Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2001
‎Ez nuke guretarrik ikusi ere nahi, 1972an edo geroxeago, Heidegger-ek 1933an egin zuena egiten: erreur tragique zelakoaz ari naiz.
2003
‎Baina polizia gizon gehiago behar zuen. Ahal zuena eginen zuen hargatik. Sarekada zabalaz, zioen bere kemenaren sustatzeko bezala, kokondoa inarrosiko dut eta eroriko diren intxaurrak, ezpalak barne, arraiki bilduko.
2005
‎Ama, handik pixka batera, esne beroarekin eta aspirina batekin gelara sartu zenean, lo itxurak egin nituen, eta bakean utzi ninduen. Gauean, ia ez nuen begirik bildu; alde batera jiratzen nuen burua, eta gero bestera, eta gero berdin gorputza; une batez edo, lasaitzea lortzen nuen, neure buruari esanez Adelak nahi zuena egin zezakeela bere bizitzarekin, ni ikasle mainatu bat baizik ez nintzela azken batean, eta ez zegoela besterik, onartu beharra neukala egoera, eskubiderik ez nuela nire maistraren gauzetan sartzeko; alabaina, berehala hartzen ninduen berriro amorruak, eta, garrasirik ez egiteko, burkoari hozka egiten nion, buruz behera jarrita, aurpegia haren kontra estutuz, ia itoan askatzen nuen arte.... Lasaiune labur haietako batean, hondoa jota alderrai nenbilela, apalera joan, iragaitzaz liburu bat hartu, Adelak utzia, eta Esoporen alegia bat irakurri nuen:
2006
‎Annettek senez zekien nire kontra eginda gurasoak irabazten zituela, aita batez ere. Moja plantak egin, eta errazagoa zitzaion nahi zuena egitea. Gurasoak itsu zeuden, ez ziren nire arrebaren jokoaz konturatzen:
‎Erretiroa hartu ondoren ere, ez zuen nahi zuena egiterik izan. Bidaiaren bat edo beste bai.
2007
‎–Trenaren burrunbak aienatzen zituen Dioniren oihuak eta barre algarak. Horixe baitzen bere eguneroko aldartea, egiten zuena egiten zuela ere: bizi-pozak, bizi-nahiak gidatzen zituen bere urratsak.
2008
‎hori eginda, Tomas ez da haserretuko; hori eginda, bai. Egiten zuena egiten zuela, hark Tomasengan eragin zezakeen erreakzioa zen Rosaren iparra. Nik arriskua dei  tzen diodanari batek baino gehiagok beldurra deituko dio.
‎Uste ninan gerritik helduko zidala musuka eta eskua sartzen hasiko zitzaidala, ez ninan besterik desio. Eta momentu hori imajinatzen ninan nik erratza pasatzen nuen bitartean, nola erreakzionatu behar nuen galdetzen nionan neure buruari, eta zuhurtasunak esaten zidanan kontra egiteko eta hasteko oihuka, ez lagatzeko ezer egiten, baina odolak, oinetatik burmuinetaraino borborka igotzen ari zitzaidan beroak, esaten zidanan uzteko nahi zuena egiten; gerritik heltzen bazidan, neuk ere gauza bera egingo nuela, gaugiro polita egiten zuela, bai?, eta motoan joango ginela Inaziok nahi zuen tokira; zernahi gertatuta ere, ez niola kontra egingo, oso gustukoa nuela-eta niganako interes benetakoa erakusten ari zitzaidan gizaseme hura...
2009
‎Nik halako gauzei krediturik ematen ez banien ere, izeko Malenek uste izan zuen begizkoa egin ziotela umeari eta begizkoarena egin behar zitzaiola ahalik eta arinen. Medikuak ez zekiela gehiago zer egin eta umea bazihoala ikusita, gura zuena egiteko esan nion izeko Maleni. Berak egin zuen berba Mikela portukoarekin eta berak prestatu zituen hark eskaturiko gauza guztiak.
2010
‎Danielak ea ez al zion bereaz galdetu behar bota zion orduan. Nahi zuena egiteko erantzun zion. Baina alkoholaren eraginak mingaina arindu egin zion neskari eta ezin izan zuen isilik utzi mutilaren gustuko izango zela ziur zekien kontua.
‎Nicolasen arrakasta internazionalak ere ez zion eraginik sortzen, horren guztiaren azpian zegoen subjektua berak askoz hobeto ezagutzen zuelako obra artistikoaren interpretazioaren arabera jainkotzen zutenek baino eta bazekien haragi eta hezurrezkoa izateaz aparte, puntu ahul ugari zeukala, berak uste baino gehiago agian. Ameliari Nicolasen korreoekin nahi zuena egiteko erantzun zion, baina berari behintzat ez bidaltzeko eta, nahi bazuen, esan ziezaiola garbi ez zuela berarekin inolako harremanik izan nahi.
‎Raimundoren errautsak ondoan lurperatu zituzten, Manuelak kanposantuko hobian utzi nahi izan ez zituelako. Urteetan baliatzerik izan ez zuen askatasunaz jokatu nahi zuen berea zen horrekin nahi zuena egiteko. Txoko hartan ehortzita, egunero izango zuten elkarrekin egoteko modua, bizitzaren joan etorria elkarrekin egiteko hartu zuten bide motza luzatzeko aukera.
‎Danielak Loinazi gelara atseden pixka bat hartzera joango zela esan zion, inporta ez bazitzaion. Loinazek nahi zuena egiteko eskatu zion.
‎Apaizak gaia bere onera ekarri zuen, behintzat. Barkamena eskatu zien, pertsona helduak izan arren, jarri zizkien frogengatik eta egindako galdera maltzurrengatik, baina ziurtasuna izan nahi omen zuen egin behar zuena egin aurretik benetan maitasunak elkartutako bikotea zela. Eta ondoren egoera zein zen azaldu zigun:
‎Hasieran ez nuen ulertu Satisenpozak eta andregaia eskiatzera joateak nolako lotura zuten, baina ez zitzaidan gehiegi kosta asmakizunaren soluzioa aurkitzea. Cristina kanpoan baldin bazen, nahi zuena egin ahal izango zuen asteburu horretan, strip teaseinteraktiboa barne. Beste kontu bat zen festa hartan burua galdu eta Arsuaga andereñoaren belarrietara iristea kultur zinegotziaren nabarmenkerien berri.
‎Egin zuena egiteko unerik egokiena huraxe zela jabeturik izan behar zuen dortokak: hankak atera eta, ezustean, hondarra jaurti zuen Akilesen begietara.
‎" Izan ziren marmar, zurrumurru eta teoriek, baita miragarri, izugarri eta fantastikoenek ere, denek jomuga bera lortu zuten; alegia, errazena eta lotsagarriena zen ekintza alde batera uztea; Joan Paulo Lehenengoa, berari laguntzeko zeudenen axolagabekeriagatik hil zela [5]". Zehatzago oraindik, John Cornwellek gogor jipoitzen ditu ez Joan Paulo Lehenengoaren ingurukoak soilik, baita Vatikanoa bera ere, behar zuena egin ez zuelako; posible baitzen, nahi izan balu, halako heriotzarik ez gertatzea [6].
‎Aznarren ustez, oso ondo oroitzen naiz?, euskal arazoa Espainiako eskuinak konpondu behar du. Berak Ipar Irlandako prozesua zuen buruan; sinetsita zegoen John Major gabe, Tony Blairrek ez zuela modurik izango gero egin zuena egiteko. Major kontserbadoreak ez balu aldez aurretik sinatu Downing Street eko Adierazpena [30], Blair laboristak ezin izango zuela Ostiral Santuko Akordioa lortu.
‎Edozein lekutan aurkitzen zela ere meatzea, aurrena aurkitzen zuenak bereganatzen zituen eskubide guziak: meatzea atera, landu, saldu edo nahi zuena egiteko. Baina, horretarako meatzuloaren sarreran bere sinalea paratu eta, hasi egin behar zuen meatze ateratzen; baldin urte betean meatzerik atera gabe egoten bazen, galdu egiten baitzituen eskubide guziak.
‎Pedro Itxaso jaunak ez zuen aukera haundirik errotari gaztearen defentsarako, baina, ahal zuena egiten saiatu zen. Hasteko, leporatzen zizkioten delitu guziak ukatu:
‎Eta, batez ere, zer egin ote zuen Iruñeko kartzelan sartu zutenez geroztik?... Egin zuena egin, auzi hau hobeki argitu nahiko lukeen ikerleari, erne segitzea komeni zaio izen horren atzetik.
‎Egin zuena egin, pobreza deklaratzeko lege edo ohitura hau aspaldikoa zen. Bai baitzen beste Etxagaraitar bat ere, Berdabio bezalaxe sortzez lesakarra gainera:
2011
‎Gau guztia pasatu zuen eldarniatzen. Sert alboan egon zen, ahal zuena egiten. Etxekoandreak belar edabe bat prestatu eta gaixoari edanarazi zion; Sert itxaropentsu geratu zen hori ikustean:
‎Hala ere, aurretik erregerengana jo zuten erremedio bila. Baina Enrike erregeak argi esan zien Haroko kondeak bere baimena zuela egoki ikusten zuena egiteko. Orduan, beste zaldun, duke eta konde batzuengana jo zuten laguntza eske, kondeak lapurtu ziena berreskuratzeko.
‎Gure garaiko lan baldintzak halakoxeak ziren: bakoitza bere gitarrarekin aritzen zen ahal zuena egiten. Batetik, freskotasuna eta bat batekotasun indartsua ekarri zuen horrek; baina, bestetik, muga handiak, eta ez genuen jakin muga horiek gainditzen.
2012
‎–Putasemea! , atera zitzaion Galori zapia ikusi zionean, eta Santiago garaiz iritsi ez bazitzaion gerritik heltzera, auskalo zer egingo zion sator zikin hari; merezia izango zuen, hori ez dago zalantzan jartzerik, baina zaindariak zebiltzan ingurutik (Hanka motza ergela ez baitzen egin nahi zuena egiteko une egokiak aukeratzen) eta Galo aterako zen galtzaile.
‎Banaka sinesgarriak gerta daitezkeen arren, ez da erraza aipaturiko arrazoi guztiekin egindako orea irenstea. Baten batek jakingo du, beharbada, zerk bultzatu zuen benetan don Miguel egin zuena egitera. Haatik, zer axola du, honezkero, sekretua berarekin eraman badu ere hilobira.
‎–Coudray andereñoak ahal zuena egin zuen nire alde: nire ama ordezkatu zuen.
2018
‎Lanpostura bueltatu denean, denak normal dirudi. Espero du bere lagunak egin behar zuena egina izatea, ez dago ezeren arrastorik.
‎–Esan dugunez, ez dakigu ez non gertatu diren erasoak, ezta hiltzaileak nora eraman dituen biktimak ere, gorpuekin nahi zuena egin ahal izateko. Dakiguna da non agertu diren hildakoak.
‎Begitarte lainotua bertan behera utzita, Charcotek irribarreari eman zion, eta hasperen luzea egin zuen ondoren: Sophie beti ateratzen zen garaile bien arteko eztabaidetan, eta bera beti amaitzen zen hark nahi zuena egiten...
‎Gustukoak nituela egin nion buruaz, eta emakumeak jakiak bildu zituen, eta zapiaren lau muturrak korapilatu. Fardela luzatu zidan gero, eta, hura hartzerakoan, Mariderrek une hartan gutxien espero zuena egin nuen: eskutik heldu nion.
‎Niganaino hurbildu, eta usain egin zidan. Ez nengoen lasai; Marider ere han zegoenez, ordea, ez nuen txintik atera, eta nahi zuena egiten utzi nion. Gero, etorri bezala alde egin zuen.
‎Trufa degiok nire asto apalari... Baina heure artearen zaldia guztiaren gainetik jartzen duanean, enperadore hark egin zuena egiten duk: heure zaldia kontsul izendatu.
2019
‎–Aronek hasi zuena egiten saiatu gara, ea bat salba dezakegun.
‎Eguneroko bizitzaren zurrunak engainatua iraun zukeen, lanak, haurrak, adiskideak, etxeko zereginak, senarrarenganako konfiantza goraipatua. Nahi zuena egitera uzten zuen, eskakizun eta epairik gabe. Inox, sa lantegian zegoela uste zuen, soldata polita ekartzen zion gainera, libera mordoz hantu opari noizbehinka.
‎Institutuan gurekin dabil, eta gaur bukatzen zaio hiru eguneko kanporatzea. Bigarrena, iaz egin zuena egin eta gero; hura bai markatik fuerakoa izan zela, mortala. Berak, ordea, ukatu egiten du.
2020
‎Berak baietz egiten zuen buruarekin, eta errutinazko hiruzpalau galdera egin zituen hondakin sailkatuei eta beste kontu arrunt batzuei buruz. Gero, Aboirekin hitz egin zuen; ahal zuena egin zuela esan zion eta, hondakinak parekatuz, dna probekin hasteko moduan zirela profil genetikoak ateratzeko; hartara, eskatzen zuten pertsonei probak egin eta profilak konparatu ahal izango zituztela. Hori zen egin zezaketen gutxiena, eta seguru asko gehiena ere bai, hildakoen eta bizien alde.
‎Ez zuen nahikoa jendea sendatzearekin, nonbait. Ahal zuena egin behar omen zuen, denak zoriontsu izan zitezen, hori esaten zuen. Bere mediku lanaren parte omen zen hori ere.
‎Bazirudien Connellek uste zuela Mariannek zenbait izaera zituela irispidean, eta esfor  tzurik gabe pasatzen zela batetik bestera. Horrek harritu egiten zuen Marianne, bera nortasun bakar baten barruan konfinaturik sentitzen baitzen, beti bera, egiten zuena egiten zuela edo esaten zuena esaten zuela. Saiatu zen lehenago beste era batekoa izaten, esperimentu gisa edo, baina ez zuen funtzionatu.
‎Mariannerekin desberdin zen, beren artean geratzen zelako dena, baita gauza deseroso eta zailak ere. Nahi zuena egin edo esan zezakeen Connellek Mariannerekin eta inork ez zuen jakingo. Sentsazio zorabiagarri eta buru aringarri bat eragiten zion horretan pentsatzeak.
‎Manuelak begirune handia zion Amilibiari, hari zor baitzion dena. Inork egin ez zuena egin zuen beragatik, mundu honen erdian galdutako neskatila harengatik. Halere, erabaki hura kontuz hartzekoa zen; eurek lortu zutena gutxik zekiten, isilean, zuhurtziaz eta umiltasunez pilatua baitzen.
‎Jose Angelen kasua guztiz kontrakoa zen. Egin behar zuena egiten zuen. Alferreko ezer ez.
2021
‎–Bai horixe. Gasteizko jauntxoa zen, bere garaian nahi zuena egin zezakeen, inork ez zion ezer aurpegiratuko.
‎–Ignazio zintzo hutsa zen. Tasiok nahi zuena egiten zuen, harroputz jokatzen zuen, batez ere handik urte batzuetara, telesaioen bidez ospea bereganatzen hasi zenean. Tasio oso promiskuoa zen, Gasteizko neska guztiak begira edukitzen zituen Aldapako tabernetara sartzen ginenean, nahi zuenarekin joan zitekeen gau batean bai eta hurrengoan ere bai.
‎Ezin zuen txotxongilotzat hartu eta berarekin nahi zuena egin. Gaur ondo nago eta maite zaitut edo, maite ez bazaitut, maitatuko bazintut bezala egingo dut.
2022
‎Orduan, zergatik egin behar diogu ongietorria horrelako gizon bati? Uste duzu Parnell, egin zuena eginda, gizon egokia zela gure buruzagi izateko. Orduan, zergatik onartu behar dugu Edward Zazpigarrena?
‎Mariak, bada, nahi zuena egiten utzi zion eta sutondoan eserita egon ziren garai zaharrak gogoratzen, eta, horretan, Alphyren alde zerbait esatea otu zitzaion Mariari. Baina Joe garrasika hasi zen, eta esan zuen Jainkoak bertan hil zezala baldin Alphyri inoiz berriro hitz egiten bazion, eta Mariak esan zuen damu zuela gaia aipatu izana.
‎Eta berdin zion zenbat aldiz baztertu zuten, zenbat aldiz esan zion Marcok ezetz, ezetz eta ezetz, Catalinak askorengan bilatu zuen maitasuna eta batek ere ez zuen oraindik maitatu, baina berak gogor eusten zion, ez zen nekatzen, aurkitzen zuen modua bere onera itzultzeko eta lehenengo aldiz begietatik desira sartu zitzaion gogo berberarekin maitatzen segitzeko. Nik, ordea, maite bakar batentzat izan nituen begiak, eta, beste aukera batzuk izan banituen ere, aukeratu izan banitu maitatua nintzela sentiaraziko zidatenak, benetan maitatua, edo behintzat, desira, intimitatearen garra, erakutsiko zidatenak, nik, Catalinak egiten zuena egin ordez, muturrez aurrera horma beraren kontra jotzea aukeratzen nuen behin eta berriz, Javier zen horma erraldoi haren kontra, eta orain, berriz, bat batean, maite ninduelako uste berri eta absurdo haren kontra. Pentsa, jauna, Javier edukita ere ez nengoen konforme.
‎Telebistan egindako agerpenak asko izan ziren, eta guztiz gehienak zorigaiztokoak, bai eman zuen irudiagatik, bai huts egindako une horiek beragan izan zuten ondorio suntsitzaileagatik ere. Nellyk alferrik zituen inoren azalpenak, nahi zuena egiten zuen beti. Zentzugabe jokatzen zuen etengabe, funtsean autoestimurik ez zuelako, eta ez zuelako idazle gisa zeukan talentuan konfiantzarik, nahiago zuen bere burua babestu ukaezina iruditzen zitzaion balio bakarrean:
‎" Esan zioten zerbait egin beharra dagoela hemen, baina, egiten zuena egiten zuela, jendea kontra edukiko zuela. Gehitxo iruditu zitzaion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia