer egin zezakeen argitzen hasteko modurik egokiena bere burua Euskaltzaindiari eskaintzea izango zelakoan jo zuen hara.
2001
‎Orduan akordatu zen nola beti esaten zion neskari egunen batean ilea moztu behar zuela, Ferminen atzamarrentzako lurreratze pista sortu, bere mingain hezearentzako izotz palazioa. Orain, aurpegi margula, begi itsuak eta ezpain mutuak ikusi zizkion eta neskarekin nahi zuena egin zezakeela erabaki zuen. Horregatik, gorpua lurrean laga, altxatu eta bainugelara joan zen.
‎Harijan miserable bat trekkler batean ibiltzen nola ausartzen zen galdetu zioten. Berak nahi zuena egin zezakeela erantzun zienean, tiroz hil zituzten.
‎Ez nuke guretarrik ikusi ere nahi, 1972an edo geroxeago, Heidegger-ek 1933an egin zuena egiten: erreur tragique zelakoaz ari naiz.
‎Terroristen militanteen begien aurrean ere izugarrizko heroi agertu zen. Pentsa, nahi zuenean, inpunitate osoz, nahi zuen tokian agertzen zen elementu bat, nahi beste bitarteko erabiltzen zuena, nahi zuena egitea bazuena... Esan beharrik ez dago geuk egiten genituela gero Borgesen izenean erreibindikatzen ziren ekintzak.
2002
‎" Aro berri bati hasiera eman ziola esango nuke. Haren estropadetako argazkiak ikusi eta berehala ohartzen zara ordura arte beste inork egin ez zuena egiten zuela. Izan ere, ordura arte, prentsa argazkiak mugimendu gabekoak ziren.
‎Bere morfina partikularra. Egin behar zuena egiten zuelako konfiantzak prozac guztiak baino botere handiagoa zeukan. Haren buelta, ordea –bizitzaren ordaina–, malkartsua izan zen.
2003
‎Zigor handia zen hura aldizkari xume batentzat garaiko gutxieneko soldata hilean lau mila pezeta inguruan zegoen. Berri tamalgarri hark, aldizkariak bere jardun osoan ia inoiz egin ez zuena egitera eraman zuen: " El director general de prensa" delakoak izenpetzen zuen ZERUKO ARGIAkoen bekatu zerrenda, zegoen bezala, hau da gazteleraz, argitara eman zuten.
‎Zer esanik ez dago, Unaxek ezin zorionekoagoa zeritzon bere buruari. Horrelako panpina azala azalaren kontra edukitzea, lizunkeriaren beldur ez zena, are gehiago, egiten zuena egiten zuela, lizunkeria izpirik gabe burutzen zuena, gorputz ezin gozo eta freskoagoa, azalik leun eta labanena, eztirik zoragarrienaren jabe, kate guztiak beraren gainean (zein azpian) askatzen zituena..., ez zen, ez egunero topatzen. Haren hitzetan maleziarik topatzea lan nekeza zen.
‎Kikara bete te berori helduta erretzen zituen orduak ezpain gorri tentagarrien artean. Orduak eta asperdura, egiten zuena egiten zuela, bere birikak inoiz ere ezin erre zituela ondo jakinda. Nebaren zoriona berriro urrunegi sentitzen zuen, dena hasi eta denbora luzea, luzeegia igaro artean, aspaldi hartan gertatu zen bezalaxe.
‎Sekulan bere ama ez zitzaion hola mintzatu. Beti saiatu zen ahal zuena egiten bere alabak hobekien bizitzeko, baina aldi horretan haien kontra joan zen. Gelditzen zitzaizkion esperantza bakarrak peko zolarat erortzen senditu zituen.
‎Maleruski, horren lortzeko ahal zuena eginik ere, eskolak ez zuen bere izena atxiki, erranez ez zuela gehiago tokirik Alemaniatik heldu ziren turkiarrentzat. Aste batzuk lehenago, Ahmet-ekin gai hori aipatzerakoan, azken honek abisatua zuen maila sozial azkar bat ukan behar zela horrelako eskola batzuetan onartua izateko, beraz, Oya k bazekien eskolak emaniko aitzakia arrunt faltsua zela.
‎Bere amatxirengandik urrunago biziko zirela pentsatzeak Oya ri poza emaiten zion, bien arteko harremanak ez baitziren izpirik hobetu. Emazte zaharrak ahal zuena egin zuen bere haur ttipia arrunt emazte musulmana bilakatzeko.
‎Hiztegi entziklopedikoa baliagarria zela frogatu zuenean, benetan egin nahi zuena egiten hasi zen Matias. Hau da, paper bat atera zuen praketako atzeko poltsikotik eta apuntatuta zituen izenak bilatu zituen entziklopedian.
‎Ni ere ez nintzen erabat bakarrik bizi, neure adiskideak nituen eta noizik behin etxera itzultzean nire ibilien berri zehatzegia ote zuen irudipena izaten nuen, baina guk ez genion elkarri ezer galdetzen, bakoitzak nahi zuena kontatzen zuen soilik. Behin pistola batekin agertu zen etxean eta egunen batean Romain Garyk egin zuena egiteko balioko ziola esan zidan. Nik ez nion sinetsi eta ez zitzaidan sekula burutik pasatu ere hilabete batzuk geroago Romain hiltzeko erabiliko nuenik –esan zuen eta ahotsa mehartu eta eten egingo zitzaiola ematen zuen.
‎Gainerakoan, hitz jario handiko gizona zen, argudioak ongi lotzen zekiena, gero nahi zuena egiteko. Halaxe funtzionatzen baitute diktadurek, karikatura baten antz handiagoa dutela, beste deusena baino.
‎Baina polizia gizon gehiago behar zuen. Ahal zuena eginen zuen hargatik. Sarekada zabalaz, zioen bere kemenaren sustatzeko bezala, kokondoa inarrosiko dut eta eroriko diren intxaurrak, ezpalak barne, arraiki bilduko.
2004
‎" Fondoa aurkeztu eta berehala etorri zitzaigun jendea liburu edo disko bat maileguz eskuratzeko asmoz. Hasierako asmoa bestelakoa bazen ere, Piok berak egin eta nahi zuena egin dugu guk, dena laga", dio Arruek harrotasunez. Eta zer dagoen kontsultatzeko web gunera jotzea besterik ez da (www.getxo.net).
‎Tira, behin egin zidaten zuzenketa bat, Camilo Jose Celari ateratako argazki batena. Argazkia ateratzeko dena prest nuenean, Celari utzi nion nahi zuena egin zezan. Berak bi arrautza jarri zituen.
‎Baina, Martin, duela hamar urteko politikoak eta gaur egungoak desberdinak dira, diskurtsoak eta gaur egun askoz antolatuago eta egituratuago daude. Aznar boterera iritsi zenean, Alderdi Sozialista guztiz desegituratua zegoen eta PPk nahi zuena egin zezakeen. PSOEk bestelako alderdi indartsua du aurrez aurre, oso diskurtso antolatua duena eta muturreko politikak bultzatu dituena.
‎Agian dena txiripa kosmiko baten ondorioa zen, eta bere kezka hutsaren hurrena. Eta Mireiak hilda jarraituko zuen, egiten zuena egiten zuela. Baina orain ez zeukan atzera egiterik.
‎Marckek gustuko ez zuen egoeretan egin ohi zuena egin zuen, hausten saiatu, alegia, ezer entzun ez balu bezala egin.
‎" Erdipurdiko heroi exkaxak, zuen gaztaroa denon gaztaroa uste izan eta bazterrak nahasi baino ez zenutenak egin". Aurikularra jasorik bizitzako une zalantzagarri orotan egiten zuena egitera deliberatu zela ohartu zen Fermin. Ez.
2005
‎Edonola, esan beharra dago ondorengo dekretuen bidez, lorpenak egon zirela: ...a har zezakeen 1 urte arteko iraupenarekin, aitak ezin zituen seme alabak adopzioan eman amaren baimenik gabe, adinez nagusiak eta 25 urtetik beherakoak ziren emakumeek etxea utz zezaketen gurasoen baimenik gabe, senar lizentzia desagertu zen, emakumeak ez zuen bere nazionalitatea galtzen ezkontzerakoan, merkataritzan jardun zitekeen, ez zuen senarraren baimenik behar ondasun eta herentziekin nahi zuena egiteko, etab.
‎Ama, handik pixka batera, esne beroarekin eta aspirina batekin gelara sartu zenean, lo itxurak egin nituen, eta bakean utzi ninduen. Gauean, ia ez nuen begirik bildu; alde batera jiratzen nuen burua, eta gero bestera, eta gero berdin gorputza; une batez edo, lasaitzea lortzen nuen, neure buruari esanez Adelak nahi zuena egin zezakeela bere bizitzarekin, ni ikasle mainatu bat baizik ez nintzela azken batean, eta ez zegoela besterik, onartu beharra neukala egoera, eskubiderik ez nuela nire maistraren gauzetan sartzeko; alabaina, berehala hartzen ninduen berriro amorruak, eta, garrasirik ez egiteko, burkoari hozka egiten nion, buruz behera jarrita, aurpegia haren kontra estutuz, ia itoan askatzen nuen arte.... Lasaiune labur haietako batean, hondoa jota alderrai nenbilela, apalera joan, iragaitzaz liburu bat hartu, Adelak utzia, eta Esoporen alegia bat irakurri nuen:
‎Hamar hamabi lagun baforeko, horrela zebilen kontua berrogei tostarteko behar zituzten zamakoetan, beldurra. Espainian egin zuena egiten lagata bibotemotza aseko zela uste zuten ala. Arazo barik hartzen zuten jendea.
2006
‎Talo bidea, taloaren bidea bilakatzen hasi zitzaion eta artoa eskastu. Nahi zuena baino behar zuena egiten jardun zuen gu askoren antzera, hilean behin edo, biltzen ginelarik aitortzen zigun bezala. Euskal zinema egitea zuen xede, talotegia lanabes eta lagunak konplize.
‎Migel Mailu ez zuten berantetsi. Henrike II.ak egin ez zuena egin zuen haren alabak: koroaren ondarea arindu eta lur jabe bilakatu soldadu zaharra.
‎Annettek senez zekien nire kontra eginda gurasoak irabazten zituela, aita batez ere. Moja plantak egin, eta errazagoa zitzaion nahi zuena egitea. Gurasoak itsu zeuden, ez ziren nire arrebaren jokoaz konturatzen:
‎Erretiroa hartu ondoren ere, ez zuen nahi zuena egiterik izan. Bidaiaren bat edo beste bai.
‎Zoragarria izan zen. Beste erremediorik ere ez eta, gorputzari nahi zuena egin zezan utzi nion, eta neuk nahiko nukeen huraxe egin zuen une oro, nahiz eta nire nahi ororekiko guztiz independente jarraitu beti. Ez dakit non ikasia zen, baina ederki asmatu zuen.
‎Lehen isilpekoa izaten zen osaba Sami emandako sostengua: errietarik egin gabe nahi zuena egiten uzten zitzaion eta kito. Orain agerikoa da sostengua, horixe da alde bakarra.
2007
‎SARAH: Emaztearena zen dirua, eta berak nahi zuena egiten tematu zen.
‎–Trenaren burrunbak aienatzen zituen Dioniren oihuak eta barre algarak. Horixe baitzen bere eguneroko aldartea, egiten zuena egiten zuela ere: bizi-pozak, bizi-nahiak gidatzen zituen bere urratsak.
2008
‎Egoerak. Bera aurkitu zen egoeran ez zen arriskuan sentitzen egin zuena egiteko, estrategikoki pertinentea iruditu zitzaion egin zuena, eta kito. Eta beste hainbeste pentsatu bide zuten bere alde" demokratikoki" bozkatu zuten milioika alemaniarrek; gehiengoa osatzen zuten alemaniarrek.
‎eta beste batzuk burutik. Ez al zaizu iruditzen, esate baterako, Herodes burutik zegoela, egin zuena egiteko. Edo Neron bera?
‎–Nataliaren auzia aitaren damuak bakarrik konpon dezake, susmoa baitut, aita hemen egon izan balitz, ez zela halakorik gertatuko. Baina markes jaunak egin zuena egin zuen, eta orain alferrik da? –esan zion egun batean.
‎anaiaren aurkakoa. Beñardo zubira joan zitekeen, arestian egin ez zuena egiteko, baina ez zen zubira itzuli; aitzitik, langileek lantegi barrura egin zutela ohartu ahala, lehentxeago bare bat ikusi, eskuan jaso eta amorruz jaurti zuen fabrikako hormetako baten aurka, jaurti aurretik ekintzaren arrazoia ematen zuela, ahapeka eman ere:
‎sekula burua makurtu gabe, hori bai, zeren Ernestinarena ez baitzen erabateko etsipena, besoak antxumaturik gelditzera eta ezertxo ere ez egitera bultzatzen zuena, berak beti egiten baitzuen zerbait? egiten zuena egingo ez balu bezala egiten bazuen ere, hurkoen keinu ilun nabariei irri hautemangaitz baten argi xumearekin erantzuten zien, adibidez, edo amorruzko garrasi bati isiltasunarekin, ez, haatik, garrasiarekiko mendekotasuna erakusten zuèn isiltasunarekin, beste isiltasun batekin baizik (isiltasun sortzaile bat, bestela esanda), isiltasun hark bai baitzuen bihotza eta bai baitzituen besoak, noranahi zabal zitzakeenak eta noranahi zabaltzen zituenak, espazio berri abegikor bat sortuz, aurkariaren bihotzak ere bere tokia izan zezan?, Ernestinak Jainkoarengan jarria baitzuen bere uste osoa, halako moldez, non sinetsia baitzegoen, berak berea bideratu ondoren, Jainkoak bideratuko zuela gainerako guztia; edo, egoerak inoiz gainditzen zuenean, gogoko zituèn hitzak ahapeka errepikatzeko ohiturari ekiten zion, solo Dios basta, solo Dios basta, solo Dios basta?
‎Une hartan, gainera, beste arrain hezur bat irentsi behar izan zuen; izan ere, frai Millanek. Lapurra ni naiz, beraz, baina ez naiz hiltzailea, eta barkatuko ahal didazue!? esan zuèn mementoan doi, Ernestinak aita karmeldarraren sermoi osoan egin ez zuena egin zuen: barre txiki bat, baita, barrearekin batera, ama nagusiarengana jiratu ere; ama nagusiak, ordainean, are gehiago zurrundu zuen kopeta, eta are gehiago bildu zituen begiak, keinu bikoitz harekin Ernestinari zera esan nahi balio bezala:
‎Herritarrak, jakina, ez ziren laminaz fidatzen, nola fidatuko ziren, bada, lamina batez!?, baina, etsita zeudela-eta, nahi zuena egin zezala esan zioten, eta hala, egun batean ikazkinaren haitzulotik pasatu, eraztunaren kanta entzun, etorri eta etorri, eta kantaren atzetik joan zen lamina, banoa eta banoa. Lamina liluratua zegoen, itxuraz, kantarekin, baina ikazkina ez gutxiago laminaren edertasunarekin; hain liluratua zegoen ikazkina, non, eraztuna laminaren eskuko hatzean sartu, orrika batzuekin estutu, eta halaxe esan baitzion:
‎Goiz hartan, oharturik neu ere tartean izango nintzela matxinatuentzat prestatua zeukan desengainu latz hartan, korrika joan leizeraino eta, Squirea bertan utzita kapitaina zaintzen, Gray eta maroonarekin abiatu zen, uhartea diagonalean zeharkatuz, gugandik hurbil egoteko pinu ondoan. Laster, ordea, gure taldekoek aurrea hartua ziotela ikusi zuen; eta Ben Gunn hanka arina zenez, aurrera bidali zuen ahal zuena egin zezan. Orduan hari bere garai bateko kideen sineskeriez baliatzea bururatu zitzaion; eta hain ederki egin zuen non, altxor bilatzaileak heltzerako, hantxe baitziren Gray eta sendagilea zelatan.
‎1990 baino lehenagoko aldian, sorkuntza eta irudimena izan ziren nagusi. Ezer gutxi zegoen oinarrizko lexikografian, ia dena falta zen terminologian eta bakoitzak ahal zuena egin zuen, idiak orgari ahal zen moduan lotuz. Terminogintza horren bi sorleku nabarmen jarriko ditut:
‎Beraz, Azkuerentzat, egiten zuena egiten zuela ere, ezin ahantz zitekeen sekula fedea. Bere lobei beste gutun batean esan zien bezala «sigue rogando y rogad y pedid al Señor la gracia de que todo cuanto haga lo haga por El, sin mezcla de mezquinas é interesadas intenciones»408 Hola, «Una de las gracias que con más fervor pido para mis ocho chiquitines es una devoción tierna, profunda y constante á la SSma Virgen.
‎LUKAS. (Moztuz) Ez didazu azalpenik eman behar. Kevinek badaki Mimik ahal zuena egin duela.
‎UCD eta PSNko ordezkariak joan ziren, eta horiek ez zuten ebazpena defendatu. Madrilek nahi zuena egin zuen.
‎«Ilusioa egingo zidan/ zu ikustera joateak/ lehen diruak ez zidan uzten/ eta orain edadeak», osatu zuen lehen bertsoa. Bigarrenean, hark egin ezin izan zuena egitera gonbidatu zuen iloba, eta horrela amaitu zuen hirugarrena: «Denbora asko pasatu gabe/ itzuli zaitez etxera/ eta hil aurretik etorri zaitez/ zure amama agurtzera».
‎Baina hori oso azkeneko unean sortu zen gauza bat izan zen. Loiolan eseri ginenen artean, ez EAJk ez alderdi sozialistak, ez geneukan inongo posibilitaterik ezker abertzaleak eskatzen zuena egiteko. Ez dugu erkidego bakarra sortzeko posibilitaterik Nafarroan erabakitzen ez badute.
‎Batzuetan, begirada haiei oihu egiteko gogoa etortzen zitzaion: oker zaudete eta oker zaudete!, baina, halakoetan ere –halakoetan, batez ere–, apaltasunaren esparruan kokatu eta burua makurtzen zuen... sekula burua makurtu gabe, hori bai, zeren Ernestinarena ez baitzen erabateko etsipena, besoak antxumaturik gelditzera eta ezertxo ere ez egitera bultzatzen zuena, berak beti egiten baitzuen zerbait... egiten zuena egingo ez balu bezala egiten bazuen ere –hurkoen keinu ilun nabariei irri hautemangaitz baten argi xumearekin erantzuten zien, adibidez, edo amorruzko garrasi bati isiltasunarekin... ez, haatik, garrasiarekiko mendekotasuna erakusten zuèn isiltasunarekin, beste isiltasun batekin baizik (isiltasun sortzaile bat, bestela esanda), isiltasun hark bai baitzuen bihotza eta bai baitzituen besoak, ...
‎Izan ere, badira gaixoak urdailetik gaixotzen direnak, beste batzuk bihotzetik, hauek hesteetatik eta haiek giltzurrunetatik... eta beste batzuk burutik. Ez al zaizu iruditzen, esate baterako, Herodes burutik zegoela, egin zuena egiteko. Edo Neron bera...
‎umore kaltegabe bat zen, sekula ez irreberentea, inor mintzea bilatzen ez zuena, baina ama nagusia bere onetik ateratzen zuena, zergatik... eta ama nagusiak espazio sakratuei buruzko ikusmolde estu bezain hertsia zuelako –" Jainkoaren etxea erabateko begirunearen etxea da" esaten zien komunitateko mojei noiznahi–, horregatik joan zitzaizkion, beharbada –senari lotuago daude erraiak buruari baino, eta sena burua baino azkarragoa da–, kontrako eztarrira aita karmeldarrak areto kapitularrean egindako txantxak, arrain hezurrak balira bezala. Une hartan, gainera, beste arrain hezur bat irentsi behar izan zuen; izan ere, frai Millanek" Lapurra ni naiz, beraz, baina ez naiz hiltzailea, eta barkatuko ahal didazue!" esan zuèn mementoan doi, Ernestinak aita karmeldarraren sermoi osoan egin ez zuena egin zuen: barre txiki bat, baita, barrearekin batera, ama nagusiarengana jiratu ere; ama nagusiak, ordainean, are gehiago zurrundu zuen kopeta, eta are gehiago bildu zituen begiak, keinu bikoitz harekin Ernestinari zera esan nahi balio bezala:
‎anaiaren aurkakoa. Beñardo zubira joan zitekeen, arestian egin ez zuena egiteko, baina ez zen zubira itzuli; aitzitik, langileek lantegi barrura egin zutela ohartu ahala –lehentxeago bare bat ikusi, eskuan jaso eta amorruz jaurti zuen fabrikako hormetako baten aurka... jaurti aurretik ekintzaren arrazoia ematen zuela, ahapeka eman ere: " Gogoratzen al haiz bare batek umetan eragin zian hotzikaraz, Nazario?
‎–Nataliaren auzia aitaren damuak bakarrik konpon dezake, susmoa baitut, aita hemen egon izan balitz, ez zela halakorik gertatuko. Baina markes jaunak egin zuena egin zuen, eta orain alferrik da... –esan zion egun batean.
‎Herritarrak, jakina, ez ziren laminaz fidatzen –nola fidatuko ziren, bada, lamina batez! –, baina, etsita zeudela-eta, nahi zuena egin zezala esan zioten, eta hala, egun batean ikazkinaren haitzulotik pasatu, eraztunaren kanta entzun, etorri eta etorri, eta kantaren atzetik joan zen lamina, banoa eta banoa. Lamina liluratua zegoen, itxuraz, kantarekin, baina ikazkina ez gutxiago laminaren edertasunarekin; hain liluratua zegoen ikazkina, non, eraztuna laminaren eskuko hatzean sartu, orrika batzuekin estutu, eta halaxe esan baitzion:
‎hori eginda, Tomas ez da haserretuko; hori eginda, bai. Egiten zuena egiten zuela, hark Tomasengan eragin zezakeen erreakzioa zen Rosaren iparra. Nik arriskua dei  tzen diodanari batek baino gehiagok beldurra deituko dio.
‎Uste ninan gerritik helduko zidala musuka eta eskua sartzen hasiko zitzaidala, ez ninan besterik desio. Eta momentu hori imajinatzen ninan nik erratza pasatzen nuen bitartean, nola erreakzionatu behar nuen galdetzen nionan neure buruari, eta zuhurtasunak esaten zidanan kontra egiteko eta hasteko oihuka, ez lagatzeko ezer egiten, baina odolak, oinetatik burmuinetaraino borborka igotzen ari zitzaidan beroak, esaten zidanan uzteko nahi zuena egiten; gerritik heltzen bazidan, neuk ere gauza bera egingo nuela, gaugiro polita egiten zuela, bai?, eta motoan joango ginela Inaziok nahi zuen tokira; zernahi gertatuta ere, ez niola kontra egingo, oso gustukoa nuela-eta niganako interes benetakoa erakusten ari zitzaidan gizaseme hura...
2009
‎Iñigo Urkulluren esanetan, EAJk argi dauka lehendakariak egin behar zuena egin zuela bakea eta normalizazioa lortzeko xedez ezker abertzaleko ordezkariekin batzartu zenenean.
‎Iñigo Urkullu EBBko presidenteak salatu du demokratikoki hautatua izan den lehendakaria akusatuen aulkian ikustea iraina izango dela gizartearen zati batentzat. [Ibarretxek] egin behar zuena egin zuen, esan du Urkulluk bakea eta normalizazioa lortzeko helburuz lehendakariak 2006an Batasuneko ordezkariekin egindako bilerari buruz.
‎Bere hitzetan, EAJk argi dauka lehendakariak egin behar zuena egin zuela bakea eta normalizazioa lortzeko helburuz ezker abertzaleko ordezkariekin batzartu zenean. Are gehiago, hori haren eginbeharra dela zehaztu du, herrialde honetako agintari gorena baita.
‎Bush-ek, aldebakartasuna izan zuen ardatz: AEBek nahi zuena egitea alegia.
‎Ez da ziurra G taldeko buruzagiek erabakitakoak munduko ekonomiaren berpiztea ekartzea, itxuraz, krisiak bere erritmoa hartu duelako eta erregaia amaitzen zaionean bukatuko delako. Halere, ezin da ukatu, G taldeko kideek batasun itxura eman dutela eta egin behar zuena egin dutela.
‎Egileak baloreen gaineko liburu bat idatzi nahi zuen: Protagonista ikaratuta zegoen, baina egin behar zuena egiten zuen, beldurrak eta oztopoak gaindituz. Amodioa eta arreta zuzenki erlazionatuta ez daudela ere adierazi nahi zuen:
‎Hemen itxaron duzue, bezeroen bila joan beharra daukat. Begiratu lasai etxea, zuena egin, eroso sentitu... eta nahi baduzue, zerbait entseatu. Gogoratu telesail bateko eszena xarmagarria nahi dugula, familia giro atsegina.
‎Behin itsaso zabalean, nagusi sentituko zen, nahi zuena egiteko aske. Zuloaren eta txanponen kontua ez zion aipatu ere egingo seguruena.
‎–Elizak sagar ustelak botatzen ditu Elizatik, senarrak sagar ustelak botatzen ditu lanetik, eta nik? , eta, eten puntuak betetzeko edo, burua mugitu zuen ezker eskuin, egin nahi ez zuena egin beste erremediorik ez balu bezala
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako?
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako?
‎–Ume horrek batzuetan kezkatu egiten nau, etxeko ardi beltza oroitarazten baitit, nire anaia Beñardo, infernuko suak kiskal dezala egin zuena egiteagatik; hari ere historia beldurgarriak gustatzen zitzaizkion eta tximinoak baino azkarrago igotzen zituen zuhaitzak, eta? –esaten zion Nazariok Reginari, buruan bururatutakotik.
‎amore ematera ote zihoan, bada?; edo damu arrastoren bat piztu zitzaion?; izan ere, zer eskain ziezaiokeen berak Adari, etsaiaren aurrerabideak norberaren atzerabidea dakarrenean, hiria ere errenditzeko zorian zegoen, itxura guztien arabera?, etorkizunik gabeko etorkizuna baizik, estualdiz estualdi eta gabeziaz gabezia, bizia bera ere hari ezin meheago batetik zintzilik?; Adari ezezkoa emanez gero, bestela egon zitekeen hura etxeko epelean, garaileekin garaile; beste ikuspuntu batetik, ordea. Domingok berriro eutsi zion armari erabakitasun handiz?, nola egingo zion, bada, Domingok Adari uko, urte batzuk lehenago egin zion bezala, arrazoi bertsuak, etxeko epela eta etxeko epelari zerizkiòn babesa eta lasaitasuna? aitzakia harturik?; ez al zuen, bada, arrebak ere bere aukera merezi?, Ada ez baitzen haur bat, eta nahi zuena egiteko eskubidea baitzuen, berak. Domingok, arestian esan zuen bezala, ongi baino hobeto esan ere, orain oraingoak, gero gerokoak; ororen buruan, baina, baliteke anaien arteko hura oilarren arteko auzi bihurtu izana nagusiki, balizko lekuko neutral batek halakotzat joko zuen seguruenik:
‎Negua zen kanpoan, eta negua Adaren barruan; Txarorekin egin behar zuena egin zuela sinesten bazuen ere, hausturak, beste ikuspuntu batetik, ez zion batere onik egin; Txaro, izan ere, kultura handikoa izateaz gain, hiztun bikaina zen, bizizalea, bere bizitzari ere. Adarenari, bizigarri aparteko bat erantsi ziona, gatza eta piperra, harremanak iraun bitartean; eta zauri bat zuen, jakina, ixten saiatu arren behin eta berriro irekitzen zitzaiona, errudun usteak?. Aitortzen dut neure errua?
‎LEO. Lanean gainezka nabil, ezinean, Unaik egiten zuena egingo duen norbait bilatu behar genuke.
‎Ibarretxek egin behar zuena egin zuen, adierazi du EAJko EBBk agiri batean
‎EAJk ez du zalantzarik lehendakariak egin behar zuena egin zuela 2006ko apirilaren 19an Batasuneko ordezkariekin bildu zenean. Eta, egin zuena, legezkoa izateaz gain, agintari goren gisa zuen betebeharra ere bazela uste du.
‎Partida hasi orduko nagusitu zen Sevilla. Baloiaren bidez. Athleticek ia zelai erdi osoa eman zion nahi zuena egin zezan, eta Kanouteren atzetik jokatzen ari ziren Romaric, Perotti eta Capel aski ziren zuri gorrien lerroak erabat desorekatu eta hausteko. Baina azken metroetan ez zuten asmatzen.
‎Epaileak egin behar zuena egin du. Tortura zantzuak daudela ikusten badu, ahozko epaiketa abiatu behar du.
‎Inork nigandik espero ez zuena egiten saiatu naiz azken diskoan
‎Uste dut disko hau eremu sakonago eta ilunagora eraman dudala. Izan ere, inork nigandik espero ez zuena egiten saiatu naiz Keeping Secrets honekin.
‎Domingok eskua lasaitu zuen, pistolari mugimendu bat eraginez, armaren ahoa bizpahiru zentimetro beherago utzi zuena: ...raileekin garaile; beste ikuspuntu batetik, ordea –Domingok berriro eutsi zion armari erabakitasun handiz–, nola egingo zion, bada, Domingok Adari uko, urte batzuk lehenago egin zion bezala, arrazoi bertsuak –etxeko epela eta etxeko epelari zerizkiòn babesa eta lasaitasuna– aitzakia harturik?; ez al zuen, bada, arrebak ere bere aukera merezi?, Ada ez baitzen haur bat, eta nahi zuena egiteko eskubidea baitzuen, berak –Domingok– arestian esan zuen bezala, ongi baino hobeto esan ere, orain oraingoak, gero gerokoak; ororen buruan, baina, baliteke anaien arteko hura oilarren arteko auzi bihurtu izana nagusiki, balizko lekuko neutral batek halakotzat joko zuen seguruenik: esan nahi baita Teofilo Mariak burua zutitu, bularra puztu, eta hala bihurtu zuela bere ausardia ausarkeria, pauso bat aurrera eginez, bi eta hiru; oilar borroka hartan Domingok zuen, baina, ezproi hilgarria –pistola– eskuan, eta hala, ikusi zuenean ezen anaia, hormari itsatsia, hurbiltzen ari zela, hormari egin zion tiro, Teofilo Maria zegoèn lekuan gelditzen zela, izotzak bat batean harrapatu balu bezala.
‎–Ume horrek batzuetan kezkatu egiten nau, etxeko ardi beltza oroitarazten baitit, nire anaia Beñardo, infernuko suak kiskal dezala egin zuena egiteagatik; hari ere historia beldurgarriak gustatzen zitzaizkion eta tximinoak baino azkarrago igotzen zituen zuhaitzak, eta... –esaten zion Nazariok Reginari, buruan bururatutakotik.
‎Negua zen kanpoan, eta negua Adaren barruan; Txarorekin egin behar zuena egin zuela sinesten bazuen ere, hausturak, beste ikuspuntu batetik, ez zion batere onik egin; Txaro, izan ere, kultura handikoa izateaz gain, hiztun bikaina zen, bizizalea, bere bizitzari ere –Adarenari– bizigarri aparteko bat erantsi ziona, gatza eta piperra, harremanak iraun bitartean; eta zauri bat zuen, jakina, ixten saiatu arren behin eta berriro irekitzen zitzaiona, errudun usteak... Txaro belauniko agertzen zitzaion, besoak luzaturik, arrenka, bazter ilun bakarti batean, haizearen ziztuen artean, harik eta Adari esaten zion arte:
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako...
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako...
‎–Elizak sagar ustelak botatzen ditu Elizatik, senarrak sagar ustelak botatzen ditu lanetik, eta nik... –eta, eten puntuak betetzeko edo, burua mugitu zuen ezker eskuin, egin nahi ez zuena egin beste erremediorik ez balu bezala
‎Nik halako gauzei krediturik ematen ez banien ere, izeko Malenek uste izan zuen begizkoa egin ziotela umeari eta begizkoarena egin behar zitzaiola ahalik eta arinen. Medikuak ez zekiela gehiago zer egin eta umea bazihoala ikusita, gura zuena egiteko esan nion izeko Maleni. Berak egin zuen berba Mikela portukoarekin eta berak prestatu zituen hark eskaturiko gauza guztiak.
‎Esango balidate, ez nuke sinetsiko, baina itsu itsuan sinetsi nahiko nuke Frantsesak behar adina koraje bildu duela, Michelleren izenean, aspaldi egin behar zuena egiteko.
‎Atearen goiko aldeko idazpurua seinalatu eta, han jartzen zuena eginez gero, ez nuela zertan beldurrik izan, esan zidan.
‎Eta jakin zazue gure artean, maitasuna badela, zuen senarrarekin ero emaztekiarekin izagutzen duzuen bezin azkarra. Ez zauztet deus galderatzen, nere bizia errespetatzeko bertzerik, nik zuena egiten duten bezala. Halabiz...
‎Nahi nuen, baino beldur nintzen. Ez nituen nahi aditu nere gorputzaren galdeak, uste nuen nere konfintzia osoa eman behar nuela mutil batekin ibiltzekotan, afera horiek aitz seriosak zirela, eta orduan seko haren mene izango nintzela, nere amodioarekin emango niola nitaz nahi zuena egiteko ahalmena.
2010
‎Zuek badakizue nolakoa zen zeuen ama, goian bego?. Pertsona kementsua zen, pertsona batek kementsua behar baitu, hark egin zuena egiteko: Villalbako markes jaun andereen zerbitzuan lanean hasi, Madrilera joan?
‎Eta zenbat eta mezu hura gehiagotan irakurri, orduan eta trinkoago egin zitzaion itzala, harik eta, beste egun batean, berunaren gorputza hartu eta zalantza baten adierazpidean agertu zitzaion arte: . Zer, izan ere, aitak bere sufrimenduan burua galdu eta egin behar ez zuena egin izan balu???. Nola aginduko zion, bada, Jainkoak aitari suizidioa, bere aginduen aurkako zerbait, alegia:
‎Giro hartan, bakoitzak ahal zuena egiten zuen, eta bakoitzak aurkitzen zien bere gaitzei erremedioa. Horretan, gainera, zu esajeratu hutsa zinen, Gabino.
‎Eta egun batean esan zidan: . Zu gai ote zara Wilhelm Tellen semeak egin zuena egiteko??. Esaten ari zitzaidana zen ea behar adinako ausardia eta adorea ote nuen sagarra buru gainean jarri eta automatari aurre egiteko.
‎Aitak ez zuen nahi, baina berehala eman zuen amore. Beti amak nahi zuena egiten zuen aitak. Hamaika marrazki egina nago sukaldeko mahai gainean.
‎Olatuetara iritsi eta itsasoak irentsi zuen. Euriak nahi zuena egiten zuen ordurako. Zaparrada bortitza bota eta gelditu.
‎Guardia Zibilak behartutako geldialdiak aldartea aldarazi bazidan ere, gustura nengoen. Ihesi jarraitzen nuen, inork niregandik espero ez zuena egiten, inondik inora ere egokitzen ez zitzaidan lekuan, gidoi logiko posible guztietatik kanpo. Unibertsoaren mugimendu harmonikoa burlaize bihurriz urratzen ariko banintz bezala zen.
‎Gero eta arrazoi gehiago eta handiagoak zituen. Baina nik halaxe segitu nahi nuen, inork niregandik espero ez zuena egiten, inondik inora ere egokitzen ez zitzaidan lekuan, gidoi logiko posible guztietatik kanpo, unibertsoaren mugimendu harmonikoa burlaize bihurriz urratzen.
‎Baina ikastola batzuek legeztapena eskuratzeko tramiteak abiatu arren, ez zegoen legeztapenerako irizpide edo eredu komunik ikastoletan. Bakoitzak ahal zuena egiten zuen, eta ahal zuen moduan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
ukan 293 (1,93)
edun 160 (1,05)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia